{"id":3104,"date":"2013-01-18T13:24:36","date_gmt":"2013-01-18T12:24:36","guid":{"rendered":"http:\/\/www.argia.eus\/blogak\/zero-zabor\/?p=3104"},"modified":"2013-01-18T13:24:36","modified_gmt":"2013-01-18T12:24:36","slug":"debagoieneko-hondakinek-egunotan-erakutsi-digutena","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2013\/01\/18\/debagoieneko-hondakinek-egunotan-erakutsi-digutena\/","title":{"rendered":"Debagoieneko hondakinek egunotan erakutsi digutena"},"content":{"rendered":"<p>ARGIA.comen Pello Zubiria Kamino saiatu da laburbiltzen Gipuzkoako Debagoienan hondakinen gatazkak azken egun eta asteetan eman dituzten albisteak eta ateratzen aurrera begirako ondorio batzuk.<!--more--><\/p>\n<p><strong>Debagoieneko hondakinek egunotan erakutsi digutena<\/strong><\/p>\n<p>Hondakinen kudeaketan Gipuzkoa egiten ari den paradigma aldaketa luze eta gatazkatsuan Debagoienak dauka asteotan protagonismoa. Bailara honetatik zabaldutako albisteetatik atera ote daiteke ondorioren bat? Gai honetan neutrala ez dela aitortzen duen kazetari honi bururatzen zaizkio batzuk.<\/p>\n<p>&#8211; Atez Ateko bilketaren kontrako erreakzioetan Debagoienako plataformek jausi handia lortu dute, herritarren inplikazioan bezala ikusgarritasunean: firma bilketa gainditu eta <a href=\"http:\/\/www.argia.eus\/blogak\/zero-zabor\/2012\/12\/28\/hondakinen-gatazka-bergaran-bilduma\/\">zabor boltsak balkoietan<\/a> eskegitzeko kanpaina Bergaran hasita bailaratik haratago ere heldu da, Donostiako Astigarragaraino esaterako. Marketin aldetik, kolpe ona.<\/p>\n<p>&#8211; Debagoienan aste honetan eztabaidaren epizentroa Bergaratik O\u00f1atira pasatu da, hemengo plataformak desegiteko erabakia plazaratu duenean. O\u00f1atin sortutako 24 orduko lurrikaratxoan zer egon da egiatik eta zer manipulaziotik? Neurria hartu nahi dion irakurleak on luke argitaratu diren albisteei gainbegiradatxo bat ematea. Aurkitu ditugun guztiak ARGIAN <a href=\"http:\/\/www.argia.eus\/blogak\/zero-zabor\/2013\/01\/17\/onatiko-gatazkaren-albisteak\/\">hemen<\/a> eta <a href=\"http:\/\/www.argia.eus\/blogak\/zero-zabor\/2013\/01\/18\/onatiko-plataformak-gezurtatu-du-mehatxuak-jaso-dituztenik\/\">hemen<\/a> bildu ditugu. Irakurketa on baterako pista: ondo begiratu <a href=\"http:\/\/goiena.net\/gaia\/ingurumena\/albisteak\/\"><em>Goiena<\/em>k publikatuei<\/a>.\u00a0 Agiri guztiak bildu dituzte osorik.<\/p>\n<p>&#8211; O\u00f1atin Atez Atekoaren alde 300 herritarretik gora egindako agerpen publikoa ere nabarmentzekoa da. &#8220;<a href=\"http:\/\/www.argia.eus\/blogak\/zero-zabor\/2013\/01\/14\/onatin-ehunka-herritarrek-eskatu-dute-atez-atekoari-aukera-bat-ematea\/\">Eman aukera bat Atez Atekoari<\/a>&#8221; manifestuaren bultzatzaileek eztabaida politikaren lerroetatik atera eta hondakinetan zentratzeko dei bat izan da, ondorengo lubiziak hein batean estali duena, geroak esanen zenbateraino.<\/p>\n<p>&#8211; Atez Atekoaren kontra egoteko motibo ugari egon daitezkeen moduan, erreakzio horiek biltzeko plataformetan ere tonu ezberdinak egon dira eta daude. Debagoienetik kanpo, Legazpian esaterako sistema berria ezartzeko prozesua boikotatzea sustatu zuten. Aldiz, O\u00f1atikoak desegiten dela iragarri duen oharrean bezala ondoren udal ordezkariekin egindako bileran eta adostutako idatzian bestelako tonua erakutsi du. Bailara berean, <a href=\"http:\/\/www.diariovasco.com\/v\/20130118\/alto-deba\/stop-dice-diputacion-pretende-20130118.html\">Arrasaten oso bestela<\/a> joango dira gauzak bertako plataformak egun berean azaldutako jarreraren arabera.<\/p>\n<p>&#8211; Alderdi politikoen artean Atez Atekoaren kontrako protagonismoa azken bi urteotan bere gain hartu badu Eusko Alderdi Jeltzaleak, Gipuzkoan ugaritu diren plataformak sustatuz beti, sortuz askotan eta ordezkatuz zenbaitetan, eta bide batez horrekin botoak bilduz, ondoko asteetan (EH)Bildurekiko talka ez dela gozatuko aurreratu du Maria Eugenia Arrizabalagak <em>Berria<\/em>n publikatutako artikuluan: &#8220;<a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/iritzia\/2013-01-16\/006\/001\/atez_ate_irabazi_arte.htm\">Atez Ate&#8230; irabazi arte<\/a>&#8220;. Ordainetan, PSEk gai honetan oina azeleragailutik zerbait altxatzea erabaki duela dirudi. Aste honek eman du honetaz beste zantzu bat, ez ibarraren goienean baina Debabarrenean:<a href=\"http:\/\/www.argia.eus\/blogak\/zero-zabor\/2013\/01\/17\/benitez-pse-debabarrenako-udalei-atez-atekoa-jartzea-onartzekotan\/\"> mankomunitateko lehendakari sozialistak<\/a> adierazi du ontzat emango dutela hala nahi duten udalek Atez Atekoa ezartzea.<\/p>\n<p>&#8211; EAE mailako (eta Espainiako) jokaldi politikoek zenbat eragingo ote dute Gipuzkoako hondakinetan?<\/p>\n<p>&#8211; Bilduko udalak eta aldundia lortzen ari dira gai hau nahikoa kontrolpean eramatea jasaten duten erasoaren erdian. Urrats berria honetan ere asteotan: EHBildu bezala funtzionatzen dute gero eta gehiago. Bergarako agerraldian erakutsi zuten, <a href=\"http:\/\/www.argia.eus\/blogak\/zero-zabor\/2013\/01\/10\/bergarako-eh-bildu-hondakinentzako-sistema-egoki-bat-adosteko-prest\/\">Maite Aristegi diputatua buru<\/a>, eta are nabarmenago O\u00f1atiko trumoialdian, <a href=\"http:\/\/goiena.net\/albisteak\/birziklapenaren-aldeko-adostasun-sozialak-eta-politikoak-lortzeko-prest-dagoela-dio-eh-bilduk\/\">EHBilduko lau<\/a><a href=\"http:\/\/goiena.net\/albisteak\/birziklapenaren-aldeko-adostasun-sozialak-eta-politikoak-lortzeko-prest-dagoela-dio-eh-bilduk\/\"> alderdiak Donostian<\/a> prentsaren aurrean aurkezturik. Argudioaren ardatz nagusietan nabarmendu zaizkie hauek: gaia liskar politikotik atera eta neurgai teknikoetan aztertzea, errauste plantarik ez egitea eta gaikako bilketaren emaitzak %80raino eramateko gai den edozein sistema edo aldagai kontutan hartzea.<\/p>\n<p>&#8211; O\u00f1atiko sikulusaltsaren egun berean eman dio Nafarroako Gobernuak Portland Valderrivasi Olatzagutian hondakinak erretzeko baimena. Donostialdean askok pentsa dezaketen baino eragin handiagoa edukiko du eztabaidak Gipuzkoan: <em>Hitza<\/em>k publikatu duenez \u201c<a href=\"http:\/\/goierri.hitza.info\/2013\/01\/16\/birziklatu-ezin-diren-hondakinak-portlanden-erraustea-onartu-du-nafarroako-gobernuak\/\">Birziklatu ezin diren hondakinak Goierritik 15 kilometrora erraustea onartu du Nafarroako Gobernuak<\/a>\u201d. O\u00f1atitik askoz hurbilago dago Olatzagutia Zubieta baino.<\/p>\n<p>&#8211; Asteotan aldatu ez eta ondokoetan ere kanbiatuko ez dena da nork erabakitzen duen Gipuzkoan bai gainerako hedabideen eta bai politikari guztien agendaren egun bakoitzari zein kanta dagokion: <em>Diario Vasco<\/em>k. Honen doinuan egiten dugu dantza gainerako guztiok.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>ARGIA.comen Pello Zubiria Kamino saiatu da laburbiltzen Gipuzkoako Debagoienan hondakinen gatazkak azken egun eta asteetan eman dituzten albisteak eta ateratzen aurrera begirako ondorio batzuk.<\/p>\n","protected":false},"author":56,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[81],"tags":[],"class_list":["post-3104","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-uncategorized"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v27.3 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Debagoieneko hondakinek egunotan erakutsi digutena - Zero zabor<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2013\/01\/18\/debagoieneko-hondakinek-egunotan-erakutsi-digutena\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Debagoieneko hondakinek egunotan erakutsi digutena - Zero zabor\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"ARGIA.comen Pello Zubiria Kamino saiatu da laburbiltzen Gipuzkoako Debagoienan hondakinen gatazkak azken egun eta asteetan eman dituzten albisteak eta ateratzen aurrera begirako ondorio batzuk.\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2013\/01\/18\/debagoieneko-hondakinek-egunotan-erakutsi-digutena\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Zero zabor\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2013-01-18T12:24:36+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"zero-zabor\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"zero-zabor\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"3 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2013\\\/01\\\/18\\\/debagoieneko-hondakinek-egunotan-erakutsi-digutena\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2013\\\/01\\\/18\\\/debagoieneko-hondakinek-egunotan-erakutsi-digutena\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"zero-zabor\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/0a9ace215df0c6e3165314687205090e\"},\"headline\":\"Debagoieneko hondakinek egunotan erakutsi digutena\",\"datePublished\":\"2013-01-18T12:24:36+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2013\\\/01\\\/18\\\/debagoieneko-hondakinek-egunotan-erakutsi-digutena\\\/\"},\"wordCount\":561,\"commentCount\":0,\"articleSection\":[\"Sailkatugabeak\"],\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"CommentAction\",\"name\":\"Comment\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2013\\\/01\\\/18\\\/debagoieneko-hondakinek-egunotan-erakutsi-digutena\\\/#respond\"]}]},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2013\\\/01\\\/18\\\/debagoieneko-hondakinek-egunotan-erakutsi-digutena\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2013\\\/01\\\/18\\\/debagoieneko-hondakinek-egunotan-erakutsi-digutena\\\/\",\"name\":\"Debagoieneko hondakinek egunotan erakutsi digutena - Zero zabor\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2013-01-18T12:24:36+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/0a9ace215df0c6e3165314687205090e\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2013\\\/01\\\/18\\\/debagoieneko-hondakinek-egunotan-erakutsi-digutena\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2013\\\/01\\\/18\\\/debagoieneko-hondakinek-egunotan-erakutsi-digutena\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2013\\\/01\\\/18\\\/debagoieneko-hondakinek-egunotan-erakutsi-digutena\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Debagoieneko hondakinek egunotan erakutsi digutena\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/\",\"name\":\"Zero zabor\",\"description\":\"Hondakin onena, sortzen ez dena\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/0a9ace215df0c6e3165314687205090e\",\"name\":\"zero-zabor\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/4f67776a2c6309fd8c9fef27e03c4f815f40fda682959e34360590864409df60?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/4f67776a2c6309fd8c9fef27e03c4f815f40fda682959e34360590864409df60?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/4f67776a2c6309fd8c9fef27e03c4f815f40fda682959e34360590864409df60?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"zero-zabor\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/author\\\/zero-zabor\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Debagoieneko hondakinek egunotan erakutsi digutena - Zero zabor","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2013\/01\/18\/debagoieneko-hondakinek-egunotan-erakutsi-digutena\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"Debagoieneko hondakinek egunotan erakutsi digutena - Zero zabor","og_description":"ARGIA.comen Pello Zubiria Kamino saiatu da laburbiltzen Gipuzkoako Debagoienan hondakinen gatazkak azken egun eta asteetan eman dituzten albisteak eta ateratzen aurrera begirako ondorio batzuk.","og_url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2013\/01\/18\/debagoieneko-hondakinek-egunotan-erakutsi-digutena\/","og_site_name":"Zero zabor","article_published_time":"2013-01-18T12:24:36+00:00","author":"zero-zabor","twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Written by":"zero-zabor","Est. reading time":"3 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2013\/01\/18\/debagoieneko-hondakinek-egunotan-erakutsi-digutena\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2013\/01\/18\/debagoieneko-hondakinek-egunotan-erakutsi-digutena\/"},"author":{"name":"zero-zabor","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/#\/schema\/person\/0a9ace215df0c6e3165314687205090e"},"headline":"Debagoieneko hondakinek egunotan erakutsi digutena","datePublished":"2013-01-18T12:24:36+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2013\/01\/18\/debagoieneko-hondakinek-egunotan-erakutsi-digutena\/"},"wordCount":561,"commentCount":0,"articleSection":["Sailkatugabeak"],"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"CommentAction","name":"Comment","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2013\/01\/18\/debagoieneko-hondakinek-egunotan-erakutsi-digutena\/#respond"]}]},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2013\/01\/18\/debagoieneko-hondakinek-egunotan-erakutsi-digutena\/","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2013\/01\/18\/debagoieneko-hondakinek-egunotan-erakutsi-digutena\/","name":"Debagoieneko hondakinek egunotan erakutsi digutena - Zero zabor","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/#website"},"datePublished":"2013-01-18T12:24:36+00:00","author":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/#\/schema\/person\/0a9ace215df0c6e3165314687205090e"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2013\/01\/18\/debagoieneko-hondakinek-egunotan-erakutsi-digutena\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2013\/01\/18\/debagoieneko-hondakinek-egunotan-erakutsi-digutena\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2013\/01\/18\/debagoieneko-hondakinek-egunotan-erakutsi-digutena\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Debagoieneko hondakinek egunotan erakutsi digutena"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/#website","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/","name":"Zero zabor","description":"Hondakin onena, sortzen ez dena","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/#\/schema\/person\/0a9ace215df0c6e3165314687205090e","name":"zero-zabor","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/4f67776a2c6309fd8c9fef27e03c4f815f40fda682959e34360590864409df60?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/4f67776a2c6309fd8c9fef27e03c4f815f40fda682959e34360590864409df60?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/4f67776a2c6309fd8c9fef27e03c4f815f40fda682959e34360590864409df60?s=96&d=mm&r=g","caption":"zero-zabor"},"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/author\/zero-zabor\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3104","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/users\/56"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=3104"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3104\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3104"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=3104"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=3104"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}