Komuneko paperean XXIV

argiablogak
0

Visarekin batera gordetzen dut

denbora karteran

eta ateratzen dudanean

kajero automatikoetara

joan behar izaten dut,

sudurretik sartzera.

Eta orduan, komisioak

kobratzen dizkit bankuak.

Interesekin.

Denboraren merkatuan

zilar kolorez eskaintzen direlako

ofertak

eta erregalorik gozoenak korapilo

konplikatuegiekin biltzen dituztelako.

Horregatik esnatzen naiz

egunero,

goizeko hiruretan

katilukada bat esne hartzera,

konflexekin,

konflexak

inoren aginduetara dabiltzan

txalupak direlako.

Eta txalupa bakoitza

bidaia bat delako

egiten dugu hegan

konflexak janez.

0 Iruzkin
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA