Komuneko paperean XLII

argiablogak
0

Zure zurrungak

                   eraman nahi nituzke kantura.

Eta izan litezkeen sinfoniarik ederrenak

                   osatu

nire ahots eta txistuz.

 

Zure aieneak

                   nahi nituzke konposatu

                   Ludwig Vanek entzuteko moduan.

Eta zure ezpainek, bustirik

                   pa ematean

                   ateratzen duten nota hori

                   deszifratu nahiko nukeen

                   orri zuri honetan.

Poema musikatua baita hau

                   arkatzak papera laztandu,

                                      zirriborratu

                                      edo

                                      jotzen duenean sortzen duen musika bezalakoa.

0 Iruzkin
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA