Komuneko paperean II
Ez dut gehiago idatziko orri kuadrakilatuetan, hitzak taulatan gelditzen zaizkit preso istorio makabroak marraztuz zelai kalkulatuegitan.
Ez dut gehiago idatziko orri kuadrakilatuetan, hitzak taulatan gelditzen zaizkit preso istorio makabroak marraztuz zelai kalkulatuegitan.
>Arrebak esan zidan ez joateko, amerikanada bat izango zela eta ez joateko, ikusi zuela trailerra eta ez joateko. Eta badakizue zer egin nuen? Joan. Eta ikusi egin nuen. Polizi pelikula da, nahikoa mantso egiten du aurrera eta ez du hainbeste […]
Komunean eta komuneko paperean idatziak komunean irakurtzeko. Ibiltzen ikastea bezain inportantea delako ipurdia garbitzen ikastea eta ibiltzen erakustea bezain inportantea ipurdia garbitzen erakustea. Irakur itzazue marrazkiok hainbeste desiratuta iristen den kaka saio […]
Ostegunean mikroak eta platoak hartu eta irratsaioa Zarauzko Santa Barbaratik egin genuen Lizarriturri dj doktoreak eta 27zapatak. Musika ona lagun efemeridade, agenda, berri eta poesiaz jantzi nahi izan genuen Arraioenea. Gusto baduzue, hemen.
Ostegun honetan egindako irratsaioarekin oso gustura geratu ginen Lizarriturri doktorea eta 27zapata. Musika ona, efemeridadeak, berriak, Mikel Larrañaga presoaren gutuna, poemak… egindako koktelarekin harro geratu ginen eta harrotasunez zintzilikatzen dugu lagunak eta laguntasuna ardatz eta soineko izan zituen Arraioenea irratsaioa. […]
izan ginen uda aurretik Jose Antonio Sistiagaren film erakusketa ikusten. Ulertu ez genuen (edo hitz egin dezadan singularrean) edo ez nuen apenas ezer ulertu baina gustatu, gustatu zitzaidan. Orduan, bitxia izan zen erakusketara familiarekin joatea: ama, aita eta gure anaia […]
Udan kanpoan izan naizenean parean tokatzen zitzaizkidan ia museo guztiak jan ditut. Eta etxera itzultzean herriko museoek pena eman didate hain bakarrik ikusita. Kanpora joan eta esaten badigute VIII. mendeko aztarnak bilatu dituztela inguruan eta museo batean daudela aurkikuntzak, edo […]
Ostegun honetan Lizarriturri DJ doktorea eta 27zapata aritu ginen entzuleen belarri ertzak goxatzen, Arraio Irratian, 99.3 frekuentzian, Udaz dekoratutako Arraioenean, lehioa zabaldu eta udako azken gaua disfrutatzen. Zuk ere gusto baduzu, entzun hemen.
“Naturazela muerta” izena zuen. Itzuli honela itzuliko nuke: “Bizirik ez” edo “lur hila” edo horrelako zerbait. Hilaren 14an, ostiralean, arrebarekin ikusitako pelikula txinatarraz ari naiz. Hiru ordu eta erdiko pelikula iruditu zait eta ia bi orduko iraupena zuen pelikulak. Mantsoa […]
Iritsi berria naiz Putzuzulotik: irratsaioa izan dut 07-08 ikasturtean entreinekoz. Ostegunero edo ia ostegunero egingo dugu Lizarriturri Doktoreak eta 27zapata Jaunak. Iluntzeko 9etatik 10etara 99.3 frekuentzian. Eta zuei eskainiko dizuet osteguneroko irratsaioa blog honetan. Gaurkoan ni bakarrik aritu naiz: 27zapata. […]
Liburu bat oparituko dizut, esan zidan lankideak. Eta nik baietz. Liburuak erregalatzea gauza konpliatua eta delikatua da eta atrebentzia hori hartzen duenari errespetua sor zaio. Eta esker ona. AEBra nintzen joatekoa udan, bidaian, eta bidaia liburu bat oparitu zidan. Ezagutzen […]
Zumaiako lehengusu batek utzi zidan liburua. E-postaz idatzi zidan mezua esanez El profesor izeneko liburua irakurri berri zuela (Las cenizas de Ángela izeneko liburuaren egileak idatzia) eta utziko zidala. Liburua jaso eta hilabete batzutan eduki nuen apalean, zain, noiz hartuko. […]