{"id":13159,"date":"2008-06-10T08:37:28","date_gmt":"2008-06-10T08:37:28","guid":{"rendered":"http:\/\/13159"},"modified":"2008-06-10T08:37:28","modified_gmt":"2008-06-10T08:37:28","slug":"gazte-gara-gazte","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2008\/06\/10\/gazte-gara-gazte\/","title":{"rendered":"Gazte gara gazte &#8230;&#8230;."},"content":{"rendered":"<p>Aurrekoan<br \/>\nirakurri nuen <a href=\"http:\/\/www.uztarria.com\/albistiek\/1212486841\">\u201cgaztetxoen<br \/>\nkomandoak\u201d<\/a> osatzeko proposamen zoroa. Euskara bultzatzeko komandoak,<br \/>\nbadaezpada ere. Kontzientzia sortzeko komandoak, alegia. Proposamenak ez du ez<br \/>\nhanka ez buru, baina tira. <\/p>\n<p><!--[if !supportEmptyParas]-->&nbsp;<!--[endif]--><\/p>\n<p>Honi oso lotuta<br \/>\ngaldera hau: Zergatik ez dute gazteek euskaraz egiten? Zenbat aldiz entzun<br \/>\ndugu. Herri honetan oso ohituak gaude geure buruak zigortzera eta alarmen<br \/>\naldabak jotzera. Gazteek ez dute euskararik egiten, gureak egin du, eta halako<br \/>\nmezu apokaliptikoak. Komandoak osatzeko deia barne.<\/p>\n<p><!--[if !supportEmptyParas]-->&nbsp;<!--[endif]--><\/p>\n<p>Hala ere, nik<br \/>\nbehin bati (I<strike>\u00f1aki Eizmendiri???<\/strike> Dabid Anauti) entzun nion justu kontrakoa. Hau da: bere<br \/>\nustez, harrigarria da oraindik orain euren artean euskaraz egiten duten gazteak<br \/>\negotea. Eta hori da ikertu beharrekoa. Zerk bultzatzen du gazte horiek euskaraz<br \/>\negitera? Zer arrazoi daude portaera horren atzean? Zer baldintza sozial eta zer<br \/>\nbaldintza linguistiko.<\/p>\n<p><!--[if !supportEmptyParas]-->&nbsp;<!--[endif]--><\/p>\n<p>Eta hau guztia<br \/>\nzertara dator? Ba, orain gutxi irakurri dut <a href=\"http:\/\/www.soziolinguistika.org\/\">Klusterrak<\/a>, <a href=\"http:\/\/www.topagunea.org\/\">Topaguneak<\/a>, <a href=\"http:\/\/www.aisia.net\/\">Urtxintxak<\/a><br \/>\neta <a href=\"http:\/\/www.ebete.org\/\">Ebetek<\/a> egin duten txosten antzekoa. Eta<br \/>\noso aproposa iruditu zait. Eta oso interesgarria. Eta oso nahasia. Eta oso<br \/>\nsortzailea. Eta ausarta, eta berritzailea, eta eraikitzailea, eta erakargarria,<br \/>\n\u2026 Eta bidea hortik izan daitekeela uste dudalako. <\/p>\n<p><!--[if !supportEmptyParas]-->&nbsp;<!--[endif]--><\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.soziolinguistika.org\/jardunaldi\/GazteerabilerarenOndorioak.pdf\">Txosten<br \/>\nosoa<\/a>.<\/p>\n<p><!--[if !supportEmptyParas]-->&nbsp;<!--[endif]--><\/p>\n<p>Ebetek egindako<br \/>\ntxostena:<\/p>\n<p><!--[if !supportEmptyParas]-->&nbsp;<!--[endif]--><\/p>\n<h3><b>Aurrera begirako ildoen proposamena<\/b><\/h3>\n<p>\n<b>Sarrera<\/b><\/p>\n<p><i>Gazteen hizkuntza erabileraren<br \/>\nperspektiba eta prospektiba<\/i> proiektuarekin jarraitzera begira, proiektuaren<br \/>\narduradunek (Soziolinguistika Klusterra, Urtxintxa Eskola eta Topagunea Euskara<br \/>\nElkarteen Federazioak), <i>ebete hizkuntza-zerbitzuei<\/i> eskatu diote<br \/>\njardunaldietako tailerra dinamizatzeaz gain, aurrera begirako ildo batzuk<br \/>\nproposatzea.<\/p>\n<p>Ondorengo orrietan proposamen<br \/>\nhoriek egiten dira, orain arte proiektuaren inguruan egindakoa abiapuntu eta<br \/>\noinarri hartuz.<\/p>\n<p>Proposamenen helburua proiektu hori<br \/>\nbideratzen laguntzea da, hau da, ideia batzuk ematea eta hainbat bide<br \/>\nantolatzen laguntzea. Noski, proposamenak besterik ez dira eta, eztabaidatzeaz<br \/>\ngain, egoki ikusten direnak garatu egin beharko dira.<\/p>\n<ul type=\"disc\">\n<li><b>Proposamenen abiapuntua<\/b><\/li>\n<\/ul>\n<p>Gazteen artean euskararen erabileran eragitea da<br \/>\nhelburua. Proiekturako egindako esperientzia eta ikerketen helburua hori da,<br \/>\neta geroztik proiektuaz aritu direnek (jardunaldietan, adibidez) hori izan dute<br \/>\njomuga.<\/p>\n<p>Baina gazteen euskararen erabileran eragiteak oso<br \/>\nbide ezberdinak hartu ditzake. Adibidez, hainbat jarduerek jomuga bezala<br \/>\nkuadrilletan eragitea dute, baina horrek ez du ziurtatzen, jarduerak arrakasta<br \/>\nizan arren, kuadrillatik kanpo euskara gehiago erabiliko dutenik.<\/p>\n<p>Horregatik, ikuspegi zabalago bat hartu behar da,<br \/>\neta gero horren barruan erabaki zein izan daitezkeen esperientziak eta<br \/>\njarduerak. Hau izan daiteke norabidea: gazteek euskara eta gehiago erabiltzeko<br \/>\njokabide aktiboak hartzea. Hau da, beraien eguneroko bizitzan eta harremanetan<br \/>\neuskara gero eta gehiago eta gero eta gehiagorekin erabiltzea.<\/p>\n<p>Horri begira, xirimiriaren ideia aproposa izan<br \/>\ndaiteke: euskara, euskarari buruzko mezuak, erreferenteak&#8230; hainbat bideetatik<br \/>\neta hainbat modutara iristaraztea gazteei. Horri begira interbentzio batzuk<br \/>\nkuadrillara zuzendu beharko dira, beste batzuk eskola orduz kanpoko<br \/>\njardueretara (aisia, kirola, musika, antzerkia&#8230;), komunikabideetara&#8230;<\/p>\n<p>Horri<br \/>\nbegira, hainbat bide landu daitezke. Besteak beste, bost hauek:<\/p>\n<ul type=\"disc\">\n<ol start=\"1\" type=\"1\">\n<li>Euskaldunon<br \/>\n      komunitatea eta mezuak<\/li>\n<li>Interbentzioak<\/li>\n<li>Tresnak eskaintzea<\/li>\n<li>Elkarlana eta<br \/>\n      goxotasuna<\/li>\n<li>Sormena arlo<br \/>\n      guztietan<\/li>\n<\/ol>\n<\/ul>\n<p>\n<b>Euskaldunon komunitatea eta mezuak<\/b><\/p>\n<p>Gazteei, euskarara erakartzeko, hau<br \/>\nda, euskararekiko jokabide aktiboak hartzeko, nolako mezuak eman behar dizkiegu<\/p>\n<p>Hasteko, euskaldunon komunitateak<br \/>\nahalik eta mezu koherenteenak eman beharko lituzke, eta askotan ez da horrela<br \/>\nizaten.<\/p>\n<p>Gazteek euskararekiko jokabide<br \/>\naktiboak izatea nahi badugu, euskaldun kontzientziatuok ere hori egin beharko<br \/>\ngenuke, hau da, euskara gero eta gehiago erabiltzeko jokabidea hartu. Onartu<br \/>\nbeharko genuke ez garela euskaldun erabat koherenteak (gehienok behintzat), hau<br \/>\nda, ez dugula euskaraz egiten euskaraz izan daitezkeen harreman guztietan edo<br \/>\neuskaraz izan daitezkeen edo ez dakigun harreman guztietan eta, hori onartzetik<br \/>\nhasita, bakoitzak bere erritmora gero eta euskara gehiago erabiltzeko jokabidea<br \/>\nhartu beharko luke.<\/p>\n<p>Norbera prozesu horretan<br \/>\nmurgiltzeko tresnak behar ditugu eta, gaur egun, gero eta eskurago ditugu<br \/>\ntresna horiek: TELP tailerrek adibidez (<i>Taller del espai ling\u00fcistic personal<\/i>),<br \/>\noso tresna aproposak eskaintzen dituzte horretarako. Tresna horien bidez,<br \/>\neuskara gero eta gehiago erabiltzea baizik. Hori da gakoetako bat, euskara gero<br \/>\neta gehiago erabiltzea (euskararekiko <i>militante<\/i> izatea) ez da zama bat,<br \/>\ngustura egin daitekeen zerbait baizik. Hori da gakoetako bat, euskara gero eta<br \/>\ngehiago erabiliz ahalegin horretan gustura sentitzeaz gain, nire buruarekin ere<br \/>\ngusturago sentitzea, nahi nukeena (euskaraz bizitzea) eta egiten dudana gero<br \/>\neta koherenteagoak baitira.<\/p>\n<p>Euskaldun kontzientziatuok hori<br \/>\negingo bagenu, gainontzeko euskaldunengan eragina izango genuke, baita<br \/>\ngazteengan ere. Azken batean, bide hori garatuta askoz errazagoa izango da<br \/>\npublizistengana jotzea eta saldu nahi ditugun mezuak lantzeko laguntza eskatzea<br \/>\neta hori ondo egitea. Aurreko diskurtso eta tresna horiek ez baditugu garatzen,<br \/>\nzer eskatu behar diegu publizistei? Orain arte balio ez digun horri beste<br \/>\nitxura bat eman eta berdin eskaintzen jarraitzea?<\/p>\n<p>Hau da lehenengo proposamena,<br \/>\nberaz. Euskararekiko jokabide aktiboak sustatzera begira, tresna batzuk<br \/>\neskaintzea, hainbatek frogatuak eta euskaldun izatea eta euskara erabiltzea<br \/>\nerakargarriagoa egingo dutenak.<\/p>\n<p>\n<b>Interbentzioak:<\/b><\/p>\n<p>Inork ez du zalantza jartzen<br \/>\nbeharrezkoak edo, gutxienik, oso lagungarriak direla gazteen euskararen<br \/>\nerabileran eragiteko interbentzioak. Interbentzio horiek, ezaugarri hauek<br \/>\ngutxienez beharko dituzte:<\/p>\n<ul type=\"disc\">\n<li>Esplizituki eragiteko<br \/>\n     interbentzioak eskaini daitezke edo xirimiri moduan. Hau da, jarduera<br \/>\n     batzuk euskararen gaia esplizituki lantzea izan dezakete oinarrian<br \/>\n     (Kuadrillategi egitasmoak, adibidez) baina euskararen erabilera landu<br \/>\n     daiteke hori egingo dela esplizitu egin gabe ere (hainbat aisiako edo<br \/>\n     kiroleko jardueretan euskararen erabilera landuz, adibidez). Bi bideak<br \/>\n     dira interesgarriak. Bigarrenean gazte askorengan eragin dezakegu baina<br \/>\n     agian helburu xumeekin, eta lehenengoan berriz gazte gutxiagorengana<br \/>\n     iritsiko gara, baina helburuak handiagoak izango dira.<\/li>\n<li>Jarduera guztien oinarrian<br \/>\n     gozamenak egon behar du. Jarduera horietan gustura aritu behar dute<br \/>\n     gazteek, euskaraz gustura aritu behar dute. Euskararekin harreman ona<br \/>\n     izatea lortu behar dugu.<\/li>\n<li>Erabileran eragiten<br \/>\n     eraginkorrak izan behar dugu. Zer eta nola egin daitekeen argi izan behar<br \/>\n     dugu. Horretarako metodologiak garatzea beharrezkoa da, baita adierazleak,<br \/>\n     neurgailuak eta abar ere. Ttakun Kultur Elkarteak eta Gipuzkoako Foru<br \/>\n     Aldundiak garatutako <a href=\"http:\/\/www.erabili.com\/zer_berri\/muinetik\/1140447440\">Hezitzaileek<br \/>\n     asko egin dezakete<\/a> metodologia oso adibide egokia da.<\/li>\n<li>Baina ezin da naturaltasuna<br \/>\n     galdu. Jardueren oinarrian gozamena egotea helburu bat baino tresna bat<br \/>\n     den moduan, metodologiak eta adierazleek ere tresna bat izan behar dute<br \/>\n     eta ez helburu bat. Beraz, horiek lantzea eta aplikatzea ere ondo egin<br \/>\n     beharko da, laguntza bat baino oztopo bat bihurtu ez daitezen:<br \/>\n     errealitatearen azterketa egiteko tresna sinple eta azkarrak, erabileran<br \/>\n     eragiteko estrategia malguak&#8230;<\/li>\n<li>Gazteentzako jarduerak<br \/>\n     antolatzea ez dago gaizki, baina gazteekin antolatzea askoz aproposagoa<br \/>\n     eta eraginkorragoa izan daiteke, batez ere jardueren arrakastari begira<br \/>\n     eta benetan gazteen interesetara egokitzera begira. Zer eta nola egin<br \/>\n     planifikatzerakoan, gazteen parte-hartzea nola bideratu ere landu beharko<br \/>\n     da eta, ahal bada, une horretan bertan inplikatzea da egokiena.<\/li>\n<\/ul>\n<p>Hauek izan daitezke interbentzioen<br \/>\nedo jardueren ezaugarri nagusiak. Oinarriak eta norabidea argi eduki beharko<br \/>\ndira eta sortu-frogatu-egokitu-frogatu dinamika erabili beharko da behin eta<br \/>\nberriz.<\/p>\n<p>\n<b>Tresnak eskaintzea:<\/b><\/p>\n<p>Euskal komunitatetik hainbat mezu<br \/>\njasotzeaz gain eta interbentzioen bidez erabileran eragiten saiatzeaz gain,<br \/>\neuskara gero eta gehiago erabiltzeko eta euskararekiko jokabide aktiboak<br \/>\nizateko tresnak eskaini eta helarazi behar zaizkie gazteei. Ezaugarri<br \/>\nezberdinetako tresnak izango dira eta, besteak beste, hiru hauek garatzea<br \/>\negokia izan daiteke:<\/p>\n<ul type=\"disc\">\n<li><b>Gazte hizkera<\/b>:<br \/>\n     Euskarak gazte hizkera berritzeko eta hedatzeko dituen zailtasunak argi<br \/>\n     daude. Eta gazteek euskara gero eta gehiago erabiltzera begira gazte<br \/>\n     hizkera aberats bat eskura izateak eta hori aldatzeko eta moldatzeko<br \/>\n     bideak edukitzeak zenbat lagunduko lukeen ere argi dago. Hori garatzeko<br \/>\n     bidean sortzen dira zalantzak: Gazte hizkera estandarra bai edo ez? Ez al<br \/>\n     da kontraesan bat? Baina ez bada horrelako zerbait lantzen zein izan<br \/>\n     daiteke bidea? Zerbait egin behar dela onartzen du gehiengoak. Beraz,<br \/>\n     froga batzuk behintzat egin daitezke (edo ikerketaren bat). Hainbat<br \/>\n     erakunde ari dira gazte hizkeraren edo hizkera informalaren gaia jorratzen<br \/>\n     (Urtxintxa, Ttakun, Mihiluze, Mantxut&#8230;) eta koordinatutako ahalegin<br \/>\n     batzuk egin daitezke: hainbat esamolde aukeratzea eta bide ezberdinetatik<br \/>\n     hedatzen ahalegintzea (xirimiri moduan hau ere: komunikabideak,<br \/>\n     hezitzaileak&#8230;). Izango al luke eraginik? Modu horretako frogen arabera,<br \/>\n     garatu beharreko bide egokia zein den ikusi ahal izango da edo, gutxienez,<br \/>\n     eztabaida bideratzeko hainbat esperientzia hartu ahal izango dira oinarri<br \/>\n     moduan. 18<\/li>\n<li><b>Ahozkotasuna<\/b>: Oso<br \/>\n     gai garrantzitsua da erabilerari dagokionez, baina ikastetxeen lan eremuan<br \/>\n     sartzen da batez ere. Euskararen irakaskuntzan ahozkotasunari eta euskaraz<br \/>\n     komunikatzeari lehentasuna ematea lortuko balitz, gramatikaren eta<br \/>\n     zuzentasunaren aurrean, gazteen artean erabilera sustatzerako aurrelan<br \/>\n     oinarrizko bat egina legoke.<\/li>\n<li>Euskara eta gaztelania edo<br \/>\n     frantsesa <b><i>gatazkan<\/i> jartzen direnean nola jokatu jakitea<\/b>:<br \/>\n     euskararekiko jokabide aktiboak dituenak, euskara edo erdara hautatzea<br \/>\n     dagokionean, euskararen aldeko hautua egiten du. Ez da soilik lehenengo<br \/>\n     hitza euskaraz egitea (horretarako borondatea izan arren askori zaila<br \/>\n     gertatzen zaion gaia), euskaraz ondo ez dakienarekin nola jokatu jakitea,<br \/>\n     ulertu arren gaztelaniara jotzen duenarekin nola egin jakitea, ulertzen ez<br \/>\n     duenari zer eta nola esan jakitea, kritika baten aurrean nola erantzun<br \/>\n     jakitea, eta abar. Horrelako egoeretan nola jokatu jakiteak konfidantza<br \/>\n     eta lasaitasuna ematen du eta euskara gero eta gehiago erabiltzeko bidea<br \/>\n     ematen du. Kasu honetan ere, TELP tailerrek tresna interesgarriak<br \/>\n     proposatzen dituzte. Tresna horiek hartu eta nori eta nola transmititu<br \/>\n     landu beharko litzateke.<\/li>\n<\/ul>\n<p>\n<b>Elkarlana eta goxotasuna:<\/b><\/p>\n<p>Bide horretan guztian erakundeen<br \/>\narteko elkarlana beharrezkoa da. Jardunaldietan aipatu zen moduan, elkarlan<br \/>\nhorrek goxotasuna behar du: inplikatuta dauden erakundeen arteko konfidantza,<br \/>\nnorabide berean aritzea, malgutasuna&#8230;<\/p>\n<p>Normalean inor ez dago elkarlanaren<br \/>\nkontra, baina askotan ez da biderik aurkitzen edo ez da asmatzen elkarlan<br \/>\nhorretan.<\/p>\n<p>Hainbat proiekturen kasuan asmatu<br \/>\ndute bide horretan (herri askotan lortu da udalaren eta hainbat erakunderen<br \/>\narteko elkarlana) eta klabe nagusiak zeintzuk diren aztertzea egokia izan<br \/>\ndaiteke. Baina argi dago klabe teknikoak baino (funtzioak, organigramak&#8230;),<br \/>\nklabe emozionalek dutela garrantzia (norabide berean aritzea, elkarlan hori<br \/>\ndenentzat onuragarria dela ikustea), eta abar.<\/p>\n<p>Beraz, ikerketak egin ahal izango<br \/>\ndira eta ondorio batzuk atera baina, batez ere, mezu batzuk landu beharko dira<br \/>\neta batera eta bestera zabaldu (hau ere publizisten laguntzaz?), elkarlan<br \/>\nhorren onurak erakutsiz eta horretarako pauso zehatzak proposatuz.<\/p>\n<p>\n<b>Sormena:<\/b><\/p>\n<p>Arlo guztietan sormena beharko<br \/>\ndugu. Baina sormena modu positiboan ulertuta. Hau da, askotan sormena baliabide<br \/>\ngutxi izatearen ordezko moduan ikusten da, baina ez luke horrela behar. Benetan<br \/>\neraginkorrak izateko sormena erabili beharko da:<\/p>\n<ul type=\"disc\">\n<li>Mezuak lantzeko eta<br \/>\n     hedatzeko.<\/li>\n<li>Jarduera eraginkorrak eta<br \/>\n     gazteekin batera egindakoak izateko.<\/li>\n<li>Gazteentzako tresnak<br \/>\n     garatzeko eta helarazteko.<\/li>\n<li>Erakundeen arteko elkarlana bideratzeko.<\/li>\n<li>&#8230;<\/li>\n<\/ul>\n<p>Sormena erabili ahal izateko,<br \/>\nnorabidea argi edukitzea da garrantzitsua eta ikuspegi positiboarekin lan<br \/>\negitea. Norabidea argi edukita eta egiten duguna positiboa izango dela benetan<br \/>\nsinetsita, baliabide gehiago edo gutxiago, lorpenak handiagoak edo txikiagoak,<br \/>\ntresnak garatuagoak edo ahulagoak, sormena erabiltzeko gai izango gara eta<br \/>\ngusturago arituko gara.<\/p>\n<p>Norabidea argi dugunez, gazteen<br \/>\nartean euskararekiko jokabide aktiboak hedatzea, aurrera begirako ildoak<br \/>\ngaratzeko sormena erabiltzea ez da zaila, eta oso emankorra izan daiteke.<\/p>\n<p>Egindako lana posiblea izan da<br \/>\nhainbat erakunde eta pertsonen kolaborazioari esker (udal teknikari, aritu eta<br \/>\naditu, irakasle, hezitzaile&#8230;) eta guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu.<br \/>&nbsp;<!--[endif]--><\/p>\n<p>&nbsp;<!--[endif]--><\/p>\n<p><!--[if !supportEmptyParas]-->&nbsp;<!--[endif]--><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Aurrekoan irakurri nuen \u201cgaztetxoen komandoak\u201d osatzeko proposamen zoroa. Euskara bultzatzeko komandoak, badaezpada ere. Kontzientzia sortzeko komandoak, alegia. Proposamenak ez du ez hanka ez buru, baina tira. &nbsp; Honi oso lotuta galdera hau: Zergatik ez dute gazteek euskaraz egiten? Zenbat aldiz entzun dugu. Herri honetan oso ohituak gaude geure buruak zigortzera eta alarmen aldabak jotzera. Gazteek [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":37,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[212,88,3,155,4,5,95,213],"class_list":["post-13159","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatu-gabea","tag-ebete","tag-gazteak","tag-hizkuntza-soziologia","tag-klusterra","tag-sl","tag-soziolinguistika","tag-topagunea","tag-urtxintxa"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v27.3 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Gazte gara gazte ....... - Garaigoikoa<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2008\/06\/10\/gazte-gara-gazte\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Gazte gara gazte ....... - Garaigoikoa\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Aurrekoan irakurri nuen \u201cgaztetxoen komandoak\u201d osatzeko proposamen zoroa. Euskara bultzatzeko komandoak, badaezpada ere. Kontzientzia sortzeko komandoak, alegia. Proposamenak ez du ez hanka ez buru, baina tira. &nbsp; Honi oso lotuta galdera hau: Zergatik ez dute gazteek euskaraz egiten? Zenbat aldiz entzun dugu. Herri honetan oso ohituak gaude geure buruak zigortzera eta alarmen aldabak jotzera. Gazteek [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2008\/06\/10\/gazte-gara-gazte\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Garaigoikoa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2008-06-10T08:37:28+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Txerra Rodriguez\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@garaigoikoa\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Txerra Rodriguez\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"8 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2008\\\/06\\\/10\\\/gazte-gara-gazte\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2008\\\/06\\\/10\\\/gazte-gara-gazte\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Txerra Rodriguez\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/460e679562b6c6b679cf78f49a422b25\"},\"headline\":\"Gazte gara gazte &#8230;&#8230;.\",\"datePublished\":\"2008-06-10T08:37:28+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2008\\\/06\\\/10\\\/gazte-gara-gazte\\\/\"},\"wordCount\":1634,\"commentCount\":3,\"keywords\":[\"ebete\",\"gazteak\",\"hizkuntza-soziologia\",\"klusterra\",\"sl\",\"soziolinguistika\",\"topagunea\",\"urtxintxa\"],\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"CommentAction\",\"name\":\"Comment\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2008\\\/06\\\/10\\\/gazte-gara-gazte\\\/#respond\"]}]},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2008\\\/06\\\/10\\\/gazte-gara-gazte\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2008\\\/06\\\/10\\\/gazte-gara-gazte\\\/\",\"name\":\"Gazte gara gazte ....... - Garaigoikoa\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2008-06-10T08:37:28+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/460e679562b6c6b679cf78f49a422b25\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2008\\\/06\\\/10\\\/gazte-gara-gazte\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2008\\\/06\\\/10\\\/gazte-gara-gazte\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2008\\\/06\\\/10\\\/gazte-gara-gazte\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Gazte gara gazte &#8230;&#8230;.\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/\",\"name\":\"Garaigoikoa\",\"description\":\"Hizkuntza soziologia (edo soziolinguistika)\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/460e679562b6c6b679cf78f49a422b25\",\"name\":\"Txerra Rodriguez\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/84c33467efd80cea8ce40cf1e4a2e452b6ab9c51622e1a63fa9960d7fc6fa113?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/84c33467efd80cea8ce40cf1e4a2e452b6ab9c51622e1a63fa9960d7fc6fa113?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/84c33467efd80cea8ce40cf1e4a2e452b6ab9c51622e1a63fa9960d7fc6fa113?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Txerra Rodriguez\"},\"sameAs\":[\"https:\\\/\\\/x.com\\\/garaigoikoa\"],\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/author\\\/txerra-rodriguez\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Gazte gara gazte ....... - Garaigoikoa","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2008\/06\/10\/gazte-gara-gazte\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"Gazte gara gazte ....... - Garaigoikoa","og_description":"Aurrekoan irakurri nuen \u201cgaztetxoen komandoak\u201d osatzeko proposamen zoroa. Euskara bultzatzeko komandoak, badaezpada ere. Kontzientzia sortzeko komandoak, alegia. Proposamenak ez du ez hanka ez buru, baina tira. &nbsp; Honi oso lotuta galdera hau: Zergatik ez dute gazteek euskaraz egiten? Zenbat aldiz entzun dugu. Herri honetan oso ohituak gaude geure buruak zigortzera eta alarmen aldabak jotzera. Gazteek [&hellip;]","og_url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2008\/06\/10\/gazte-gara-gazte\/","og_site_name":"Garaigoikoa","article_published_time":"2008-06-10T08:37:28+00:00","author":"Txerra Rodriguez","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@garaigoikoa","twitter_misc":{"Written by":"Txerra Rodriguez","Est. reading time":"8 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2008\/06\/10\/gazte-gara-gazte\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2008\/06\/10\/gazte-gara-gazte\/"},"author":{"name":"Txerra Rodriguez","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/#\/schema\/person\/460e679562b6c6b679cf78f49a422b25"},"headline":"Gazte gara gazte &#8230;&#8230;.","datePublished":"2008-06-10T08:37:28+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2008\/06\/10\/gazte-gara-gazte\/"},"wordCount":1634,"commentCount":3,"keywords":["ebete","gazteak","hizkuntza-soziologia","klusterra","sl","soziolinguistika","topagunea","urtxintxa"],"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"CommentAction","name":"Comment","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2008\/06\/10\/gazte-gara-gazte\/#respond"]}]},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2008\/06\/10\/gazte-gara-gazte\/","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2008\/06\/10\/gazte-gara-gazte\/","name":"Gazte gara gazte ....... - Garaigoikoa","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/#website"},"datePublished":"2008-06-10T08:37:28+00:00","author":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/#\/schema\/person\/460e679562b6c6b679cf78f49a422b25"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2008\/06\/10\/gazte-gara-gazte\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2008\/06\/10\/gazte-gara-gazte\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2008\/06\/10\/gazte-gara-gazte\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Gazte gara gazte &#8230;&#8230;."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/#website","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/","name":"Garaigoikoa","description":"Hizkuntza soziologia (edo soziolinguistika)","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/#\/schema\/person\/460e679562b6c6b679cf78f49a422b25","name":"Txerra Rodriguez","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/84c33467efd80cea8ce40cf1e4a2e452b6ab9c51622e1a63fa9960d7fc6fa113?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/84c33467efd80cea8ce40cf1e4a2e452b6ab9c51622e1a63fa9960d7fc6fa113?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/84c33467efd80cea8ce40cf1e4a2e452b6ab9c51622e1a63fa9960d7fc6fa113?s=96&d=mm&r=g","caption":"Txerra Rodriguez"},"sameAs":["https:\/\/x.com\/garaigoikoa"],"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/author\/txerra-rodriguez\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13159","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/users\/37"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=13159"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13159\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=13159"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=13159"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=13159"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}