{"id":13217,"date":"2007-11-26T16:47:47","date_gmt":"2007-11-26T16:47:47","guid":{"rendered":"http:\/\/13217"},"modified":"2007-11-26T16:47:47","modified_gmt":"2007-11-26T16:47:47","slug":"komunikabide-diglosikoak-hiznet","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2007\/11\/26\/komunikabide-diglosikoak-hiznet\/","title":{"rendered":"Komunikabide diglosikoak (hiznet)"},"content":{"rendered":"<p><strong>Ertz askoko poliedroa da<br \/>\neguneroko diglosikoek eskaintzen duten panorama. Baina oro har, argi dago<br \/>\neuskaren presentzia oso dela murritza egunkarietan (euskara hutsezkoaz aparte,<br \/>\njakina). Egunkari eleanitzei begira, ezinezkoa dirudi euskaraz bizi ahal izatea,<br \/>\ninformazio idatziaren kontsumoari gagozkiolarik. Hala al da? Tapoia edo oztopoa<br \/>\nal da euskarazko prentsa garatzeko prentsa diglosikoa izatea? <\/strong><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Egunkari diglosikoei buruz berba egiterakoan neuk hiru mota gura ditut<br \/>\nezberdindu hasieratik bertatik. Badakit sailkapen hau ez dela zuk egindakoa,<br \/>\nbaina nik aukeratu dudan irizpidea bestelakoa da. Zuk jarraitu duzun irizpidea<br \/>\neuskarazko albisteen kopurua izan da, beraz, irizpide objektibo bati ekin<br \/>\ndiozu. Nik neuk, ostera, irizpide subjektiboago bati ekin diot: kazeta<br \/>\nbakoitzak euskarari buruz duen diskurtsoari, alegia. Badakit arriskutsua dela<br \/>\nirizpide honi heltzea egunkarien azterketa xeherik egin barik, baina ez da<br \/>\nlekua horrelakorik egiteko. Nire arrazoiketa oraindik zorroztu eta findu behar<br \/>\nbada ere, lerro nagusiak aurkeztera ausartuko naiz.<\/p>\n<p>Hortaz, hiru egunkari diglosiko mota bereiztu ditut: euskararen<br \/>\nkontrako diskurtsoa dutenak, diskurtso indeferentea dutenak eta diskurtso<br \/>\neuskaltzalea dutenak. Jarraian, diskurtso bakoitzaren ezaugarri nagusiak eta<br \/>\neuskararen normalizazio mediatikoari egiten dizkioten ekarpenak (edo trabak)<br \/>\naletuko ditut banan-banan.<\/p>\n<p>Lehenengo motako egunkariek euskararen kontrako diskurtsoa darabiltela<br \/>\naurretik aipatu dut. Dena den, beren beregi ez dute aipatuko euren lerro<br \/>\neditorialean euskararen kontra daudenik, salbuespenak salbuespen. Izan ere,<br \/>\neuskararen kontrako diskurtsoa mozorrotuta agertuko digute, ez agerian. Euskara<br \/>\nlotuko dute, orokorrean, bi erreferentzia munduekin: alde batetik, nekazaritza<br \/>\ngiroko gizartearekin (beraz, iraganarekin) eta, beste aldetik,<br \/>\nbortizkeriarekin. Ondorioz, euskara ez da agertuko hizkuntza moderno baten<br \/>\ngisara, hizkuntza arkaikotzat hartua izango da. Gainera, gizartearen sektore<br \/>\njakin bati lotua agertuko zaigu hizkuntza, erdaldunen eta euskaldunon komunitateen<br \/>\narteko amildegia zabalduz.<\/p>\n<p>Lehenengo mota honen barruan kazeta hauek egongo lirateke: Diario de<br \/>\nNavarra, El Diario Vasco, El Correo Espa\u00f1ol, El Mundo, El Pa\u00eds eta Sud Ouest.<br \/>\nEgunkari hauetan euskarazko zenbait iritzi, albiste edo erreportaia agertuko<br \/>\ndira, baina horrek zer laguntza ematen dio euskararen normaltzeari? <\/p>\n<p>Lehenik eta behin, aipatu behar da egunkari hauetan euskarazko edukien<br \/>\npresentzia oso urria dela, %5etik behera kasu guztietan. Gainera, kasu<br \/>\nbatzuetan ehuneko hauek behera egin dute azken urteotan. Bigarrenik, euskarazko<br \/>\nedukien erreferentzia munduak oso murritzak dira: nekazaritza mundukoak,<br \/>\nfolklore mundukoak, &#8230; Honenbestez, eskaintzen dutena oso nimi\u00f1oa da, hutsala.<br \/>\nGainera, diskurtso mailako beligerantzia gehitzen badiogu honi, argi dago ezer<br \/>\ngutxi egiten dutela euskararen normaltzerako, traba egiten dutela ez<br \/>\nesatearren. Horretaz gain, egunkari hauek guztiak eragin handia dute euren<br \/>\nlurraldeetan: Nafarroan egunkaririk salduena Diario de Noticias da, Gipuzkoan<br \/>\nDiario Vasco, Bizkaian eta Araban El Correo Espa\u00f1ol eta Iparraldean Sud Ouest.<br \/>\nHori dela eta, egunkari hauek ardazten dute, zelanbait, euren lurraldeen egoera<br \/>\nmediatikoa, horrek dakarrenarekin.<\/p>\n<p>Bigarren motako egunkari diglosikoek indiferentziaren diskurtsoa<br \/>\ndarabiltela esan dut. Berez ez dute euskararen kontrako diskurtsoa; aitzitik,<br \/>\neuskararen alde daudela esango dute behin eta berriz euren lerro editorialean.<br \/>\nBaina aldekotasun honek ez du fruiturik emango, ez da euskarazko edukietan<br \/>\ngorpuztuko. Euskara maitatu egingo dute bai, baina ez dute erabiliko. Diskurtso<br \/>\nhoni indeferentziarena deitu diot neuk, euskararen alde egon arren, hori ez<br \/>\ndelako ezelan ere islatuko.<\/p>\n<p>Bigarren mota honen barruan kazeta hauek egongo lirateke: Nafarroako<br \/>\nDiario de Noticias, Arabako El Peri\u00f3dico de Alava eta Iparraldeko Le Journal du<br \/>\nPays Basque. Hiru hauek euren izenean adierazten dute euskararekiko<br \/>\naxolagabekeria eta, zer esanik ez, euren edukietan. Egunkari hauetan guztietan<br \/>\neuskarazko edukien presentzia %5etik behera dago, hortaz aurrekoen kopuru berean.<br \/>\nDena den, esan behar da hiru egunkari hauek eragin murritza dutela euren<br \/>\nlurraldeetan, aurrekoak ez bezala. <\/p>\n<p>Hirugarren motako egunkari diglosikoek diskurtso euskaltzalea<br \/>\ndarabiltela adierazi dut arestian. Zertan datza diskurtso hau? Diskurtso honen<br \/>\narabera, euskara garrantzitsua da, euskara bultzatu behar da, sustatu, &#8230;<br \/>\nGainera, diskurtso mailatik haratago ere badoaz eta euskarak presentzia eduki<br \/>\nbadu. Hala ere, kazeta hauek euskaldunon komunitateari jaramon egin beharrean,<br \/>\ngehiago erreparatzen diote &#8220;atxikitze&#8221; komunitateari. Atxikitze<br \/>\nkomunitatea ez da izango euskaraz berba egiten dutenen komunitatea, ardatza ez<br \/>\nda euskara izango. Komunitate horretako partaide izateko nahikoa da euskararen<br \/>\nalde egotea eta politikoki abertzalea izatea.<\/p>\n<p>Hortaz, egunkari hauek koherenteak dira euren diskurtso eta<br \/>\npraktikarekin. Euskara maitatu, maitatzen dute eta hori euren lerro<br \/>\neditorialean islatzen da. Euskara erabili, erabiltzen dute, baina euskararen<br \/>\nerabilera ez da garrantzitsua izango atxikitze komunitateko partaide izateko.<br \/>\nBeraz, euskararen erabilerak ez du asetuko euskaldunon guraria.<\/p>\n<p>Hirugarren mota hauetan hurrengo egunkariak daude: Deia eta Gara. Bi<br \/>\negunkari hauek euskarazko izena dute eta, gainera, nazio izaerakoak dira<br \/>\n(behinik behin Hego Euskal Herrikoak). Dena den, euskarazko edukiak %25tik<br \/>\nbehera daude. Eraginari dagokionez zailagoa da bi hauen eragina zehaztea, baina<br \/>\nesan dezakegu abertzaletasunaren bi lerro nagusien ordezkari direla: ezker<br \/>\nabertzalea eta eskumako abertzaleak.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Hiru egunkari diglosiko mota xehetu dut aurreko lerroetan, baina mota<br \/>\nbakoitzekoek zer ekarpen egiten diote euskaldunon komunitateari? <\/p>\n<p>Lehenengo motakoek, aipatu dudanez, euskara ez dute aintzat hartzen<br \/>\neta, horretaz aparte, euskara sustatzearen aurkako beligerantzia erakusten dute<br \/>\nildo editorialean. Beraz, euskaldunon komunitatearen garapenari ekarpen baino<br \/>\ntraba egiten diote. Tamalez, egunkari hauek dira Euskal Herriko egunerokoen<br \/>\nmerkatuan lider.<\/p>\n<p>Bigarren motakoek ere euskaldunon komunitatearen garatze bideei ekarpen<br \/>\nbaino traba egiten diete. Euskara maitatzeak eta euskara sustatzearen alde<br \/>\negoteak ez du ezertarako balio, gero praktikan antzematen ez bada. Eta egunkari<br \/>\nhauen praktika aurreko motakoen antzerakoa da. Are larriagoa, egunkari hauetako<br \/>\nbatzuek euren burua abertzaletzat baitaukate.<\/p>\n<p>Hirugarren motako egunkariek ere ez dute euskaldunon komunitatearen<br \/>\ngarapen osoa bermatzen. Egia da diskurtso mailan euskaltzale agertzen direna,<br \/>\negia da euskararen erabilera besteetan baino askoz handiagoa eta<br \/>\ngarrantzitsuagoa dena. Baina garrantzi gehiago aitortzen diote atxikitze<br \/>\nkomunitateari, euskaldunon komunitateari baino; baina euskararen erabilera<br \/>\nhorrek ez ditu asetzen euskaldun irakurleen premiak eta, hortaz, hankamotz<br \/>\ngeratzen da hizkuntzaren kontuan. Gainera, era honetako egunkariek, batez ere,<br \/>\neuskara hutsezko egunkariei bezeroak eta kazetariak &#8220;lapurtzen&#8221;<br \/>\ndizkiete. Euskaldun askok era honetako egunkariak erosten ditu euren ideia<br \/>\npolitikoekin bat datozelako, hizkuntzaren irizpideari begiratu barik.&nbsp; <\/p>\n<p>Ondorioz, egun euskaldunon komunitatearen premiak asetzen dituzten<br \/>\negunkari bakarrak euskara hutsez argitaratzen direnak dira. Historiak argi utzi<br \/>\ndu prentsa diglosikoak ez dituela euskaldunon premiak asetu gura. 25 urte pasa<br \/>\ndira lehen egunkari diglosikoak agertu zirenetik eta oraindik euskararen<br \/>\nnormaltzeak ez du lortu komunikabideen alor honetan helburuak betetzea.<br \/>\nEuskaldunon komunitatearen garapenerako gaur egun dagoen aukera bakarra<br \/>\neuskarazko prentsa elebakarra da, prentsa elebidunak ez baititu gure informazio<br \/>\nbetebeharrak asetzen. <\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ertz askoko poliedroa da eguneroko diglosikoek eskaintzen duten panorama. Baina oro har, argi dago euskaren presentzia oso dela murritza egunkarietan (euskara hutsezkoaz aparte, jakina). Egunkari eleanitzei begira, ezinezkoa dirudi euskaraz bizi ahal izatea, informazio idatziaren kontsumoari gagozkiolarik. Hala al da? Tapoia edo oztopoa al da euskarazko prentsa garatzeko prentsa diglosikoa izatea? &nbsp; Egunkari diglosikoei buruz [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":37,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[11,23,139,4,5],"class_list":["post-13217","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatu-gabea","tag-hizkuntza_soziologia","tag-hiznet","tag-komunikabideak","tag-sl","tag-soziolinguistika"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v27.3 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Komunikabide diglosikoak (hiznet) - Garaigoikoa<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2007\/11\/26\/komunikabide-diglosikoak-hiznet\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Komunikabide diglosikoak (hiznet) - Garaigoikoa\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Ertz askoko poliedroa da eguneroko diglosikoek eskaintzen duten panorama. Baina oro har, argi dago euskaren presentzia oso dela murritza egunkarietan (euskara hutsezkoaz aparte, jakina). Egunkari eleanitzei begira, ezinezkoa dirudi euskaraz bizi ahal izatea, informazio idatziaren kontsumoari gagozkiolarik. Hala al da? Tapoia edo oztopoa al da euskarazko prentsa garatzeko prentsa diglosikoa izatea? &nbsp; Egunkari diglosikoei buruz [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2007\/11\/26\/komunikabide-diglosikoak-hiznet\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Garaigoikoa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2007-11-26T16:47:47+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Txerra Rodriguez\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@garaigoikoa\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Txerra Rodriguez\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"5 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2007\\\/11\\\/26\\\/komunikabide-diglosikoak-hiznet\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2007\\\/11\\\/26\\\/komunikabide-diglosikoak-hiznet\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Txerra Rodriguez\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/460e679562b6c6b679cf78f49a422b25\"},\"headline\":\"Komunikabide diglosikoak (hiznet)\",\"datePublished\":\"2007-11-26T16:47:47+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2007\\\/11\\\/26\\\/komunikabide-diglosikoak-hiznet\\\/\"},\"wordCount\":979,\"commentCount\":0,\"keywords\":[\"hizkuntza_soziologia\",\"hiznet\",\"komunikabideak\",\"sl\",\"soziolinguistika\"],\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"CommentAction\",\"name\":\"Comment\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2007\\\/11\\\/26\\\/komunikabide-diglosikoak-hiznet\\\/#respond\"]}]},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2007\\\/11\\\/26\\\/komunikabide-diglosikoak-hiznet\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2007\\\/11\\\/26\\\/komunikabide-diglosikoak-hiznet\\\/\",\"name\":\"Komunikabide diglosikoak (hiznet) - Garaigoikoa\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2007-11-26T16:47:47+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/460e679562b6c6b679cf78f49a422b25\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2007\\\/11\\\/26\\\/komunikabide-diglosikoak-hiznet\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2007\\\/11\\\/26\\\/komunikabide-diglosikoak-hiznet\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2007\\\/11\\\/26\\\/komunikabide-diglosikoak-hiznet\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Komunikabide diglosikoak (hiznet)\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/\",\"name\":\"Garaigoikoa\",\"description\":\"Hizkuntza soziologia (edo soziolinguistika)\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/460e679562b6c6b679cf78f49a422b25\",\"name\":\"Txerra Rodriguez\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/84c33467efd80cea8ce40cf1e4a2e452b6ab9c51622e1a63fa9960d7fc6fa113?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/84c33467efd80cea8ce40cf1e4a2e452b6ab9c51622e1a63fa9960d7fc6fa113?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/84c33467efd80cea8ce40cf1e4a2e452b6ab9c51622e1a63fa9960d7fc6fa113?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Txerra Rodriguez\"},\"sameAs\":[\"https:\\\/\\\/x.com\\\/garaigoikoa\"],\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/author\\\/txerra-rodriguez\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Komunikabide diglosikoak (hiznet) - Garaigoikoa","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2007\/11\/26\/komunikabide-diglosikoak-hiznet\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"Komunikabide diglosikoak (hiznet) - Garaigoikoa","og_description":"Ertz askoko poliedroa da eguneroko diglosikoek eskaintzen duten panorama. Baina oro har, argi dago euskaren presentzia oso dela murritza egunkarietan (euskara hutsezkoaz aparte, jakina). Egunkari eleanitzei begira, ezinezkoa dirudi euskaraz bizi ahal izatea, informazio idatziaren kontsumoari gagozkiolarik. Hala al da? Tapoia edo oztopoa al da euskarazko prentsa garatzeko prentsa diglosikoa izatea? &nbsp; Egunkari diglosikoei buruz [&hellip;]","og_url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2007\/11\/26\/komunikabide-diglosikoak-hiznet\/","og_site_name":"Garaigoikoa","article_published_time":"2007-11-26T16:47:47+00:00","author":"Txerra Rodriguez","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@garaigoikoa","twitter_misc":{"Written by":"Txerra Rodriguez","Est. reading time":"5 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2007\/11\/26\/komunikabide-diglosikoak-hiznet\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2007\/11\/26\/komunikabide-diglosikoak-hiznet\/"},"author":{"name":"Txerra Rodriguez","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/#\/schema\/person\/460e679562b6c6b679cf78f49a422b25"},"headline":"Komunikabide diglosikoak (hiznet)","datePublished":"2007-11-26T16:47:47+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2007\/11\/26\/komunikabide-diglosikoak-hiznet\/"},"wordCount":979,"commentCount":0,"keywords":["hizkuntza_soziologia","hiznet","komunikabideak","sl","soziolinguistika"],"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"CommentAction","name":"Comment","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2007\/11\/26\/komunikabide-diglosikoak-hiznet\/#respond"]}]},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2007\/11\/26\/komunikabide-diglosikoak-hiznet\/","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2007\/11\/26\/komunikabide-diglosikoak-hiznet\/","name":"Komunikabide diglosikoak (hiznet) - Garaigoikoa","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/#website"},"datePublished":"2007-11-26T16:47:47+00:00","author":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/#\/schema\/person\/460e679562b6c6b679cf78f49a422b25"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2007\/11\/26\/komunikabide-diglosikoak-hiznet\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2007\/11\/26\/komunikabide-diglosikoak-hiznet\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2007\/11\/26\/komunikabide-diglosikoak-hiznet\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Komunikabide diglosikoak (hiznet)"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/#website","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/","name":"Garaigoikoa","description":"Hizkuntza soziologia (edo soziolinguistika)","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/#\/schema\/person\/460e679562b6c6b679cf78f49a422b25","name":"Txerra Rodriguez","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/84c33467efd80cea8ce40cf1e4a2e452b6ab9c51622e1a63fa9960d7fc6fa113?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/84c33467efd80cea8ce40cf1e4a2e452b6ab9c51622e1a63fa9960d7fc6fa113?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/84c33467efd80cea8ce40cf1e4a2e452b6ab9c51622e1a63fa9960d7fc6fa113?s=96&d=mm&r=g","caption":"Txerra Rodriguez"},"sameAs":["https:\/\/x.com\/garaigoikoa"],"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/author\/txerra-rodriguez\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13217","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/users\/37"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=13217"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13217\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=13217"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=13217"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=13217"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}