{"id":419,"date":"2008-10-15T19:06:21","date_gmt":"2008-10-15T19:06:21","guid":{"rendered":"http:\/\/www.argia.eus\/zero-zabor\/?p=419"},"modified":"2008-10-15T19:06:21","modified_gmt":"2008-10-15T19:06:21","slug":"usurbilen-dena-prest-dago-atez-ateko-zabor-bilketari-ekiteko","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2008\/10\/15\/usurbilen-dena-prest-dago-atez-ateko-zabor-bilketari-ekiteko\/","title":{"rendered":"Usurbilen dena prest dago atez ateko zabor bilketari ekiteko"},"content":{"rendered":"<p>Usurbilgo udalak prentsaren aurrean aurkeztu du atez ate zaborrak  biltzeko proiektu berria, urtea bukatu baino lehen martxan jarriko  dena. Katalunian gisa honetan egindako esperientzien ildotik montatu da  dena, eta udalak Usurbilgo herritarrei 20an aurkeztuko die plana,  jendearen iradokizunez osatu eta berehala martxan jartzeko. Albistea  eman dute <a href=\"http:\/\/www.berria.info\/paperekoa\/harian\/2008-10-15\/011\/004\/Atez_ateko_zabor_bilketa_azalduko_die_Usurbilgo_Udalak_herritarrei_htm\">Berria<\/a>k, <a href=\"http:\/\/www.gara.net\/paperezkoa\/20081015\/101393\/eu\/Hiri-hondakinen-atez-ateko-bilketa-egiten-lehen-euskal-udalerria-izango-da-Usurbil\">Gara<\/a>k, <a href=\"http:\/\/blogak.dobera.com\/zubieta-sos\/wp-admin\/post-new.php\">Noaua<\/a> herri astekariak, <a href=\"http:\/\/www.noticiasdegipuzkoa.com\/ediciones\/2008\/10\/15\/sociedad\/gipuzkoa\/d15gip11.1303920.php\">Diario de Noticias<\/a>ek eta <a href=\"http:\/\/www.diariovasco.com\/20081015\/al-dia-local\/usurbil-jubila-contenedores-basura-20081015.html\">Diario Vasco<\/a>k<!--more--><br \/>\n<strong> Atez ateko zabor bilketa azalduko die Usurbilgo Udalak herritarrei (Berria)<br \/>\n<\/strong><\/p>\n<p><em>Astelehen arratsaldean egingo da lehen batzarra, eta herritarrek ekarpenak egitea nahi dute<\/em><\/p>\n<p><em>Ainara Arratibel<br \/>\nUsurbil<\/em><\/p>\n<p>Usurbilen (Gipuzkoa) abian jarri nahi duten hondakinen gaikako  bilketa atez atekorako prozesua azken txanpan sartu da. Udalbatzaren  oniritzia jaso eta gero, datorren astetik aurrera Udalak bilerak egingo  ditu herritarrekin, proiektua zertan den azaldu eta haiek dituzten  zalantzak eta proposamenak jasotzeko. Lehen batzarra astelehenean egingo  dute, 18:30ean, Sutegi kultur elkartean. Eztabaida prozesuak hiru aste  iraungo du. Behin hori amaituta, atez ateko bilketa urte hasierarako  martxan izatea espero dute. \u00abLehen herria izango gara sistema hori  ezartzen, eta gure hazia gainerako herrietara zabaltzea espero dugu\u00bb,  dio Usurbilgo alkate Xabier Mikel Errekondok (EAE-ANV).<\/p>\n<p>Usurbil helburu eta erronka \u00abhandiei\u00bb aurre egitera ohituta dagoela  nabarmendu du Errekondok, eta hala egingo dutela hiri hondakinen  kudeaketaren gaiarekin. \u00abUsurbildarrok herri garbi eta osasuntsu bat  nahi dugu, baina bi gauza horiek arriskuan ikusten ditugu Zubietan  ezarri nahi diguten errauste plantaren ondorioz\u00bb. Hala, gaikako bilketa  atez atekoaren alde egin dute, eta garbi dute zein den luzera begira  duten xedea. \u00abHasieran, birziklatzea %80koa izatea lortu nahi dugu;  helburu gorena, baina, batere hondakinik ez izatea lortzea da\u00bb.<\/p>\n<p>Gaikako bilketa atez atekoak \u00aberabat\u00bb aldatuko du gaur egun zaborrak  jasotzeko dagoen era. Hirigunean, herritarrek bost ontzitan bildu  beharko dituzte hondakinak. Beira kaleko ontzietan bilduko dute, eta  gainerako guztiak etxeko atarietan jasoko dituzte kamioi bereziek egun  ezberdinetan. Udalaren proiektuan jasotzen denez, materia organikoa  astean hirutan jasoko lukete, ontziak bitan jasoko lituzkete, eta astean  behin paperak, kartoiak eta erreusak. Konpresak eta pixoihalak astean  sei egunetan jasotzeko asmoa ere badute. Landa eremuetan,  autokonpostaren bidez, hondakinen kudeaketa norberak egitea proposatzen  dute. Zubietan konposta egiteko gune txiki bat ezartzekoa ere badira.<\/p>\n<p><em>Mankomunitatearen babesa<\/em><\/p>\n<p>San Markoseko Mankomunitatea da proiektuaren bultzatzaileetako bat.  Hala, aholkularitza teknikoa emateaz gain, proiektuaren zati bat  finantzatu egingo dutela aurreratu du San Markoseko Mankomunitateko  lehendakari Ricardo Ortegak (EB-Berdeak). \u00abHiri hondakinen kudeaketa  osasungarria eta iraunkorra izan dadin, ezinbestekoa da zaborrak atez  ate biltzea\u00bb.<\/p>\n<p>Mankomunitateko lehendakariorde eta Usurbilgo zinegotzi Imanol  Azpirozek (EAE-ANV) ere atez ateko bilketa defendatu du. \u00abEmaitzak  eskuetan, Usurbilek erakutsiko du Gipuzkoako Foru Aldundiak Zubietan  eraiki nahi duen errauste plantak ez duela ez hankarik eta ez bururik\u00bb.  Usurbilen abian jarri ostean, gaikako bilketa Mankomunitateko beste  bederatzi herrietara zabaltzea da haien xedea.<\/p>\n<p><em>Xabier Mikel Errekondo \u2013 Usurbilgo alkate<\/em>a<br \/>\n<strong>\u00abErrauste planta ez dela beharrezkoa frogatuko dugu atez ateko bilketarekin\u00bb<\/strong><\/p>\n<p><em>Zubietako gainetan egin asmo duten errauste plantarekin osasun  publikoa eta ingurumena \u00abmehatxupean\u00bb daudela iritzita, zaborra gaika  eta atez ate biltzeko hautuaren alde egin du Usurbilgo Udalak.<br \/>\n<\/em><\/p>\n<p><em>Ainhoa Sarasola<br \/>\nUsurbil<\/em><\/p>\n<p>Hondakinak gaika eta atez ate biltzen hasiko dira datorren urte  hasieran Usurbilen (Gipuzkoa). Herritarrak informatzeko eta ekarpenak  jasotzeko prozesua jarriko du martxan udalak datorren astean. Baikor da  Xabier Mikel Errekondo alkatea, eta emaitza onak espero ditu. Hartarako,  baina, herritar guztien inplikazioa ezinbestekotzat du alkateak,  \u00abbestela ez du funtzionatuko\u00bb.<\/p>\n<p><em>Usurbilen zaborra atez ate biltzeko asmoa berretsi du udalak, San Markos itxi eta hurrengo egunean. Zergatik hautu hori?<\/em><\/p>\n<p>Uste dugulako zaborra kudeatzearen arazoa gainera etorri zaigula eta  ezin dela osasun publikoarekin jokatu. Horri erantzun behar diogu, baina  benetan, ez arazoak beste toki batera eramanez. Osasunaren zaintzarako  sistema onenak zein diren aztertu, eta ikusi dugu atzerrian badirela  esperientziak non atez ateko bilketak funtzionatzen duen. Osasunarekin  eta ingurumenarekin sentiberak gara, eta emaitzak lortzeko bidea ematen  duela uste dugu. Osasun publikoaren aldeko hautua egin behar dugu, baita  ingurumenaren aldekoa ere, eta hori mehatxatuta dago errauste  plantarekin.<\/p>\n<p><em>Kopurutan, zein emaitza espero dituzue bilketa horrekin?<\/em><\/p>\n<p>Atzerriko esperientzien arabera, espero dugu lehen urratsean %80ko  birziklatze tasara iristea, behar bezala landuz, herriak ulertuko  duelako arazoa guztiona dela. Eta, aurrerago, sakonduz, %90era iristea  da helburua. Aurrera begira, uste dugu zero hondakinaren helburua lortu  behar dela. Horretarako, Europako zuzentarauak eta legeak egokitu  beharko dira, jatorrian kontrolatuagoak merkatura daitezen salgaiak.<\/p>\n<p><em>Herritarrei sistema azaldu eta ekarpenak jasoko dituzue. Zergatik bilatu duzue herritarren parte-hartzea?<\/em><\/p>\n<p>Ondo aterako bada giltzarria delako, herri guztiari eragiten diolako.  Arazoa ez da udalarena, herri osoarena da; herri osoak erantzun behar  du, bestela ez du funtzionatuko. Hartarako informazioa behar du.  Bestalde, herritarrek erabaki behar dute bilketak nolakoa behar duen;  organikoa nola eta noiz bildu, beira, papera\u2026 Herritarrak sentitu behar  du arazoa berea ere badela. Denon artean eman behar diogu forma, denok  parte hartuz.<\/p>\n<p><em>Pentsatzekoa da errauste planta Zubietan egiteko asmoak herritarren motibazioan eragingo duela\u2026<\/em><\/p>\n<p>Noski. Alde txarra du; munstroa da, osasunari kaltea besterik ez dio  ekarriko, eta ez du zaborren arazoa behar bezala konponduko. Baina alde  ona ere badu, arazoak jendea haserretu eta sentiberatasun hori aterarazi  diolako. Herritarra prest dago erantzuteko, eta hori saihesteko  alternatibak bultzatzeko. Atez ateko bilketa ondo badoa, behar bezalako  emaitzak aterako ditugu, eta frogatuko dugu errauste planta ez dela  beharrezkoa, txarra izateaz gainera, noski.<\/p>\n<p><em>Dena dela, agintari gehienek erraustearen aldeko hautua berretsi dute.<\/em><\/p>\n<p>Hori da euren jokoa: beste biderik ez dela eta errauste planta  aurrera doala sinetsaraztea. Mezu hori errepikatuz lokartu eta ohitu  egin nahi gaituzte, eta planta ezinbestekoa dela sinetsarazi nahi  digute. Baina esan behar da hori marketin hutsa dela, denbora badagoela,  erantzun beharra dagoela eta alternatibak martxan jarri behar ditugula,  horrela erakutsiko diegulako errausteak ez duela ez hankarik eta ez  bururik.<\/p>\n<p><em>Usurbil aitzindaria da Euskal Herrian halako eredu bat martxan  jartzen. Beste udalerri batzuk bide bera hartzera animatzea espero  duzue?<\/em><\/p>\n<p>Aitzindariak gara, eta harro egoteko moduan gaude, herri txikia  izanagatik erronka handi horri aurre egiten diogu, eta horrek ez gaitu  kikiltzen, alderantziz, indartu egiten gaitu. Baina, noski, guk egiteak  ez du inolako zentzurik, Gipuzkoara eta Euskal Herrira zabaltzen ez  badugu. Arazoa ez da Usurbilgoa, arazoa Gipuzkoakoa eta Euskal Herri  osokoa da. Guk nahi dugu esperientzia honekin frogatu emaitzak lortzen  direla, hori dela bidea. Mankomunitatean bertan herri gehiago ere prest  daude lekukoa hartzeko.<\/p>\n<p>-o-o-o-<\/p>\n<p><strong> Hiri hondakinen atez ateko bilketa egiten lehen euskal udalerria izango da Usurbil (Gara)<br \/>\n<\/strong><\/p>\n<p><em>Gari MUJIKA <\/em><\/p>\n<p>Hiri hondakinen kudeaketan aitzindariak izango dira usurbildarrak,  Udalak eta San Markoseko Mankomunitateak adostu duten hitzarmena dela  medio. Hiri hondakinen atez ateko bilketa egingo duen lehenbiziko  udalerria izango da Euskal Herri osoan, eta gainera, birziklatzea eta  konpostaren sorrera biderkatzeko asmoa dute. Horrekin, Zubietan  ezartzekotan diren errauste plantaren aurrean beste aukera batzuk  egingarriak direla frogatu nahi du herriak.<\/p>\n<p>San Markoseko zabortegia ofizialki itxi eta hurrengo egunean aurkeztu  zuten Usurbilen urtarrilaz geroztik martxan izango den hiri hondakinak  kudeatzeko bide berria. Zabortegia hizpide, San Markoseko  lehendakariorde eta Usurbilgo zinegotzi Imanol Azpirozek gogor kritikatu  zuen orain arte egindako kudeaketa; baita errauste plantaren  proposamena ere. \u00abZabortegia itxi nahi dute, Zubietan errauste planta  egiteko\u00bb, salatu zuen Azpirozek, hondakin organikoak ez zabortegian, ez  errauste plantan ez direla sailkatzen nabarmenduz. Eta, horixe da,  hondakin organikoa, hain zuzen, bestelako kudeaketa baten gakoa.<\/p>\n<p><em>Astelehenean herri batzarra<\/em><\/p>\n<p>\u00abUsurbilek datuak eskuetan dituela erakutsiko du Zubietako errauste  plantak ez duela ez hanka eta ez buru\u00bb, gaineratu zuen San Markoseko  lehendakariordeak.<\/p>\n<p>San Markoseko Mankomunitateko lehendakari Ricardo Ortegak  usurbildarrak zoriondu zituen, eta zorte ona opa zien. Mankomunitateko  gainontzeko bederatzi udalerriei, berriz, eredu horri arretaz  begiratzeko esan zien.<\/p>\n<p>Xabier Mikel Errekondo Usurbilgo alkateak, ostera, oraindik proiektu  den eta azkenean herritarrek erabakiko duten sistemaren xehetasunak eman  zituen. Hala, datorren astelehenean, urriak 20, herri batzarra egingo  dutela esan zuen, eta Usurbilgo herritarrak bertara deitu dituztela,  parte-hartze prozesu bati hasiera emateko.<\/p>\n<p><em>Eraginkorra eta merkeagoa<\/em><\/p>\n<p>Erronka handia ezarri diote euren buruari, lehen urrats batean,  udalerriko birziklatze tasa %20tik %80ra gehitzea espero baitute.  \u00abAuzo-lanean aritzea\u00bb eskatzen duen erronka honek, gainera, hondakinen  kudeaketa eredu hau egungoa baino merkeagoa dela frogatuko du,  Errekondoren esanetan.<\/p>\n<p>Etxe guztietan hamar litroko edukiontziak jartzea, landa eremuetan  konposta egiteko bitartekoak, Zubietan \u00abGarbi-txiki\u00bb zentro bat  kokatzea, industrialdeetan hondakinen tasa bakoitzak sortzen duenaren  arabera ordaintzea\u2026 Aurreproiektuan alderdi guztiak jaso dituzte, baina,  astelehenean hasiko den parte-hartze prozesuaren bidez hartuko dituzte  erabaki zehatzak. Izan ere, hitza eta erabakia hasieratik usurbildarrei  eman nahi baitie Udalak.<\/p>\n<p>-o-o-o-<\/p>\n<p><strong>Badator atez ateko bilketa sistema (Noaua!<\/strong><\/p>\n<p>Usurbil, osasuna atez ate lemapean aurkeztu zen urriaren<br \/>\n14an, prentsaurrean, abian jarri nahi den hondakinen atez ateko gaikako bilketa sistema berria.<br \/>\nEkitaldian bildu ziren alkate Xabier Mikel Errekondo, San Markos Mankomunitateko lehendakari Ricardo<br \/>\nOrtega eta lehendakariorde eta udal ordezkari Imanol Azpiroz.<br \/>\nAurkezpen kanpainaren aldarriarekin bat etorrita, hondakinen gaiari  lotuta alkateak argi adierazi zuen zein den usurbildarren nahia; herri  garbi eta osasuntsua<br \/>\nizatea. Horregatik, erronka handia izan arren, herritarrei hondakinen  arazoa haienganatu eta abiatzear den parte hartze prozesuan inplikatzera  deitu zituen, atez ateko bilketa egitasmoa aurkezteko eskaini zuten  prentsaurrekoan. Sistema berriarekin hondakin kopurua %80raino jaitsi  nahi da. Eta bide beretik, Errekondok gogorarazi bezala, helburu<br \/>\ngorenera ailegatu, zaborra zero izatera igarotzea.<br \/>\nEsperientzia berri honetan udalerri pilotu bihurtzeko prest egoteagatik Udalak erakutsitako jarrera txalotu nahi<br \/>\nizan zuen bestalde, Ricardo Ortegak.<br \/>\nMankomunitateko lehendakariak bi erakundeak<br \/>\nelkarlanean arituko direla adierazi zuen; egitasmo berriaren finantziazioaren zati bat Mankomunitateak bere<br \/>\ngain hartuko du. Bestalde, laguntza gehiago lortzeko Foru Aldundiarekin gestioak egiten ari direla jakinarazi zuen.<br \/>\nUsurbil herri eredugarri bihurtzeko bidean izanik zorte ona opa eta  deialdia egin zien Mankomunitateko gainerako bederatzi udalerriei,  Usurbilen abiatuko den<br \/>\nprozesua \u201carretaz jarrai dezaten\u201d. Bide beretik, Imanol Azpirozek  sistema berria San Markosko eremu osora zabaltzeko nahia agertu zuen.  \u201cAtez atekoak erakutsiko<br \/>\ndu, errausketak ez duela ez buru ezta hankarik ere\u201d, adierazi zuen.<br \/>\nAurreproiektua diseinatua dutenez, zenbait xehetasun aurreratu zituzten. Asmoa, sistema berriarekin urtarrilean<br \/>\nhastea litzateke. Hondakinen bilketa eta tratamendua ez da berdina izango zonalde guztietan. Herri gunean adibidez,<br \/>\nhondakin zatiak etxe atariko gune egokituan utzi eta kamioi batek jasoko lituzke finkatutako ordutegi eta maiztasunean.<br \/>\nLanda eremuan aldiz, ahal den neurrian autokonpostajea bultzatu nahi da. Zubietan Garbigune txiki bat ere kokatuko<br \/>\ndutela adierazi zuten.<br \/>\nAipatutakoak eragileen aurreikuspenak dira. Datorren astelehenean abian jarriko den herritarrei zuzendutako parte<br \/>\nhartze prozesuarekin Udalak gauzatu nahi duen atez ateko bilketa sistemaren proiektuari itxura edo forma emango<br \/>\nbaitzaio.<\/p>\n<p><em>Datozen asteetan, bi bilera erronda<br \/>\negingo dira, auzoz auzo.<\/em><br \/>\nUrriak 20, astelehena 18:30: Aurkezpen bilkura Sutegin.<br \/>\nUrriak 21, asteartea, 18:30: Kaxkoko aurkezpena Sutegin.<br \/>\nUrriak 22, asteazkena, 18:30: Landa eremuko aurkezpena Sutegin.<br \/>\nUrriak 23, osteguna, 18:30: Komertzio eta poligonoetako aurkezpena Sutegin.<br \/>\nUrriak 24, ostirala, 18:30: Santueneko aurkezpena, auzo elkarteko egoitzan.<br \/>\nUrriak 25, larunbata 17:00: Zubietako aurkezpena, frontoi atzeko lokalean.<br \/>\nUrriak 27, astelehena 18:30: Aginagako aurkezpena, bertako ludotekan.<br \/>\nAuzoz auzoko aurkezpenak<\/p>\n<p><em>Atez ateko bilketa sistema berrira egokitzeko,<br \/>\nhiri hondakinen udal ordenantza aldatuko da <\/em><\/p>\n<p>Abian jarri nahi den hiri hondakinen bilketa eta tratamendu<br \/>\nsistema berrirantz, beste aurrerapauso bat eman du udalbatzak; gai horri lotuta orain arte indarrean<br \/>\nzen udal ordenantza aldatzea.<br \/>\nGobernu taldeak proposatutako testuak gehiengo osoaren behin behineko onespena jaso zuen pasa den astean.<br \/>\nOrain arte indarrean egon den udal ordenantzak hondakinak sailkatu gabe, nahastuta eta eduki ontzietan egitea<br \/>\naurreikusten zuen. Atez ateko bilketa sistema berriaren ezaugarriak jasotzen ez dituenez, egungo udal ordenantza<br \/>\naldatzea proposatu zen azken ezohiko osoko bilkuran, pasa den urriaren 10ean.<br \/>\nUdal gobernu taldeak, Aralarrek eta PSE-EEk babestuta onartu zen. EAJPNVko zinegotzia ez zen pleno aretoan<br \/>\negon. EAko ordezkariek aurka bozkatu zuten, abian jarri nahi den bilketa sistema berria ez baitute uste eraginkorra<br \/>\nizango denik. Bestalde, udal ordenantzan hutsune dezente sumatzen dituztela adierazi zuen Salome Portu zinegotziak;<br \/>\neskaini nahi den udal zerbitzuaren moduaren eta maiztasunari dagokionean adibidez.<br \/>\nLehenago egin bezala, udal gobernu taldetik gonbita luzatu zieten EAko ordezkariei, gutxi barru zabalduko den<br \/>\nparte hartze prozesuarekin bat egin dezaten. Alkate Xabier Mikel  Errekondok hondakinena alderdien gainetik dagoen arazo bat dela  gogorarazi zuen, guztioi dagokiguna eta egin<br \/>\nbeharreko ahalegina osasunaren aldekoa dela gogorarazi zuen.<br \/>\nAralarretik sistema berriarekiko adostasuna agertu zuten. Lontxo Zubiriak, herritarren konbentzimendutik eta gauzak<br \/>\nondo egiten<\/p>\n<p><em>Herritarren laguntzaz zehaztuko da<br \/>\nzabor bilketa zer modutan egingo den<\/em><\/p>\n<p>Hasieraz onartua izan den udal ordenantza egokituan zehazten denez,  herritarren laguntzaz erabakiko du Udalak bilketa zerbitzua zer modutan  gauzatu; ordutegiak,<br \/>\nbilketa maiztasunak\u2026 Zonaldeka hartu nahi dira erabakiak.<br \/>\nSistema berria martxan jartzen den unetik aurrera, hiri hondakinek bi kudeatzaile izango dituzte; herritarrak eta<br \/>\nUdala. Norberak sortutako hondakinak etxe atarian utzi eta langileek jaso artean, erantzukizuna herritarrena izango da.<br \/>\nHortik aurrerakoa, Udalarena. Beraz, guztion arteko elkarlana ezinbestekoa izango da.<br \/>\nUdal ordenantza berrian zehazten denez, etxebizitzetan zein denda,  eskola, eraikin publiko, industria gune edota zerbitzuetan sortzen diren  hondakinak gaika<br \/>\nbilduko dira.<br \/>\n<em>Bilketa, gaika eta atez ate <\/em><\/p>\n<p>Zabor ontziak desagertu, hondakinak aika bildu eta egunero,<br \/>\naldez aurretik finkatutako modu, ordu ta lekuetan hondakin atal bakoitza  txe atarian uztea dira, ordenantza berriak jasotzen dituen ezaugarri  nagusiak.<br \/>\nHondakinen atez ateko bilketa sistema berriarekin beira, ontziak,  papera, kartoia, oinetako eta jantziak\u2026 bilduko dira. Eta noski, baita  hondakinen zatirik handiena ere; organikoa.<br \/>\nBilketa sistema berriaren prozedura ere jasotzen du hasieraz aldatzea onartu den udal ordenantzak. Herritar bakoitzak<br \/>\nsortutako hondakinak gaika sailkatu eta zati bakoitza etxe atarian utzi beharko du. Ontzi batean, eta aldez<br \/>\naurretik finkatutako egun eta ordu zehatzetan.<\/p>\n<p>Udal langileak ontzi bakoitza hartu eta bildutakoa ibilgailura  eramateaz arduratuko dira. Ibilgailuan jasotakoa tratamendu guneetara  edo transferentzia zentroetara eraman eta bertan utziko da, tratatzeko.  Bestalde, herritarrek izango dituzten ontziak aldika garbituko dira.<\/p>\n<p>-o-o-o-<br \/>\n<strong>Los vecinos de Usurbil ultimar\u00e1n el sistema de recogida de basura puerta a puerta (Noticias de Gipuzkoa)<\/strong><br \/>\n<em>El municipio activar\u00e1 el programa piloto tras un proceso de participaci\u00f3n ciudadana<\/em><\/p>\n<p>donostia. El Ayuntamiento de Usurbil activar\u00e1 la semana que viene un  proceso de participaci\u00f3n ciudadana para perfilar y concretar el proyecto  de recogida de basuras puerta a puerta que se pondr\u00e1 en marcha \u201ca  comienzos del a\u00f1o que viene\u201d, seg\u00fan inform\u00f3 ayer el alcalde del  municipio, Xabier Mikel Errekondo. El primer edil usurbildarra afirm\u00f3  que este \u201cpionero\u201d programa nace con la vocaci\u00f3n de \u201cextenderse a otras  localidades\u201d y asegur\u00f3 que \u201cpuede ser m\u00e1s barato que los m\u00e9todos de  recolecci\u00f3n selectiva actuales\u201d.<\/p>\n<p>Aunque ser\u00e1n los propios vecinos quienes decidir\u00e1n el funcionamiento  del sistema, la Mancomunidad de San Marcos y el Consistorio ya han  realizado un anteproyecto que los vecinos podr\u00e1n conocer en las  reuniones que se organizar\u00e1n a partir del pr\u00f3ximo lunes. Este documento,  seg\u00fan explic\u00f3 el alcalde, propone que en el \u00e1mbito rural se realice el  autocompostaje y que las empresas paguen sus tasas de basura en funci\u00f3n  de la cantidad de desechos que acumulen, entre otros aspectos.<\/p>\n<p>Errekondo ofreci\u00f3 detalles del proceso de participaci\u00f3n ciudadana en  una presentaci\u00f3n realizada en Usurbil junto con el presidente y el  vicepresidente de San Marcos, Ricardo Ortega y Imanol Azpiroz,  respectivamente. La mancomunidad ofrecer\u00e1 asesoramiento al municipio  usurbildarra y apoyar\u00e1 econ\u00f3micamente la prueba piloto, aunque sus  responsables esperan que la Diputaci\u00f3n tambi\u00e9n ofrezca alguna  subvenci\u00f3n. \u201cEl resto de municipios de San Marcos seguir\u00e1n con atenci\u00f3n  la prueba piloto de Usurbil\u201d, declar\u00f3 Ortega.<\/p>\n<p><em>\u2018osasuna atez ate\u2019<\/em> Seg\u00fan explic\u00f3 el alcalde del municipio,  la iniciativa parte del compromiso de los vecinos de Usurbil con el  medio ambiente y de la intenci\u00f3n de evitar \u201clos problemas de salud que  provocar\u00eda la construcci\u00f3n de la incineradora de Zubieta\u201d. Por esa  raz\u00f3n, el proyecto de recogida de basura puerta a puerta se desarrollar\u00e1  bajo el lemaUsurbil. Osasuna atez ate \u2013 Usurbil. Salud puerta a  puerta-. \u201d Estamos seguros de que los espectaculares porcentajes de  materia reciclada que conseguiremos sacar\u00e1n a relucir que una planta de  incineraci\u00f3n no tiene ni pies ni cabeza\u201d, pronostic\u00f3. En este sentido,  asegur\u00f3 que el objetivo inicial es llegar \u201cal menos\u201d al 80% de desechos  aprovechados, aunque el \u201cfin supremo\u201d es el 100%.<\/p>\n<p>Para alcanzar esas cifras, el Ayuntamiento de Usurbil pondr\u00e1 en  marcha un sistema de recogida de basuras puerta a puerta que involucrar\u00e1  a los vecinos en la separaci\u00f3n de cinco tipos de desechos distintos.  Seg\u00fan detall\u00f3 Errekondo, el anteproyecto propone que la basura org\u00e1nica  se recoja tres veces por semana; el vidrio y los botes, dos; el papel y  el cart\u00f3n, una; los desechos inservibles, una; y los pa\u00f1ales y  compresas, seis veces. Ser\u00e1n los operarios quienes vayan de casa en casa  a recoger las bolsas, para lo que se habilitar\u00e1 un cami\u00f3n de recogida  especial. Sin embargo, Errekondo incidi\u00f3 en que el sistema final  depender\u00e1 de las opiniones que trasladen los vecinos.<\/p>\n<p>En las zonas rurales se promover\u00e1 el autocompostaje, y en Zubieta  tambi\u00e9n se habilitar\u00e1 una zona para ese fin. Errekondo indic\u00f3 que  estudian que los pol\u00edgonos paguen unas tasas proporcionales a la  cantidad de desechos que produzcan.<\/p>\n<p>-o-o-o-<\/p>\n<p><strong>Usurbil \u2018jubila\u2019 los contenedores de basura (Diario Vasco)<\/strong><br \/>\n<em>De la mano de San Marcos, el municipio iniciar\u00e1 un proyecto piloto de recogida selectiva de portal a portal<\/em><\/p>\n<p>La basura regresa a la puerta de casa. Usurbil se ha propuesto  jubilar los enormes contenedores verdes que ya forman parte del paisaje  habitual de nuestras calles para dar paso a un sistema de recogida de  portal a portal. Casi como se hac\u00eda anta\u00f1o. Eso s\u00ed, con la importante  diferencia de que ahora la recogida es selectiva y ser\u00e1n los propios  vecinos quienes se ocupar\u00e1n de dejarlo de esa forma en el portal.<\/p>\n<p>El todav\u00eda proyecto, que espera ponerse en marcha a comienzos de  2009, fue presentado ayer en el Ayuntamiento de Usurbil, en una acto en  el que la Mancomunidad de San Marcos se comprometi\u00f3 formalmente a  devolver la competencia total de recogida de residuos al Ayuntamiento y a  dotar de asesoramiento t\u00e9cnico y financiaci\u00f3n al municipio para que  pueda llevar a cabo su proyecto de recogida \u00abportal a portal\u00bb.<\/p>\n<p>En la rueda de prensa de ayer, tomaron parte Xabier Mikel Errekondo  (ANV), alcalde de Usurbil; Ricardo Ortega (EB), presidente de la  Mancomunidad de San Marcos; e Imanol Azpiroz (ANV), vicepresidente de la  Mancomunidad.<br \/>\nLa iniciativa se enmarca en la exploraci\u00f3n de alternativas a la gesti\u00f3n  de residuos que la Mancomunidad de San Marcos est\u00e1 llevando a cabo desde  se hicieran con las riendas de la gesti\u00f3n del patronato EB y ANV,  formaciones contrarias a la creaci\u00f3n de la incineradora en Zubieta, como  destino final de las basuras no recicladas.<\/p>\n<p>El nuevo sistema, que \u00ababarcar\u00e1 a los cerca de 6.000 habitantes\u00bb de  Usurbil, se inspira \u00aben otros llevados a cabo con \u00e9xito en otras  localidades europeas\u00bb. Se trata de una recogida de portal a portal que,  en la pr\u00e1ctica, supondr\u00e1 \u00abla retirada de los actuales contenedores\u00bb de  papel (azul), envases (amarillo) y verde oscuro (resto de basura). En su  lugar, los vecinos se ocupar\u00e1n de seleccionar en casa la basura y de  bajarla al portal de casa repartida en bolsas y cubos.<br \/>\nParticipaci\u00f3n ciudadana<\/p>\n<p>Seg\u00fan se\u00f1al\u00f3 ayer Errekondo, a partir de la semana que viene se  abrir\u00e1 \u00abun proceso de participaci\u00f3n ciudadana\u00bb para concretar el modo y  los horarios de la recogida. No obstante, en un principio, entrar\u00edan en  este modelo de recogida selectiva las fracciones de basura org\u00e1nica  (restos de comida cruda, cocinada), el papel, los envases y el rechazo  (el resto de basura). El vidrio se recoger\u00eda utilizando los igl\u00faes  actuales.<br \/>\nLa fracci\u00f3n org\u00e1nica se depositar\u00eda delante del portal en un cubo de  pl\u00e1stico con un sistema de seguridad que impide el acceso de animales y  que ser\u00e1 facilitado por el Ayuntamiento.<\/p>\n<p>El papel se recoger\u00e1 en cajas o bolsas del mismo material y los  envases en bolsas recicladas. El resto de residuos se bajar\u00e1n al portal  en bolsas de basura. En un principio, dependiendo del d\u00eda de la semana  se recoger\u00eda un tipo de residuo distinto.<br \/>\nUna vez que se ponga en marcha la experiencia de Usurbil, que quiere  llegar \u00abal 80% de recogida selectiva\u00bb, la Mancomunidad pretende  \u00abextender el modelo al resto de municipios\u00bb que aglutina.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Usurbilgo udalak prentsaren aurrean aurkeztu du atez ate zaborrak biltzeko proiektu berria, urtea bukatu baino lehen martxan jarriko dena. Katalunian gisa honetan egindako esperientzien ildotik montatu da dena, eta udalak Usurbilgo herritarrei 20an aurkeztuko die plana, jendearen iradokizunez osatu eta berehala martxan jartzeko. Albistea eman dute Berriak, Garak, Noaua herri astekariak, Diario de Noticiasek eta [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":56,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[102,36],"tags":[],"class_list":["post-419","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-atez-atekoa","category-gaikako-bilketa"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v27.3 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Usurbilen dena prest dago atez ateko zabor bilketari ekiteko - Zero zabor<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2008\/10\/15\/usurbilen-dena-prest-dago-atez-ateko-zabor-bilketari-ekiteko\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Usurbilen dena prest dago atez ateko zabor bilketari ekiteko - Zero zabor\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Usurbilgo udalak prentsaren aurrean aurkeztu du atez ate zaborrak biltzeko proiektu berria, urtea bukatu baino lehen martxan jarriko dena. Katalunian gisa honetan egindako esperientzien ildotik montatu da dena, eta udalak Usurbilgo herritarrei 20an aurkeztuko die plana, jendearen iradokizunez osatu eta berehala martxan jartzeko. Albistea eman dute Berriak, Garak, Noaua herri astekariak, Diario de Noticiasek eta [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2008\/10\/15\/usurbilen-dena-prest-dago-atez-ateko-zabor-bilketari-ekiteko\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Zero zabor\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2008-10-15T19:06:21+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"zero-zabor\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"zero-zabor\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"16 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2008\\\/10\\\/15\\\/usurbilen-dena-prest-dago-atez-ateko-zabor-bilketari-ekiteko\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2008\\\/10\\\/15\\\/usurbilen-dena-prest-dago-atez-ateko-zabor-bilketari-ekiteko\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"zero-zabor\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/0a9ace215df0c6e3165314687205090e\"},\"headline\":\"Usurbilen dena prest dago atez ateko zabor bilketari ekiteko\",\"datePublished\":\"2008-10-15T19:06:21+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2008\\\/10\\\/15\\\/usurbilen-dena-prest-dago-atez-ateko-zabor-bilketari-ekiteko\\\/\"},\"wordCount\":3212,\"commentCount\":0,\"articleSection\":[\"Atez atekoa\",\"Gaikako bilketa\"],\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"CommentAction\",\"name\":\"Comment\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2008\\\/10\\\/15\\\/usurbilen-dena-prest-dago-atez-ateko-zabor-bilketari-ekiteko\\\/#respond\"]}]},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2008\\\/10\\\/15\\\/usurbilen-dena-prest-dago-atez-ateko-zabor-bilketari-ekiteko\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2008\\\/10\\\/15\\\/usurbilen-dena-prest-dago-atez-ateko-zabor-bilketari-ekiteko\\\/\",\"name\":\"Usurbilen dena prest dago atez ateko zabor bilketari ekiteko - Zero zabor\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2008-10-15T19:06:21+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/0a9ace215df0c6e3165314687205090e\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2008\\\/10\\\/15\\\/usurbilen-dena-prest-dago-atez-ateko-zabor-bilketari-ekiteko\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2008\\\/10\\\/15\\\/usurbilen-dena-prest-dago-atez-ateko-zabor-bilketari-ekiteko\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2008\\\/10\\\/15\\\/usurbilen-dena-prest-dago-atez-ateko-zabor-bilketari-ekiteko\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Usurbilen dena prest dago atez ateko zabor bilketari ekiteko\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/\",\"name\":\"Zero zabor\",\"description\":\"Hondakin onena, sortzen ez dena\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/0a9ace215df0c6e3165314687205090e\",\"name\":\"zero-zabor\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/4f67776a2c6309fd8c9fef27e03c4f815f40fda682959e34360590864409df60?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/4f67776a2c6309fd8c9fef27e03c4f815f40fda682959e34360590864409df60?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/4f67776a2c6309fd8c9fef27e03c4f815f40fda682959e34360590864409df60?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"zero-zabor\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/author\\\/zero-zabor\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Usurbilen dena prest dago atez ateko zabor bilketari ekiteko - Zero zabor","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2008\/10\/15\/usurbilen-dena-prest-dago-atez-ateko-zabor-bilketari-ekiteko\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"Usurbilen dena prest dago atez ateko zabor bilketari ekiteko - Zero zabor","og_description":"Usurbilgo udalak prentsaren aurrean aurkeztu du atez ate zaborrak biltzeko proiektu berria, urtea bukatu baino lehen martxan jarriko dena. Katalunian gisa honetan egindako esperientzien ildotik montatu da dena, eta udalak Usurbilgo herritarrei 20an aurkeztuko die plana, jendearen iradokizunez osatu eta berehala martxan jartzeko. Albistea eman dute Berriak, Garak, Noaua herri astekariak, Diario de Noticiasek eta [&hellip;]","og_url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2008\/10\/15\/usurbilen-dena-prest-dago-atez-ateko-zabor-bilketari-ekiteko\/","og_site_name":"Zero zabor","article_published_time":"2008-10-15T19:06:21+00:00","author":"zero-zabor","twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Written by":"zero-zabor","Est. reading time":"16 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2008\/10\/15\/usurbilen-dena-prest-dago-atez-ateko-zabor-bilketari-ekiteko\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2008\/10\/15\/usurbilen-dena-prest-dago-atez-ateko-zabor-bilketari-ekiteko\/"},"author":{"name":"zero-zabor","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/#\/schema\/person\/0a9ace215df0c6e3165314687205090e"},"headline":"Usurbilen dena prest dago atez ateko zabor bilketari ekiteko","datePublished":"2008-10-15T19:06:21+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2008\/10\/15\/usurbilen-dena-prest-dago-atez-ateko-zabor-bilketari-ekiteko\/"},"wordCount":3212,"commentCount":0,"articleSection":["Atez atekoa","Gaikako bilketa"],"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"CommentAction","name":"Comment","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2008\/10\/15\/usurbilen-dena-prest-dago-atez-ateko-zabor-bilketari-ekiteko\/#respond"]}]},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2008\/10\/15\/usurbilen-dena-prest-dago-atez-ateko-zabor-bilketari-ekiteko\/","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2008\/10\/15\/usurbilen-dena-prest-dago-atez-ateko-zabor-bilketari-ekiteko\/","name":"Usurbilen dena prest dago atez ateko zabor bilketari ekiteko - Zero zabor","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/#website"},"datePublished":"2008-10-15T19:06:21+00:00","author":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/#\/schema\/person\/0a9ace215df0c6e3165314687205090e"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2008\/10\/15\/usurbilen-dena-prest-dago-atez-ateko-zabor-bilketari-ekiteko\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2008\/10\/15\/usurbilen-dena-prest-dago-atez-ateko-zabor-bilketari-ekiteko\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2008\/10\/15\/usurbilen-dena-prest-dago-atez-ateko-zabor-bilketari-ekiteko\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Usurbilen dena prest dago atez ateko zabor bilketari ekiteko"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/#website","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/","name":"Zero zabor","description":"Hondakin onena, sortzen ez dena","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/#\/schema\/person\/0a9ace215df0c6e3165314687205090e","name":"zero-zabor","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/4f67776a2c6309fd8c9fef27e03c4f815f40fda682959e34360590864409df60?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/4f67776a2c6309fd8c9fef27e03c4f815f40fda682959e34360590864409df60?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/4f67776a2c6309fd8c9fef27e03c4f815f40fda682959e34360590864409df60?s=96&d=mm&r=g","caption":"zero-zabor"},"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/author\/zero-zabor\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/419","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/users\/56"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=419"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/419\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=419"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=419"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=419"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}