{"id":837,"date":"2010-10-14T08:20:38","date_gmt":"2010-10-14T06:20:38","guid":{"rendered":"http:\/\/argia.eus\/erredakzio-mahaia\/unai-brea\/?p=837"},"modified":"2010-10-14T08:20:38","modified_gmt":"2010-10-14T06:20:38","slug":"adinez-beherakoak-eta-espainiar-telebista","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.argia.eus\/unai-brea\/2010\/10\/14\/adinez-beherakoak-eta-espainiar-telebista\/","title":{"rendered":"Adinez beherakoak eta espainiar telebista"},"content":{"rendered":"<div id=\"attachment_851\" style=\"width: 132px\" class=\"wp-caption alignleft\"><a href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/unai-brea\/wp-content\/uploads\/sites\/62\/2010\/10\/telebasura243.jpg\" data-rel=\"lightbox-image-0\" data-rl_title=\"\" data-rl_caption=\"\" title=\"\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" aria-describedby=\"caption-attachment-851\" class=\"size-full wp-image-851\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/unai-brea\/wp-content\/uploads\/sites\/62\/2010\/10\/telebasura243.jpg\" alt=\"\" width=\"122\" height=\"150\" \/><\/a><p id=\"caption-attachment-851\" class=\"wp-caption-text\">     <\/p><\/div>\n<p>Zaharrak berri, lehengo lepotik burua, eta beste pare bat esamolde bururatzen zait ondoren datorrena komentatzeko. Espainiako <a title=\"OCTAren webgunera lotura leiho berri batean\" href=\"http:\/\/www.octa.es\/index.php\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">OCTA <\/a>plataformak (Telebistako eta Ikus-entzunezkoetako Edukien Behatokia) bideoa aurkeztu berri du: <em>Qu\u00e9 ven los menores en horario de superprotecci\u00f3n. Septiembre 2010 <\/em>(Zer ikusten dute adinez beherakoek babes indartuko ordutegian. 2010eko iraila). OCTAren webgunean bila hasi naiz eta ez dut bideoa aurkitu, ez dute sareratu oraindik agidanez. Hala ere, gai berari buruz <a title=\"Bideora lotura leiho berri batean\" href=\"http:\/\/www.octa.es\/index.php?m=Videos&amp;op=ver&amp;tipo=0&amp;vid=7\">2009an<\/a> eta <a href=\"http:\/\/www.octa.es\/index.php?m=Videos&amp;op=ver&amp;tipo=0&amp;vid=3\">2008an<\/a> egindako bideo bi aurkitu ditut haien artxiboan. 2010ekoa ikusi gabe ere ziurtasun osoz esaten dizuet gauzek ez dutela onera egin. OCTAk beste bideo bat egin izana bada nahikoa seinale. <!--more--><\/p>\n<p>Labur-labur, gogoratzeko: babes indartuko ordutegia espainiar telebista-kateek (gehienek) asmatutako zerbait da, legeak eskatzen diena baino harago doana. Ustez adinez beherakoak aldamenean pertsona heldurik eduki gabe telebista aurrean dauden orduak dira. Horietan, telebistek ezin dute eman hamahiru urtetik beherakoek ikusi ezin dezaketen ezer, beraiek sinatutako autoerregulazio kodearen arabera. Tira, legea bera ez dute betetzen eta nahiko merke ateratzen zaie; nola espero borondatezko akordio bat, inork betearazten ez diena, errespetatuko dutela?<\/p>\n<p>Adinez beherakoak Interneteko eduki desegokiez babesteari ere garrantzi handia ematen dio OCTAk. Badaezpada blog hau zelatatzen duten, neure burua autoerregulatuko dut eta ez dut esango Espainiako telebistez zer iritzi dudan.<\/p>\n<p>&#8211; <a title=\"&quot;Autoerregulazio Kodea: telezaborraren makillajea?&quot; erreportajera lotura leiho berean \" href=\"http:\/\/www.argia.eus\/argia-astekaria\/2014\/autoerregulazio-kodea-telezaborraren-makillajea\/osoa\" target=\"_self\" rel=\"noopener\">Irakurri Autoerregulazio kodeari buruzko erreportajea (ARGIA. 2005-XI-6)<\/a><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Zaharrak berri, lehengo lepotik burua, eta beste pare bat esamolde bururatzen zait ondoren datorrena komentatzeko. Espainiako OCTA plataformak (Telebistako eta Ikus-entzunezkoetako Edukien Behatokia) bideoa aurkeztu berri du: Qu\u00e9 ven los menores en horario de superprotecci\u00f3n. Septiembre 2010 (Zer ikusten dute adinez beherakoek babes indartuko ordutegian. 2010eko iraila). OCTAren webgunean bila hasi naiz eta ez dut [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":63,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[13],"tags":[45,88,97,554,671],"class_list":["post-837","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-hedabideak","tag-adinez-beherakoak-eta-telebistako-edukiak","tag-autoerregulazio-kodea","tag-babes-indartuko-ordutegia","tag-octa","tag-telezaborra"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v27.0 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Adinez beherakoak eta espainiar telebista - Mundua ez da biribila<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/unai-brea\/2010\/10\/14\/adinez-beherakoak-eta-espainiar-telebista\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Adinez beherakoak eta espainiar telebista - Mundua ez da biribila\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Zaharrak berri, lehengo lepotik burua, eta beste pare bat esamolde bururatzen zait ondoren datorrena komentatzeko. Espainiako OCTA plataformak (Telebistako eta Ikus-entzunezkoetako Edukien Behatokia) bideoa aurkeztu berri du: Qu\u00e9 ven los menores en horario de superprotecci\u00f3n. Septiembre 2010 (Zer ikusten dute adinez beherakoek babes indartuko ordutegian. 2010eko iraila). OCTAren webgunean bila hasi naiz eta ez dut [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/unai-brea\/2010\/10\/14\/adinez-beherakoak-eta-espainiar-telebista\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Mundua ez da biribila\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2010-10-14T06:20:38+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/unai-brea\/wp-content\/uploads\/sites\/62\/2010\/10\/telebasura243.jpg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Unai Brea\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Unai Brea\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"1 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\/\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/unai-brea\/2010\/10\/14\/adinez-beherakoak-eta-espainiar-telebista\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/unai-brea\/2010\/10\/14\/adinez-beherakoak-eta-espainiar-telebista\/\"},\"author\":{\"name\":\"Unai Brea\",\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/unai-brea\/#\/schema\/person\/444bd64c1fd32dcadfa3884863d60332\"},\"headline\":\"Adinez beherakoak eta espainiar telebista\",\"datePublished\":\"2010-10-14T06:20:38+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/unai-brea\/2010\/10\/14\/adinez-beherakoak-eta-espainiar-telebista\/\"},\"wordCount\":219,\"commentCount\":0,\"image\":{\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/unai-brea\/2010\/10\/14\/adinez-beherakoak-eta-espainiar-telebista\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/unai-brea\/wp-content\/uploads\/sites\/62\/2010\/10\/telebasura243.jpg\",\"keywords\":[\"adinez beherakoak eta telebistako edukiak\",\"autoerregulazio kodea\",\"babes indartuko ordutegia\",\"OCTA\",\"telezaborra\"],\"articleSection\":[\"Hedabideak\"],\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"CommentAction\",\"name\":\"Comment\",\"target\":[\"https:\/\/blogak.argia.eus\/unai-brea\/2010\/10\/14\/adinez-beherakoak-eta-espainiar-telebista\/#respond\"]}]},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/unai-brea\/2010\/10\/14\/adinez-beherakoak-eta-espainiar-telebista\/\",\"url\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/unai-brea\/2010\/10\/14\/adinez-beherakoak-eta-espainiar-telebista\/\",\"name\":\"Adinez beherakoak eta espainiar telebista - Mundua ez da biribila\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/unai-brea\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/unai-brea\/2010\/10\/14\/adinez-beherakoak-eta-espainiar-telebista\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/unai-brea\/2010\/10\/14\/adinez-beherakoak-eta-espainiar-telebista\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/unai-brea\/wp-content\/uploads\/sites\/62\/2010\/10\/telebasura243.jpg\",\"datePublished\":\"2010-10-14T06:20:38+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/unai-brea\/#\/schema\/person\/444bd64c1fd32dcadfa3884863d60332\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/unai-brea\/2010\/10\/14\/adinez-beherakoak-eta-espainiar-telebista\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\/\/blogak.argia.eus\/unai-brea\/2010\/10\/14\/adinez-beherakoak-eta-espainiar-telebista\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/unai-brea\/2010\/10\/14\/adinez-beherakoak-eta-espainiar-telebista\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/unai-brea\/wp-content\/uploads\/sites\/62\/2010\/10\/telebasura243.jpg\",\"contentUrl\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/unai-brea\/wp-content\/uploads\/sites\/62\/2010\/10\/telebasura243.jpg\"},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/unai-brea\/2010\/10\/14\/adinez-beherakoak-eta-espainiar-telebista\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/unai-brea\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Adinez beherakoak eta espainiar telebista\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/unai-brea\/#website\",\"url\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/unai-brea\/\",\"name\":\"Mundua ez da biribila\",\"description\":\"Ingurumena, energi krisia, zientzia\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/unai-brea\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/unai-brea\/#\/schema\/person\/444bd64c1fd32dcadfa3884863d60332\",\"name\":\"Unai Brea\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/unai-brea\/#\/schema\/person\/image\/\",\"url\":\"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/dc27b01c1e22b27548cf7afe880322716c77e3d48b5af25989b7d16226a99c4c?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/dc27b01c1e22b27548cf7afe880322716c77e3d48b5af25989b7d16226a99c4c?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Unai Brea\"},\"url\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/unai-brea\/author\/unai-brea\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Adinez beherakoak eta espainiar telebista - Mundua ez da biribila","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/blogak.argia.eus\/unai-brea\/2010\/10\/14\/adinez-beherakoak-eta-espainiar-telebista\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"Adinez beherakoak eta espainiar telebista - Mundua ez da biribila","og_description":"Zaharrak berri, lehengo lepotik burua, eta beste pare bat esamolde bururatzen zait ondoren datorrena komentatzeko. Espainiako OCTA plataformak (Telebistako eta Ikus-entzunezkoetako Edukien Behatokia) bideoa aurkeztu berri du: Qu\u00e9 ven los menores en horario de superprotecci\u00f3n. Septiembre 2010 (Zer ikusten dute adinez beherakoek babes indartuko ordutegian. 2010eko iraila). OCTAren webgunean bila hasi naiz eta ez dut [&hellip;]","og_url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/unai-brea\/2010\/10\/14\/adinez-beherakoak-eta-espainiar-telebista\/","og_site_name":"Mundua ez da biribila","article_published_time":"2010-10-14T06:20:38+00:00","og_image":[{"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/unai-brea\/wp-content\/uploads\/sites\/62\/2010\/10\/telebasura243.jpg","type":"","width":"","height":""}],"author":"Unai Brea","twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Written by":"Unai Brea","Est. reading time":"1 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/unai-brea\/2010\/10\/14\/adinez-beherakoak-eta-espainiar-telebista\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/unai-brea\/2010\/10\/14\/adinez-beherakoak-eta-espainiar-telebista\/"},"author":{"name":"Unai Brea","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/unai-brea\/#\/schema\/person\/444bd64c1fd32dcadfa3884863d60332"},"headline":"Adinez beherakoak eta espainiar telebista","datePublished":"2010-10-14T06:20:38+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/unai-brea\/2010\/10\/14\/adinez-beherakoak-eta-espainiar-telebista\/"},"wordCount":219,"commentCount":0,"image":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/unai-brea\/2010\/10\/14\/adinez-beherakoak-eta-espainiar-telebista\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/unai-brea\/wp-content\/uploads\/sites\/62\/2010\/10\/telebasura243.jpg","keywords":["adinez beherakoak eta telebistako edukiak","autoerregulazio kodea","babes indartuko ordutegia","OCTA","telezaborra"],"articleSection":["Hedabideak"],"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"CommentAction","name":"Comment","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/unai-brea\/2010\/10\/14\/adinez-beherakoak-eta-espainiar-telebista\/#respond"]}]},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/unai-brea\/2010\/10\/14\/adinez-beherakoak-eta-espainiar-telebista\/","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/unai-brea\/2010\/10\/14\/adinez-beherakoak-eta-espainiar-telebista\/","name":"Adinez beherakoak eta espainiar telebista - Mundua ez da biribila","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/unai-brea\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/unai-brea\/2010\/10\/14\/adinez-beherakoak-eta-espainiar-telebista\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/unai-brea\/2010\/10\/14\/adinez-beherakoak-eta-espainiar-telebista\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/unai-brea\/wp-content\/uploads\/sites\/62\/2010\/10\/telebasura243.jpg","datePublished":"2010-10-14T06:20:38+00:00","author":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/unai-brea\/#\/schema\/person\/444bd64c1fd32dcadfa3884863d60332"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/unai-brea\/2010\/10\/14\/adinez-beherakoak-eta-espainiar-telebista\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/unai-brea\/2010\/10\/14\/adinez-beherakoak-eta-espainiar-telebista\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/unai-brea\/2010\/10\/14\/adinez-beherakoak-eta-espainiar-telebista\/#primaryimage","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/unai-brea\/wp-content\/uploads\/sites\/62\/2010\/10\/telebasura243.jpg","contentUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/unai-brea\/wp-content\/uploads\/sites\/62\/2010\/10\/telebasura243.jpg"},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/unai-brea\/2010\/10\/14\/adinez-beherakoak-eta-espainiar-telebista\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/blogak.argia.eus\/unai-brea\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Adinez beherakoak eta espainiar telebista"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/unai-brea\/#website","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/unai-brea\/","name":"Mundua ez da biribila","description":"Ingurumena, energi krisia, zientzia","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/blogak.argia.eus\/unai-brea\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/unai-brea\/#\/schema\/person\/444bd64c1fd32dcadfa3884863d60332","name":"Unai Brea","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/unai-brea\/#\/schema\/person\/image\/","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/dc27b01c1e22b27548cf7afe880322716c77e3d48b5af25989b7d16226a99c4c?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/dc27b01c1e22b27548cf7afe880322716c77e3d48b5af25989b7d16226a99c4c?s=96&d=mm&r=g","caption":"Unai Brea"},"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/unai-brea\/author\/unai-brea\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/unai-brea\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/837","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/unai-brea\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/unai-brea\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/unai-brea\/wp-json\/wp\/v2\/users\/63"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/unai-brea\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=837"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/unai-brea\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/837\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/unai-brea\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=837"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/unai-brea\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=837"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/unai-brea\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=837"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}