{"id":2658,"date":"2016-04-27T07:37:35","date_gmt":"2016-04-27T05:37:35","guid":{"rendered":"http:\/\/www.argia.eus\/blogak\/urko-apaolaza\/?p=2658"},"modified":"2016-04-27T07:37:35","modified_gmt":"2016-04-27T05:37:35","slug":"urumearen-ama","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/2016\/04\/27\/urumearen-ama\/","title":{"rendered":"Urumearen ama"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2016\/04\/mapa.jpg\" data-rel=\"lightbox-image-0\" data-rl_title=\"\" data-rl_caption=\"\" title=\"\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter size-full wp-image-2659\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2016\/04\/mapa.jpg\" alt=\"mapa\" width=\"600\" height=\"400\" \/><\/a><\/p>\n<p>Egunotan ikusgai dago <em>Sagardoaren ibaiak, bizitza iturri <\/em>erakusketa Hernanin. Urumea eta Oria iraganean burdinari, ontzigintzari eta merkataritzari loturiko ibaiak izan zirela ikus dezakegu haren bidez.<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.sagardoarenlurraldea.com\/blog\/EU\/2016\/04\/inauguracion-de-la-exposicion-sagardo-ibaiak-bizitza-iturri\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Sagardoaren Lurraldeak<\/a>, Hernaniko, Astigarragako eta Usurbilgo udalekin eta Donostiako Aquariumarekin elkarlanean antolatutako erakusketa ibiltaria da honakoa. Lourdes Odriozola da komisarioa, Euskal Herriko ontzigintzaren ikerketan aditua den historialaria, eta <em>Urumeako Kronikari <\/em> <a href=\"http:\/\/www.kronika.eus\/albisteak\/hernani\/albistea\/2016\/04\/23\/09feec1056785\/jendea-kokatzen-zen-garai-hartako-autopistaren-inguruan-ibaiaren-inguruan\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">azaldu dizkio<\/a> proiektuaren nondik norakoak.<!--more--><\/p>\n<p>Erakusketaren izenburuak bestela pentsarazten badu ere, ikusgai dagoena ez da soilik sagardoak ibaiekin izan duen loturaren bilduma. Orian, eta batez ere Urumean, antzina izandako jarduera ekonomikoen hurbilketa orokor bat egin dezake bisitariak.<\/p>\n<p>Bertan aurkituko dituzu Fagollagako aingura lantegiari buruzkoak, Astigarragako Murgiako jauregiarekin ibaiaren esplotazioa zela-eta izandako liskarrak, baserrietako dolareen garrantzia, Urumeako burdinolak, Oriako ontziolak, euskarazko dokumentuen aipamenak, emakume latsarien lan eskerga&#8230;<\/p>\n<p>Hernanin oraindik aukera dago erakusketa ikusteko asteazkena arte. Ondoren Astigarragan eta Usurbilen izango da eta datorren urtean Aquariumean.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2016\/04\/erakusketa1.jpg\" data-rel=\"lightbox-image-1\" data-rl_title=\"\" data-rl_caption=\"\" title=\"\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter size-full wp-image-2660\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2016\/04\/erakusketa1.jpg\" alt=\"erakusketa1\" width=\"600\" height=\"450\" \/><\/a><\/p>\n<p><strong>Urumeako portuak<\/strong><\/p>\n<p>Urumea ez zen oraingoa. Ez zen kate-motzean lotutako basapiztia. Urumea bizitza iturri zen, errio nabigagarri bat. Hamaika portu zeuden Donostiako Santa Katalinatik hasi eta Ere\u00f1otzuraino eta haietan aritzen ziren sabel-zapaleko <em>ala<\/em>k edo <em>gabarra<\/em>k burdina garraiatzen, Gaztelatik edo Nafarroatik Pasaiara generoa eramanez.<\/p>\n<p>Tamalez erakusketan gehiegi ez da zehazten, baina badaude hainbat ikerketa eta artxiboetan dokumentu ugari oso ondo azaltzen dutenak Hernanin nolakoa zen portu horien sarea.<\/p>\n<p>Arroan gora Ere\u00f1otzuko lonja-etxea eta Osi\u00f1agako portua ageri zaizkigu, eta pixka bat beherago portu nagusia zena \u2013egungo Portu auzoan\u2013. Hor oraindik kontserbatzen den lonjarako eraikin publiko dotorea <em>portulero-<\/em>ari errentan ematen zitzaion hainbat zerbitzuren truke, adibidez Hernanira hondarra eraman behar zuen <em>\u201c\u2026siempre que hubiese corrida de toros en la plaza\u201d.<\/em><\/p>\n<p>Erriberaren erdian Karabele eta Karapoteko portuak zeuden, erro bereko bi toki. Lehenean zubia zen garrantzitsu eta ondoan zuen Azelain-portu izeneko moilan aritzen ziren <em>\u201c\u2026.cargando y descargando vena, fierro, maderamen y las demas cosas y mercadurias\u201d.<\/em><\/p>\n<p>XVII. mendean ibaiak gutxienez hamabost aldiz eraman zuen Karabeleko egurrezko zubia, eta ertz batetik bestera jendea eta produktuak garraiatzen zituzten portu horretatik <em>ala<\/em> ontzitxoekin. XIX. mendera arte ez zen harrizko zubirik egin.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2016\/04\/gabarrak.jpg\" data-rel=\"lightbox-image-2\" data-rl_title=\"\" data-rl_caption=\"\" title=\"\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter size-full wp-image-2661\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2016\/04\/gabarrak.jpg\" alt=\"gabarrak\" width=\"600\" height=\"441\" \/><\/a><\/p>\n<p>Eta Ergobitik gertuago Arbiza-portu zegoen, Bestizan baserri parean, ontziola eta lonja ere bazituen honek, aita Larramendiren idatzietan ageri denez.<\/p>\n<p>Gaur egun apenas geratzen da ezer bertan. Norteko ferrokarrilaren estazioak irentsi zuen Arbiza-portu. Karapote baserria ere duela hamarkada batzuk bota zuten paper lantegi handi bat egiteko, eta Karabeleko zubia eta inguruak erabat urbanizatuta daude, ondoan etxe berriak egiten ari dira gainera.<\/p>\n<p><strong><em>\u201cCambio su curso en derechura\u2026\u201d<\/em><\/strong><\/p>\n<p>Urumea domestikatuta daukagu, baina ez gara jabetzen edozein momentutan atera dakiokeela barruan duen ur basa hori.<\/p>\n<p>Errioak oso sarritan egin izan du gainezka historian zehar, gutxienez XVI. mendetik dago dokumentatuta halakorik. Uholdeak izan ziren 1617, 1618 eta 1619an, baita 1621ean, 1624an\u2026 eta horrela gaur arte. Zenbaitetan kalte larriak izan ziren, 1562an adibidez, Karabeleko zubia aurretik eramateaz gain, portu nagusiaren inguruan zeuden bideak txikitu zituen Urumeak eta Udalak \u201cPocopandegui\u201d \u2013beste hainbat herritan ere ageri den toponimo kuriosoa\u2013 parajeko hainbat lur erosi behar izan zituen.<br \/>\n<a href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2016\/04\/portua.jpg\" data-rel=\"lightbox-image-3\" data-rl_title=\"\" data-rl_caption=\"\" title=\"\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter size-full wp-image-2664\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2016\/04\/portua.jpg\" alt=\"portua\" width=\"570\" height=\"322\" \/><\/a><\/p>\n<p>Nolanahi ere, ibaia ez kolapsatzeko kezka behin eta berriz ageri da orduko testigantzetan, dela hemen jarri duten errota hori kentzeko eskatuz edo hango presa handitzeko trabak jarriz, <em>\u201c\u2026sin que cause estorbo alguno a la navegaci\u00f3n\u201d.<\/em><\/p>\n<p>Ura nahieran maneiatzeko lehen saiakera serioak XVIII. mendekoak dira inguruotan. 1706an uholde handi batzuen ondorioz, Urumeak bere ohiko bidea utzi eta portutik urrutiratu egin zen, orain daraman norabidea hartuz. Begira urte batzuk geroagoko paperetan nola azaltzen den gertatutakoa:<\/p>\n<blockquote><p><em>\u201cQue el agua del rio Urumea que solia venir a dar a la antepuerta de la Casa de los Puertos Conzejiles de esta dicha villa, abra como tiempo de cinco a\u00f1os tomo su curso en derechura a la parte de Caravele haviendo quedado en seco la madre antezedente del dicho rio por la frente de dicha Casa de los Puertos\u201d<\/em><\/p><\/blockquote>\n<p>Arazo larri horri aurre egiteko egur-oholezko ubideak, presa-txikiak eta hormak eraiki zituzten, ura berriz ere lonja atariraino eramateko, baina ez zuten lortu azpiegitura segururik egitea.<\/p>\n<p>Hala, egunen batean Urumeari okurrituko zaio bere betiko bidea zen horretara \u2013\u201c<em>la madre antezedente del dicho rio\u201d<\/em>\u2013 itzultzea, eta orduan denok esango dugu, ai ama!<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Egunotan ikusgai dago Sagardoaren ibaiak, bizitza iturri erakusketa Hernanin. Urumea eta Oria iraganean burdinari, ontzigintzari eta merkataritzari loturiko ibaiak izan zirela ikus dezakegu haren bidez. Sagardoaren Lurraldeak, Hernaniko, Astigarragako eta Usurbilgo udalekin eta Donostiako Aquariumarekin elkarlanean antolatutako erakusketa ibiltaria da honakoa. Lourdes Odriozola da komisarioa, Euskal Herriko ontzigintzaren ikerketan aditua den historialaria, eta Urumeako Kronikari [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":19,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[4,7,13],"tags":[499,869,948,956],"class_list":["post-2658","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-azpiegiturak","category-ekonomia","category-historia","tag-hernaniko-portuak","tag-sagardoa","tag-uholdeak","tag-urumea"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v27.3 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Urumearen ama - Angelu itsua<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/2016\/04\/27\/urumearen-ama\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Urumearen ama - Angelu itsua\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Egunotan ikusgai dago Sagardoaren ibaiak, bizitza iturri erakusketa Hernanin. Urumea eta Oria iraganean burdinari, ontzigintzari eta merkataritzari loturiko ibaiak izan zirela ikus dezakegu haren bidez. Sagardoaren Lurraldeak, Hernaniko, Astigarragako eta Usurbilgo udalekin eta Donostiako Aquariumarekin elkarlanean antolatutako erakusketa ibiltaria da honakoa. Lourdes Odriozola da komisarioa, Euskal Herriko ontzigintzaren ikerketan aditua den historialaria, eta Urumeako Kronikari [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/2016\/04\/27\/urumearen-ama\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Angelu itsua\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2016-04-27T05:37:35+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2016\/04\/mapa.jpg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Urko Apaolaza\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Urko Apaolaza\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"3 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/2016\\\/04\\\/27\\\/urumearen-ama\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/2016\\\/04\\\/27\\\/urumearen-ama\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Urko Apaolaza\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/cf16f4e100fbc204b4a7bf6a9392f422\"},\"headline\":\"Urumearen ama\",\"datePublished\":\"2016-04-27T05:37:35+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/2016\\\/04\\\/27\\\/urumearen-ama\\\/\"},\"wordCount\":658,\"commentCount\":0,\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/2016\\\/04\\\/27\\\/urumearen-ama\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/21\\\/2016\\\/04\\\/mapa.jpg\",\"keywords\":[\"Hernaniko portuak\",\"sagardoa\",\"uholdeak\",\"Urumea\"],\"articleSection\":[\"Azpiegiturak\",\"Ekonomia\",\"Historia\"],\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"CommentAction\",\"name\":\"Comment\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/2016\\\/04\\\/27\\\/urumearen-ama\\\/#respond\"]}]},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/2016\\\/04\\\/27\\\/urumearen-ama\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/2016\\\/04\\\/27\\\/urumearen-ama\\\/\",\"name\":\"Urumearen ama - Angelu itsua\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/2016\\\/04\\\/27\\\/urumearen-ama\\\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/2016\\\/04\\\/27\\\/urumearen-ama\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/21\\\/2016\\\/04\\\/mapa.jpg\",\"datePublished\":\"2016-04-27T05:37:35+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/cf16f4e100fbc204b4a7bf6a9392f422\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/2016\\\/04\\\/27\\\/urumearen-ama\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/2016\\\/04\\\/27\\\/urumearen-ama\\\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/2016\\\/04\\\/27\\\/urumearen-ama\\\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/21\\\/2016\\\/04\\\/mapa.jpg\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/21\\\/2016\\\/04\\\/mapa.jpg\"},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/2016\\\/04\\\/27\\\/urumearen-ama\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Urumearen ama\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/\",\"name\":\"Angelu itsua\",\"description\":\"Politika, ekonomia eta historia\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/cf16f4e100fbc204b4a7bf6a9392f422\",\"name\":\"Urko Apaolaza\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/199b3ffdcdcaefa574d3b7c9cd6acfbcfb1b6cac0a9ae4d2ae539f4172302258?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/199b3ffdcdcaefa574d3b7c9cd6acfbcfb1b6cac0a9ae4d2ae539f4172302258?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/199b3ffdcdcaefa574d3b7c9cd6acfbcfb1b6cac0a9ae4d2ae539f4172302258?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Urko Apaolaza\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/author\\\/urko-apaolaza\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Urumearen ama - Angelu itsua","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/2016\/04\/27\/urumearen-ama\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"Urumearen ama - Angelu itsua","og_description":"Egunotan ikusgai dago Sagardoaren ibaiak, bizitza iturri erakusketa Hernanin. Urumea eta Oria iraganean burdinari, ontzigintzari eta merkataritzari loturiko ibaiak izan zirela ikus dezakegu haren bidez. Sagardoaren Lurraldeak, Hernaniko, Astigarragako eta Usurbilgo udalekin eta Donostiako Aquariumarekin elkarlanean antolatutako erakusketa ibiltaria da honakoa. Lourdes Odriozola da komisarioa, Euskal Herriko ontzigintzaren ikerketan aditua den historialaria, eta Urumeako Kronikari [&hellip;]","og_url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/2016\/04\/27\/urumearen-ama\/","og_site_name":"Angelu itsua","article_published_time":"2016-04-27T05:37:35+00:00","og_image":[{"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2016\/04\/mapa.jpg","type":"","width":"","height":""}],"author":"Urko Apaolaza","twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Written by":"Urko Apaolaza","Est. reading time":"3 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/2016\/04\/27\/urumearen-ama\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/2016\/04\/27\/urumearen-ama\/"},"author":{"name":"Urko Apaolaza","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/#\/schema\/person\/cf16f4e100fbc204b4a7bf6a9392f422"},"headline":"Urumearen ama","datePublished":"2016-04-27T05:37:35+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/2016\/04\/27\/urumearen-ama\/"},"wordCount":658,"commentCount":0,"image":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/2016\/04\/27\/urumearen-ama\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2016\/04\/mapa.jpg","keywords":["Hernaniko portuak","sagardoa","uholdeak","Urumea"],"articleSection":["Azpiegiturak","Ekonomia","Historia"],"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"CommentAction","name":"Comment","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/2016\/04\/27\/urumearen-ama\/#respond"]}]},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/2016\/04\/27\/urumearen-ama\/","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/2016\/04\/27\/urumearen-ama\/","name":"Urumearen ama - Angelu itsua","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/2016\/04\/27\/urumearen-ama\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/2016\/04\/27\/urumearen-ama\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2016\/04\/mapa.jpg","datePublished":"2016-04-27T05:37:35+00:00","author":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/#\/schema\/person\/cf16f4e100fbc204b4a7bf6a9392f422"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/2016\/04\/27\/urumearen-ama\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/2016\/04\/27\/urumearen-ama\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/2016\/04\/27\/urumearen-ama\/#primaryimage","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2016\/04\/mapa.jpg","contentUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2016\/04\/mapa.jpg"},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/2016\/04\/27\/urumearen-ama\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Urumearen ama"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/#website","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/","name":"Angelu itsua","description":"Politika, ekonomia eta historia","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/#\/schema\/person\/cf16f4e100fbc204b4a7bf6a9392f422","name":"Urko Apaolaza","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/199b3ffdcdcaefa574d3b7c9cd6acfbcfb1b6cac0a9ae4d2ae539f4172302258?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/199b3ffdcdcaefa574d3b7c9cd6acfbcfb1b6cac0a9ae4d2ae539f4172302258?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/199b3ffdcdcaefa574d3b7c9cd6acfbcfb1b6cac0a9ae4d2ae539f4172302258?s=96&d=mm&r=g","caption":"Urko Apaolaza"},"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/author\/urko-apaolaza\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2658","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-json\/wp\/v2\/users\/19"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=2658"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2658\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2658"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=2658"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=2658"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}