Mundua ez da biribila
Hasiera » Unai Brearen bloga - Mundua ez da biribila

Aletxandre Bordagarai joan zaigu

2010-07-12  //  Musika  //  Iruzkinik ez

Bernadete alabarekin batera, Bizkaiko lagunekin egindako afari batean.

Bernadette alabarekin batera, Bizkaiko lagunekin egindako afari batean.

Neskenegünean jakin nuen berri txarra, gertatu eta ordu gutxira, eta ezusteak jota utzi ninduen: Aletxandre Bordagarai hil dela. Euskal kulturak badu bete ezinezko hutsune bat larunbataz geroztik. (gehiago…)

Nik greba egunean Bilbon ikusitakoa

2010-07-01  //  Ekonomia, Gizartea, Politika  //  Iruzkin bat

Gazteak hormaren kontra miatzen, karga hasi baino apur bat lehenago.

Gazteak hormaren kontra miatzen, karga hasi baino apur bat lehenago.

Laster izango da urte bat Maite Artola kazetariak, anartean Euskadi Irratiko Mezularia saioko zuzendari, honakoa esan zuela Argian Sustrai Colinak egindako elkarrizketan: “Niretzat kazetaritza beti izan da neuk ikusitako hura kontatzea, baina hori egiteko geroz eta aukera gutxiago daukagu, eta agentzietatik datorrena zurrupatu besterik ez dugu egiten”. (gehiago…)

Zer ote da “psinoma” hori?

2010-06-30  //  Literatura  //  Iruzkinik ez

El Cebo nobelaren azala.

El Cebo nobelaren azala.

Azken urteotan dezente zaletu naiz  José Carlos Somoza (Habana, Kuba, 1959) idazle espainiarrarekin. Egia da best seller sortzaile trebea dela Somoza, baina ez, inondik inora, literaturaren historian nabarmenduko den idazlea. Ez da Saramago, oraintxe bururatu zaidan bat aipatzearren. Baina ezin zaio ukatu, eta batik bat horregatik erakartzen nau, eleberri bakoitzean irudimen ariketa ikaragarria egiten duela. Somoza originala izaten saiatzen da, eta ia beti lortzen du. (gehiago…)

Transgenikoei buruzko LARRUN, bigarren buelta

2010-05-26  //  Ekonomia, Osasuna, Zientzia eta teknologia  //  Iruzkinik ez

Transgenikoei buruz luze mintzatu ziren, buruzko buruko eztabaidan, Helen Groome EHNEko kidea eta Mertxe de Renobales EHUko ikerlaria, apirilaren 25eko datarekin kaleratu genuen LARRUNen. Zoritxarrez, mahai-ingurua nahi baino lehenago eten behar izan genuen, mahaikide bietako baten konpromisoak zirela eta. Gauza asko esan zituzten, baina ez esan nahi zituzten guzti-guztiak. LARRUN horretan aipatutako zenbait gauzei buruzko hausnarketak eta ñabardurak helarazi dizkigu Mertxe de Renobalesek; bere momentuan guztiz burutu ez genuen lana biribiltzeko xedez, blog honetan jaso ditugu bizkaitar biologoak adierazitakoak, eta baita Groomek horiei emandako erantzunak ere.

Ikus dokumentu osoa (PDF).

Zulo bat espazioan

2010-05-12  //  Zientzia eta teknologia  //  Iruzkinik ez

NCG 1999 nebulosa. Hor, nonbait, dago zuloa (Argazkia:ESA).

NCG 1999 nebulosa. Hor, nonbait, dago zuloa (Argazkia:ESA).

Euskal Herriko kazetari batentzat aspergarri samar suertatu daiteke zulo bat aurkitu dutela esanez albiste bat hastea, baina oraingoan diferentea da, zin egiten dizuet. Non eta espazioan aurkitu dute zuloa, ustez gasa egon behar zen lekuan. Europako Espazio Agentziak (ESA) oso harrigarritzat jo du aurkikuntza. (gehiago…)

Euskal udalerrien izenei buruz (eta V): Errenteria, Azkoien eta Maruri-Jatabe

2010-05-07  //  Euskara, Gizartea  //  2 iruzkin

Irudian, Jata. Mendi honen magalean egoteagatik hartu zuen Jatabek izen hori, lehengo Maruriren ordez.

Irudian, Jata. Mendi honen magalean egoteagatik hartu zuen Jatabek izen hori, lehengo Maruriren ordez.

Hiru adibiderekin amaituko dut aste osoa hartu didan herrien izenei errepaso mardul eta, espero dut, ez aspergarriegi hau. Hiru herri oso desberdin aipatuko ditut, bata bestetik oso urruti daudenak, baina hari batek lotzen dituena: herritarren nahia beren udalaren izena hautatzeko. (gehiago…)

Euskal udalerrien izenei buruz (IV): Vera de Bidasoa

2010-05-06  //  Euskara, Gizartea  //  Iruzkinik ez

Dagoeneko Bera da Beraren izen ofizial bakarra.

Dagoeneko Bera da Beraren izen ofizial bakarra.

Euskal herrien izenen kontu hau existitu ere ez zen egingo noizbait alde bateko zein besteko erdaldunek euskal izenak aldatzeari ekin ez baliote. Eta azpimarratzekoa da espainiarrek, horretan, zailago eduki dutela frantsesek baino, grinaz den bezainbatean biek urrezko domina merezi arren. Horren zergatia “jende gutxik dakien zerbait da: gaztelaniaren fonetika euskaratik dator, eta horregatik, besteak beste, bost bokal besterik ez dauka, eta ez zazpi, zortzi edo gehiago, beste hizkuntza erromanikoek bezala”. (gehiago…)

Euskal udalerrien izenei buruz (III): Eaurta, Otsagi eta Olazti

2010-05-05  //  Euskara, Gizartea  //  Iruzkinik ez

Otsagabiako irudi bat.

Otsagabiko irudi bat.

Adibide guztiak Bizkaikoak –eta disimulatzeko Gipuzkoakoren bat, zeharka– ipintzen ditudala leporatu ez diezadazuen, goazen gaur txango alaian Nafarroa aldera. Hiru adibide ekarriko ditut oraingoan, baina kasuistika bat baino ez, izenburuko hiru izenen historia berdina da eta. (gehiago…)

Euskal udalerrien izenei buruz (II): Zornotza vs. Amorebieta-Etxano

2010-05-04  //  Euskara, Gizartea  //  Iruzkinik ez

Euskaltzaindiak dio Zornotza dela Bizkaiaren erdi-erdian dagoen udalaren izena. Udalak dio Amorebieta-Etxano dela. Hiru izenak euskal izen jatorrak dira, hirurak zuzen idatzita daude bere horretan, baina… Bestelako arrazoiek eragin dute desadostasuna, ikus dezagun zelan. (gehiago…)

Euskal udalerrien izenei buruz (I): Plentzia

2010-05-03  //  Euskara, Gizartea  //  Iruzkinik ez

Erdarazko Placencia zaharraren euskal aldaeretako bat da gaur egungo Plentzia izena.

Erdarazko Placencia zaharraren euskal aldaeretako bat da gaur egungo Plentzia izena.

Atzoko data daraman ARGIAn Euskal Herriko udalen izenei buruzko erreportajea duzue irakurgai. Amaieran iragartzen denez, baldin eta nire amaz gain inor gauza izan bada amaieraraino heltzeko, gaurtik aurrera zenbait herriren izenei buruzko informazioa izango da blog honetan. Hitza eman, eta orain bete egin behar. Has nadin. (gehiago…)

Page 14 of 19««Aurrekoa1013141516Hurrengoa»

Unai Brea

Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.

Azken bidalketak

  • COP23 klimaren goi-bilera: nagiaren gailurra
  • Gailurrez gailur, klima hondamendirantz
  • Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea?
  • Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko
  • Oharkabeko eskandaluak

Iruzkin berriak

  • Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
  • Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
  • Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
  • Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
  • Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan

Artxiboak

  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila

Kategoriak

  • Artea
  • Bertsolaritza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Farmazeutikak
  • Frackinga
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Ingurumena
  • Klima aldaketa
  • Literatura
  • Medikuntza
  • Merkataritza askeko akordioak
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Osasungintza
  • Politika
  • Sailkatugabeak
  • Transgenikoak
  • Transnazionalak
  • TTIP
  • TTIP/TAFTA
  • Zientzia eta teknologia

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA