{"id":887,"date":"2011-01-31T14:00:05","date_gmt":"2011-01-31T12:00:05","guid":{"rendered":"http:\/\/argia.eus\/erredakzio-mahaia\/xabier-letona\/?p=887"},"modified":"2011-01-31T14:00:05","modified_gmt":"2011-01-31T12:00:05","slug":"berriz-ere-talka-nafarroan","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/2011\/01\/31\/berriz-ere-talka-nafarroan\/","title":{"rendered":"Berriz ere talka Nafarroan"},"content":{"rendered":"<p><strong>EUSKO ALKARTASUNAK<\/strong> erabaki gaitz asko hartu ditu azken  urteetan, baina NaBai-rekiko hartu behar izan duena horietako  korapilotsuenetakoa izan da seguruenik, hau era batekoa hala bestekoa  izan (kronika hau idatzi denean erabaki hori hartu gabe zegoen artean).<!--more--><\/p>\n<p>Aralarrek, EAJk eta independenteek emandako ultimatumak ataka estuan  jarri du EA: edo Batasunaren ezker abertzalearekin edo Aralar eta  jeltzaleen NaBai-rekin. Bere burua preziatzen duen edozein alderdiri  egin dakiokeen erronka gogorrenetakoa da.<br \/>\nEAko zuzendaritza nagusiak argi bide du epe motz eta ertaineko bere  bide estrategikoa. Horren lekuko egindako akordioak, bai ezker  abertzalearekin sinatutakoa eta bai bi hauek Alternatibarekin berriki  Gasteizen aurkeztutakoa. Argi du etorkizuneko ezkerreko gune  soberanistaren aldeko apustua eta horren alde ari da buru belarri, eremu  horretako indar nagusi den ezker abertzalearekin eskuz esku.<\/p>\n<p>EAko denek, baina, ez dute hori argi, bereziki Nafarroan, non NaBai  dagoen eta honek egoera berezia sortzen duen. EAko guztiek egon nahi  dute NaBai-n, baina zuzendaritzak ezker abertzaleari ateak itxiko ez  dizkion NaBai nahi du. Eta EAko militanteen artean banaketa dago: ez  dago garbi, baina badirudi asko direla ezker abertzalerik gabeko NaBai  onartzeko prest daudenak. Uxue Barkos Iru\u00f1eko hautagaitzat aukeratzeko  nazio zuzendaritzarekin izandako ika-mika da horren adierazleetako bat.<br \/>\nAzken finean, hainbat arazo maila ikusten dira talka honetan, gehienak  egoera politiko berriak ekarriak eta beste batzuk alderdi desberdinek  beraien artean adostasunak bilatzeko beti dituzten ezintasunean sortuak.<\/p>\n<p><strong>NA-BAI<\/strong>, funtsean, oinarri hauen inguruan sortu zen:  bat, biolentziaren erabilerarekiko arbuiatzea, eta zehazki ETAren  biolentzia; bi, Nafarroak bere izaera eta egoera politikoak ditu eta  errealitate horrek bere egituraketa politiko berezia eskatzen du; hiru,  UPNren maila guztietako autoritarismoari galga jarri behar zaio eta,  ahal dela, ezkerreko baloreetan oinarritua alternatiba sortu.<br \/>\nHorrek arrakasta handia izan zuen Nafarroako abertzaleen artean eta  NaBai-k ia 80.000 boto lortu zituen 2007ko udal eta foru  hauteskundeetan. Jakina, horri lagundu zion baita ere ezker abertzalea  legez kanpo egoteak eta esparru horretako botoemaile askok boto  pragmatikoa eman zuela. Eta horrek guztiak ilusio handia sortu zuen  Nafarroan, ez bakarrik abertzaleen artean, baita beste sektore batzuetan  ere, besteak beste PSN eta NaBai gobernu aukera erdiestekotan egon  zirelako.<\/p>\n<p>Baina egoera asko aldatu da: batetik, NaBai-ren proiektu politikoa  finkatzearen ondorioz, Batzarrek alde egin du eta hilabetetako liskarren  ikuskizunak koalizioaren irudi eskasa utzi du; bestetik, <em>Zutik Euskal Herria<\/em>-k  ekarri duen guztia dago. Behin eta berriz esan da ETAren desagerpenak  egoera politikoa aldatuko zuela eta bide horretan jarri izana hala dela  erakusten ari da.<\/p>\n<p>Funtsean, eta NaBai-ren sorrerako helburuei begiratuta, ez da erraz  ulertzekoa Aralarrek, EAJk eta independente batzuk ezker abertzaleari  jarritako betoa. Ezta ideologikoki eta pragmatikoki ere, are gutxiago  egungo krisi egoeran: ezker abertzaleak eta Aralarrek ezkerrean kokatzen  dute beren burua eta Nafarroako abertzaletasunaren besorik sendoenak  dira. Azken greba orokorra, esate batera, biek sostengatu dute, eta EAJk  PSOEren pentsioen erreforma sostengatu du.<\/p>\n<p>Arazo nagusiak, beraz, ez daude NaBai-ren  espiritu eta oinarrietan, eta horien arabera gaitza da ulertzea ezker  abertzaleak zergatik ez duen lekurik NaBai-n. Egungo arazo nagusienak  beste batzuk bide dira. Batetik, ezkerreko indar abertzaleen arteko  harreman txarretik datoz \u2013bereziki Aralar eta Batasunaren artekoak\u2013. Eta  hor, bi indarrek lan handia egin beharko dute posizioak hurbiltzeko,  biek dioten gisan, etorkizun hurbilean ezkerreko abertzaleen aliantza  sendoa nahi badute. Bestetik, EAJ eta ezker abertzalearen lehia ere hor  dago eta bakoitzak bere eremua gaurtik gogor borrokatzea erabaki du.  Hortik NaBai-n elkarrekin egoteko betoa.<br \/>\nEta, besteak beste, hor dira baita ere lege arazoak: une honetan ezker  abertzalea legez kanpokoa da eta ez dirudi alderdi berria ere  legeztatuko zaionik. Borondate handiz eta denborarekin dena konpon  liteke eta oraingoan ere hala izan zitekeen, baina denak adierazten du  talka berri bat ikusiko dugula Nafarroako abertzaleen artean.<\/p>\n<p>(ARGIAren 2263. zenbakian argitaratua)<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>EUSKO ALKARTASUNAK erabaki gaitz asko hartu ditu azken urteetan, baina NaBai-rekiko hartu behar izan duena horietako korapilotsuenetakoa izan da seguruenik, hau era batekoa hala bestekoa izan (kronika hau idatzi denean erabaki hori hartu gabe zegoen artean).<\/p>\n","protected":false},"author":41,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[23],"tags":[75,174,266,511],"class_list":["post-887","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-politika","tag-aralar","tag-ea","tag-ezker-abertzalea","tag-nabai"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v27.3 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Berriz ere talka Nafarroan - Gazteluko plazatik<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/2011\/01\/31\/berriz-ere-talka-nafarroan\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Berriz ere talka Nafarroan - Gazteluko plazatik\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"EUSKO ALKARTASUNAK erabaki gaitz asko hartu ditu azken urteetan, baina NaBai-rekiko hartu behar izan duena horietako korapilotsuenetakoa izan da seguruenik, hau era batekoa hala bestekoa izan (kronika hau idatzi denean erabaki hori hartu gabe zegoen artean).\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/2011\/01\/31\/berriz-ere-talka-nafarroan\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Gazteluko plazatik\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2011-01-31T12:00:05+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Xabier Letona\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Xabier Letona\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"3 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/xabier-letona\\\/2011\\\/01\\\/31\\\/berriz-ere-talka-nafarroan\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/xabier-letona\\\/2011\\\/01\\\/31\\\/berriz-ere-talka-nafarroan\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Xabier Letona\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/xabier-letona\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/4b1ada3f20106e7fd3b61443b11f1484\"},\"headline\":\"Berriz ere talka Nafarroan\",\"datePublished\":\"2011-01-31T12:00:05+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/xabier-letona\\\/2011\\\/01\\\/31\\\/berriz-ere-talka-nafarroan\\\/\"},\"wordCount\":586,\"commentCount\":0,\"keywords\":[\"Aralar\",\"EA\",\"ezker abertzalea\",\"NaBai\"],\"articleSection\":[\"Politika\"],\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"CommentAction\",\"name\":\"Comment\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/xabier-letona\\\/2011\\\/01\\\/31\\\/berriz-ere-talka-nafarroan\\\/#respond\"]}]},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/xabier-letona\\\/2011\\\/01\\\/31\\\/berriz-ere-talka-nafarroan\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/xabier-letona\\\/2011\\\/01\\\/31\\\/berriz-ere-talka-nafarroan\\\/\",\"name\":\"Berriz ere talka Nafarroan - Gazteluko plazatik\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/xabier-letona\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2011-01-31T12:00:05+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/xabier-letona\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/4b1ada3f20106e7fd3b61443b11f1484\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/xabier-letona\\\/2011\\\/01\\\/31\\\/berriz-ere-talka-nafarroan\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/xabier-letona\\\/2011\\\/01\\\/31\\\/berriz-ere-talka-nafarroan\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/xabier-letona\\\/2011\\\/01\\\/31\\\/berriz-ere-talka-nafarroan\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/xabier-letona\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Berriz ere talka Nafarroan\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/xabier-letona\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/xabier-letona\\\/\",\"name\":\"Gazteluko plazatik\",\"description\":\"Politika eta ekonomia bidegurutzea\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/xabier-letona\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/xabier-letona\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/4b1ada3f20106e7fd3b61443b11f1484\",\"name\":\"Xabier Letona\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/4ad3023a519967e829fad0074da144edb1c7e24d1d0767d91a3024f8cc193848?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/4ad3023a519967e829fad0074da144edb1c7e24d1d0767d91a3024f8cc193848?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/4ad3023a519967e829fad0074da144edb1c7e24d1d0767d91a3024f8cc193848?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Xabier Letona\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/xabier-letona\\\/author\\\/xabier-letona\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Berriz ere talka Nafarroan - Gazteluko plazatik","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/2011\/01\/31\/berriz-ere-talka-nafarroan\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"Berriz ere talka Nafarroan - Gazteluko plazatik","og_description":"EUSKO ALKARTASUNAK erabaki gaitz asko hartu ditu azken urteetan, baina NaBai-rekiko hartu behar izan duena horietako korapilotsuenetakoa izan da seguruenik, hau era batekoa hala bestekoa izan (kronika hau idatzi denean erabaki hori hartu gabe zegoen artean).","og_url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/2011\/01\/31\/berriz-ere-talka-nafarroan\/","og_site_name":"Gazteluko plazatik","article_published_time":"2011-01-31T12:00:05+00:00","author":"Xabier Letona","twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Written by":"Xabier Letona","Est. reading time":"3 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/2011\/01\/31\/berriz-ere-talka-nafarroan\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/2011\/01\/31\/berriz-ere-talka-nafarroan\/"},"author":{"name":"Xabier Letona","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/#\/schema\/person\/4b1ada3f20106e7fd3b61443b11f1484"},"headline":"Berriz ere talka Nafarroan","datePublished":"2011-01-31T12:00:05+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/2011\/01\/31\/berriz-ere-talka-nafarroan\/"},"wordCount":586,"commentCount":0,"keywords":["Aralar","EA","ezker abertzalea","NaBai"],"articleSection":["Politika"],"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"CommentAction","name":"Comment","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/2011\/01\/31\/berriz-ere-talka-nafarroan\/#respond"]}]},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/2011\/01\/31\/berriz-ere-talka-nafarroan\/","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/2011\/01\/31\/berriz-ere-talka-nafarroan\/","name":"Berriz ere talka Nafarroan - Gazteluko plazatik","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/#website"},"datePublished":"2011-01-31T12:00:05+00:00","author":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/#\/schema\/person\/4b1ada3f20106e7fd3b61443b11f1484"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/2011\/01\/31\/berriz-ere-talka-nafarroan\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/2011\/01\/31\/berriz-ere-talka-nafarroan\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/2011\/01\/31\/berriz-ere-talka-nafarroan\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Berriz ere talka Nafarroan"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/#website","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/","name":"Gazteluko plazatik","description":"Politika eta ekonomia bidegurutzea","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/#\/schema\/person\/4b1ada3f20106e7fd3b61443b11f1484","name":"Xabier Letona","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/4ad3023a519967e829fad0074da144edb1c7e24d1d0767d91a3024f8cc193848?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/4ad3023a519967e829fad0074da144edb1c7e24d1d0767d91a3024f8cc193848?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/4ad3023a519967e829fad0074da144edb1c7e24d1d0767d91a3024f8cc193848?s=96&d=mm&r=g","caption":"Xabier Letona"},"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/author\/xabier-letona\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/887","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/wp-json\/wp\/v2\/users\/41"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=887"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/887\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=887"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=887"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/xabier-letona\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=887"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}