{"id":13008,"date":"2010-04-15T18:29:13","date_gmt":"2010-04-15T18:29:13","guid":{"rendered":"http:\/\/13008"},"modified":"2010-04-15T18:29:13","modified_gmt":"2010-04-15T18:29:13","slug":"fishman-aunamendietan","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2010\/04\/15\/fishman-aunamendietan\/","title":{"rendered":"Fishman Au\u00f1amendietan"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.euskomedia.org\/aunamendi\">Au\u00f1amendi<\/a> entziklopedia berria orain dela egun batzuk aurkeztu zuten. Eta <a href=\"http:\/\/www.euskomedia.org\/aunamendi\/ee\/sociolinguistica\">soziolinguistikari<\/a> buruz atal indartsua dauka, <a href=\"http:\/\/www.soziolinguistika.org\/eu\/node\/4569\">Klusterrak <\/a>eginda. Artikulu horien guztien artean Fishmanek famatu zituen <a href=\"http:\/\/www.euskomedia.org\/aunamendi\/152052\/134958\">zortzi eskailerak<\/a> daude, eta hori da nik nabarmendu nahi izan dudana, hona ekarrita. Lantzean behin gogoratzea larregizkoa ez delako.<\/p>\n<p>Fishmanen zortzi mailak, larrienetik hasita.<\/p>\n<ul>\n<li>8. maila. Hizkuntza berreraikitzea azken mohikanoen artean. Geratzen<br \/>\n diren hiztunak zaharrak dira eta ez dute harremanik beste hiztunekin,<br \/>\nez dago hiztun komunitaterik edo sarerik. Horrelako egoera batean egin<br \/>\nlitekeena da adituek hizkuntza berreraiki eta ikasi nahi duten heldu<br \/>\nbatzuei irakatsi. Behin egoera honetara iritsiz gero oso zaila da<br \/>\negoerari buelta ematea. Maila hau gertatu zen Nafarroako edo Arabako<br \/>\nzenbait herritan azken euskalduna isolatuta gelditu zenean.<\/li>\n<li>7. maila. Zaharrek bakarrik hitz egiten dute. Badago hiztun sare<br \/>\nbat, baina hiztun gehienei seme-alabak izateko garaia pasa zaie eta<br \/>\nondorengoek ez dakite hizkuntza horretan hitz egiten. Gazteei hizkuntza<br \/>\nirakasteko eta eurekin X-erazko harreman sareak sortzeko erabil litezke<br \/>\nX-dun zaharrak. Helburua da seme-alabak izan ditzakeen belaunaldia<br \/>\nX-eraz jakin eta egingo duena eta hurrengoei hizkuntza horretan egingo<br \/>\ndiona. Adibidez, Zeelanda Berrian haur eskola maorietan aitona-amonak<br \/>\nerabili dituzte haurrek hizkuntza ikasi eta erabili dezaten (Benton eta<br \/>\nBenton, 2001). Eskalaren maila hau Iparraldeko herri askotan gertatzen<br \/>\nari da gaur egun.<\/li>\n<li>6. maila. Belaunaldi arteko ahozkotasun informala, kontzentrazio<br \/>\ndemografikoa eta sustapen instituzionala lortzea. Egoera honetan<br \/>\nbelaunaldi guztietako jendeak daki X-eraz, baina gero eta sarriago<br \/>\negiten dute beste hizkuntzan euren artean, baita ingurunerik<br \/>\nintimoenetan ere. Fishmanen ustez ezinbestekoa da hizkuntzari bizirik<br \/>\neustea etxe barruan eta lagun artean. Egoera honi aurre egiteko bi puntu<br \/>\n ikusten ditu: gazteek X-eraz egitea lortu behar da eta demografikoki<br \/>\nkontzentratua eta belaunaldien arteko etenik gabeko guneak sustatu behar<br \/>\n dira. Gure kasuan gazteek arazorik gabe leku guztietan euskaraz egingo<br \/>\nduten guneak dira horiek, batez ere euskaraz biziko diren guneak.<br \/>\nEzinbestekoa da hizkuntzarentzat arnasguneak izatea. Horrelako gunerik<br \/>\nsortu ezin denerako, beste proposamen batzuk egiten ditu: ahal diren<br \/>\nbide guztiak erabiltzea X-dunek elkarrekin harremana izan dezaten<br \/>\ninternet bidez, telefonoz, elkarrekin egiteko ekintzak antolatuta&#8230;<br \/>\nkomunitate sentimendua indartzeko eta horrekin batera familia barruko<br \/>\nekintzak eratzea X-eraz ez dakiten kideak hizkuntzara ahalik eta gehien<br \/>\nhurbiltzeko. Seigarren maila hau funtsezkoa da, hori gainditu ezean ez<br \/>\ndagoelako zereginik. Maila honetako egoera gaur egun Euskal Herriko toki<br \/>\n askotan gertatzen da.<\/li>\n<li>5. maila. X-dunak euren hizkuntzan alfabetatzea. Horri heltzeko,<br \/>\nkontuan hartu behar da seigarren maila gaindituta egon behar dela.<br \/>\nAlfabetatzeak beste hizkuntzarekiko menpekotasunetik askatzen lagunduko<br \/>\ndie hizkuntza gutxituko hiztunei eta elkarrengandik hurbilago egoten.<br \/>\nAzken hamarkadetan lan handia egin da alor honetan Euskal Herrian.<br \/>Hemen<br \/>\n bukatzen da eskalako multzo bat eta beste bat hasten da. Hemendik<br \/>\naurrera ezinbestekoa da agintarien parte hartzea, baina honainoko lau<br \/>\nmailetan batez ere hiztun komunitateak egin behar du lan eta izan behar<br \/>\ndu protagonista ezinbestean.<\/li>\n<li>4. maila. Lehen mailako derrigorrezko hezkuntza X-eraz. Bi motatakoa<br \/>\n izan liteke maila hau: 4a) X-dunen kontrolpean eta X-dun irakasleekin<br \/>\ndauden eskolak edo 4b) Y-dunen kontrolpean dauden eskolak X-era sartu<br \/>\ndutenak. Fishmanentzat argi dago 4a motako eskolek aukera gehiago dutela<br \/>\n hizkuntza indarberritzen laguntzeko. Maila honetan ere lan handia egin<br \/>\nda Euskal Herrian.<\/li>\n<li>3. maila. Hizkuntza lanean erabiltzea. Lagungarri da hau hiztunei<br \/>\noinarri ekonomikoa ematen dielako. Bi motako enpresak bereizten dira:<br \/>\nX-dunen esku daudenak eta Y-dunen esku daudenak nahiz eta X-dun<br \/>\nlangileak eduki. Dena den, arriskutsua ere izan daitekeela dio<br \/>\nFishmanek; izan ere, ekonomikoki arrakastatsua suertatzen bada<br \/>\nkomunitatearen lurraldea, baliteke Y-dun etorkinak iristea lan bila eta<br \/>\nX-eraren egoera artean ere zailagoa bihurtzea. Berriro ere<br \/>\npraktikotasunerako deia egiten du Fishmanek eta egingarritasunari arreta<br \/>\n berezia jartzeko eskatzen du: hizkuntzaren arnasguneetan edo hortik<br \/>\nhurbil daudenetatik ekiteko eta gogoan izateko familia eta lagunarte<br \/>\nhurbila dela garrantzitsuena hizkuntzaren indarberritzean. Maila honetan<br \/>\n azken urteetan egin da lan batez ere Gipuzkoa eta Bizkaian, baina<br \/>\noraindik ere enpresa gehienetara ez da iritsi.<\/li>\n<li>2. maila. Hizkuntza administrazio publikoan eta tokiko<br \/>\nkomunikabideetan erabiltzea. X-dunentzako lanpostuak sortzen dira eta<br \/>\nhorrek X-dun izatearen bideragarritasun ekonomikoa handitzen du. Eremu<br \/>\nhonetan ere egingarrienetik ekiteko gomendatzen du, hain zuzen ere<br \/>\nhizkuntzaren arnasguneetan daudenetatik. Honek arrisku bat duela esaten<br \/>\ndu, hain zuzen ere gorago egiteko Y-erazko lanpostuetara igaro behar<br \/>\nizatea.<\/li>\n<li>1. maila. Hizkuntza goi mailako hezkuntzan, lan munduan,<br \/>\nkomunikabideetan eta administrazio publikoan. Hau da maila gorena<br \/>\nhizkuntza indarberritzean, baina arriskua ez da desagertzen; izan ere,<br \/>\nhizkuntza ordezkapena gertatzeko arriskua ez da sekula desagertzen eta<br \/>\nkomunitateak erne egon beharko du.<\/li>\n<\/ul>\n<p>Hizkuntza indarberritzea lortzeko, helburu errealistak jarri behar<br \/>\ndituzte hizkuntza politikako eragileek, duten boterearen, bitartekoen<br \/>\neta baldintzen arabera, hizkuntza ordezkapenaren muina zein den ahaztu<br \/>\ngabe, hain zuzen ere belaunaldien arteko transmisioa. Ahaleginak modu<br \/>\negokian sekuentziatu behar dira alferlanik ez egiteko.<\/p>\n<p>Prozesuari buelta emateko oinarria hiztunen eta hizkuntzaren<br \/>\ndefendatzaileen autoantolamendua izan behar da; ezin da prozesua utzi<br \/>\nhizkuntzaren biziberritzean interesik ez dutenen esku, Fishmanen ustez,<br \/>\noso garrantzitsua iruditzen baitzaio hizkuntza komunitatearen zeregina.<br \/>\nPlangintzaren eragin eremuei dagokionez, garrantzi handia ematen dio<br \/>\nfamiliari, norberaren hurbileko komunitateari (<em>Gemeinschaft<\/em><br \/>\nderitzon horri) eta identitateari; hain zuzen ere botereari eta kanpoko<br \/>\ngizarteari (<em>Gesellschaft<\/em> deritzon horri) baino garrantzi<br \/>\nhandiagoa. Hizkuntza berarekin batera doan kultura osoarekin ulertu<br \/>\nbehar da. Etengabe gertatzen da kultur aldaketa gizarte batean, baina<br \/>\ngizarteak aldaketa hori gidatzeko ahalmena behar du, autoerregulatzeko,<br \/>\nhorrela X-erazko arnasguneak eta harreman sarea eraiki ahal izateko.<br \/>\nHizkuntza galtzen duen gizarteak, besteak beste, autoerregulatzeko<br \/>\ngaitasuna ere galtzen du.<\/p>\n<p>Hizkuntza politika asko nazio mailan bakarrik eztabaidatzen dira eta<br \/>\nhori ez da maiz mailarik egokiena Fishmanen ustez; izan ere, makro<br \/>\nmailako politikak baino mikro mailakoak beharko ditu oso egoera larrian<br \/>\ndagoen hizkuntzak eta familietatik hasi beharko da, edo ahozkotik<br \/>\nidatzizkotik baino lehentasun handiagoarekin, edo lehen mailako<br \/>\neskoletatik goi mailakoetatik baino. Lehentasunak argi edukitzeari oso<br \/>\ngarrantzitsua deritzo Fishmanek hizkuntza indarberritzeari ekiteko<br \/>\norduan.<\/p>\n<p>Fishmanek behin eta berriz dio ezerk ez duela ordezkatzen hizkuntza<br \/>\neguneroko bizitza informalean presente egotea, ezinbestekoa baita hori<br \/>\nhizkuntzak bizirik iraun dezan. Dena den, arlo hori oso zaila da lantzen<br \/>\n eta aurrerapenak ez dira errazak lortzen zenbait arrazoi direla medio:<br \/>\nalde batetik, plangintzarako aukera handirik ez du ematen eremu<br \/>\ninformalak eta, beste aldetik, hizkuntza indarberritzearen aldekoek<br \/>\nY-dunak nagusi diren gizarte eremuetatik aldentzea eskatzen du eta<br \/>\nhorien ordez X-eraz funtzionatuko duten sareak sortzea.<\/p>\n<p>Gainera, RLSk askoz ere eragin handiagoa eta zabalagoa izan dezake<br \/>\ngizateriaren arazo nagusiak konpontzen laguntzeko potentziala baitu.<br \/>\nIzan ere, hizkuntzak ordezkatzeko prozesuak asko azkartu dira bizimodu<br \/>\nmodernoaren alderdi negatiboen ondorioz (aldaketa sozialeko eta botere<br \/>\nteknikoko desberdintasun handiengatik) eta horren beste ondorio batzuk<br \/>\nanomia eta alienazioa dira. Beraz, RLSrekin hizkuntzaren gaiari heltzeaz<br \/>\n gain, modernotasunaren dislokazio soziokulturala gainditzeko bidea<br \/>\nirekitzen da<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Au\u00f1amendi entziklopedia berria orain dela egun batzuk aurkeztu zuten. Eta soziolinguistikari buruz atal indartsua dauka, Klusterrak eginda. Artikulu horien guztien artean Fishmanek famatu zituen zortzi eskailerak daude, eta hori da nik nabarmendu nahi izan dudana, hona ekarrita. Lantzean behin gogoratzea larregizkoa ez delako. Fishmanen zortzi mailak, larrienetik hasita. 8. maila. Hizkuntza berreraikitzea azken mohikanoen artean. [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":37,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[388,389,36,178,4,5,49],"class_list":["post-13008","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatu-gabea","tag-aunamendi","tag-entziklopedia","tag-fishman","tag-hizkuntza","tag-sl","tag-soziolinguistika","tag-soziologia"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v27.3 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Fishman Au\u00f1amendietan - Garaigoikoa<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2010\/04\/15\/fishman-aunamendietan\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Fishman Au\u00f1amendietan - Garaigoikoa\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Au\u00f1amendi entziklopedia berria orain dela egun batzuk aurkeztu zuten. Eta soziolinguistikari buruz atal indartsua dauka, Klusterrak eginda. Artikulu horien guztien artean Fishmanek famatu zituen zortzi eskailerak daude, eta hori da nik nabarmendu nahi izan dudana, hona ekarrita. Lantzean behin gogoratzea larregizkoa ez delako. Fishmanen zortzi mailak, larrienetik hasita. 8. maila. Hizkuntza berreraikitzea azken mohikanoen artean. [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2010\/04\/15\/fishman-aunamendietan\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Garaigoikoa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2010-04-15T18:29:13+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Txerra Rodriguez\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@garaigoikoa\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Txerra Rodriguez\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"5 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2010\\\/04\\\/15\\\/fishman-aunamendietan\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2010\\\/04\\\/15\\\/fishman-aunamendietan\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Txerra Rodriguez\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/460e679562b6c6b679cf78f49a422b25\"},\"headline\":\"Fishman Au\u00f1amendietan\",\"datePublished\":\"2010-04-15T18:29:13+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2010\\\/04\\\/15\\\/fishman-aunamendietan\\\/\"},\"wordCount\":1024,\"commentCount\":0,\"keywords\":[\"au\u00f1amendi\",\"entziklopedia\",\"fishman\",\"hizkuntza\",\"sl\",\"soziolinguistika\",\"soziologia\"],\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"CommentAction\",\"name\":\"Comment\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2010\\\/04\\\/15\\\/fishman-aunamendietan\\\/#respond\"]}]},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2010\\\/04\\\/15\\\/fishman-aunamendietan\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2010\\\/04\\\/15\\\/fishman-aunamendietan\\\/\",\"name\":\"Fishman Au\u00f1amendietan - Garaigoikoa\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2010-04-15T18:29:13+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/460e679562b6c6b679cf78f49a422b25\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2010\\\/04\\\/15\\\/fishman-aunamendietan\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2010\\\/04\\\/15\\\/fishman-aunamendietan\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2010\\\/04\\\/15\\\/fishman-aunamendietan\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Fishman Au\u00f1amendietan\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/\",\"name\":\"Garaigoikoa\",\"description\":\"Hizkuntza soziologia (edo soziolinguistika)\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/460e679562b6c6b679cf78f49a422b25\",\"name\":\"Txerra Rodriguez\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/84c33467efd80cea8ce40cf1e4a2e452b6ab9c51622e1a63fa9960d7fc6fa113?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/84c33467efd80cea8ce40cf1e4a2e452b6ab9c51622e1a63fa9960d7fc6fa113?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/84c33467efd80cea8ce40cf1e4a2e452b6ab9c51622e1a63fa9960d7fc6fa113?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Txerra Rodriguez\"},\"sameAs\":[\"https:\\\/\\\/x.com\\\/garaigoikoa\"],\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/author\\\/txerra-rodriguez\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Fishman Au\u00f1amendietan - Garaigoikoa","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2010\/04\/15\/fishman-aunamendietan\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"Fishman Au\u00f1amendietan - Garaigoikoa","og_description":"Au\u00f1amendi entziklopedia berria orain dela egun batzuk aurkeztu zuten. Eta soziolinguistikari buruz atal indartsua dauka, Klusterrak eginda. Artikulu horien guztien artean Fishmanek famatu zituen zortzi eskailerak daude, eta hori da nik nabarmendu nahi izan dudana, hona ekarrita. Lantzean behin gogoratzea larregizkoa ez delako. Fishmanen zortzi mailak, larrienetik hasita. 8. maila. Hizkuntza berreraikitzea azken mohikanoen artean. [&hellip;]","og_url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2010\/04\/15\/fishman-aunamendietan\/","og_site_name":"Garaigoikoa","article_published_time":"2010-04-15T18:29:13+00:00","author":"Txerra Rodriguez","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@garaigoikoa","twitter_misc":{"Written by":"Txerra Rodriguez","Est. reading time":"5 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2010\/04\/15\/fishman-aunamendietan\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2010\/04\/15\/fishman-aunamendietan\/"},"author":{"name":"Txerra Rodriguez","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/#\/schema\/person\/460e679562b6c6b679cf78f49a422b25"},"headline":"Fishman Au\u00f1amendietan","datePublished":"2010-04-15T18:29:13+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2010\/04\/15\/fishman-aunamendietan\/"},"wordCount":1024,"commentCount":0,"keywords":["au\u00f1amendi","entziklopedia","fishman","hizkuntza","sl","soziolinguistika","soziologia"],"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"CommentAction","name":"Comment","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2010\/04\/15\/fishman-aunamendietan\/#respond"]}]},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2010\/04\/15\/fishman-aunamendietan\/","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2010\/04\/15\/fishman-aunamendietan\/","name":"Fishman Au\u00f1amendietan - Garaigoikoa","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/#website"},"datePublished":"2010-04-15T18:29:13+00:00","author":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/#\/schema\/person\/460e679562b6c6b679cf78f49a422b25"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2010\/04\/15\/fishman-aunamendietan\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2010\/04\/15\/fishman-aunamendietan\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2010\/04\/15\/fishman-aunamendietan\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Fishman Au\u00f1amendietan"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/#website","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/","name":"Garaigoikoa","description":"Hizkuntza soziologia (edo soziolinguistika)","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/#\/schema\/person\/460e679562b6c6b679cf78f49a422b25","name":"Txerra Rodriguez","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/84c33467efd80cea8ce40cf1e4a2e452b6ab9c51622e1a63fa9960d7fc6fa113?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/84c33467efd80cea8ce40cf1e4a2e452b6ab9c51622e1a63fa9960d7fc6fa113?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/84c33467efd80cea8ce40cf1e4a2e452b6ab9c51622e1a63fa9960d7fc6fa113?s=96&d=mm&r=g","caption":"Txerra Rodriguez"},"sameAs":["https:\/\/x.com\/garaigoikoa"],"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/author\/txerra-rodriguez\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13008","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/users\/37"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=13008"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13008\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=13008"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=13008"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=13008"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}