{"id":13072,"date":"2009-06-08T20:18:22","date_gmt":"2009-06-08T20:18:22","guid":{"rendered":"http:\/\/13072"},"modified":"2009-06-08T20:18:22","modified_gmt":"2009-06-08T20:18:22","slug":"bikoteen-hizkuntza-ohiturak-zelan-aldatu","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2009\/06\/08\/bikoteen-hizkuntza-ohiturak-zelan-aldatu\/","title":{"rendered":"Bikoteen hizkuntza ohiturak zelan aldatu?"},"content":{"rendered":"<p>Soziolinguistika Klusterrak <a title=\"ikerketa aparta egin du\" href=\"http:\/\/www.soziolinguistika.org\/eu\/proiektuak\/erakus\/3035\" id=\"lnx1\">ikerketa aparta egin du<\/a><br \/>\nbikoteen hizkuntza ohiturak aldatzeari buruz. Ikerketa berria,<br \/>\nberritzailea eta oso-oso interesgarria. Txostenaren laburpen bat da<br \/>\nhemen ekarritakoa, laburpen subjektiboa jakina. Txosten osoa <a title=\"euren webgunean dago\" href=\"http:\/\/www.soziolinguistika.org\/dokumentuak\/azken%20txostena%20%282%29.pdf\" id=\"r:i1\">euren webgunean dago<\/a> eta merezi du osorik irakurtzea.<\/p>\n<p><b>Zein izan da ikergaia?<\/b><br \/>Bikoteen<br \/>\narteko hizkuntza ohituren aldaketa. Hau da, bikote batzuk hartu dira<br \/>\nlehen erdaraz egiten zutenak eta orain gehien bat euskaraz egiten<br \/>\ndutenak. Aldaketa gauzatu duten bikoteak dira. Interesgarria izango<br \/>\nlitzateke ere aztertzea ohitura aldatzen saiatu direnak baina lortu ez<br \/>\ndutenak. Horrez gain, EAEko egoera soziolinguistiko guztietako bikoteak<br \/>\nhautatu dira. <\/p>\n<p>Ikertu egin da elkarrizketen bidez. Eta, batez<br \/>\nere, erreparatu zaizkie aldaketaren arrazoiei, zailtasunei eta horiei<br \/>\naurre egiteko estrategiei.<\/p>\n<p><b>Marko teorikoa<\/b><br \/>Bikoteak<br \/>\naztertu dira talde bezala. Euren esanetan, &#8220;hizkuntza jokaera ez da<br \/>\ngizabanakoaren alderdi hutsetik azter daitekeen kontua. Hizkuntza<br \/>\njokaera pertsonen arteko harremanari dagokion zerbait da, eta bikotea<br \/>\nda gutxieneko kopurua. Elkarri egokituz eraikitzen da hizkuntza jokaera<br \/>\neta egokitasunaren emaitza da jokaera ohiko bihurtzea&#8221;. Edo beste era<br \/>\nbatera esanda, &#8220;hizkuntza erabilera taldeen baitan ematen da, eta<br \/>\ngutako bakoitzak gure hizkuntza-joera indibiduala egokitu egiten dugu<br \/>\ntaldearen dinamikara eta arauetara. Talde bakoitzak -gure kasuan,<br \/>\nbikoteek- sistema bat osatzen du, bere nortasuna, egitura eta dinamika<br \/>\npropioak dituena&#8221;.<\/p>\n<p>Hizkuntza ohiturak aldatzeak lau fase ditu:<\/p>\n<p>&#8211; Abiapuntuko egoera: osotasun bat finkatuta dago une honetan<br \/>\n(gaztelaniaz egitea hain zuzen). &#8220;Pertsona bat ezagutzen dugunean ere,<br \/>\nharreman horretako gainerako kontuekin batera, zein hizkuntzatan hitz egingo dugun ere hautatzen dugu. Hizkuntza hautu hori oso denbora<br \/>\ngutxian finkatzen da, eta behin finkatuta, automatikoki egiten dugu<br \/>\nhautaketa aldiro, inkontzienteki&#8221;.<\/p>\n<p>&#8211; Legamiaren unea:<br \/>\nfinkatutako ohitura aldatzeko, beharrezkoa da osotasun zaharra auzitan<br \/>\njartzea. Aldaketa gertatzeko beharrezkoa da ohitura bere lekutik<br \/>\nmugituko duen energia berria sortzea. Kontuan hartu behar<br \/>\nda harreman hizkuntza aldatzea asko aldatzea dela. Bikoteetan hizkuntza<br \/>\nez da azaleko kontua, harremanaren erdi-erdian dago. Harreman batean<br \/>\nhizkuntza aldatzea asko da, are gehiago horren hurbilak diren<br \/>\nharremanetan. Zeintzuk dira aldaketarako baldintzak?<br \/>&nbsp;&nbsp; &nbsp;&nbsp;&nbsp; &nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp; &#8211; Jokaera berria desiragarritzat jo behar du hiztunak<br \/>&nbsp;&nbsp; &nbsp;&nbsp;&nbsp; &nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp; &#8211; Jokaera berria egingarria eta erabilgarria jo behar du&nbsp;&nbsp; &nbsp; &nbsp; &nbsp; &nbsp; &nbsp; &nbsp; &nbsp; &nbsp;&nbsp; &nbsp;&nbsp; hiztunak<br \/>&nbsp;&nbsp; &nbsp;&nbsp;&nbsp; &nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp; &#8211; Jokaera berriak neurriko ahalegina eskatzen diola &nbsp; &nbsp; &nbsp; &nbsp; &nbsp; &nbsp; &nbsp; &nbsp; &nbsp; &nbsp; &nbsp; &nbsp;&nbsp;&nbsp; hauteman behar du hiztunak<\/p>\n<p>&#8211; Berregokitze egoera: behin aldatzen diren joerak ez dira beti<br \/>\nfinkatzen. Aztertutako kasuetan, ordea, bai. Eta prozesuan sortu<br \/>\nzaizkien zailtasunei aurre egiteko zein estrategia eta bide erabili<br \/>\ndituzten aztertzen da kasu honetan, zeintzuk izan diren<br \/>\nmugarriak prozesu honetan.<\/p>\n<p>&#8211; Finkatutako egoera: hau da azken fasea. Fase honetan egoera berria finkatzen da eta osotasun berri bat sortzen da.<\/p>\n<p><b>Ikerketaren irakaspenak<\/p>\n<p><\/b>1. Aldaketa handiak egiteko motibo handiak behar dira. Ez da bolada bateko kapritxoa hizkuntza ohiturak aldatzea.<\/p>\n<p>2.<br \/>\nBikoteek lorpenak azpimarratzen dituzte zailtasunak baino. Azkenean,<br \/>\nikerketa egin da lortu dutenekin, amaierara iritsi direnekin. Iritsi ez<br \/>\ndirenen kasuan, seguraski beste bat izango zen erantzuna. Gainera,<br \/>\nbikoteek zailtasunak normaltzat hartzen dituzte.<\/p>\n<p>3. Bolada batean bikote gehienek lehentasuna eman diote euskarari, ohitura finkatu arte. <\/p>\n<p>4.<br \/>\nErabilera erabiltzetik etorri da. Bietako batek euskara gutxi zekien<br \/>\nbikoteetan, oinarrizko maila batetik ez da gertatu lehenik gaitasun on<br \/>\nbat eskuratzea eta gero erabiltzea. Biak batera joan egin dira.<\/p>\n<p>5. Hasiera batean arraro eta zail, baina behin egiten hasita &#8230; uste baino errazagoa izan da prozesua.<\/p>\n<p>6.<br \/>\nIa bikote guztietan biek edo bietako batek zaintza hartu du, aldaketa<br \/>\nprozesua zaintzeko ardura. Eta ia kasu guztietan mutila izan da rol<br \/>\nhori hartu duena.<\/p>\n<p>7. Seme-alabak jaio aurretik aldatu dute joera<br \/>\nbikoteek edo, behintzat, prozesua hasita zegoen. Seme-alabek ohitura<br \/>\nfinkatzeko eta sendotzeko eragina izan dute, baina prozesua hasita<br \/>\nzegoen. Klusterreko teknikariek honako hipotesi hau bota dute: &#8220;behin<br \/>\nseme-alabak jaiota, bikoteko harreman-hizkuntza aldatzea jaio aurretik<br \/>\nbaino askoz zailagoa da&#8221;. Hipotesi hau berretsiz gero, transmisiorako<br \/>\nmartxan jarrita dauden hainbat proiektu planteatuko beharko lirateke<br \/>\nberriro, nire ustez.<\/p>\n<p>8. Bikoteek, oro har, ez dute aldatu seme-alabengatik bakarrik, baina ohitura finkatzen lagundu egin dute.<\/p>\n<p>9.<br \/>\nOhitura aldatu duten hiru bikote mota bereiztu dituzte: berreskuratu<br \/>\ndutenak (gaitasuna bazuten biek eta une batetik aurrera erabaki dute<br \/>\neuskaraz egitea), eskuratu dutenak (aldatzeko nahia egon arren, bietako<br \/>\nbatek ez du gaitasunik, eta ez da erabaki esplizitorik hartu) eta<br \/>\neuskaratu dutenak (hasieran nolabaiteko gogoa egon arren, ez dago<br \/>\ngaitasunik ezta erabakirik ere).<\/p>\n<p>10. Bikote eta prozesu bakoitza elkarrengandik oso ezberdinak dira.<br \/><b><br \/>Zergatik aldatu? Zerk eragin du aldaketa?<\/b><\/p>\n<p>Hemen zerrenda batean agertuko badira ere, ez daude inola ere sailkatuta euren garrantziaren arabera.<\/p>\n<p>1. Euskaldun izan nahia.<br \/>2. Familian jasotakoari segida ematea.<br \/>3. Gurasoek eman ezin izan zigutena seme-alabei eman nahia.<br \/>4. Bizi naizen tokiko hizkuntza eta kultura neureganatzea.<br \/>5. Bestak nigatik gaztelaniaz egitera ez behartzea.<br \/>6. Seme-alaben etorrera irudikatzea.<br \/>7. Garaiko giro sozio-politikoa: inposaketaren kontrako erreakazioa eta garaiko euskalduntzearen aldeko giroa.<br \/>8. Euskararen aldeko giro soziala.<br \/>9. Gaztelania arrotza izatea.<\/p>\n<p><b>Aurrera begirako lan ildoak:<\/b><\/p>\n<p>&#8211;<br \/>\nTestigantza hauek sozializatzea: bikote hauen testigantza oso<br \/>\nbaliagarria edo lagungarria izan daiteke antzeko prozesuei ekin nahi<br \/>\ndieten bikoteentzat. Hauen testigantzetatik abiatuta<br \/>\ndibulgazio materiala egin daitekeela diote Klusterrekoek. Nik uste dut<br \/>\negin behar dela, aurreko baten proposatu nuen <a href=\"http:\/\/www.blogak.com\/garaigoikoa\/soziolinguistika-domestikoa\">soziolinguistika<br \/>\ndomestikoaren harian<\/a>.<\/p>\n<p>&#8211; Ekintza-ikerkuntza egitasmoak martxan jartzea.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Soziolinguistika Klusterrak ikerketa aparta egin du bikoteen hizkuntza ohiturak aldatzeari buruz. Ikerketa berria, berritzailea eta oso-oso interesgarria. Txostenaren laburpen bat da hemen ekarritakoa, laburpen subjektiboa jakina. Txosten osoa euren webgunean dago eta merezi du osorik irakurtzea. Zein izan da ikergaia?Bikoteen arteko hizkuntza ohituren aldaketa. Hau da, bikote batzuk hartu dira lehen erdaraz egiten zutenak eta [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":37,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[300,178,48,155,228,4,5,49],"class_list":["post-13072","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatu-gabea","tag-bikoteak","tag-hizkuntza","tag-hizkuntzaren","tag-klusterra","tag-ohiturak","tag-sl","tag-soziolinguistika","tag-soziologia"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v27.3 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Bikoteen hizkuntza ohiturak zelan aldatu? - Garaigoikoa<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2009\/06\/08\/bikoteen-hizkuntza-ohiturak-zelan-aldatu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Bikoteen hizkuntza ohiturak zelan aldatu? - Garaigoikoa\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Soziolinguistika Klusterrak ikerketa aparta egin du bikoteen hizkuntza ohiturak aldatzeari buruz. Ikerketa berria, berritzailea eta oso-oso interesgarria. Txostenaren laburpen bat da hemen ekarritakoa, laburpen subjektiboa jakina. Txosten osoa euren webgunean dago eta merezi du osorik irakurtzea. Zein izan da ikergaia?Bikoteen arteko hizkuntza ohituren aldaketa. Hau da, bikote batzuk hartu dira lehen erdaraz egiten zutenak eta [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2009\/06\/08\/bikoteen-hizkuntza-ohiturak-zelan-aldatu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Garaigoikoa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2009-06-08T20:18:22+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Txerra Rodriguez\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@garaigoikoa\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Txerra Rodriguez\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"4 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2009\\\/06\\\/08\\\/bikoteen-hizkuntza-ohiturak-zelan-aldatu\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2009\\\/06\\\/08\\\/bikoteen-hizkuntza-ohiturak-zelan-aldatu\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Txerra Rodriguez\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/460e679562b6c6b679cf78f49a422b25\"},\"headline\":\"Bikoteen hizkuntza ohiturak zelan aldatu?\",\"datePublished\":\"2009-06-08T20:18:22+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2009\\\/06\\\/08\\\/bikoteen-hizkuntza-ohiturak-zelan-aldatu\\\/\"},\"wordCount\":830,\"commentCount\":0,\"keywords\":[\"bikoteak\",\"hizkuntza\",\"hizkuntzaren\",\"klusterra\",\"ohiturak\",\"sl\",\"soziolinguistika\",\"soziologia\"],\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"CommentAction\",\"name\":\"Comment\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2009\\\/06\\\/08\\\/bikoteen-hizkuntza-ohiturak-zelan-aldatu\\\/#respond\"]}]},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2009\\\/06\\\/08\\\/bikoteen-hizkuntza-ohiturak-zelan-aldatu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2009\\\/06\\\/08\\\/bikoteen-hizkuntza-ohiturak-zelan-aldatu\\\/\",\"name\":\"Bikoteen hizkuntza ohiturak zelan aldatu? - Garaigoikoa\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2009-06-08T20:18:22+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/460e679562b6c6b679cf78f49a422b25\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2009\\\/06\\\/08\\\/bikoteen-hizkuntza-ohiturak-zelan-aldatu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2009\\\/06\\\/08\\\/bikoteen-hizkuntza-ohiturak-zelan-aldatu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2009\\\/06\\\/08\\\/bikoteen-hizkuntza-ohiturak-zelan-aldatu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Bikoteen hizkuntza ohiturak zelan aldatu?\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/\",\"name\":\"Garaigoikoa\",\"description\":\"Hizkuntza soziologia (edo soziolinguistika)\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/460e679562b6c6b679cf78f49a422b25\",\"name\":\"Txerra Rodriguez\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/84c33467efd80cea8ce40cf1e4a2e452b6ab9c51622e1a63fa9960d7fc6fa113?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/84c33467efd80cea8ce40cf1e4a2e452b6ab9c51622e1a63fa9960d7fc6fa113?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/84c33467efd80cea8ce40cf1e4a2e452b6ab9c51622e1a63fa9960d7fc6fa113?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Txerra Rodriguez\"},\"sameAs\":[\"https:\\\/\\\/x.com\\\/garaigoikoa\"],\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/author\\\/txerra-rodriguez\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Bikoteen hizkuntza ohiturak zelan aldatu? - Garaigoikoa","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2009\/06\/08\/bikoteen-hizkuntza-ohiturak-zelan-aldatu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"Bikoteen hizkuntza ohiturak zelan aldatu? - Garaigoikoa","og_description":"Soziolinguistika Klusterrak ikerketa aparta egin du bikoteen hizkuntza ohiturak aldatzeari buruz. Ikerketa berria, berritzailea eta oso-oso interesgarria. Txostenaren laburpen bat da hemen ekarritakoa, laburpen subjektiboa jakina. Txosten osoa euren webgunean dago eta merezi du osorik irakurtzea. Zein izan da ikergaia?Bikoteen arteko hizkuntza ohituren aldaketa. Hau da, bikote batzuk hartu dira lehen erdaraz egiten zutenak eta [&hellip;]","og_url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2009\/06\/08\/bikoteen-hizkuntza-ohiturak-zelan-aldatu\/","og_site_name":"Garaigoikoa","article_published_time":"2009-06-08T20:18:22+00:00","author":"Txerra Rodriguez","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@garaigoikoa","twitter_misc":{"Written by":"Txerra Rodriguez","Est. reading time":"4 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2009\/06\/08\/bikoteen-hizkuntza-ohiturak-zelan-aldatu\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2009\/06\/08\/bikoteen-hizkuntza-ohiturak-zelan-aldatu\/"},"author":{"name":"Txerra Rodriguez","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/#\/schema\/person\/460e679562b6c6b679cf78f49a422b25"},"headline":"Bikoteen hizkuntza ohiturak zelan aldatu?","datePublished":"2009-06-08T20:18:22+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2009\/06\/08\/bikoteen-hizkuntza-ohiturak-zelan-aldatu\/"},"wordCount":830,"commentCount":0,"keywords":["bikoteak","hizkuntza","hizkuntzaren","klusterra","ohiturak","sl","soziolinguistika","soziologia"],"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"CommentAction","name":"Comment","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2009\/06\/08\/bikoteen-hizkuntza-ohiturak-zelan-aldatu\/#respond"]}]},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2009\/06\/08\/bikoteen-hizkuntza-ohiturak-zelan-aldatu\/","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2009\/06\/08\/bikoteen-hizkuntza-ohiturak-zelan-aldatu\/","name":"Bikoteen hizkuntza ohiturak zelan aldatu? - Garaigoikoa","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/#website"},"datePublished":"2009-06-08T20:18:22+00:00","author":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/#\/schema\/person\/460e679562b6c6b679cf78f49a422b25"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2009\/06\/08\/bikoteen-hizkuntza-ohiturak-zelan-aldatu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2009\/06\/08\/bikoteen-hizkuntza-ohiturak-zelan-aldatu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2009\/06\/08\/bikoteen-hizkuntza-ohiturak-zelan-aldatu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Bikoteen hizkuntza ohiturak zelan aldatu?"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/#website","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/","name":"Garaigoikoa","description":"Hizkuntza soziologia (edo soziolinguistika)","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/#\/schema\/person\/460e679562b6c6b679cf78f49a422b25","name":"Txerra Rodriguez","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/84c33467efd80cea8ce40cf1e4a2e452b6ab9c51622e1a63fa9960d7fc6fa113?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/84c33467efd80cea8ce40cf1e4a2e452b6ab9c51622e1a63fa9960d7fc6fa113?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/84c33467efd80cea8ce40cf1e4a2e452b6ab9c51622e1a63fa9960d7fc6fa113?s=96&d=mm&r=g","caption":"Txerra Rodriguez"},"sameAs":["https:\/\/x.com\/garaigoikoa"],"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/author\/txerra-rodriguez\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13072","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/users\/37"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=13072"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13072\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=13072"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=13072"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=13072"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}