{"id":102,"date":"2023-10-12T16:29:37","date_gmt":"2023-10-12T15:29:37","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.argia.eus\/talaiatik\/?p=102"},"modified":"2024-01-25T19:16:41","modified_gmt":"2024-01-25T18:16:41","slug":"kritika-dezakegu-makrofestibaletan-jotzen-duen-musikaria","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.argia.eus\/talaiatik\/2023\/10\/12\/kritika-dezakegu-makrofestibaletan-jotzen-duen-musikaria\/","title":{"rendered":"Kritika dezakegu makrofestibaletan jotzen duen musikaria?"},"content":{"rendered":"<p><strong>Jon Urzelaik eta Nando Cruzek makrojaialdi musikalen fenomenoari buruzko liburu bana kaleratu dute aurten. Biran ari dira Hego Euskal Herrian, hitzaldiak ematen eta publikoarekin solastatzen. Donostiako saioan egon gara. Publikotik aireratu den galdera formako hausnarketetako bat da titularrera dakarkiguna.<\/strong><\/p>\n<p>Artistaren ikuspegitik, makrofestibalen fenomenoak sortutako agertokia konplexua dela esan dute bi hizlariek, betiere artistak sorkuntzatik bizi nahi badu. Aretoen kopurua behera eta behera doa, irekitzen direnak baino gehiago dira pertsiana jaisten dutenak, eta are gehiago Ebrotik behera \u2013 Donostian egonik, Dabadaba aipatu da eta ezer gutxi gehiago\u2013. Oholtza eskaintzen duten aretoetan ere, baldintzak nahiko apalak izan ohi dira. Apalegiak bizitzeak kostatzen duen prezioei eusteko. Beraz, zer egin dezake musikatik bizi nahi duen artistak? Cruz-ek esan du, \u201czeure burua saldu\u201d. Makrofestibalen promotoreei atea jo. Baldintza ekonomikoak ez dira sekulakoak izango, \u201cbaina behintzat kartelean dago zeure izena\u201d. Eszenario ikaragarri handi batera igoko zara arratsaldeko lauretan, uda betean, eguzkitako betaurrekoak jantzita, eta eskertu beharko diezu zu ikustera hurbildu diren hogei zaletuei, ze 1) bezperan parranda egingo zuten jende gehienaren modura, eta 2) astebete luzeko festibalean, eguzkipean eta bazkalondoan, gorputzak eskertuko zien deskantsatzen egotea.<\/p>\n<p>Kontua da makrofestibalaren kartel horretan agertze hutsak plaza gehiago irekiko dizkiola etorkizunean. Literalki <em>etorkizunean<\/em>, esklusibotasun kontratuak gero eta ohikoagoak baitira, eta posible baita, promotoreak exijituta, hainbat hilabetetan zona jakin batean kontzerturik ematea debekatuta izatea. Hala ere, oro har esanda, ordura arte esploratu gabeko zirkuituetan sartzeak, ekonomikoki, beste ate batzuk zabal diezazkioke artistari. Gauzak horrela dira. Orduan etorri da publikoko kide batek egindako iruzkina: \u201cArtista horiek ari dira zirkuitu haiek elikatzen, beraz, kritikatu ditzakegu, ezta?\u201d.<\/p>\n<p>[Komentario hori entzundakoan oroitu naiz <a href=\"https:\/\/www.argia.eus\/argia-astekaria\/2832\/amets-aranguren-eta-ibai-osinaga-ibil-bediko-kideak\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Ibai Osinagak elkarrizketa honetan esandakoaz<\/a>: \u201cLast Tour-ek hartzen duen zirkuitu guztiarekin, hemen, Iru\u00f1ean, ez dugu hainbeste sentitzen hori dela zirkuitu bat eta gurea bestea. Ikusten ari naiz, baina, hemengo talde asko ari direla harantz egiten. Han jotzeak, aldiz, ekar dezake talde horrek Jarauta kaleko Aintzina tabernan ez jotzea. (&#8230;) BBK Live-tik deitzen bagaituzte, eta joaten bazara, legitimatzen ari zara egiten dutena\u201d.]<\/p>\n<p>Urzelaik erantzun dio kideak eginiko komentarioari, esanez ez dela nor sentitzen bera (Urzelai) inori esateko nola jokatu behar duen eta nola ez. Baina buruarekin baietz, fondoan ados dagoela. Eta galdera bota duenak hartu du hitza: \u201cGero, gu gara <i>festibalilloak <\/i>antolatzen ditugunak\u201d.<\/p>\n<p>Eta zer da makrofestibal askok oinarri-oinarrian dutena? Kapitalismoaren adierazpen gorena bilakatu direla. Kontsumo masiboa sustatzen dute, merkatua maneiatu, espekulatu, langileak prekarizatu, esplotatu eta zaletuei iruzur egiten diete, baita haien osasuna kaltetu ere. Eta bandera berdea jartzen ahalegintzen badira ere, horren kontrako adibiderik bistakoena ere badira. Eta enpresek antolatzen dituzte, erakunde publikoek finantzatuta, eta kasu askotan inbertsio funtsak daude atzean.<\/p>\n<p>[ARGIAren 2835. alean, <a href=\"https:\/\/www.argia.eus\/argia-astekaria\/2835\/makrofestibalak\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">erreportaje zabal honetan<\/a> ahalegindu ginen xehatzen makrofestibalen fenomenoa].<\/p>\n<p><strong>Nor dago inbertsio funtsen atzean?<\/strong><\/p>\n<p>Aztertzekoa da jaialdiaren bultzatzaileen, promotoreen, alderdi politikoen eta erakunde publikoen arteko engranajea. Resurrection bera, hain ezaguna dena metal eta punk zaletuetan, Superstruck funts putre estatubatuarraren eskuetan erori da. Arenal Sound, Vi\u00f1a Rock, FIB, S\u00f3nar (izen beraren pean, nazioarteko bederatzi hiritan egiten dira edizioak) edota Tsunami Xix\u00f3n festibalak ere putre espekulatzaile berak kudeatzen ditu. Espainiako Estatuko 50 makrofestibal baino gehiago daude, dagoeneko, hamar inbertsio funts berberen menpe.<\/p>\n<blockquote><p>Resurrection Fest, Arenal Sound, Vi\u00f1a Rock, FIB, S\u00f3nar, Tsunami Xix\u00f3n&#8230; Superstruck deituriko funts putre estatubatuarraren eskuetan daude<\/p><\/blockquote>\n<p>Diru laguntza publikoei esker bizi dira jaialdiok, eta <a href=\"https:\/\/www.argia.eus\/albistea\/punk-rock-jaialdi-bat-inbertsio-funts-baten-menpe-eta-voxek-kudeatzen-duen-sailak-finantzatua\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">albistea izan zen udan<\/a>, Xix\u00f3neko festibala antolatzeko, bertako udal gobernuan agintzen duen Vox alderdi ultraeskuindarrarekin batzartu zirela jaialdiaren antolatzaileak. Nando Cruz kazetariak <em>Macrofestivales. El agujero negro de la m\u00fasica<\/em> (Makrofestibalak. Musikaren zulo beltza) liburuan esaten duenez, Espainiako Estatuko makrofestibal ezagunek haien aurrekontuaren %10 inguru, gutxienez, erakunde publikoek finantzatzen dute \u2013BBK Liveren kasuan %15-20 da, milioi t&#8217;erdi euro inguru\u2013.<\/p>\n<figure id=\"attachment_110\" aria-describedby=\"caption-attachment-110\" style=\"width: 1280px\" class=\"wp-caption alignnone\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"wp-image-110 size-full\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/talaiatik\/wp-content\/uploads\/sites\/117\/2023\/10\/168960251484373copia-de-copia-de-copia-de-copia-de-copy-of-copy-of-unnamed-design-3-6-1280x720-1.jpg\" alt=\"\" width=\"1280\" height=\"720\" srcset=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/talaiatik\/wp-content\/uploads\/sites\/117\/2023\/10\/168960251484373copia-de-copia-de-copia-de-copia-de-copy-of-copy-of-unnamed-design-3-6-1280x720-1.jpg 1280w, https:\/\/blogak.argia.eus\/talaiatik\/wp-content\/uploads\/sites\/117\/2023\/10\/168960251484373copia-de-copia-de-copia-de-copia-de-copy-of-copy-of-unnamed-design-3-6-1280x720-1-300x169.jpg 300w, https:\/\/blogak.argia.eus\/talaiatik\/wp-content\/uploads\/sites\/117\/2023\/10\/168960251484373copia-de-copia-de-copia-de-copia-de-copy-of-copy-of-unnamed-design-3-6-1280x720-1-1024x576.jpg 1024w, https:\/\/blogak.argia.eus\/talaiatik\/wp-content\/uploads\/sites\/117\/2023\/10\/168960251484373copia-de-copia-de-copia-de-copia-de-copy-of-copy-of-unnamed-design-3-6-1280x720-1-768x432.jpg 768w\" sizes=\"auto, (max-width: 1280px) 100vw, 1280px\" \/><figcaption id=\"caption-attachment-110\" class=\"wp-caption-text\">Tsunami Xix\u00f3nen arduradunak Vox-en egoitzan, Astuariasen, makrofestibala antolatzeko finantzazio bila egindako bilera batean.<\/figcaption><\/figure>\n<p>BBK Live jaialdi entzutetsua Last Tour enpresak kudeatzen du. Momentuz, ezagutzen denaren arabera, Last Tour enpresaren atzean ez dago inbertsio funtsik. BBK Live-z gain, Last Tour-ek antolatzen ditu Hego Euskal Herriko jaialdi entzutetsuak: Azkena Rock, Donostia Festibala, Klorama, BIME eta Santaspascuas, besteren artean. Oso kontuan hartu beharreko agentea da, aipatutako jaialdiez gain, Bilboko La Merced eta BilboRock kudeatzen ditu, Crystal aretoa ireki berri du eta horri loturiko jatetxea ere bai, eta editorial bat eta disko zigilu bat ere badauka.<\/p>\n<p><b>Musika, turismotik ulertuta<\/b><\/p>\n<p>Urzelaik soziologia eta politika ikuspegitik erreparatu die gehiago makrofestibalei, fenomeno kulturaletik baino \u2013<a href=\"https:\/\/www.argia.eus\/argia-astekaria\/2833\/txiza-zirimiria-ala-waterboardinga\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><em><i>Su festak. Euskal musika jaialdiak XXI. mendean<\/i><\/em><em> liburua kaleratu du<\/em>, Susarekin<\/a>\u2013. Ikuspuntu azertatua da Euskal Herriko (bereziki Euskal Erdiko) turismo eta kulturaren arteko zehar lerroei erreparatzeko. Azken hamarkadan sustatu \u2013aditz ezin hobea eta ezin gehiago erabilia aspektu honetan\u2013 den<i> <\/i><i>B<\/i><i>asque<\/i> markaren pean kokatzen dira hainbat gertaera, \u201cformula folklorikoak\u201d, azken BBK Liven ondo baino hobeto esplotatu direnak: harri-jasotzaileen figurak, pilotariak, eta festibalari hasiera emateko, aizkolari bat auto bat erditik txikitzen. Folklorismoa turismoa erakartzeko, eta musika osagarria baino ez da.<\/p>\n<figure id=\"attachment_111\" aria-describedby=\"caption-attachment-111\" style=\"width: 1024px\" class=\"wp-caption alignnone\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"wp-image-111 size-full\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/talaiatik\/wp-content\/uploads\/sites\/117\/2023\/10\/photo_2023-07-26_10-35-16.jpg\" alt=\"\" width=\"1024\" height=\"683\" srcset=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/talaiatik\/wp-content\/uploads\/sites\/117\/2023\/10\/photo_2023-07-26_10-35-16.jpg 1024w, https:\/\/blogak.argia.eus\/talaiatik\/wp-content\/uploads\/sites\/117\/2023\/10\/photo_2023-07-26_10-35-16-300x200.jpg 300w, https:\/\/blogak.argia.eus\/talaiatik\/wp-content\/uploads\/sites\/117\/2023\/10\/photo_2023-07-26_10-35-16-768x512.jpg 768w\" sizes=\"auto, (max-width: 1024px) 100vw, 1024px\" \/><figcaption id=\"caption-attachment-111\" class=\"wp-caption-text\">Aizkolari batek auto bat erditik hautsi zuen; ikuskizun horrekin eman zioten hasiera BBK Live jaialdiari. (BBK Live)<\/figcaption><\/figure>\n<p>Adierazgarria iruditu zait Cruzek egindako portzentaje estimazio bat: Espainiako Estatuko makrofestibaletara joaten direnen %15a \u201cmelomanoa\u201d da; %60 giriak dira; eta gainontzeko laurdena <i>pack experience <\/i>zalea. Azken taldetxoa ez da musika zalea, baina konbentzitu ohi zaie oporraldi moduan joateko festibalera, besteak beste, banka entitate bateko bezeroak direlako eta merkeago eskuratu dituztelako sarrerak, edo BBK Liven kasuan, Sanferminen daten bueltan antolatzen delako festibala eta Iru\u00f1era joateko aitzakia izateko \u2013Bizkaiko erakundeen partetik aitortua da propio egiten dela data horietan\u2013, edota BBK Live-ra joateko bonuaren barnean surf ikastaroa ere sartzen delako inguruko hondartza batean. Alegia, musika, beste behin ere, beste maila batean geratzen dela.<\/p>\n<p><b>Basamortu musikalak<\/b><\/p>\n<p>Benic\u00e0ssim herria ez da 20.000 biztanlera heltzen neguan; udan, 100.000ra iristen da. FIB festibala antolatzen denean, ordea, uztailaren erdialdera, 200.000 bisitari hartzen ditu \u2013festibalak emandako datuen arabera; beste kontu bat ere hori da, zifrak puztu egiten direla\u2013.<\/p>\n<p>Herri horri begira jarri gaitu Cruzek, Espainiako Estatuko makrofestibalen mugarrietako bat hor dagoelako. 1995. urtean egin zen FIBen lehenbiziko edizioa. Cruzek kontatu duenez, hasieran udalak \u201czalantza serioak\u201d zituen makrojaialdiaren ereduarekin \u2013\u201cea <i>indie <\/i>gazte horiek herria txikitu behar diguten\u201d\u2013. Baina ikusi zuten bankuen kutxatilei sekulako astindua ematen ari zela jendea, dirua gastatu eta gastatu, eta herriko ostatuak eta jatetxeak bete-beteta egon zirela. A zer nolako diru iturria.<\/p>\n<p>Ordutik, FIBez agin, beste bi makrofestibal egiten dira gutxienez, urtero, Benic\u00e0ssim herrian. Horra hor herria zertan geratu den: zuzeneko musika eskaintzen duen taberna bakarra dago eta gero eta oztopo gehiago jartzen dizkio udalak.<\/p>\n<p>Basamortu bihurtu diren herriez gain, parte hartzaileen antsietateaz, festibalen osteko depresioaz, finantzazio ereduaz, erakunde publikoen laguntzez, zaborraz edota turismoaz hitz egiten du Nando Cruz kazetariak <em>Macrofestivales. El agujero negro de la m\u00fasica<\/em> (Makrofestibalak. Musikaren zulo beltza) liburuan. Hemen irakur dezakezue <a href=\"https:\/\/www.argia.eus\/argia-astekaria\/2835\/nando-cruz\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><em>Directa<\/em>k eginiko elkarrizketa, euskaratuta<\/a>.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Jon Urzelaik eta Nando Cruzek makrojaialdi musikalen fenomenoari buruzko liburu bana kaleratu dute aurten. Biran ari dira Hego Euskal Herrian, hitzaldiak ematen eta publikoarekin solastatzen. Donostiako saioan egon gara. Publikotik aireratu den galdera formako hausnarketetako bat da titularrera dakarkiguna. Artistaren [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":117,"featured_media":103,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[16],"tags":[],"class_list":["post-102","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-musika"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v27.0 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Kritika dezakegu makrofestibaletan jotzen duen musikaria?<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/talaiatik\/2023\/10\/12\/kritika-dezakegu-makrofestibaletan-jotzen-duen-musikaria\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Kritika dezakegu makrofestibaletan jotzen duen musikaria?\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Jon Urzelaik eta Nando Cruzek makrojaialdi musikalen fenomenoari buruzko liburu bana kaleratu dute aurten. Biran ari dira Hego Euskal Herrian, hitzaldiak ematen eta publikoarekin solastatzen. Donostiako saioan egon gara. Publikotik aireratu den galdera formako hausnarketetako bat da titularrera dakarkiguna. Artistaren [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/talaiatik\/2023\/10\/12\/kritika-dezakegu-makrofestibaletan-jotzen-duen-musikaria\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Talaiatik\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2023-10-12T15:29:37+00:00\" \/>\n<meta property=\"article:modified_time\" content=\"2024-01-25T18:16:41+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/talaiatik\/wp-content\/uploads\/sites\/117\/2023\/10\/photo_2023-10-12_17-12-28.jpg\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"1280\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"964\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/jpeg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Gorka Pe\u00f1agarikano\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Gorka Pe\u00f1agarikano\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"7 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\/\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/talaiatik\/2023\/10\/12\/kritika-dezakegu-makrofestibaletan-jotzen-duen-musikaria\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/talaiatik\/2023\/10\/12\/kritika-dezakegu-makrofestibaletan-jotzen-duen-musikaria\/\"},\"author\":{\"name\":\"Gorka Pe\u00f1agarikano\",\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/talaiatik\/#\/schema\/person\/08ddefd2c31275aab29634ad80450d79\"},\"headline\":\"Kritika dezakegu makrofestibaletan jotzen duen musikaria?\",\"datePublished\":\"2023-10-12T15:29:37+00:00\",\"dateModified\":\"2024-01-25T18:16:41+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/talaiatik\/2023\/10\/12\/kritika-dezakegu-makrofestibaletan-jotzen-duen-musikaria\/\"},\"wordCount\":1092,\"commentCount\":0,\"image\":{\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/talaiatik\/2023\/10\/12\/kritika-dezakegu-makrofestibaletan-jotzen-duen-musikaria\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/talaiatik\/wp-content\/uploads\/sites\/117\/2023\/10\/photo_2023-10-12_17-12-28.jpg\",\"articleSection\":[\"Musika\"],\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"CommentAction\",\"name\":\"Comment\",\"target\":[\"https:\/\/blogak.argia.eus\/talaiatik\/2023\/10\/12\/kritika-dezakegu-makrofestibaletan-jotzen-duen-musikaria\/#respond\"]}]},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/talaiatik\/2023\/10\/12\/kritika-dezakegu-makrofestibaletan-jotzen-duen-musikaria\/\",\"url\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/talaiatik\/2023\/10\/12\/kritika-dezakegu-makrofestibaletan-jotzen-duen-musikaria\/\",\"name\":\"Kritika dezakegu makrofestibaletan jotzen duen musikaria?\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/talaiatik\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/talaiatik\/2023\/10\/12\/kritika-dezakegu-makrofestibaletan-jotzen-duen-musikaria\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/talaiatik\/2023\/10\/12\/kritika-dezakegu-makrofestibaletan-jotzen-duen-musikaria\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/talaiatik\/wp-content\/uploads\/sites\/117\/2023\/10\/photo_2023-10-12_17-12-28.jpg\",\"datePublished\":\"2023-10-12T15:29:37+00:00\",\"dateModified\":\"2024-01-25T18:16:41+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/talaiatik\/#\/schema\/person\/08ddefd2c31275aab29634ad80450d79\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/talaiatik\/2023\/10\/12\/kritika-dezakegu-makrofestibaletan-jotzen-duen-musikaria\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\/\/blogak.argia.eus\/talaiatik\/2023\/10\/12\/kritika-dezakegu-makrofestibaletan-jotzen-duen-musikaria\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/talaiatik\/2023\/10\/12\/kritika-dezakegu-makrofestibaletan-jotzen-duen-musikaria\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/talaiatik\/wp-content\/uploads\/sites\/117\/2023\/10\/photo_2023-10-12_17-12-28.jpg\",\"contentUrl\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/talaiatik\/wp-content\/uploads\/sites\/117\/2023\/10\/photo_2023-10-12_17-12-28.jpg\",\"width\":1280,\"height\":964,\"caption\":\"Donostiako Teila Fabrikan eginiko solasaldia, Balio Dute kolektiboak antolatuta, Nando Cruz eta Jon Urzelairekin. (Argazkia: ARGIA CC BY SA)\"},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/talaiatik\/2023\/10\/12\/kritika-dezakegu-makrofestibaletan-jotzen-duen-musikaria\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/talaiatik\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Kritika dezakegu makrofestibaletan jotzen duen musikaria?\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/talaiatik\/#website\",\"url\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/talaiatik\/\",\"name\":\"Talaiatik\",\"description\":\"Gorka Pe\u00f1agarikanoren bloga\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/talaiatik\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/talaiatik\/#\/schema\/person\/08ddefd2c31275aab29634ad80450d79\",\"name\":\"Gorka Pe\u00f1agarikano\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/talaiatik\/#\/schema\/person\/image\/\",\"url\":\"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/a7a25fb9621f083e80175d8d43d67b6d1e2552d4a805800fe6031045a613abab?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/a7a25fb9621f083e80175d8d43d67b6d1e2552d4a805800fe6031045a613abab?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Gorka Pe\u00f1agarikano\"},\"url\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/talaiatik\/author\/talaiatik\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Kritika dezakegu makrofestibaletan jotzen duen musikaria?","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/blogak.argia.eus\/talaiatik\/2023\/10\/12\/kritika-dezakegu-makrofestibaletan-jotzen-duen-musikaria\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"Kritika dezakegu makrofestibaletan jotzen duen musikaria?","og_description":"Jon Urzelaik eta Nando Cruzek makrojaialdi musikalen fenomenoari buruzko liburu bana kaleratu dute aurten. Biran ari dira Hego Euskal Herrian, hitzaldiak ematen eta publikoarekin solastatzen. Donostiako saioan egon gara. Publikotik aireratu den galdera formako hausnarketetako bat da titularrera dakarkiguna. Artistaren [&hellip;]","og_url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/talaiatik\/2023\/10\/12\/kritika-dezakegu-makrofestibaletan-jotzen-duen-musikaria\/","og_site_name":"Talaiatik","article_published_time":"2023-10-12T15:29:37+00:00","article_modified_time":"2024-01-25T18:16:41+00:00","og_image":[{"width":1280,"height":964,"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/talaiatik\/wp-content\/uploads\/sites\/117\/2023\/10\/photo_2023-10-12_17-12-28.jpg","type":"image\/jpeg"}],"author":"Gorka Pe\u00f1agarikano","twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Written by":"Gorka Pe\u00f1agarikano","Est. reading time":"7 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/talaiatik\/2023\/10\/12\/kritika-dezakegu-makrofestibaletan-jotzen-duen-musikaria\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/talaiatik\/2023\/10\/12\/kritika-dezakegu-makrofestibaletan-jotzen-duen-musikaria\/"},"author":{"name":"Gorka Pe\u00f1agarikano","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/talaiatik\/#\/schema\/person\/08ddefd2c31275aab29634ad80450d79"},"headline":"Kritika dezakegu makrofestibaletan jotzen duen musikaria?","datePublished":"2023-10-12T15:29:37+00:00","dateModified":"2024-01-25T18:16:41+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/talaiatik\/2023\/10\/12\/kritika-dezakegu-makrofestibaletan-jotzen-duen-musikaria\/"},"wordCount":1092,"commentCount":0,"image":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/talaiatik\/2023\/10\/12\/kritika-dezakegu-makrofestibaletan-jotzen-duen-musikaria\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/talaiatik\/wp-content\/uploads\/sites\/117\/2023\/10\/photo_2023-10-12_17-12-28.jpg","articleSection":["Musika"],"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"CommentAction","name":"Comment","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/talaiatik\/2023\/10\/12\/kritika-dezakegu-makrofestibaletan-jotzen-duen-musikaria\/#respond"]}]},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/talaiatik\/2023\/10\/12\/kritika-dezakegu-makrofestibaletan-jotzen-duen-musikaria\/","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/talaiatik\/2023\/10\/12\/kritika-dezakegu-makrofestibaletan-jotzen-duen-musikaria\/","name":"Kritika dezakegu makrofestibaletan jotzen duen musikaria?","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/talaiatik\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/talaiatik\/2023\/10\/12\/kritika-dezakegu-makrofestibaletan-jotzen-duen-musikaria\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/talaiatik\/2023\/10\/12\/kritika-dezakegu-makrofestibaletan-jotzen-duen-musikaria\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/talaiatik\/wp-content\/uploads\/sites\/117\/2023\/10\/photo_2023-10-12_17-12-28.jpg","datePublished":"2023-10-12T15:29:37+00:00","dateModified":"2024-01-25T18:16:41+00:00","author":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/talaiatik\/#\/schema\/person\/08ddefd2c31275aab29634ad80450d79"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/talaiatik\/2023\/10\/12\/kritika-dezakegu-makrofestibaletan-jotzen-duen-musikaria\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/talaiatik\/2023\/10\/12\/kritika-dezakegu-makrofestibaletan-jotzen-duen-musikaria\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/talaiatik\/2023\/10\/12\/kritika-dezakegu-makrofestibaletan-jotzen-duen-musikaria\/#primaryimage","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/talaiatik\/wp-content\/uploads\/sites\/117\/2023\/10\/photo_2023-10-12_17-12-28.jpg","contentUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/talaiatik\/wp-content\/uploads\/sites\/117\/2023\/10\/photo_2023-10-12_17-12-28.jpg","width":1280,"height":964,"caption":"Donostiako Teila Fabrikan eginiko solasaldia, Balio Dute kolektiboak antolatuta, Nando Cruz eta Jon Urzelairekin. (Argazkia: ARGIA CC BY SA)"},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/talaiatik\/2023\/10\/12\/kritika-dezakegu-makrofestibaletan-jotzen-duen-musikaria\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/blogak.argia.eus\/talaiatik\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Kritika dezakegu makrofestibaletan jotzen duen musikaria?"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/talaiatik\/#website","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/talaiatik\/","name":"Talaiatik","description":"Gorka Pe\u00f1agarikanoren bloga","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/blogak.argia.eus\/talaiatik\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/talaiatik\/#\/schema\/person\/08ddefd2c31275aab29634ad80450d79","name":"Gorka Pe\u00f1agarikano","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/talaiatik\/#\/schema\/person\/image\/","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/a7a25fb9621f083e80175d8d43d67b6d1e2552d4a805800fe6031045a613abab?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/a7a25fb9621f083e80175d8d43d67b6d1e2552d4a805800fe6031045a613abab?s=96&d=mm&r=g","caption":"Gorka Pe\u00f1agarikano"},"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/talaiatik\/author\/talaiatik\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/talaiatik\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/102","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/talaiatik\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/talaiatik\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/talaiatik\/wp-json\/wp\/v2\/users\/117"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/talaiatik\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=102"}],"version-history":[{"count":8,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/talaiatik\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/102\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":113,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/talaiatik\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/102\/revisions\/113"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/talaiatik\/wp-json\/wp\/v2\/media\/103"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/talaiatik\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=102"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/talaiatik\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=102"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/talaiatik\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=102"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}