Errare humanun est

argiablogak
0

Bada denbora Oiartzungo Goiko Eskolara joan ginela. Antzerki bat zen ikusgai besteak beste: “Errare humanun est”. Tituluak erakarrita joan ginen, baina ez horrek bakarrik. Entzun nuelako (ez dakit egia den gezurra den baina) obra hori antzeztu zuen antzezlea mediku izana zela bere lanak utzi eta antzerkian hasi zen arte buru belarri. Inbidia ematen didate horrelakoek. Alegia, bizitza lotu samar dutenek (ekonomikoki,  edo sentimentalki…) eta bizitza berri bila abiatzen direnek dena utzita. Nik ere askotan pentsatzen dudalako hori diet inbidia eta pausu hori eman gabe koldar sentitzen naizelako akaso…

Kontua da antzerkia ikustera joan ginela eta antzerkitik ez genuela ia ezer topatu. Bakarrizketa luuuze bat zen dena. Tarteka barre algaraka jartzen gintuen bakarrizketa. Telebistako kontalariak eta umorea ekarri zizkidan gogora niri, nahiz eta gizarte kritika zorrotza egiten zuen. Hara hor nire pena, antzerkitik gehiago ez izana. Halere, ordubete bat barrez ondo pasatzeko proposamen polita dela uste dut.

0 Iruzkin
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA