{"id":12705,"date":"2013-06-21T10:15:11","date_gmt":"2013-06-21T10:15:11","guid":{"rendered":"http:\/\/12705"},"modified":"2013-06-21T10:15:11","modified_gmt":"2013-06-21T10:15:11","slug":"semente-eskola-naturari-lotua-asanblearioa-eta-galizieraz","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2013\/06\/21\/semente-eskola-naturari-lotua-asanblearioa-eta-galizieraz\/","title":{"rendered":"Semente eskola: naturari lotua, asanblearioa, eta galizieraz"},"content":{"rendered":"<p id=\"docs-internal-guid-5c0e98c0-65d5-7961-5a05-cfb26cca2d73\">Eider Palmouk eta biok idatzi dugu honako artikulu hau <a href=\"http:\/\/www.argia.com\/argia-astekaria\/2374\/semente-eskola\">Argiarako<\/a>. Bertsio laburtua erabili dute eurek. Hauxe da bertsio luzea.<\/p>\n<p>Orain  dela berrogeita hamar urte, hainbat gurasok erabaki zuten euren  seme-alabentzako eskola euskalduna nahi zutela. Eta ikastolak sortu  zituzten. Orain dela bi urte, hainbat gurasok erabaki zuten euren  seme-alabentzako eskola galiziarra nahi zutela. Eta lehen Semente sortu  zuten, eskola galiziarraren lehen hazia.<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/gentalha.org\/\">Gentalha do Pichel<\/a> zentro sozialean sortu zen ideia. Compostela inguruko jendarte  mugimendurik biziena batzen da haren inguruan. Administrazioek zer  emango itxaron barik, eurek erabaki zuten eskola galiziarraren lehen  hazia ereitea. Sentitu, pentsatu eta egin.<\/p>\n<p>Izan  ere, Galizian ez dago bermatua galiziera hutsezko irakaskuntzarik, 0  eta 6 urte bitartean. BNG eta PSGren gobernupean jarri ziren martxan  galescola-k, baina PPk 2009an programa ordeztu eta egun ez dago  murgiltze eredurik irakaskuntza publikoan. Are gehiago, eskolak hirietan  umeak erdalduntzen ditu. Alvaro Mera, Sementeko hezitzailearen ustez,  &ldquo;Santiagon, ohikoa da umeek eskolan etxetik dakarten galiziera galtzea.  Beraz, Sementek nahi du etxetik galiziera dakarten umeek hizkuntza ez  galtzea. Baina baita etxetik ez dakartenei galizieraz bizitzeko espazioa  eskaintzea ere&rdquo;.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"img-responsive\" src=\"http:\/\/www.argia.com\/astekaria\/docs\/2374\/argazkiak\/semente-eskola.jpg\" alt=\"\" width=\"685\" height=\"550\" \/><\/p>\n<p>Euskal  Herritik hamahiru pertsona, soziolinguistak, irakasleak, artistak,  Porrotx eta Marimotots besteak beste, haraino hurreratu ginen Santiagoko  Semente eskola ezagutzeko asmoz. Baita hemengo ume eta ez hain umeei  hango errealitatea erakusteko ere. Hizkuntza gutxituen arteko zubiak  eraikitzeko, edo hobe esanda, hango eta hemengo hiztunen artean zubiak  eraikitzeko. Kulturen arteko igurtziak egiten ibili gara hangoekin,  kulturen arteko zirriak eta laztanak. Ideiak eta emozioak trukatzen,  alegia.<\/p>\n<p>Eta zer da <a href=\"http:\/\/sementecompostela.com\/\">Semente<\/a>?  Galiziera hutsez diharduen eskola da, bi eta sei urte bitarteko  umeentzat. Baina hori baino gehiago da. Pedagogia eraldatzailea  darabilte. Ume libre, arduratsu eta kritikoak sortu nahi dituen eskola  da. Eta, horretarako, hainbat ezaugarri ditu haien pedagogiak: eskola  laikoa da, hezkidetza praktikara eramaten du, asanblea bidez zuzentzen  da, naturarekin bat egiten du (kanpo aldean, ortua eta oilategia dute)  eta komunitateari irekitako eskola da, besteak beste. Alvaro Meraren iritziz, &ldquo;guk ez dugu nahi umeak eskolari egokitzea, baizik eta eskola umeei egokitzea&rdquo;.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Gurasoen  parte hartzea ere nabarmendu beharrekoa da. Sementen hartzen dute  parte, asanbleetan, eguneroko bizitzan eta dirua batzeko ekimenetan.  Hezkuntza komunitatea osatzen dute, hezitzaile eta umeekin batera.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Lehen  urratsak egin ditu Sementek. Bi umerekin hasi eta etengabe handitzen  ari da. Bigarren urtea du, 13 ikasle ditu eta hirugarren urterako plaza  kopurua gainditu dute. 25 haur izango dute. Vigo aldean ere lanean hasi  dira beste Semente bat egiteko asmoarekin. Ferrol aldean ere bada  mugimendua. Galiziera hutsezko Avoescola bat sortuko da hurrengo  ikasturtean ere.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Egun bat Sementen<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Eskolak  goizeko zortzi eta erdietan zabaltzen ditu ateak eta arratsaldeko hiru  eta erdietan itxi. Sarrera librea da: umeek eta familiek zehazten dute  eskolaren erritmoa eta ordutegia, hein handi batean.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Goizero-goizero  umeek asanblea egiten dute, hamarrak aldera. Aurreko egunean egindakoa  baloratzen dute eta hurrengo egunean egin beharrekoaz ere hitz egiten  dute. Baina, batez ere, egunean bertan egin beharrekoaz jarduten dute:  zer nahi duten eta zer ez, espazioaren arauak ezarri, erritmoak zehaztu,  &#8230;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Txokoetan  aritzen dira gero lanean, olgetan. Jolas sinbolikoaren txokoan, edo  logiko-matematikoan, edo irakurketa txokoan, edo mugimenduaren txokoan.  Edo besteetan.<\/p>\n<p>Askaria  eta bazkaria ere egiten dute. Janari naturala hartzen dute eta umeek  mahai-tresna arruntak erabiltzen dituzte, euren autonomia lantzeko.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Ortuan ere aritzen dira. Lurra jorratu, barazkiak erein, tresnak erabili, oiloak eta oilarrak zaindu, ardura hartu, &hellip;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Bruno Vilela, Sementeko aita<\/p>\n<p>Zergatik erabaki zenuten zuen alaba Sementen matrikulatzea?<\/p>\n<p>Motiborik  indartsuena hizkuntza izan zen. Lagun eta senideekin ikasi genuen  eskola gure seme-alabak gaztelaniatzeko tresna zela. Sementek, ordea,  bermatzen digu gure alabak jarraituko duela galizieraz egiten eta,  gainera, kalitatez. Hori izan zen arrazoirik garrantzitsuena. Baina,  horrez gain, badaude beste arrazoi batzuk ere: hezkidetza, naturarekin  eta ekologiarekin harremana izatea, eskola laikoa izatea eta abar.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Zelan hartu dute zure familian, lagunartean eta abarretan zuen erabaki hau?<\/p>\n<p>Oso  ondo hartu dute, familiak behintzat. Familiaren muina garen Marta,  Joana eta hirurok poz-pozik gaude, pozez zoratzen gaude. Umea ikaragarri  pozik dago. Asteburuak ez zaizkio asko gustatzen, Sementera etorri nahi  duelako. Aitita-amamek, osabek, izekoek eta abarrek ere oso ondo hartu  dute. Azken finean, eurek ikusten dute umea zein pozik dagoen bere  eskolarekin eta horrek egon zitezkeen muga guztiak apurtzen ditu.  Horietako gehienak Sementeko bazkide egin dira, familia ia osoa etorri  da eskola ezagutzera eta pozarren ikusi dute espazioa. Gainera,  proiektuak ilusioa pizten du eta hori igarri egiten da.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Zelan dabil zeuon alaba Sementen?<\/p>\n<p>Joanak  bi urte eta sei hilabete ditu eta Sementen sei hilabete daramatza.  Jendarteratzen ari da, beste ume batzuekin dago, adin ezberdineko beste  umeekin eta ohitzen ari da. Ortuan olgetan ibiltzen da, pinturekin  ibiltzea asko gustatzen zaio, animalien izenak ikasten ari da, &hellip; Baina,  batez ere, poz-pozik dago, pozarren dabil, pozez txoratzen.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Semente ezagutzen ez duen bati, zelan azalduko zenioke zer den Semente?<\/p>\n<p>Nik  animatuko nituzke hizkuntzarekiko eta beste heziketa mota batekiko  kezka duten guztiak proiektua ezagutzera, espazioa ezagutzera,  hezitzaileak ezagutzera. Aurreiritziak bertan behera uztera, alegia.  Semente proiektu irekia da, proiektu herritarra, komunitarioa da. Eta  hazteko bokazioa duena, gainera. Galizierazko eskola nazionalaren lehen  hazia izan nahi du.<\/p>\n<p>Hasten  den proiektu oro bezala, ilusio asko pizten du, nahiz eta garai  zailetan egon, bai hizkuntzaren aldetik eta baita ekonomikoki ere. Baina  Sementek lortu du umeak poz-pozik egotea. Eta, horregatik, nahi dugu  jendea etortzea, probatzea eta, gustukoa badute, parte hartzea.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Eider Palmouk eta biok idatzi dugu honako artikulu hau Argiarako. Bertsio laburtua erabili dute eurek. Hauxe da bertsio luzea. Orain dela berrogeita hamar urte, hainbat gurasok erabaki zuten euren seme-alabentzako eskola euskalduna nahi zutela. Eta ikastolak sortu zituzten. Orain dela bi urte, hainbat gurasok erabaki zuten euren seme-alabentzako eskola galiziarra nahi zutela. Eta lehen Semente [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":37,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[82,178,519,4,5,49],"class_list":["post-12705","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatu-gabea","tag-argia","tag-hizkuntza","tag-semente","tag-sl","tag-soziolinguistika","tag-soziologia"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v27.3 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Semente eskola: naturari lotua, asanblearioa, eta galizieraz - Garaigoikoa<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2013\/06\/21\/semente-eskola-naturari-lotua-asanblearioa-eta-galizieraz\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Semente eskola: naturari lotua, asanblearioa, eta galizieraz - Garaigoikoa\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Eider Palmouk eta biok idatzi dugu honako artikulu hau Argiarako. Bertsio laburtua erabili dute eurek. Hauxe da bertsio luzea. Orain dela berrogeita hamar urte, hainbat gurasok erabaki zuten euren seme-alabentzako eskola euskalduna nahi zutela. Eta ikastolak sortu zituzten. Orain dela bi urte, hainbat gurasok erabaki zuten euren seme-alabentzako eskola galiziarra nahi zutela. Eta lehen Semente [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2013\/06\/21\/semente-eskola-naturari-lotua-asanblearioa-eta-galizieraz\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Garaigoikoa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2013-06-21T10:15:11+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"http:\/\/www.argia.com\/astekaria\/docs\/2374\/argazkiak\/semente-eskola.jpg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Txerra Rodriguez\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@garaigoikoa\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Txerra Rodriguez\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"4 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2013\\\/06\\\/21\\\/semente-eskola-naturari-lotua-asanblearioa-eta-galizieraz\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2013\\\/06\\\/21\\\/semente-eskola-naturari-lotua-asanblearioa-eta-galizieraz\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Txerra Rodriguez\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/460e679562b6c6b679cf78f49a422b25\"},\"headline\":\"Semente eskola: naturari lotua, asanblearioa, eta galizieraz\",\"datePublished\":\"2013-06-21T10:15:11+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2013\\\/06\\\/21\\\/semente-eskola-naturari-lotua-asanblearioa-eta-galizieraz\\\/\"},\"wordCount\":859,\"commentCount\":0,\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2013\\\/06\\\/21\\\/semente-eskola-naturari-lotua-asanblearioa-eta-galizieraz\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"http:\\\/\\\/www.argia.com\\\/astekaria\\\/docs\\\/2374\\\/argazkiak\\\/semente-eskola.jpg\",\"keywords\":[\"argia\",\"hizkuntza\",\"semente\",\"sl\",\"soziolinguistika\",\"soziologia\"],\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"CommentAction\",\"name\":\"Comment\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2013\\\/06\\\/21\\\/semente-eskola-naturari-lotua-asanblearioa-eta-galizieraz\\\/#respond\"]}]},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2013\\\/06\\\/21\\\/semente-eskola-naturari-lotua-asanblearioa-eta-galizieraz\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2013\\\/06\\\/21\\\/semente-eskola-naturari-lotua-asanblearioa-eta-galizieraz\\\/\",\"name\":\"Semente eskola: naturari lotua, asanblearioa, eta galizieraz - Garaigoikoa\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2013\\\/06\\\/21\\\/semente-eskola-naturari-lotua-asanblearioa-eta-galizieraz\\\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2013\\\/06\\\/21\\\/semente-eskola-naturari-lotua-asanblearioa-eta-galizieraz\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"http:\\\/\\\/www.argia.com\\\/astekaria\\\/docs\\\/2374\\\/argazkiak\\\/semente-eskola.jpg\",\"datePublished\":\"2013-06-21T10:15:11+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/460e679562b6c6b679cf78f49a422b25\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2013\\\/06\\\/21\\\/semente-eskola-naturari-lotua-asanblearioa-eta-galizieraz\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2013\\\/06\\\/21\\\/semente-eskola-naturari-lotua-asanblearioa-eta-galizieraz\\\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2013\\\/06\\\/21\\\/semente-eskola-naturari-lotua-asanblearioa-eta-galizieraz\\\/#primaryimage\",\"url\":\"http:\\\/\\\/www.argia.com\\\/astekaria\\\/docs\\\/2374\\\/argazkiak\\\/semente-eskola.jpg\",\"contentUrl\":\"http:\\\/\\\/www.argia.com\\\/astekaria\\\/docs\\\/2374\\\/argazkiak\\\/semente-eskola.jpg\"},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2013\\\/06\\\/21\\\/semente-eskola-naturari-lotua-asanblearioa-eta-galizieraz\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Semente eskola: naturari lotua, asanblearioa, eta galizieraz\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/\",\"name\":\"Garaigoikoa\",\"description\":\"Hizkuntza soziologia (edo soziolinguistika)\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/460e679562b6c6b679cf78f49a422b25\",\"name\":\"Txerra Rodriguez\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/84c33467efd80cea8ce40cf1e4a2e452b6ab9c51622e1a63fa9960d7fc6fa113?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/84c33467efd80cea8ce40cf1e4a2e452b6ab9c51622e1a63fa9960d7fc6fa113?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/84c33467efd80cea8ce40cf1e4a2e452b6ab9c51622e1a63fa9960d7fc6fa113?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Txerra Rodriguez\"},\"sameAs\":[\"https:\\\/\\\/x.com\\\/garaigoikoa\"],\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/author\\\/txerra-rodriguez\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Semente eskola: naturari lotua, asanblearioa, eta galizieraz - Garaigoikoa","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2013\/06\/21\/semente-eskola-naturari-lotua-asanblearioa-eta-galizieraz\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"Semente eskola: naturari lotua, asanblearioa, eta galizieraz - Garaigoikoa","og_description":"Eider Palmouk eta biok idatzi dugu honako artikulu hau Argiarako. Bertsio laburtua erabili dute eurek. Hauxe da bertsio luzea. Orain dela berrogeita hamar urte, hainbat gurasok erabaki zuten euren seme-alabentzako eskola euskalduna nahi zutela. Eta ikastolak sortu zituzten. Orain dela bi urte, hainbat gurasok erabaki zuten euren seme-alabentzako eskola galiziarra nahi zutela. Eta lehen Semente [&hellip;]","og_url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2013\/06\/21\/semente-eskola-naturari-lotua-asanblearioa-eta-galizieraz\/","og_site_name":"Garaigoikoa","article_published_time":"2013-06-21T10:15:11+00:00","og_image":[{"url":"http:\/\/www.argia.com\/astekaria\/docs\/2374\/argazkiak\/semente-eskola.jpg","type":"","width":"","height":""}],"author":"Txerra Rodriguez","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@garaigoikoa","twitter_misc":{"Written by":"Txerra Rodriguez","Est. reading time":"4 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2013\/06\/21\/semente-eskola-naturari-lotua-asanblearioa-eta-galizieraz\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2013\/06\/21\/semente-eskola-naturari-lotua-asanblearioa-eta-galizieraz\/"},"author":{"name":"Txerra Rodriguez","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/#\/schema\/person\/460e679562b6c6b679cf78f49a422b25"},"headline":"Semente eskola: naturari lotua, asanblearioa, eta galizieraz","datePublished":"2013-06-21T10:15:11+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2013\/06\/21\/semente-eskola-naturari-lotua-asanblearioa-eta-galizieraz\/"},"wordCount":859,"commentCount":0,"image":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2013\/06\/21\/semente-eskola-naturari-lotua-asanblearioa-eta-galizieraz\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"http:\/\/www.argia.com\/astekaria\/docs\/2374\/argazkiak\/semente-eskola.jpg","keywords":["argia","hizkuntza","semente","sl","soziolinguistika","soziologia"],"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"CommentAction","name":"Comment","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2013\/06\/21\/semente-eskola-naturari-lotua-asanblearioa-eta-galizieraz\/#respond"]}]},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2013\/06\/21\/semente-eskola-naturari-lotua-asanblearioa-eta-galizieraz\/","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2013\/06\/21\/semente-eskola-naturari-lotua-asanblearioa-eta-galizieraz\/","name":"Semente eskola: naturari lotua, asanblearioa, eta galizieraz - Garaigoikoa","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2013\/06\/21\/semente-eskola-naturari-lotua-asanblearioa-eta-galizieraz\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2013\/06\/21\/semente-eskola-naturari-lotua-asanblearioa-eta-galizieraz\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"http:\/\/www.argia.com\/astekaria\/docs\/2374\/argazkiak\/semente-eskola.jpg","datePublished":"2013-06-21T10:15:11+00:00","author":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/#\/schema\/person\/460e679562b6c6b679cf78f49a422b25"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2013\/06\/21\/semente-eskola-naturari-lotua-asanblearioa-eta-galizieraz\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2013\/06\/21\/semente-eskola-naturari-lotua-asanblearioa-eta-galizieraz\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2013\/06\/21\/semente-eskola-naturari-lotua-asanblearioa-eta-galizieraz\/#primaryimage","url":"http:\/\/www.argia.com\/astekaria\/docs\/2374\/argazkiak\/semente-eskola.jpg","contentUrl":"http:\/\/www.argia.com\/astekaria\/docs\/2374\/argazkiak\/semente-eskola.jpg"},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2013\/06\/21\/semente-eskola-naturari-lotua-asanblearioa-eta-galizieraz\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Semente eskola: naturari lotua, asanblearioa, eta galizieraz"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/#website","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/","name":"Garaigoikoa","description":"Hizkuntza soziologia (edo soziolinguistika)","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/#\/schema\/person\/460e679562b6c6b679cf78f49a422b25","name":"Txerra Rodriguez","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/84c33467efd80cea8ce40cf1e4a2e452b6ab9c51622e1a63fa9960d7fc6fa113?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/84c33467efd80cea8ce40cf1e4a2e452b6ab9c51622e1a63fa9960d7fc6fa113?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/84c33467efd80cea8ce40cf1e4a2e452b6ab9c51622e1a63fa9960d7fc6fa113?s=96&d=mm&r=g","caption":"Txerra Rodriguez"},"sameAs":["https:\/\/x.com\/garaigoikoa"],"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/author\/txerra-rodriguez\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/12705","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/users\/37"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=12705"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/12705\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=12705"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=12705"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=12705"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}