{"id":47996,"date":"2024-10-22T07:46:01","date_gmt":"2024-10-22T06:46:01","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/?p=47996"},"modified":"2024-10-27T07:58:42","modified_gmt":"2024-10-27T06:58:42","slug":"euskararekin-edonora-joan-zaitezkeela-probatzen-duten-12-froga","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2024\/10\/22\/euskararekin-edonora-joan-zaitezkeela-probatzen-duten-12-froga\/","title":{"rendered":"Euskararekin edonora joan zaitezkeela probatzen duten 12 froga"},"content":{"rendered":"<p><span style=\"font-weight: 400\">Praza agerkari galiziarrak ostiralero unha ducia izeneko sekzioa du (niri asko gustatzen zait eta euskaraz inork egingo balu, ni irakurle fidel bihurtuko nintzateke). Sekzio horretan, gai baten inguruko 12 gauza aipatzen dira, karrusel moduko batean. Ana Liste-k honako hau egin du orain dela gutxi: <\/span><a href=\"https:\/\/praza.gal\/ducias\/probas-de-que-co-galego-imos-onde-queiramos\"><span style=\"font-weight: 400\">Unha ducia de probas de que co galego imos onde queiramos<\/span><\/a><span style=\"font-weight: 400\">.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400\">Hori ikusi eta, kontxo, esan nuen, egongo al dira euskararekin ere beste horrenbeste froga? Lehen kolpean 12 froga agertu zitzaizkidan, baina sare sozialetan eta iruzkinetan egindako ekarpenekin, 12 barik, 14 izango dira frogak:<\/span><\/p>\n<ol>\n<li><span style=\"font-weight: 400\"> 2019an Amets Arzallusek <\/span><a href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Mi%C3%B1an\"><span style=\"font-weight: 400\">Mi\u00f1an<\/span><\/a><span style=\"font-weight: 400\"> izeneko liburua idatzi zuen euskaraz. Migrazio baten kronika dugu liburu hau eta, seguruenik, azken urteotan euskaraz gehien saldu den liburua izango da. Eta, gainera, hainbat hizkuntzatara itzuli da (ingelesa, alemana, katalana, galiziera, italiera, gaztelania, gutxienez). Eta, ez hori bakarrik, Francisco katolikoen buruak gomendatu zuen liburua 2022an. Gainera, gutxi barru Artedramak horretan oinarritutako antzerki obra estreinatuko du Bilboko <\/span><a href=\"https:\/\/www.teatroarriaga.eus\/programacion\/minan\/?lang=eu\"><span style=\"font-weight: 400\">Arriaga antzokian<\/span><\/a><span style=\"font-weight: 400\">.\u00a0<\/span><\/li>\n<li><span style=\"font-weight: 400\"> 2017an Jon Gara\u00f1ok eta Aitor Arregik <\/span><a href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Handia\"><span style=\"font-weight: 400\">Handia<\/span><\/a><span style=\"font-weight: 400\"> izeneko filma egin zuten. Altzoko Handiaren historia kontatzen du filmak. Donostiako Zinemaldiko sekzio ofizialean lehiatu zen eta epaimahaiaren sari berezia irabazi zuen, baita euskal zinemari emandako Irizar saria ere. Horrez gain, Goya sarietan 10 sari lortu zituen euskarazko film honek. Zinemetan 150.000 ikusle izan zituen.<\/span><\/li>\n<li><span style=\"font-weight: 400\"> Munduan zehar, <\/span><a href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Berri_Txarrak\"><span style=\"font-weight: 400\">Berri Txarrak<\/span><\/a><span style=\"font-weight: 400\"> taldeak bira arrakastatsuak egin ditu (1.000 kontzertutik gora munduan zehar, New Yorken, Sao Paulon, Nantesen, Managuan, Zelanda Berrian, Pekinen edo Lekunberrin), euskaraz kantatuta, noski.\u00a0<\/span><\/li>\n<li><span style=\"font-weight: 400\"> Euskara ikasteko aukerak daude <\/span><a href=\"https:\/\/www.etxepare.eus\/eu\/euskara-ikasi\"><span style=\"font-weight: 400\">munduko<\/span><\/a><span style=\"font-weight: 400\"> 30 unibertsitateetan eta diasporako 70 euskal etxeetan. Euskara ikasteko arrazoien artean daude Berri Txarrak (edo bestelako euskarazko musikagileak) ulertzeko motibazioa edo Itziar Itu\u00f1o bezalako aktoreen lan batzuk ulertzeko motibazioa.\u00a0<\/span><\/li>\n<li><span style=\"font-weight: 400\"> Euskal mitologian oinarritutako <\/span><a href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Irati_(filma)\"><span style=\"font-weight: 400\">Irati<\/span><\/a><span style=\"font-weight: 400\"> filmak ere nazioartean bidaiatu zuen (eta bidaiatzen ari da). 155.000 ikusle izan zituen film honek (euskarazko filmik ikusiena gaur-gaurkoz) eta sariak jaso zituen han-hemenka. Euskaratik eta euskaraz. Berriki <\/span><a href=\"https:\/\/primeran.eus\/m\/irati\"><span style=\"font-weight: 400\">Primeran plataforman<\/span><\/a><span style=\"font-weight: 400\"> ikusgai jarri dute.\u00a0\u00a0<\/span><\/li>\n<li><span style=\"font-weight: 400\"> Gure arbasoek ere erakutsi ziguten euskara ez zela bakarrik hemengorako. Pidginak sortu zituzten han eta hemen. Biren erreferentziak gorde dira: <\/span><a href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Euskara-islandiera_pidgina\"><span style=\"font-weight: 400\">islandierarekin<\/span><\/a><span style=\"font-weight: 400\"> osatutako pidgina (interbentzio <a href=\"https:\/\/www.berria.eus\/lurraldeak\/bizkaia\/hizkuntza-bat-ere-sortu-zuten_2132204_102.html\">artistiko bat<\/a> eta guzti) eta <\/span><a href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Euskoalgonkin\"><span style=\"font-weight: 400\">algokin<\/span><\/a><span style=\"font-weight: 400\"> hizkuntzarekin sortutakoa. Horrez gain, euskarak hainbat berba mailegatu ditu inguruetako hizkuntzetara.\u00a0<\/span><\/li>\n<li><span style=\"font-weight: 400\"> Turismoa egiteko ere balio dezake euskarak. Adibidez, <\/span><a href=\"https:\/\/erromaneuskaraz.wordpress.com\/\"><span style=\"font-weight: 400\">Erroma euskaraz<\/span><\/a><span style=\"font-weight: 400\"> bisitatu daiteke, baita <\/span><a href=\"https:\/\/euskalerriairratia.eus\/irunea\/1419257447003-mexiko-df-n-turismoa-euskaraz\"><span style=\"font-weight: 400\">Mexiko hiria<\/span><\/a><span style=\"font-weight: 400\"> ere, Lisboako autobus turistikotan euskarazko audioak entzun daitezke, Menorkako jatetxe bateko kartan, Eslovenian ere bada euskarazko testuak dituen museorik, Boisen edo Errioxan ere badira euskarazko mezuak, eta abar. Kike Amonarriz ibili zen horiek batzen eta berari esker egin izan dut puntu hau. Mila esker Kike!<\/span><\/li>\n<li><span style=\"font-weight: 400\"> Oskar Alegria zinemagileak ere badaki zer den euskararekin bidaiatzea. Bere lehen filma \u201c<\/span><a href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Emak_Bakia_baita_(2012ko_filma)\"><span style=\"font-weight: 400\">Emak bakia baita<\/span><\/a><span style=\"font-weight: 400\">\u201d izan zen eta 70 jaialditan aurkeztu zen, 13 hizkuntzetara itzuli eta 17 sari jaso zituen. Bigarrena izan zen \u201c<\/span><a href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Zumiriki\"><span style=\"font-weight: 400\">Zumiriki<\/span><\/a><span style=\"font-weight: 400\">\u201d filma: Veneziako Mostran estrenatu zen eta 9 sari irabazi zituen. Hirugarrena, berriz, \u201c<\/span><a href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Zinzindurrunkarratz\"><span style=\"font-weight: 400\">Zinzindurrunkarratz<\/span><\/a><span style=\"font-weight: 400\">\u201d izan zen: Estatu Batuetan estrenatu zen eta hainbat sari irabazi ditu. Esan barik doa hirurak ala hirurak euskaraz grabatutakoak direla.\u00a0<\/span><\/li>\n<li><span style=\"font-weight: 400\"> Berri Txarrak taldea aipatu dut, baina badira nazioartean euskaratik eta euskaraz aritu direnak eta aritzen direnak: <\/span><a href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Kepa_Junkera\"><span style=\"font-weight: 400\">Kepa Junkera<\/span><\/a><span style=\"font-weight: 400\"> trikitilaria (nazioarteko folk munduko hainbat musikarirekin kolaboratu du, adibidez), Aiora Renteriak lideratzen duen <a href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Zea_Mays_(musika_taldea)\">Zea Mays<\/a> taldea, <\/span><a href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Zetak\"><span style=\"font-weight: 400\">Zetak<\/span><\/a><span style=\"font-weight: 400\"> taldea edo <\/span><a href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Ruper_Ordorika\"><span style=\"font-weight: 400\">Ruper Ordorika<\/span><\/a><span style=\"font-weight: 400\">. Baita <a href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Oreka_Tx\">Oreka Tx<\/a>, <a href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Anne_Etxegoien\">Anne Etxegoien<\/a>, <a href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Peio_Serbielle\">Peio Serbielle<\/a>, <a href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Neomak\">Neomak<\/a> edo <a href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Eneritz_Furyak\">Eneritz Furyak<\/a> ere.\u00a0<\/span><span style=\"font-weight: 400\">Asko dira ere kanpoan grabatu dituzten artistak eta kanpoko artistekin kolaboratu dutenak.\u00a0<\/span><\/li>\n<li><span style=\"font-weight: 400\"> Horien guztien artean, arreta berezia merezi du <\/span><a href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Fermin_Muguruza\"><span style=\"font-weight: 400\">Fermin Muguruza<\/span><\/a><span style=\"font-weight: 400\"> kantari eta zinemagileak. Gaztelaniatik euskarara aldatu zuen sortze hizkuntza 80ko hamarkadaren amaieran eta, ordutik, asko izan dira kanpoan izan dituen eraginak: <\/span><a href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Negu_Gorriak\"><span style=\"font-weight: 400\">Negu Gorriak<\/span><\/a><span style=\"font-weight: 400\"> taldearekin, bakarka, zinema munduan, \u2026 Horren guztiaren froga da <\/span><a href=\"https:\/\/www.muguruzafm.eus\/fermin-muguruzak-40-urteko-ibilbide-musikala-ospatzeko-nazioarteko-bira-iragarri-du\/\"><span style=\"font-weight: 400\">2025erako<\/span><\/a><span style=\"font-weight: 400\"> iragarri duen mundu mailako bira: Europa, Amerika eta Tokio bisitatuko ditu.\u00a0<\/span><\/li>\n<li><span style=\"font-weight: 400\"> Badira nazioartera eta edonora joateko modu bereziak. Adibidez, <\/span><a href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Gartxot,_konkista_aitzineko_konkista\"><span style=\"font-weight: 400\">Gartxot<\/span><\/a><span style=\"font-weight: 400\"> filma aipa genezake. Asisko Urmeneta eta Juanjo Elordiren film hau 16 hizkuntzetara azpititulatu zen, baina hauek izan ziren hizkuntzak: aragoiera, asturiera, aymara, euskara, bretoiera, frantsesa, gaelikoa, galegoa, gaztelania, ingelesa, irlandarra, italiera, katalana, korsikera, kreolera eta okzitaniera.<\/span><\/li>\n<li><span style=\"font-weight: 400\"> Gaur egun, bidaiatu ahal duzu etxetik mugitu barik. Museo birtualak badira (adibidez, <\/span><a href=\"https:\/\/museotik.euskadi.eus\/webmus00-contenedor\/eu\/ad83aMuseotikPublicaWar\/explora?locale=eu&amp;idMuseo=18\"><span style=\"font-weight: 400\">Artium <\/span><\/a><span style=\"font-weight: 400\">museoarena hemen), Usurbileko <\/span><a href=\"https:\/\/650usurbilbizi.eus\/\"><span style=\"font-weight: 400\">650 Usurbil bizi<\/span><\/a><span style=\"font-weight: 400\"> edo Uemak egindako <\/span><a href=\"https:\/\/www.uema.eus\/bertatikbertara\/Paginas\/default.aspx\"><span style=\"font-weight: 400\">Bertatik bertara<\/span><\/a><span style=\"font-weight: 400\"> kanpaina, Zumaiako <a href=\"https:\/\/geoparkea.eus\/eu\/bisita-gidatuak\/enigma-bizia\">euskararen enigma<\/a>, e<\/span><a href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Euskarazko_Wikipedia_(webgunea)\"><span style=\"font-weight: 400\">uskarazko wikipediaren<\/span><\/a><span style=\"font-weight: 400\"> bidez bidaiatu daiteke, Bai Euskararik ere <\/span><a href=\"https:\/\/www.baieuskarari.eus\/eu\/bloga\/2024\/07\/22\/oporretarako-aukerak-bertan-eta-euskaraz-bai-euskarari-komunitatean\"><span style=\"font-weight: 400\">establezimendu batzuen zerrenda <\/span><\/a><span style=\"font-weight: 400\">plazaratu du uda honetan, eta abar.<\/span><\/li>\n<li>Euskarara ekarritakoak ere nabarmendu beharko lirateke, bai <a href=\"https:\/\/ekarriak.armiarma.eus\/\">literaturan<\/a> zein ikus-entzunezkoetan. Itzultzaileek egindako lana nabarmendu nahiko nuke, batez ere, emakumezko itzultzaileena: Amaia Apalauza, Danele Sarriugarte, Irene Aldasoro, Leire Azkargota, Bego Montorio, Irene Arrarats, Amaia Astobiza eta beste hainbeste.<\/li>\n<li>Espaziora ere joan zaitezke euskararekin, Ikusgelako lagunek ohartarazi bezala. Euskal izena duten <a href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Atari:Hezkuntza\/Ikusgela\/Zortziko_txikian_-_Euskal_izena_duten_zortzi_objektu_astronomiko\">8 objektu astronomiko<\/a> bildu zuten <a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=Q_JuFZtn12o&amp;list=PLs5yjBIvuIiD_DbNSsSJluZ_Jk4UWiAtc&amp;index=14\">ikus-entzunezko<\/a> batean: Galdakao kraterra, Su ta Gar sistema, Elkano mendiak eta abar.<\/li>\n<\/ol>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Praza agerkari galiziarrak ostiralero unha ducia izeneko sekzioa du (niri asko gustatzen zait eta euskaraz inork egingo balu, ni irakurle fidel bihurtuko nintzateke). Sekzio horretan, gai baten inguruko 12 gauza aipatzen dira, karrusel moduko batean. Ana Liste-k honako hau egin du orain dela gutxi: Unha ducia de probas de que co galego imos onde queiramos. [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":37,"featured_media":47997,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[1761,1762,9,807,1759,1760,4,5],"class_list":["post-47996","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-sailkatu-gabea","tag-12-froga","tag-12-proba","tag-euskara","tag-hizkuntza-soziologia-2","tag-nazioartekotzea","tag-praza","tag-sl","tag-soziolinguistika"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v27.3 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Euskararekin edonora joan zaitezkeela probatzen duten 12 froga - Garaigoikoa<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2024\/10\/22\/euskararekin-edonora-joan-zaitezkeela-probatzen-duten-12-froga\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Euskararekin edonora joan zaitezkeela probatzen duten 12 froga - Garaigoikoa\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Praza agerkari galiziarrak ostiralero unha ducia izeneko sekzioa du (niri asko gustatzen zait eta euskaraz inork egingo balu, ni irakurle fidel bihurtuko nintzateke). Sekzio horretan, gai baten inguruko 12 gauza aipatzen dira, karrusel moduko batean. Ana Liste-k honako hau egin du orain dela gutxi: Unha ducia de probas de que co galego imos onde queiramos. [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2024\/10\/22\/euskararekin-edonora-joan-zaitezkeela-probatzen-duten-12-froga\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Garaigoikoa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2024-10-22T06:46:01+00:00\" \/>\n<meta property=\"article:modified_time\" content=\"2024-10-27T06:58:42+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-content\/uploads\/sites\/38\/2024\/10\/Pilot_Urban_MR_Retro_Pop_M_Fountain_Pen_no_clip-scaled.jpg\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"1749\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"2560\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/jpeg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Txerra Rodriguez\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@garaigoikoa\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Txerra Rodriguez\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"5 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2024\\\/10\\\/22\\\/euskararekin-edonora-joan-zaitezkeela-probatzen-duten-12-froga\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2024\\\/10\\\/22\\\/euskararekin-edonora-joan-zaitezkeela-probatzen-duten-12-froga\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Txerra Rodriguez\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/460e679562b6c6b679cf78f49a422b25\"},\"headline\":\"Euskararekin edonora joan zaitezkeela probatzen duten 12 froga\",\"datePublished\":\"2024-10-22T06:46:01+00:00\",\"dateModified\":\"2024-10-27T06:58:42+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2024\\\/10\\\/22\\\/euskararekin-edonora-joan-zaitezkeela-probatzen-duten-12-froga\\\/\"},\"wordCount\":735,\"commentCount\":3,\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2024\\\/10\\\/22\\\/euskararekin-edonora-joan-zaitezkeela-probatzen-duten-12-froga\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/38\\\/2024\\\/10\\\/Pilot_Urban_MR_Retro_Pop_M_Fountain_Pen_no_clip-scaled.jpg\",\"keywords\":[\"12 froga\",\"12 proba\",\"euskara\",\"hizkuntza soziologia\",\"nazioartekotzea\",\"praza\",\"sl\",\"soziolinguistika\"],\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"CommentAction\",\"name\":\"Comment\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2024\\\/10\\\/22\\\/euskararekin-edonora-joan-zaitezkeela-probatzen-duten-12-froga\\\/#respond\"]}]},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2024\\\/10\\\/22\\\/euskararekin-edonora-joan-zaitezkeela-probatzen-duten-12-froga\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2024\\\/10\\\/22\\\/euskararekin-edonora-joan-zaitezkeela-probatzen-duten-12-froga\\\/\",\"name\":\"Euskararekin edonora joan zaitezkeela probatzen duten 12 froga - Garaigoikoa\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2024\\\/10\\\/22\\\/euskararekin-edonora-joan-zaitezkeela-probatzen-duten-12-froga\\\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2024\\\/10\\\/22\\\/euskararekin-edonora-joan-zaitezkeela-probatzen-duten-12-froga\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/38\\\/2024\\\/10\\\/Pilot_Urban_MR_Retro_Pop_M_Fountain_Pen_no_clip-scaled.jpg\",\"datePublished\":\"2024-10-22T06:46:01+00:00\",\"dateModified\":\"2024-10-27T06:58:42+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/460e679562b6c6b679cf78f49a422b25\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2024\\\/10\\\/22\\\/euskararekin-edonora-joan-zaitezkeela-probatzen-duten-12-froga\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2024\\\/10\\\/22\\\/euskararekin-edonora-joan-zaitezkeela-probatzen-duten-12-froga\\\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2024\\\/10\\\/22\\\/euskararekin-edonora-joan-zaitezkeela-probatzen-duten-12-froga\\\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/38\\\/2024\\\/10\\\/Pilot_Urban_MR_Retro_Pop_M_Fountain_Pen_no_clip-scaled.jpg\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/38\\\/2024\\\/10\\\/Pilot_Urban_MR_Retro_Pop_M_Fountain_Pen_no_clip-scaled.jpg\",\"width\":1749,\"height\":2560},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/2024\\\/10\\\/22\\\/euskararekin-edonora-joan-zaitezkeela-probatzen-duten-12-froga\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Euskararekin edonora joan zaitezkeela probatzen duten 12 froga\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/\",\"name\":\"Garaigoikoa\",\"description\":\"Hizkuntza soziologia (edo soziolinguistika)\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/460e679562b6c6b679cf78f49a422b25\",\"name\":\"Txerra Rodriguez\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/84c33467efd80cea8ce40cf1e4a2e452b6ab9c51622e1a63fa9960d7fc6fa113?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/84c33467efd80cea8ce40cf1e4a2e452b6ab9c51622e1a63fa9960d7fc6fa113?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/84c33467efd80cea8ce40cf1e4a2e452b6ab9c51622e1a63fa9960d7fc6fa113?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Txerra Rodriguez\"},\"sameAs\":[\"https:\\\/\\\/x.com\\\/garaigoikoa\"],\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/txerra-rodriguez\\\/author\\\/txerra-rodriguez\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Euskararekin edonora joan zaitezkeela probatzen duten 12 froga - Garaigoikoa","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2024\/10\/22\/euskararekin-edonora-joan-zaitezkeela-probatzen-duten-12-froga\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"Euskararekin edonora joan zaitezkeela probatzen duten 12 froga - Garaigoikoa","og_description":"Praza agerkari galiziarrak ostiralero unha ducia izeneko sekzioa du (niri asko gustatzen zait eta euskaraz inork egingo balu, ni irakurle fidel bihurtuko nintzateke). Sekzio horretan, gai baten inguruko 12 gauza aipatzen dira, karrusel moduko batean. Ana Liste-k honako hau egin du orain dela gutxi: Unha ducia de probas de que co galego imos onde queiramos. [&hellip;]","og_url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2024\/10\/22\/euskararekin-edonora-joan-zaitezkeela-probatzen-duten-12-froga\/","og_site_name":"Garaigoikoa","article_published_time":"2024-10-22T06:46:01+00:00","article_modified_time":"2024-10-27T06:58:42+00:00","og_image":[{"width":1749,"height":2560,"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-content\/uploads\/sites\/38\/2024\/10\/Pilot_Urban_MR_Retro_Pop_M_Fountain_Pen_no_clip-scaled.jpg","type":"image\/jpeg"}],"author":"Txerra Rodriguez","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@garaigoikoa","twitter_misc":{"Written by":"Txerra Rodriguez","Est. reading time":"5 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2024\/10\/22\/euskararekin-edonora-joan-zaitezkeela-probatzen-duten-12-froga\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2024\/10\/22\/euskararekin-edonora-joan-zaitezkeela-probatzen-duten-12-froga\/"},"author":{"name":"Txerra Rodriguez","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/#\/schema\/person\/460e679562b6c6b679cf78f49a422b25"},"headline":"Euskararekin edonora joan zaitezkeela probatzen duten 12 froga","datePublished":"2024-10-22T06:46:01+00:00","dateModified":"2024-10-27T06:58:42+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2024\/10\/22\/euskararekin-edonora-joan-zaitezkeela-probatzen-duten-12-froga\/"},"wordCount":735,"commentCount":3,"image":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2024\/10\/22\/euskararekin-edonora-joan-zaitezkeela-probatzen-duten-12-froga\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-content\/uploads\/sites\/38\/2024\/10\/Pilot_Urban_MR_Retro_Pop_M_Fountain_Pen_no_clip-scaled.jpg","keywords":["12 froga","12 proba","euskara","hizkuntza soziologia","nazioartekotzea","praza","sl","soziolinguistika"],"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"CommentAction","name":"Comment","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2024\/10\/22\/euskararekin-edonora-joan-zaitezkeela-probatzen-duten-12-froga\/#respond"]}]},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2024\/10\/22\/euskararekin-edonora-joan-zaitezkeela-probatzen-duten-12-froga\/","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2024\/10\/22\/euskararekin-edonora-joan-zaitezkeela-probatzen-duten-12-froga\/","name":"Euskararekin edonora joan zaitezkeela probatzen duten 12 froga - Garaigoikoa","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2024\/10\/22\/euskararekin-edonora-joan-zaitezkeela-probatzen-duten-12-froga\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2024\/10\/22\/euskararekin-edonora-joan-zaitezkeela-probatzen-duten-12-froga\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-content\/uploads\/sites\/38\/2024\/10\/Pilot_Urban_MR_Retro_Pop_M_Fountain_Pen_no_clip-scaled.jpg","datePublished":"2024-10-22T06:46:01+00:00","dateModified":"2024-10-27T06:58:42+00:00","author":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/#\/schema\/person\/460e679562b6c6b679cf78f49a422b25"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2024\/10\/22\/euskararekin-edonora-joan-zaitezkeela-probatzen-duten-12-froga\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2024\/10\/22\/euskararekin-edonora-joan-zaitezkeela-probatzen-duten-12-froga\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2024\/10\/22\/euskararekin-edonora-joan-zaitezkeela-probatzen-duten-12-froga\/#primaryimage","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-content\/uploads\/sites\/38\/2024\/10\/Pilot_Urban_MR_Retro_Pop_M_Fountain_Pen_no_clip-scaled.jpg","contentUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-content\/uploads\/sites\/38\/2024\/10\/Pilot_Urban_MR_Retro_Pop_M_Fountain_Pen_no_clip-scaled.jpg","width":1749,"height":2560},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/2024\/10\/22\/euskararekin-edonora-joan-zaitezkeela-probatzen-duten-12-froga\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Euskararekin edonora joan zaitezkeela probatzen duten 12 froga"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/#website","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/","name":"Garaigoikoa","description":"Hizkuntza soziologia (edo soziolinguistika)","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/#\/schema\/person\/460e679562b6c6b679cf78f49a422b25","name":"Txerra Rodriguez","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/84c33467efd80cea8ce40cf1e4a2e452b6ab9c51622e1a63fa9960d7fc6fa113?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/84c33467efd80cea8ce40cf1e4a2e452b6ab9c51622e1a63fa9960d7fc6fa113?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/84c33467efd80cea8ce40cf1e4a2e452b6ab9c51622e1a63fa9960d7fc6fa113?s=96&d=mm&r=g","caption":"Txerra Rodriguez"},"sameAs":["https:\/\/x.com\/garaigoikoa"],"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/author\/txerra-rodriguez\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/47996","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/users\/37"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=47996"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/47996\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":48000,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/47996\/revisions\/48000"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/media\/47997"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=47996"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=47996"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/txerra-rodriguez\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=47996"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}