{"id":4508,"date":"2025-10-01T12:54:40","date_gmt":"2025-10-01T11:54:40","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/?p=4508"},"modified":"2025-10-06T12:07:16","modified_gmt":"2025-10-06T11:07:16","slug":"1975eko-borreroen-izen-guztiak-edo-batzuk","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/2025\/10\/01\/1975eko-borreroen-izen-guztiak-edo-batzuk\/","title":{"rendered":"1975eko borreroen izen guztiak (edo batzuk)"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"https:\/\/www.argia.eus\/argia-astekaria\/2931\/txiki-eta-otaegi-50-urte\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter size-full wp-image-4511\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2025\/10\/manifestazio-frankista.jpg\" alt=\"\" width=\"876\" height=\"512\" srcset=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2025\/10\/manifestazio-frankista.jpg 876w, https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2025\/10\/manifestazio-frankista-300x175.jpg 300w, https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2025\/10\/manifestazio-frankista-768x449.jpg 768w\" sizes=\"auto, (max-width: 876px) 100vw, 876px\" \/><\/a><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.argia.eus\/argia-astekaria\/2931\/txiki-eta-otaegi-50-urte\">1975ko irailaren 27an, duela 50 urte fusilatu zituzten Txiki eta Otaegi eta FRAPeko hiru kideak<\/a> ekarri dituzte han eta hemen oroimenera. Orain, urteurrenaren biharamunetan, unea iritsi da justu kontrakoagatik seinalatu beharrekoak ekartzeko, borreroen izenak.<\/p>\n<p>Erregimen frankistak aparatu errepresibo oso bat zuen muntatuta eta horretaz baliatzen zen inpunitate osoz jendea atxilotzeko, torturatzeko, epaitzeko eta hiltzeko. Txiki eta Otaegiren fusilatzeetan izan zuten arduragatik, batzuk aipatuko ditugu hemen, baina kate luze eta zabal horietan askoz gehiago izan ziren. Gainera, horietako askok frankismo ostean kargu militar edo politikoak izaten jarraitu zuten, kondekoratuak izan ziren, edo enpresa handietako administrazio kontseiluetan amaitu zuten.<\/p>\n<p>Has gaitezen&#8230;<!--more--><\/p>\n<p><strong>Francisco Franco Bahamonde.<\/strong> Espainiako estatuburu, diktadore eta genozida. Frankismoaren zapalkuntzaren inspiratzaile eta arduradun nagusia. Berak eman zuen heriotza zigorren <em>enterado<\/em> delakoa, azken baiezkoa, epaituriko hamaika lagunetatik bostentzat. Hortik bi hilabete eskasera hil zen ohean, agonia luze baten ostean.<\/p>\n<p><strong>Carlos Arias Navarro. <\/strong>Espainiako Gobernuko presidentea 1975ean. Berak esan zuen \u201cFranco hil da\u201d esaldi famatua telebistatik malkotan. <em>Otsaileko espiritua<\/em>-rekin erregimena \u201cirekitzeko\u201d korrontea jarri zuen martxan 1975ean, baina hortik gutxira ikusi zen amarrua zela dena: bere agindupean salbuespen egoerak ezarri eta dekretu gogorragoak onartu ziren, errepresioari bide emanez. Heriotzara zigortutakoak indultatzearen kontra agertu zen.<\/p>\n<div id=\"attachment_4518\" style=\"width: 613px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" aria-describedby=\"caption-attachment-4518\" class=\"wp-image-4518 \" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2025\/10\/Oriente.jpg\" alt=\"\" width=\"603\" height=\"400\" srcset=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2025\/10\/Oriente.jpg 1407w, https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2025\/10\/Oriente-300x199.jpg 300w, https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2025\/10\/Oriente-1024x679.jpg 1024w, https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2025\/10\/Oriente-768x509.jpg 768w\" sizes=\"auto, (max-width: 603px) 100vw, 603px\" \/><p id=\"caption-attachment-4518\" class=\"wp-caption-text\">Francisco Franco, Carlos Arias Navarro, Juan Carlos Borboi eta beste hainbat agintari, Madrilgo Plaza De Oriente enparantzan egindako elkarretaratzean, 1975eko urriaren 1ean, fusilatzeen ondoren indar erakustaldia egin nahian.<\/p><\/div>\n<p><strong>Jos\u00e9 Garc\u00eda Hernandez. <\/strong>Espainiako Gobernuko lehen presidenteordea, Gobernazio ministroa izan zen. Jarrera autoritarioa izan zuen eta bera agintaldian Salvador Puich Antich anarkista eta Heinz Chez alemaniar herritarra ere fusilatu zituzten. 1975ko abuztuaren 26an bere ministerioak gerra kontseiluak ugaritzeko lege-dekretu \u201cantiterrorista\u201d sinatu zuen. Diktaduraren ostean Naviera Canarias SA (Navicasa) enpresaren administrazio kontseilura sartu zen. 2000. urtean hil zen. 1975eko irailaren 26an heriotza zigorrak baieztatu zituen ministroen kontseiluan izan zen.<\/p>\n<p><strong>Jos\u00e9 Mar\u00eda S\u00e1nchez-Ventura y Pascual. <\/strong>Justizia ministroa. Francoren heriotza akta sinatu zuen, baita, erregimenaren jarraipena ziurtatzen zuen Juan Carlos Borboikoa estatuburu izendatzearena ere. 1975eko irailaren 26an heriotza zigorrak baieztatu zituen ministroen kontseiluan izan zen. Ondoren, besteak beste, Banco Bilbao Vizcayako administrazio kontseiluak fitxatu zuen.<\/p>\n<p><strong>Francisco Coloma Gallegos. <\/strong>Teniente Jenerala eta Armadako ministroa. 1973an ETAk Carrero Blanco hil zuenean <em>Cantabria <\/em>izeneko mendeku-operazio estraofiziala agindu zuen. 1975eko martxoan, Bilbofaxisten esku geratu zela ospatzeko urteurrenean hauxe esan zuen: \u201cBarkamen indiskriminatuak eskatzen ez zaio ekarpenik egingo espainiarren arteko adiskidetasunari\u201d. 1975eko irailaren 26an heriotza zigorrak baieztatu zituen ministroen kontseiluan izan zen.<\/p>\n<p><strong>Jos\u00e9 Sol\u00eds Ruiz. <\/strong>FET JONSeko falangista, <em>camisa vieja<\/em> horietakoa. Frankismoaren barrunbeetan kargu ugari eduki zituen eta 1950eko hamarkadan Mugimendu Nazionaleko Printzipioen Legea bultzatu zuen: <em>Patria, Familia y Religi\u00f3n<\/em>. Mugimenduko Idazkari Nagusi izendatu zuten 1975eko ekainean, Fernando Herrero Tejedor aurreko idazkaria istripuz hil zenean. 1975eko irailaren 26an heriotza zigorrak baieztatu zituen ministroen kontseiluan izan zen. Egun, Cordobako Cabra sorterriko kale nagusienak bere izena darama.<\/p>\n<p>Frankismo ostean Sol\u00eds enpresa munduan barneratu zen eta 1990ean hil zen. Ministro zela, Kordobako Cabra bere sorterriko <a href=\"https:\/\/es.wikipedia.org\/wiki\/Ni%C3%B1o_con_liebre\"><em>Ni\u00f1o con liebre<\/em><\/a> erromatar garaiko pieza arkeologiko garrantzitsua &#8220;oparitu&#8221; zioten faboreen truke. 2009an Cabrako Udalak espoliaturiko artelana erreklamatu zion haren alaba Maria de la Sierra Sol\u00edsi \u2013, baina <a href=\"https:\/\/www.diariocordoba.com\/cultura\/2009\/03\/28\/hija-jose-solis-niega-donar-38141419.html\">honek kasurik egin ez eta 30.000 euroren truke saldu zuen subastan<\/a>; udalak diru hori ordaindu behar izan zuen pieza berreskuratzeko. Hala ere, egun, Cordobako Cabrako kale nagusienak Jos\u00e9 Luis Solis izena darama.<\/p>\n<div id=\"attachment_4519\" style=\"width: 612px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" aria-describedby=\"caption-attachment-4519\" class=\"wp-image-4519 \" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2025\/10\/Solis.jpg\" alt=\"\" width=\"602\" height=\"284\" srcset=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2025\/10\/Solis.jpg 752w, https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2025\/10\/Solis-300x142.jpg 300w\" sizes=\"auto, (max-width: 602px) 100vw, 602px\" \/><p id=\"caption-attachment-4519\" class=\"wp-caption-text\">Cabra herrian Jos\u00e9 Sol\u00eds Ruizen izena daraman kalea.<\/p><\/div>\n<p><strong>Eta ministro gehiago&#8230;<\/strong> Hilaren 26ko gau hartan, Francok presidituriko ministroen kontseiluan, aipatutakoez gain honako hauek ere bazeuden: <strong>Rafael Cabello de Alba y Garc\u00eda<\/strong>, Ogasun ministroa; <strong>Fernando Suarez Gonzalez<\/strong>, Lan ministroa \u20132024an hil zen eta ordura arte bizirik zegoen Francoren azken ministroa izan zen, Servini epaile argentinarrak auzipetu egin zuen frankismoaren krimenen kontrako kereilan\u2013; <strong>Antonio Carro Mart\u00ednez<\/strong>, (Presidentetza); <strong>Pedro Cortina Mauri<\/strong> (Kanpo Arazoak); <strong>Gabriel Pita de Vega y Sanz<\/strong> (Itsas Armada); <strong>Mariano Cuadra Medina<\/strong> (Aire Armada); <strong>Alfonso Alvarez Miranda<\/strong> (Industria); <strong>Jos\u00e9 Luis Cerd\u00f3n Ayuso<\/strong> (Merkataritza); <strong>Antonio Valdes Gonzalez-Roldan<\/strong> (Obra Publikoak); <strong>Tomas Allende y Garc\u00eda-Baxter<\/strong> (Nekazaritza); <strong>Luis Rodr\u00edguez de Miguel<\/strong> (Etxebizitza); <strong>Cruz Mart\u00ednez Esteruelas<\/strong> (Hezkuntza); <strong>Leon Herrera Esteban<\/strong> (Informazioa eta Turismoa); J<strong>oaquin Gutierrez Cano<\/strong>, Garapen Planeko komisarioa; eta <strong>Alejandro Fern\u00e1ndez Sordo<\/strong> (Sindikatu Harremanak).<\/p>\n<p>Zerrenda Javier Buces ikerlariaren <em>Askatasun haizea. Txiki eta Otaegi<\/em><em>,<\/em><em> frankismoaren azken fusilatuak<\/em> (Txalaparta, 2025) liburutik atera dugu.<\/p>\n<div id=\"attachment_4529\" style=\"width: 619px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" aria-describedby=\"caption-attachment-4529\" class=\"wp-image-4529 \" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2025\/10\/53983121_representation_94262_original.jpg\" alt=\"\" width=\"609\" height=\"398\" srcset=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2025\/10\/53983121_representation_94262_original.jpg 1024w, https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2025\/10\/53983121_representation_94262_original-300x196.jpg 300w, https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2025\/10\/53983121_representation_94262_original-768x502.jpg 768w\" sizes=\"auto, (max-width: 609px) 100vw, 609px\" \/><p id=\"caption-attachment-4529\" class=\"wp-caption-text\">Rodriguez de Miguel Donostian 1942an, polizia munizipalaren desfile aurrean eskua jasota. Falangeko kidea, Gipuzkoako gobernadore zibil izan zen faxismoa gorenean zenean. Ondoren Francok ministro izendatu zuen eta 1982 arte Estatuko Fiskal Nagusi izan zen. Argazkia: Kutxa Fototeka<\/p><\/div>\n<p>Gainera, Infolibre atariak <a href=\"https:\/\/www.infolibre.es\/politica\/verdugos-ultimos-cinco-fusilados-dictadura-franco_1_2069895.html\">artikulu honetan azaltzen duenez<\/a>, horietako askok jarraitu zuten PSOE eta PPre garaian kargu garrantzitsuak izaten. Adibidez, <strong>Luis Rodr\u00edguez de Miguel<\/strong> Estatuko Fiskal Nagusi izan zen 1982 arte, eta <strong>Antonio Carro<\/strong> diputatu izan zen 1989 urtera arte: &#8220;Sinestezina da diktaduraren krimenak ez epaitu izana, eta hainbat pertsonek kargu politikoetan jarraitzea demokrazia garaian&#8221;, azaldu dio Aroa Moreno idazleak atari horri.<\/p>\n<p>Segi dezagun zerrendarekin, militarren txanda&#8230;<\/p>\n<p><strong>Jos\u00e9 Lasanta Mart\u00ednez.<\/strong> 1936an altxaturiko militarra, eta dirudienez tortura kasuetan inplikatua \u2013esaterako, 1968ko salbuespen egoeran hainbat atxilotuk hori salatu zuten\u2013,1975ean instrukzio epailea zen eta Donostiako Loiolako kuarteleko 2. epaitegi militarretik bideratzen zuen bere zeregin errepresiboa. 1974an Gregorio Posada guardia zibila eta Azpeitia inguruan torturatzaile ezaguna hil zutenean, berak hartu zuen kasua bere gain. Jose Antonio Garmendiari eta Angel Otaegiri hilketa hori egoztea ekarri zuen ikerketa horrek \u2013haien kontrako epaiketan txostena irakurri zuena izan zen\u2013. ETAk 1990ean hil zuen Donostiako Kontxan, jubilaturik zegoela, buruan tiroa jota.<\/p>\n<p><strong>Mateo Prada Canillas.<\/strong> 1936ko kolpista, Burgosko Seigarren Erregioko kapitain jenerala, antikomunista erabatekoa \u2013sekula ez zion Adolfo Suarez presidenteari barkatu Alderdi Komunista legalizatu izana\u2013, eta autoritate judizial militar gorena erregio horretan, bere esku egon zen Garmendia eta Otaegiren kontrako epaia berrestea 1975eko irailaren 26an: Polizia Armatuko kapitainari agindu zion fusilatze-pelotoiak errekrutatzeko. Egun horretan, ETA eta FRAPeko bost militanteak fusilatzea agindu eta ordu gutxitara, Pradak alaba aldarera eraman zuen eskutik, ezkontzera.<\/p>\n<div id=\"attachment_4524\" style=\"width: 610px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" aria-describedby=\"caption-attachment-4524\" class=\"wp-image-4524 \" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2025\/10\/Mateo-Prada-1024x666.jpg\" alt=\"\" width=\"600\" height=\"390\" srcset=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2025\/10\/Mateo-Prada-1024x666.jpg 1024w, https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2025\/10\/Mateo-Prada-300x195.jpg 300w, https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2025\/10\/Mateo-Prada-768x499.jpg 768w, https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2025\/10\/Mateo-Prada.jpg 1338w\" sizes=\"auto, (max-width: 600px) 100vw, 600px\" \/><p id=\"caption-attachment-4524\" class=\"wp-caption-text\">Prada Canillas Kanarietako Kapitain Jeneral izan zen garaian, fusilatzeen ondoren. Argazkia: La Lagunako Errege Santuarioa<\/p><\/div>\n<p><strong>Carlos Granados Mezquita<\/strong>. Komandantea, Burgosko Kapitaintzako fiskal militarra zen. Berak eskatu zuen heriotza zigorra Garmendiarentzat eta Otaegirentzat. Justizia militarrean bere jarduna 1968an hasi zuen eta ordutik\u00a0 ia gerra kontseilu guztietan hartu zuen parte. \u201cSeparatistak\u201d irla bakarti batean utzi beharko liratekeela errepikatzen zuen behin eta berriz horietan.<\/p>\n<p><strong>\u00c1ngel Campano L\u00f3pez. <\/strong>Altxamendu faxistan boluntario aritu zen baita Francok naziei laguntzeko bidalitako Dibisio Urdinean ere. Hierarkia militarrean gorantz egin zuen eta 1975ean Madrilgo kapitain jeneral kargua zuen. Carrero Blancoren hilketagatik akusaturiko euskal militanteek\u00a0 eta FRAPeko kideen kontra erabakitzeko boterea zuen.<\/p>\n<p><strong>Alfredo Baena Cazenave<\/strong>. Kapitain auditorea, Otaegi eta Garmendiaren kontrako epai sumarisimoan txostengile aritu zen. Javier Bucesen arabera Cazenave frankismoaren ondoren aktiboan egon zen 2002 urtera arte, jeneral karguarekin. 2000. urtean Espainiako Gobernuak, Federico Trillo Defentsa ministro zuela, <a href=\"https:\/\/www.boe.es\/diario_boe\/txt.php?id=BOE-A-2001-277\">Meritu Militarraren Gurutze Handia eman zion<\/a> <em>\u201cen atenci\u00f3n a los m\u00e9ritos y circunstancias que concurren<\/em>&#8230;\u201d, Juan Carlos Borboi erregeak sinaturiko errege-dekretu baten bidez.<\/p>\n<p><strong><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"wp-image-4516 aligncenter\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2025\/10\/Cazenabe.jpg\" alt=\"\" width=\"665\" height=\"424\" srcset=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2025\/10\/Cazenabe.jpg 801w, https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2025\/10\/Cazenabe-300x191.jpg 300w, https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2025\/10\/Cazenabe-768x490.jpg 768w\" sizes=\"auto, (max-width: 665px) 100vw, 665px\" \/><\/strong><\/p>\n<p><strong>Vicente Gil de Sola Caballero<\/strong>. Infanteriako komandantea eta Bartzelonako auzitegi militarreko instrukzio epailea. Jon Paredes <em>Txiki<\/em>-ren kontrako auzia desglosatzea eskatu eta\u00a0 prozesatu egin zuen, Banco Santanderren sukurtsal batean izandako tiroketan polizia bat hiltzea egotzita. Torturapean egindako Txikiren deklarazioa zuen horretarako froga bakarra. \u201cEz zion inporta izan hortik egun gutxira deklarazio horiek ukatu eta gertaeren egunean Perpignanen zegoela esateak\u201d, dio Carlos Fonseca kazetariak <em>Ma\u00f1ana cuando me maten <\/em>liburuan. Auzia desglosatzearekin, defentsako abokatuek garbi ikusi zuten haren heriotza bilatzen zuela justizia militarrak.<\/p>\n<div id=\"attachment_4523\" style=\"width: 607px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" aria-describedby=\"caption-attachment-4523\" class=\"wp-image-4523 size-full\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2025\/10\/akta.jpg\" alt=\"\" width=\"597\" height=\"888\" srcset=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2025\/10\/akta.jpg 597w, https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2025\/10\/akta-202x300.jpg 202w\" sizes=\"auto, (max-width: 597px) 100vw, 597px\" \/><p id=\"caption-attachment-4523\" class=\"wp-caption-text\">Rxikiren kontrako gerra kontseiluaren akta, bertan agertzen dira epaileen eta fiskalen izen guztiak.<\/p><\/div>\n<p><strong>Antonio Verger Garau<\/strong>. Artilleriako koronela, 1975eko irailaren 19an Txikiren kontrako gerra kontseilua presiditu zuen. Verger 1936ko Gerran faxisten alde ibili zen eta ez zen militar karreratik erretiratu 1980. urtera arte. Gerra kontseilu hartan bokal gisa aritu ziren honako kapitainak: <strong>Javier Moure Rey<\/strong>, <strong>Bernardo Nadal Moya<\/strong> eta <strong>Antonio Baeza Navarro<\/strong>.<\/p>\n<p><strong>Salvador Ba\u00f1uls Navarro<\/strong>. Kataluniako IV. Erregio Militarreko Kapitain Jenerala, Txikiren kontrako prozeduran agintari judizial gorena. Saharan aritu zen legioan eta \u201cgurutzada nazionalarekin\u201d bat egin zuen 1936an. Nazien ondoan borrokatu zuen Dibisio Urdinean. 1975eko uztailaren 18an hau esan zuen: \u201cOker daude imajinatzen dutenak zalantzan eta duda-mudan ibiliko garela. Militarren egitekoa hasi eta amaitzen da Aberriarekiko maitasunean\u201d. Txikiren kontra sententziari abokatuek jarritako helegitea ukatu eta firme egin zuen, ondoren ministroen kontseilura bidali zuen <em>enterado<\/em>-a eman ziezaion. Hortik gutxira hil zen, 1976an, minbizi baten ondorioz. <a href=\"https:\/\/www.facebook.com\/watch\/?v=1226581451245904\"><u>Alicanteko Bigastro bere herrian ponpa handiz lurperatu zuten<\/u><\/a>.<\/p>\n<p><strong>Juan Rentero Morgado. <\/strong>Burgosko gerra auditorea, Garmendia eta Otaegiren kontrako gerra kontseiluko epaia (heriotza zigorra) Kapitain jeneralari onartzea edo ez proposatzen zion bere kargutik. Eta onartzea proposatu zion.<\/p>\n<p><strong>Pedro Ram\u00edrez Barbero<\/strong>. Burgosko kapitain auditore militarra, fiskalaren laguntzailea, Garmendiaren eta Otaegiren kontrako prozesuan parte hartu zuen eta Justizia Militarreko Kontseilu Gorenari gerra kontseiluaren epaia eta sententzia igorri zion. Gaur egun 82 urte ditu eta Burgosen bizi da. <a href=\"https:\/\/elpais.com\/eps\/2025-09-14\/las-ultimas-balas-del-franquismo-asi-funciono-el-siniestro-engranaje-de-los-fusilamientos-finales-de-la-dictadura.html\"><em>El Pa\u00eds<\/em> egunkariko Jes\u00fas Rodr\u00edguez kazetariak hitz egin du berarekin<\/a>, eta hau esan dio: \u201cJustizia militarra erabili zen justua ez zena egiteko. Ez lukete hil behar [Otaegi]. Oinarrizkoa zen, erabilgarria, limitean zegoen. Bera ez zen hilketaren egile materiala izan (&#8230;) Obeditu egiten genuen. Militarrak ginen\u201d.<\/p>\n<p><strong><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignright size-medium wp-image-4513\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2025\/10\/Vidal-aznares-178x300.jpg\" alt=\"\" width=\"178\" height=\"300\" srcset=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2025\/10\/Vidal-aznares-178x300.jpg 178w, https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2025\/10\/Vidal-aznares.jpg 480w\" sizes=\"auto, (max-width: 178px) 100vw, 178px\" \/>Pascual Vidal Aznares.<\/strong> Jenerala, Kataluniako IV. Erregio Militarreko gerra auditorea, Txikiren kontrako gerra kontseiluko sententzia &#8220;egosi&#8221; zuen, <em>El Pa\u00eds<\/em>-eko kazetariari gertuko militar batek azaldutakoaren arabera. Fuerza Nuevako zalea zen, alderdi ultraeskuindar eta faxista. 1987an hil zen eta <a href=\"https:\/\/ddd.uab.cat\/pub\/ppc\/fuenue\/fuenue_a1978m6d10n596.pdf\">alderdi horretako aldizkarian ziurtatzen dute: &#8220;<em>Era un hombre del 18 de julio<\/em>&#8220;.<\/a><\/p>\n<p><strong>Juan Romero Manso. <\/strong>Armadako almirantea eta Justizia Militarreko Kontseilu Goreneko presidentea 1975ean. Irailaren 16an Otaegi eta Garmendiaren kontrako heriotza zigor epaia jaso eta hamar egunen buruan oniritzia eman zion kontseilu horrek, irailaren 26an ministroen kontseiluak enterado-a jaso zezan. Ferrolen jaioa, \u201cAfrikako gerretan\u201d, 1936ko altxamendua eta Ekuatore Ginean militar gisa aritua, 1972an Ferrolgo ontzioletako langileen kontrako errepresioan posizio esanguratsua izan zuen. 2004an hil zen.<\/p>\n<p>Kontseilu horretako beste kideak: <strong>Bartolome Chacon Molina<\/strong>, <strong>Teodoro P\u00e9rez de Eulate Vidal<\/strong>, <strong>Manuel Uriarte Rejo<\/strong>, <strong>Ricardo Mu\u00f1oz Gasc\u00f3n<\/strong>, <strong>Miguel Zu\u00f1iga Hern\u00e1ndez<\/strong> eta <strong>Tom\u00e1s Lopez-Jurado Luque<\/strong>. Zerrenda Javier Buces ikerlariaren <em>Askatasun haizea<\/em> lanetik atera dugu.<\/p>\n<p><strong>Ricardo O\u00f1ate de Pedro<\/strong>. Armadako koronela, Madrilen FRAPeko kideen kontra egin zen gerra kontseilu sumarisimoko tribunal militarreko burua zen. Epaiketa egin zenean defentsa abokatuak salatik aterarazi zituen metrailetak bizkarrean jarrita, eskubide urraketengatik protestatu egin zutelako. 1978an Juan Carlos Borboikoak bere \u201cmeritu militarrengatik\u201d kondekoratu egin zuen, Errege Jauregian egindako ekitaldi batean. Frankismo ostean Granadako kapitain jeneral izendatu zuten, PSOE agintean zegoenean. 1984an hil zen. Valladoliden, Pedrajas de Sanesteban bere sorterrian, monumentu bat dauka.<\/p>\n<div id=\"attachment_4520\" style=\"width: 610px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" aria-describedby=\"caption-attachment-4520\" class=\"wp-image-4520 \" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2025\/10\/Ricardo-onate-de-pedro-monumentua-768x1024.jpg\" alt=\"\" width=\"600\" height=\"800\" srcset=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2025\/10\/Ricardo-onate-de-pedro-monumentua-768x1024.jpg 768w, https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2025\/10\/Ricardo-onate-de-pedro-monumentua-225x300.jpg 225w, https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2025\/10\/Ricardo-onate-de-pedro-monumentua.jpg 1080w\" sizes=\"auto, (max-width: 600px) 100vw, 600px\" \/><p id=\"caption-attachment-4520\" class=\"wp-caption-text\">Pedrajas de Sanesteban udalerrian Ricardo de O\u00f1ateren omenezko eskultura.<\/p><\/div>\n<p><strong>Jos\u00e9 Urtubia Ram\u00edrez. <\/strong>Logro\u00f1oko Artilleria Kanpaina Erregimentuko burua, Garmendia eta Otaegi Burgosen epaitu zituen gerra kontseiluko epaimahaiko presidente izan zen. Senideei eta nazioarteko begiraleei ukatu egin zien epaiketa egiten ari zen aretora sartzea, eta auzipetuek eskuburdinekin jarraitu behar izan zuten denbora guztian. Frankismo ostean, 1983an, mailaz igo zuten \u2013koronel izatetik jeneral izatera igaro zen\u2013 eta 1986an kondekoratua izan zen, <a href=\"https:\/\/www.boe.es\/diario_boe\/txt.php?id=BOE-A-1986-1086\">Narcis Serra ministro sozialistak sinaturiko dekretu baten bidez<\/a>. 2010ean hil zen Logro\u00f1on, 93 urterekin.<img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignright size-medium wp-image-4521\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2025\/10\/Urtubia-300x271.jpg\" alt=\"\" width=\"300\" height=\"271\" srcset=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2025\/10\/Urtubia-300x271.jpg 300w, https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2025\/10\/Urtubia-768x693.jpg 768w, https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2025\/10\/Urtubia.jpg 858w\" sizes=\"auto, (max-width: 300px) 100vw, 300px\" \/><\/p>\n<p><strong>Jes\u00fas Cejas Mohedano<\/strong><strong>. <\/strong>Madrilen, El Goloso koartelean FRAPekoen kontra egin zen gerra kontseiluko auditore eta bokal txostengilea izan zen. 2014an Servini epaile argentinarrak auzipetu zuen gizateriaren kontrako krimenengatik. <a href=\"https:\/\/www.elsaltodiario.com\/autonomicas-capital-riesgo\/jesus-cejas-imputado-crimenes-franquismo-humberto-baena-capital-riesgo-comunidad-madrid\"><em>El Salto<\/em>-k 2018an argitara eman zuenez<\/a>, Madrilgo arrisku kapitaleko funtsen ustelkeria kasu batean nahasita zegoen.<\/p>\n<p>Madrilgo gerra kontseilu hartan bokal bezala ere aritu ziren <strong>\u00c1ngel Urquijo Quiroga<\/strong> eta <strong>Juan Garc\u00eda Saro<\/strong>; <strong>Ram\u00f3n Gonz\u00e1lez-Arnao D\u00edez-<\/strong>ek fiskal nagusi bezala jardun zuen; eta <strong>Mariano Mart\u00edn Benavides<\/strong> instrukzio epaile izan zen.<\/p>\n<p>Baina ministro eta militarrez gain, beste arduradun politiko batzuk ere nabarmendu behar dira aparatu frankistan zuten garrantziagatik. Eta segi&#8230;<\/p>\n<p><strong>Jos\u00e9 Antonio Saenz de Santamar\u00eda. <\/strong>Falangista, 1936ko Gerran faxisten aldean borrokatu zuen. 1975ean Guardia Zibilen burua zen eta heriotza zigorrak aurrera eramateko prestaketa lanak bere egin zituen. 1986 arte egon zen Guardia Zibilen zuzendari eta Estatuaren gerra zikinaren eta talde paraolizialen inguruko informazio handia zuen; Jos\u00e9 Barrionuevo Barne ministroaren eta PSOEren aholkulari izan ETAren aurkako borrokan 1996 arte. 2003an hil zen.<\/p>\n<p><strong>Rodolfo Mart\u00edn Villa.\u00a0<\/strong><a href=\"https:\/\/www.argia.eus\/argia-astekaria\/2713\/martin-villa\">Frankismoko aurpegi ezagunenetakoa erregimena akaberan zegoenean<\/a>. 1974an Bartzelonako gobernadore zibil izendatu zuten, baita lurralde horretako &#8220;Mugimenduaren&#8221; buru ere, eta kargu horiek zituen Txiki hiri hartako Model kartzelatik fusilatzera eraman zutenean. Franco hil ostean ministro izan zen 1979 urtera arte. Poliziak sarraski handiak egin zituen urte horietan: Gasteizko 1976ko martxoaren 3koa, Errenterian 1978an egindako sakeoa&#8230; Mariano S\u00e1nchez Soler kazetariak <em>La Transici\u00f3n sangrienta\u00a0<\/em>liburuan dioenez\u00a0 44 pertsona hil zituzten estatu indarkeriaren ondorioz. Servini epaileak auzipetua, ez du inoiz damurik erakutsi. Endesa eta Sogecable konpainien presidente kargua izan zen. Egun 91 urte ditu.<\/p>\n<div id=\"attachment_4522\" style=\"width: 610px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" aria-describedby=\"caption-attachment-4522\" class=\"wp-image-4522 size-full\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2025\/10\/sogecable.jpg\" alt=\"\" width=\"600\" height=\"429\" srcset=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2025\/10\/sogecable.jpg 600w, https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2025\/10\/sogecable-300x215.jpg 300w\" sizes=\"auto, (max-width: 600px) 100vw, 600px\" \/><p id=\"caption-attachment-4522\" class=\"wp-caption-text\">Martin Villa ministro frankista eta Sogecableko arduradunak.<\/p><\/div>\n<p><strong>Manuel Fraga Iribarne. <\/strong>Frankismo garaian kargu garrantzitsuak izan zituen eta Franco hil ostean Gobernazio ministro izan zen; errepresio makinariaren gailurrean zegoen beraz. Norabide beretik jarraitu zuen, <em>Kalea nirea da<\/em> esaldiak laburbiltzen duen moduan; besteak beste, bera agintean zenean poliziak 1976ko Gasteizko langileen sarraskia egin zuen. Alderdi Popularra sortu zuen eta ohorezko presidente izan zen 2012an hil arte.<\/p>\n<p><strong>Jose Utrera Molina. <\/strong>Falangista sutsua,<strong>\u00a0<\/strong>Mugimenduaren Idazkari Nagusi ministro izan zen 1975ko martxora arte. <em>Bunker<\/em>-eko edo sektore immobilistako kide sutsua \u2013erregimenaren barruan inor gutxi mugitzen zen arren\u2013, Puig Antichen heriotza zigorra balioztatu zuen bere sinadurarekin 1974an. Servini epaileak 2014an bere estradizioa eskatu zuen frankismo garaiko krimenengatik, baina Espainiako Justiziak inoiz ez zuen halakorik onartu. 2017an hil zen eta bere lagunek <em>Cara el Sol <\/em>kantatzen hilobiratu zuten.<\/p>\n<p>Amaitzeko&#8230;<\/p>\n<p>Ezin aipatu gabe utzi <strong>fusilatzeen autore materialak<\/strong>. Txikiren kasuan sei guardia zibil izan ziren pelotoian parte hartu zutenak, horietako bat maila altuagokoa, kapitaina. Otaegiren kasuan, lekukorik izan ez zenez, ez dakigu zehazki, baina Polizia Armatuko eta Guardia Zibileko kideek parte hartu zutela uste da. Gauza bera esan liteke Xos\u00e9 Humberto Baena Alonso, Jos\u00e9 Luis S\u00e1nchez Bravo, Ram\u00f3n Garc\u00eda Sanz FRAPeko kideen hilketez.<\/p>\n<p>Fusilatze pelotoirako errekutraturiko &#8220;boluntarioen&#8221; izenik ez da publiko egin ordea, &#8220;Trantsizio&#8221; deituriko ahanztura eta inpunitate paktu horrek irentsi zituen auskalo zein karpetetan. Baina gazteak zirela kontuan izanik, horietako batzuk oraindik bizirik daudela pentsa liteke.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>1975ko irailaren 27an, duela 50 urte fusilatu zituzten Txiki eta Otaegi eta FRAPeko hiru kideak ekarri dituzte han eta hemen oroimenera. Orain, urteurrenaren biharamunetan, unea iritsi da justu kontrakoagatik seinalatu beharrekoak ekartzeko, borreroen izenak. Erregimen frankistak aparatu errepresibo oso bat zuen muntatuta eta horretaz baliatzen zen inpunitate osoz jendea atxilotzeko, torturatzeko, epaitzeko eta hiltzeko. Txiki [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":19,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[409,1083],"class_list":["post-4508","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatu-gabea","tag-frankismoa","tag-txiki-eta-otaegi"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v27.3 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>1975eko borreroen izen guztiak (edo batzuk) - Angelu itsua<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/2025\/10\/01\/1975eko-borreroen-izen-guztiak-edo-batzuk\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"1975eko borreroen izen guztiak (edo batzuk) - Angelu itsua\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"1975ko irailaren 27an, duela 50 urte fusilatu zituzten Txiki eta Otaegi eta FRAPeko hiru kideak ekarri dituzte han eta hemen oroimenera. Orain, urteurrenaren biharamunetan, unea iritsi da justu kontrakoagatik seinalatu beharrekoak ekartzeko, borreroen izenak. Erregimen frankistak aparatu errepresibo oso bat zuen muntatuta eta horretaz baliatzen zen inpunitate osoz jendea atxilotzeko, torturatzeko, epaitzeko eta hiltzeko. Txiki [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/2025\/10\/01\/1975eko-borreroen-izen-guztiak-edo-batzuk\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Angelu itsua\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2025-10-01T11:54:40+00:00\" \/>\n<meta property=\"article:modified_time\" content=\"2025-10-06T11:07:16+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2025\/10\/manifestazio-frankista.jpg\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"876\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"512\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/jpeg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Urko Apaolaza\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Urko Apaolaza\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"15 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/2025\\\/10\\\/01\\\/1975eko-borreroen-izen-guztiak-edo-batzuk\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/2025\\\/10\\\/01\\\/1975eko-borreroen-izen-guztiak-edo-batzuk\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Urko Apaolaza\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/cf16f4e100fbc204b4a7bf6a9392f422\"},\"headline\":\"1975eko borreroen izen guztiak (edo batzuk)\",\"datePublished\":\"2025-10-01T11:54:40+00:00\",\"dateModified\":\"2025-10-06T11:07:16+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/2025\\\/10\\\/01\\\/1975eko-borreroen-izen-guztiak-edo-batzuk\\\/\"},\"wordCount\":2292,\"commentCount\":0,\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/2025\\\/10\\\/01\\\/1975eko-borreroen-izen-guztiak-edo-batzuk\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/21\\\/2025\\\/10\\\/manifestazio-frankista.jpg\",\"keywords\":[\"frankismoa\",\"Txiki eta Otaegi\"],\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"CommentAction\",\"name\":\"Comment\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/2025\\\/10\\\/01\\\/1975eko-borreroen-izen-guztiak-edo-batzuk\\\/#respond\"]}]},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/2025\\\/10\\\/01\\\/1975eko-borreroen-izen-guztiak-edo-batzuk\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/2025\\\/10\\\/01\\\/1975eko-borreroen-izen-guztiak-edo-batzuk\\\/\",\"name\":\"1975eko borreroen izen guztiak (edo batzuk) - Angelu itsua\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/2025\\\/10\\\/01\\\/1975eko-borreroen-izen-guztiak-edo-batzuk\\\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/2025\\\/10\\\/01\\\/1975eko-borreroen-izen-guztiak-edo-batzuk\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/21\\\/2025\\\/10\\\/manifestazio-frankista.jpg\",\"datePublished\":\"2025-10-01T11:54:40+00:00\",\"dateModified\":\"2025-10-06T11:07:16+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/cf16f4e100fbc204b4a7bf6a9392f422\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/2025\\\/10\\\/01\\\/1975eko-borreroen-izen-guztiak-edo-batzuk\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/2025\\\/10\\\/01\\\/1975eko-borreroen-izen-guztiak-edo-batzuk\\\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/2025\\\/10\\\/01\\\/1975eko-borreroen-izen-guztiak-edo-batzuk\\\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/21\\\/2025\\\/10\\\/manifestazio-frankista.jpg\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/21\\\/2025\\\/10\\\/manifestazio-frankista.jpg\",\"width\":876,\"height\":512},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/2025\\\/10\\\/01\\\/1975eko-borreroen-izen-guztiak-edo-batzuk\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"1975eko borreroen izen guztiak (edo batzuk)\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/\",\"name\":\"Angelu itsua\",\"description\":\"Politika, ekonomia eta historia\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/cf16f4e100fbc204b4a7bf6a9392f422\",\"name\":\"Urko Apaolaza\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/199b3ffdcdcaefa574d3b7c9cd6acfbcfb1b6cac0a9ae4d2ae539f4172302258?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/199b3ffdcdcaefa574d3b7c9cd6acfbcfb1b6cac0a9ae4d2ae539f4172302258?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/199b3ffdcdcaefa574d3b7c9cd6acfbcfb1b6cac0a9ae4d2ae539f4172302258?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Urko Apaolaza\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/author\\\/urko-apaolaza\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"1975eko borreroen izen guztiak (edo batzuk) - Angelu itsua","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/2025\/10\/01\/1975eko-borreroen-izen-guztiak-edo-batzuk\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"1975eko borreroen izen guztiak (edo batzuk) - Angelu itsua","og_description":"1975ko irailaren 27an, duela 50 urte fusilatu zituzten Txiki eta Otaegi eta FRAPeko hiru kideak ekarri dituzte han eta hemen oroimenera. Orain, urteurrenaren biharamunetan, unea iritsi da justu kontrakoagatik seinalatu beharrekoak ekartzeko, borreroen izenak. Erregimen frankistak aparatu errepresibo oso bat zuen muntatuta eta horretaz baliatzen zen inpunitate osoz jendea atxilotzeko, torturatzeko, epaitzeko eta hiltzeko. Txiki [&hellip;]","og_url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/2025\/10\/01\/1975eko-borreroen-izen-guztiak-edo-batzuk\/","og_site_name":"Angelu itsua","article_published_time":"2025-10-01T11:54:40+00:00","article_modified_time":"2025-10-06T11:07:16+00:00","og_image":[{"width":876,"height":512,"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2025\/10\/manifestazio-frankista.jpg","type":"image\/jpeg"}],"author":"Urko Apaolaza","twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Written by":"Urko Apaolaza","Est. reading time":"15 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/2025\/10\/01\/1975eko-borreroen-izen-guztiak-edo-batzuk\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/2025\/10\/01\/1975eko-borreroen-izen-guztiak-edo-batzuk\/"},"author":{"name":"Urko Apaolaza","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/#\/schema\/person\/cf16f4e100fbc204b4a7bf6a9392f422"},"headline":"1975eko borreroen izen guztiak (edo batzuk)","datePublished":"2025-10-01T11:54:40+00:00","dateModified":"2025-10-06T11:07:16+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/2025\/10\/01\/1975eko-borreroen-izen-guztiak-edo-batzuk\/"},"wordCount":2292,"commentCount":0,"image":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/2025\/10\/01\/1975eko-borreroen-izen-guztiak-edo-batzuk\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2025\/10\/manifestazio-frankista.jpg","keywords":["frankismoa","Txiki eta Otaegi"],"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"CommentAction","name":"Comment","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/2025\/10\/01\/1975eko-borreroen-izen-guztiak-edo-batzuk\/#respond"]}]},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/2025\/10\/01\/1975eko-borreroen-izen-guztiak-edo-batzuk\/","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/2025\/10\/01\/1975eko-borreroen-izen-guztiak-edo-batzuk\/","name":"1975eko borreroen izen guztiak (edo batzuk) - Angelu itsua","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/2025\/10\/01\/1975eko-borreroen-izen-guztiak-edo-batzuk\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/2025\/10\/01\/1975eko-borreroen-izen-guztiak-edo-batzuk\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2025\/10\/manifestazio-frankista.jpg","datePublished":"2025-10-01T11:54:40+00:00","dateModified":"2025-10-06T11:07:16+00:00","author":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/#\/schema\/person\/cf16f4e100fbc204b4a7bf6a9392f422"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/2025\/10\/01\/1975eko-borreroen-izen-guztiak-edo-batzuk\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/2025\/10\/01\/1975eko-borreroen-izen-guztiak-edo-batzuk\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/2025\/10\/01\/1975eko-borreroen-izen-guztiak-edo-batzuk\/#primaryimage","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2025\/10\/manifestazio-frankista.jpg","contentUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2025\/10\/manifestazio-frankista.jpg","width":876,"height":512},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/2025\/10\/01\/1975eko-borreroen-izen-guztiak-edo-batzuk\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"1975eko borreroen izen guztiak (edo batzuk)"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/#website","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/","name":"Angelu itsua","description":"Politika, ekonomia eta historia","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/#\/schema\/person\/cf16f4e100fbc204b4a7bf6a9392f422","name":"Urko Apaolaza","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/199b3ffdcdcaefa574d3b7c9cd6acfbcfb1b6cac0a9ae4d2ae539f4172302258?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/199b3ffdcdcaefa574d3b7c9cd6acfbcfb1b6cac0a9ae4d2ae539f4172302258?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/199b3ffdcdcaefa574d3b7c9cd6acfbcfb1b6cac0a9ae4d2ae539f4172302258?s=96&d=mm&r=g","caption":"Urko Apaolaza"},"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/author\/urko-apaolaza\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4508","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-json\/wp\/v2\/users\/19"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=4508"}],"version-history":[{"count":13,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4508\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":4535,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4508\/revisions\/4535"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=4508"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=4508"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=4508"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}