• ZEREN BASKOAK
  • ETXEPARE RAP
  • NITAZ
  • SORMENE
Komuneko paperean
by argiablogak
  • Komuneko paperean

Komuneko paperean LV

argiablogak
2009-01-30
1

Lo zaude
baina oraingoan
ez dizut argazkirik aterako.
Alfabetoetan existitzen ez den letra
bat marraztu dute zure hankek
eta besoek ez dute punturik
jarri nahi kontatzen ari diren istorio ederrean.
Horregatik esnatuko zinen
eta emango zenidan muxu
trena martxan jarri denean,
muinoetan harresituta
ikusten ditugun herriek
ezkutatzen dituzten sekretuak
xuxurlatu nahi izango bazenizkit bezala.

About Me

Imanol Epelde.
Autokritika umoretsua egunEROkotasunari

1 Iruzkin
    27zapata (e)k dio: Erantzun
    2009-01-30, 9:54

    Ez da izango munduak ezagutu dun poemaik ederrena.
    Ezta zuk idatzitako onena re.
    Baña bai iñoizko bidaiaik onenian naola (gaudela) gogoratzeitena… Urtebete ta pikuko bidaia luuuuuuze ta aldi berian labur hontan.

    Bñ ez gaitezen kursiyak izan, ta jarrai dezagun goizero ipuinak eta sekretuak gosaltzen!

Utzi erantzuna Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Urduritasunak jan gintuen2009-01-29
Ziberekintzailetza. Ni saiatzen naiz eta zu?2009-02-01
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA