{"id":653,"date":"2010-07-12T12:56:39","date_gmt":"2010-07-12T10:56:39","guid":{"rendered":"http:\/\/argia.eus\/erredakzio-mahaia\/xabier-letona\/?p=653"},"modified":"2010-07-12T12:56:39","modified_gmt":"2010-07-12T10:56:39","slug":"gero-eta-argiago-independentzia","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/2010\/07\/12\/gero-eta-argiago-independentzia\/","title":{"rendered":"Gero eta argiago&#8230; independentzia"},"content":{"rendered":"<p><strong>ESPAINIA <\/strong>Munduko Koparen txapeldun izateak ez  lituzke abertzaleon neuronak txarrera berotu behar, burua hotz mantenduz  gero behintzat. Ospa dezatela lasai garaipena, udazkenean izango dutela  \u2013dugula\u2013 porroterako astirik. Gogoratzen? Lan erreforma, krisia&#8230;<!--more--><\/p>\n<p>Ospa dezatela bai, futbolaren ikuspegitik merezi izan dute eta. Hara,  irakurleak gogoratuko du euskal futbol selekzioaz gure espainiarrek  \u201corgia abertzale\u201d eta gisakoak idazten dituztenean, ezta?<\/p>\n<p>Artean, euskal herritarrok ez dugu futbol selekziorik, baina argi  jokatuz gero, Espainiaren aurkako gure\u00a0 partidu berezitik onura handiz  atera gaitezke epe ertainean. Buru argiz, talde izaeraz eta gri\u00f1arekin  jokatuz gero, irabazi daiteke partidua. Eta pazientzia handiz,  pazientzia itzelez arituz gero. Eta hori, ez munduko futbolari onenak  ditugulako, erabaki eskubidearen aldekook euskal herritarren gehiengo  zabala irabaz dezakegulako baizik.<\/p>\n<p>Ez da txantxa, komunikabide espaniarrek beren futbol balentriak  haizatu ahal izango dituzte, baina ezin beste errealitate  garrantzitsuagoak ezabatu. Partida horretan, ekonomia da gure  indarretakoa, ongizatea, bizimaila.<\/p>\n<p><strong>EH 2 &#8211; ESPAINIA 1<\/strong>. Hara datu gutxi batzuk \u2013baina gura  adina daude\u2013. Langabezia: Espainian %21, Hego Euskal\u2008Herria %11. Barne  Produktu Gordina biztanleko (2007): Euskal Herria 33.014 euro, AEB  38.800, Japonia 27.900, EB 24.900. Espainiako Estatuan BPG biztanleko  handienak 2009an: EAE (30.703), Madril (30.029), Nafarroa (29.598),  Katalunia (26.831), Espainia batez beste (22.000).<\/p>\n<p>Gaindegia eta Espainiako INEtik hartu ditut datuok, eta nagusiki  egungo ekonomia globalean erabiltzen diren adierazleak dira horiek. Gini  koefizientea (aberastasunaren banaketa neurtzen du) edo Hatkinson  indizea (errenta desberdintasuna) erabili izan banu justuagoa  litzatekeela badakit, baina hemen jasotakoek ere balio dute gure partidu  berezi honen nondik norakoez ohartzeko. Gehiago nahi duenak jo dezala  azken hiru urteetan Gaindegiaren Urtekari interesgarrietara, eta mundu  mailan euskal herritarrok dugun posizioaz are eta hobeto ohartuko da.  Eta bide batez, gure ahulgune eta miseriez ere bai. San Ferminetako  biharamonetarako ez dute balio datuok, baina akaso \u201cLa Roja\u201d-ren  garaipenaren ondorengorako bai.<\/p>\n<p>Beraz, ikuspegi horretatik begiratutera, nork behar du Espainia?<\/p>\n<p><strong>KATALANEK ERE EZ BEDEREN<\/strong>, hori adierazi zuten  uztailaren 10ean Bartzelonan bildutako milioi eta erdi pertsonek,  Kataluniako populazioaren %20k. Tira, ohiko datu gerraz gain, Katalunian  inoiz egin den manifestazio jendetsuenaren aurrean gaude eta ulertu  behar zuenak ulertu zuen: \u201cIndependentzia!\u201d. Eta ulertu ez badu are eta  okerrago. Omnium Culturaleko lehendakari Muriel Casalsek astelehenean  Deia-ko elkarrizketan zioen legez, \u201cherrialdeak dagoeneko ez dira  ezkontza edo gerrekin egiten, herritarren borondatearekin baizik\u201d.<\/p>\n<p>Omnium Cultural kultura katalanaren aldeko elkartea da, ez dago bere  zereginetan halako manifestazioak antolatzea eta hala egin badu  sentsibilitate ahalik eta gehien biltzeko izan da. Hara ikasgaia. Eta,  hala ere, begira zer dioen Casalsek lehen aipatutako elkarrizketan:  \u201cDesobedientzia, hori da Madrilgo Gobernuaren aurrean Kataluniako  Gobernuari geratzen zaion bakarra\u201d. Gogoratzen Ibarretxe Plana? Eta  kontsulta Legea? Aurrera egiteko bi aukera galdu abertzaleontzat. Eta  are aukera argiagoa oraindik Lizarra-Garazikoa. Bai, badakit gatazkarena  tartean zegoela, baina\u00a0 zorionez gatazka kontuak gero eta gutxiago dira  hemen ere.<\/p>\n<p>Orain, Kataluniako independentistek larunbatekoari zentzu politikoa  nola eman pentsatu beharko dute. Helburua? Udazkeneko hauteskunde  autonomikoetatik ateratako Legebiltzarrean independentzia aldarrikatzeko  68 eserleku biltzea. Inbidia ezta? Lanari lotu behar.<\/p>\n<p><strong>POLO BURUJABEZALEAK<\/strong> horixe adierazi zuen Donostian,  haiek prest direla, eta ez dutela bidezidorrik behar: \u201cNazioa gara:  autodeterminazioa\u201d. EAJk, Aralarrek eta H1!-ek \u201cNazioa gara: guk  erabakitzen dugu\u201d adierazi zuten Bartzelonan. Hain desberdinak ote?<\/p>\n<p>Non ote da gure Omnium Cultural? Seguruenik hor da katalanen eta gure  arteko desberdintasun handietako bat, Kataluniako politikari eta  agintariak ohartzen dira katalan kulturak herrigintzan duen zementu  funtzioaz (ez nahastu \u201czementuaren kulturaz\u201d). Hemen oraindik ez.<\/p>\n<p>(ARGIAko 2239. zenbakian argitaratua)<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>ESPAINIA Munduko Koparen txapeldun izateak ez lituzke abertzaleon neuronak txarrera berotu behar, burua hotz mantenduz gero behintzat. Ospa dezatela lasai garaipena, udazkenean izango dutela \u2013dugula\u2013 porroterako astirik. Gogoratzen? Lan erreforma, krisia&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":41,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[7,23],"tags":[234,362,424,540],"class_list":["post-653","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-ekonomia","category-politika","tag-espainiako-selekzioa","tag-independentzia","tag-katalunia","tag-omniun-cultural"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v27.3 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Gero eta argiago... independentzia - Gazteluko plazatik<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/2010\/07\/12\/gero-eta-argiago-independentzia\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Gero eta argiago... independentzia - Gazteluko plazatik\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"ESPAINIA Munduko Koparen txapeldun izateak ez lituzke abertzaleon neuronak txarrera berotu behar, burua hotz mantenduz gero behintzat. Ospa dezatela lasai garaipena, udazkenean izango dutela \u2013dugula\u2013 porroterako astirik. Gogoratzen? Lan erreforma, krisia&#8230;\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/2010\/07\/12\/gero-eta-argiago-independentzia\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Gazteluko plazatik\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2010-07-12T10:56:39+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Xabier Letona\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Xabier Letona\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"3 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/xabier-letona\\\/2010\\\/07\\\/12\\\/gero-eta-argiago-independentzia\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/xabier-letona\\\/2010\\\/07\\\/12\\\/gero-eta-argiago-independentzia\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Xabier Letona\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/xabier-letona\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/4b1ada3f20106e7fd3b61443b11f1484\"},\"headline\":\"Gero eta argiago&#8230; independentzia\",\"datePublished\":\"2010-07-12T10:56:39+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/xabier-letona\\\/2010\\\/07\\\/12\\\/gero-eta-argiago-independentzia\\\/\"},\"wordCount\":529,\"commentCount\":0,\"keywords\":[\"Espainiako selekzioa\",\"independentzia\",\"Katalunia\",\"Omniun Cultural\"],\"articleSection\":[\"Ekonomia\",\"Politika\"],\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"CommentAction\",\"name\":\"Comment\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/xabier-letona\\\/2010\\\/07\\\/12\\\/gero-eta-argiago-independentzia\\\/#respond\"]}]},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/xabier-letona\\\/2010\\\/07\\\/12\\\/gero-eta-argiago-independentzia\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/xabier-letona\\\/2010\\\/07\\\/12\\\/gero-eta-argiago-independentzia\\\/\",\"name\":\"Gero eta argiago... independentzia - Gazteluko plazatik\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/xabier-letona\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2010-07-12T10:56:39+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/xabier-letona\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/4b1ada3f20106e7fd3b61443b11f1484\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/xabier-letona\\\/2010\\\/07\\\/12\\\/gero-eta-argiago-independentzia\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/xabier-letona\\\/2010\\\/07\\\/12\\\/gero-eta-argiago-independentzia\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/xabier-letona\\\/2010\\\/07\\\/12\\\/gero-eta-argiago-independentzia\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/xabier-letona\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Gero eta argiago&#8230; independentzia\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/xabier-letona\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/xabier-letona\\\/\",\"name\":\"Gazteluko plazatik\",\"description\":\"Politika eta ekonomia bidegurutzea\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/xabier-letona\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/xabier-letona\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/4b1ada3f20106e7fd3b61443b11f1484\",\"name\":\"Xabier Letona\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/4ad3023a519967e829fad0074da144edb1c7e24d1d0767d91a3024f8cc193848?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/4ad3023a519967e829fad0074da144edb1c7e24d1d0767d91a3024f8cc193848?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/4ad3023a519967e829fad0074da144edb1c7e24d1d0767d91a3024f8cc193848?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Xabier Letona\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/xabier-letona\\\/author\\\/xabier-letona\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Gero eta argiago... independentzia - Gazteluko plazatik","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/2010\/07\/12\/gero-eta-argiago-independentzia\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"Gero eta argiago... independentzia - Gazteluko plazatik","og_description":"ESPAINIA Munduko Koparen txapeldun izateak ez lituzke abertzaleon neuronak txarrera berotu behar, burua hotz mantenduz gero behintzat. Ospa dezatela lasai garaipena, udazkenean izango dutela \u2013dugula\u2013 porroterako astirik. Gogoratzen? Lan erreforma, krisia&#8230;","og_url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/2010\/07\/12\/gero-eta-argiago-independentzia\/","og_site_name":"Gazteluko plazatik","article_published_time":"2010-07-12T10:56:39+00:00","author":"Xabier Letona","twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Written by":"Xabier Letona","Est. reading time":"3 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/2010\/07\/12\/gero-eta-argiago-independentzia\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/2010\/07\/12\/gero-eta-argiago-independentzia\/"},"author":{"name":"Xabier Letona","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/#\/schema\/person\/4b1ada3f20106e7fd3b61443b11f1484"},"headline":"Gero eta argiago&#8230; independentzia","datePublished":"2010-07-12T10:56:39+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/2010\/07\/12\/gero-eta-argiago-independentzia\/"},"wordCount":529,"commentCount":0,"keywords":["Espainiako selekzioa","independentzia","Katalunia","Omniun Cultural"],"articleSection":["Ekonomia","Politika"],"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"CommentAction","name":"Comment","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/2010\/07\/12\/gero-eta-argiago-independentzia\/#respond"]}]},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/2010\/07\/12\/gero-eta-argiago-independentzia\/","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/2010\/07\/12\/gero-eta-argiago-independentzia\/","name":"Gero eta argiago... independentzia - Gazteluko plazatik","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/#website"},"datePublished":"2010-07-12T10:56:39+00:00","author":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/#\/schema\/person\/4b1ada3f20106e7fd3b61443b11f1484"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/2010\/07\/12\/gero-eta-argiago-independentzia\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/2010\/07\/12\/gero-eta-argiago-independentzia\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/2010\/07\/12\/gero-eta-argiago-independentzia\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Gero eta argiago&#8230; independentzia"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/#website","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/","name":"Gazteluko plazatik","description":"Politika eta ekonomia bidegurutzea","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/#\/schema\/person\/4b1ada3f20106e7fd3b61443b11f1484","name":"Xabier Letona","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/4ad3023a519967e829fad0074da144edb1c7e24d1d0767d91a3024f8cc193848?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/4ad3023a519967e829fad0074da144edb1c7e24d1d0767d91a3024f8cc193848?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/4ad3023a519967e829fad0074da144edb1c7e24d1d0767d91a3024f8cc193848?s=96&d=mm&r=g","caption":"Xabier Letona"},"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/author\/xabier-letona\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/653","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/wp-json\/wp\/v2\/users\/41"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=653"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/653\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=653"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=653"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=653"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}