• ZEREN BASKOAK
  • ETXEPARE RAP
  • NITAZ
  • SORMENE
Liburu kritikak
by argiablogak
  • Liburu kritikak

Nafarroako Golgota, injustiziak jota

argiablogak
2009-11-15
1

Montoiaren liburu batekin maitemindu nintzen literaturaz. Ordu arte ez nuen ezer leitzen, ez neure gustura behintzat, eskolan derrigortutako liburuak ez baziren.

16-17 urte izango nituen. Zarauzko liburutegira joan eta apalategietan begira egon ondoan, Non dago Stalin? liburua aukeratu nuen. Xabier Montoiarena. Ez dakit liburuaren azalak erakarri ninduen edo izenburuak, baina liburu hura irakurtzen hastean sentitu nituen lehen literatur bihozkadak.

Ordutik sarri jotzen dut Montoiarengana bihozkada bila. Eta eskatua itzultzen dit ia beti, bai musikan eta bai literaturan, izan poesian, izan nobela-ipuinetan. Beste hainbeste diot liburu honi buruz ere. Kontakizun korapilotsua korapilotu gabe, euskara ederrean, historia gorria azaltzen duen istorio nafarra da Golgota: minaren, herraren, amesgaiztoen gainean eraikia. Iruñeako etorbideak eta jendea hobeto ezagutzeko eta ulertzeko literatuta ederra. Ankerra.

Xabier Montoia poema bat errezitatzen entzuteko egin klik hemen!


About Me

Imanol Epelde.
Autokritika umoretsua egunEROkotasunari

1 Iruzkin
    Balarik ez | 27zapata (e)k dio:
    2010-10-06, 10:11

    […] dut. Montoia zalea naiz. Nire bekatuak deklaratuak ditut lehenagotik. Eta hara non, aurkitu dudan idazle ikusezinaren ahotsa, berriz, ordenagailuko kaxoi hautsez itoan, […]

Iruzkinak itxita daude.

SKT SEKUENTZIAren bigarren diskoa: ETXE BAT2009-11-03
Anariren zapatak2009-11-28
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA