{"id":579,"date":"2012-05-23T13:37:13","date_gmt":"2012-05-23T11:37:13","guid":{"rendered":"http:\/\/argia.eus\/erredakzio-mahaia\/urko-apaolaza\/?p=579"},"modified":"2012-05-23T13:37:13","modified_gmt":"2012-05-23T11:37:13","slug":"george-hain-ona-al-dago","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/2012\/05\/23\/george-hain-ona-al-dago\/","title":{"rendered":"George, hain ona al dago?"},"content":{"rendered":"<div id=\"attachment_585\" style=\"width: 260px\" class=\"wp-caption alignleft\"><a href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2012\/05\/george1.jpg\" data-rel=\"lightbox-image-0\" data-rl_title=\"\" data-rl_caption=\"\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" aria-describedby=\"caption-attachment-585\" class=\"size-full wp-image-585\" title=\"\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2012\/05\/george1.jpg\" alt=\"\" width=\"250\" height=\"164\" \/><\/a><p id=\"caption-attachment-585\" class=\"wp-caption-text\">Marketin operazio borobila egin du Nespressok. Baina zeinek\/zerk ordainduko du?<\/p><\/div>\n<p>Kafe kapsulatxoak birziklatzeko <a title=\"Albistea eta Josu Madariaga Garbikerreko arduradunaren hitzak Bizkaiko Foru Aldundiaren webgunean\" href=\"http:\/\/www.bizkaia.net\/home2\/Bizkaimedia\/Contenido_Noticia.asp?Not_Codigo=9834&amp;Idioma=EU\">hitzarmena sinatu dute<\/a> Garbikerrek \u2013Bizkaiko hondakinen kudeaketaz arduratzen den elkarte publikoak\u2013 eta Nestl\u00e9k. Garbiguneetan eta <em>puntu berde<\/em> mugikorretan bilduko dituzte kapsulak, ontzi laranja batzuetan, eta ondoren Nestl\u00e9k Bartzelonan duen tratamendu planta batera eramango dituzte. Aluminioarekin lorontziak egiten ei dituzte eta kafe-hondarrekin konposta. Horrela, <a title=\"Bideo honetan ikus daiteke nola ulertzen duen Nespresso Espa\u00f1ak birziklapen kanpaina\" href=\"https:\/\/www.youtube.com\/watch?feature=player_embedded&amp;v=fziv8uR0vIg#!\">multinazional suitzarrak produkzio zikloa ixten du<\/a>. Baina dena ez da hain distiratsua negozio horretan.<!--more--><\/p>\n<p>Monodosi kafe espresa 1970eko asmakizuna bada ere, <a title=\"Nestl\u00e9ren markari buruzko erreportaje zabala The Independent egunkarian\" href=\"http:\/\/www.independent.co.uk\/life-style\/food-and-drink\/features\/the-cult-of-nespresso-could-it-really-be-the-best-cup-of-coffee-money-can-buy-395944.html\">2000. urtetik aurrera hasi zen Nestl\u00e9ren Nespresso marka kapsula horiek esplotatzen<\/a>. Horretarako, urte haietako beroaldi eta aberastasun zaluarekin bat zetorren formula bilatu zuen. Irribarre seduzitzailea, ahots sakona eta pose elegantea. Esklusibitatea, luxua eta sofistikazioa. Kafe bat paradisuaren truke. Zaila behar du <a title=\"Clonney grabaturiko iragarki ugarietako bat Youtuben\" href=\"https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=sVx1kQ0RioE\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">George Clonney-ren klubekoa ez sentitzea<\/a> Nespressoren mundu pijora erorita. Eta emaitzak hor daude: kapsulen modak kafearen sektorea irauli du eta marka guztiak lehian sartu dira.<\/p>\n<p><a title=\"Kafe espresoari buruz italierazko wikipedian\" href=\"http:\/\/it.wikipedia.org\/wiki\/Caff%C3%A8_espresso\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Kafe espresa egiteko<\/a>, zapaldutako kafeari ura iragazi behar zaio 15 bar inguruko presioz eta denbora laburrez. Kafea kapsula hermetikoan jarrita, dosi zehatzean ur presio altua sartzea lortzen da, ezer zikindu gabe gainera. Horratx miraria! Baina ordainetan, kafe-hondarrak \u201cpreso\u201d daramatzan ontzitxo bat geratzen zaigu. Hondakin bat. Zer ekarri du horrek? 2010ean, esaterako, 10.000 milioi hondakin-kapsula sortu ziren; bata bestearen ondoan jarrita munduari aluminiozko bost uztai egingo genioke nahi izanez gero.<\/p>\n<p style=\"text-align: left\">\u201cNespressoren kapsulak %100 birziklagarriak dira\u201d kontraeraso du ingurumenarekin hain curriculum sentibera\u00a0 izan duen multinazionalak [badaezpadako oharra: irakur bedi \u201csentibera\u201d hitza dagokion ironiaz], eta <a title=\"Nespresso-ren Ecolaboration kanpainako webgunera lotura\" href=\"http:\/\/www.nespresso.com\/ecolaboration\/es\/en\/home.html\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><em>Ecolaboration<\/em><\/a> izeneko kanpaina efektista jarri du martxan hainbat herrialdetan. Kapsulak bere horretan bildu eta berak birziklatzen ditu. Suitzan, ama-sorterrian, aspaldi hasi ziren, eta kapsulen %70 jasotzen dute; <a title=\"Nespressoren birzikaltze planari buruzko dokumentua.\" href=\"http:\/\/www.nespresso.com\/ecolaboration\/\/medias_dyn\/articles\/2464\/article\/attachment-8.pdf\">helburua da 2013rako mundu osoan saltzen diren Nespresso kapsulen %75a birziklatzeko eskuratzea<\/a>. Kanpaina horri lotuta dago Bizkaian Garbikerrekin egindako hitzarmena.<\/p>\n<div id=\"attachment_582\" style=\"width: 360px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><a href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2012\/05\/garbiker.jpg\" data-rel=\"lightbox-image-1\" data-rl_title=\"\" data-rl_caption=\"\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" aria-describedby=\"caption-attachment-582\" class=\"size-full wp-image-582 \" title=\"\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2012\/05\/garbiker.jpg\" alt=\"\" width=\"350\" height=\"197\" \/><\/a><p id=\"caption-attachment-582\" class=\"wp-caption-text\">Garbiker, Bizkaiko Foru Aldundia eta Nestl\u00e9 Espa\u00f1a-ko arduradunak Derioko garbigunean (Arg.: Deia)<\/p><\/div>\n<p><a title=\"'el blog alternatibo' blogean publikatutako artikulu batean  Agust\u00ed Cruz-ek egiten du baieztapen hori, besteak beste\" href=\"http:\/\/www.elblogalternativo.com\/2010\/09\/15\/nespresso-sobre-el-reciclaje-de-sus-capsulas-de-aluminio-y-su-politica-%C2%BFpuro-green-wash\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Bada dioenik, Nespressoren <em>bonboiak<\/em> birziklatzeko hain errazak ez direla<\/a>. Aluminioa estaltzen duen kapa fin hori \u2013kapsula kolorez apaintzen duena\u2013 bereizteko lanak dituzte, eta berdin pasatzen da plastikozko estalkiarekin. Beste zenbait kasutan, gainera, ez dira birziklagarriak. Nespressoren lehiakide den <a title=\"Lavazza-ren webgunea eta saltzen dituen kapsulak\" href=\"http:\/\/www.lavazzacapsulas.es\/lavazza\/blue\/capsulas\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Lavazza marka italiarrak adibidez, polipropilenoz egindakoak erabili ohi ditu<\/a>. Donostian Zero Waste Europek egindako biltzarrean Rosanno Ercolini adituak jakitera eman zuenez, Italiako Capannoriko hondakinen ikerketa zentroan polipropilenozko kapsula horien afera ikertu dute \u2013munduko kapsulen %10a Italian kontsumitzen da\u2013. Capannoriko <a title=\"Emaitzen berri ematen duen dokumentua eta Rifiuti Zeroren eskakizuna\" href=\"http:\/\/www.rifiutizerocapannori.it\/documenti\/finish\/3\/38.html\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Rifiuti Zero zentroaren webgunean ikus daitezke emaitzak<\/a>, hemen batzuk:<\/p>\n<ul>\n<li> Kapsula horien diseinuan akatsa dago, birziklatzeko desegokia da.<\/li>\n<li>250 kapsula egiteko 2 litro petrolio, 4 litro ur eta 22 kwh energia behar da.<\/li>\n<li>Horren ordez, konpainia handiei proposatu diete ekokapsula (<em>ecopad)<\/em> berrerabilgarriak sustatzea, 250 aldiz erabiltzeko modukoak. Existitzen dira, Centocaff\u00e8 enpresak egiten ditu, Lavazza eta Nespressoren makinekin bateragarriak gainera. Italian ikusmina sortu dute eta<a title=\"Striscia la Notizia saioan kapsula berrerabilgarriak nola erabili ikus liteke\" href=\"http:\/\/www.striscialanotizia.mediaset.it\/video\/videoextra.shtml?15436\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"> telebistako saio nagusietara iritsi da berria<\/a>. <em>Biocap <\/em>edo kapsula biodegradableak ere badaude.<\/li>\n<\/ul>\n<p style=\"text-align: center\">&nbsp;<\/p>\n<div id=\"attachment_583\" style=\"width: 360px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><a href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2012\/05\/ekokapsula.jpg\" data-rel=\"lightbox-image-2\" data-rl_title=\"\" data-rl_caption=\"\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" aria-describedby=\"caption-attachment-583\" class=\"size-full wp-image-583 \" title=\"\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2012\/05\/ekokapsula.jpg\" alt=\"\" width=\"350\" height=\"347\" \/><\/a><p id=\"caption-attachment-583\" class=\"wp-caption-text\">Ekokapsula berrerabilgarriak sortu ditu Centocaffe enpresak Capannoriko Rifiuti Zero ikerketa zentroarekin elkarlanean<\/p><\/div>\n<p>Ez da inon <a title=\"Garbikerren webgunera lotura\" href=\"http:\/\/garbiker.bizkaia.net\/Eus\/eu_Home.asp\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Garbiker<\/a>ren eta Nestl\u00e9ren arteko hitzarmenaren letra txikirik publikatu \u2013antza, <a title=\"Tradebe-ren web gunean bere negozio ildoen berri\" href=\"http:\/\/www.tradebe.com\/web\/es\/seccions\/02_areas_negocio\/01_gestion_residuos\/06_reciclaje_metales\/VALFER\/Valfer.html\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Tradebe enpresaren esku<\/a> geratuko da gestioa\u2013, baina haien onkerian sinesten badugu, Garbikerreko arduradunei eskatu beharko genieke denborarik galdu gabe Capannoriko Komunarekin harremanetan jar daitezela, kapsula berrerabilgarriak sustatzeko plan bat diseinatu dezatela, eta ezer baino lehen kafe <em>berdearen<\/em> eta justuaren kontsumoa bultzatzeko estrategia has dezatela.<\/p>\n<p style=\"text-align: left\">Capannoriko Rifiuti Zerokoek prestaturiko<a title=\"Power pointera lotura \" href=\"http:\/\/www.rifiutizerocapannori.it\/documenti\/finish\/5\/22.html\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"> power pointean <\/a>oso irudi argigarria azaltzen da. Ingurumena gutxien eta gehien kaltetzen duten kafea egiteko moduen erregela antzeko bat da:<\/p>\n<div id=\"attachment_587\" style=\"width: 510px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><a href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2012\/05\/rifiuti1.jpg\" data-rel=\"lightbox-image-3\" data-rl_title=\"\" data-rl_caption=\"\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" aria-describedby=\"caption-attachment-587\" class=\"size-full wp-image-587 \" title=\"\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2012\/05\/rifiuti1.jpg\" alt=\" \" width=\"500\" height=\"244\" \/><\/a><p id=\"caption-attachment-587\" class=\"wp-caption-text\"> <\/p><\/div>\n<p>Ganbarako errota zahar maitea atera eta kafea betiko <em>italianan<\/em> egiteko ordua dela dirudi, amona Ma\u00f1olik egiten zuen bezain goxoa, portzierto. Atzekoz aurrera ari baikara. Zer zentzu dauka 30 gramo kafegatik 50 gramo hondakin sortzea? <a title=\"El Pais egunkariko blog honetan aipatzen du datu hori eta baita askoz gehiago ere\" href=\"http:\/\/blogs.elpais.com\/eco-lab\/2011\/02\/es-una-capsula-de-cafe-un-envase\/comments\/page\/2\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Zer zentzu, Nespressok aitortu duenez, kafe kikara bakoitzeko 82 gramo CO2 sortzea<\/a>? Clonneyren irribarrearengatik Nespressori 0\u201933 zentimo oparitzeak\u00a0 ba al du zentzurik? Zentzurik al du <em>pre<\/em>-Lehman Brothers klub bateko sozio garela amesten jarraitzeak? Edo zentzua galdu dugu?<\/p>\n<p>Galdera beste modu batera eginda: merezi du zarrastelkeria hori guztia pagatzea kafe goxo batengatik? Hain ona al dago, George?<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Kafe kapsulatxoak birziklatzeko hitzarmena sinatu dute Garbikerrek \u2013Bizkaiko hondakinen kudeaketaz arduratzen den elkarte publikoak\u2013 eta Nestl\u00e9k. Garbiguneetan eta puntu berde mugikorretan bilduko dituzte kapsulak, ontzi laranja batzuetan, eta ondoren Nestl\u00e9k Bartzelonan duen tratamendu planta batera eramango dituzte. Aluminioarekin lorontziak egiten ei dituzte eta kafe-hondarrekin konposta. Horrela, multinazional suitzarrak produkzio zikloa ixten du. Baina dena ez [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":19,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[10,15],"tags":[422,516,596,768,769,866,989],"class_list":["post-579","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-gizartea","category-ingurumena-2","tag-garbiker","tag-hondakinak","tag-kafe-kapsulak","tag-nespresso","tag-nestle","tag-rossano-ercolini","tag-zero-zabor"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v27.3 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>George, hain ona al dago? - Angelu itsua<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/2012\/05\/23\/george-hain-ona-al-dago\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"George, hain ona al dago? - Angelu itsua\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Kafe kapsulatxoak birziklatzeko hitzarmena sinatu dute Garbikerrek \u2013Bizkaiko hondakinen kudeaketaz arduratzen den elkarte publikoak\u2013 eta Nestl\u00e9k. Garbiguneetan eta puntu berde mugikorretan bilduko dituzte kapsulak, ontzi laranja batzuetan, eta ondoren Nestl\u00e9k Bartzelonan duen tratamendu planta batera eramango dituzte. Aluminioarekin lorontziak egiten ei dituzte eta kafe-hondarrekin konposta. Horrela, multinazional suitzarrak produkzio zikloa ixten du. Baina dena ez [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/2012\/05\/23\/george-hain-ona-al-dago\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Angelu itsua\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2012-05-23T11:37:13+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2012\/05\/george1.jpg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Urko Apaolaza\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Urko Apaolaza\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"3 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/2012\\\/05\\\/23\\\/george-hain-ona-al-dago\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/2012\\\/05\\\/23\\\/george-hain-ona-al-dago\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Urko Apaolaza\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/cf16f4e100fbc204b4a7bf6a9392f422\"},\"headline\":\"George, hain ona al dago?\",\"datePublished\":\"2012-05-23T11:37:13+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/2012\\\/05\\\/23\\\/george-hain-ona-al-dago\\\/\"},\"wordCount\":659,\"commentCount\":2,\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/2012\\\/05\\\/23\\\/george-hain-ona-al-dago\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/21\\\/2012\\\/05\\\/george1.jpg\",\"keywords\":[\"Garbiker\",\"hondakinak\",\"kafe kapsulak\",\"Nespresso\",\"Nestl\u00e9\",\"Rossano Ercolini\",\"Zero Zabor\"],\"articleSection\":[\"Gizartea\",\"Ingurumena\"],\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"CommentAction\",\"name\":\"Comment\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/2012\\\/05\\\/23\\\/george-hain-ona-al-dago\\\/#respond\"]}]},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/2012\\\/05\\\/23\\\/george-hain-ona-al-dago\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/2012\\\/05\\\/23\\\/george-hain-ona-al-dago\\\/\",\"name\":\"George, hain ona al dago? - Angelu itsua\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/2012\\\/05\\\/23\\\/george-hain-ona-al-dago\\\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/2012\\\/05\\\/23\\\/george-hain-ona-al-dago\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/21\\\/2012\\\/05\\\/george1.jpg\",\"datePublished\":\"2012-05-23T11:37:13+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/cf16f4e100fbc204b4a7bf6a9392f422\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/2012\\\/05\\\/23\\\/george-hain-ona-al-dago\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/2012\\\/05\\\/23\\\/george-hain-ona-al-dago\\\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/2012\\\/05\\\/23\\\/george-hain-ona-al-dago\\\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/21\\\/2012\\\/05\\\/george1.jpg\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/21\\\/2012\\\/05\\\/george1.jpg\"},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/2012\\\/05\\\/23\\\/george-hain-ona-al-dago\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"George, hain ona al dago?\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/\",\"name\":\"Angelu itsua\",\"description\":\"Politika, ekonomia eta historia\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/cf16f4e100fbc204b4a7bf6a9392f422\",\"name\":\"Urko Apaolaza\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/199b3ffdcdcaefa574d3b7c9cd6acfbcfb1b6cac0a9ae4d2ae539f4172302258?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/199b3ffdcdcaefa574d3b7c9cd6acfbcfb1b6cac0a9ae4d2ae539f4172302258?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/199b3ffdcdcaefa574d3b7c9cd6acfbcfb1b6cac0a9ae4d2ae539f4172302258?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Urko Apaolaza\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/urko-apaolaza\\\/author\\\/urko-apaolaza\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"George, hain ona al dago? - Angelu itsua","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/2012\/05\/23\/george-hain-ona-al-dago\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"George, hain ona al dago? - Angelu itsua","og_description":"Kafe kapsulatxoak birziklatzeko hitzarmena sinatu dute Garbikerrek \u2013Bizkaiko hondakinen kudeaketaz arduratzen den elkarte publikoak\u2013 eta Nestl\u00e9k. Garbiguneetan eta puntu berde mugikorretan bilduko dituzte kapsulak, ontzi laranja batzuetan, eta ondoren Nestl\u00e9k Bartzelonan duen tratamendu planta batera eramango dituzte. Aluminioarekin lorontziak egiten ei dituzte eta kafe-hondarrekin konposta. Horrela, multinazional suitzarrak produkzio zikloa ixten du. Baina dena ez [&hellip;]","og_url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/2012\/05\/23\/george-hain-ona-al-dago\/","og_site_name":"Angelu itsua","article_published_time":"2012-05-23T11:37:13+00:00","og_image":[{"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2012\/05\/george1.jpg","type":"","width":"","height":""}],"author":"Urko Apaolaza","twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Written by":"Urko Apaolaza","Est. reading time":"3 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/2012\/05\/23\/george-hain-ona-al-dago\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/2012\/05\/23\/george-hain-ona-al-dago\/"},"author":{"name":"Urko Apaolaza","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/#\/schema\/person\/cf16f4e100fbc204b4a7bf6a9392f422"},"headline":"George, hain ona al dago?","datePublished":"2012-05-23T11:37:13+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/2012\/05\/23\/george-hain-ona-al-dago\/"},"wordCount":659,"commentCount":2,"image":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/2012\/05\/23\/george-hain-ona-al-dago\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2012\/05\/george1.jpg","keywords":["Garbiker","hondakinak","kafe kapsulak","Nespresso","Nestl\u00e9","Rossano Ercolini","Zero Zabor"],"articleSection":["Gizartea","Ingurumena"],"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"CommentAction","name":"Comment","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/2012\/05\/23\/george-hain-ona-al-dago\/#respond"]}]},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/2012\/05\/23\/george-hain-ona-al-dago\/","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/2012\/05\/23\/george-hain-ona-al-dago\/","name":"George, hain ona al dago? - Angelu itsua","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/2012\/05\/23\/george-hain-ona-al-dago\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/2012\/05\/23\/george-hain-ona-al-dago\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2012\/05\/george1.jpg","datePublished":"2012-05-23T11:37:13+00:00","author":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/#\/schema\/person\/cf16f4e100fbc204b4a7bf6a9392f422"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/2012\/05\/23\/george-hain-ona-al-dago\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/2012\/05\/23\/george-hain-ona-al-dago\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/2012\/05\/23\/george-hain-ona-al-dago\/#primaryimage","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2012\/05\/george1.jpg","contentUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-content\/uploads\/sites\/21\/2012\/05\/george1.jpg"},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/2012\/05\/23\/george-hain-ona-al-dago\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"George, hain ona al dago?"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/#website","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/","name":"Angelu itsua","description":"Politika, ekonomia eta historia","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/#\/schema\/person\/cf16f4e100fbc204b4a7bf6a9392f422","name":"Urko Apaolaza","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/199b3ffdcdcaefa574d3b7c9cd6acfbcfb1b6cac0a9ae4d2ae539f4172302258?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/199b3ffdcdcaefa574d3b7c9cd6acfbcfb1b6cac0a9ae4d2ae539f4172302258?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/199b3ffdcdcaefa574d3b7c9cd6acfbcfb1b6cac0a9ae4d2ae539f4172302258?s=96&d=mm&r=g","caption":"Urko Apaolaza"},"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/author\/urko-apaolaza\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/579","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-json\/wp\/v2\/users\/19"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=579"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/579\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=579"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=579"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/urko-apaolaza\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=579"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}