• ZEREN BASKOAK
  • ETXEPARE RAP
  • NITAZ
  • SORMENE
Komuneko paperean
by argiablogak
  • Komuneko paperean

Komuneko paperean XLVI

argiablogak
2008-11-17
0

Lasai doaz ibilian

         White aveniun

         koloretako tatuajeak

 

No Parking anytime dio

         garajeak eta

nik ere hala diot

         banku honetan eserita.

 

Binaka pasatzen dira gehienak

         banaka doazenei lotsagabeki begira.

 

One way diote kartelek

         eta badirudi alde

         berera goazela denak

         txankleta puskatuak jantzita izerditan

 

Bidegurutzetan nora jo jakin behar.

About Me

Imanol Epelde.
Autokritika umoretsua egunEROkotasunari

0 Iruzkin
    xarma (e)k dio: Erantzun
    2008-11-18, 16:20

    norabide bereko bideari jarraitzen badiogu denok.. nola dakigu beste norabideren bat duen biderik baden?

Utzi erantzuna Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

"Altxatu nahi dudan gona bat da mundua"2008-11-16
SKT SEKUENTZIA II2008-11-21
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA