{"id":13154,"date":"2008-06-22T17:14:03","date_gmt":"2008-06-22T17:14:03","guid":{"rendered":"http:\/\/13154"},"modified":"2008-06-22T17:14:03","modified_gmt":"2008-06-22T17:14:03","slug":"lokartzeko-motiborik-ez","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2008\/06\/22\/lokartzeko-motiborik-ez\/","title":{"rendered":"Lokartzeko motiborik ez"},"content":{"rendered":"<p>Azken aldi honetan, aipuei hartu diet kari\u00f1oa-edo. Gaur beste bat, gaurkoan <a href=\"http:\/\/www.scribd.com\/doc\/3485588\/IV-Inkesta-Soziolinguistikoa\">IV. Inkesta Soziolinguistikoa<\/a>ren gainean. Egun hauetan horri buruz irakurri dudan <a href=\"http:\/\/www.berria.info\/testua_ikusi.php?saila=euskalherria&amp;data=2008-06-21&amp;orria=018&amp;kont=870\">analisirik sakonenak<\/a>. Xabier Isasi, I\u00f1aki Martinez de Luna eta Paula Kasaresenak.<\/p>\n<div>\n<h4>IV Inkesta<br \/>\nSoziolinguistikoa aztertuta, euskararen berreskuratze prozesuan aurrera<br \/>\negin dela, baina datu kezkagarriak ere badirela uste dute Xabier<br \/>\nIsasik, I\u00f1aki Martinez de Lunak eta Paula Kasaresek.<br \/>\n<\/h4>\n<h4>Lokartzeko motiborik ez<br \/>\n<\/h4>\n<h4>Ainhoa Sarasola  Andoain<br \/>\n<\/h4>\n<h4>Euskara dakiten eta egunerokoan erabiltzen duten herritarren<br \/>\nkopurua gora doa urtetik urtera. Ondorio hori utzi du Eusko<br \/>\nJaurlaritzak eta Euskararen Erakunde Publikoak asteon aurkeztutako IV.<br \/>\nInkesta Soziolinguistikoak, besteren artean. Baina ez da izan<br \/>\nazterlanak utzitako ondorio bakarra. Datuen azterketan sakontze aldera,<br \/>\nXabier Isasi Gaindegiko lehendakari eta EHUko irakaslearekin, I\u00f1aki<br \/>\nMartinez de Luna soziologo eta EHUko irakaslearekin, eta Paula Kasares<br \/>\nNUPeko irakaslearekin mintzatu da BERRIA. Pozteko moduko datuak, bai,<br \/>\nbaina aldi berean, euskararen berreskuratze prozesuan lokartzeko batere<br \/>\nmotiborik ez dagoela uste dute hiru adituek. <\/h4>\n<h4>\n<\/h4>\n<h4>\n<\/h4>\n<h4>xabier isasi<br \/>\n<\/h4>\n<h4>EHUko irakaslea<br \/>\n<\/h4>\n<h4><b>\u00abMoteltze prozesu batean gaude ezagueran eta nabarmenago, erabileran\u00bb<\/b><br \/>\n<\/h4>\n<h4>\u00abNire ustez, inkestatik orokorrean eratortzen dena da euskararen<br \/>\nberreskuratze prozesua aurrera doala, baina espero baino mantsoago.<br \/>\nUrteotan bildutako datuak norabide berean doaz. Ez bakarrik erabileran,<br \/>\nbaita ere ezagutzan, berreskuratze prozesua moteltzen ari da. 1991eko<br \/>\nlehen inkestatik funtzioa marrazten bada, ikusten da mantsoago hazten<br \/>\nari dela euskaldun kopurua, eta erabilera are mantsoago. <\/h4>\n<h4>Gazteen aldetik, Euskal Herri osoan, badirudi euskararen<br \/>\naldeko joera orokorra dela. Datu oso on moduan ikusten dut euskaldun<br \/>\nkopurua gero eta handiagoa izatea gazteen artean. Erabilera eremuak<br \/>\npixkanaka ari dira zabaltzen, baina ez behar beste. Gazten artean bada<br \/>\nproportzio esanguratsu bat, erdia baino gehiago, ama hizkuntza erdara<br \/>\nduena. Horrek esplika lezake erabilerarena, baina neurri batean<br \/>\nbakarrik.<br \/>\n<\/h4>\n<h4>Lurraldeen arteko ezberdintasunak ere hor daude. Argi dago<br \/>\neuskara berreskuratzeko politika aktiboa dagoenean prozesua bizkortu,<br \/>\nsendotu egiten dela. Iparraldean euskararen egoera biziki zaila da. Eta<br \/>\nEuskal Herri osoan euskaldunak biztanleen laurdena garela berriro ere<br \/>\nikustea oso datu kezkagarria da. <\/h4>\n<h4>Iragarpenei dagokionez, egun ekonomiaz esaten da motelaldia<br \/>\ndagoela, eta, hitz bera erabilita, esango nuke gauzak ez badira<br \/>\naldatzen, datozen urteetan moteladia areago egingo dela. <\/h4>\n<h4>Hizkuntza guztietan gertatzen den gisan, erabilera maila<br \/>\njakina ez bazaio ematen, galtzen da. Hiztun aktiboak lortzeko,<br \/>\nbizitzaren bestelako eremuetan zabaldu behar da, eta, batez ere,<br \/>\neuskararen hizkuntza komunitatea trinkotu. Niretzat, hizkuntzaren<br \/>\ndefinizio onena da hizkuntza inorena izan gabe, guztiona den zerbait<br \/>\ndela. Euskara gaur arte iritsi bada, giza taldeen ekarpenagatik da. <\/h4>\n<h4>Esan behar dut euskararen berreskurapenaren parekorik ez dela<br \/>\nEuropan XXI. mendean, hori aitortu behar da. Baina horrek ez du kentzen<br \/>\noraindik UNESCOk euskara desagertzeko arriskuan den hizkuntzatzat<br \/>\nhartzea. Lautik bat gara. Talde mailako indarrak aktibatzeko gauza<br \/>\nbagina, askoz hobeto bizi gintezkeen euskaraz\u00bb. <\/h4>\n<h4>\n<\/h4>\n<h4>\n<\/h4>\n<h4>i\u00f1aki martinez de luna<br \/>\n<\/h4>\n<h4>EHUko irakaslea<br \/>\n<\/h4>\n<h4><b>\u00abTentsio puntua mantentzea beharrezkoa zaio egoera  gutxituan den hizkuntza bati\u00bb<\/b><br \/>\n<\/h4>\n<h4>\u00abNabarmentzekoa da Iparraldearen eta Hegoaldearen arteko aldea.<br \/>\nHegoaldeko joera lehendik antzematen zen bera da, eta ezagutzan gora<br \/>\negitea ona da. Kezkagarria da Iparraldean oraindik joera beherakorra<br \/>\nizatea. <\/h4>\n<h4>Absolutuki gazteek gehiago erabiltzen dute euskara, baina<br \/>\ngazte euskaldunek, proportzioan, gutxiago. Gazte asko etxetik ez dira<br \/>\neuskaldunak eta, eskolan euskaraz murgilduta egon arren, eskola orduez<br \/>\nkanpoko bizi ia osoa erdaraz egiten dute. Gaitasuna dimentsio<br \/>\nindibiduala da, baina erabilerak dimentsio soziala du; ez da bakarrik<br \/>\njakitea, baizik eta elebidun horrek, dagoen egoeran, hizkuntza erabili<br \/>\nahal izateko hainbat baldintza agertzea.<br \/>\n<\/h4>\n<h4>Datu onena norabidea da; euskararen ezagutza areagotzea ez da<br \/>\nhalabeharra, herri batek bere hizkuntza berreskuratzeko gogoa duelako<br \/>\nda. Kezgakarriena, aldiz, erabilerak behar dituen gizarte baldintzez<br \/>\njakitun ez izatea. Ezagutzatik erabilerara dago jauzi handia, eta<br \/>\njauzia ondo egiteko, behar dira gizarte baldintza egokiak. Hori aldatu<br \/>\nezean, erdal baldintzetan funtzionatzen duen gizartean murgiltzen ari<br \/>\ndira euskaraz ikasten duten gazte asko. <\/h4>\n<h4>Iragarpena ez da erraza. Egungo baldintzak bere horretan<br \/>\nmantenduta, bilakaera antzekoa litzateke. Kontuz ibili behar dugu<br \/>\nhamarkadetan izan dugun euskararekiko tentsio puntua asperduraz edo<br \/>\ninertziaz ez galtzeko. Tentsio puntua beharrezko zaio egoera gutxituan<br \/>\nden hizkuntza bati; galduz gero, hedatuena, normalizatuena guztiaz<br \/>\njabetzen da, erdara. Lokartuz gero, gureak egin du\u00bb. <\/h4>\n<h4>\n<\/h4>\n<h4>\n<\/h4>\n<h4>paula kasares<br \/>\n<\/h4>\n<h4>NUPeko irakaslea<br \/>\n<\/h4>\n<h4><b>\u00abDatuak ditugunetik, lehen aldia da Iparraldeko gazteen artean irabaziak neurtu direla\u00bb <\/b><br \/>\n<\/h4>\n<h4>\u00abNabarmen dira Euskal Herriko dinamika ezberdinak lurralde<br \/>\nadministratiboen arabera. Datu onena da, Iparraldeko gazteen artean<br \/>\natzeman den ezagutzaren igoera. Datuak ditugunetik, lehen aldia da<br \/>\ngazteen artean irabaziak neurtu direla. Ezagutzak behera etengabe egin<br \/>\nbadu ere, datu horrek argi-izpia ematen du. <\/h4>\n<h4>Daturik kezkagarriena, berriz, EAEn gazteen artean ezagutza<br \/>\nhanditu bada ere, elebidunen tipologia kezkatzeko elementua da<br \/>\nhizkuntzaren bizitasunari, hau da, erabilerari begira -horietako bosten<br \/>\nbat baino ez da moldatzen euskaraz erdaraz baino hobe-.<br \/>\n<\/h4>\n<h4>Azken 15 urteotako balorazioan, Euskal Herrian diren hizkuntza<br \/>\npolitika ezberdinen eraginak gero eta nabarmenagoak direla esango nuke:<br \/>\nEAEn ikusten den euskaldungoaren sendotze demografikoa ez da Nafarroan<br \/>\neta Iparraldean ikusten. Aurreikuspena zaila da. Aldaketa demografikoak<br \/>\ngertatzen ari dira, eta elementu oso desorekatzaileak izan litezke<br \/>\npolitika egokiak ezarri ezean. Baditugu datu itxaropentsuak; Nafarroan<br \/>\n%51,8tik %34,2ra pasatzea euskararen aurkako jarrera, adibidez.<br \/>\nIparraldean bereziki, euskararen egoera larria da oso; Nafarroan ahul<br \/>\ndago\u00bb.<br \/>\n<\/h4>\n<\/div>\n<p><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Azken aldi honetan, aipuei hartu diet kari\u00f1oa-edo. Gaur beste bat, gaurkoan IV. Inkesta Soziolinguistikoaren gainean. Egun hauetan horri buruz irakurri dudan analisirik sakonenak. Xabier Isasi, I\u00f1aki Martinez de Luna eta Paula Kasaresenak. IV Inkesta Soziolinguistikoa aztertuta, euskararen berreskuratze prozesuan aurrera egin dela, baina datu kezkagarriak ere badirela uste dute Xabier Isasik, I\u00f1aki Martinez de Lunak [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":37,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[194,3,187,195,196,197,198,199,200,4,5,201],"class_list":["post-13154","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatu-gabea","tag-de","tag-hizkuntza-soziologia","tag-inaki","tag-inkesta","tag-isasi","tag-kasares","tag-luna","tag-martinez","tag-paula","tag-sl","tag-soziolinguistika","tag-xabier"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v27.3 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Lokartzeko motiborik ez - Garaigoikoa<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2008\/06\/22\/lokartzeko-motiborik-ez\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Lokartzeko motiborik ez - Garaigoikoa\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Azken aldi honetan, aipuei hartu diet kari\u00f1oa-edo. Gaur beste bat, gaurkoan IV. Inkesta Soziolinguistikoaren gainean. Egun hauetan horri buruz irakurri dudan analisirik sakonenak. Xabier Isasi, I\u00f1aki Martinez de Luna eta Paula Kasaresenak. IV Inkesta Soziolinguistikoa aztertuta, euskararen berreskuratze prozesuan aurrera egin dela, baina datu kezkagarriak ere badirela uste dute Xabier Isasik, I\u00f1aki Martinez de Lunak [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2008\/06\/22\/lokartzeko-motiborik-ez\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Garaigoikoa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2008-06-22T17:14:03+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Txerra Rodriguez\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@garaigoikoa\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Txerra Rodriguez\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"4 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2008\\\/06\\\/22\\\/lokartzeko-motiborik-ez\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2008\\\/06\\\/22\\\/lokartzeko-motiborik-ez\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Txerra Rodriguez\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/460e679562b6c6b679cf78f49a422b25\"},\"headline\":\"Lokartzeko motiborik ez\",\"datePublished\":\"2008-06-22T17:14:03+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2008\\\/06\\\/22\\\/lokartzeko-motiborik-ez\\\/\"},\"wordCount\":792,\"commentCount\":0,\"keywords\":[\"de\",\"hizkuntza-soziologia\",\"i\u00f1aki\",\"inkesta\",\"isasi\",\"kasares\",\"luna\",\"martinez\",\"paula\",\"sl\",\"soziolinguistika\",\"xabier\"],\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"CommentAction\",\"name\":\"Comment\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2008\\\/06\\\/22\\\/lokartzeko-motiborik-ez\\\/#respond\"]}]},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2008\\\/06\\\/22\\\/lokartzeko-motiborik-ez\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2008\\\/06\\\/22\\\/lokartzeko-motiborik-ez\\\/\",\"name\":\"Lokartzeko motiborik ez - Garaigoikoa\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2008-06-22T17:14:03+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/460e679562b6c6b679cf78f49a422b25\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2008\\\/06\\\/22\\\/lokartzeko-motiborik-ez\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2008\\\/06\\\/22\\\/lokartzeko-motiborik-ez\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2008\\\/06\\\/22\\\/lokartzeko-motiborik-ez\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Lokartzeko motiborik ez\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/\",\"name\":\"Garaigoikoa\",\"description\":\"Hizkuntza soziologia (edo soziolinguistika)\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/460e679562b6c6b679cf78f49a422b25\",\"name\":\"Txerra Rodriguez\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/84c33467efd80cea8ce40cf1e4a2e452b6ab9c51622e1a63fa9960d7fc6fa113?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/84c33467efd80cea8ce40cf1e4a2e452b6ab9c51622e1a63fa9960d7fc6fa113?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/84c33467efd80cea8ce40cf1e4a2e452b6ab9c51622e1a63fa9960d7fc6fa113?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Txerra Rodriguez\"},\"sameAs\":[\"https:\\\/\\\/x.com\\\/garaigoikoa\"],\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/author\\\/txerra-rodriguez\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Lokartzeko motiborik ez - Garaigoikoa","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2008\/06\/22\/lokartzeko-motiborik-ez\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"Lokartzeko motiborik ez - Garaigoikoa","og_description":"Azken aldi honetan, aipuei hartu diet kari\u00f1oa-edo. Gaur beste bat, gaurkoan IV. Inkesta Soziolinguistikoaren gainean. Egun hauetan horri buruz irakurri dudan analisirik sakonenak. Xabier Isasi, I\u00f1aki Martinez de Luna eta Paula Kasaresenak. IV Inkesta Soziolinguistikoa aztertuta, euskararen berreskuratze prozesuan aurrera egin dela, baina datu kezkagarriak ere badirela uste dute Xabier Isasik, I\u00f1aki Martinez de Lunak [&hellip;]","og_url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2008\/06\/22\/lokartzeko-motiborik-ez\/","og_site_name":"Garaigoikoa","article_published_time":"2008-06-22T17:14:03+00:00","author":"Txerra Rodriguez","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@garaigoikoa","twitter_misc":{"Written by":"Txerra Rodriguez","Est. reading time":"4 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2008\/06\/22\/lokartzeko-motiborik-ez\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2008\/06\/22\/lokartzeko-motiborik-ez\/"},"author":{"name":"Txerra Rodriguez","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/#\/schema\/person\/460e679562b6c6b679cf78f49a422b25"},"headline":"Lokartzeko motiborik ez","datePublished":"2008-06-22T17:14:03+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2008\/06\/22\/lokartzeko-motiborik-ez\/"},"wordCount":792,"commentCount":0,"keywords":["de","hizkuntza-soziologia","i\u00f1aki","inkesta","isasi","kasares","luna","martinez","paula","sl","soziolinguistika","xabier"],"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"CommentAction","name":"Comment","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2008\/06\/22\/lokartzeko-motiborik-ez\/#respond"]}]},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2008\/06\/22\/lokartzeko-motiborik-ez\/","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2008\/06\/22\/lokartzeko-motiborik-ez\/","name":"Lokartzeko motiborik ez - Garaigoikoa","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/#website"},"datePublished":"2008-06-22T17:14:03+00:00","author":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/#\/schema\/person\/460e679562b6c6b679cf78f49a422b25"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2008\/06\/22\/lokartzeko-motiborik-ez\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2008\/06\/22\/lokartzeko-motiborik-ez\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2008\/06\/22\/lokartzeko-motiborik-ez\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Lokartzeko motiborik ez"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/#website","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/","name":"Garaigoikoa","description":"Hizkuntza soziologia (edo soziolinguistika)","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/#\/schema\/person\/460e679562b6c6b679cf78f49a422b25","name":"Txerra Rodriguez","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/84c33467efd80cea8ce40cf1e4a2e452b6ab9c51622e1a63fa9960d7fc6fa113?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/84c33467efd80cea8ce40cf1e4a2e452b6ab9c51622e1a63fa9960d7fc6fa113?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/84c33467efd80cea8ce40cf1e4a2e452b6ab9c51622e1a63fa9960d7fc6fa113?s=96&d=mm&r=g","caption":"Txerra Rodriguez"},"sameAs":["https:\/\/x.com\/garaigoikoa"],"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/author\/txerra-rodriguez\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13154","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/users\/37"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=13154"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13154\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=13154"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=13154"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=13154"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}