{"id":733,"date":"2017-12-31T16:04:28","date_gmt":"2017-12-31T15:04:28","guid":{"rendered":"http:\/\/www.argia.eus\/blogak\/santi-leone\/?p=733"},"modified":"2017-12-31T16:04:28","modified_gmt":"2017-12-31T15:04:28","slug":"lau-caveat-eta-zerrenda-bat","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.argia.eus\/santi-leone\/2017\/12\/31\/lau-caveat-eta-zerrenda-bat\/","title":{"rendered":"Lau &#8216;caveat&#8217; eta zerrenda bat"},"content":{"rendered":"<p>&nbsp;<\/p>\n<p lang=\"de-DE\" align=\"JUSTIFY\">Aurtengo hondar egunera ailegatuta, eta zerrendak maite ditudanez, 2017an gustatu zaizkidan filmen zerrenda bat egitea erabaki dut. Nolanahi ere, irakurleak ongi eginen du zera kontuan hartzen badu:<\/p>\n<p lang=\"de-DE\" align=\"JUSTIFY\">a) Ez dela inola ere aurtengo film hoberenen zerrenda. Izan ere, han-hemenka zenbait zerrenda ikusi ondotik, aitortu bertze erremediorik ez dut 2017ko film hoberen gehienak ez ditudala ikusi. Are gehiago, zerrenda batzuk bigarren aldiz begiratu ondotik, aski argi daukat film horietarik batzuk ikusteko asmorik ere ez dudala.<!--more--><\/p>\n<p lang=\"de-DE\" align=\"JUSTIFY\">b) Film hoberenen zerrendak gauza misteriotsu bezain liluragarria direla. Zeren, urtero ekoizten den eta kritiko bakoitzak ikusten duen film kopurua segur aski aldatzen bada ere, film hoberenen kopuruak itxuraz aldaezin segitzen du urtetik urtera, dela 30 film hoberenak, dela 100, dela 200. Aurtengo 100ak iazko 100ak bezain hoberenak dira? Aurtengo 30ek eta iazko 30ek kritikariak ikusitakoen ehuneko berdina osatzen dute? Halere, edozein oztopo teorikori baino gehiago, alferkeriari egotzi behar zaio nik zortzi film hautatu izana. Zazpi ziren hasmentan, baina ez ditut zenbaki bakoitiak jasaten. Horri esker, dagoeneko 2018ko film bat sartu dut.<\/p>\n<p lang=\"de-DE\" align=\"JUSTIFY\">c) Film hoberenen zerrendek tesi bat idazteko gai aproposa izan litezkeela: zerrendetako filmak hierarkikoki daude antolatuak, ala arbitrarioki? Erran nahi baita, 24.a nahitaez hobea da 30.a baino, baina 22.a baino makurragoa? Zerrenda luzeetan hierarkia malguagoa izanda ere, lehen hamarrek balorazio kritiko baten adierazgarri izaten da: 3.a, beraz, 4.a baino hobea bide da, eta 4.a 5.a baino hobea. Alta bada, filmen arteko distantzia kritikoa konstantea da? Alegia, 6.etik 5.era doan bikaintasun tartea, 5.etik 4.era doana bezain handia \u2013edo ttikia\u2013 da? Zer dela-eta ez da sekulan berdinketarik izaten; hau da, zergatik ez dira sekulan hamar film hautatzen, baina batetik \u2013adibidez\u2013 zazpirainoko eskala batean ordenatuak, 4. postuan hiru filmen arteko berdinketa eta 7.ean biren arteko berdinketa izan delako? Nire zerrenda, argi geldi bedi, arbitrarioki dago antolatua, nahiz eta hango film batzuk bertze batzuk gehiago gustatu zitzaizkidan.<\/p>\n<p lang=\"de-DE\" align=\"JUSTIFY\">d) Zerrendak bezain liluragarria dela zerrendatik kanpo gelditzen den basamortua. Idealki, mundu paralelo batean, zerrenda sekretu batean daude ordenatuak 30, 50 edo 100 film hoberenen filmen zerrendatik kanpo gelditu diren gainerako film guziak? Eta hala bada, nolakoa da 101. filmetik 100.era (edo 31.etik 30.era) doan distantzia? Zeharkatu ezin den amildegi bat da, edo aise saltatzen ahalko litzatekeen erreka mehar bat? Nire zerrendari dagokionez, irekia utziko dugu galdemodu hori.<\/p>\n<p lang=\"de-DE\" align=\"JUSTIFY\">Lau <i>caveat<\/i> horiek \u2013bai, ohar, gaztigu, abisu ere jartzen ahalko nukeen, baina barneko eusnobak <i>caveat<\/i> eskatu dit\u2013 irakurrita, hona hemen nire zerrenda,<span lang=\"eu\"> plazer izanez gero, \u201cAurten gustatu zaizkidan zortzi film\u201d izena paratzen ahalko geniokeena.<\/span><\/p>\n<ol>\n<li>\n<p lang=\"de-DE\" align=\"CENTER\"><span style=\"font-size: large\"><b><span lang=\"eu\">I am not a serial killer<\/span><\/b><\/span><\/p>\n<\/li>\n<\/ol>\n<p lang=\"de-DE\" align=\"JUSTIFY\"><span style=\"font-size: medium\"><b> <\/b><span lang=\"eu\">Normala izatea zer den, munstroa izatea zer den, eta normala ez izatearen eta munstro bat izatearen arteko diferentzia mintzagai duen film eder eta, tarteka, beldurgarria. Istorioak ustekabe batzuk baditu, eta, gainera, Christopher Lloyd ikusteko aukera ere bada. <\/span><\/span><\/p>\n<p><iframe loading=\"lazy\" title=\"I Am Not A Serial Killer - Official Trailer I HD I IFC Midnight\" width=\"500\" height=\"281\" src=\"https:\/\/www.youtube.com\/embed\/WQBnWWWU-gU?feature=oembed\" frameborder=\"0\" allow=\"accelerometer; autoplay; clipboard-write; encrypted-media; gyroscope; picture-in-picture; web-share\" referrerpolicy=\"strict-origin-when-cross-origin\" allowfullscreen><\/iframe><\/p>\n<p lang=\"de-DE\" align=\"JUSTIFY\">\n<p lang=\"de-DE\" align=\"JUSTIFY\"><span style=\"font-size: medium\"><b>Zuzendaria:<\/b> Billy O&#8217;Brien<\/span><\/p>\n<p lang=\"de-DE\" align=\"JUSTIFY\"><span style=\"font-size: medium\"><b>Gidoilariak:<\/b> Billy O&#8217;Brien, Christopher Hyde, <\/span><\/p>\n<p lang=\"de-DE\" align=\"JUSTIFY\"><span style=\"font-size: medium\"><b>Aktoreak: <\/b>Max Records, Christopher Lloyd, Laura Fraser, Christina Baldwin<\/span><\/p>\n<p lang=\"de-DE\" align=\"JUSTIFY\"><span style=\"font-size: medium\"><b>Herrialdea:<\/b> Irlanda \/ Erresuma Batua \/ AEB<\/span><\/p>\n<ol start=\"2\">\n<li>\n<p lang=\"de-DE\" align=\"CENTER\"><span style=\"font-size: large\"><b>Seoul station<\/b><\/span><\/p>\n<\/li>\n<\/ol>\n<p lang=\"de-DE\" align=\"JUSTIFY\"><span style=\"font-size: medium\"> Teorian, <i>Train to Busan<\/i> film korearraren prekuela. Eta, tira, biek generoa konpartitzen dute \u2013zonbien filma\u2013 eta, neurri batean, espazioa \u2013metro geltokian gertatzen baita <i>Seoul station<\/i>; tren batean, <i>Train to Busan<\/i>go istorioa\u2013. Horretaz aparte, deus guti: Seoul station animea da, eta, nire iduriko, <i>Train to Busan<\/i> baino hobea hainbat puntutan: beldurgarriagoa da, ez da hain sentimentala, eta noizbehinka umorea ere badu. Bien artean, ez izan zalantzarik.<\/span><\/p>\n<p><iframe loading=\"lazy\" title=\"SEOUL STATION Official Trailer | In Cinemas 29 SEP 2016\" width=\"500\" height=\"281\" src=\"https:\/\/www.youtube.com\/embed\/MjKc3VyCf-U?feature=oembed\" frameborder=\"0\" allow=\"accelerometer; autoplay; clipboard-write; encrypted-media; gyroscope; picture-in-picture; web-share\" referrerpolicy=\"strict-origin-when-cross-origin\" allowfullscreen><\/iframe><\/p>\n<p lang=\"de-DE\" align=\"JUSTIFY\">\n<p lang=\"de-DE\" align=\"JUSTIFY\"><span style=\"font-size: medium\"><b>Zuzendaria:<\/b> Yeon Sang-ho<\/span><\/p>\n<p lang=\"de-DE\" align=\"JUSTIFY\"><span style=\"font-size: medium\"><b>Gidoilaria:<\/b> Yeon Sang-ho <\/span><\/p>\n<p lang=\"de-DE\" align=\"JUSTIFY\"><span style=\"font-size: medium\"><b>Herrialdea:<\/b> Hego Korea<\/span><\/p>\n<ol start=\"3\">\n<li>\n<p lang=\"de-DE\" align=\"CENTER\"><span style=\"font-size: large\"><b>Dave made a maze<\/b><\/span><\/p>\n<\/li>\n<\/ol>\n<p lang=\"de-DE\" align=\"JUSTIFY\"><span style=\"font-size: medium\"><b> <\/b>Aurten sorpresa handia hartu nuen film honekin Donostiako Beldur Astean: etxeko egon gelan eraiki duen kartoizko labirintoan galdu den artistaren istorioa kontatzen digu film honek, eta horretarako umorea, ironia eta, batez ere, irudimena erabiltzen ditu bere zuzendariak.<\/span><\/p>\n<p><iframe loading=\"lazy\" title=\"Dave Made a Maze Official Trailer #1 (2017) John Hennigan, Kirsten Vangsness Comedy Movie HD\" width=\"500\" height=\"281\" src=\"https:\/\/www.youtube.com\/embed\/SzikIwPPle0?feature=oembed\" frameborder=\"0\" allow=\"accelerometer; autoplay; clipboard-write; encrypted-media; gyroscope; picture-in-picture; web-share\" referrerpolicy=\"strict-origin-when-cross-origin\" allowfullscreen><\/iframe><\/p>\n<p lang=\"de-DE\" align=\"JUSTIFY\">\n<p lang=\"de-DE\" align=\"JUSTIFY\"><span style=\"font-size: medium\"><b>Zuzendaria:<\/b> Bill Watterson<\/span><\/p>\n<p lang=\"de-DE\" align=\"JUSTIFY\"><span style=\"font-size: medium\"><b>Gidoilariak:<\/b> Steven Sears, Bill Watterson<\/span><\/p>\n<p lang=\"de-DE\" align=\"JUSTIFY\"><span style=\"font-size: medium\"><b>Aktoreak: <\/b>Meera Rohit Kumbhani, Nick Thune, Adam Busch, Kirsten Vangsness<\/span><\/p>\n<p lang=\"de-DE\" align=\"JUSTIFY\"><span style=\"font-size: medium\"><b>Herrialdea<\/b>: AEB<\/span><\/p>\n<ol start=\"4\">\n<li>\n<p lang=\"de-DE\" align=\"CENTER\"><span style=\"font-size: large\"><b>The LEGO Batman Movie<\/b><\/span><\/p>\n<\/li>\n<\/ol>\n<p lang=\"de-DE\" align=\"JUSTIFY\"><span style=\"font-size: large\"> <span style=\"font-size: medium\">Atzendu ezazue Christopher Nolan; atzendu ezazue Tim Burton; atzendu ezazue (gogoratzen bazenuten) Leslie H. Martinson. <\/span><span style=\"font-size: medium\"><i>The LEGO Batman Movie<\/i><\/span><span style=\"font-size: medium\">-k denak ttiki utzi ditu. Gothameko superheroiari aldi berean irri eta omenaldia egiten dizkion pelikula da hau; eta, bidenabarkoan, erakutsi du Fredric Wertham eta munduko koinatu guziak oker zeudela Batmanen eta Robinen arteko harremanari dagokionez. Bertze bat baita Batmanen laranja erdia. Edo gau-enara erdia. Edo dena delakoa. <\/span><\/span><\/p>\n<p><iframe loading=\"lazy\" title=\"The LEGO Batman Movie \u2013 Trailer #4\" width=\"500\" height=\"281\" src=\"https:\/\/www.youtube.com\/embed\/rGQUKzSDhrg?feature=oembed\" frameborder=\"0\" allow=\"accelerometer; autoplay; clipboard-write; encrypted-media; gyroscope; picture-in-picture; web-share\" referrerpolicy=\"strict-origin-when-cross-origin\" allowfullscreen><\/iframe><\/p>\n<p lang=\"de-DE\" align=\"JUSTIFY\">\n<p lang=\"de-DE\" align=\"JUSTIFY\"><span style=\"font-size: medium\"><b>Zuzendaria:<\/b> Chris McKay<\/span><\/p>\n<p lang=\"de-DE\" align=\"JUSTIFY\"><span style=\"font-size: medium\"><b>Gidoilariak:<\/b> Seth Grahame-Smith, Chris McKenna, Erik Sommers, Jared Stern, John Whittington<\/span><\/p>\n<p lang=\"de-DE\" align=\"JUSTIFY\"><span style=\"font-size: medium\"><b>Herrialdea:<\/b> AEB \/ Danimarka<\/span><\/p>\n<ol start=\"5\">\n<li>\n<p lang=\"de-DE\" align=\"CENTER\"><span style=\"font-size: large\"><b>Sieranevada<\/b><\/span><\/p>\n<\/li>\n<\/ol>\n<p lang=\"de-DE\" align=\"JUSTIFY\"><span style=\"font-size: large\"> <span style=\"font-size: medium\">Hiru ordu Bucaresteko familia batekin, honetaz eta hartaz solasean. Dena etxe batean, gauza handirik gertatu gabe, eta, halere, aspertzeko astirik ez. Uste dut mezua zela ez geniekeela bertsio ofizialei konfiantza handirik egin behar, baina bertsio ofizialek gure bizimoduarekin aitzinat egiten laguntzen digutela. Norbaitek baldin badaki zer dela eta duen film honek Sieranevada izena, zinez eskertuko nioke kontatzea.<\/span><\/span><\/p>\n<p><iframe loading=\"lazy\" title=\"SIERANEVADA TRAILER INTERNACIONAL | MANTARRAYA\" width=\"500\" height=\"281\" src=\"https:\/\/www.youtube.com\/embed\/zMLlMMJ6_ZE?feature=oembed\" frameborder=\"0\" allow=\"accelerometer; autoplay; clipboard-write; encrypted-media; gyroscope; picture-in-picture; web-share\" referrerpolicy=\"strict-origin-when-cross-origin\" allowfullscreen><\/iframe><\/p>\n<p lang=\"de-DE\" align=\"JUSTIFY\">\n<p lang=\"de-DE\" align=\"JUSTIFY\"><span style=\"font-size: medium\"><b>Zuzendaria:<\/b> Cristi Puiu<\/span><\/p>\n<p lang=\"de-DE\" align=\"JUSTIFY\"><span style=\"font-size: medium\"><b>Gidoilariak:<\/b> Cristi Puiu<\/span><\/p>\n<p lang=\"de-DE\" align=\"JUSTIFY\"><span style=\"font-size: medium\"><b>Aktoreak: <\/b>Mimi Branescu, Judith State, Bogdan Dumitrache, Dana Dogaru, Sorin Medeleni<\/span><\/p>\n<p lang=\"de-DE\" align=\"JUSTIFY\"><span style=\"font-size: medium\"><b>Herrialdea<\/b>: Errumania \/ Frantzia \/ Bosnia \/ Kroazia \/ Mazedonia<\/span><\/p>\n<ol start=\"6\">\n<li>\n<p lang=\"de-DE\" align=\"CENTER\"><span style=\"font-size: large\"><b>Super dark times<\/b><\/span><\/p>\n<\/li>\n<\/ol>\n<p lang=\"de-DE\" align=\"JUSTIFY\"><span style=\"font-size: medium\"><b> <\/b>Adiskide taldeak bizikletan 80ko hamarkadako hirietan barna ibiltzen erakustea modan jarri den honetan, <i>Super dark times<\/i>-ek 90eko hamarkada aukeratu du, istripu baten ondorioz bi lagun minen adiskidetasuna nola doan pikutara erakusteko. Baliteke 80ko hamarkadan adiskidetasuna gauza ororen gainetik garaile ateratzea, baina film honetako garai super ilunak gauzak diferente gertatuko dira. Eta merezi du ikustea.<\/span><\/p>\n<p><iframe loading=\"lazy\" title=\"Super Dark Times (2017) | Official Trailer HD\" width=\"500\" height=\"281\" src=\"https:\/\/www.youtube.com\/embed\/a-nnMkMnFbI?feature=oembed\" frameborder=\"0\" allow=\"accelerometer; autoplay; clipboard-write; encrypted-media; gyroscope; picture-in-picture; web-share\" referrerpolicy=\"strict-origin-when-cross-origin\" allowfullscreen><\/iframe><\/p>\n<p lang=\"de-DE\" align=\"JUSTIFY\">\n<p lang=\"de-DE\" align=\"JUSTIFY\"><span style=\"font-size: medium\"><b>Zuzendaria:<\/b> Kevin Phillips<\/span><\/p>\n<p lang=\"de-DE\" align=\"JUSTIFY\"><span style=\"font-size: medium\"><b>Gidoilariak:<\/b> Ben Collins, Luke Piotrowski<\/span><\/p>\n<p lang=\"de-DE\" align=\"JUSTIFY\"><span style=\"font-size: medium\"><b>Aktoreak: <\/b>Owen Campbell, Charlie Tahan, Elizabeth Cappuccino, Max Talisman, Sawyer Barth, Adea Lennox<\/span><\/p>\n<p lang=\"de-DE\" align=\"JUSTIFY\"><span style=\"font-size: medium\"><b>Herrialdea:<\/b> AEB<\/span><\/p>\n<ol start=\"7\">\n<li>\n<p lang=\"de-DE\" align=\"CENTER\"><span style=\"font-size: large\"><b>El habitante<\/b><\/span><\/p>\n<\/li>\n<\/ol>\n<p lang=\"de-DE\" align=\"JUSTIFY\"><span style=\"font-size: medium\"> Ez dakit etxe batera ebastera sartzea ideia ona denetz, baina etxe horretan deabruak hartutako neskatiko bat bizi bada, orduan hobe bisita egitera ere ez joatea. <i>El habitante<\/i> film mexikarrak osagai horiexek ditu: familia aberats bat, dirua behar duten bi emazteki gazte, sotoan kateatua eta giltzapetua dagoen neskatiko bat, eta tentsio handia. Ez da film perfektua, baina arratsalde ona \u2013edo txarra, nondik begiratzen zaion\u2013 pasaraziko dizu.<\/span><\/p>\n<p>https:\/\/www.facebook.com\/sitgesfilmfestival\/videos\/10154987694256417\/<\/p>\n<p lang=\"de-DE\" align=\"JUSTIFY\">\n<p lang=\"de-DE\" align=\"JUSTIFY\"><span style=\"font-size: medium\"><b>Zuzendaria:<\/b> Guillermo Amoedo<\/span><\/p>\n<p lang=\"de-DE\" align=\"JUSTIFY\"><span style=\"font-size: medium\"><b>Gidoilariak:<\/b> Guillermo Amoedo<\/span><\/p>\n<p lang=\"de-DE\" align=\"JUSTIFY\"><span style=\"font-size: medium\"><b>Aktoreak: <\/b>Mar\u00eda Evoli, Vanesa Restrepo<\/span><\/p>\n<p lang=\"de-DE\" align=\"JUSTIFY\"><span style=\"font-size: medium\"><b>Herrialdea<\/b>: Mexiko<\/span><\/p>\n<ol start=\"8\">\n<li>\n<p lang=\"de-DE\" align=\"CENTER\"><span style=\"font-size: large\"><b>Suburbicon<\/b><\/span><\/p>\n<\/li>\n<\/ol>\n<p lang=\"de-DE\" align=\"JUSTIFY\"><span style=\"font-size: medium\"> Jakinduria handiko lagun batek erdipurdiko filma zela erran zidan; beharbada horregatik gauza handirik espero ez nuela joan nintzen zinemara, eta beharbada horregatik, gauza handirik espero ez nuelako, gustatu zitzaidan. <i>Fargo<\/i>ren elurrik gabeko bertsio bat neurri batean, arrazismoa eta gizartearen ustelkeria gibeleko aldean duena. Akaberan ikusten den esperanta izpi hori gustatu zitzaidan gutien, gezurtia delakoan. Bertzenaz, pertsonaien asmoak hankaz goiti jartzen dituzten trama coendar horien fan amorratua naiz oraindik ere.<\/span><\/p>\n<p><iframe loading=\"lazy\" title=\"Suburbicon Official Trailer #1 (2017) Matt Damon, Oscar Isaac Crime Comedy HD\" width=\"500\" height=\"281\" src=\"https:\/\/www.youtube.com\/embed\/cBezc1S1BAQ?feature=oembed\" frameborder=\"0\" allow=\"accelerometer; autoplay; clipboard-write; encrypted-media; gyroscope; picture-in-picture; web-share\" referrerpolicy=\"strict-origin-when-cross-origin\" allowfullscreen><\/iframe><\/p>\n<p lang=\"de-DE\" align=\"JUSTIFY\">\n<p lang=\"de-DE\" align=\"JUSTIFY\"><span style=\"font-size: medium\"><b>Zuzendaria:<\/b> George Clooney<\/span><\/p>\n<p lang=\"de-DE\" align=\"JUSTIFY\"><span style=\"font-size: medium\"><b>Gidoilariak:<\/b> Joel &amp; Ethan Coen, George Clooney, Grant Heslov<\/span><\/p>\n<p lang=\"de-DE\" align=\"JUSTIFY\"><span style=\"font-size: medium\"><b>Aktoreak: <\/b>Julianne Moore, Matt Damon, Karimah Westbrook<\/span><\/p>\n<p lang=\"de-DE\" align=\"JUSTIFY\"><span style=\"font-size: medium\"><b>Herrialdea<\/b>: AEB<\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>&nbsp; Aurtengo hondar egunera ailegatuta, eta zerrendak maite ditudanez, 2017an gustatu zaizkidan filmen zerrenda bat egitea erabaki dut. Nolanahi ere, irakurleak ongi eginen du zera kontuan hartzen badu: a) Ez dela inola ere aurtengo film hoberenen zerrenda. Izan ere, han-hemenka zenbait zerrenda ikusi ondotik, aitortu bertze erremediorik ez dut 2017ko film hoberen gehienak ez ditudala [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[3],"tags":[],"class_list":["post-733","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-beldurrezkoa"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v27.0 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Lau &#039;caveat&#039; eta zerrenda bat - Odolaren mintzoa<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/santi-leone\/2017\/12\/31\/lau-caveat-eta-zerrenda-bat\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Lau &#039;caveat&#039; eta zerrenda bat - Odolaren mintzoa\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"&nbsp; Aurtengo hondar egunera ailegatuta, eta zerrendak maite ditudanez, 2017an gustatu zaizkidan filmen zerrenda bat egitea erabaki dut. Nolanahi ere, irakurleak ongi eginen du zera kontuan hartzen badu: a) Ez dela inola ere aurtengo film hoberenen zerrenda. Izan ere, han-hemenka zenbait zerrenda ikusi ondotik, aitortu bertze erremediorik ez dut 2017ko film hoberen gehienak ez ditudala [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/santi-leone\/2017\/12\/31\/lau-caveat-eta-zerrenda-bat\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Odolaren mintzoa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2017-12-31T15:04:28+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"argiablogak\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"argiablogak\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"5 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\/\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/santi-leone\/2017\/12\/31\/lau-caveat-eta-zerrenda-bat\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/santi-leone\/2017\/12\/31\/lau-caveat-eta-zerrenda-bat\/\"},\"author\":{\"name\":\"argiablogak\",\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/santi-leone\/#\/schema\/person\/e964cf547e267b76703e4fcebdb4228d\"},\"headline\":\"Lau &#8216;caveat&#8217; eta zerrenda bat\",\"datePublished\":\"2017-12-31T15:04:28+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/santi-leone\/2017\/12\/31\/lau-caveat-eta-zerrenda-bat\/\"},\"wordCount\":1059,\"commentCount\":0,\"articleSection\":[\"Beldurrezkoa\"],\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"CommentAction\",\"name\":\"Comment\",\"target\":[\"https:\/\/blogak.argia.eus\/santi-leone\/2017\/12\/31\/lau-caveat-eta-zerrenda-bat\/#respond\"]}]},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/santi-leone\/2017\/12\/31\/lau-caveat-eta-zerrenda-bat\/\",\"url\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/santi-leone\/2017\/12\/31\/lau-caveat-eta-zerrenda-bat\/\",\"name\":\"Lau 'caveat' eta zerrenda bat - Odolaren mintzoa\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/santi-leone\/#website\"},\"datePublished\":\"2017-12-31T15:04:28+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/santi-leone\/#\/schema\/person\/e964cf547e267b76703e4fcebdb4228d\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/santi-leone\/2017\/12\/31\/lau-caveat-eta-zerrenda-bat\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\/\/blogak.argia.eus\/santi-leone\/2017\/12\/31\/lau-caveat-eta-zerrenda-bat\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/santi-leone\/2017\/12\/31\/lau-caveat-eta-zerrenda-bat\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/santi-leone\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Lau &#8216;caveat&#8217; eta zerrenda bat\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/santi-leone\/#website\",\"url\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/santi-leone\/\",\"name\":\"Odolaren mintzoa\",\"description\":\"\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/santi-leone\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/santi-leone\/#\/schema\/person\/e964cf547e267b76703e4fcebdb4228d\",\"name\":\"argiablogak\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/santi-leone\/#\/schema\/person\/image\/\",\"url\":\"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/d94616ba00d54c0c6c41fd74fd50044134b5e4cce9ac4e3362dfd900d1b8b8d1?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/d94616ba00d54c0c6c41fd74fd50044134b5e4cce9ac4e3362dfd900d1b8b8d1?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"argiablogak\"},\"url\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/santi-leone\/author\/argiablogak\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Lau 'caveat' eta zerrenda bat - Odolaren mintzoa","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/blogak.argia.eus\/santi-leone\/2017\/12\/31\/lau-caveat-eta-zerrenda-bat\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"Lau 'caveat' eta zerrenda bat - Odolaren mintzoa","og_description":"&nbsp; Aurtengo hondar egunera ailegatuta, eta zerrendak maite ditudanez, 2017an gustatu zaizkidan filmen zerrenda bat egitea erabaki dut. Nolanahi ere, irakurleak ongi eginen du zera kontuan hartzen badu: a) Ez dela inola ere aurtengo film hoberenen zerrenda. Izan ere, han-hemenka zenbait zerrenda ikusi ondotik, aitortu bertze erremediorik ez dut 2017ko film hoberen gehienak ez ditudala [&hellip;]","og_url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/santi-leone\/2017\/12\/31\/lau-caveat-eta-zerrenda-bat\/","og_site_name":"Odolaren mintzoa","article_published_time":"2017-12-31T15:04:28+00:00","author":"argiablogak","twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Written by":"argiablogak","Est. reading time":"5 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/santi-leone\/2017\/12\/31\/lau-caveat-eta-zerrenda-bat\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/santi-leone\/2017\/12\/31\/lau-caveat-eta-zerrenda-bat\/"},"author":{"name":"argiablogak","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/santi-leone\/#\/schema\/person\/e964cf547e267b76703e4fcebdb4228d"},"headline":"Lau &#8216;caveat&#8217; eta zerrenda bat","datePublished":"2017-12-31T15:04:28+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/santi-leone\/2017\/12\/31\/lau-caveat-eta-zerrenda-bat\/"},"wordCount":1059,"commentCount":0,"articleSection":["Beldurrezkoa"],"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"CommentAction","name":"Comment","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/santi-leone\/2017\/12\/31\/lau-caveat-eta-zerrenda-bat\/#respond"]}]},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/santi-leone\/2017\/12\/31\/lau-caveat-eta-zerrenda-bat\/","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/santi-leone\/2017\/12\/31\/lau-caveat-eta-zerrenda-bat\/","name":"Lau 'caveat' eta zerrenda bat - Odolaren mintzoa","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/santi-leone\/#website"},"datePublished":"2017-12-31T15:04:28+00:00","author":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/santi-leone\/#\/schema\/person\/e964cf547e267b76703e4fcebdb4228d"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/santi-leone\/2017\/12\/31\/lau-caveat-eta-zerrenda-bat\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/santi-leone\/2017\/12\/31\/lau-caveat-eta-zerrenda-bat\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/santi-leone\/2017\/12\/31\/lau-caveat-eta-zerrenda-bat\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/blogak.argia.eus\/santi-leone\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Lau &#8216;caveat&#8217; eta zerrenda bat"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/santi-leone\/#website","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/santi-leone\/","name":"Odolaren mintzoa","description":"","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/blogak.argia.eus\/santi-leone\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/santi-leone\/#\/schema\/person\/e964cf547e267b76703e4fcebdb4228d","name":"argiablogak","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/santi-leone\/#\/schema\/person\/image\/","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/d94616ba00d54c0c6c41fd74fd50044134b5e4cce9ac4e3362dfd900d1b8b8d1?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/d94616ba00d54c0c6c41fd74fd50044134b5e4cce9ac4e3362dfd900d1b8b8d1?s=96&d=mm&r=g","caption":"argiablogak"},"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/santi-leone\/author\/argiablogak\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/santi-leone\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/733","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/santi-leone\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/santi-leone\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/santi-leone\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/santi-leone\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=733"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/santi-leone\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/733\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/santi-leone\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=733"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/santi-leone\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=733"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/santi-leone\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=733"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}