{"id":107,"date":"2009-05-06T11:28:14","date_gmt":"2009-05-06T09:28:14","guid":{"rendered":"http:\/\/argia.eus\/erredakzio-mahaia\/xabier-letona\/?p=107"},"modified":"2009-05-06T11:28:14","modified_gmt":"2009-05-06T09:28:14","slug":"agur-lopez-adio-ibarretxe","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/2009\/05\/06\/agur-lopez-adio-ibarretxe\/","title":{"rendered":"Agur Lopez, adio Ibarretxe"},"content":{"rendered":"<p>Bagenekien Patxi Lopez lehendakari hautatuko zutela, ez genekien Juan Jose Ibarretxek politika utziko zuela. Lehena albiste historikoa da, zalantza barik, eta bigarrena eguneko ezustekoa. Edo ez hain ezustekoa, komunikabide batzuetako lanak ikusita bederen. Egin beharreko filtrazioa egina zegoen. Euskadi Irratiko <em>Mezularia<\/em>-n, esaterako, Maite Artolak berria eman ondoren, Ibarretxeren soslai osoa eman zen eta Ramon Etxezarreta tertuliakideak zorion ironikoak luzatu zizkion erakutsitako azkartasunagatik. Deia.com-ek ere luze eta zabal zuen landua Ibarretxeren ibilbide politiko osoa. Ez da dudarik itzal handia utzi duela eta, kritikak kritika, euskal gizartearen zati handienaren begirunea eramango duela berarekin, bai pertsona, bai politikari eta gidari gisa erakutsi duen dohainengatik.<\/p>\n<p><!--more-->Egia esan, oso airean zegoen Ibarretxeren etorkizun politikoa eta asko ziren uste zutenak oso gaitza izango zela lehendakaria izandakoa oposizio buru lanetan ikustea. Ez da ohikoena ibilbide luzeko gobernu buruetan, eta Ibarretxek, gainera, ez zuen samurra izango lan hori, batez ere azken urteetan bere alderdiak erakutsitako ildo politikoa ikusita. Hauteskundeen ondorengo egunetan Ibarretxek jadanik adierazia ei zion I\u00f1igo Urkulluri ez zuela jarraituko. ARGIA.com-en ere duela bi hilabete agertu genituen gure zalantzak <a title=\"Artikulura lotura leiho berri batean\" href=\"http:\/\/www.argia.eus\/albistea\/ibarretxe-oposizio-buru\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><em>Ibarretxe oposizio buru?<\/em><\/a> artikuluan.<\/p>\n<p>Atzokoa ez zen egun historiko erretoriko horietakoa, 30 urteetan lehenbiziz PSE-EEko buruzagi bat EAEko lehendakari izendatzeak leku berezi bat ematen dio herri honen historian. Hori zergatik eta nola gertatu den, ordea, beste kontu bat da, eta Patxi Lopezek bere legealdi osoan eraman beharko duen zama: funtsean, Alderdi Politikoen erabilerak aupatu du lehendakaritzara, hori PP eta PSErentzat legezkoa eta zilegi da, baina, diskurtsoari dagokionez bederen, alderdi abertzaleentzat eta Ezker Batuarentzat ez.<\/p>\n<p>Legezkoa bai, baina zilegi ez, beste gauza askotan moduan. Edo akaso euskal presoen sakabanaketa legezko izateak zilegi bilakatzen du? Edo Ibarretxe Plana eta Kontsulta Legea Espainiako Legebiltzarrak legez debekatu izanak debekuak zilegi bilakatzen ditu? Alderdiek euskal gizartean duten ordezkaritza kontuan hartuta, bistan da ezetz. Gero oso bestelakoa da zilegitasun eza askoren aurrean alderdi bakoitzak duen jarrera, baina horrek bestelako azterketa luzea eskatzen du. Legezkotasuna eta zilegitasuna, horra legealdi honetan euskal gizarteko panorama politikoan maiz agertuko den bikotea.<\/p>\n<p>Juan Jose Ibarretxek diskurtso gogorra egin zuen atzokoan, bere hamaika urteko lehendakari ibilbidearen goratze sutsua eginez, batez ere Ibarretxe Plana eta Kontsulta Legearen defentsari dagokienez. Ez zen hori izan bere alderdiaren jokabidea Kontsulta Legearen debekuaren ondoren, ezta berea ere hauteskunde kanpainan zehar. Hitzaldi horrek susmoak piztu zituen, arratsaldearen bukaeran publikoki berretsiko zirenak. PSE-PPren akordioari egindako kritikak ere ez ziren erraz ezkontzen gero EAJk Legebiltzarrean, diputazioetan eta udaletxe askotan egin beharko duen politikarekin.<\/p>\n<p>Mamian, Gobernu \u201cfrontista\u201d honen zereginetakoa \u201cgure nazio-nortasuna deuseztea\u201d izango dela azpimarratu zuen, \u201cEspa\u00f1a, una, grande y libre delakoan\u201d azukre koskor gisa urtzeko. Ez da txantxetako mezua azken urteetan transbertsalitatearen diskurtsoa landu duen alderdiaren oposizio lana bideratzeko.<\/p>\n<p>Patxi Lopezen hitzaldiak, aldiz, ez zuen halako mezurik bere baitan, lehendakari gisa aritu zen; gauzak asko aldatu ezean ezinezkoa den \u201cguztion lehendakari\u201d horretan. PSEko erantzun eta defentsa mezua Jose Antonio Pastorri utzi zion. Hitzaldian Sarrionaindia, Saizarbitoria eta beste zenbait euskal idazleri egindako aipamenak ez ziren oharkabean iragan. Diskurtso orokorra izan zen, halako gehientsuenetan bezala, plan zehatzik ez. Halakoen berri jakiteko, hobe Alberto Suriok atzo idatzitako <a title=\"Diario Vascoren webgunera lotura leiho berri batean\" href=\"http:\/\/www.diariovasco.com\/20090505\/politica\/equipo-para-primeros-cien-20090505.html\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><em>Un equipo para los cien primeros d\u00edas<\/em><\/a> irakurtzea.<\/p>\n<p>Eta gainerako alderdiak? PPko buru Antonio Basagoiti oilar, pozarren, bere alderdia delako egoera berriaren bultzagile eta giltzarri. Esaten da kitto, PPri bukatu zaiola bere zeregina Lopezen sostenguari dagokionez, PSE orain libre arituko dela eta PP oposizio lanetan zentratuko dela. Baina bistan da ezetz, argi dago bere 25 parlamentariekin Lopez lehendakariak sarri beharko duela popularren babesa.<\/p>\n<p>Aralarreko Aintzane Ezenarro indartsu atera zen plazara bere rol berrian, Legebiltzarrean abertzale ezkertiarren ahotsa izan nahi duela erakutsiz. Aralarrek nahi duen beste tarte du horretarako, bere onerako edo txarrerako, esparru horretan bakarrik aritzean dohainak eta akatsak askoz hobeto ikusten direlako. Ezker Batua eta EA ere euren rol berri eta bakartian agertu ziren lehenbiziz, gobernuan egotetik parlamentari bakarrarekin jardutera iragatearen gordintasunera egokitu beharrean.<\/p>\n<p>Batasuna eta EHAK-ko kideak ez ziren euren ohiko eserlekuetan. Haien itzala, ordea, aretoan izan zen etengabe. Horra hor legez kanpoko ezker abertzalearen erronka nagusia, itzal ez bilakatzea. Legealdiak argi erakutsiko du horrenbestetan mesprezatutako bozgorailuaren garrantzia. Oraindik ere ezker abertzaleko adierazpide nagusi dena, ezinbestean dago bide berriak jorratu eta asmatu beharrean. Legebiltzarrean utzitako lorratzean, ahaztu ezinekoa da atzokoan Ibarretxek egindako hitzaldia egin bazuen, hori neurri handi batean ezker abertzaleak ahalbideratutakoa dela: Estatutu Berriaren proposamena (Ibarretxe Plana), Ibarretxeren azken lehendakari hautaketa bera eta Kontsulta Legea Batasuna eta EHAKren botoei esker atera baitziren aurrera.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Bagenekien Patxi Lopez lehendakari hautatuko zutela, ez genekien Juan Jose Ibarretxek politika utziko zuela. Lehena albiste historikoa da, zalantza barik, eta bigarrena eguneko ezustekoa. Edo ez hain ezustekoa, komunikabide batzuetako lanak ikusita bederen. Egin beharreko filtrazioa egina zegoen. Euskadi Irratiko Mezularia-n, esaterako, Maite Artolak berria eman ondoren, Ibarretxeren soslai osoa eman zen eta Ramon Etxezarreta [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":41,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[23],"tags":[351,462,471],"class_list":["post-107","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-politika","tag-ibarretxe","tag-lehendakaria","tag-lopez"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v27.3 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Agur Lopez, adio Ibarretxe - Gazteluko plazatik<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/2009\/05\/06\/agur-lopez-adio-ibarretxe\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Agur Lopez, adio Ibarretxe - Gazteluko plazatik\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Bagenekien Patxi Lopez lehendakari hautatuko zutela, ez genekien Juan Jose Ibarretxek politika utziko zuela. Lehena albiste historikoa da, zalantza barik, eta bigarrena eguneko ezustekoa. Edo ez hain ezustekoa, komunikabide batzuetako lanak ikusita bederen. Egin beharreko filtrazioa egina zegoen. Euskadi Irratiko Mezularia-n, esaterako, Maite Artolak berria eman ondoren, Ibarretxeren soslai osoa eman zen eta Ramon Etxezarreta [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/2009\/05\/06\/agur-lopez-adio-ibarretxe\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Gazteluko plazatik\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2009-05-06T09:28:14+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Xabier Letona\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Xabier Letona\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"4 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/xabier-letona\\\/2009\\\/05\\\/06\\\/agur-lopez-adio-ibarretxe\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/xabier-letona\\\/2009\\\/05\\\/06\\\/agur-lopez-adio-ibarretxe\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Xabier Letona\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/xabier-letona\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/4b1ada3f20106e7fd3b61443b11f1484\"},\"headline\":\"Agur Lopez, adio Ibarretxe\",\"datePublished\":\"2009-05-06T09:28:14+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/xabier-letona\\\/2009\\\/05\\\/06\\\/agur-lopez-adio-ibarretxe\\\/\"},\"wordCount\":719,\"commentCount\":0,\"keywords\":[\"Ibarretxe\",\"lehendakaria\",\"Lopez\"],\"articleSection\":[\"Politika\"],\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"CommentAction\",\"name\":\"Comment\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/xabier-letona\\\/2009\\\/05\\\/06\\\/agur-lopez-adio-ibarretxe\\\/#respond\"]}]},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/xabier-letona\\\/2009\\\/05\\\/06\\\/agur-lopez-adio-ibarretxe\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/xabier-letona\\\/2009\\\/05\\\/06\\\/agur-lopez-adio-ibarretxe\\\/\",\"name\":\"Agur Lopez, adio Ibarretxe - Gazteluko plazatik\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/xabier-letona\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2009-05-06T09:28:14+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/xabier-letona\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/4b1ada3f20106e7fd3b61443b11f1484\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/xabier-letona\\\/2009\\\/05\\\/06\\\/agur-lopez-adio-ibarretxe\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/xabier-letona\\\/2009\\\/05\\\/06\\\/agur-lopez-adio-ibarretxe\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/xabier-letona\\\/2009\\\/05\\\/06\\\/agur-lopez-adio-ibarretxe\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/xabier-letona\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Agur Lopez, adio Ibarretxe\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/xabier-letona\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/xabier-letona\\\/\",\"name\":\"Gazteluko plazatik\",\"description\":\"Politika eta ekonomia bidegurutzea\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/xabier-letona\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/xabier-letona\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/4b1ada3f20106e7fd3b61443b11f1484\",\"name\":\"Xabier Letona\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/4ad3023a519967e829fad0074da144edb1c7e24d1d0767d91a3024f8cc193848?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/4ad3023a519967e829fad0074da144edb1c7e24d1d0767d91a3024f8cc193848?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/4ad3023a519967e829fad0074da144edb1c7e24d1d0767d91a3024f8cc193848?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Xabier Letona\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/xabier-letona\\\/author\\\/xabier-letona\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Agur Lopez, adio Ibarretxe - Gazteluko plazatik","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/2009\/05\/06\/agur-lopez-adio-ibarretxe\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"Agur Lopez, adio Ibarretxe - Gazteluko plazatik","og_description":"Bagenekien Patxi Lopez lehendakari hautatuko zutela, ez genekien Juan Jose Ibarretxek politika utziko zuela. Lehena albiste historikoa da, zalantza barik, eta bigarrena eguneko ezustekoa. Edo ez hain ezustekoa, komunikabide batzuetako lanak ikusita bederen. Egin beharreko filtrazioa egina zegoen. Euskadi Irratiko Mezularia-n, esaterako, Maite Artolak berria eman ondoren, Ibarretxeren soslai osoa eman zen eta Ramon Etxezarreta [&hellip;]","og_url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/2009\/05\/06\/agur-lopez-adio-ibarretxe\/","og_site_name":"Gazteluko plazatik","article_published_time":"2009-05-06T09:28:14+00:00","author":"Xabier Letona","twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Written by":"Xabier Letona","Est. reading time":"4 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/2009\/05\/06\/agur-lopez-adio-ibarretxe\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/2009\/05\/06\/agur-lopez-adio-ibarretxe\/"},"author":{"name":"Xabier Letona","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/#\/schema\/person\/4b1ada3f20106e7fd3b61443b11f1484"},"headline":"Agur Lopez, adio Ibarretxe","datePublished":"2009-05-06T09:28:14+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/2009\/05\/06\/agur-lopez-adio-ibarretxe\/"},"wordCount":719,"commentCount":0,"keywords":["Ibarretxe","lehendakaria","Lopez"],"articleSection":["Politika"],"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"CommentAction","name":"Comment","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/2009\/05\/06\/agur-lopez-adio-ibarretxe\/#respond"]}]},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/2009\/05\/06\/agur-lopez-adio-ibarretxe\/","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/2009\/05\/06\/agur-lopez-adio-ibarretxe\/","name":"Agur Lopez, adio Ibarretxe - Gazteluko plazatik","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/#website"},"datePublished":"2009-05-06T09:28:14+00:00","author":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/#\/schema\/person\/4b1ada3f20106e7fd3b61443b11f1484"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/2009\/05\/06\/agur-lopez-adio-ibarretxe\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/2009\/05\/06\/agur-lopez-adio-ibarretxe\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/2009\/05\/06\/agur-lopez-adio-ibarretxe\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Agur Lopez, adio Ibarretxe"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/#website","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/","name":"Gazteluko plazatik","description":"Politika eta ekonomia bidegurutzea","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/#\/schema\/person\/4b1ada3f20106e7fd3b61443b11f1484","name":"Xabier Letona","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/4ad3023a519967e829fad0074da144edb1c7e24d1d0767d91a3024f8cc193848?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/4ad3023a519967e829fad0074da144edb1c7e24d1d0767d91a3024f8cc193848?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/4ad3023a519967e829fad0074da144edb1c7e24d1d0767d91a3024f8cc193848?s=96&d=mm&r=g","caption":"Xabier Letona"},"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/author\/xabier-letona\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/107","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/wp-json\/wp\/v2\/users\/41"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=107"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/107\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=107"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=107"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=107"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}