{"id":13056,"date":"2009-09-17T16:40:00","date_gmt":"2009-09-17T16:40:00","guid":{"rendered":"http:\/\/13056"},"modified":"2009-09-17T16:40:00","modified_gmt":"2009-09-17T16:40:00","slug":"gaztelania-ohetik-bota-duten-bikoteak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2009\/09\/17\/gaztelania-ohetik-bota-duten-bikoteak\/","title":{"rendered":"Gaztelania ohetik bota duten bikoteak"},"content":{"rendered":"<p>Aspaldi <a href=\"http:\/\/www.blogak.com\/garaigoikoa\/bikoteen-hizkuntza-ohiturak-zelan-aldatu\">idatzi nuen<\/a> Klusterrak egindako<a href=\"http:\/\/www.soziolinguistika.org\/eu\/proiektuak\/erakus\/3035\"> ikerketa baten harira<\/a>. Ba, oraingoan Argiakoek ere gai berari heldu diote eta hizkuntza aldatu duten bi bikoteri elkarrizketa egin diete.<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.argia.com\/argia-astekaria\/2198\/hizkuntza-ohiturak-bikoteetan\/osoa\">Gaztelaniatik euskararako abentura<\/a><br \/><a href=\"http:\/\/www.argia.com\/argia-astekaria\/2198\/hizkuntza-ohiturak-bikoteetan\/alfonso-ayesa-eta-nagore-olazabal\">Zestoan beharrean Murillon biziko bagina euskaraz egingo al genuke?<\/a><br \/><a href=\"http:\/\/www.argia.com\/argia-astekaria\/2198\/hizkuntza-ohiturak-bikoteetan\/bego-macias-eta-natxo-urkijo\">Sekula ez dugu hitzartu zein hizkuntzatan egin behar dugun<\/a><\/p>\n<p>Hona hemen:<\/p>\n<p>\u00abZestoan beharrean Murillon biziko bagina euskaraz egingo al genuke?\u00bb<\/p>\n<div>\n<\/div>\n<p><\/p>\n<p>Nagore Olazabalek (1978) eta Alfonso Ayesak (1976) umetatik<br \/>\nezagutzen dute elkar. Olazabal udaratan joaten zen Nafarroako Murillo<br \/>\nel Fruto herrira. 700 biztanleko herria Tafallatik hegoekialdera dago,<br \/>\nez zaio asko falta Aragoikin muga egiteko. <\/p>\n<p>Murillo el Frutokoa da Ayesa. Lanean hasi eta pare bat urtera<br \/>\neuskara ikasten hasi zen, 20 bat urterekin. Eusko Jaurlaritzak<br \/>\nargitaratutako <em>Bakarka<\/em> metodoa erabili zuen. Bakarkako lana<br \/>\nzuen, bai; herrian inork ez daki euskaraz eta ETB1 ez da ikusten.<br \/>\nAutoan eta etxean Euskadi Irratia entzuten zuen.<\/p>\n<p><em>Bakarka<\/em> metodoarekin gora eta behera zebilen, baina<br \/>\nudaratan Olazabalekin gaztelaniaz hitz egiten segitzen zuen. Hirugarren<br \/>\nikasturtea egiten ari zela hasi zen Olazabalekin. Harremanak<br \/>\ngaztelaniaz jarraitzen zuen hala ere, baina Olazabal zestoarra izan.<br \/>\nHau da, %80ak baino gehiagok euskaraz dakien Gipuzkoako herrikoa.<br \/>\nHarako bisitak hasi ziren eta Ayesak dioen moduan, <em>Kutsidazu bidea Ixabel<\/em><br \/>\ndeskubritu zuen neska-lagunaren baserriko familiarekin. Murilloarrak ez<br \/>\nzien ulertzen, hika egiten zutelako, azkar eta hitzak janez&#8230; \u201cNagorek<br \/>\nasko laguntzen zidan egoera horietan\u201d. <\/p>\n<p>Zestoa ezagutu zuen, euskara poliki-poliki ikasten ari zen&#8230; baina<br \/>\nnoiz hasi ziren elkarren artean euskaraz hitz egiten? Ayesak:<br \/>\n\u201cElkarrekin hasi eta gero\u201d. Olazabalek: \u201cNik esango nuke Zestoara<br \/>\nbizitzera etorri zinenean [duela hiru urte] hasi ginela euskaraz\u201d.<br \/>\n\u201cBaina telefonoz egunero hitz egiten genuen. Orduan euskaraz egingo<br \/>\ngenuen ba\u201d. \u201cTelefonoz euskaraz? Aurrez aurre bai, baina telefonoz ez,<br \/>\nzailagoa da\u201d. <\/p>\n<p>Olazabalek uste du oso lotuta daudela Zestoan bizitzea eta beraien<br \/>\narteko harremana euskaraz izatea gaur egun. \u201cGuk ez dugu inoiz<br \/>\nplanteatu zein hizkuntzatan hitz egin behar dugun. Gaztelaniaz ezagutu<br \/>\ngenuen elkar eta nik esango nuke Zestoara etorritakoan aldatu dugula<br \/>\nhizkuntza. Koadrila guztiz euskalduna daukat, herrian edozein tokitan<br \/>\negin dezakezu euskaraz. Alfonso etorri zenean nire lagunek bazekiten<br \/>\neuskara ikasten ari zela eta euskaraz egiten zioten. Kalean euskaraz<br \/>\negiten genuen, eta beraz, etxean ere bai. Zer gertatuko zen Zestoan<br \/>\nbeharrean Murillo el Fruton biziko bagina? Euskaraz egingo al genuke?\u201d.<br \/>\nMutil-lagunari begira esan du: \u201cZure herrian ez zenuen lortuko orain<br \/>\nhemen lortu duzun euskara maila eta pazientziarik izango al genuen<br \/>\neuskara maila kaxkarragoarekin euskaraz egiteko?\u201d. Ayesak ez dio<br \/>\nkontrarik egin, baina gauza bat argi du: \u201cNagorek esan du ez dugula<br \/>\nplanteatu zein hizkuntzatan izan gure arteko harremana, baina ni<br \/>\neuskara ikasten hasi nintzen nafarra naizelako eta euskalduna izanda<br \/>\neuskara jakin nahi nuelako\u201d. <\/p>\n<h5>Xantaia linguistikoa<\/h5>\n<p>\nMurilloarrak oso gutxitan jotzen du gaztelaniara. Ez omen dauka<br \/>\nsentimenduak-eta espresatzeko zailtasunik: \u201cNagoreri hitz egiteko<br \/>\nzailtasunak? Ez, berarekin da errazena, konfiantza daukat, okerrago<br \/>\nmoldatzen naiz lanean eta urduri jartzen naizenean\u201d. Hala al da,<br \/>\nNagore? \u201cBai, bai, esango nuke berak nik baino gehiago eusten diola<br \/>\neuskarari. Zerbait konplikatua esan behar diodanean, azkar bukatzeko<br \/>\nbatzuetan erdarara jotzen dut, baina berak ez\u201d. Pazientzia handia dauka<br \/>\nAyesak ikusita nola izaten dituzten haserrealdiak: Olazabalek lehen<br \/>\nkolpean esatekoak esaten ditu eta ondoren Ayesak, nola euskaraz<br \/>\ngaztelaniaz bezain ondo ez den moldatzen, bi aldiz pentsatzen du esan<br \/>\nbehar duena. Hori xantaia linguistikoa dela esan diogu eta barre egin<br \/>\ndu. Olazabalek beste xantaia linguistiko bat kontatu digu: \u201cBatzuetan<br \/>\nesaten diot: \u2018Esan nizun ba atzo halako eta halako!\u2019 eta berak: \u2018A, ez<br \/>\nnizun ulertu\u2019\u201d.<\/p>\n<p>Ayesa ederki moldatzen da euskaraz, baina hala ere galdetu diogu<br \/>\nOlazabali ea zuzentzen dion: \u201cGramatikarik ez diot zuzentzen, nahikoa<br \/>\nikasi zuen <em>Bakarka<\/em>rekin! Entonazioarekin ibiltzen da gaizki,<br \/>\nerdarazko entonazioa erabiltzen du euskaraz. Hori zuzentzen diot. Egia<br \/>\nda baita ere azkar, gutxi ahoskatuta eta hitzak janez hitz egiten<br \/>\nduela\u201d. \u201cBaina hitzak zuek ere jaten dituzue!\u201d, \u201cBai, baina zuk hitz<br \/>\nklabeak jaten dituzu!\u201d. <\/p>\n<p>Elkarrizketa bukatzen ari garela izen-abizenak galdetu dizkiegu.<br \/>\nAlfonsok azkar-azkar esan dizkigu bereak, eta kazetariak: \u201cAyesa<br \/>\nTamar\u00edn?\u201d \u201cEz! Mar\u00edn\u201d eta Olazabalek: \u201cIkusten?\u201d.<\/p>\n<p>Bai, kazetariak ez dio ulertu. Alabaina, seinale ona da, \u201ceta\u201d esan beharrean \u201cta\u201d erabiltzen du. Zestoartzen ari da.<\/p>\n<h5>\u00abSekula ez dugu hitzartu zein hizkuntzatan egin behar dugun\u00bb<\/h5>\n<\/p>\n<div>\n<\/div>\n<p><\/p>\n<p>Laudioarrak (Araba) dira biak. Natxo Urkijo (1960) Lanbide<br \/>\nHeziketako irakaslea da eta Bego Macias (1966) AEK-ko irakaslea eta<br \/>\narduraduna. 1970eko hamarkadan, orain 17.000 biztanle inguru dituen<br \/>\nherrian, biztanleriaren %1ak baino ez zekien euskara. Orain,<br \/>\nherritarren erdiak baino gehiagok daki. <\/p>\n<p>Maciasek eta Urkijok hurrenez hurren 17 eta 24 urte zituztela<br \/>\nezagutu zuten elkar. Gaztelaniaz hasi zuten harremana. Urkijok ordurako<br \/>\neuskaraz egiten zuen, 13-14 urterekin lagun baten konpainiarekin hasi<br \/>\nbaitzen euskara ikasten. Irakasle titulua ateratzea zuten helburu.<br \/>\nEuskararen munduan murgildu nahian, delineatzaile izanda, euskal<br \/>\nfilologia ikasten hasi zen Urkijo. UEU ezagutu zuen eta<br \/>\nHizkuntzalaritza Saileko arduraduna izan zen. Maciasek giro<br \/>\neuskaldunean zebilen Urkijo ezagutu zuen: \u201cTxillardegi eta<br \/>\nhorrelakoekin zuen harremana. Afariak eta bazkariak egiten zituzten eta<br \/>\nni joaten nintzenean isilik egoten nintzen; dena ulertzen nuen, baina<br \/>\nez nintzen hitz egitera ausartzen. Afari-bazkari haiek flaxa ziren<br \/>\nniretzat\u201d. <\/p>\n<p>Eta noiz hasi zineten bion artean euskaraz? Galdera zaila edo<br \/>\naldrebesa bota duenaren sentsazioa du kazetariak. Hala dio Urkijok:<br \/>\n\u201cLehen bi-hiru urteetan erdaraz egiten genuen, baina ez gara konturatu<br \/>\nnoiz aldatu genuen eta nola izan zen. Ez genuen erabaki bat hartu, ez<br \/>\ndugu sekula hitzartu zein hizkuntzatan egin behar dugun. Orain ez<br \/>\ndaukagu erdaraz ezagutu gineneko oroimenik\u201d. Maciasek gogoan duenez,<br \/>\nberak euskara maila lortu arte aritu ziren gaztelaniaz, \u201cnik askatasuna<br \/>\nlortu arte, beldurra kendu arte\u201d. Denbora gutxian asko ikasi zuen<br \/>\nMaciasek, mutil-lagunarekin mintzapraktika egiten zuen, nahiz eta<br \/>\nhasieran lotsatu. Urkijok emazteari hala bota dio: \u201cUstiatu ninduzun<br \/>\norduan, zure onerako\u201d. <\/p>\n<p>Euskararako bide horretan zailtasun berezirik izan al duten galdetu<br \/>\ndiegu. Urkijok: \u201cNik maila neukan eta eskua botatzen nion\u201d. Eta<br \/>\nsegituan Maciasek: \u201cDeformazio profesionala zeukan eta ondo zetorkidan.<br \/>\nBaina komunikatzeko gaitasuna bagenuen\u201d. Maciasek aitortu digu senarrak<br \/>\nasko zuzendu izan diola, baina zuzentzaile ona dela: \u201cBatzuetan hasten<br \/>\ngara ergatiboarekin eta esaten dit: \u2018nork nik\u2019 eta nik: \u2018<em>k<\/em><br \/>\nesan dut\u2019 eta berak \u2018ez, ez duzu esan\u2019&#8230; eta horrela ibiltzen gara\u201d.<br \/>\nUrkijori lagun batek esan zion berarekin euskaraz egitera ez zela<br \/>\nausartzen zuzenduko zionaren beldurrez: \u201cDisgustua izan zen hori<br \/>\nentzutea, etxekoei zuzentzen diet, baina kanpokoei ez\u201d.<\/p>\n<p>Bere adineko oso gutxik elkarren artean euskaraz egiten duen herrian<br \/>\neguneroko harremana euskaraz du bikoteak. 17 eta 13 urteko alabek ere<br \/>\n\u201cidentifikatuta\u201d dituzte. Lagunak alabekin gaztelaniaz aritzea ohikoa<br \/>\nda, baina haien gurasoek telefonoa hartzen badute lagunek beti euskaraz<br \/>\negiten diete.<\/p>\n<p>Eta zergatik euskaraz? Urkijo serio jarri da: \u201cNorbere buruarekin<br \/>\nkontsekuente izan dadila. Kanpotik begiratzeko gaitasuna izan behar<br \/>\ndugu kontura gaitezen zertan ari garen. Lagun batek kontatu zidan nola<br \/>\nez zitzaion gustatu Hendaiara joan eta zerbitzariak euskaraz ez egitea.<br \/>\nEta hemen zer gertatzen da? Hura gu bezain euskalduna izango zen, baina<br \/>\nfrantsesez egiten zuen. Euskalduna banaiz euskaraz egin behar dut.<br \/>\nAgian oso atzerakoia naiz, baina nire baitan ez da ulertzen euskalduna<br \/>\nizan eta euskaraz ez egitea\u201d. Teoriatik praktikara doa Macias: \u201cEuskara<br \/>\nikasi dugu erabili ahal izateko\u201d.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Aspaldi idatzi nuen Klusterrak egindako ikerketa baten harira. Ba, oraingoan Argiakoek ere gai berari heldu diote eta hizkuntza aldatu duten bi bikoteri elkarrizketa egin diete. Gaztelaniatik euskararako abenturaZestoan beharrean Murillon biziko bagina euskaraz egingo al genuke?Sekula ez dugu hitzartu zein hizkuntzatan egin behar dugun Hona hemen: \u00abZestoan beharrean Murillon biziko bagina euskaraz egingo al genuke?\u00bb [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":37,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[48,228,4,5,49,229],"class_list":["post-13056","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatu-gabea","tag-hizkuntzaren","tag-ohiturak","tag-sl","tag-soziolinguistika","tag-soziologia","tag-transmisioa"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v27.3 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Gaztelania ohetik bota duten bikoteak - Garaigoikoa<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2009\/09\/17\/gaztelania-ohetik-bota-duten-bikoteak\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Gaztelania ohetik bota duten bikoteak - Garaigoikoa\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Aspaldi idatzi nuen Klusterrak egindako ikerketa baten harira. Ba, oraingoan Argiakoek ere gai berari heldu diote eta hizkuntza aldatu duten bi bikoteri elkarrizketa egin diete. Gaztelaniatik euskararako abenturaZestoan beharrean Murillon biziko bagina euskaraz egingo al genuke?Sekula ez dugu hitzartu zein hizkuntzatan egin behar dugun Hona hemen: \u00abZestoan beharrean Murillon biziko bagina euskaraz egingo al genuke?\u00bb [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2009\/09\/17\/gaztelania-ohetik-bota-duten-bikoteak\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Garaigoikoa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2009-09-17T16:40:00+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Txerra Rodriguez\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@garaigoikoa\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Txerra Rodriguez\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"5 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2009\\\/09\\\/17\\\/gaztelania-ohetik-bota-duten-bikoteak\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2009\\\/09\\\/17\\\/gaztelania-ohetik-bota-duten-bikoteak\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Txerra Rodriguez\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/460e679562b6c6b679cf78f49a422b25\"},\"headline\":\"Gaztelania ohetik bota duten bikoteak\",\"datePublished\":\"2009-09-17T16:40:00+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2009\\\/09\\\/17\\\/gaztelania-ohetik-bota-duten-bikoteak\\\/\"},\"wordCount\":1097,\"commentCount\":0,\"keywords\":[\"hizkuntzaren\",\"ohiturak\",\"sl\",\"soziolinguistika\",\"soziologia\",\"transmisioa\"],\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"CommentAction\",\"name\":\"Comment\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2009\\\/09\\\/17\\\/gaztelania-ohetik-bota-duten-bikoteak\\\/#respond\"]}]},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2009\\\/09\\\/17\\\/gaztelania-ohetik-bota-duten-bikoteak\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2009\\\/09\\\/17\\\/gaztelania-ohetik-bota-duten-bikoteak\\\/\",\"name\":\"Gaztelania ohetik bota duten bikoteak - Garaigoikoa\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2009-09-17T16:40:00+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/460e679562b6c6b679cf78f49a422b25\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2009\\\/09\\\/17\\\/gaztelania-ohetik-bota-duten-bikoteak\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2009\\\/09\\\/17\\\/gaztelania-ohetik-bota-duten-bikoteak\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2009\\\/09\\\/17\\\/gaztelania-ohetik-bota-duten-bikoteak\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Gaztelania ohetik bota duten bikoteak\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/\",\"name\":\"Garaigoikoa\",\"description\":\"Hizkuntza soziologia (edo soziolinguistika)\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/460e679562b6c6b679cf78f49a422b25\",\"name\":\"Txerra Rodriguez\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/84c33467efd80cea8ce40cf1e4a2e452b6ab9c51622e1a63fa9960d7fc6fa113?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/84c33467efd80cea8ce40cf1e4a2e452b6ab9c51622e1a63fa9960d7fc6fa113?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/84c33467efd80cea8ce40cf1e4a2e452b6ab9c51622e1a63fa9960d7fc6fa113?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Txerra Rodriguez\"},\"sameAs\":[\"https:\\\/\\\/x.com\\\/garaigoikoa\"],\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/author\\\/txerra-rodriguez\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Gaztelania ohetik bota duten bikoteak - Garaigoikoa","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2009\/09\/17\/gaztelania-ohetik-bota-duten-bikoteak\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"Gaztelania ohetik bota duten bikoteak - Garaigoikoa","og_description":"Aspaldi idatzi nuen Klusterrak egindako ikerketa baten harira. Ba, oraingoan Argiakoek ere gai berari heldu diote eta hizkuntza aldatu duten bi bikoteri elkarrizketa egin diete. Gaztelaniatik euskararako abenturaZestoan beharrean Murillon biziko bagina euskaraz egingo al genuke?Sekula ez dugu hitzartu zein hizkuntzatan egin behar dugun Hona hemen: \u00abZestoan beharrean Murillon biziko bagina euskaraz egingo al genuke?\u00bb [&hellip;]","og_url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2009\/09\/17\/gaztelania-ohetik-bota-duten-bikoteak\/","og_site_name":"Garaigoikoa","article_published_time":"2009-09-17T16:40:00+00:00","author":"Txerra Rodriguez","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@garaigoikoa","twitter_misc":{"Written by":"Txerra Rodriguez","Est. reading time":"5 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2009\/09\/17\/gaztelania-ohetik-bota-duten-bikoteak\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2009\/09\/17\/gaztelania-ohetik-bota-duten-bikoteak\/"},"author":{"name":"Txerra Rodriguez","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/#\/schema\/person\/460e679562b6c6b679cf78f49a422b25"},"headline":"Gaztelania ohetik bota duten bikoteak","datePublished":"2009-09-17T16:40:00+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2009\/09\/17\/gaztelania-ohetik-bota-duten-bikoteak\/"},"wordCount":1097,"commentCount":0,"keywords":["hizkuntzaren","ohiturak","sl","soziolinguistika","soziologia","transmisioa"],"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"CommentAction","name":"Comment","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2009\/09\/17\/gaztelania-ohetik-bota-duten-bikoteak\/#respond"]}]},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2009\/09\/17\/gaztelania-ohetik-bota-duten-bikoteak\/","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2009\/09\/17\/gaztelania-ohetik-bota-duten-bikoteak\/","name":"Gaztelania ohetik bota duten bikoteak - Garaigoikoa","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/#website"},"datePublished":"2009-09-17T16:40:00+00:00","author":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/#\/schema\/person\/460e679562b6c6b679cf78f49a422b25"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2009\/09\/17\/gaztelania-ohetik-bota-duten-bikoteak\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2009\/09\/17\/gaztelania-ohetik-bota-duten-bikoteak\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2009\/09\/17\/gaztelania-ohetik-bota-duten-bikoteak\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Gaztelania ohetik bota duten bikoteak"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/#website","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/","name":"Garaigoikoa","description":"Hizkuntza soziologia (edo soziolinguistika)","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/#\/schema\/person\/460e679562b6c6b679cf78f49a422b25","name":"Txerra Rodriguez","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/84c33467efd80cea8ce40cf1e4a2e452b6ab9c51622e1a63fa9960d7fc6fa113?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/84c33467efd80cea8ce40cf1e4a2e452b6ab9c51622e1a63fa9960d7fc6fa113?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/84c33467efd80cea8ce40cf1e4a2e452b6ab9c51622e1a63fa9960d7fc6fa113?s=96&d=mm&r=g","caption":"Txerra Rodriguez"},"sameAs":["https:\/\/x.com\/garaigoikoa"],"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/author\/txerra-rodriguez\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13056","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/users\/37"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=13056"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13056\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=13056"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=13056"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=13056"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}