{"id":2939,"date":"2017-07-06T07:17:38","date_gmt":"2017-07-06T05:17:38","guid":{"rendered":"http:\/\/www.argia.eus\/blogak\/urko-apaolaza\/?p=2939"},"modified":"2017-07-06T07:17:38","modified_gmt":"2017-07-06T05:17:38","slug":"askatasunaren-ibilaldia-herri-bat-martxan","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/2017\/07\/06\/askatasunaren-ibilaldia-herri-bat-martxan\/","title":{"rendered":"Askatasunaren ibilaldia: herri bat martxan"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2017\/06\/2.jpg\" data-rel=\"lightbox-image-0\" data-rl_title=\"\" data-rl_caption=\"\" title=\"\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"  wp-image-2942 aligncenter\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2017\/06\/2.jpg\" alt=\"2\" width=\"601\" height=\"424\" \/><\/a><\/p>\n<p>1977ko udan askatasun aldarria Euskal Herriko lau bazterretara hedatu zuen martxa erraldoi batek. \u201cAmnistia osoa\u201d eskatzen zuten: presoak kaleratzea ez ezik, gatazka politikoa benetan konpontzeko baldintzak sortu nahi zituzten. Horretarako baina, aurreko erregimenak jarritako kateak apurtzea zen bide bakarra askorentzat.<\/p>\n<p>1977ko uztailaren 10ean Euskal Herrian inoiz izandako mobilizazio handienetako bati ekin zioten herritarrek. Agurain, Lodosa, Gernika eta Zarauztik zutabe bana abiatu zen Askatasunaren Ibilaldia deiturikoan eta Iru\u00f1ea ondoko Arazuriko zelaietan amaitu zuten, milaka lagun bildu zituen bilkurarekin.<\/p>\n<p>Frankismoaren atzaparretatik atera nahian zebilen euskal jendarteak oinarrizko hainbat aldarrikapen zuen: amnistia osoa, autonomia estatutua, indar errepresiboak desegitea eta euskal nazio identitatearen onarpena. <!--more--><\/p>\n<p>Franco hilez geroztik indultuak eta amnistia partzialak egon ziren arren, oraindik preso politiko asko zegoen kartzelan \u201cterrorismo\u201d delituekin. Hala, \u201camnistia osoaren\u201d eskaerak intentsitate ez ohikoa hartu zuen udaberri hartan: jada ez zen soilik preso eta errefuxiatu guztiak etxean izateko leloa, halako gehiago ez izateko beharra ere bazegoen atzean, eta horretarako egiazko demokrazia baten oinarriak nahi ziren, ez Francoren diktadura zuritzeko erreforma politiko bat.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<div id=\"attachment_2945\" style=\"width: 610px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><a href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2017\/06\/16.jpg\" data-rel=\"lightbox-image-1\" data-rl_title=\"\" data-rl_caption=\"\" title=\"\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" aria-describedby=\"caption-attachment-2945\" class=\" wp-image-2945\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2017\/06\/16.jpg\" alt=\"Amnistiaren aldeko kanpaina eta sinadura bilketa 1977ko martxoan (Argazkia: Argia artxiboa \/ Arturo Delgado)\" width=\"600\" height=\"420\" \/><\/a><p id=\"caption-attachment-2945\" class=\"wp-caption-text\">Amnistiaren aldeko kanpaina eta sinadura bilketa 1977ko martxoan (Argazkia: Argia artxiboa \/ Kepa Loubet)<\/p><\/div>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Herrietan sortu berri ziren amnistiaren aldeko batzordeek aldarrikapen asteak antolatu zituzten eta protesta oso bortitzak izan ziren. Bereziki odoltsua izan zen maiatzean antolatutakoa: poliziek balaz eraso zituzten herritarrak, eta Errenterian adibidez, errepresio indiskriminatua eta arpilatzeak nagusitu ziren.<\/p>\n<p>Egun gutxiren buruan zazpi lagun hil zituzten Estatuaren funtzionario armatuek; inor ez zuten zigortu. Inpunitatea erabatekoa zen garai horietan eta inkontrolatuak ere euren kasa ibiltzen ziren auzo eta herrietan.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<div id=\"attachment_2943\" style=\"width: 610px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><a href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2017\/06\/15.jpg\" data-rel=\"lightbox-image-2\" data-rl_title=\"\" data-rl_caption=\"\" title=\"\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" aria-describedby=\"caption-attachment-2943\" class=\" wp-image-2943\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2017\/06\/15.jpg\" alt=\"Amnistiaren aldeko bigarren astean 1977ko maiatzean Legazpian. Ikurrina dolu ikurrarekin, egun horietan hildako lagunen omenez (Argazkia: Argia Artxiboa)\" width=\"600\" height=\"421\" \/><\/a><p id=\"caption-attachment-2943\" class=\"wp-caption-text\">Amnistiaren aldeko bigarren astean 1977ko maiatzean Legazpian. Ikurrina dolu ikurrarekin, egun horietan hildako lagunen omenez (Argazkia: Argia Artxiboa)<\/p><\/div>\n<div id=\"attachment_2944\" style=\"width: 610px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><a href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2017\/06\/14.jpg\" data-rel=\"lightbox-image-3\" data-rl_title=\"\" data-rl_caption=\"\" title=\"\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" aria-describedby=\"caption-attachment-2944\" class=\" wp-image-2944\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2017\/06\/14.jpg\" alt=\"Asanblada irekia 'Apala'-ren egoeraz informatzeko Errenterian (Argazkia: Argia artxiboa \/ Arturo Delgado)\" width=\"600\" height=\"830\" \/><\/a><p id=\"caption-attachment-2944\" class=\"wp-caption-text\">Asanblada irekia &#8216;Apala&#8217;-ren egoeraz informatzeko Errenterian (Argazkia: Argia artxiboa \/ Arturo Delgado)<\/p><\/div>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Giro biolento horren erdian \u2013ETAren adar desberdinek ere erasoak areagotu zituzten\u2013, Europa eta munduaren aurrean euskaldunen batasuna eta indarra irudikatuko zuen mobilizazio baketsu baten asmoa iradoki zuen Telesforo Monzon buruzagi abertzaleak uztaila hasieran.<\/p>\n<p>Mahatma Gandhiren Gatzaren martxa, edo hori baino askoz hurbilago, aurreko urtean Katalunian egin zen Marxa de la Llibertat izan zituzten inspirazio iturri, besteak beste.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<div id=\"attachment_2961\" style=\"width: 602px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><a href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2017\/06\/19.jpg\" data-rel=\"lightbox-image-4\" data-rl_title=\"\" data-rl_caption=\"\" title=\"\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" aria-describedby=\"caption-attachment-2961\" class=\"wp-image-2961 \" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2017\/06\/19.jpg\" alt=\"19\" width=\"592\" height=\"417\" \/><\/a><p id=\"caption-attachment-2961\" class=\"wp-caption-text\">Kataluniako &#8216;Marxa de la Llibertat&#8217; aurrekari garrantzitsua izan zen 1976ko irailean, euskaldunek ere hartu zuten parte bertan eta &#8216;Azkatasun Joanaldia&#8217; deitu zioten. (Argazkia: Argia artxiboa)<\/p><\/div>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Ekimenak alderdi ugariren babesa izan zuen (ORT, EIA, LKI, LAIA, PCE\u2026), horietako zenbait oraindik legalizatu gabe, baita auzo elkarte eta beste talde askorena ere. PSOEk eta EAJk aldiz ez zuten begi onez ikusi, azkeneko honen ustetan \u201cdesegokia\u201d zelako une horietan.<\/p>\n<p>Ez ziren hiru hilabete ere igaro Xibertan indar abertzaleen arteko elkarrizketek \u2013horiek ere Monzonek sustaturik\u2013 porrot egin zutela eta ekainean egindako Espainiako lehen hauteskundeek garbi utzi zituzten batzuen eta besteen arteko diferentziak: KAS inguruko sektore zabal batek abstentziora jo zuen, amnistiarik eta eskubide demokratikorik ez zegoelako, jeltzaleek ostera bai ala bai parte hartu nahi zuten estatu egitura berrietan.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<div id=\"attachment_2946\" style=\"width: 611px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><a href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2017\/06\/1b.jpg\" data-rel=\"lightbox-image-5\" data-rl_title=\"\" data-rl_caption=\"\" title=\"\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" aria-describedby=\"caption-attachment-2946\" class=\"wp-image-2946\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2017\/06\/1b.jpg\" alt=\"1b\" width=\"601\" height=\"431\" \/><\/a><p id=\"caption-attachment-2946\" class=\"wp-caption-text\">Zutabeetako batean pankarta eta lelo ugari; antolakuntzaren kontsignetatik haragokoek ekarri zuten eztabaidarik (Argazkia: Argia Artxiboa \/ Arturo Delgado)<\/p><\/div>\n<div id=\"attachment_2947\" style=\"width: 611px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><a href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2017\/06\/3.jpg\" data-rel=\"lightbox-image-6\" data-rl_title=\"\" data-rl_caption=\"\" title=\"\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" aria-describedby=\"caption-attachment-2947\" class=\" wp-image-2947\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2017\/06\/3.jpg\" alt=\"\u2018Matalaz-Apala-Txirrita\u2019 zutabea Aguraindik irten zen unea; 492 kilometro egin zituzten. (Argazkia: Argia Artxiboa)\" width=\"601\" height=\"829\" \/><\/a><p id=\"caption-attachment-2947\" class=\"wp-caption-text\">\u2018Matalaz-Apala-Txirrita\u2019 zutabea Aguraindik irten zen unea; 492 kilometro egin zituzten. (Argazkia: Argia Artxiboa)<\/p><\/div>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Nolanahi ere, martxak sekulako jendetza bildu zuen igaro zen herrietan eta hein batean lortu zuen transbertsalitate hori, EAJko jarraitzaile ugarik ere bat egin baitzuten harekin. Gasteizen, adibidez 20.000 lagun elkartu zituen ibilaldiak Andra Mari Zuriaren plazan: \u201cIkurrinak, Catalunyako banderak eta Polisarioarena dabiltza jendearen artean. <em>Apala<\/em>ren aldeko pankarta bat ere bai kolumna batetan\u2026\u201d, dio Zeruko Argiaren orduko kronikak.<\/p>\n<p><strong>Atzerriratuen itzulera<\/strong><\/p>\n<p>Miguel Angel Apalategi atxilotu eta epaitzeko zorian zen Frantziako Gobernua, Espainiakoarekin tratuan, eta gose greban jarri zen. Aurrekari arriskutsuak sekulako protesta oldea sorrarazi zuen: sinadura bilketa, manifestazioak\u2026 Askatasunaren Ibilaldian ere oihartzun berezia izan zuen bere kasuak.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<div id=\"attachment_2948\" style=\"width: 611px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><a href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2017\/06\/10.jpg\" data-rel=\"lightbox-image-7\" data-rl_title=\"\" data-rl_caption=\"\" title=\"\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" aria-describedby=\"caption-attachment-2948\" class=\" wp-image-2948\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2017\/06\/10.jpg\" alt=\"Baionan hiru lagun kateatu ziren 'Apala' aske uztea eskatzeko 1977ko abuztuaren 31n. Hortik egun gutxira 150.000 laguneko manifestazioa egin zen gose greban larri zegoen presoaren egoera salatzeko. (Argazkia: Argia Artxiboa \/ Enbata)\" width=\"601\" height=\"439\" \/><\/a><p id=\"caption-attachment-2948\" class=\"wp-caption-text\">Baionan hiru lagun kateatu ziren &#8216;Apala&#8217; aske uztea eskatzeko 1977ko abuztuaren 31n. Hortik egun gutxira 150.000 laguneko manifestazioa egin zen gose greban larri zegoen presoaren egoera salatzeko. (Argazkia: Argia Artxiboa \/ Enbata)<\/p><\/div>\n<div id=\"attachment_2949\" style=\"width: 611px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><a href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2017\/06\/11.jpg\" data-rel=\"lightbox-image-8\" data-rl_title=\"\" data-rl_caption=\"\" title=\"\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" aria-describedby=\"caption-attachment-2949\" class=\" wp-image-2949\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2017\/06\/11.jpg\" alt=\"'Apala'-ren aldeko mobilizazioek ez zuten etenik izan uda hartan. Argazkian, Baionan manifestazioa Panecau kalean poliziek geldituta, irailaren 2an (Argazkia: Argia artxiboa)\" width=\"601\" height=\"444\" \/><\/a><p id=\"caption-attachment-2949\" class=\"wp-caption-text\">&#8216;Apala&#8217;-ren aldeko mobilizazioek ez zuten etenik izan uda hartan. Argazkian, Baionan manifestazioa Panecau kalean poliziek geldituta, irailaren 2an (Argazkia: Argia artxiboa)<\/p><\/div>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Beste momentu hunkigarri bat Durangon gertatu zen: Belgikan atzerriratuta zeuden ETAko hamar lagun (Mario Onaindia, Jokin Gorostidi, Xabier Larena\u2026) jendaurrean agertu ziren, etxera itzuli zirela esateko. Haiekin batera igaro zuen Bidasoa Telesforo Monzonek ere; bergararra ibilaldiaren bultzatzaile nagusietakoa izan zen, \u201cMaltzagaraino elkarrekin\u201d adierari fidel.<\/p>\n<p>Orain bezala orduan ere, ordea, leizea handiegia zen hausturaren eta erreformaren artean edo\u2026 aldebakartasunaren eta aldebikotasunaren artean.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<div id=\"attachment_2951\" style=\"width: 610px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><a href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2017\/06\/9.jpg\" data-rel=\"lightbox-image-9\" data-rl_title=\"\" data-rl_caption=\"\" title=\"\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" aria-describedby=\"caption-attachment-2951\" class=\"wp-image-2951 \" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2017\/06\/9.jpg\" alt=\"9\" width=\"600\" height=\"430\" \/><\/a><p id=\"caption-attachment-2951\" class=\"wp-caption-text\">Telesforo Monzonen hitzartzea Durangoko ekitaldian 1977ko uztailaren 21ean. Atzerriratuekin batera agertu zen Bergarako buruzagi abertzalea Bidasoako muga gurutzatuta Askatasunaren Ibilaldian parte hartzeko (Argazkia: Argia artxiboa)<\/p><\/div>\n<div id=\"attachment_2952\" style=\"width: 610px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><a href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2017\/06\/12.jpg\" data-rel=\"lightbox-image-10\" data-rl_title=\"\" data-rl_caption=\"\" title=\"\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" aria-describedby=\"caption-attachment-2952\" class=\"  wp-image-2952\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2017\/06\/12.jpg\" alt=\"12\" width=\"600\" height=\"456\" \/><\/a><p id=\"caption-attachment-2952\" class=\"wp-caption-text\">Frantziako Gobernuak Atlantikoko kostaldeko Yeu irlara konfinatu zituen hainbat euskal errefuxiatu. Jende multzo batek haraino iritsi nahi izan zuen baina Bordelen geldiarazi zituzten. Frantzia eta Espainiaren artean hasi berri zen kolaborazio horrek ezinegon handia sortu zuen sasian zebilen herritarren artean (Argazkia: Argia artxiboa)<\/p><\/div>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Ibilaldian zehar aldarrikapenerako abaguneak, ekitaldiak eta omenaldiak etengabeak izan ziren. Esaterako, zenbait tokitan martxan ari zirenak gose greban jarri ziren <em>Apala<\/em>rekin elkartasunez.<\/p>\n<p>Lekeition 16.000 lagunek minutu bateko isilunea egin zuten bost urte lehenago Guardia Zibilak hildako Benito Mujika <em>Xenki<\/em> eta Mikel Martinez de Murgia <em>Mikelon<\/em> ETAko militanteen omenez; Baionan Justizia Jauregiaren aurrean elkarretaratzea, epaiketa politiko bat hastear zelako\u2026<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<div id=\"attachment_2950\" style=\"width: 610px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><a href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2017\/06\/5.jpg\" data-rel=\"lightbox-image-11\" data-rl_title=\"\" data-rl_caption=\"\" title=\"\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" aria-describedby=\"caption-attachment-2950\" class=\"wp-image-2950 \" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2017\/06\/5.jpg\" alt=\"5\" width=\"600\" height=\"455\" \/><\/a><p id=\"caption-attachment-2950\" class=\"wp-caption-text\">Eusko Gudariak\u2019 abesten Arazurin, ibilaldiaren amaieran: \u201cHerriak deiari inoiz bezala erantzun zion, baina herri hori nahiko frustratua ere geratu zen\u201d, zioen ARGIAk lekuaren desegokitasuna eta eguraldiaren eta Poliziaren trabak aipatzean. (Argazkia: Argia Artxiboa)<\/p><\/div>\n<div id=\"attachment_2953\" style=\"width: 611px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><a href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2017\/06\/4.jpg\" data-rel=\"lightbox-image-12\" data-rl_title=\"\" data-rl_caption=\"\" title=\"\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" aria-describedby=\"caption-attachment-2953\" class=\"wp-image-2953 \" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2017\/06\/4.jpg\" alt=\"4\" width=\"601\" height=\"432\" \/><\/a><p id=\"caption-attachment-2953\" class=\"wp-caption-text\">Askatasunaren Ibilaldiko partaideak Izaban atseden hartzen. (Argazkia: Argia artxiboa \/ Arturo Delgado)<\/p><\/div>\n<div id=\"attachment_2960\" style=\"width: 610px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><a href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2017\/06\/18.jpg\" data-rel=\"lightbox-image-13\" data-rl_title=\"\" data-rl_caption=\"\" title=\"\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" aria-describedby=\"caption-attachment-2960\" class=\" wp-image-2960\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2017\/06\/18.jpg\" alt=\"Askatasunaren Ibialdia Ondarroatik igarotzen. Hogei urte geroago, 1997an antolatutako 'Abialdian' martxa ere leku beretik pasa zen. (Argazkia: Argia artxiboa \/ Arturo Delgado)\" width=\"600\" height=\"450\" \/><\/a><p id=\"caption-attachment-2960\" class=\"wp-caption-text\">Askatasunaren Ibialdia Ondarroatik igarotzen. Hogei urte geroago, 1997an antolatutako &#8216;Abialdian&#8217; martxa ere leku beretik pasa zen. (Argazkia: Argia artxiboa \/ Arturo Delgado)<\/p><\/div>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Trabak eta debekuak ere izan zituen martxak \u2013Ipar Euskal Herrian kasu\u2013, eta beste batzuetan \u201cprobokatzaileen\u201d erasoak jasan zituzten. Abuztuaren 28an iritsi ziren zutabeak bat eginda Arazurira; hasiera batean azken ekitaldia Iru\u00f1ean egitekoa ziren, baina Gobernadore Zibilak debekatu egin zuen.<\/p>\n<p>500 autobus pleitatu zituzten Ororbiako zelaietaraino, eta ARGIAko kronikariaren esanetan 300.000 lagun mugiarazi zituen ekimenak, haietako asko ezin iritsirik geratu ziren arren Espainiako Polizia Armatu edo grisen oztopoengatik.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2017\/06\/muntaia.jpg\" data-rel=\"lightbox-image-14\" data-rl_title=\"\" data-rl_caption=\"\" title=\"\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"  wp-image-2957 aligncenter\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2017\/06\/muntaia.jpg\" alt=\"muntaia\" width=\"601\" height=\"380\" \/><\/a><\/p>\n<div id=\"attachment_2959\" style=\"width: 432px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><a href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2017\/06\/20.jpg\" data-rel=\"lightbox-image-15\" data-rl_title=\"\" data-rl_caption=\"\" title=\"\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" aria-describedby=\"caption-attachment-2959\" class=\"  wp-image-2959\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2017\/06\/20.jpg\" alt=\"20\" width=\"422\" height=\"622\" \/><\/a><p id=\"caption-attachment-2959\" class=\"wp-caption-text\">Ororbiako zelaietara igarotzeko zailtasun handiak izan ziren: hiru metro zabaleko zubitik igaro behar zuten milaka eta milaka lagunek; askok nahiago izan zuten belaunetaraino busti (Argazkia: Argia artxiboa \/ Beunza)<\/p><\/div>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Ekitaldiaren amaieran polizien karga eta istiluak izan ziren, hurrengo garaietan etorriko zenaren iragarle: urriaren 15ean Espainiako Gobernuak Amnistia Legea onartu zuen, baina laster bete ziren kartzelak berriz ere preso politikoz.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<div id=\"attachment_2963\" style=\"width: 610px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><a href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2017\/06\/21.jpg\" data-rel=\"lightbox-image-16\" data-rl_title=\"\" data-rl_caption=\"\" title=\"\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" aria-describedby=\"caption-attachment-2963\" class=\" wp-image-2963\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2017\/06\/21.jpg\" alt=\"Ibilaldia antolaketa aldetik erronka handia izan zen eta diru-galerak ere egon ziren. Irudian, urte horretako Donostiako Santo Tomasetan mahaia ekarpenak egiteko. (Argazkia: Argia artxiboa)\" width=\"600\" height=\"409\" \/><\/a><p id=\"caption-attachment-2963\" class=\"wp-caption-text\">Ibilaldia antolaketa aldetik erronka handia izan zen eta diru-galerak ere egon ziren. Irudian, urte horretako Donostiako Santo Tomasetan mahaia ekarpenak egiteko. (Argazkia: Argia artxiboa)<\/p><\/div>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Askatasunaren Ibilaldia mezu garbi batekin abiatuagatik, aldarrikapen sutsuagoen katalizatzaile ere izan zen, independentziaren eta borroka armatuaren aldekoak, esaterako. Kapital humano hori oso garrantzitsua izan zen hortik gutxira \u201cAltsasuko Mahaia\u201d osatu eta ezker abertzalea egituratzen hasteko.<\/p>\n<p>Eta zer irakasgai atera zuen EAJk? Erantzuna begien aurrean daukagu, egungo bidegurutze politikoan, erabaki eskubidearen inguruan sorturiko zenbait mugimendu transbertsalen ondoan alderdi horrek harturiko jarrerak erakusten du, hain zuzen.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<div id=\"attachment_2958\" style=\"width: 610px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><a href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2017\/06\/7.jpg\" data-rel=\"lightbox-image-17\" data-rl_title=\"\" data-rl_caption=\"\" title=\"\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" aria-describedby=\"caption-attachment-2958\" class=\"wp-image-2958\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2017\/06\/7.jpg\" alt=\"7\" width=\"600\" height=\"411\" \/><\/a><p id=\"caption-attachment-2958\" class=\"wp-caption-text\">Donostian 1977 irailaren 3an egindako manifestaldi erraldoian ukabilak gorantz eta garaipen keinuak. (Argazkia: Argia artxiboa \/ Kepa Loubet)<\/p><\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>1977ko udan askatasun aldarria Euskal Herriko lau bazterretara hedatu zuen martxa erraldoi batek. \u201cAmnistia osoa\u201d eskatzen zuten: presoak kaleratzea ez ezik, gatazka politikoa benetan konpontzeko baldintzak sortu nahi zituzten. Horretarako baina, aurreko erregimenak jarritako kateak apurtzea zen bide bakarra askorentzat. 1977ko uztailaren 10ean Euskal Herrian inoiz izandako mobilizazio handienetako bati ekin zioten herritarrek. Agurain, Lodosa, [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":19,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[13,23,24],"tags":[81,122,799,849],"class_list":["post-2939","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-historia","category-politika","category-uncategorized","tag-amnistia","tag-askatasunaren-ibilbidea","tag-oroimen-historikoa","tag-presoak"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v27.3 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Askatasunaren ibilaldia: herri bat martxan - Angelu itsua<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/2017\/07\/06\/askatasunaren-ibilaldia-herri-bat-martxan\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Askatasunaren ibilaldia: herri bat martxan - Angelu itsua\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"1977ko udan askatasun aldarria Euskal Herriko lau bazterretara hedatu zuen martxa erraldoi batek. \u201cAmnistia osoa\u201d eskatzen zuten: presoak kaleratzea ez ezik, gatazka politikoa benetan konpontzeko baldintzak sortu nahi zituzten. Horretarako baina, aurreko erregimenak jarritako kateak apurtzea zen bide bakarra askorentzat. 1977ko uztailaren 10ean Euskal Herrian inoiz izandako mobilizazio handienetako bati ekin zioten herritarrek. Agurain, Lodosa, [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/2017\/07\/06\/askatasunaren-ibilaldia-herri-bat-martxan\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Angelu itsua\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2017-07-06T05:17:38+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2017\/06\/2.jpg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Urko Apaolaza\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Urko Apaolaza\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"6 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/2017\\\/07\\\/06\\\/askatasunaren-ibilaldia-herri-bat-martxan\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/2017\\\/07\\\/06\\\/askatasunaren-ibilaldia-herri-bat-martxan\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Urko Apaolaza\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/cf16f4e100fbc204b4a7bf6a9392f422\"},\"headline\":\"Askatasunaren ibilaldia: herri bat martxan\",\"datePublished\":\"2017-07-06T05:17:38+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/2017\\\/07\\\/06\\\/askatasunaren-ibilaldia-herri-bat-martxan\\\/\"},\"wordCount\":1241,\"commentCount\":0,\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/2017\\\/07\\\/06\\\/askatasunaren-ibilaldia-herri-bat-martxan\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/21\\\/2017\\\/06\\\/2.jpg\",\"keywords\":[\"amnistia\",\"Askatasunaren Ibilbidea\",\"Oroimen historikoa\",\"presoak\"],\"articleSection\":[\"Historia\",\"Politika\",\"Uncategorized\"],\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"CommentAction\",\"name\":\"Comment\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/2017\\\/07\\\/06\\\/askatasunaren-ibilaldia-herri-bat-martxan\\\/#respond\"]}]},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/2017\\\/07\\\/06\\\/askatasunaren-ibilaldia-herri-bat-martxan\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/2017\\\/07\\\/06\\\/askatasunaren-ibilaldia-herri-bat-martxan\\\/\",\"name\":\"Askatasunaren ibilaldia: herri bat martxan - Angelu itsua\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/2017\\\/07\\\/06\\\/askatasunaren-ibilaldia-herri-bat-martxan\\\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/2017\\\/07\\\/06\\\/askatasunaren-ibilaldia-herri-bat-martxan\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/21\\\/2017\\\/06\\\/2.jpg\",\"datePublished\":\"2017-07-06T05:17:38+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/cf16f4e100fbc204b4a7bf6a9392f422\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/2017\\\/07\\\/06\\\/askatasunaren-ibilaldia-herri-bat-martxan\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/2017\\\/07\\\/06\\\/askatasunaren-ibilaldia-herri-bat-martxan\\\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/2017\\\/07\\\/06\\\/askatasunaren-ibilaldia-herri-bat-martxan\\\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/21\\\/2017\\\/06\\\/2.jpg\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/21\\\/2017\\\/06\\\/2.jpg\"},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/2017\\\/07\\\/06\\\/askatasunaren-ibilaldia-herri-bat-martxan\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Askatasunaren ibilaldia: herri bat martxan\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/\",\"name\":\"Angelu itsua\",\"description\":\"Politika, ekonomia eta historia\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/cf16f4e100fbc204b4a7bf6a9392f422\",\"name\":\"Urko Apaolaza\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/199b3ffdcdcaefa574d3b7c9cd6acfbcfb1b6cac0a9ae4d2ae539f4172302258?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/199b3ffdcdcaefa574d3b7c9cd6acfbcfb1b6cac0a9ae4d2ae539f4172302258?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/199b3ffdcdcaefa574d3b7c9cd6acfbcfb1b6cac0a9ae4d2ae539f4172302258?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Urko Apaolaza\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/author\\\/urko-apaolaza\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Askatasunaren ibilaldia: herri bat martxan - Angelu itsua","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/2017\/07\/06\/askatasunaren-ibilaldia-herri-bat-martxan\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"Askatasunaren ibilaldia: herri bat martxan - Angelu itsua","og_description":"1977ko udan askatasun aldarria Euskal Herriko lau bazterretara hedatu zuen martxa erraldoi batek. \u201cAmnistia osoa\u201d eskatzen zuten: presoak kaleratzea ez ezik, gatazka politikoa benetan konpontzeko baldintzak sortu nahi zituzten. Horretarako baina, aurreko erregimenak jarritako kateak apurtzea zen bide bakarra askorentzat. 1977ko uztailaren 10ean Euskal Herrian inoiz izandako mobilizazio handienetako bati ekin zioten herritarrek. Agurain, Lodosa, [&hellip;]","og_url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/2017\/07\/06\/askatasunaren-ibilaldia-herri-bat-martxan\/","og_site_name":"Angelu itsua","article_published_time":"2017-07-06T05:17:38+00:00","og_image":[{"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2017\/06\/2.jpg","type":"","width":"","height":""}],"author":"Urko Apaolaza","twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Written by":"Urko Apaolaza","Est. reading time":"6 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/2017\/07\/06\/askatasunaren-ibilaldia-herri-bat-martxan\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/2017\/07\/06\/askatasunaren-ibilaldia-herri-bat-martxan\/"},"author":{"name":"Urko Apaolaza","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/#\/schema\/person\/cf16f4e100fbc204b4a7bf6a9392f422"},"headline":"Askatasunaren ibilaldia: herri bat martxan","datePublished":"2017-07-06T05:17:38+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/2017\/07\/06\/askatasunaren-ibilaldia-herri-bat-martxan\/"},"wordCount":1241,"commentCount":0,"image":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/2017\/07\/06\/askatasunaren-ibilaldia-herri-bat-martxan\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2017\/06\/2.jpg","keywords":["amnistia","Askatasunaren Ibilbidea","Oroimen historikoa","presoak"],"articleSection":["Historia","Politika","Uncategorized"],"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"CommentAction","name":"Comment","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/2017\/07\/06\/askatasunaren-ibilaldia-herri-bat-martxan\/#respond"]}]},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/2017\/07\/06\/askatasunaren-ibilaldia-herri-bat-martxan\/","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/2017\/07\/06\/askatasunaren-ibilaldia-herri-bat-martxan\/","name":"Askatasunaren ibilaldia: herri bat martxan - Angelu itsua","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/2017\/07\/06\/askatasunaren-ibilaldia-herri-bat-martxan\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/2017\/07\/06\/askatasunaren-ibilaldia-herri-bat-martxan\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2017\/06\/2.jpg","datePublished":"2017-07-06T05:17:38+00:00","author":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/#\/schema\/person\/cf16f4e100fbc204b4a7bf6a9392f422"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/2017\/07\/06\/askatasunaren-ibilaldia-herri-bat-martxan\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/2017\/07\/06\/askatasunaren-ibilaldia-herri-bat-martxan\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/2017\/07\/06\/askatasunaren-ibilaldia-herri-bat-martxan\/#primaryimage","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2017\/06\/2.jpg","contentUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2017\/06\/2.jpg"},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/2017\/07\/06\/askatasunaren-ibilaldia-herri-bat-martxan\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Askatasunaren ibilaldia: herri bat martxan"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/#website","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/","name":"Angelu itsua","description":"Politika, ekonomia eta historia","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/#\/schema\/person\/cf16f4e100fbc204b4a7bf6a9392f422","name":"Urko Apaolaza","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/199b3ffdcdcaefa574d3b7c9cd6acfbcfb1b6cac0a9ae4d2ae539f4172302258?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/199b3ffdcdcaefa574d3b7c9cd6acfbcfb1b6cac0a9ae4d2ae539f4172302258?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/199b3ffdcdcaefa574d3b7c9cd6acfbcfb1b6cac0a9ae4d2ae539f4172302258?s=96&d=mm&r=g","caption":"Urko Apaolaza"},"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/author\/urko-apaolaza\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2939","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-json\/wp\/v2\/users\/19"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=2939"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2939\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2939"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=2939"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=2939"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}