{"id":394,"date":"2010-01-11T18:21:01","date_gmt":"2010-01-11T16:21:01","guid":{"rendered":"http:\/\/argia.eus\/erredakzio-mahaia\/xabier-letona\/?p=394"},"modified":"2010-01-11T18:21:01","modified_gmt":"2010-01-11T16:21:01","slug":"euskalerria-irratien-lizentziena-di-da-ulertzeko","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/2010\/01\/11\/euskalerria-irratien-lizentziena-di-da-ulertzeko\/","title":{"rendered":"Euskalerria Irratiaren lizentziena di-da ulertzeko"},"content":{"rendered":"<p>Gaur goizean aritu naiz ARGIArako nire asteroko kronika idazten eta, besteak beste, Euskalerria Irratiaren aferez jardun dut. Nola 30.000 euroko zigorra jarri dion Espainiako Industria Ministerioak lizentziarik gabe aritzeagatik, irrati instalazioak debekurik gabe jartzeagatik eta interferentziak sortzeagatik. Irratiko arduradunek lizentziarik gabe aritzearena bakarrik onartzen dute, baina argi da isuna Nafarroako Gobernura desbideratu beharko litzatekeela, bistan da zergatik. Besteak beste, irrati horretan ibilitako Kike Diez de Ultzurrun kazetariak 2006an ARGIAn idatzitako artikulu batean oinarritu naiz. Euskalerria irratiko lizentzien afera bapo eta labur azaltzen du eta iturburua ere bai, hona <a href=\"http:\/\/www.argia.eus\/argia-astekaria\/2024\/euskalerria-irratia\">artikulua<\/a>:<\/p>\n<div class=\"h3\">\n<h3 class=\"tituluah3\">Euskalerria Irratia<\/h3>\n<\/div>\n<p class=\"egilea\"><a class=\"egilea\" title=\"idazleari buruzko informazioa ikusi\" href=\"http:\/\/www.argia.eus\/argia-astekaria\/egileak\/kike-diez-de-ultzurrun\">Kike Diez de Ultzurrun<\/a><\/p>\n<p>Urak bidea egin du Euskalerria Irratiak bere lehendabiziko irratsaioa aireratu zuenetik, 18 urte joan baitira 1988ko azaroaren 7 hartatik hona. Lizentziarik gabe ekin zion lanari eta lizentziarik gabe dirau, baina legezko aitorpen hori hurbilago dateke epaileek eman berri duten epaiaren ondotik. Egia erran, inork Iru\u00f1eko irratiari buruzko historia idatziko balu, Nafarroako politikagintzan azken 20 urtean gertatu direnak eta ez direnak moldatu beharko lituzke paperean, bai eta gure herrialdeko agintaritzak izan duen ezaugarri nagusia azaleratu ere, hots, ustelkeria. Izan ere, irratia lanean hasi zen, Gabriel Urralburuk azpiko dirua esku-beteka kolkoratu zuen urteetan. Bada, Urralbururen eta eskuindarren buruzagi Aizpunen arteko tratuak zokoratu zuen Euskalerria Irratia 1990eko irrati-lizentzien banaketatik. Ustelkeria nabarmena izan zen hura. Auskalo noren esku dauden orain urte hartan lizentziak eskuratu zituzten bi irrati-proiektuak. Nik dakita nolako bide bihurriak ibili dituzten urte horietan guztietan. Hori bai, bide guztiak sasiko, legezko iduri. Konparazio batera, baimen horietako bat Radio Blanca izenekoari eman zioten. Inoiz izanik gabeko izenik izan bada, horra Radio Blanca. Ez zuen sekulan irratsaiorik aireratu eta, garai hartako prentsaren arabera, lizentzia berehalako batean saldu zuten 70 bat milioi pezetan. Gauza bera egin zuten Espainiako Estatuko hogeiren bat probintziatan. Atera kontuak Felipe Gonzalezen alderdiak azpitik feriatu omen zuen dirutzaren zenbatekoaz.<\/p>\n<p>1998an, Miguel Sanzen agindupean ari zen Angel Sanz Bareak -lehengusuak dira- baimena ukatu zion Iru\u00f1eko euskal irratiari. Aldiz, Opus Deiren Unibertsitateak eta NET-21 izenekoak eskuratu zuten lizentzia bana. Teknikarien mahaiak emandako puntuazioaren arabera, Euskalerria Irratia zegoen lehenbiziko tokian, baina orduantxe, Sanz Bareak eskua sartu, bere kolkotik asmatutako irizpideak erabili, hasierako sailkapena itzulipurdikatu eta Euskalerria Irratia hirugarren tokian utzi zuen, hau da, lizentziarik gabe. Epaileek orain erran dute Sanz Barearen jokabide hura legez kontrakoa izan zela. Izan ere, epaileek berek eskaturik, hiru txosten egin dituzte hiru adituk -proiektuen alde ekonomikoaz, teknikoaz eta kazetaritzakoaz- , eta hirurak izan dira euskarazko irratiaren aldekoak. Ondorioz, 98ko banaketa baliogabetu dute. Epaile jaunek, ordea, ez dute haratago jo. Hau da, ez dira aferaren muineraino iritsi: zergatik jokatu zuen Sanz Bareak horrela? Zergatik hankaz goratu zuen teknikarien mahaiak emandako sailkapena? Bada, Euskalerria Irratia lizentziarik gabe uzteko. Baina epaileek ez ikusiarena egin omen dute. Epaileentzat, Sanz Bareak ez zuen gibel-asmoz jokatu. Okertu egin zen bai, baina ez asmo txarrez, borondate onez baizik. Ondorioz, ezin deus egin bide penalez Sanz Barearen aurka, ezta Gobernuaren aurka ere.<\/p>\n<p>Azken finean, afera horren haritik, Euskalerria Irratiak Nafarroako egungo estatusaren hiru oinarri topatu ditu bidean: UPN, Opus Dei erakundea eta Diario de Navarra, hots, NET-21 irratiaren jabea, gaur egun. Egia erran, egunkari horrek manupean ditu, aldez edo moldez, Nafarroan ari diren gaztelaniazko komunikabide gehienak. Nafarroako informazio osoa galbahetu nahi du eta informazioa kontrolatzeko goseak ez du mugarik. Hori dela eta, laster hitzarmena eginen du sozialisten inguruko PRISA komunikazio enpresarekin, zertarako eta PRISAk Iru\u00f1ean duen Canal 4-Localia toki telebistako albistegi erregionalez jabetzeko.<\/p>\n<p>Horra berriz ere eskuindarren eta sozialisten arteko hitzarmena, non eta Nafarroan, Nafarroan baizik ez. Hori guztia jakinda, ezin igarri zer ekarriko dion etorkizunak Euskalerria Irratiari, baina frogak mahai gainean, eguneroko lan oparoak bultzaturik, entzuleriak hats emanik, Iru\u00f1eko irratiak ekarpen handia eginen dio Nafarroako etorkizunari, herrialde honetako botereari darion ustel urrina begien bistan jartzeagatik.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gaur goizean aritu naiz ARGIArako nire asteroko kronika idazten eta, besteak beste, Euskalerria Irratiaren aferez jardun dut. Nola 30.000 euroko zigorra jarri dion Espainiako Industria Ministerioak lizentziarik gabe aritzeagatik, irrati instalazioak debekurik gabe jartzeagatik eta interferentziak sortzeagatik. Irratiko arduradunek lizentziarik gabe aritzearena bakarrik onartzen dute, baina argi da isuna Nafarroako Gobernura desbideratu beharko litzatekeela, bistan [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":41,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[11,21],"tags":[259,303,384,469,517,647],"class_list":["post-394","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-hedabideak","category-nazioartea","tag-euskalerria-irratia","tag-gehitu-etiketa-berria","tag-isuna","tag-lizentziak","tag-nafarroako-gobernua","tag-upn"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v27.3 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Euskalerria Irratiaren lizentziena di-da ulertzeko - Gazteluko plazatik<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/2010\/01\/11\/euskalerria-irratien-lizentziena-di-da-ulertzeko\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Euskalerria Irratiaren lizentziena di-da ulertzeko - Gazteluko plazatik\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Gaur goizean aritu naiz ARGIArako nire asteroko kronika idazten eta, besteak beste, Euskalerria Irratiaren aferez jardun dut. Nola 30.000 euroko zigorra jarri dion Espainiako Industria Ministerioak lizentziarik gabe aritzeagatik, irrati instalazioak debekurik gabe jartzeagatik eta interferentziak sortzeagatik. Irratiko arduradunek lizentziarik gabe aritzearena bakarrik onartzen dute, baina argi da isuna Nafarroako Gobernura desbideratu beharko litzatekeela, bistan [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/2010\/01\/11\/euskalerria-irratien-lizentziena-di-da-ulertzeko\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Gazteluko plazatik\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2010-01-11T16:21:01+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Xabier Letona\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Xabier Letona\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"3 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/xabier-letona\\\/2010\\\/01\\\/11\\\/euskalerria-irratien-lizentziena-di-da-ulertzeko\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/xabier-letona\\\/2010\\\/01\\\/11\\\/euskalerria-irratien-lizentziena-di-da-ulertzeko\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Xabier Letona\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/xabier-letona\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/4b1ada3f20106e7fd3b61443b11f1484\"},\"headline\":\"Euskalerria Irratiaren lizentziena di-da ulertzeko\",\"datePublished\":\"2010-01-11T16:21:01+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/xabier-letona\\\/2010\\\/01\\\/11\\\/euskalerria-irratien-lizentziena-di-da-ulertzeko\\\/\"},\"wordCount\":607,\"commentCount\":0,\"keywords\":[\"Euskalerria irratia\",\"Gehitu etiketa berria\",\"isuna\",\"lizentziak\",\"Nafarroako Gobernua\",\"UPN\"],\"articleSection\":[\"Hedabideak\",\"Nazioartea\"],\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"CommentAction\",\"name\":\"Comment\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/xabier-letona\\\/2010\\\/01\\\/11\\\/euskalerria-irratien-lizentziena-di-da-ulertzeko\\\/#respond\"]}]},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/xabier-letona\\\/2010\\\/01\\\/11\\\/euskalerria-irratien-lizentziena-di-da-ulertzeko\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/xabier-letona\\\/2010\\\/01\\\/11\\\/euskalerria-irratien-lizentziena-di-da-ulertzeko\\\/\",\"name\":\"Euskalerria Irratiaren lizentziena di-da ulertzeko - Gazteluko plazatik\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/xabier-letona\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2010-01-11T16:21:01+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/xabier-letona\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/4b1ada3f20106e7fd3b61443b11f1484\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/xabier-letona\\\/2010\\\/01\\\/11\\\/euskalerria-irratien-lizentziena-di-da-ulertzeko\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/xabier-letona\\\/2010\\\/01\\\/11\\\/euskalerria-irratien-lizentziena-di-da-ulertzeko\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/xabier-letona\\\/2010\\\/01\\\/11\\\/euskalerria-irratien-lizentziena-di-da-ulertzeko\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/xabier-letona\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Euskalerria Irratiaren lizentziena di-da ulertzeko\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/xabier-letona\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/xabier-letona\\\/\",\"name\":\"Gazteluko plazatik\",\"description\":\"Politika eta ekonomia bidegurutzea\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/xabier-letona\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/xabier-letona\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/4b1ada3f20106e7fd3b61443b11f1484\",\"name\":\"Xabier Letona\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/4ad3023a519967e829fad0074da144edb1c7e24d1d0767d91a3024f8cc193848?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/4ad3023a519967e829fad0074da144edb1c7e24d1d0767d91a3024f8cc193848?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/4ad3023a519967e829fad0074da144edb1c7e24d1d0767d91a3024f8cc193848?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Xabier Letona\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/xabier-letona\\\/author\\\/xabier-letona\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Euskalerria Irratiaren lizentziena di-da ulertzeko - Gazteluko plazatik","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/2010\/01\/11\/euskalerria-irratien-lizentziena-di-da-ulertzeko\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"Euskalerria Irratiaren lizentziena di-da ulertzeko - Gazteluko plazatik","og_description":"Gaur goizean aritu naiz ARGIArako nire asteroko kronika idazten eta, besteak beste, Euskalerria Irratiaren aferez jardun dut. Nola 30.000 euroko zigorra jarri dion Espainiako Industria Ministerioak lizentziarik gabe aritzeagatik, irrati instalazioak debekurik gabe jartzeagatik eta interferentziak sortzeagatik. Irratiko arduradunek lizentziarik gabe aritzearena bakarrik onartzen dute, baina argi da isuna Nafarroako Gobernura desbideratu beharko litzatekeela, bistan [&hellip;]","og_url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/2010\/01\/11\/euskalerria-irratien-lizentziena-di-da-ulertzeko\/","og_site_name":"Gazteluko plazatik","article_published_time":"2010-01-11T16:21:01+00:00","author":"Xabier Letona","twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Written by":"Xabier Letona","Est. reading time":"3 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/2010\/01\/11\/euskalerria-irratien-lizentziena-di-da-ulertzeko\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/2010\/01\/11\/euskalerria-irratien-lizentziena-di-da-ulertzeko\/"},"author":{"name":"Xabier Letona","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/#\/schema\/person\/4b1ada3f20106e7fd3b61443b11f1484"},"headline":"Euskalerria Irratiaren lizentziena di-da ulertzeko","datePublished":"2010-01-11T16:21:01+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/2010\/01\/11\/euskalerria-irratien-lizentziena-di-da-ulertzeko\/"},"wordCount":607,"commentCount":0,"keywords":["Euskalerria irratia","Gehitu etiketa berria","isuna","lizentziak","Nafarroako Gobernua","UPN"],"articleSection":["Hedabideak","Nazioartea"],"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"CommentAction","name":"Comment","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/2010\/01\/11\/euskalerria-irratien-lizentziena-di-da-ulertzeko\/#respond"]}]},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/2010\/01\/11\/euskalerria-irratien-lizentziena-di-da-ulertzeko\/","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/2010\/01\/11\/euskalerria-irratien-lizentziena-di-da-ulertzeko\/","name":"Euskalerria Irratiaren lizentziena di-da ulertzeko - Gazteluko plazatik","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/#website"},"datePublished":"2010-01-11T16:21:01+00:00","author":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/#\/schema\/person\/4b1ada3f20106e7fd3b61443b11f1484"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/2010\/01\/11\/euskalerria-irratien-lizentziena-di-da-ulertzeko\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/2010\/01\/11\/euskalerria-irratien-lizentziena-di-da-ulertzeko\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/2010\/01\/11\/euskalerria-irratien-lizentziena-di-da-ulertzeko\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Euskalerria Irratiaren lizentziena di-da ulertzeko"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/#website","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/","name":"Gazteluko plazatik","description":"Politika eta ekonomia bidegurutzea","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/#\/schema\/person\/4b1ada3f20106e7fd3b61443b11f1484","name":"Xabier Letona","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/4ad3023a519967e829fad0074da144edb1c7e24d1d0767d91a3024f8cc193848?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/4ad3023a519967e829fad0074da144edb1c7e24d1d0767d91a3024f8cc193848?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/4ad3023a519967e829fad0074da144edb1c7e24d1d0767d91a3024f8cc193848?s=96&d=mm&r=g","caption":"Xabier Letona"},"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/author\/xabier-letona\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/394","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/wp-json\/wp\/v2\/users\/41"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=394"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/394\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=394"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=394"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=394"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}