{"id":370,"date":"2008-06-19T18:42:09","date_gmt":"2008-06-19T18:42:09","guid":{"rendered":"http:\/\/www.argia.eus\/zero-zabor\/?p=370"},"modified":"2008-06-19T18:42:09","modified_gmt":"2008-06-19T18:42:09","slug":"sarrikotapeko-zuberoa-udal-berriak-ezezkoa-eman-dio-herrian-eraiki-nahi-zen-zabortegi-handiari","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2008\/06\/19\/sarrikotapeko-zuberoa-udal-berriak-ezezkoa-eman-dio-herrian-eraiki-nahi-zen-zabortegi-handiari\/","title":{"rendered":"Sarrikotapeko (Zuberoa) udal berriak ezezkoa eman dio herrian eraiki nahi zen zabortegi handiari"},"content":{"rendered":"<p>Herriko etxeetako hauteskundeetan alkate berria aukeratu zuten  Zuberoako Sarrikotapean eta Laurent Etxeberri \u201cBil eta Garbiren xedeari  ez!\u201d lemapean aurkeztu zenez, lehenbiziko erabakia izan du aurreko  auzapezak onartutako zabortegi handia atzera botatzea. Bil eta Garbiko  lehendakari Alain Iriartek aipatu zuenez ez zuela Sarrikotapean  herritarren gogoaren kontra eraikiko holako biltegirik, lurperatu nahi  diren urteroko 100.000 tona zaborrentzako beste lekuren bat bilatu  beharko dute. Edo sistema berrietan ikertu. <a href=\"http:\/\/www.berria.info\/testua_ikusi.php?saila=harian&amp;data=2008-06-19&amp;orria=014&amp;kont=005\">Berria<\/a>k eman du albistea.<!--more--><br \/>\n<strong> \u00abHondakindegia Sarrikotapean egiteko baimenik ez du Bil ta Garbik\u00bb (Berria)<br \/>\n<\/strong><\/p>\n<p>Laurent Etxeberri Sarrikotapeko auzapeza<\/p>\n<p>Herrian hondakinen lurperatze eremua egiteko baimena indargabetu du  eta xedea bertan behera uzteko eskatu dio Alain Iriart Bil ta Garbiko  presidenteari<\/p>\n<p>Aitor Renteria<\/p>\n<p>Sarrikotapeko (Zuberoa) biztanleek Laurent Etxeberri hautatu zuten  auzapez martxoko herri hauteskundeetan. Bil ta Garbi hondakinen  tratamendurako sindikatuak Sarrikotapean egin nahi duen hondakinen  lurperatze eremuaren aurka dago Laurent Etxeberri, eta xedea gelditzea  da haren helburua.<\/p>\n<p><em>Sarrikotapean lurperatze eremua egitearen aurka zaude. Geroztik auzapez hautatu zaituzte. Nola gertatu da?<\/em><\/p>\n<p>Prentsaren bidez jakin genuen, 2006ko uztailaren 12an, Bil ta Garbik  hondakinak lurperatzeko eremua egin nahi zuena Sarrikotapean. Gisa  berean jakin genuen hondakinen aurre-bereizketa eta tratamendu  metano-biologikoa eginen zutela. Herritarrek eta hautetsiek ez zekiten  deus. Orduko auzapeza zen jakinean zegoen bakarra. Auzapezak herriaren  izenean onartu zuen Bil ta Garbiren xedea, baina herriak jakin gabe.  Bere burua baino ez zuen ordezkatzen. Hainbat herritarrek Terre Verte  izeneko elkartea sortu zuten, xedearen aurka egiteko. Aldi berean,  2006ko urrian, Herriko Etxeak egingarritasun ikerketa egiteko baimena  eman zuen. 2008ko martxoaren 9an bi zerrenda aurkeztu ziren. Herritarren  %60k baino gehiagok eman ziguten guri boza, ez dugulako onartzen Bil ta  Garbiren xedea. Gure programa argia zen; Bil ta Garbiren xedeari ez!  Bil ta Garbik ez du Sarrikotapean hondakindegia egiteko baimenik.<\/p>\n<p><em>Eta auzapeza izanik, hartutako engaiamenduak atxikiko dituzu edo saiatuko zara Bil ta Garbirekin negoziatzen?<\/em><\/p>\n<p>Herritarrek argiki adierazi zuten hondakinen lurperatze eremuaren  aurka zeudela. Haien eskakizuna betetzeko urratsak aztertu ditugu.  Adituekin bildu gara eta erran digute lege mailan bi aukera ditugula.  Batetik, garaiko auzapezak hartu erabakia baliogabetzea eta, bertzetik,  zuzentzea. Indargabetzea deliberatu dugu, erabakia hartu zen egunari  egiten diolako erreferentzia. Gisa horretara, sekula ez da indarrean  egon erabaki hori. Bil ta Garbik hondakinen lurperatze eremua  Sarrikotapean egiteko baimenak ez du baliorik. Erabakiaren berri eman  diot Alain Iriart Bil ta Garbiko presidenteari, gutun baten bidez. Eta  jakin dezala bertze arma bat badugula, Bil ta Garbi sindikatutik  ateratzea.<\/p>\n<p><em>Preseski, Iriartek erran zuen deus ere ez zela eginen herrien borondatearen kontra. Zer espero duzue orain Iriarten partetik?<\/em><\/p>\n<p>Aipatu gutunean erran diot Sarrikotapeak ez duela onartzen hondakinen  lurperatze eremurik egitea eta, bide batez, gutuna hartu zuenetik hamar  eguneko epea eman diot, jakinaraziz bere erantzunik jasotzen ez badut,  ulertzen dudala Bil ta Garbik bertan behera uzten duela hondakinak  lurperatzeko xedea Sarrikotapean. Epe hori atzo bukatu zen. Baliteke  posta arazoak egotea eta ondoko egunetan hartzea haren gutuna. Baina  niretzako, argi dago ez dela eginen. Iriarti ez ezik, prefetari eta  diputatuei ere igorri diegu gutuna. Jean Lassalle laugarren  hautesbarrutiko diputatuak bere sostengua adierazi digu. Bertze eskari  bat egiten diot Iriarti; berrikus ditzala Bil ta Garbiko estatutuak.<\/p>\n<p><em>Zergatik diozu hori?<\/em><\/p>\n<p>Hamaikagarren artikuluak dio deus ez dela eginen herriaren  adostasunik gabe. Herri honek ezetza eman du. Herriaren erabakia kontuan  hartzeko eskatzen diogu, ez dadila saia indarrez pasatzen. Hitza hitz,  hori erran nahi diogu Iriarti.<\/p>\n<p><em>Bil ta Garbiren xedea ez duzue onartzen, baina Ipar Euskal  Herrian 75.000 tona hondakin biltzen dira urtero eta ezin dira Bordelera  igorri. Alternatibarik ba al dago?<\/em><\/p>\n<p>Ez gara teknikariak, baina hastapenetik nabarmendu dugu Bil ta Garbik  Sarrikotapean egin nahi duen xedeak urtean 100.000 tona hartzeko  gaitasuna duela. Hots, Ipar Euskal Herriko azken hondakin guztiak  lurperatzeko gaitasuna ukanen luke. Ez dugu horrelakorik onartzen.  Nafarroa Behereko eta Zuberoako hondakinak lurperatuko lituzkeela dio  Iriartek. Orduan, zertarako behar du horrelako eremu handia? Zergatik ez  da baliatzen dirutza hori hezkuntzan, adibidez, iturrian hondakin  gutxiago sortzeko? Herriak argi dio ez dela eginen hondakindegirik.  Hondakinen kudeaketan arazo handia dago. Bil ta Garbik ez du hondakinak  biltzeko eskumenik. Beraz ezin du eragin hondakinen sorreran. Bere xedea  seriosa balitz, bilketa bere eskumenean legoke. Eta ez badago hainbat  arrazoi egon daitezke, adibidez enpresa batzuen interes ekonomikoak.  Terre Verteko kidea naiz eta auzapeza izan aitzin, hainbat bidaia egin  ditugu,Altsaziara adibidez, bertze eredu batzuk ezagutzeko.<\/p>\n<p><em>Ordezko proposamen zehatzik egin al duzue?<\/em><\/p>\n<p>Hondakinen balorizazioa proposatzen dugu. Zuberoako eta Nafarroa  Behereko Amikuze eta Oztibarreko Herri Elkargoek, adibidez, hiru bilketa  eredu ezberdin baliatzen dituzte. Ez da bermatzen aurre birziklaketan  eduki organikorik ez egotea. Ez da proposatzen hondakinen balorizazioa.  Guk gisua erabiltzea proposatu genuen. Ezin dela erran digute, baina ez  dute balorizazioa egiteko biderik proposatzen.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Herriko etxeetako hauteskundeetan alkate berria aukeratu zuten Zuberoako Sarrikotapean eta Laurent Etxeberri \u201cBil eta Garbiren xedeari ez!\u201d lemapean aurkeztu zenez, lehenbiziko erabakia izan du aurreko auzapezak onartutako zabortegi handia atzera botatzea. Bil eta Garbiko lehendakari Alain Iriartek aipatu zuenez ez zuela Sarrikotapean herritarren gogoaren kontra eraikiko holako biltegirik, lurperatu nahi diren urteroko 100.000 tona zaborrentzako [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":56,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[111,44,92],"tags":[],"class_list":["post-370","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-gizarte-eragileak","category-iritziak-adierazpenak","category-zabortegia"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v27.3 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Sarrikotapeko (Zuberoa) udal berriak ezezkoa eman dio herrian eraiki nahi zen zabortegi handiari - Zero zabor<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2008\/06\/19\/sarrikotapeko-zuberoa-udal-berriak-ezezkoa-eman-dio-herrian-eraiki-nahi-zen-zabortegi-handiari\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Sarrikotapeko (Zuberoa) udal berriak ezezkoa eman dio herrian eraiki nahi zen zabortegi handiari - Zero zabor\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Herriko etxeetako hauteskundeetan alkate berria aukeratu zuten Zuberoako Sarrikotapean eta Laurent Etxeberri \u201cBil eta Garbiren xedeari ez!\u201d lemapean aurkeztu zenez, lehenbiziko erabakia izan du aurreko auzapezak onartutako zabortegi handia atzera botatzea. Bil eta Garbiko lehendakari Alain Iriartek aipatu zuenez ez zuela Sarrikotapean herritarren gogoaren kontra eraikiko holako biltegirik, lurperatu nahi diren urteroko 100.000 tona zaborrentzako [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2008\/06\/19\/sarrikotapeko-zuberoa-udal-berriak-ezezkoa-eman-dio-herrian-eraiki-nahi-zen-zabortegi-handiari\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Zero zabor\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2008-06-19T18:42:09+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"zero-zabor\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"zero-zabor\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"4 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2008\\\/06\\\/19\\\/sarrikotapeko-zuberoa-udal-berriak-ezezkoa-eman-dio-herrian-eraiki-nahi-zen-zabortegi-handiari\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2008\\\/06\\\/19\\\/sarrikotapeko-zuberoa-udal-berriak-ezezkoa-eman-dio-herrian-eraiki-nahi-zen-zabortegi-handiari\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"zero-zabor\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/0a9ace215df0c6e3165314687205090e\"},\"headline\":\"Sarrikotapeko (Zuberoa) udal berriak ezezkoa eman dio herrian eraiki nahi zen zabortegi handiari\",\"datePublished\":\"2008-06-19T18:42:09+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2008\\\/06\\\/19\\\/sarrikotapeko-zuberoa-udal-berriak-ezezkoa-eman-dio-herrian-eraiki-nahi-zen-zabortegi-handiari\\\/\"},\"wordCount\":749,\"commentCount\":0,\"articleSection\":[\"Gizarte eragileak\",\"Iritziak \\\/ Adierazpenak\",\"Zabortegia\"],\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"CommentAction\",\"name\":\"Comment\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2008\\\/06\\\/19\\\/sarrikotapeko-zuberoa-udal-berriak-ezezkoa-eman-dio-herrian-eraiki-nahi-zen-zabortegi-handiari\\\/#respond\"]}]},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2008\\\/06\\\/19\\\/sarrikotapeko-zuberoa-udal-berriak-ezezkoa-eman-dio-herrian-eraiki-nahi-zen-zabortegi-handiari\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2008\\\/06\\\/19\\\/sarrikotapeko-zuberoa-udal-berriak-ezezkoa-eman-dio-herrian-eraiki-nahi-zen-zabortegi-handiari\\\/\",\"name\":\"Sarrikotapeko (Zuberoa) udal berriak ezezkoa eman dio herrian eraiki nahi zen zabortegi handiari - Zero zabor\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2008-06-19T18:42:09+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/0a9ace215df0c6e3165314687205090e\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2008\\\/06\\\/19\\\/sarrikotapeko-zuberoa-udal-berriak-ezezkoa-eman-dio-herrian-eraiki-nahi-zen-zabortegi-handiari\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2008\\\/06\\\/19\\\/sarrikotapeko-zuberoa-udal-berriak-ezezkoa-eman-dio-herrian-eraiki-nahi-zen-zabortegi-handiari\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2008\\\/06\\\/19\\\/sarrikotapeko-zuberoa-udal-berriak-ezezkoa-eman-dio-herrian-eraiki-nahi-zen-zabortegi-handiari\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Sarrikotapeko (Zuberoa) udal berriak ezezkoa eman dio herrian eraiki nahi zen zabortegi handiari\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/\",\"name\":\"Zero zabor\",\"description\":\"Hondakin onena, sortzen ez dena\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/0a9ace215df0c6e3165314687205090e\",\"name\":\"zero-zabor\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/4f67776a2c6309fd8c9fef27e03c4f815f40fda682959e34360590864409df60?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/4f67776a2c6309fd8c9fef27e03c4f815f40fda682959e34360590864409df60?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/4f67776a2c6309fd8c9fef27e03c4f815f40fda682959e34360590864409df60?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"zero-zabor\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/author\\\/zero-zabor\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Sarrikotapeko (Zuberoa) udal berriak ezezkoa eman dio herrian eraiki nahi zen zabortegi handiari - Zero zabor","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2008\/06\/19\/sarrikotapeko-zuberoa-udal-berriak-ezezkoa-eman-dio-herrian-eraiki-nahi-zen-zabortegi-handiari\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"Sarrikotapeko (Zuberoa) udal berriak ezezkoa eman dio herrian eraiki nahi zen zabortegi handiari - Zero zabor","og_description":"Herriko etxeetako hauteskundeetan alkate berria aukeratu zuten Zuberoako Sarrikotapean eta Laurent Etxeberri \u201cBil eta Garbiren xedeari ez!\u201d lemapean aurkeztu zenez, lehenbiziko erabakia izan du aurreko auzapezak onartutako zabortegi handia atzera botatzea. Bil eta Garbiko lehendakari Alain Iriartek aipatu zuenez ez zuela Sarrikotapean herritarren gogoaren kontra eraikiko holako biltegirik, lurperatu nahi diren urteroko 100.000 tona zaborrentzako [&hellip;]","og_url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2008\/06\/19\/sarrikotapeko-zuberoa-udal-berriak-ezezkoa-eman-dio-herrian-eraiki-nahi-zen-zabortegi-handiari\/","og_site_name":"Zero zabor","article_published_time":"2008-06-19T18:42:09+00:00","author":"zero-zabor","twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Written by":"zero-zabor","Est. reading time":"4 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2008\/06\/19\/sarrikotapeko-zuberoa-udal-berriak-ezezkoa-eman-dio-herrian-eraiki-nahi-zen-zabortegi-handiari\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2008\/06\/19\/sarrikotapeko-zuberoa-udal-berriak-ezezkoa-eman-dio-herrian-eraiki-nahi-zen-zabortegi-handiari\/"},"author":{"name":"zero-zabor","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/#\/schema\/person\/0a9ace215df0c6e3165314687205090e"},"headline":"Sarrikotapeko (Zuberoa) udal berriak ezezkoa eman dio herrian eraiki nahi zen zabortegi handiari","datePublished":"2008-06-19T18:42:09+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2008\/06\/19\/sarrikotapeko-zuberoa-udal-berriak-ezezkoa-eman-dio-herrian-eraiki-nahi-zen-zabortegi-handiari\/"},"wordCount":749,"commentCount":0,"articleSection":["Gizarte eragileak","Iritziak \/ Adierazpenak","Zabortegia"],"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"CommentAction","name":"Comment","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2008\/06\/19\/sarrikotapeko-zuberoa-udal-berriak-ezezkoa-eman-dio-herrian-eraiki-nahi-zen-zabortegi-handiari\/#respond"]}]},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2008\/06\/19\/sarrikotapeko-zuberoa-udal-berriak-ezezkoa-eman-dio-herrian-eraiki-nahi-zen-zabortegi-handiari\/","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2008\/06\/19\/sarrikotapeko-zuberoa-udal-berriak-ezezkoa-eman-dio-herrian-eraiki-nahi-zen-zabortegi-handiari\/","name":"Sarrikotapeko (Zuberoa) udal berriak ezezkoa eman dio herrian eraiki nahi zen zabortegi handiari - Zero zabor","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/#website"},"datePublished":"2008-06-19T18:42:09+00:00","author":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/#\/schema\/person\/0a9ace215df0c6e3165314687205090e"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2008\/06\/19\/sarrikotapeko-zuberoa-udal-berriak-ezezkoa-eman-dio-herrian-eraiki-nahi-zen-zabortegi-handiari\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2008\/06\/19\/sarrikotapeko-zuberoa-udal-berriak-ezezkoa-eman-dio-herrian-eraiki-nahi-zen-zabortegi-handiari\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2008\/06\/19\/sarrikotapeko-zuberoa-udal-berriak-ezezkoa-eman-dio-herrian-eraiki-nahi-zen-zabortegi-handiari\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Sarrikotapeko (Zuberoa) udal berriak ezezkoa eman dio herrian eraiki nahi zen zabortegi handiari"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/#website","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/","name":"Zero zabor","description":"Hondakin onena, sortzen ez dena","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/#\/schema\/person\/0a9ace215df0c6e3165314687205090e","name":"zero-zabor","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/4f67776a2c6309fd8c9fef27e03c4f815f40fda682959e34360590864409df60?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/4f67776a2c6309fd8c9fef27e03c4f815f40fda682959e34360590864409df60?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/4f67776a2c6309fd8c9fef27e03c4f815f40fda682959e34360590864409df60?s=96&d=mm&r=g","caption":"zero-zabor"},"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/author\/zero-zabor\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/370","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/users\/56"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=370"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/370\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=370"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=370"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=370"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}