{"id":13301,"date":"2007-03-09T16:59:48","date_gmt":"2007-03-09T16:59:48","guid":{"rendered":"http:\/\/13301"},"modified":"2007-03-09T16:59:48","modified_gmt":"2007-03-09T16:59:48","slug":"normalizaziorako-alderdi-linguistikoa-bigarren-mailakoa-da","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2007\/03\/09\/normalizaziorako-alderdi-linguistikoa-bigarren-mailakoa-da\/","title":{"rendered":"Normalizaziorako alderdi linguistikoa bigarren mailakoa da"},"content":{"rendered":"<p>Artikulu hau <a href=\"http:\/\/www.erabili.com\/zer_berri\/muinetik\/1172747376\">erabili.com<\/a>-etik lapurtu dut. Roberto Manjonena da (aurretik ere <a href=\"http:\/\/www.blogak.com\/garaigoikoa\/hiznet-ikerketa-lanak-06\">blog<\/a> honetan aipatua). Eztabaida bat dabil han: hitanoa unibertsitatean erabili behar al da? Eta ze hitano klase? <\/p>\n<p>Oro har, ados nago berarekin eta aurreko <a href=\"http:\/\/www.blogak.com\/garaigoikoa\/euskara-triglosian\">post<\/a> batean ere zerbait aipatu nuen horren inguruan. Hemendik gonbite bat egin nahi diot Robertori. Horrelako artikulu gehiago behar ditugu. Plazarik nahi izanez gero, blog honen ateak parez pare dituzu zabalik.<\/p>\n<p>Irakur dezagun, bada, zer dioen.<\/p>\n<h3>Nire erantzunetik ez da berez ondorioztatzen estandarizazioaren<br \/>\nkontra nabilenik. Hala ere, gaineratu nahi dut, ikuspegi soziologiko<br \/>\nbatetik, nire ustez, garrantzitsuenetik, euskara batua txapuza bat<br \/>\ndela. Hizkuntza baten normalizazioan alderdi linguistikoa bigarren<br \/>\nmailakoa da, eta akats larria da oinarrizko erabakiak filologoen<br \/>\neskuetan uztea, egin den bezala Baina, tira, eredu desegokia iruditzen<br \/>\nbazait ere, hor dago, eta funtzio jakinak eduki ditzake; arazoa<br \/>\nbatuaren erabilera-esparrua zein den mugatzea da.<\/h3>\n<h3>Euskara batua hizkuntzaren barietate bat da. Bakarra denean, argi<br \/>\ndago hizkuntzak gabezia oso handiak dauzkala. Hizkuntza hori, ziur<br \/>\naski, gizartean oso desegituratuta egongo da, funtzionalki oso<br \/>\nmurriztuta, eta oso berba-errepertorio txiroa izango du. Hizkuntzak<br \/>\nbarietate eta erregistro desberdinak behar ditu, batzuk, informalak,<br \/>\neta hori da hitanoaren tokia. Gainera, historian, esanak esan,<br \/>\nbehe-mailako barietate bateko errepertorioa izan da, salbuespen<br \/>\ngutxirekin, euskara horixe izan baita.<\/h3>\n<h3>Jakina, gaztelaniaren eta euskeraren erregistroen artean formazko<br \/>\ndesberdintasunak daude, baita ikuspegi-aldaketak ere, baina darabilgun<br \/>\ngaiari bagagozkio, funtsean, ez dago desberdintasun nabarmenik, kontua<br \/>\ngizartearen erabilera-maila baita. Hitanoa, espainieran bezala,<br \/>\nherri-mailako hizkeran kokatuta dago eta maila hori dagokio. Egia esan,<br \/>\neuskerak bere tradizioan ia ez du bestelako mailarik ezagutu, saio<br \/>\nbakan batzuk gorabehera, eta nahiz eta kultura edo gizarte maila jasoko<br \/>\npertsona batzuek erabili. Esan gabe doa testu &#8220;jaso&#8221; horiek ez direla<br \/>\noso egokiak hitanoa agertzeko.<\/h3>\n<h3>Ziur aski zuk ikasgelan eta Unibertsitateko irakasleen artean<br \/>\nberdintsu hitz egiten duzu, normala denez. Agian, familian eta<br \/>\nlagunartean ere bai. Barietate bakarra duzu. Hor dago koska. Euskararen<br \/>\nkasuan, hizkuntzaren gabeziagatik gertatzen da hori; beste hizkuntza<br \/>\nbatzuetan ere gertatzen da, baina goi-mailako gizarte-sektoreen<br \/>\nerrepertorioaren homogeneitateagatik. Deskribatuta dago goi-mailako<br \/>\ngizarte-mailako barietateak direla uniformeenak. Ziur aski, zure<br \/>\ninguruan, euskarak ez du inoiz oso errepertorio aberatsik garatuko.<br \/>\nBaina, berriro diotsut, hitanoa ez da maila horretako errepertoriokoa,<br \/>\neta ez du zentzurik erregistro informalak formalizatzeak. Ahalegindu<br \/>\nzaitezke irakasleen artean hizkera informaleko adierazkortasunezko<br \/>\nformak imitatzen, baina sasi-hitano bat sortuko duzu, simulakro bat.<br \/>\nBeharbada, zu zeu konturatuta egongo zara formalitate-maila ez dela<br \/>\nnabarmenki aldatzen irakasle bati batuaren hitanoz hitz egiten<br \/>\ndiozunean.<\/h3>\n<h3>Hain zuzen ere, ETB1eko saio berri batzuen arrakasta berkalulua<br \/>\nerabiltzean datza, albiste-emankizunen eta mahai-inguruen hizkerarekin<br \/>\nkontrastean.<br \/>\nEuskaraz hitz egin nahi duten euskaldun berriek edo bernakulua galdu<br \/>\nduten euskaldun estandarizatuek beste bide batzuk bilatu beharko<br \/>\ndituzte gertuko hizkera, adierazkorra, bizia, aldakorra sortzeko, inoiz<br \/>\neuskara batuak maila horren premia badu. Nolanahi ere, corpusaren<br \/>\nplangintzak ezin du arrakastarik eduki aurretik hizkuntzak funtzioak<br \/>\neskuratu ez baditu. Gainera, corpusaren plangintzak zenbait esparrutan<br \/>\nez du zentzurik, adibidez, gazte-hizkeraren eremuan.<\/h3>\n<h3>Esan gabe doa niretzat herri-hizkera eta gizarte-maila baxua ez<br \/>\ndirela berez negatiboak, ez eta hizkera jasoa eta gizarte-maila altua<br \/>\nberez positiboak ere.<\/h3>\n<h3>Hortaz, ez dut uste batasuna hizkuntzaren maila guztietan behar<br \/>\ndenik eta, aitzitik, uste dut hizkuntza &#8220;normal&#8221; batek maila<br \/>\ndesberdinak behar dituela. Hizkuntzaren maila batzuk eta estandarra<br \/>\nberez dira desberdinak, eta ona da horrela izatea. Edozein hizkuntzatan<br \/>\nikusten dira mailen arteko desberdintasun horiek. Bestalde, hizkuntzen<br \/>\nbilakaera trikitixaren antzekoa da: batetik, kulturaren beste arlo<br \/>\nbatzuetan bezala, gero eta homogeneotasun handiagoa dago, eta<br \/>\nestandarra hizkera bernakuluen tokia hartuz doa, sarritan beste<br \/>\nhizkuntza baten estandarra; beste alde batetik, desberdintasunak<br \/>\nsortzen dira atergabe, inguru metropolitanoetan bereizketa eta<br \/>\nbernakulu berriak sortzen dira, agian, estandar baten<br \/>\ndesestandarizaziotik. Hori berori euskaran geratuko balitz, ezin esan<br \/>\nnolakoa izan litekeen, ez baitago aurretik programatzerik:<br \/>\ncorpus-plangintzak, arrakasta izateko, aurretik funtzio egokiak eduki<br \/>\nbehar ditu hizkuntzak. Geroxeago berriro itzuliko naiz horretara.<\/h3>\n<h3>Horrela, akademia batek ezin du bernakulu bat sortu, gazteen hizkera<br \/>\nsortzerik ez dagoen bezala. Hizkuntz mailak daude eta ez du zentzurik<br \/>\nguztiekin bat egin nahi izateak; gainera, esan dudan bezala, espazio<br \/>\npribatuak inbaditu nahi izatea iruditzen zait. Alferrik, nolanahi ere.<br \/>\nNire irudiko, batuaren hitanoa, Axularren Gero euskara batuan bezala,<br \/>\nalferrik dago.<\/h3>\n<h3>Zilegi bekit gai honi hertsiki lotuta daukadan kezka bati buruz<br \/>\nzenbait aipamen egitea. Hautapen linguistiko eta soziolinguistikoen<br \/>\ninguruko arazo ideologikoek, zentzu zabalean hartuta, kezkatzen naute,<br \/>\nalegia, zein diren joera eta jarrera batzuk sortzen dituzten baloreak,<br \/>\nbalorazioak, mundu-ikuskerak, gizarte-proiektuak. Horregatik,<br \/>\nkezkatzeko modukoa iruditzen zait hizkerak arautzeko gogoa espazio<br \/>\nguztietara eraman nahi izatea, mundu guztia eta ahalik eta egoera<br \/>\ngehienetan eredu jakin batzuetara mugatu nahi izatea,<br \/>\nhomogenizazio-zalentasuna. Adibidez, neuk artikulu bat idazten<br \/>\ndudanean, sistematiko \u201ceuskeraa\u201d erabiltzen badut, eta argitaratzaileak<br \/>\nnire aukera zanpatuz \u201ceuskaraa\u201d jartzen badu, nire askatasuna murrizten<br \/>\nari da. Hori eguneroko gertakaria da. Zein izan da historian euskera<br \/>\nsustatzeko mugimendu gehienen euskarri ideologikoa? Zein izan da<br \/>\nakademien berezko euskarri sozio-politikoa, Frantziako aitzindaritzatik<br \/>\nhasita? Nazio-estatu bat eraikitzeko asmoak zein neurritan ematen die<br \/>\nsostengua batuaren sorrerari eta batuaren neurririk gabeko hedapenari<br \/>\nedo Euskaltzaindiaren? Zer toki dute euskararen ideologiek<br \/>\nglobalizazioaren eta nazio-estatuei eusteko edo nazio-estatu berriak<br \/>\nsortzeko tentsioen artean? <\/h3>\n<h3>Bakoitzak bere aukera egiten du, eta neuk arestian agertu ditudan<br \/>\npolo bi horien kontra. Baina aukera hori erabaki eta jarrera<br \/>\nbakoitzaren bidez egiten dugu, nabarmena izan gabe. Hizkuntzaren<br \/>\ninguruko erabakiak eta jarrerak, kulturaren eremukoak direnez,<br \/>\nhorretarako egokienetarikoak dira.<\/h3>\n<h3>Enpin, honekin amaitzen da gai honen inguruko nire jarduna, balizko<br \/>\nerantzunengatik ere. Itxaroten dut gutxienez denontzat probetxukoa<br \/>\nizatea, onuragarri baita ikuspegi desberdinekin elkarrizketak izatea.<br \/>\nKontrakoa, endogamia kulturala, politikoa edo ideologikoa, bakean eta<br \/>\ngustura bizitzeko balio badu ere, espezieak desagertzera darama.<\/h3>\n<h3>Zoritxarrez. ez dut ulertu Atxagaren inguru gogoeta, eta beste<br \/>\nbaterako utziko dut. Nolanahi ere, ez da arazo zentral bat,<br \/>\nliteraturaren inguruko gaiak beti interesgarriak izan arren.<\/h3>\n<h3>Ondo izan.<\/h3>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Artikulu hau erabili.com-etik lapurtu dut. Roberto Manjonena da (aurretik ere blog honetan aipatua). Eztabaida bat dabil han: hitanoa unibertsitatean erabili behar al da? Eta ze hitano klase? Oro har, ados nago berarekin eta aurreko post batean ere zerbait aipatu nuen horren inguruan. Hemendik gonbite bat egin nahi diot Robertori. Horrelako artikulu gehiago behar ditugu. Plazarik [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":37,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[73,74,3,26,4,5],"class_list":["post-13301","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatu-gabea","tag-corpus-plangintza","tag-estatus-plangintza","tag-hizkuntza-soziologia","tag-normalizazioa","tag-sl","tag-soziolinguistika"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v27.3 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Normalizaziorako alderdi linguistikoa bigarren mailakoa da - Garaigoikoa<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2007\/03\/09\/normalizaziorako-alderdi-linguistikoa-bigarren-mailakoa-da\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Normalizaziorako alderdi linguistikoa bigarren mailakoa da - Garaigoikoa\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Artikulu hau erabili.com-etik lapurtu dut. Roberto Manjonena da (aurretik ere blog honetan aipatua). Eztabaida bat dabil han: hitanoa unibertsitatean erabili behar al da? Eta ze hitano klase? Oro har, ados nago berarekin eta aurreko post batean ere zerbait aipatu nuen horren inguruan. Hemendik gonbite bat egin nahi diot Robertori. Horrelako artikulu gehiago behar ditugu. Plazarik [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2007\/03\/09\/normalizaziorako-alderdi-linguistikoa-bigarren-mailakoa-da\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Garaigoikoa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2007-03-09T16:59:48+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Txerra Rodriguez\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@garaigoikoa\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Txerra Rodriguez\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"5 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2007\\\/03\\\/09\\\/normalizaziorako-alderdi-linguistikoa-bigarren-mailakoa-da\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2007\\\/03\\\/09\\\/normalizaziorako-alderdi-linguistikoa-bigarren-mailakoa-da\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Txerra Rodriguez\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/460e679562b6c6b679cf78f49a422b25\"},\"headline\":\"Normalizaziorako alderdi linguistikoa bigarren mailakoa da\",\"datePublished\":\"2007-03-09T16:59:48+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2007\\\/03\\\/09\\\/normalizaziorako-alderdi-linguistikoa-bigarren-mailakoa-da\\\/\"},\"wordCount\":910,\"commentCount\":4,\"keywords\":[\"corpus-plangintza\",\"estatus-plangintza\",\"hizkuntza-soziologia\",\"normalizazioa\",\"sl\",\"soziolinguistika\"],\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"CommentAction\",\"name\":\"Comment\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2007\\\/03\\\/09\\\/normalizaziorako-alderdi-linguistikoa-bigarren-mailakoa-da\\\/#respond\"]}]},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2007\\\/03\\\/09\\\/normalizaziorako-alderdi-linguistikoa-bigarren-mailakoa-da\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2007\\\/03\\\/09\\\/normalizaziorako-alderdi-linguistikoa-bigarren-mailakoa-da\\\/\",\"name\":\"Normalizaziorako alderdi linguistikoa bigarren mailakoa da - Garaigoikoa\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2007-03-09T16:59:48+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/460e679562b6c6b679cf78f49a422b25\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2007\\\/03\\\/09\\\/normalizaziorako-alderdi-linguistikoa-bigarren-mailakoa-da\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2007\\\/03\\\/09\\\/normalizaziorako-alderdi-linguistikoa-bigarren-mailakoa-da\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2007\\\/03\\\/09\\\/normalizaziorako-alderdi-linguistikoa-bigarren-mailakoa-da\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Normalizaziorako alderdi linguistikoa bigarren mailakoa da\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/\",\"name\":\"Garaigoikoa\",\"description\":\"Hizkuntza soziologia (edo soziolinguistika)\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/460e679562b6c6b679cf78f49a422b25\",\"name\":\"Txerra Rodriguez\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/84c33467efd80cea8ce40cf1e4a2e452b6ab9c51622e1a63fa9960d7fc6fa113?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/84c33467efd80cea8ce40cf1e4a2e452b6ab9c51622e1a63fa9960d7fc6fa113?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/84c33467efd80cea8ce40cf1e4a2e452b6ab9c51622e1a63fa9960d7fc6fa113?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Txerra Rodriguez\"},\"sameAs\":[\"https:\\\/\\\/x.com\\\/garaigoikoa\"],\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/author\\\/txerra-rodriguez\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Normalizaziorako alderdi linguistikoa bigarren mailakoa da - Garaigoikoa","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2007\/03\/09\/normalizaziorako-alderdi-linguistikoa-bigarren-mailakoa-da\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"Normalizaziorako alderdi linguistikoa bigarren mailakoa da - Garaigoikoa","og_description":"Artikulu hau erabili.com-etik lapurtu dut. Roberto Manjonena da (aurretik ere blog honetan aipatua). Eztabaida bat dabil han: hitanoa unibertsitatean erabili behar al da? Eta ze hitano klase? Oro har, ados nago berarekin eta aurreko post batean ere zerbait aipatu nuen horren inguruan. Hemendik gonbite bat egin nahi diot Robertori. Horrelako artikulu gehiago behar ditugu. Plazarik [&hellip;]","og_url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2007\/03\/09\/normalizaziorako-alderdi-linguistikoa-bigarren-mailakoa-da\/","og_site_name":"Garaigoikoa","article_published_time":"2007-03-09T16:59:48+00:00","author":"Txerra Rodriguez","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@garaigoikoa","twitter_misc":{"Written by":"Txerra Rodriguez","Est. reading time":"5 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2007\/03\/09\/normalizaziorako-alderdi-linguistikoa-bigarren-mailakoa-da\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2007\/03\/09\/normalizaziorako-alderdi-linguistikoa-bigarren-mailakoa-da\/"},"author":{"name":"Txerra Rodriguez","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/#\/schema\/person\/460e679562b6c6b679cf78f49a422b25"},"headline":"Normalizaziorako alderdi linguistikoa bigarren mailakoa da","datePublished":"2007-03-09T16:59:48+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2007\/03\/09\/normalizaziorako-alderdi-linguistikoa-bigarren-mailakoa-da\/"},"wordCount":910,"commentCount":4,"keywords":["corpus-plangintza","estatus-plangintza","hizkuntza-soziologia","normalizazioa","sl","soziolinguistika"],"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"CommentAction","name":"Comment","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2007\/03\/09\/normalizaziorako-alderdi-linguistikoa-bigarren-mailakoa-da\/#respond"]}]},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2007\/03\/09\/normalizaziorako-alderdi-linguistikoa-bigarren-mailakoa-da\/","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2007\/03\/09\/normalizaziorako-alderdi-linguistikoa-bigarren-mailakoa-da\/","name":"Normalizaziorako alderdi linguistikoa bigarren mailakoa da - Garaigoikoa","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/#website"},"datePublished":"2007-03-09T16:59:48+00:00","author":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/#\/schema\/person\/460e679562b6c6b679cf78f49a422b25"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2007\/03\/09\/normalizaziorako-alderdi-linguistikoa-bigarren-mailakoa-da\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2007\/03\/09\/normalizaziorako-alderdi-linguistikoa-bigarren-mailakoa-da\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2007\/03\/09\/normalizaziorako-alderdi-linguistikoa-bigarren-mailakoa-da\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Normalizaziorako alderdi linguistikoa bigarren mailakoa da"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/#website","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/","name":"Garaigoikoa","description":"Hizkuntza soziologia (edo soziolinguistika)","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/#\/schema\/person\/460e679562b6c6b679cf78f49a422b25","name":"Txerra Rodriguez","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/84c33467efd80cea8ce40cf1e4a2e452b6ab9c51622e1a63fa9960d7fc6fa113?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/84c33467efd80cea8ce40cf1e4a2e452b6ab9c51622e1a63fa9960d7fc6fa113?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/84c33467efd80cea8ce40cf1e4a2e452b6ab9c51622e1a63fa9960d7fc6fa113?s=96&d=mm&r=g","caption":"Txerra Rodriguez"},"sameAs":["https:\/\/x.com\/garaigoikoa"],"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/author\/txerra-rodriguez\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13301","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/users\/37"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=13301"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13301\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=13301"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=13301"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=13301"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}