{"id":368,"date":"2008-05-18T18:40:53","date_gmt":"2008-05-18T18:40:53","guid":{"rendered":"http:\/\/www.argia.eus\/zero-zabor\/?p=368"},"modified":"2008-05-18T18:40:53","modified_gmt":"2008-05-18T18:40:53","slug":"zubietan-mendi-martxa-errauste-plantari-berriro-ezetz-esateko","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2008\/05\/18\/zubietan-mendi-martxa-errauste-plantari-berriro-ezetz-esateko\/","title":{"rendered":"Zubietan mendi martxa, errauste plantari berriro ezetz esateko"},"content":{"rendered":"<p>Alternatiba errealak badirela nabarmendu dute berriro Usurbilgo,  Zubietako eta Lasarteko hainbat herritarrek. \u00abOraindik gure esku dago  errauste plantarik ez egitea, dena erabakita dagoela saldu nahi diguten  arren. Arlo askotan lan egin behar dugu, eta nagusia jendearen  mobilizazioa da\u00bb, azaldu zuen San Markoseko Mankomunitateko  presidenteorde Imanol Azpirozek. Gizartearen inplikazioa ezinbestekoa  dela baieztatu zuen Unai Agirre Zubietako Herri Batzarreko kideak, eta  hitzordua jarri zuen: heldu den ekainaren 14an manifestazio jendetsua  egin nahi dute Donostian. \u201c<a href=\"http:\/\/www.gara.net\/paperezkoa\/20080518\/78217\/eu\/Oraindik-gure-esku-dago-errauste-plantarik-ez-egitea\">Gara<\/a>\u201d egunkariak eskaini du albistea.<!--more--><br \/>\n<strong> \u00abOraindik gure esku dago errauste plantarik ez egitea\u00bb<\/strong><\/p>\n<p>Dena egina dagoela esaten dute, baina lur erreserba egin dute, askoz  gehiago ez. Garai erabakigarria da eta benetako erronka herri  mobilizazioa da\u00bb, adierazi zuten errauste plantaren kontrako mendi  ibilaldian. Etxez etxeko gaikako bilketa defendatu zuten.<br \/>\n<em>Maider IANTZI<\/em><\/p>\n<p>Alternatiba errealak badirela nabarmendu zuten atzo Usurbilgo,  Zubietako eta Lasarteko hainbat herritarrek. \u00abOraindik gure esku dago  errauste plantarik ez egitea, dena erabakita dagoela saldu nahi diguten  arren. Arlo askotan lan egin behar dugu, eta nagusia jendearen  mobilizazioa da\u00bb, azaldu zuen San Markoseko Mankomunitateko  presidenteorde Imanol Azpirozek. Gizartearen inplikazioa ezinbestekoa  dela baieztatu zuen Unai Agirre Zubietako Herri Batzarreko kideak, eta  hitzordua jarri zuen: heldu den ekainaren 14an manifestazio jendetsua  egin nahi dute Donostian.<\/p>\n<p>Adin guztietako jendea joan zen errauste planta jarri nahi duten  Zubietako mendi kaskora, azpiegitura eraikitzeko mendian zein obra  egingo lituzketen bertatik bertara ikustera. Tartean zen Herri  Batzarreko alkatea, E\u00f1aut Zuriarrain, ere. Botak jantzi, motxila hartu  eta han abiatu ziren denak eguzki goxoa lagun, batzuk Lasartetik eta  besteak Zubietako plazatik.<\/p>\n<p>Pixka bat ibili eta lehenbiziko geldialdia egin zuten. 200 metroko  mendia 100 metrotan utzi nahi dutela zehaztu zuten, zelaigune bat  egiteko. Letabiden industrialde bat eraikitzeko asmoa dutela jakinarazi  zuten, zaborrak eta errautsa tratatzeko. Paraje horretatik Donejakue  Bidea pasatzen denez, zubi artifizial bat egingo luketela gaineratu  zuten. Bi milioi metro kubo lur mugituko lituzkete. Kartzela bat eta  Oriarainoko errepide bat egitea ere agintarien proiektuen artean daudela  aipatu zuten. \u00abErrepide zabala izango litzateke, gainera -ohartarazi  zuen herritar batek-. Oso haran erakargarria da hau\u00bb.<\/p>\n<p>Mendiak igotzean neke uneak izaten dira eta gogor egin behar zaio  buruari tontorrera iristeko. Erraustearen kontrako borrokan antzeko  zerbait gertatzen da. Imanol Azpirozek azaldu zuenez, herri  mobilizazioak indarra izan zuen orain dela hilabete batzuk, baina orain  nahiko isilik dago eta indarrari eustea komeni da. \u00abTinko esan behar  dugu ezetz: herriak erabaki gabe ezin dela geroa baldintzatuko duen  azpiegitura bat egin\u00bb.<\/p>\n<p>Proiektu hauek guztiak egin nahi dituzten lurrak Donostiakoak izan  arren, pribatuak direla eta jabe anitz dutela zehaztu zuten, berrogeita  hamar bat. Lakuako Gobernuak berrogei hektarea erosi dituela esan zuten.  \u00abKartzela jarri nahi dute etxeak egin behar zituzten lekuan. Etxeak  hemen egin ordez Loiolan egitea Donostiarentzat hobea dela esaten dute\u00bb.<\/p>\n<p><em>Etxez etxeko bilketa<\/em><\/p>\n<p>Kokapenak ez duela axola nabarmendu zuen Unai Agirrek. Bere ustez,  erraustea da balio ez duena. Etxez etxeko zaborren gaikako bilketaren  alde mintzatu zen, eta Usurbilen martxan jartzen ari direla jakinarazi  zuen. Adierazi zuenez, sistema horrekin hondakin anitz ongarri gisa  erabiltzen da, birziklatzea sustatzen da eta zaborraren %15 bakarrik  geratzen da aprobetxatu gabe. Italian, Bruselan eta herrialde  katalanetan bilketa hau egiten dute.<\/p>\n<p>Herritarrok zer egin dezakegun galdetu zuen emakume batek, eta zera  eskatu zion Imanol Azpirozek: lehenik eta behin, zaborra ez nahasteko;  Udalari bilketa martxan jar dezala exijitzeko; eta ahal den lekuan  konpostajea egiteko. Merkatal zentroei presioa egiteaz ere solastatu  ziren, plastikozko poltsa gutxiago erabiltzeko eta ekoizten duten  zaborra konpostatzeko azpiegiturak egiteko.<\/p>\n<p>Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Gorenak herriguneetatik  bi kilometrora baino gutxiagora errauste planta jartzeko debekua  baliogabetu berri du. Horri buruz, zera adierazi zuten mendi martxan:  \u00abAtzo arte balio zuenak ez du balio, interesatzen ez zaielako. Hala ere,  gure abokatuek bi kilometroen debekua indarrean dagoela defendatzen  dute\u00bb.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Alternatiba errealak badirela nabarmendu dute berriro Usurbilgo, Zubietako eta Lasarteko hainbat herritarrek. \u00abOraindik gure esku dago errauste plantarik ez egitea, dena erabakita dagoela saldu nahi diguten arren. Arlo askotan lan egin behar dugu, eta nagusia jendearen mobilizazioa da\u00bb, azaldu zuen San Markoseko Mankomunitateko presidenteorde Imanol Azpirozek. Gizartearen inplikazioa ezinbestekoa dela baieztatu zuen Unai Agirre Zubietako [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":56,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[26,41,98],"tags":[],"class_list":["post-368","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-errausketa","category-gipuzkoa","category-zubieta"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v27.3 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Zubietan mendi martxa, errauste plantari berriro ezetz esateko - Zero zabor<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2008\/05\/18\/zubietan-mendi-martxa-errauste-plantari-berriro-ezetz-esateko\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Zubietan mendi martxa, errauste plantari berriro ezetz esateko - Zero zabor\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Alternatiba errealak badirela nabarmendu dute berriro Usurbilgo, Zubietako eta Lasarteko hainbat herritarrek. \u00abOraindik gure esku dago errauste plantarik ez egitea, dena erabakita dagoela saldu nahi diguten arren. Arlo askotan lan egin behar dugu, eta nagusia jendearen mobilizazioa da\u00bb, azaldu zuen San Markoseko Mankomunitateko presidenteorde Imanol Azpirozek. Gizartearen inplikazioa ezinbestekoa dela baieztatu zuen Unai Agirre Zubietako [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2008\/05\/18\/zubietan-mendi-martxa-errauste-plantari-berriro-ezetz-esateko\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Zero zabor\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2008-05-18T18:40:53+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"zero-zabor\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"zero-zabor\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"3 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2008\\\/05\\\/18\\\/zubietan-mendi-martxa-errauste-plantari-berriro-ezetz-esateko\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2008\\\/05\\\/18\\\/zubietan-mendi-martxa-errauste-plantari-berriro-ezetz-esateko\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"zero-zabor\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/0a9ace215df0c6e3165314687205090e\"},\"headline\":\"Zubietan mendi martxa, errauste plantari berriro ezetz esateko\",\"datePublished\":\"2008-05-18T18:40:53+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2008\\\/05\\\/18\\\/zubietan-mendi-martxa-errauste-plantari-berriro-ezetz-esateko\\\/\"},\"wordCount\":599,\"commentCount\":0,\"articleSection\":[\"Errausketa\",\"Gipuzkoa\",\"Zubieta\"],\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"CommentAction\",\"name\":\"Comment\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2008\\\/05\\\/18\\\/zubietan-mendi-martxa-errauste-plantari-berriro-ezetz-esateko\\\/#respond\"]}]},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2008\\\/05\\\/18\\\/zubietan-mendi-martxa-errauste-plantari-berriro-ezetz-esateko\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2008\\\/05\\\/18\\\/zubietan-mendi-martxa-errauste-plantari-berriro-ezetz-esateko\\\/\",\"name\":\"Zubietan mendi martxa, errauste plantari berriro ezetz esateko - Zero zabor\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2008-05-18T18:40:53+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/0a9ace215df0c6e3165314687205090e\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2008\\\/05\\\/18\\\/zubietan-mendi-martxa-errauste-plantari-berriro-ezetz-esateko\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2008\\\/05\\\/18\\\/zubietan-mendi-martxa-errauste-plantari-berriro-ezetz-esateko\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2008\\\/05\\\/18\\\/zubietan-mendi-martxa-errauste-plantari-berriro-ezetz-esateko\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Zubietan mendi martxa, errauste plantari berriro ezetz esateko\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/\",\"name\":\"Zero zabor\",\"description\":\"Hondakin onena, sortzen ez dena\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/0a9ace215df0c6e3165314687205090e\",\"name\":\"zero-zabor\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/4f67776a2c6309fd8c9fef27e03c4f815f40fda682959e34360590864409df60?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/4f67776a2c6309fd8c9fef27e03c4f815f40fda682959e34360590864409df60?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/4f67776a2c6309fd8c9fef27e03c4f815f40fda682959e34360590864409df60?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"zero-zabor\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/author\\\/zero-zabor\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Zubietan mendi martxa, errauste plantari berriro ezetz esateko - Zero zabor","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2008\/05\/18\/zubietan-mendi-martxa-errauste-plantari-berriro-ezetz-esateko\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"Zubietan mendi martxa, errauste plantari berriro ezetz esateko - Zero zabor","og_description":"Alternatiba errealak badirela nabarmendu dute berriro Usurbilgo, Zubietako eta Lasarteko hainbat herritarrek. \u00abOraindik gure esku dago errauste plantarik ez egitea, dena erabakita dagoela saldu nahi diguten arren. Arlo askotan lan egin behar dugu, eta nagusia jendearen mobilizazioa da\u00bb, azaldu zuen San Markoseko Mankomunitateko presidenteorde Imanol Azpirozek. Gizartearen inplikazioa ezinbestekoa dela baieztatu zuen Unai Agirre Zubietako [&hellip;]","og_url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2008\/05\/18\/zubietan-mendi-martxa-errauste-plantari-berriro-ezetz-esateko\/","og_site_name":"Zero zabor","article_published_time":"2008-05-18T18:40:53+00:00","author":"zero-zabor","twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Written by":"zero-zabor","Est. reading time":"3 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2008\/05\/18\/zubietan-mendi-martxa-errauste-plantari-berriro-ezetz-esateko\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2008\/05\/18\/zubietan-mendi-martxa-errauste-plantari-berriro-ezetz-esateko\/"},"author":{"name":"zero-zabor","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/#\/schema\/person\/0a9ace215df0c6e3165314687205090e"},"headline":"Zubietan mendi martxa, errauste plantari berriro ezetz esateko","datePublished":"2008-05-18T18:40:53+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2008\/05\/18\/zubietan-mendi-martxa-errauste-plantari-berriro-ezetz-esateko\/"},"wordCount":599,"commentCount":0,"articleSection":["Errausketa","Gipuzkoa","Zubieta"],"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"CommentAction","name":"Comment","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2008\/05\/18\/zubietan-mendi-martxa-errauste-plantari-berriro-ezetz-esateko\/#respond"]}]},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2008\/05\/18\/zubietan-mendi-martxa-errauste-plantari-berriro-ezetz-esateko\/","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2008\/05\/18\/zubietan-mendi-martxa-errauste-plantari-berriro-ezetz-esateko\/","name":"Zubietan mendi martxa, errauste plantari berriro ezetz esateko - Zero zabor","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/#website"},"datePublished":"2008-05-18T18:40:53+00:00","author":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/#\/schema\/person\/0a9ace215df0c6e3165314687205090e"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2008\/05\/18\/zubietan-mendi-martxa-errauste-plantari-berriro-ezetz-esateko\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2008\/05\/18\/zubietan-mendi-martxa-errauste-plantari-berriro-ezetz-esateko\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2008\/05\/18\/zubietan-mendi-martxa-errauste-plantari-berriro-ezetz-esateko\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Zubietan mendi martxa, errauste plantari berriro ezetz esateko"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/#website","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/","name":"Zero zabor","description":"Hondakin onena, sortzen ez dena","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/#\/schema\/person\/0a9ace215df0c6e3165314687205090e","name":"zero-zabor","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/4f67776a2c6309fd8c9fef27e03c4f815f40fda682959e34360590864409df60?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/4f67776a2c6309fd8c9fef27e03c4f815f40fda682959e34360590864409df60?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/4f67776a2c6309fd8c9fef27e03c4f815f40fda682959e34360590864409df60?s=96&d=mm&r=g","caption":"zero-zabor"},"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/author\/zero-zabor\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/368","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/users\/56"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=368"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/368\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=368"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=368"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=368"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}