{"id":12756,"date":"2013-01-28T08:51:03","date_gmt":"2013-01-28T08:51:03","guid":{"rendered":"http:\/\/12756"},"modified":"2013-01-28T08:51:03","modified_gmt":"2013-01-28T08:51:03","slug":"celosamente-gordea","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2013\/01\/28\/celosamente-gordea\/","title":{"rendered":"Celosamente gordea"},"content":{"rendered":"<p>BAP! talde mitikoaren <a href=\"http:\/\/grooveshark.com\/#%21\/search\/song?q=BAP+Celosamente+Gordea\">kanta<\/a> izan zen ezagutu nuen lehena. Gero jakin nuen <a href=\"http:\/\/andima.armiarma.com\/susa\/susa1724.htm\">Susa aldizkarian<\/a> argitaratu testu batetik zetorrela letra. Eta, azkenik, <a href=\"http:\/\/celosamentegordea.tumblr.com\/\">Hala bedi irratian<\/a> izen bereko irratsaioa egiten zutela.<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" class=\"img-responsive\" src=\"http:\/\/3.bp.blogspot.com\/_Xj092WmbKP8\/SmE8SM37YuI\/AAAAAAAAAIw\/DsyFdhGYKqk\/s400\/bap_zuria.jpg\"><\/p>\n<p>Azken<br \/>\n saioetako bat honako esaldiarekin hasten zen: Hizkuntza da erabileraren<br \/>\n ondorioz zorrozten den tresna bakarra. Amu ederra: inuiten artean<br \/>\nentzun dut azken udan eta ordutik bihotzean iltzatu zait. <a href=\"http:\/\/celosamentegordea.tumblr.com\/post\/38853919714\/zorroztu-beharraz-speak-white\">Speak white<\/a>. Saioa merezi du, merezi duenez.<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/halabedi.org\/?p=7199\">Zorroztu beharraz (speak white)<\/a><\/p>\n<p>Hizkuntza da erabileraren ondorioz zorrozten den tresna bakarra.<br \/> &nbsp;<br \/>I)<\/p>\n<p>Gaixo<br \/>\n dagoenari hitz gozoak esatea da komeni dena. Sendatuko ez duten arren,<br \/>\nkontsolatzeko balio dezaketen hitzak. Sosegua emango diotenak, adibidez,<br \/>\n neguko arratsalde batean, leihotik begira dagoenean, zerua nola<br \/>\nherdoiltzen den begira.<\/p>\n<p>Gure eri nagusia nor den denok dakigu. Jakin nahi ez dutenek ere badakite, agian guk baino hobeto dakite, gainera.<\/p>\n<p>Esan<br \/>\n diezaiokegu, adibidez \u201chizkuntza da erabileraren ondorioz zorrozten den<br \/>\n tresna bakarra\u201d, edo \u201chizkuntza xaboiaren alderantzizkoa da: zenbat eta<br \/>\n gehiago erabili xaboia, orduan eta urrituago eta xahutuago; hitzak,<br \/>\nordea, alderantziz, zenbat eta erabiliago orduan eta aberatsago.\u201d<\/p>\n<p>Berez duen balioa aitortu, edo benetan balio duenaz jardun.<\/p>\n<p>Baina,<br \/>\n horrelakoak esaten dizkiogunean, badu eragin txar bat gugan: kontziente<br \/>\n egiten gaituela gure erizain izaeraz, edo, okerragoa dena, beilatokiko<br \/>\nerostarien tonuz egiten dugula hitz.<\/p>\n<p>II)<\/p>\n<p>Erabiltzen<br \/>\n ez diren gauzak ugertu egiten direla erakutsi zidan amak aspaldi.<br \/>\nHezetasunaren eta oxigenoaren eraginez gertatzen dela ikasi nuen gero<br \/>\neskolan. Orain badakit, ez dela horregatik bakarrik, gauzak ez direla<br \/>\nhalabeharrez gertatzen, aukerak ez direla beti guztiz hautazkoak,<br \/>\nmunduan egoteko modua zor diogula mintzairari, mundutik darigun usaina<br \/>\ndirela gure hitzak, soseguz mastekatu beharra dagoela irentsi baino<br \/>\nlehen, ez garela hilezkorrak, zaila dena ikusezinari erreparatzea dela,<br \/>\nneguak ezpainak erdibituko dizkidala aurten ere, ez diogula inori<br \/>\napurrik zor, ez garela halabeharraren seme-alaba jaio eta halere,<br \/>\nsarritan etsipenez baina maiz konbentzimenduz, hezetutako hizkuntzari<br \/>\narnas ematen diot, horrek ugertzetik libratuko duen esperantzari bi esku<br \/>\n ubelduokin helduta.<\/p>\n<p>Hizkuntza<br \/>\n da erabileraren ondorioz zorrozten den tresna bakarra, erabili ezean<br \/>\nkamustutako gauza guztiekin batera eta inongo gupidarik gabe, ugertzen<br \/>\nuzten duguna.<\/p>\n<p>III) Edu Zelaieta. Autobiografia<\/p>\n<p>\u2014Erdara dut ama-hizkuntza:<br \/>amaren bularretan nengoela,<br \/>gaztelania eztitsua aditzen nuen<br \/>hain beharrezko eta hain gozo<br \/>hartzen nuen esnearekin batean.<br \/>\u2014Txikitan entzundako lau gauza haiek<br \/>pixka bat osatze aldera eta jakin-minez<br \/>hasi nintzen galiziera ikasten unibertsitatean.<br \/>Tamalez, urte bakarrean ikusitako gramatikarekin<br \/>eta Galiziara egindako bidaiekin ez dut nahiko izan<br \/>inoiz fundamentuz falatzeko.<\/p>\n<p>Maiz pentsatu izan dut aski xelebrea dela<br \/>hizkuntzen afera hau.<br \/>Maiz, halaber, zenbateko eragina izan duen<br \/>honek guztiak nire bizian;<br \/>adibidez, pertsona bera izanen ote nintzen<br \/>hizkuntza bakarreko familian sortu izatera.<br \/>Zer pentsatuko luke Avilako batek<br \/>bere ama-hizkuntza eta bere gurasoenak<br \/>hiru diferente izanen balira?<\/p>\n<p>Kontuan hartu, gaur den egunean,<br \/>amarekin eta anaiekin gaztelaniaz egiten dudala<br \/>lagun on frankorekin solastatzen naizela gaztelaniaz<br \/>eta gaztelaniaz ere irakurtzen ditudala liburu asko.<\/p>\n<p>Baina baita ere, noizean behin amarenean elkartuta,<br \/>\u201cbota ura\u201d, \u201cekarri ardoa\u201d edota \u201con egin\u201d tartekatzen ditugula mahaian;<br \/>lagun-min eta lankide anitzekin egunero aritzen naizela euskaraz,<br \/>aitarekin hitz egiten dudanetan bezala nahiz neure oraingo etxe diren<br \/>neskalagun maitearekin eta seme kuttunarekin bezala.<\/p>\n<p>Aitor dut, gauza bitxia izanagatik ere:<br \/>ama-hizkuntza ez dudan euskara maite dut.<br \/>Horregatik izanen da, agian, unibertsitatean euskaraz irakastearena<br \/>euskaraz idaztearena<br \/>edota, bakarrik nagoela,<br \/>euskaraz pentsatzearena.<\/p>\n<p>Laster beteko ditu zortzi hilabete gure Amets txikiak.<br \/>Oraindik ez dakigu nolako ahotsa izanen duen,<br \/>zein modutara deituko digun \u201caita\u201d, \u201cama\u201d.<br \/>Dakiguna da gurasoek egiten dioten<br \/>Gasteizko euskara horretan esango dituela lehen hitzak,<br \/>bere aitak eta bere amak ez bezala.<\/p>\n<p>IV)<br \/>Amari<br \/>\n zor diot ama hizkuntza, auzoari erdara, estatuari debekua, debekuari<br \/>\nkontzientzia. Aitari zor diot mintzaira, telebistari mundua, munduari<br \/>\nirudimena, amamari kondaira, kondairari azalpena.<\/p>\n<p>Herriari zor diot euskara, legeari desabantaila, galderari erantzuna, inguruari kontraesana, kontraesanari borroka.<\/p>\n<p>Hizkuntzari<br \/>\n zor diot naizena, naizenari izango direna, izango direnei ulertuko<br \/>\nduten hitzen bat edo beste, eta mila abentura ulertezin.<\/p>\n<p>Lurrari zor diot sustraia, sustraiari enborra, enborrari adabegia.<\/p>\n<p>Nire<br \/>\n lurrak ordea, ez dio hizkuntzari ezer zor, nire hitzek ez dute<br \/>\naberririk libratuko, ureztatzen duten horretatik jaio daitekeena baino<br \/>\nezin dute kabitu.<\/p>\n<p>V)<br \/>Gure hizkuntzan guduak beste era batera kontatzen dira.<br \/>Gure hizkuntzarekin badakigu ausartak izaten, ez dio ardura nondik zatozten edo zein mezu dakarzuen.<br \/>Gure<br \/>\n hizkuntza erabilita, izan ere, gure hizkuntzaren eta gure herriaren<br \/>\nkontra ere hitz egin dezakegu. Gure buruaren aurka ere hitz egin<br \/>\ndezakegu, eta maite dugunari ere esan diezazkiokegu esan ezin diren<br \/>\ngauzak.<br \/>Gure<br \/>\n hizkuntza erabiliz esan dezakegu gure hizkuntza hiltzera doala, edo<br \/>\npobrea dela, edo hegoa hautsitako hegazti bat ematen duela, lurrean<br \/>\netzanda, ondo duen hegoarekin asfaltoa laztanduz, ezinean.<br \/>Baina,<br \/>\n gure hizkuntzan esaten dugunean gure hizkuntza hiltzera doala, ez al<br \/>\nzaizu hotzikara gozo bat sartzen? Bizi apur bat zainetan?<\/p>\n<p>VI)<br \/>Inuit<br \/>\n herriaren jakindurian belaunaldiz belaunaldi gordetako esaera zaharrak<br \/>\ndioenez; hizkuntza omen da erabileraren poderioz zorrozten den tresna<br \/>\nbakarra. Horrela, elurrak elur izateari utziko dio noizbait beraien<br \/>\nhankapeetan, bizirik mantenduko da ordea haien mintzairan.<\/p>\n<p>Zorroztutako<br \/>\n hizkuntzak haragirik gogorrena ere moztu dezakeela diote hangoek,<br \/>\nizoztutako baleak hitz hutsez zatitzen zituztela garai batean, ez zela<br \/>\nbeste ezer behar, hitz egokiez baliatzea nahikoa zutela horretarako.<\/p>\n<p>Lurrak<br \/>\n ere ebaki ditzake hizkuntzak, hizkuntzak ere marraz dezake lurraldea<br \/>\neta ezpain ederrenak zartatu, baina lurrak beti ez du hizkuntzarekin bat<br \/>\n egiten, hizkuntzak ez du nahitaez lurrik zedarritzen eta ezpainek<br \/>\nitxita daudenean ez dute deusetarako balio.<\/p>\n<p>Zorroztutako<br \/>\n hizkuntzari egunero eman behar zaio jaten, ez dio ezeri beldurrik eduki<br \/>\n ohi, esker onekoa da, berdin moztuko du lurra hankapean, zein ezpaina<br \/>\nhortz aurrean, inor hura isilarazten ausartzen den bakoitzean<br \/>\nbadakielako zer erantzun behar duen eta nola. <\/p>\n<p>VII) Igor Estankona. Kretan idatzia<\/p>\n<p>Zuon estatuak botatzen ahaleginduko gara beti<br \/>baina horrek ez du esan nahi<br \/>borondatez egiten dugunik.<br \/>Gure hizkuntzan guduak<br \/>beste era batera kontatzen dira<br \/>eta ia beti irabazle atera ohi gara.<br \/>Estua da gure hiria itsasertzean<br \/>ahula gure flota<br \/>baina badakigu ausartak izaten,<br \/>badakigu gure hilobiak omentzen.<br \/>Ez dio ardura nondik zatozten<br \/>edo ze mezu dakarzuen.<br \/>Gudu zelaia berdin bihurtuko da<br \/>infernurik beroena<br \/>denontzat.<br \/>Horregatik bidali dizuegu mezulari hau<br \/>papiro honekin.<\/p>\n<p>Arrantza, garia eta dantza maite ditugu<br \/>baina badakigu oinazea jasaten eta zabaltzen,<br \/>zuon emazteak alargun utziko dituzue hona bazatozte<br \/>zuotako bat soilik itzuliko da<br \/>hemen ikusitakoa konta dezan<br \/>bake garaian uzta zaintzen duten jainkoek<br \/>armak hartuko dituzte<br \/>eta sua eta ura<br \/>amilduko dira.<br \/>Zazpi ilargi iraungo ditu zigorrak.<br \/>Erretira zaitezte.<br \/>Sentitzen dugu baina ezin dugu<br \/>txikiagoak izan,<br \/>bestela historiaren galbahetik behera<br \/>eroriko gara<\/p>\n<p>VIII)<\/p>\n<p>Gu<br \/>\n ez gara normalak, ez daukagu hizkuntza normalik besteentzako, ez gara<br \/>\nherri normalean bizi. Gurea mintzaira zahar eta gaitza da, hori omen da<br \/>\ngure arazoa. Ezberdinak izateagatik kastigatu gaituzte, berdinak<br \/>\nizateagatik libratuko ei gara, besteetara ez makurtzearren eman gara<br \/>\ngurera, ez dugu etsi nahi eta arraroa da batzuentzat halere, gaixorik<br \/>\ndagoenak gaixorik jarraitu nahi izatea aukeran.<\/p>\n<p>Gu<br \/>\n hizkuntzarenak gara baina hizkuntza ez da gurea. Gaitzak jotako<br \/>\nlurretan bizitzea egokitu zaigu, hitzak aukeratu behar izaten ditugu,<br \/>\nbarkamenetan luzatu, esplikazioak ekidin, ezpain zartatuez erantzuten<br \/>\ndiogu normalak garela esan arren, ulertu nahi ez gaituenari.<\/p>\n<p>IX)<\/p>\n<p>Gure buruari barkamena eskatzen ari gara behin eta berriz<br \/>Bestela historiaren galbahetik behera eroriko gara.<br \/>Asko egin diogu gure buruari:<br \/>Harri zorrotzez betetako bideetatik eraman dugu<br \/>Jo behar ez genituen ateak jo ditugu<br \/>Jan ez behar genituen loreak jan ditugu.<\/p>\n<p>Baina guk bakarrik al ditugu paperak esku artean?<br \/>Gu al gara gure buruari barkamena eskatu behar dioten bakarrak?<br \/>Nola osatzen da \u201cgu\u201d bat, ez bada \u201cgu\u201d batekin eta \u201chaiek\u201d batekin?<br \/>\u201cGu\u201d bat osatzeko gogoz ote daude \u201chaiek\u201d ere?<\/p>\n<p>X)<\/p>\n<p>Gurearen<br \/>\n kontra jaio dira haiek. Haien kontra jaio dira gureak. Guri, baina,<br \/>\nhaiek ulertzeko ahalegina egitea eskatzen zaigu, haiek ez dute zertan<br \/>\ngurerik ulertu. Gureak min ematen du ezpain artean, haienak leun<br \/>\nlabaintzen dira edozein ahotan. Gureak zirrikitu txikiena ere<br \/>\naprobetxatu beharra dauka, bestela akabo. Haienak lasai egin dezake lo,<br \/>\nbadakite bihar ere hortxe aurkituko dutela.<\/p>\n<p>Mendeak<br \/>\n iraun ditugu horrela, gureak eta haienak bedeinkatzen, haienak eta<br \/>\ngureak elkarren kontra tinkatzen eta ez diogu negar egiteari uzten.<\/p>\n<p>Hizkuntza zorroztu beharra daukagu, inork zapaltzen duen urrena, haragirik gogorrena ere mozteko gai dela ikasi dezan.<\/p>\n<p>XI) Koldo Izagirre. Autopsiarako frogak<\/p>\n<p> &nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;Noiz egin behar du autokritika?<br \/> &nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;Noiz kondenatu behar du bortizkeria?<br \/> &nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;Noiz utzi behar dio inposaketa praktikatzeari?<br \/> &nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;Noiz salatu behar ditu bere izenean egin desmasiak?<br \/> &nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;Noiz gainditu behar du gorrotoa?<br \/> &nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;Noiz aitortu behar du konplexuz betea dagoela?<br \/> &nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;Noiz behatu behar dio aurrez aurre bere historiari?<br \/> &nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;Noiz suntsitu behar ditu bere mitoak?<br \/> &nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;Noiz ikasi behar du kultura onartzen?<br \/> &nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;Noiz eskolatu behar du bere burua?<br \/> &nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;Noiz onartu behar du mundua?<br \/> &nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;Noiz normalizatu behar du gaztelaniak?<br \/> &nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;Noiz normalizatu behar du frantsesak?<\/p>\n<p>XII)<\/p>\n<p>Nik<br \/>\n ez dut normala izan nahi, munduari parez pare begiratu nahi diot, ez<br \/>\nbesterik. Normaltasunaren izenean hitz egiten didan hurrengoak normala<br \/>\nden erantzuna jaso dezan, berdintasunean ibili nahi nuke munduan, parez<br \/>\npare begiratu, gutxiengoen oihartzuna izaten jarraitu, inon lotsatu<br \/>\nbeharrik gabe, inork konturik eskatuko ez didan segurantzaz.<\/p>\n<p>Nik<br \/>\n ez dut normala izan nahi baina egunero behartzen naute. Ez diet gorroto<br \/>\n edo erruki bezalako hitzik zor. Haien hitzek ez didate gehiago azalik<br \/>\nurratuko. Ezpain zartatuez mintzatuko natzaie, duda izpirik gabe,<br \/>\nerantzunen premia aldetik kendu duenaren lasaitasunez.<\/p>\n<p>Hizkuntza<br \/>\n da erabileraren ondorioz zorrozten den tresna bakarra, baina ez<br \/>\nbetierekoa, aizkorak zorrozteko garaia dugu, egurra eta kontatzeko zer<br \/>\nedo zer izan dezagun neguan sutondorako.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>BAP! talde mitikoaren kanta izan zen ezagutu nuen lehena. Gero jakin nuen Susa aldizkarian argitaratu testu batetik zetorrela letra. Eta, azkenik, Hala bedi irratian izen bereko irratsaioa egiten zutela. Azken saioetako bat honako esaldiarekin hasten zen: Hizkuntza da erabileraren ondorioz zorrozten den tresna bakarra. Amu ederra: inuiten artean entzun dut azken udan eta ordutik bihotzean [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":37,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[701,702,178,703,4,5,49],"class_list":["post-12756","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatu-gabea","tag-celosamente","tag-gordeak","tag-hizkuntza","tag-inuitak","tag-sl","tag-soziolinguistika","tag-soziologia"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v27.3 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Celosamente gordea - Garaigoikoa<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2013\/01\/28\/celosamente-gordea\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Celosamente gordea - Garaigoikoa\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"BAP! talde mitikoaren kanta izan zen ezagutu nuen lehena. Gero jakin nuen Susa aldizkarian argitaratu testu batetik zetorrela letra. Eta, azkenik, Hala bedi irratian izen bereko irratsaioa egiten zutela. Azken saioetako bat honako esaldiarekin hasten zen: Hizkuntza da erabileraren ondorioz zorrozten den tresna bakarra. Amu ederra: inuiten artean entzun dut azken udan eta ordutik bihotzean [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2013\/01\/28\/celosamente-gordea\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Garaigoikoa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2013-01-28T08:51:03+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"http:\/\/3.bp.blogspot.com\/_Xj092WmbKP8\/SmE8SM37YuI\/AAAAAAAAAIw\/DsyFdhGYKqk\/s400\/bap_zuria.jpg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Txerra Rodriguez\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@garaigoikoa\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Txerra Rodriguez\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"8 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2013\\\/01\\\/28\\\/celosamente-gordea\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2013\\\/01\\\/28\\\/celosamente-gordea\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Txerra Rodriguez\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/460e679562b6c6b679cf78f49a422b25\"},\"headline\":\"Celosamente gordea\",\"datePublished\":\"2013-01-28T08:51:03+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2013\\\/01\\\/28\\\/celosamente-gordea\\\/\"},\"wordCount\":1524,\"commentCount\":0,\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2013\\\/01\\\/28\\\/celosamente-gordea\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"http:\\\/\\\/3.bp.blogspot.com\\\/_Xj092WmbKP8\\\/SmE8SM37YuI\\\/AAAAAAAAAIw\\\/DsyFdhGYKqk\\\/s400\\\/bap_zuria.jpg\",\"keywords\":[\"celosamente\",\"gordeak\",\"hizkuntza\",\"inuitak\",\"sl\",\"soziolinguistika\",\"soziologia\"],\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"CommentAction\",\"name\":\"Comment\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2013\\\/01\\\/28\\\/celosamente-gordea\\\/#respond\"]}]},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2013\\\/01\\\/28\\\/celosamente-gordea\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2013\\\/01\\\/28\\\/celosamente-gordea\\\/\",\"name\":\"Celosamente gordea - Garaigoikoa\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2013\\\/01\\\/28\\\/celosamente-gordea\\\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2013\\\/01\\\/28\\\/celosamente-gordea\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"http:\\\/\\\/3.bp.blogspot.com\\\/_Xj092WmbKP8\\\/SmE8SM37YuI\\\/AAAAAAAAAIw\\\/DsyFdhGYKqk\\\/s400\\\/bap_zuria.jpg\",\"datePublished\":\"2013-01-28T08:51:03+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/460e679562b6c6b679cf78f49a422b25\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2013\\\/01\\\/28\\\/celosamente-gordea\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2013\\\/01\\\/28\\\/celosamente-gordea\\\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2013\\\/01\\\/28\\\/celosamente-gordea\\\/#primaryimage\",\"url\":\"http:\\\/\\\/3.bp.blogspot.com\\\/_Xj092WmbKP8\\\/SmE8SM37YuI\\\/AAAAAAAAAIw\\\/DsyFdhGYKqk\\\/s400\\\/bap_zuria.jpg\",\"contentUrl\":\"http:\\\/\\\/3.bp.blogspot.com\\\/_Xj092WmbKP8\\\/SmE8SM37YuI\\\/AAAAAAAAAIw\\\/DsyFdhGYKqk\\\/s400\\\/bap_zuria.jpg\"},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2013\\\/01\\\/28\\\/celosamente-gordea\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Celosamente gordea\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/\",\"name\":\"Garaigoikoa\",\"description\":\"Hizkuntza soziologia (edo soziolinguistika)\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/460e679562b6c6b679cf78f49a422b25\",\"name\":\"Txerra Rodriguez\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/84c33467efd80cea8ce40cf1e4a2e452b6ab9c51622e1a63fa9960d7fc6fa113?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/84c33467efd80cea8ce40cf1e4a2e452b6ab9c51622e1a63fa9960d7fc6fa113?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/84c33467efd80cea8ce40cf1e4a2e452b6ab9c51622e1a63fa9960d7fc6fa113?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Txerra Rodriguez\"},\"sameAs\":[\"https:\\\/\\\/x.com\\\/garaigoikoa\"],\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/author\\\/txerra-rodriguez\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Celosamente gordea - Garaigoikoa","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2013\/01\/28\/celosamente-gordea\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"Celosamente gordea - Garaigoikoa","og_description":"BAP! talde mitikoaren kanta izan zen ezagutu nuen lehena. Gero jakin nuen Susa aldizkarian argitaratu testu batetik zetorrela letra. Eta, azkenik, Hala bedi irratian izen bereko irratsaioa egiten zutela. Azken saioetako bat honako esaldiarekin hasten zen: Hizkuntza da erabileraren ondorioz zorrozten den tresna bakarra. Amu ederra: inuiten artean entzun dut azken udan eta ordutik bihotzean [&hellip;]","og_url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2013\/01\/28\/celosamente-gordea\/","og_site_name":"Garaigoikoa","article_published_time":"2013-01-28T08:51:03+00:00","og_image":[{"url":"http:\/\/3.bp.blogspot.com\/_Xj092WmbKP8\/SmE8SM37YuI\/AAAAAAAAAIw\/DsyFdhGYKqk\/s400\/bap_zuria.jpg","type":"","width":"","height":""}],"author":"Txerra Rodriguez","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@garaigoikoa","twitter_misc":{"Written by":"Txerra Rodriguez","Est. reading time":"8 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2013\/01\/28\/celosamente-gordea\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2013\/01\/28\/celosamente-gordea\/"},"author":{"name":"Txerra Rodriguez","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/#\/schema\/person\/460e679562b6c6b679cf78f49a422b25"},"headline":"Celosamente gordea","datePublished":"2013-01-28T08:51:03+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2013\/01\/28\/celosamente-gordea\/"},"wordCount":1524,"commentCount":0,"image":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2013\/01\/28\/celosamente-gordea\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"http:\/\/3.bp.blogspot.com\/_Xj092WmbKP8\/SmE8SM37YuI\/AAAAAAAAAIw\/DsyFdhGYKqk\/s400\/bap_zuria.jpg","keywords":["celosamente","gordeak","hizkuntza","inuitak","sl","soziolinguistika","soziologia"],"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"CommentAction","name":"Comment","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2013\/01\/28\/celosamente-gordea\/#respond"]}]},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2013\/01\/28\/celosamente-gordea\/","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2013\/01\/28\/celosamente-gordea\/","name":"Celosamente gordea - Garaigoikoa","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2013\/01\/28\/celosamente-gordea\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2013\/01\/28\/celosamente-gordea\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"http:\/\/3.bp.blogspot.com\/_Xj092WmbKP8\/SmE8SM37YuI\/AAAAAAAAAIw\/DsyFdhGYKqk\/s400\/bap_zuria.jpg","datePublished":"2013-01-28T08:51:03+00:00","author":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/#\/schema\/person\/460e679562b6c6b679cf78f49a422b25"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2013\/01\/28\/celosamente-gordea\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2013\/01\/28\/celosamente-gordea\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2013\/01\/28\/celosamente-gordea\/#primaryimage","url":"http:\/\/3.bp.blogspot.com\/_Xj092WmbKP8\/SmE8SM37YuI\/AAAAAAAAAIw\/DsyFdhGYKqk\/s400\/bap_zuria.jpg","contentUrl":"http:\/\/3.bp.blogspot.com\/_Xj092WmbKP8\/SmE8SM37YuI\/AAAAAAAAAIw\/DsyFdhGYKqk\/s400\/bap_zuria.jpg"},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2013\/01\/28\/celosamente-gordea\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Celosamente gordea"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/#website","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/","name":"Garaigoikoa","description":"Hizkuntza soziologia (edo soziolinguistika)","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/#\/schema\/person\/460e679562b6c6b679cf78f49a422b25","name":"Txerra Rodriguez","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/84c33467efd80cea8ce40cf1e4a2e452b6ab9c51622e1a63fa9960d7fc6fa113?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/84c33467efd80cea8ce40cf1e4a2e452b6ab9c51622e1a63fa9960d7fc6fa113?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/84c33467efd80cea8ce40cf1e4a2e452b6ab9c51622e1a63fa9960d7fc6fa113?s=96&d=mm&r=g","caption":"Txerra Rodriguez"},"sameAs":["https:\/\/x.com\/garaigoikoa"],"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/author\/txerra-rodriguez\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/12756","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/users\/37"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=12756"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/12756\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=12756"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=12756"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=12756"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}