{"id":1030,"date":"2013-07-12T11:50:49","date_gmt":"2013-07-12T11:50:49","guid":{"rendered":"http:\/\/www.argia.eus\/blogak\/urko-apaolaza\/?p=1030"},"modified":"2013-07-12T11:50:49","modified_gmt":"2013-07-12T11:50:49","slug":"ikurrinaren-historian-hamalau-irudi","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/2013\/07\/12\/ikurrinaren-historian-hamalau-irudi\/","title":{"rendered":"Ikurrinaren historian hamalau irudi"},"content":{"rendered":"<p>Uztailaren hamalaugarrenean zabaldu zuten Bilboko Euzkeldun Batzokiyan lehen aldiz ikurrina Arana anaiek. 1894a zen. Aurtengo Sanferminetako txupinazoan berriz ere protagonista izan da ikur txuri-gorri-berdea. Uztailaren hamalaugarren honetan, batzuek<em> pobre de m\u00ed<\/em>-a kantatuko dute, besteek kutsu iraultzaile oro galdu duen festa nazionala ospatu, eta agian baten batek irakurriko du ikurrinaren historiako hamalau irudi gogoangarrienen kronika hau.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p style=\"text-align: left\"><a href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2013\/07\/1-AranaBozetoa2.jpg\" data-rel=\"lightbox-image-0\" data-rl_title=\"\" data-rl_caption=\"\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter  wp-image-1035\" title=\"\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2013\/07\/1-AranaBozetoa2.jpg\" alt=\"\" width=\"580\" height=\"326\" \/><!--more--><\/a><strong><\/strong><\/p>\n<p style=\"text-align: left\"><strong>1. Sabino Aranaren zirriborroa, 1894.<\/strong> Arana anaiek asmatu zuten ikurrina, hasiera batean Bizkaiko bandera izateko pentsatua. Bilboko batzokiaren inauguraziorako prestaketak egiten ari zirela, Sabinok zirriborro bat erakutsi zion Luisi (irudikoa). Hori baino lehenago, Iru\u00f1eko Cafe Iru\u00f1an beste zirriborro bat egin zuten, &#8220;Gamazada&#8221; gertatzen ari zela, San Andresko gurutzea oinarri hartuta; baina Luis Aranaren arabera hori ez omen zen ikurrinaren aitzindaria.<\/p>\n<p style=\"text-align: center\"><a href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2013\/07\/3-Donostian-1932an_euskomedia2.jpg\" data-rel=\"lightbox-image-1\" data-rl_title=\"\" data-rl_caption=\"\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter  wp-image-1045\" title=\"\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2013\/07\/3-Donostian-1932an_euskomedia2.jpg\" alt=\"\" width=\"573\" height=\"380\" \/><\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: left\"><strong>2. Donostiako udaletxean, 1932.<\/strong> Sortu eta berehala ikurrina pertsegitua izan zen. Espainiako bigarren Errepublika garaian asko zabaldu zen erabilera, baita erakunde ofizialetan ere, ordurako Euskal Herri osoko ikurtzat baitzuten. 1936ko altxaldi militarraren ondoren, urte askoan frankistek debekatu, pertsegitu eta zanpatu egin zuten. 1977ko urtarrilaren 19an, San Sebastian bezpera, ikurrina berriz ere toki horretara itzuli zen milaka lagun aurrean zituela.<\/p>\n<p style=\"text-align: center\"><a href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2013\/07\/2-degaulle.jpg\" data-rel=\"lightbox-image-2\" data-rl_title=\"\" data-rl_caption=\"\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter  wp-image-1039\" title=\"\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2013\/07\/2-degaulle.jpg\" alt=\"\" width=\"596\" height=\"301\" \/><\/a><\/p>\n<p><strong>3. De Gaulle ikurrina agurtzen, 1945.<\/strong> Gernika Bataloiak De Gaulle generalaren aurrean desfilatu zuen Parisen aliatuek hiria askatu zutenean. Ikurrina hura Saseta batailoiarena zen eta komandante hondarribiarra atxilotua izan baino lehen pasa zuten Bidasoaz beste aldera. Gaztelu batean ezkutaturik egon ondoren, ANVko Kepa Ordokik jaso zuen eta Gernika Batailoiko ikurrina bilakatu zen. 1983an Eusko Jaurlaritzari eman zioten.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2013\/07\/4-buenpas.jpg\" data-rel=\"lightbox-image-3\" data-rl_title=\"\" data-rl_caption=\"\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignleft  wp-image-1048\" title=\"\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2013\/07\/4-buenpas.jpg\" alt=\"\" width=\"238\" height=\"354\" \/><\/a><strong>4. Buen Pastorreko katedrala, 1959.\u00a0<\/strong>ETAk oraindik bere ekintzak izen horrekin aldarrikatzen ez zituen garaian, ezezagun batzuek ikurrina bat jarri zuten Donostiako Buen Pastorreko katedralaren orratzaren puntan. Hainbat urte lehenago, 1946an, Joseba Elosegik toki berean beste ikurrina bat jarri zuen. Elosegik, 1970ean bere buruari su eman zion eta Donostiako Atanon pilota partidu bat ikusten ari zen Francorengana salto egin zuen. 1984an EAJko senatari zela, Itxarkundia batailoiaren ikurrina ostu zuen Madrilgo Ejertzitoaren Museotik eta ekintza horren arduradun izan zela onartu zuen; ikurrina hura gerra zibilean &#8220;etsaiari eskuratu&#8221; zion armada frankistak.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2013\/07\/5-atotxa1.jpg\" data-rel=\"lightbox-image-4\" data-rl_title=\"\" data-rl_caption=\"\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"wp-image-1050 alignright\" title=\"\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2013\/07\/5-atotxa1.jpg\" alt=\"\" width=\"285\" height=\"206\" \/><\/a><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>5. EGIk futbol partidara ikurrina bota zuenekoa, 1959.<\/strong> EGI gazte erakundeak ikurrina handi xamar bat bota zuen airetik Donostiako Atotxa futbol zelaira. Momentu horretan milaka lagun ari ziren partida ikusten. Ikurrina erabat debekatua zegoen garai horretan.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p style=\"text-align: center\"><a href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2013\/07\/6-Gonzalez.jpg\" data-rel=\"lightbox-image-5\" data-rl_title=\"\" data-rl_caption=\"\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter  wp-image-1051\" title=\"\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2013\/07\/6-Gonzalez.jpg\" alt=\"\" width=\"590\" height=\"197\" \/><\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: left\"><strong>6. Felipe Gonzalez: &#8220;Gora Euskadi Askatuta!&#8221;, 1976.<\/strong> Euskal Herrian egindako mitin bateko bideo-irudien sekuentzia honetan Felipe Gonzalez ageri da besoa jasota &#8220;Gora Euskadi Askatuta!&#8221; esaten, frontoi barruan milaka jarraitzaile sozialistek ikurrinak astintzen dituzten bitartean. Fraga Iribarnek egun horietan esan zuen <em>&#8220;por encima de mi cadaver&#8221;<\/em> <em><\/em>esaldi famatua. Sozialistek hainbat ikur eta ideien (autodeterminazioa) inguruko jarrera hori urteen poderioz bazterrean utzi dute.<\/p>\n<p style=\"text-align: left\"><a href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2013\/07\/7-futbolean.jpg\" data-rel=\"lightbox-image-6\" data-rl_title=\"\" data-rl_caption=\"\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\" wp-image-1052 alignleft\" title=\"\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2013\/07\/7-futbolean.jpg\" alt=\"\" width=\"338\" height=\"321\" \/><\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: left\"><strong>7. Iribar eta Kortabarria ikurrinarekin, 1976. <\/strong>Guztion gogoan geratu den irudia da honakoa, Atotxako futbol zelaian Errealaren eta Athletic-en arteko derbyan Iribar eta Kortabarria ikurrina elkarrekin eskuan hartuta atera ziren zelaira. Franco hil ostean demokrazia gehiagoren promesek ikurrina legeztatzeko eskaera akuilatu zuten eta 1976an gorenera iritsi zen. Milaka lagunek txalo eta aldeko oihuekin erantzun zioten keinu horri.<\/p>\n<p style=\"text-align: left\"><a href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2013\/07\/8-Etxarri2.jpg\" data-rel=\"lightbox-image-7\" data-rl_title=\"\" data-rl_caption=\"\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"wp-image-1053 alignleft\" title=\"\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2013\/07\/8-Etxarri2.jpg\" alt=\"\" width=\"315\" height=\"223\" \/><\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: left\"><strong>8. Etxarri-Aranatz, berriz erakundeetan, 1977.<\/strong> Alkateen mugimenduak Bergaran egindako deiari helduz, Etxarri-Aranatzeko udal taldeak manifestua onartu zuen 1977ko urtarrilaren 16an. Poliziaren eta guardia zibilen kontrolei muzin eginez hamarnaka lagun elkartu ziren udaletxean eta ikurrina lehen aldiz ezarri zen ofizialki. Irudian, jendea garaipen ikurra egiten.<\/p>\n<p style=\"text-align: center\"><a href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2013\/07\/9-everest.jpg\" data-rel=\"lightbox-image-8\" data-rl_title=\"\" data-rl_caption=\"\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"wp-image-1055 aligncenter\" title=\"\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2013\/07\/9-everest.jpg\" alt=\"\" width=\"537\" height=\"398\" \/><\/a><\/p>\n<p><strong>9. Munduko gailurrera, 1980<\/strong>. Martin Zabaletak Pasang Temba sherpari egindako argazkia Everest mendiaren gailurrean. 1980ko maiatzaren 14a zen. Aurretik beste espedizio bat egina zuten euskaldunek munduaren gailurrera iristeko, baina ez zuten helburua bete, 1980ko bigarren honek bai ordea. Zabaletak euskaldun eta mendizale askoren nahiak eta esfortzuak ordezkatu zituen egun horretan.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2013\/07\/10-muguruza.jpg\" data-rel=\"lightbox-image-9\" data-rl_title=\"\" data-rl_caption=\"\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter size-full wp-image-1058\" title=\"\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2013\/07\/10-muguruza.jpg\" alt=\"\" width=\"525\" height=\"395\" \/><\/a><\/p>\n<p><strong>10. Muguruzaren hilketan, 1989.<\/strong> Urte horretako azaroaren 20an hil zuten GALek Herri Batasuneko mahai nazionaleko kidea. Irudian bere segizioa ikus daiteke milaka lagunen artean, ikurrinaz inguratuta. Ezker abertzaleak egindako omenaldi eta ekitaldi ugaritan ikurrina oso presente egon den sinboloa izan da beti.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2013\/07\/11-.jpg\" data-rel=\"lightbox-image-10\" data-rl_title=\"\" data-rl_caption=\"\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter size-full wp-image-1060\" title=\"\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2013\/07\/11-.jpg\" alt=\"\" width=\"470\" height=\"301\" \/><\/a><\/p>\n<p><strong>11. Biarritz Olympique, 2009.<\/strong> BOk kamiseta horrekin jokatu izan ditu nazioarteko errugbi partida batzuk. Zenbait kiroletan ikurrinak protagonismo berezia hartu izan du, Frantziako Tourra Pirinioetatik igarotzen denean kasu. Ipar Euskal Herrian sinbolo honek zabalpen handia izan du, baina askotan beste konnotazio batzuekin.\u00a0 Irudian, BOk eta Munster taldeak Donostiako Anoetako estadioan jokatutako partidan.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2013\/07\/12-ikurrina-atarrabia.jpg\" data-rel=\"lightbox-image-11\" data-rl_title=\"\" data-rl_caption=\"\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\" wp-image-1062 alignright\" title=\"\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2013\/07\/12-ikurrina-atarrabia.jpg\" alt=\"\" width=\"338\" height=\"283\" \/><\/a><\/p>\n<p><strong>12. Atarrabia, 2009.<\/strong> 2003an Nafarroako Legebiltzarrak Sinboloen Legea onartu zuen, espresuki debekatuz erakunde publikoetan ikurrina jartzea. Egun bukatu ez den pertsekuzioa hasi zen Nafarroan. Zenbait tokitan, Agoitzen eta Atarrabian kasu, 1977tik zegoen ikurrina udaletxeko balkoian, erreferendumean hala erabaki zelako. Epaitegiek ikurrina kentzea agindu eta auzibide ugari hasi dituzte. Irudian, ikurrina Atarrabiako udaletxe ondoan jarrita 2009an.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2013\/07\/13-ikurrinaerraldoia2.jpg\" data-rel=\"lightbox-image-12\" data-rl_title=\"\" data-rl_caption=\"\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter size-full wp-image-1065\" title=\"\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2013\/07\/13-ikurrinaerraldoia2.jpg\" alt=\"\" width=\"535\" height=\"356\" \/><\/a><\/p>\n<p><strong>13. Ikurrina erraldoia EAJren Alderdi Egunean, 2009.<\/strong> Eusko Alderdi Jeltzaleak urtero egiten duen Alderdi Egunean mosaiko erraldoi bat egin zuten milaka lagunek Forondako zelaietan ikurrina irudikatzeko. Inoiz osatu den ikurrina handiena da honakoa.<\/p>\n<p style=\"text-align: center\"><a href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2013\/07\/14-txupinazoa.jpg\" data-rel=\"lightbox-image-13\" data-rl_title=\"\" data-rl_caption=\"\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter  wp-image-1067\" title=\"\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2013\/07\/14-txupinazoa.jpg\" alt=\"\" width=\"564\" height=\"385\" \/><\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: left\"><strong>14. Instituzioei errespetuz&#8230; Gora ikurrina!, 2013.<\/strong> Ikurrinaren historiara pasako den azken irudia dugu honakoa. Hainbat urtetan poliziek Sanferminetako txupinazoan ikurrina <a title=\"Polizia, ikurrinak daramatzaten herritarren kontra oldartzen\" href=\"https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=Uc5MZNHhF68\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">\u2013eta hura zeramatenak\u2013<\/a> jazarri eta gero, 2013an <a title=\"Ikusi nola jarri zuten ikurrina txupinazoan. Ateak Ireki-ren bideoa.\" href=\"http:\/\/www.argia.eus\/albistea\/nola-jarri-zuten-ikurrina-san-ferminetako-txupinazioan\">bizardun batzuek<\/a> oihal txuri-berde-gorri handi bat eskegi zuten Iru\u00f1eko udaletxe parean. UPNren erreakzioa izan zen ikurrina kendu arte jaien hasiera atzeratzea.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Uztailaren hamalaugarrenean zabaldu zuten Bilboko Euzkeldun Batzokiyan lehen aldiz ikurrina Arana anaiek. 1894a zen. Aurtengo Sanferminetako txupinazoan berriz ere protagonista izan da ikur txuri-gorri-berdea. Uztailaren hamalaugarren honetan, batzuek pobre de m\u00ed-a kantatuko dute, besteek kutsu iraultzaile oro galdu duen festa nazionala ospatu, eta agian baten batek irakurriko du ikurrinaren historiako hamalau irudi gogoangarrienen kronika hau. [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":19,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[10,23,24],"tags":[347,382,526,580,868,943],"class_list":["post-1030","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-gizartea","category-politika","category-uncategorized","tag-etxarri-aranatz","tag-everest","tag-ikurrina-sanferminak","tag-joseba-elosegi","tag-sabino-arana","tag-txupinazoa"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v27.3 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Ikurrinaren historian hamalau irudi - Angelu itsua<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/2013\/07\/12\/ikurrinaren-historian-hamalau-irudi\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Ikurrinaren historian hamalau irudi - Angelu itsua\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Uztailaren hamalaugarrenean zabaldu zuten Bilboko Euzkeldun Batzokiyan lehen aldiz ikurrina Arana anaiek. 1894a zen. Aurtengo Sanferminetako txupinazoan berriz ere protagonista izan da ikur txuri-gorri-berdea. Uztailaren hamalaugarren honetan, batzuek pobre de m\u00ed-a kantatuko dute, besteek kutsu iraultzaile oro galdu duen festa nazionala ospatu, eta agian baten batek irakurriko du ikurrinaren historiako hamalau irudi gogoangarrienen kronika hau. [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/2013\/07\/12\/ikurrinaren-historian-hamalau-irudi\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Angelu itsua\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2013-07-12T11:50:49+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2013\/07\/1-AranaBozetoa2.jpg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Urko Apaolaza\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Urko Apaolaza\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"4 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/2013\\\/07\\\/12\\\/ikurrinaren-historian-hamalau-irudi\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/2013\\\/07\\\/12\\\/ikurrinaren-historian-hamalau-irudi\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Urko Apaolaza\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/cf16f4e100fbc204b4a7bf6a9392f422\"},\"headline\":\"Ikurrinaren historian hamalau irudi\",\"datePublished\":\"2013-07-12T11:50:49+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/2013\\\/07\\\/12\\\/ikurrinaren-historian-hamalau-irudi\\\/\"},\"wordCount\":781,\"commentCount\":5,\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/2013\\\/07\\\/12\\\/ikurrinaren-historian-hamalau-irudi\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/21\\\/2013\\\/07\\\/1-AranaBozetoa2.jpg\",\"keywords\":[\"Etxarri-Aranatz\",\"Everest\",\"ikurrina. Sanferminak\",\"Joseba Elosegi\",\"Sabino Arana\",\"txupinazoa\"],\"articleSection\":[\"Gizartea\",\"Politika\",\"Uncategorized\"],\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"CommentAction\",\"name\":\"Comment\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/2013\\\/07\\\/12\\\/ikurrinaren-historian-hamalau-irudi\\\/#respond\"]}]},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/2013\\\/07\\\/12\\\/ikurrinaren-historian-hamalau-irudi\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/2013\\\/07\\\/12\\\/ikurrinaren-historian-hamalau-irudi\\\/\",\"name\":\"Ikurrinaren historian hamalau irudi - Angelu itsua\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/2013\\\/07\\\/12\\\/ikurrinaren-historian-hamalau-irudi\\\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/2013\\\/07\\\/12\\\/ikurrinaren-historian-hamalau-irudi\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/21\\\/2013\\\/07\\\/1-AranaBozetoa2.jpg\",\"datePublished\":\"2013-07-12T11:50:49+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/cf16f4e100fbc204b4a7bf6a9392f422\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/2013\\\/07\\\/12\\\/ikurrinaren-historian-hamalau-irudi\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/2013\\\/07\\\/12\\\/ikurrinaren-historian-hamalau-irudi\\\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/2013\\\/07\\\/12\\\/ikurrinaren-historian-hamalau-irudi\\\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/21\\\/2013\\\/07\\\/1-AranaBozetoa2.jpg\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/21\\\/2013\\\/07\\\/1-AranaBozetoa2.jpg\"},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/2013\\\/07\\\/12\\\/ikurrinaren-historian-hamalau-irudi\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Ikurrinaren historian hamalau irudi\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/\",\"name\":\"Angelu itsua\",\"description\":\"Politika, ekonomia eta historia\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/cf16f4e100fbc204b4a7bf6a9392f422\",\"name\":\"Urko Apaolaza\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/199b3ffdcdcaefa574d3b7c9cd6acfbcfb1b6cac0a9ae4d2ae539f4172302258?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/199b3ffdcdcaefa574d3b7c9cd6acfbcfb1b6cac0a9ae4d2ae539f4172302258?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/199b3ffdcdcaefa574d3b7c9cd6acfbcfb1b6cac0a9ae4d2ae539f4172302258?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Urko Apaolaza\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/author\\\/urko-apaolaza\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Ikurrinaren historian hamalau irudi - Angelu itsua","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/2013\/07\/12\/ikurrinaren-historian-hamalau-irudi\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"Ikurrinaren historian hamalau irudi - Angelu itsua","og_description":"Uztailaren hamalaugarrenean zabaldu zuten Bilboko Euzkeldun Batzokiyan lehen aldiz ikurrina Arana anaiek. 1894a zen. Aurtengo Sanferminetako txupinazoan berriz ere protagonista izan da ikur txuri-gorri-berdea. Uztailaren hamalaugarren honetan, batzuek pobre de m\u00ed-a kantatuko dute, besteek kutsu iraultzaile oro galdu duen festa nazionala ospatu, eta agian baten batek irakurriko du ikurrinaren historiako hamalau irudi gogoangarrienen kronika hau. [&hellip;]","og_url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/2013\/07\/12\/ikurrinaren-historian-hamalau-irudi\/","og_site_name":"Angelu itsua","article_published_time":"2013-07-12T11:50:49+00:00","og_image":[{"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2013\/07\/1-AranaBozetoa2.jpg","type":"","width":"","height":""}],"author":"Urko Apaolaza","twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Written by":"Urko Apaolaza","Est. reading time":"4 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/2013\/07\/12\/ikurrinaren-historian-hamalau-irudi\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/2013\/07\/12\/ikurrinaren-historian-hamalau-irudi\/"},"author":{"name":"Urko Apaolaza","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/#\/schema\/person\/cf16f4e100fbc204b4a7bf6a9392f422"},"headline":"Ikurrinaren historian hamalau irudi","datePublished":"2013-07-12T11:50:49+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/2013\/07\/12\/ikurrinaren-historian-hamalau-irudi\/"},"wordCount":781,"commentCount":5,"image":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/2013\/07\/12\/ikurrinaren-historian-hamalau-irudi\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2013\/07\/1-AranaBozetoa2.jpg","keywords":["Etxarri-Aranatz","Everest","ikurrina. Sanferminak","Joseba Elosegi","Sabino Arana","txupinazoa"],"articleSection":["Gizartea","Politika","Uncategorized"],"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"CommentAction","name":"Comment","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/2013\/07\/12\/ikurrinaren-historian-hamalau-irudi\/#respond"]}]},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/2013\/07\/12\/ikurrinaren-historian-hamalau-irudi\/","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/2013\/07\/12\/ikurrinaren-historian-hamalau-irudi\/","name":"Ikurrinaren historian hamalau irudi - Angelu itsua","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/2013\/07\/12\/ikurrinaren-historian-hamalau-irudi\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/2013\/07\/12\/ikurrinaren-historian-hamalau-irudi\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2013\/07\/1-AranaBozetoa2.jpg","datePublished":"2013-07-12T11:50:49+00:00","author":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/#\/schema\/person\/cf16f4e100fbc204b4a7bf6a9392f422"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/2013\/07\/12\/ikurrinaren-historian-hamalau-irudi\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/2013\/07\/12\/ikurrinaren-historian-hamalau-irudi\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/2013\/07\/12\/ikurrinaren-historian-hamalau-irudi\/#primaryimage","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2013\/07\/1-AranaBozetoa2.jpg","contentUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2013\/07\/1-AranaBozetoa2.jpg"},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/2013\/07\/12\/ikurrinaren-historian-hamalau-irudi\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Ikurrinaren historian hamalau irudi"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/#website","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/","name":"Angelu itsua","description":"Politika, ekonomia eta historia","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/#\/schema\/person\/cf16f4e100fbc204b4a7bf6a9392f422","name":"Urko Apaolaza","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/199b3ffdcdcaefa574d3b7c9cd6acfbcfb1b6cac0a9ae4d2ae539f4172302258?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/199b3ffdcdcaefa574d3b7c9cd6acfbcfb1b6cac0a9ae4d2ae539f4172302258?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/199b3ffdcdcaefa574d3b7c9cd6acfbcfb1b6cac0a9ae4d2ae539f4172302258?s=96&d=mm&r=g","caption":"Urko Apaolaza"},"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/author\/urko-apaolaza\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1030","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-json\/wp\/v2\/users\/19"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1030"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1030\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1030"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1030"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1030"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}