{"id":13142,"date":"2008-09-24T16:32:49","date_gmt":"2008-09-24T16:32:49","guid":{"rendered":"http:\/\/13142"},"modified":"2008-09-24T16:32:49","modified_gmt":"2008-09-24T16:32:49","slug":"bat-67-erramun-baxok-en-omenez","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2008\/09\/24\/bat-67-erramun-baxok-en-omenez\/","title":{"rendered":"Bat 67: Erramun Baxok-en omenez"},"content":{"rendered":"<p>Gaur heldu zait azken <a href=\"http:\/\/www.soziolinguistika.org\/node\/3\">Bat aldizkaria<\/a>. Oraindik ez dut izan betarik irakurtzeko, baina tira irakurriko dugu goitik behera, betiko legez. Oraingo honetan Iparraldeko <a href=\"http:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Erramun_Baxok\">Erramun Baxok<\/a>-i egiten zaio omen. Klusterrekoek euren webgunean jarri dituzte <a href=\"http:\/\/www.soziolinguistika.org\/eu\/node\/1851\">artikuluen laburpenak<\/a> eta copypaste eginda hor doaz.<\/p>\n<h3>\n    I. Erramun Baxoken BIOGRAFIA<\/h3>\n<h3>II. Erramun Baxoken omenezko aitortzak<\/h3>\n<h3>III. Erramun Baxoki eskainitako lanak (LABURPENAK)<\/h3>\n<h3><em>Ipar Euskal Herrian, euskararen irakaskuntza eskaintzaren egituraketa.<br \/>\n    <\/em><\/p>\n<p>Jean-Claude Hiriart<\/p>\n<\/h3>\n<p> 2004an Euskararen Erakunde Publikoaren sortzeak euskarazko irakaskuntza<br \/>\n    arloan esku hartze zabalago batera eraman ditu tokiko hautetsiak, ordura arte<br \/>\n    osoki Estatuaren eskumenetan zelarik gai hori. Esku hartzearen banaketa berri<br \/>\n    hori modu honetan gauzatu da: lurralde osoko irakaskuntza-eskaintzaren garapena<br \/>\n    eta ikasgela berrien irekitzeko prozedurak Euskararen Erakunde Publikoak animatzen<br \/>\n    ditu, haren baitan biltzen baitira Hezkuntza Nazionalaren Ministerioa eta<br \/>\n    tokiko hautetsiak. Hiru urte iragan ondoren, dispositibo berriaren bilduma<br \/>\n    egin nahi dugu artikulu honetan, obratze-lanak deskribatuz eta politika horren<br \/>\n    ebaluaketa iraunkor baten oinarriak pausatuz.<\/p>\n<h3>\n    <em>Hizkuntza antolaketaren bideetan<\/em>.<\/h3>\n<h3> E. Baxok<\/h3>\n<p>Azken 30 urte hauetan, hizkuntza antolaketaren bideetan ibili direnek, testu<br \/>\n    nagusi batzuk idatzi eta erabili dituzte. Quebeceko 101. legeak (1977) tokiko<br \/>\n    hizkuntza-egoera osoki aldatu du eta zeharkako eragina izan du herri askotan.<br \/>\n    Euskararen legeak (1982) euskara indartu du, ez bakarrik Euskal Autonomi Erkidegoan,<br \/>\n    bai eta ere beste herrialdetan, molde askotako laguntzen bidez. Adibidez,<br \/>\n    Euskara biziberritzeko plan nagusia (1999) tresna eraginkorra eta bateratzailea<br \/>\n    gertatu da. Ipar Euskal Herrian euskalgintza mugimenduak Europako hizkuntza<br \/>\n    zuzenbidea erreferentziatzat hartzen du, eta, bereziki, Kuijpers ebazpena<br \/>\n    (1987), eta Eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzen Europako gutuna (1992).<br \/>\n    Gaur egun, hitzarmen bitartez (EKE 2003, EEP 2007) mugaz gaineko hizkuntza<br \/>\n    antolaketak Euskal Herri osoa estaltzen du. <\/p>\n<h3> <em>Hizkuntza-politika Ipar Euskal Herrian: nondik nora? ibilbidearen azterketa.<\/em><br \/>\n  <\/h3>\n<h3>Jean-Baptiste Battitu Coyos<\/h3>\n<p>Azken hamar-hamabost urteetan Ipar Euskal Herrian soziolinguisitikaren inguruan<br \/>\n    eginiko zenbait bilakaera ekartzen ditu artikulu honetan Jean-Baptiste Battitu<br \/>\n    Coyos-ek, beti ere, Erramun Baxok eginiko ekarpena kontuan hartuz ipar aldeko<br \/>\n    sozilinguisten aitzindari gisa. Bertan, J.W. Berryren Integrazio modeloari,<br \/>\n    Txepetxen triptikoari eta Fishmanen Reversing Language Shift-tari gainbegirada<br \/>\n    emanez, iparraldeko euskalgintzari begiratzen dio, legeria, eta hura aldatzeko<br \/>\n    eginiko ekimenak kontuan hartuz. Aldi berean, irakaskuntzaren betebeharrez<br \/>\n    eta Euskararen Erakunde Publikoaren eginbeharrez ikuspegi orokorra eskaintzen<br \/>\n    du artikulu honetan. Azkenik, hizkuntza-politikaren partaide diren elkarte<br \/>\n    eta erakundeek, botere publikoek eta gizarteak elkarren artean izan beharko<br \/>\n    luketen engaiamenduaren beharraz deia plazaratzen du.<\/p>\n<h3> <em>EAEko euskararen belaunez belauneko familia bidezko transmisioa<\/em>.<br \/>\n  <\/h3>\n<h3>Pablo Sagardoy Lizuain<\/h3>\n<p>Euskararen etorkizuna bermatzeko, belaunez belauneko familia bidezko transmisioa<br \/>\n    oinarrizko urratsa da. Hori horrela, artikulu honetan, Euskal Autonomi Erkidegoan<br \/>\n    (EAEn) guraso biekin bizi diren 2 eta 29 urte bitarteko seme-alabek gurasoengandik<br \/>\n    jasotako hizkuntzari edo hizkuntzei buruzko azterketa egiten saiatu da egilea.<br \/>\n    Beraz, analisiaren oinarrizko unitateak seme-alabak dira.<\/p>\n<h3> <em>Kontsumitzaileen hizkuntza-eskubideak nola bermatu.<\/em> <\/h3>\n<h3>Xabier Mendiguren Bereziartu<\/h3>\n<p> Kontseiluak EAEko Kontsumitzaileen Eskubideen Dekretua aztertu du; hain<br \/>\n    zuzen ere, Dekretuaren alde positiboak azaltzeaz gainera, zuzendu beharrekoak<br \/>\n    ere aipatu ditu. Hiru ekarpen nagusi nabarmendu dituzte bozeramaileek beren<br \/>\n    ohar, prentsaurreko eta jardunetan: hizkuntza-eskubideak bermatzeko xedez<br \/>\n    sorturiko arauak udalerri guztietan aplikatu behar direla, enpresen tamaina-irizpideak<br \/>\n    ez duela muga izan behar, jardun ekonomiko guztiei eragin behar diela eta<br \/>\n    ez zaiela lehentasun berezia eskaintzen gai arriskutsuei eta botikei, eta<br \/>\n    hori bermatzea ezinbestekoa dela, erabilera desegokiak ondorio larriak izan<br \/>\n    baititzake erabiltzailearentzat.<\/p>\n<h3> <em><strong>Nafarroa Oinez 2007ko jai egunaren azterketa soziologikoa.<\/strong><\/em><\/h3>\n<h3><strong>Euskara Kultur Elkargoa eta Nafarroako Ikastolen Elkartea<\/strong><\/h3>\n<p> NUPko eta Ikastolen Elkarteko adituek egindako Nafarroa Oinez 2007ko jai<br \/>\n    egunean parte hartu dutenen profila aztertu dute zenbait alderdi kontuan hartuz:<br \/>\n    sexua, adina, ikasketa-maila, jatorria, euskaraz jakitea, adiskide arteko<br \/>\n    edo familiarteko parte-hartzea, motibazioa, balorazioa eta hurrengo deialdira<br \/>\n    joateko asmoa. Emaitza modura lortzen den argazkia positiboa dela dirudi,<br \/>\n    gehienbat aukerako aldagaiak kontuan hartzen baditugu, aukerakoak direlako<br \/>\n    hain zuzen ere. Adibidez, parte-hartzea nahiko kolektiboa da, adiskide artekoa<br \/>\n    edo familiartekoa, eta motibazioaren aldagaia kontuan hartuz, azpimarratzekoa<br \/>\n    da euskara eta ikastolak dibertsioarekin lotzen direla. Azkenik, gehiengoak<br \/>\n    egunean zehar izan duen parte-hartze luzeari buruzko datuak eskaintzen dira,<br \/>\n    eta hurrengo deialdian gehiengo handiaren parte-hartzeko asmoa edo fideltasun-neurriari<br \/>\n    buruzkoak ere bai.<\/p>\n<h3> <em><strong>Identitate Etnolinguistikoa (IELa) Euskal Autonomi Erkidegoan<br \/>\n    (EAEan)<\/strong><\/em><strong>. <\/strong><\/h3>\n<h3><strong>Maria-Jose Azurmendi<\/strong><\/h3>\n<p> Identitate Etnolinguistikoaz (IELa) eta euskal identitateaz mintzatzen da<br \/>\n    Mari-Jose Azurmendi artikulu honetan; EAEko populazio unibertsitarioan, 2004.<br \/>\n    urtean, eginiko ikerketa baten zenbait emaitza ekartzen ditu. Ikuspegi psikologikoari<br \/>\n    eta psikosozialari jarraituz, IELaren tipologia proposatzen du, hor kokatuz<br \/>\n    aztergai diren prototipoak (euskalduna, espainiarra+euskalduna eta espainiarra,<br \/>\n    identitate globalari lotuak), eta tipoak (euskalduna+gaztelania, eta espainiarra<br \/>\n    +euskal kultura, hizkuntza eta kultura osagarriei loturikoak). Lan-ildo kognitiboa<br \/>\n    eta afektiboa aztertuz, IELaren prozesuan eragile nagusien inguruko hipotesiak<br \/>\n    proposatzen ditu, eta emaitzen inguruko eztabaidagaiak ekartzen.<\/p>\n<h3> <em>Hizkuntza-gutxiengoen talde-bizindarra, kultura-autonomia eta ongizatea<\/em>.<br \/>\n  <\/h3>\n<h3>Richard Y. Bourhis, Rodrigue Landry<\/h3>\n<p>Hizkuntzaren talde-bizindarrari buruzko ikuspegia eta teoria azaltzen dute<br \/>\n    egileek artikulu honetan: bizindar objektiboa eta subjektiboa uztartuz, eta<br \/>\n    Landryren kultura autonomiaren eredua aztertuz, non osagai nagusiak kontrol<br \/>\n    instituzionala, hurbiltasun soziala eta legitimitate ideologikoa kokatzen<br \/>\n    diren. Bide horretatik zehazten saiatzen dira zer esku-hartze diren garrantzitsuak<br \/>\n    hizkuntza-gutxiengoek kultura-autonomia eta babes instituzional handiagoa<br \/>\n    lortzeko. Amaitzeko, Europako eta Kanadako zenbait hizkuntza-gutxiengoen ongizatea<br \/>\n    aztertzen dute, arreta berezia jarriz Montreal eta Qebeceko eskualdeetan kokatutako<br \/>\n    komunitate anglofonoen kasuari.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<h3>GUREAN<\/h3>\n<h3> HAUSNARTU: Euskal soziolinguistika sarietarako deialdia <\/h3>\n<p> Hausnartu deitutako sariak antolatu ditu Soziolinguistika Klusterrak Eusko<br \/>\n    Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren (HPS) laguntzarekin.<br \/>\n    Sari horien helburua euskal soziolinguistika teoriko edota metodologikoaren<br \/>\n    garapena eta berrikuntza da. 5 sari emango ditu Soziolinguistika Klusterrak<br \/>\n    2008an.\n  <\/p>\n<p><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gaur heldu zait azken Bat aldizkaria. Oraindik ez dut izan betarik irakurtzeko, baina tira irakurriko dugu goitik behera, betiko legez. Oraingo honetan Iparraldeko Erramun Baxok-i egiten zaio omen. Klusterrekoek euren webgunean jarri dituzte artikuluen laburpenak eta copypaste eginda hor doaz. I. Erramun Baxoken BIOGRAFIA II. Erramun Baxoken omenezko aitortzak III. Erramun Baxoki eskainitako lanak (LABURPENAK) [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":37,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[15,48,155,4,5,49],"class_list":["post-13142","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatu-gabea","tag-bat","tag-hizkuntzaren","tag-klusterra","tag-sl","tag-soziolinguistika","tag-soziologia"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v27.3 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Bat 67: Erramun Baxok-en omenez - Garaigoikoa<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2008\/09\/24\/bat-67-erramun-baxok-en-omenez\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Bat 67: Erramun Baxok-en omenez - Garaigoikoa\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Gaur heldu zait azken Bat aldizkaria. Oraindik ez dut izan betarik irakurtzeko, baina tira irakurriko dugu goitik behera, betiko legez. Oraingo honetan Iparraldeko Erramun Baxok-i egiten zaio omen. Klusterrekoek euren webgunean jarri dituzte artikuluen laburpenak eta copypaste eginda hor doaz. I. Erramun Baxoken BIOGRAFIA II. Erramun Baxoken omenezko aitortzak III. Erramun Baxoki eskainitako lanak (LABURPENAK) [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2008\/09\/24\/bat-67-erramun-baxok-en-omenez\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Garaigoikoa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2008-09-24T16:32:49+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Txerra Rodriguez\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@garaigoikoa\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Txerra Rodriguez\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"4 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2008\\\/09\\\/24\\\/bat-67-erramun-baxok-en-omenez\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2008\\\/09\\\/24\\\/bat-67-erramun-baxok-en-omenez\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Txerra Rodriguez\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/460e679562b6c6b679cf78f49a422b25\"},\"headline\":\"Bat 67: Erramun Baxok-en omenez\",\"datePublished\":\"2008-09-24T16:32:49+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2008\\\/09\\\/24\\\/bat-67-erramun-baxok-en-omenez\\\/\"},\"wordCount\":813,\"commentCount\":0,\"keywords\":[\"bat\",\"hizkuntzaren\",\"klusterra\",\"sl\",\"soziolinguistika\",\"soziologia\"],\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"CommentAction\",\"name\":\"Comment\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2008\\\/09\\\/24\\\/bat-67-erramun-baxok-en-omenez\\\/#respond\"]}]},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2008\\\/09\\\/24\\\/bat-67-erramun-baxok-en-omenez\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2008\\\/09\\\/24\\\/bat-67-erramun-baxok-en-omenez\\\/\",\"name\":\"Bat 67: Erramun Baxok-en omenez - Garaigoikoa\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2008-09-24T16:32:49+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/460e679562b6c6b679cf78f49a422b25\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2008\\\/09\\\/24\\\/bat-67-erramun-baxok-en-omenez\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2008\\\/09\\\/24\\\/bat-67-erramun-baxok-en-omenez\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2008\\\/09\\\/24\\\/bat-67-erramun-baxok-en-omenez\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Bat 67: Erramun Baxok-en omenez\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/\",\"name\":\"Garaigoikoa\",\"description\":\"Hizkuntza soziologia (edo soziolinguistika)\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/460e679562b6c6b679cf78f49a422b25\",\"name\":\"Txerra Rodriguez\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/84c33467efd80cea8ce40cf1e4a2e452b6ab9c51622e1a63fa9960d7fc6fa113?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/84c33467efd80cea8ce40cf1e4a2e452b6ab9c51622e1a63fa9960d7fc6fa113?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/84c33467efd80cea8ce40cf1e4a2e452b6ab9c51622e1a63fa9960d7fc6fa113?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Txerra Rodriguez\"},\"sameAs\":[\"https:\\\/\\\/x.com\\\/garaigoikoa\"],\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/author\\\/txerra-rodriguez\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Bat 67: Erramun Baxok-en omenez - Garaigoikoa","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2008\/09\/24\/bat-67-erramun-baxok-en-omenez\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"Bat 67: Erramun Baxok-en omenez - Garaigoikoa","og_description":"Gaur heldu zait azken Bat aldizkaria. Oraindik ez dut izan betarik irakurtzeko, baina tira irakurriko dugu goitik behera, betiko legez. Oraingo honetan Iparraldeko Erramun Baxok-i egiten zaio omen. Klusterrekoek euren webgunean jarri dituzte artikuluen laburpenak eta copypaste eginda hor doaz. I. Erramun Baxoken BIOGRAFIA II. Erramun Baxoken omenezko aitortzak III. Erramun Baxoki eskainitako lanak (LABURPENAK) [&hellip;]","og_url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2008\/09\/24\/bat-67-erramun-baxok-en-omenez\/","og_site_name":"Garaigoikoa","article_published_time":"2008-09-24T16:32:49+00:00","author":"Txerra Rodriguez","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@garaigoikoa","twitter_misc":{"Written by":"Txerra Rodriguez","Est. reading time":"4 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2008\/09\/24\/bat-67-erramun-baxok-en-omenez\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2008\/09\/24\/bat-67-erramun-baxok-en-omenez\/"},"author":{"name":"Txerra Rodriguez","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/#\/schema\/person\/460e679562b6c6b679cf78f49a422b25"},"headline":"Bat 67: Erramun Baxok-en omenez","datePublished":"2008-09-24T16:32:49+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2008\/09\/24\/bat-67-erramun-baxok-en-omenez\/"},"wordCount":813,"commentCount":0,"keywords":["bat","hizkuntzaren","klusterra","sl","soziolinguistika","soziologia"],"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"CommentAction","name":"Comment","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2008\/09\/24\/bat-67-erramun-baxok-en-omenez\/#respond"]}]},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2008\/09\/24\/bat-67-erramun-baxok-en-omenez\/","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2008\/09\/24\/bat-67-erramun-baxok-en-omenez\/","name":"Bat 67: Erramun Baxok-en omenez - Garaigoikoa","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/#website"},"datePublished":"2008-09-24T16:32:49+00:00","author":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/#\/schema\/person\/460e679562b6c6b679cf78f49a422b25"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2008\/09\/24\/bat-67-erramun-baxok-en-omenez\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2008\/09\/24\/bat-67-erramun-baxok-en-omenez\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2008\/09\/24\/bat-67-erramun-baxok-en-omenez\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Bat 67: Erramun Baxok-en omenez"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/#website","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/","name":"Garaigoikoa","description":"Hizkuntza soziologia (edo soziolinguistika)","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/#\/schema\/person\/460e679562b6c6b679cf78f49a422b25","name":"Txerra Rodriguez","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/84c33467efd80cea8ce40cf1e4a2e452b6ab9c51622e1a63fa9960d7fc6fa113?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/84c33467efd80cea8ce40cf1e4a2e452b6ab9c51622e1a63fa9960d7fc6fa113?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/84c33467efd80cea8ce40cf1e4a2e452b6ab9c51622e1a63fa9960d7fc6fa113?s=96&d=mm&r=g","caption":"Txerra Rodriguez"},"sameAs":["https:\/\/x.com\/garaigoikoa"],"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/author\/txerra-rodriguez\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13142","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/users\/37"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=13142"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13142\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=13142"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=13142"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=13142"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}