{"id":688,"date":"2010-09-06T13:30:56","date_gmt":"2010-09-06T11:30:56","guid":{"rendered":"http:\/\/argia.eus\/erredakzio-mahaia\/xabier-letona\/?p=688"},"modified":"2010-09-06T13:30:56","modified_gmt":"2010-09-06T11:30:56","slug":"testuinguruaren-indarra-bi-agiri-elkarri-begira","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/2010\/09\/06\/testuinguruaren-indarra-bi-agiri-elkarri-begira\/","title":{"rendered":"Testuinguruaren indarra: bi agiri elkarri begira"},"content":{"rendered":"<p>Ez da Agiria izan, baina agiri ona da. Agiria bere testuinguruan,  hori da bere indargunea orain. ETAk beste su-eten baten berri eman du  terminologia bitxi baten bidez, eta ezker abertzaleak kokatu egin du: <em>Zutik Euskal Herria<\/em>-k finkatutako testuinguruan dago, Bruselako Adierazpena betetze bidean doa, eta prozesu hau atzeraezina da.<!--more--><\/p>\n<p>ETAk joan den igandean jakinarazi zuen duela hilabete batzuk &#8220;eraso  ekintza armaturik ez burutzeko erabakia&#8221; hartu zuela eta aurrerantzean  ere horrela jarraituko duela. Su-etena batzuentzat eta besteentzat ez.  Kontua da atentaturik ez duela egingo eta horrek ahalbidetzen duela  ezker abertzaleak<em> Zutik Euskal Herria<\/em> agiriaren inguruan eraiki  duen estrategia osoarekin jarraitu ahal izatea. Funtsean, azken  hilabeteetan so-egile ugarik aipatu duten ETAren isilpeko su-etenarena  egiazkoa zela ikusi da orain.<\/p>\n<p>Zergatik orain&#8221;eraso ekintza armaturik ez burutzeko erabakia&#8221;  moduko terminologia zehazgabea? Zergatik ez su-etena argi eta garbi?  Zergatik ez da ezaugarritzen erabakiaren izaera? Seguruenik, prozesu  berri hau ondo edo txarto atera, erantzunak denborarekin jakingo dira.  Orain, su-eten berri honen nondik norakoak ondo eta gertutik jarraitzen  dituzten batzuek bakarrik antzemango dituzte agiri honen terminologiaren  zergatiak. Edonola ere, hau urrats bat dela argi da eta honek datozen  hilabeteetan erreskadan izango diren beste batzuk iragartzen ditu,  besteak beste, Bruselako Adierazpenari askoz argiago erantzungo diotena.<\/p>\n<p><strong>Testuinguruaren garrantzia<\/strong><\/p>\n<p>Une zehatz honetan garrantzitsuena da atentaturik ez dela izango eta  horrek esan nahi duela ezker abertzaleak daraman estrategia berriak  ateak zabalik dituela eta urratsak gauzatzen ari direla. Inozoenak ere  bazekien ETAk ez zuela esango &#8220;ados, bukatu da, gaurdanik armak utziko  ditugu eta listo&#8221;. Espero zitekeen zehaztasun gehiago, hori ere egia da,  baina ez da hala izan. Oraingoan, aurrekoetan ez bezala, testuingurua  da askoz zehatzagoa, garrantzitsuagoa eta erabakigarriagoa. Hor du bere  benetako balioa erakunde armatuaren agiriak.<\/p>\n<p>Gainetik bada ere, konpara dezagun testuingurua azken bi su-eten  saioetan zegoenarekin. Lizarra-Garazikoan, \u00f1abardura barik esanda,  ETAren su-etenak alderdi abertzaleen adostasun printzipio bati  erantzuten zion, alderdiek eraman beharreko prozesu zehatz bati  baldintzatua zegoen eta, beti ere, eman beharreko prozesu politikoaren  zuzeneko eragile eta zaindari izango zen ETA. Negoziazio prozesua estuki  zegoen lotua nazio eraikuntza prozesu zehatz bati. Beste interpretazio  ugariren artean, ETAren ustez, EAJ ez zegoen pentsatu bezain  konprometitua prozesu harekin eta Lizarra-Garaziko saioak porrot egin  zuen.<\/p>\n<p>2006ko martxoaren 26an eman zuen &#8220;su-eten iraunkorraren&#8221; berri ETAk,  orain moduan, bideoz aurkeztutako prentsaurrekoan. Motza eta argia izan  zen, sukalde lan handia iradokitzen zuena. Testuinguru nagusia hiru  erpinena zen: ezker abertzalea, PSOE eta EAJren arteko negoziazioa.  Anoetako Proposamenari esker, aurrerapauso garrantzitsua eman zen eta  mahai politikoa eta teknikoa bereizi ziren. Loiolan akordio politikoa  atzamar puntetan izan ondoren, saioak porrot egin zuen.<\/p>\n<p>Eta oraingoan zein da testuingurua eta eredua? Testuinguruari  dagokionez, ETAren agiriak aditzera ematen ez badu ere, inoizko  hoberena: eztabaida prozesu luzearen ondoren, ezker abertzaleko  oinarriek aurrerantzean beren borroka &#8220;soilik bide politiko eta  demokratikoen bidez&#8221; gauzatuko dela erabaki zuten. Hau da, erabaki  historikoan, funtsean, borroka armatua alboratzea erabakitzen da, aldi  berean prozesu burujabezale berri bati haize emanez. Lur soro horretan  lurreratu da ETAren oraingo agiria, eta horrek egiten du garrantzitsu.<\/p>\n<p>Negoziazio ereduari dagokionez, egoera nahasiagoa da. Su-eten honen  indargune nagusia da ezker abertzaleak bere estrategia berrian kokatu  duela; ahulgunea da negoziaziorako mintzakideak prozesu berrira erakarri  behar dituela, bai negoziazio politiko baten oinarriak finkatzeko eta,  batez ere, gatazka bortitzaren ondorioak finikitatzeko, hau epe motz  samarrean gauzatzen hasi beharrekoa gainera.<\/p>\n<p>Eta iruditzen zait, orain garrantzitsuena apurka gatazkaren  ondorioena ondo bideratzen hastea dela eta Estatua -orain batez ere  PSOE- eta EAJ horretan buru-belarri konprometitzea, behin argi izanda  honek ez duela atzera bueltarik. Gatazkaren irtenbide duinarena da hau:  konpondu gatazkaren ondorioak eta has dadila aro politiko berri bat  euskal gizartean. Euskal gizarteak norabide horretan egin beharko lieke  presio eragile politikoei.<\/p>\n<p>Baina bistan da hori gauzatu dadin, esparru politikoa ere mugitu  behar dela. Egungo eskeman, gakoa ez da Madrilekin orain  autodeterminazioa edo gisakorik negoziatzea.  Ez da hori prozesuaren  arrakastaren giltzarria. Muina mugimendu edo prozesu soberanista  indartsua abiaraztea da, epe ertainean euskal esparru politikoa irauli  dezakeena eta, batez ere, orain ezker abertzaleko sektore uzkur eta  mesfidatienak prozesu honetara biltzea bideratuko  duena. Hor kokatzen  da ezker abertzalea eta EAren arteko akordio estrategikoa, edota Aralar  eta Alternatibarekin diren elkarrizketak.<\/p>\n<p><strong>Ezer ez da berdin<\/strong><\/p>\n<p>Bi agiri eta bi mahai izan ziren joan den igandean. ETAren agiria  ezin zen modu isolatuan irakurri, berau interpretatzeko ezinbestekoa zen  ezker abertzaleko lau pertsonek Donostian arratsaldeko 4retan emandako  prentsaurrekoa jarraitzea. ETAk aipatzen ez zituenak zehaztu ziren  bertan, eta gainera erakunde armatuaren agiria testuinguru politikoan  kokatuz. Batetik, prentsaurrekoaren lehen segundoetatik azpimarratu  zen  ETAren erabakia aldebakarrekoa zela, mugagabea eta baldintzarik  gabekoa. Bestetik, gertaera kokatzen zen: &#8220;Zutik Euskal Herria&#8221; agiriak  jarritako prozesu demokratikoaren baitan dago, ezker abertzaleak bere  erabakiak berresten ditu eta tresna gisa Bruselako Adierazpenaren balioa  gogorarazten du. Ezker abertzalearen lidergoa non dagoen argi adierazi  nahi izan zen, eta irudi aldetik bederen lortu zen.<\/p>\n<p>Alde horretatik pentsa liteke ezker abertzalearen baitan ere badirela  tentsioak. ETAren agiriaren ezaugarrietan oinarrituta, esango nuke ez  dela erakunde armatuak gusturen idatzitako komunikatua. Hortik  zehazgabetasun, ahulezi eta abarrekoak. Horrexegatik da hain  garrantzitsua testuingurua, Zutik Euskal Herria agiriaren ondoren  dagoeneko ezer ez delako berdin izango, izan prozesu hau arrakastatsu  edo ez. Arrakastatsua bada, euskal politika beste parametro batzuetan  kokatuko da eta egoera politiko osoa berregituratuko da. Porrot egiten  badu, ezker abertzaleak beste zatiketa baten arrisku handia izango du.  Eta arrakastatsua bada agian ere bai. Hori da saihestu beharko  litzatekeena, eta hori da agian batzuei komeni ez zaiena eta polizi  estrategiarekin bultzatzen ari direna.<\/p>\n<p>Ezker abertzaleak bi mamu handi ditu bere ibilaldi honetan. Lehena,  barne kohesioa, ziklo politiko berria irekitzeko euskal gizartearentzat  ere funtsekoa dena. Bigarrena, ea lortuko duen 50 urteko kapital  politikoa ondo txertatzea egoera berrian, hori funtsezkoa baita aliantza  berriekin batera prozesu soberanista indarrez abiarazteko.<\/p>\n<p><strong>Hurrengo urratsak<\/strong><\/p>\n<p>Partidu berri hau hainbat eremutan ari da jokatzen, eta apurka  sendotzeko hurrengo urratsak gauzatu behar dira alor horietako  bakoitzean. ETAri dagokionez, bistan da Bruselako Adierazpenari modu  osoago batean erantzun behar diola. Berrikuntza nagusiena etorriko da  ETAk bere su-etena egiaztatzeko pausoak onartzen dituenean. Hori  historikoa litzateke eta, une honetan, prozesu honen osasunaren  adierazlerik garrantzitsuena. Baina badu logika pentsatzeak aurretik  ETAk bere &#8220;eraso ekintzarik gabeko&#8221; egoera hau su-eten sendo bihurtuko  duela. Izatekotan datozen hilabeteetan izango da hori, azkar samar.<\/p>\n<p>Azkar samar, datorren urteko udal eta foru hauteskundeak gainean  direlako eta ezker abertzaleak horietan egoteko ahalegin osoa egingo  duelako. ETAk Bruselako Adierazpenari baiezko osoa emateaz gain, ezker  abertzaleak ETArengandik bereizteko zenbait formuletan sakondu beharko  du, datorren maiatzerako ETA ez baita desagertua izango. Hauteskundeei  begira, badirudi formula berriren bat gauzatuko dela, EAEn ez bada  Nafarroan. Ez dakit zein moldetan, baina logikoena da pentsatzea egoera  berri hau hauteskundeetan ere indarrez islatuko dela.<\/p>\n<p>2006ko su-eteneko prestakuntza lanekin &#8220;oraingoan bai&#8221; irudikatu zen  euskal gizartean eta ondorengo porrota latza izan zen. Oraingoan  mesfidantza handia dago, sumatzen da eta normala da, baina egoera ahalik  eta hotzen aztertuta, inoiz baino arrazoi gehiago dago &#8220;oraingoan bai&#8221;  esateko. PSOE eta EAJ berriz ere prozesuan murgiltzea funtsezkoa da  gatazkaren polizi irtenbidea baino, euskal gizarteak behar duen  irtenbide duina gailendu dadin. Brian Currin, EA, Jesus Egiguren eta  beste eragile askoren lana zein garrantzitsua den argiago irudikatzen da  orain. Bada arrazoirik pentsatzeko isilean pauso garrantzitsuagoak  ematen ari direla. Negoziatu beharrekoei dagokienez behintzat, askok  pentsatzen dute saio hau besteak baino azkarragoa eta isilagoa izango  dela. Ezker abertzaleak laguntza behar du prozesu hau osorik buka dezan,  eta horrek ez du esan nahi bere estrategia osoarekin bat egin behar  denik, baina bai ezin zaiola makilarik jarri gurpiletan.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ez da Agiria izan, baina agiri ona da. Agiria bere testuinguruan, hori da bere indargunea orain. ETAk beste su-eten baten berri eman du terminologia bitxi baten bidez, eta ezker abertzaleak kokatu egin du: Zutik Euskal Herria-k finkatutako testuinguruan dago, Bruselako Adierazpena betetze bidean doa, eta prozesu hau atzeraezina da.<\/p>\n","protected":false},"author":41,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[23],"tags":[134,244,266,626],"class_list":["post-688","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-politika","tag-bruselako-adierazpena","tag-eta","tag-ezker-abertzalea","tag-su-etena"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v27.3 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Testuinguruaren indarra: bi agiri elkarri begira - Gazteluko plazatik<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/2010\/09\/06\/testuinguruaren-indarra-bi-agiri-elkarri-begira\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Testuinguruaren indarra: bi agiri elkarri begira - Gazteluko plazatik\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Ez da Agiria izan, baina agiri ona da. Agiria bere testuinguruan, hori da bere indargunea orain. ETAk beste su-eten baten berri eman du terminologia bitxi baten bidez, eta ezker abertzaleak kokatu egin du: Zutik Euskal Herria-k finkatutako testuinguruan dago, Bruselako Adierazpena betetze bidean doa, eta prozesu hau atzeraezina da.\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/2010\/09\/06\/testuinguruaren-indarra-bi-agiri-elkarri-begira\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Gazteluko plazatik\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2010-09-06T11:30:56+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Xabier Letona\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Xabier Letona\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"6 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/xabier-letona\\\/2010\\\/09\\\/06\\\/testuinguruaren-indarra-bi-agiri-elkarri-begira\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/xabier-letona\\\/2010\\\/09\\\/06\\\/testuinguruaren-indarra-bi-agiri-elkarri-begira\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Xabier Letona\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/xabier-letona\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/4b1ada3f20106e7fd3b61443b11f1484\"},\"headline\":\"Testuinguruaren indarra: bi agiri elkarri begira\",\"datePublished\":\"2010-09-06T11:30:56+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/xabier-letona\\\/2010\\\/09\\\/06\\\/testuinguruaren-indarra-bi-agiri-elkarri-begira\\\/\"},\"wordCount\":1199,\"commentCount\":3,\"keywords\":[\"Bruselako adierazpena\",\"ETA\",\"ezker abertzalea\",\"Su-etena\"],\"articleSection\":[\"Politika\"],\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"CommentAction\",\"name\":\"Comment\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/xabier-letona\\\/2010\\\/09\\\/06\\\/testuinguruaren-indarra-bi-agiri-elkarri-begira\\\/#respond\"]}]},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/xabier-letona\\\/2010\\\/09\\\/06\\\/testuinguruaren-indarra-bi-agiri-elkarri-begira\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/xabier-letona\\\/2010\\\/09\\\/06\\\/testuinguruaren-indarra-bi-agiri-elkarri-begira\\\/\",\"name\":\"Testuinguruaren indarra: bi agiri elkarri begira - Gazteluko plazatik\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/xabier-letona\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2010-09-06T11:30:56+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/xabier-letona\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/4b1ada3f20106e7fd3b61443b11f1484\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/xabier-letona\\\/2010\\\/09\\\/06\\\/testuinguruaren-indarra-bi-agiri-elkarri-begira\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/xabier-letona\\\/2010\\\/09\\\/06\\\/testuinguruaren-indarra-bi-agiri-elkarri-begira\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/xabier-letona\\\/2010\\\/09\\\/06\\\/testuinguruaren-indarra-bi-agiri-elkarri-begira\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/xabier-letona\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Testuinguruaren indarra: bi agiri elkarri begira\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/xabier-letona\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/xabier-letona\\\/\",\"name\":\"Gazteluko plazatik\",\"description\":\"Politika eta ekonomia bidegurutzea\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/xabier-letona\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/xabier-letona\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/4b1ada3f20106e7fd3b61443b11f1484\",\"name\":\"Xabier Letona\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/4ad3023a519967e829fad0074da144edb1c7e24d1d0767d91a3024f8cc193848?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/4ad3023a519967e829fad0074da144edb1c7e24d1d0767d91a3024f8cc193848?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/4ad3023a519967e829fad0074da144edb1c7e24d1d0767d91a3024f8cc193848?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Xabier Letona\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/xabier-letona\\\/author\\\/xabier-letona\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Testuinguruaren indarra: bi agiri elkarri begira - Gazteluko plazatik","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/2010\/09\/06\/testuinguruaren-indarra-bi-agiri-elkarri-begira\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"Testuinguruaren indarra: bi agiri elkarri begira - Gazteluko plazatik","og_description":"Ez da Agiria izan, baina agiri ona da. Agiria bere testuinguruan, hori da bere indargunea orain. ETAk beste su-eten baten berri eman du terminologia bitxi baten bidez, eta ezker abertzaleak kokatu egin du: Zutik Euskal Herria-k finkatutako testuinguruan dago, Bruselako Adierazpena betetze bidean doa, eta prozesu hau atzeraezina da.","og_url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/2010\/09\/06\/testuinguruaren-indarra-bi-agiri-elkarri-begira\/","og_site_name":"Gazteluko plazatik","article_published_time":"2010-09-06T11:30:56+00:00","author":"Xabier Letona","twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Written by":"Xabier Letona","Est. reading time":"6 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/2010\/09\/06\/testuinguruaren-indarra-bi-agiri-elkarri-begira\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/2010\/09\/06\/testuinguruaren-indarra-bi-agiri-elkarri-begira\/"},"author":{"name":"Xabier Letona","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/#\/schema\/person\/4b1ada3f20106e7fd3b61443b11f1484"},"headline":"Testuinguruaren indarra: bi agiri elkarri begira","datePublished":"2010-09-06T11:30:56+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/2010\/09\/06\/testuinguruaren-indarra-bi-agiri-elkarri-begira\/"},"wordCount":1199,"commentCount":3,"keywords":["Bruselako adierazpena","ETA","ezker abertzalea","Su-etena"],"articleSection":["Politika"],"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"CommentAction","name":"Comment","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/2010\/09\/06\/testuinguruaren-indarra-bi-agiri-elkarri-begira\/#respond"]}]},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/2010\/09\/06\/testuinguruaren-indarra-bi-agiri-elkarri-begira\/","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/2010\/09\/06\/testuinguruaren-indarra-bi-agiri-elkarri-begira\/","name":"Testuinguruaren indarra: bi agiri elkarri begira - Gazteluko plazatik","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/#website"},"datePublished":"2010-09-06T11:30:56+00:00","author":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/#\/schema\/person\/4b1ada3f20106e7fd3b61443b11f1484"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/2010\/09\/06\/testuinguruaren-indarra-bi-agiri-elkarri-begira\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/2010\/09\/06\/testuinguruaren-indarra-bi-agiri-elkarri-begira\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/2010\/09\/06\/testuinguruaren-indarra-bi-agiri-elkarri-begira\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Testuinguruaren indarra: bi agiri elkarri begira"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/#website","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/","name":"Gazteluko plazatik","description":"Politika eta ekonomia bidegurutzea","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/#\/schema\/person\/4b1ada3f20106e7fd3b61443b11f1484","name":"Xabier Letona","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/4ad3023a519967e829fad0074da144edb1c7e24d1d0767d91a3024f8cc193848?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/4ad3023a519967e829fad0074da144edb1c7e24d1d0767d91a3024f8cc193848?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/4ad3023a519967e829fad0074da144edb1c7e24d1d0767d91a3024f8cc193848?s=96&d=mm&r=g","caption":"Xabier Letona"},"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/author\/xabier-letona\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/688","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/wp-json\/wp\/v2\/users\/41"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=688"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/688\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=688"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=688"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=688"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}