{"id":13004,"date":"2010-05-03T21:33:44","date_gmt":"2010-05-03T21:33:44","guid":{"rendered":"http:\/\/13004"},"modified":"2010-05-03T21:33:44","modified_gmt":"2010-05-03T21:33:44","slug":"erdaldunak-eta-euskara","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2010\/05\/03\/erdaldunak-eta-euskara\/","title":{"rendered":"Erdaldunak eta euskara"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/martinezena.nireblog.com\/\">Martinezena<\/a> blogak gaur hiru urte egin ditu. Eta hiru urtetan hainbat artikulu interesgarri. Eta azken aldian ere bost artikulu oso interesgarri plazaratu ditu. <a href=\"http:\/\/martinezena.nireblog.com\/post\/2010\/05\/01\/erdaldunak-eta-euskara-55\">Erdaldunak eta euskara<\/a> izeneko liburutik hartutako aipuak. <\/p>\n<p><b>1.- Erdaldunek gehiegizko konfiantza dute hezkuntzan eta<br \/>\nseme-alabengan, euskararen etorkizunari dagokionez. Gehiegizko<br \/>\nbaikortasun hori ez jakitearen ondorioa da<\/b><\/p>\n<p>Erdaldunen gehiegizko baikortasunak oso oinarri ahula du. Esaterako,<br \/>\nBizkaiko Ezkerraldeko erdaldun batek itxaropentsu deritzo euskararen<br \/>\nerabilera sinboliko edo enblematikoari: aurrerapen gisa ikusten du<br \/>\nkalean &#8220;kaixo&#8221; edo &#8220;aita&#8221; entzutea, aspaldi batean horrelakorik entzuten<br \/>\n ez zelakoan. Horrelako erabilera urria du, beraz, oinarri jarrera<br \/>\nbaikor horrek.<\/p>\n<p>Euskararen idealizazioa ere ez jakitearen ondorio zuzena dugu:<br \/>\neuskara hizkuntza eder oparoa eta oso zaila dela diotenean, agerian<br \/>\njartzen dute ez dutela beste inongo hizkuntzarik sakon ikasi, euskararen<br \/>\n gainean dioten berbera esan baitaikete munduko hizkuntza guztien<br \/>\ngainean edo behintzat ingurukoen gainean dudarik gabe.<\/p>\n<p>Azkenik, ezinbestez&nbsp;nabarmendu behar dut liburuko baieztapen<br \/>\nkezkagarri baina argigarria: &#8220;Euskara beste hizkuntza batzuk baino<br \/>\nzailagoa delako usteak batzuetan euskararen kontrako jarrera ezkutatzen<br \/>\ndu&#8221;<\/p>\n<p><b>2.- Administrazioak koherentziarik gabe dihardu euskara<br \/>\nkontuetan eta hainbat lanpostutan euskara exijitzeak kalte egiten dio<br \/>\neuskarari<\/b><\/p>\n<p>Euskara jakin beharra administrazioko behe-mailako lanpostuei<br \/>\nezartzen zaie gehienbat. Iritzi orokortua da batez ere jende aurreko<br \/>\nlangileek, herritarreiko harreman zuzena daukatenek jakin behar dutela<br \/>\neuskaraz. Baina, pentsa dezagun: udaletxe batean nor EZ dago<br \/>\njendearekiko kontaktuan? Hirigintza zuzendariak, kasu, ez al du lagunik<br \/>\nhartzen despatxuan? Edo kontratariak ez al dira &#8220;jendea&#8221;, ez eta<br \/>\n&#8220;herritar&#8221; ere? Izenik gabeko jendeaz ari gara bakarrik eta ez<br \/>\nizen-abizendunez?<\/p>\n<p>Badirudi euskara telefonari edo mostradore atzekoei baino ez<br \/>\ndagokiela, besteek nahikoa baitute abokatu edo arkitekto &#8220;onak&#8221; izanik.<br \/>\n&#8220;Se admite que la gente de cierta cualificaci\u00f3n no habla euskera&#8221;, dio<br \/>\nberbaz berba liburuko batek. &#8220;Al mundo de la empresa hay que dejarle que<br \/>\n se bandee con sus propias reglas&#8221;, beste batek.<\/p>\n<p>Euskara exigitzeak hizkuntzari kalte egiten diola esaten duena<br \/>\nmotibazio instrumental hutsaz ari da, erreparatu gabe, agian, gutako<br \/>\ngehienok motibazio instrumental huts-hutsak bultzatuta ikasi dugula<br \/>\ningelesa edota frantsesa eta horrek ez diela batere kalterik egin<br \/>\nhizkuntza handi horiei; are kalte txikiagoa egingo lioke, beraz,<br \/>\neuskarari.<\/p>\n<p>Ez da, beraz, guztiz zuzena euskara exijitzeak kalte egiten dionik<br \/>\neuskarari: euskara exijtzeak hizkuntzaren industriari ematen dio jana<br \/>\neta hizkuntzaren industria egitea oso ona eta ongarria zaio hizkuntzari.<br \/>\n Errepara diezaiogun, esaterako, ingelesaren industriari. Zer dakarkio<br \/>\nhizkuntzari? Onik ala txarrik? Zalantazarik ez dago. Hala eta guztiz,<br \/>\nEusko Jaurlaritzako bedela izateko euskara jakin beharrak eta zuzendari<br \/>\nnagusia izateko, ordea, beharrik ezak ez diote batere onik egiten<br \/>\nhizkuntzari.<\/p>\n<p><b>3.- Erdaldunak erraz gogogabetzen dira euskara ikastean<\/b><\/p>\n<p>Zergatik? Funtsean ikusten dutelako, ikasten urte luzeak emanda ere,<br \/>\nsekula ez dutela erdietsiko euskaldun zaharren &#8220;bataz besteko&#8221; maila.<br \/>\nEta &#8220;ikuste&#8221; erdi ustel horren errua neurri handi batean euskaldun<br \/>\nzaharrei dagokie, ez baitituzte usu txalotzen euskaldun berrien<br \/>\naurrerapenak, ez eta esfortzu handiak ere, baizik eta sarriago guztiz<br \/>\nkontrakoa egiten baitute: hots, hainbatetan ematen du hanka-sartze<br \/>\nnimi\u00f1oenaren zain gelditzen direla, trufa egiteko, labelik gabeko<br \/>\nhizlaria barregarri uzteko. Eta, jakina, euskaldun berriak,<br \/>\nkonturatutakoan, nola erantzungo dio horri? Bada, haserrez eta etsia:<br \/>\n&#8220;Egizu gure duzuna zeure hizkuntzarekin; ni neurera bueltatuko<br \/>\nnaiz-eta&#8221;.<\/p>\n<p>Jarrera hipereredugarri, arauemaile eta intolerante horrek on egingo<br \/>\ndio agian luzera hizkuntzaren kalitateari, baina ez zaio batere<br \/>\nmesedegarria hizkuntzaren erabilera naturalari. Hautua egin behargo dugu<br \/>\n apika: kalitatea ala erabilera?<\/p>\n<p>Bestetik, lerrotik eta betiko suntsitu beharko genuke hizkuntzak<br \/>\ntxikitan ikasi behar direla eta heldutan zer eginik ez dagoelako uste<br \/>\nxamur alfer gezurrezko hori, beste arrazoi asko beste direlarik, horrek<br \/>\nere euskararen kontrako jarrera estaltzen duelako.<\/p>\n<p><b>4.- Bi mundu daude: euskararena eta erdararena<\/b><\/p>\n<p>Goitik behera errefusatzen dut bi mundu ustezko horien existentzia.<br \/>\nMundu bat da, bakarra, hizkuntza birekin. Dena den, bi munduen<br \/>\nexistentzia onartuko bagenu (ez dut onartzen, ordea), esan beharko<br \/>\ngenuke erdal munduak ia ez duela euskal munduaren berri; aitzitik,<br \/>\neuskaldunek erdaldunen berri daukatela etengabe eta ezinbestez.<\/p>\n<p>Aurreneko errefusatze horretara bueltaturik, benetan galdetzen diot<br \/>\nneure buruari: zer demontre da &#8220;euskararen mundua&#8221;? Zer esan nahi ote<br \/>\ndute &#8220;euskararen mundua&#8221; aipatzen dutenean? Zer arraio esan nahi dute<br \/>\nhainbat erdaldunek &#8220;euskararen mundutik gertu&#8221; sentitzen direla<br \/>\ndiotenean? Zertaz ari dira? Politikaz? Estetikaz? Gizarte-ekonomia<br \/>\nklaseez ari dira?<\/p>\n<p><b>5.- Euskaraz jakin gabe bizi eta lan egin daiteke euskal<br \/>\nlurralde osoan<\/b><\/p>\n<p>Erdaldunek aitortzen dute eroso bizi direla Zarautzen edo Ataunen.<br \/>\nEta denok ezagutzen dugu goi-mailako profesionalen bat euskaraz tutik<br \/>\njakin gabe ondo baino hobeto ateratzen duena bizimodua Euskal Herrian.<\/p>\n<p>Ondorioa triste bezain benetakoa da: euskara ez da beharrezkoa Euskal<br \/>\n Herrian. Gauza bera esan ahal dugu gaztelaniaz? Gaztelaniaz jakin gabe<br \/>\nbizi eta lan egin al daiteke gurean? Ez dut uste. Galdetu, bestela,<br \/>\netorkinei.<\/p>\n<p><b>6.- Euskal ereduetako ikasleei gutxiago eskatzen zaie<br \/>\nikastaroak gainditzeko<\/b><\/p>\n<p>Euskal hezkuntzaren mundua ez dut hain ondo ezagutzen esan ahal<br \/>\nizateko hori benetan gertatzen den edo ez; argi eta garbi entzun diot,<br \/>\nordea, euskal lerroko irakasle bati: &#8220;Eskuzabal jokatzen dugu ikasleen<br \/>\nortografia akatsekin. Nahikoa egiten dute gizajoek.&#8221;<\/p>\n<p><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Martinezena blogak gaur hiru urte egin ditu. Eta hiru urtetan hainbat artikulu interesgarri. Eta azken aldian ere bost artikulu oso interesgarri plazaratu ditu. Erdaldunak eta euskara izeneko liburutik hartutako aipuak. 1.- Erdaldunek gehiegizko konfiantza dute hezkuntzan eta seme-alabengan, euskararen etorkizunari dagokionez. Gehiegizko baikortasun hori ez jakitearen ondorioa da Erdaldunen gehiegizko baikortasunak oso oinarri ahula du. [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":37,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[149,178,285,4,5,49],"class_list":["post-13004","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatu-gabea","tag-erdaldunak","tag-hizkuntza","tag-martinezena","tag-sl","tag-soziolinguistika","tag-soziologia"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v27.3 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Erdaldunak eta euskara - Garaigoikoa<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2010\/05\/03\/erdaldunak-eta-euskara\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Erdaldunak eta euskara - Garaigoikoa\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Martinezena blogak gaur hiru urte egin ditu. Eta hiru urtetan hainbat artikulu interesgarri. Eta azken aldian ere bost artikulu oso interesgarri plazaratu ditu. Erdaldunak eta euskara izeneko liburutik hartutako aipuak. 1.- Erdaldunek gehiegizko konfiantza dute hezkuntzan eta seme-alabengan, euskararen etorkizunari dagokionez. Gehiegizko baikortasun hori ez jakitearen ondorioa da Erdaldunen gehiegizko baikortasunak oso oinarri ahula du. [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2010\/05\/03\/erdaldunak-eta-euskara\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Garaigoikoa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2010-05-03T21:33:44+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Txerra Rodriguez\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@garaigoikoa\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Txerra Rodriguez\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"4 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2010\\\/05\\\/03\\\/erdaldunak-eta-euskara\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2010\\\/05\\\/03\\\/erdaldunak-eta-euskara\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Txerra Rodriguez\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/460e679562b6c6b679cf78f49a422b25\"},\"headline\":\"Erdaldunak eta euskara\",\"datePublished\":\"2010-05-03T21:33:44+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2010\\\/05\\\/03\\\/erdaldunak-eta-euskara\\\/\"},\"wordCount\":776,\"commentCount\":1,\"keywords\":[\"erdaldunak\",\"hizkuntza\",\"martinezena\",\"sl\",\"soziolinguistika\",\"soziologia\"],\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"CommentAction\",\"name\":\"Comment\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2010\\\/05\\\/03\\\/erdaldunak-eta-euskara\\\/#respond\"]}]},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2010\\\/05\\\/03\\\/erdaldunak-eta-euskara\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2010\\\/05\\\/03\\\/erdaldunak-eta-euskara\\\/\",\"name\":\"Erdaldunak eta euskara - Garaigoikoa\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2010-05-03T21:33:44+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/460e679562b6c6b679cf78f49a422b25\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2010\\\/05\\\/03\\\/erdaldunak-eta-euskara\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2010\\\/05\\\/03\\\/erdaldunak-eta-euskara\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2010\\\/05\\\/03\\\/erdaldunak-eta-euskara\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Erdaldunak eta euskara\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/\",\"name\":\"Garaigoikoa\",\"description\":\"Hizkuntza soziologia (edo soziolinguistika)\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/460e679562b6c6b679cf78f49a422b25\",\"name\":\"Txerra Rodriguez\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/84c33467efd80cea8ce40cf1e4a2e452b6ab9c51622e1a63fa9960d7fc6fa113?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/84c33467efd80cea8ce40cf1e4a2e452b6ab9c51622e1a63fa9960d7fc6fa113?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/84c33467efd80cea8ce40cf1e4a2e452b6ab9c51622e1a63fa9960d7fc6fa113?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Txerra Rodriguez\"},\"sameAs\":[\"https:\\\/\\\/x.com\\\/garaigoikoa\"],\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/author\\\/txerra-rodriguez\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Erdaldunak eta euskara - Garaigoikoa","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2010\/05\/03\/erdaldunak-eta-euskara\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"Erdaldunak eta euskara - Garaigoikoa","og_description":"Martinezena blogak gaur hiru urte egin ditu. Eta hiru urtetan hainbat artikulu interesgarri. Eta azken aldian ere bost artikulu oso interesgarri plazaratu ditu. Erdaldunak eta euskara izeneko liburutik hartutako aipuak. 1.- Erdaldunek gehiegizko konfiantza dute hezkuntzan eta seme-alabengan, euskararen etorkizunari dagokionez. Gehiegizko baikortasun hori ez jakitearen ondorioa da Erdaldunen gehiegizko baikortasunak oso oinarri ahula du. [&hellip;]","og_url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2010\/05\/03\/erdaldunak-eta-euskara\/","og_site_name":"Garaigoikoa","article_published_time":"2010-05-03T21:33:44+00:00","author":"Txerra Rodriguez","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@garaigoikoa","twitter_misc":{"Written by":"Txerra Rodriguez","Est. reading time":"4 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2010\/05\/03\/erdaldunak-eta-euskara\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2010\/05\/03\/erdaldunak-eta-euskara\/"},"author":{"name":"Txerra Rodriguez","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/#\/schema\/person\/460e679562b6c6b679cf78f49a422b25"},"headline":"Erdaldunak eta euskara","datePublished":"2010-05-03T21:33:44+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2010\/05\/03\/erdaldunak-eta-euskara\/"},"wordCount":776,"commentCount":1,"keywords":["erdaldunak","hizkuntza","martinezena","sl","soziolinguistika","soziologia"],"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"CommentAction","name":"Comment","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2010\/05\/03\/erdaldunak-eta-euskara\/#respond"]}]},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2010\/05\/03\/erdaldunak-eta-euskara\/","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2010\/05\/03\/erdaldunak-eta-euskara\/","name":"Erdaldunak eta euskara - Garaigoikoa","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/#website"},"datePublished":"2010-05-03T21:33:44+00:00","author":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/#\/schema\/person\/460e679562b6c6b679cf78f49a422b25"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2010\/05\/03\/erdaldunak-eta-euskara\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2010\/05\/03\/erdaldunak-eta-euskara\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2010\/05\/03\/erdaldunak-eta-euskara\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Erdaldunak eta euskara"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/#website","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/","name":"Garaigoikoa","description":"Hizkuntza soziologia (edo soziolinguistika)","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/#\/schema\/person\/460e679562b6c6b679cf78f49a422b25","name":"Txerra Rodriguez","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/84c33467efd80cea8ce40cf1e4a2e452b6ab9c51622e1a63fa9960d7fc6fa113?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/84c33467efd80cea8ce40cf1e4a2e452b6ab9c51622e1a63fa9960d7fc6fa113?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/84c33467efd80cea8ce40cf1e4a2e452b6ab9c51622e1a63fa9960d7fc6fa113?s=96&d=mm&r=g","caption":"Txerra Rodriguez"},"sameAs":["https:\/\/x.com\/garaigoikoa"],"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/author\/txerra-rodriguez\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13004","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/users\/37"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=13004"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13004\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=13004"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=13004"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=13004"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}