{"id":431,"date":"2008-11-10T19:12:04","date_gmt":"2008-11-10T19:12:04","guid":{"rendered":"http:\/\/www.argia.eus\/zero-zabor\/?p=431"},"modified":"2008-11-10T19:12:04","modified_gmt":"2008-11-10T19:12:04","slug":"usurbilgo-herritarrak-ari-dira-atez-ateko-hondakin-bilketarako-prestaketan","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2008\/11\/10\/usurbilgo-herritarrak-ari-dira-atez-ateko-hondakin-bilketarako-prestaketan\/","title":{"rendered":"Usurbilgo herritarrak ari dira atez ateko hondakin bilketarako prestaketan"},"content":{"rendered":"<p>Usurbilgo udala prestaketa lanak egiten ari da heldu den  urtarriletik aurrera etxeetako hondakinen bilketa atez ate egiteko.  Herritarren aurrean aurkeztu da plana, eta jendearen ekarpenekin  aberastu. Xabier Mikel Errekondo alkateak, berriz, sistema berria  inguruko herrietara ere zabaltzeko eskatu du.<!--more--><\/p>\n<p><strong>Atez ateko bilketa sistema Usurbilen<br \/>\nHerriak herriarentzat eraikitako sistema (<a href=\"http:\/\/www.gara.net\/paperezkoa\/20081108\/105601\/eu\/Herriak-herriarentzat-eraikitako-sistema\">Gara<\/a>)<\/strong><\/p>\n<p><em>Maider EIZMENDI<\/em><\/p>\n<p>Aspaldi honetan Usurbilgo kale bazter, denda eta tabernetan  hizketagai nagusi bilakatu dira nork bere etxean pilatzen dituen  hondakinak. Ez da harritzekoa, datorren urtean horiek etxean txukun  sailkatu eta dagokien modu eta tokian utzi beharko dituzte  usurbildarrek, orain artean birziklatu ez diren hondakin organikoei  arreta berezia eskainita. Atez-ateko bilketa sistema jarriko dute  Gipuzkoako herri honetan epe motzean.<\/p>\n<p>Atez ateko esperientziak ezagutzeko, San Markoseko eta Debagoieneko  mankomunitateetako udal ordezkariek urte hasieran Kataluniara eta  Mallorcara egindako bidaian, bertako agintarien aholku ugari jaso  zituzten. Tartean, garrantzitsuena akaso, herritarren parte-hartzea  sustatzeko premiarena. Izan ere, atez ateko bilketa sistemaren arrakasta  herritarren konpromisoan dago neurri handian, eta hori bultzatzeko  aproposena sistema bera lantzeko orduan haien parte hartzea bideratzea  da, dudarik gabe.<\/p>\n<p>Hori ulertuta, Usurbilgo Udalak orain bi aste pasatxo, herritarrak  informatu eta euren iritzi eta ekarpenak jasotzeko kanpaina jarri zuen  abian. Gaur Zubietan -Gipuzkoako Foru Aldundiak errausketa planta eraiki  nahi duen tokian- egingo den batzarrarekin emango diote amaiera  bigarren bilera sortari. Gustura daude udal ordezkariak kanpainaren  nondik norakoekin, herritar askok parte hartu dutelako eta jarrera  aktiboa erakutsiz gainera, kezkak azalduz eta proposamenak luzatuz.<\/p>\n<p>Iragan astelehenean, Sutegi kultur etxean egindako batzarra horren  adibide izan zen. Udaleko ordezkari eta teknikariek aurreko bilera  sortan jasotako ekarpenen berri eman zuten, eta haien saioa bukatu  bezain laster hasi ziren bertan bildutako herritarrak galderak egiten  eta kezkak agertzen. \u00abEta norbaitek birziklatu nahi ez badu?\u00bb. Helburua  ez da hasiera batean behintzat inor derrigortzea, baina sistemak  funtzionatuko badu, beharrezkoa da bizilagun guztien parte-hartzea  bermatzea. \u00abErosoa da, beste sistemak baino erosoagoa. Kontua izan behar  da zaborrak bereizteko, baina ate ondoan jasotzeak baditu abantailak\u00bb.  Horixe Usurbilgo Udalean aholkularitza lanetan ari den Jordi Colomerren  erantzuna. Galderak eta iradokizunak bata bestearen ondotik iritsi  ziren.<\/p>\n<p><em>Bilketa egunez egitea erabaki dute<\/em><\/p>\n<p>Usurbilgo Udalak proposatzen duen eredua lau puntu nagusitan  sostengatzen da. Herrigunean atez ateko bilketa jarriko dute abian,  hondakinen frakzio bakoitza egun eta ordu zehatzetan jasoz. Hasiera  batean, gaueko bilketa proposatu bazuten ere, herritarren eskaera izan  da goizeko 06.30etik 09.00ak bitartean hondakinak uzteko aukera izatea,  \u00aberosoago zaielako\u00bb. Ordutegi horretara moldatu ezin duenak berriz,  herrian barna jarriko diren \u00ablarrialdi guneetan\u00bb uzteko aukera izango  du, txartel baten bidez.<\/p>\n<p>Landaguneetan autokonpostajea bultzatuko dute hondakin organikoei  dagokienez, gainerakoak, berriz, \u00ablarrialdi guneetan\u00bb utzi beharko  dituzte.<\/p>\n<p>Zubietan oraindik ere ikusteko dago. Hasieran \u00abGarbitxiki\u00bb bat  jartzeko asmoa zegoen, baina atez ateko bilketa ere ez dute baztertu.  Azkenean, bizilagunek erabaki beharko dute aldekoak eta kontrakoak  aztertu ostean.<\/p>\n<p>Sistema honek komertzioak eta industriak sortzen dituen hondakinak  ere aintzat hartzen ditu, eta pisuaren eta jasotze aldien baitan  ordaindu beharko dute. Hau da, zenbat eta zabor gehiago sortu eta  gehiagotan biltzeko eskatu, orduan eta gehiago ordaindu beharko dute.  Hala, aste honetan bertan egin den bileran, oraindik ere hausnartu  beharra dutela adierazi dute sektore horietako ordezkariek.<\/p>\n<p>Bileratan aztertzen ari diren gaien artean dago, esate baterako,  kaleko zaborrontziekin zer egin. Aukera bi ari dira hausnartzen: guztiak  kentzea edota zaborraren frakzio ezberdinak jasotzeko aukera ematen  duten zaborrontziak jartzea. Zalantza eragiten duen aukera lehena,  garestia bigarrena.<\/p>\n<p>Herritarren artean ardura nabarmena da. \u00abKomeria ederrak izango  ditugu hau martxan jartzen denean\u00bb. Gisa honetakoak entzun zitezkeen  Sutegiko atearen ondoan. Larritasuna eta jakin-mina bai, baina atez  ateko bilketa martxan jarriko duen lehendabiziko herria izateak  \u00abharrotasuna\u00bb ere eragiten die eta hori ere nabaria da: \u00abOndo baino  hobeto ikasi beharko dugu zer egin behar den, aurrenekoak izanda gaizki  hastea besterik ez zaigu falta\u00bb.<\/p>\n<p><em><strong> Gipuzkoako aldundiaren joko bikoitza salatu du ezker abertzaleak<\/strong><\/em><br \/>\nHerritarrei, orain artean egin duten bezala, errauste-plantaren aurka  eta hondakinak kudeatzeko alternatiben alde lanean jarraitzeko gonbita  luzatu zieten atzo Peio Gaskon eta Gabi Isasa ezker abertzaleko  ordezkariek.<\/p>\n<p>Donostian egindako agerraldian gogor kritikatu zuten Gipuzkoako Foru  Aldundiaren jarrera: \u00abUrte luzez San Markoseko zabortegia kiratsez eta  kutsaduraz bete duen hiri-hondakinen kudeaketa bultzatu du; orain,  berriz, Markel Olano, ahaldun nagusiak, Carlos Ormazabal diputatuak eta  enparauek Zubietako errauste-planta kutsakorra dute helburu\u00bb.<\/p>\n<p>Gogora ekarri zuten, gainera, datorren urtean eraikitze lanekin  hasteko asmoa azaldu dutela, \u00abherriaren borondatearen eta herritarren  osasunaren gainetik\u00bb. Ildo horretan, salatu zuten egitasmo hau ezker  abertzaleari botoa eman zioten 72.000 gipuzkoarren aurkako apartheid-ari  esker daramatela aurrera.<\/p>\n<p>Ezker abertzaleak, ordea, zabor kudeaketarako bestelako eredu bat  landu duen bakarra izan dela gogorarazi eta sistemarik egokiena,  material organikoa ere kontuan hartuko duen atez ateko bilketa dela  nabarmendu zuten, hau baita, euren iritziz, \u00abosasunarekin eta  ingurumenarekin bat egiten duen konponbidea\u00bb erdiesteko modu bakarra.<\/p>\n<p>Ahotan hartu zuten Usurbilen abian jartzekotan diren eta lantzen ari  diren kudeaketa modua. \u00abUsurbilen martxan jarriko den eredua ez da hor  bukatzen, ez da `esperientzia pilotu\u2019 deitzen duten horietako bat;  Usurbilen martxan jarriko den eredua gainerako herrietako erreferentzia  izango da\u00bb.<\/p>\n<p>Kritikatu zutenez, Foru Aldundiko arduradunek birziklatzearen eta  konpostatzearen aldeko apustua egiten dutela diote, baina bien bitartean  Zubietan errauste-planta eraiki ahal izateko milioika euro bideratzen  dituzte. \u00abZein arrazoi du Gipuzkoako Foru Aldundiak birzikla daitezkeen  materialak erretzeko, atez ateko bilketak halako emaitzak lortu  dituenean?\u00bb, galdegin zuten, sistema honekin birziklatze tasak %20tik  %80ra igotzeko aukera dagoela gogora ekartzearekin batera.<\/p>\n<p>-o-o-o<\/p>\n<p><em>Xabier Mikel Errekondo, Usurbilgo alkatea:<\/em><br \/>\n<strong>\u00abEz du zentzurik bide hau guk bakarrik egitea\u00bb (<a href=\"http:\/\/www.gara.net\/paperezkoa\/20081108\/105622\/eu\/Ez-du-zentzurik-bide-hau-guk-bakarrik-egitea\">Gara<\/a>)<\/strong><br \/>\n<em>Une honetan duen buruhausterik handiena atez ateko bilketa sistema  abian jartzea da, buru-belarri ari da lan horretan. Mahai gainean jarri  eta \u00abgustuz\u00bb baino beharrez heldu behar izan dio hondakinen arazoari.  Ardura bai, baina herritarren erantzunak sortu dion asebetetzea ere ezin  du ezkutatu.<\/em><\/p>\n<p><em>Erronka garrantzitsua hartu duzue zuen gain, nola bizi duzue aitzindari lanetan aritzea?<\/em><\/p>\n<p>Herri txikia izanik, aitzindaritza lan hau erronka ikaragarria da  Udalarentzat. Ez da gaiaren gainean interes berezia dugula, baino heldu  egin behar izan diogu garrantzi handia baitu. Pisuzko arazoa da, orain  artean ezkutuan izan dena eta bat-batean `magia\u2019 hori desagertu eta  mahai gainean jarri zaigu. Horrek bultzatu gaitu aitzindari izan diren  herriengandik ikastera eta atez-ateko bilketa hondakinak kudeatzeko modu  egokiena dela ohartu gara. Udalean eta San Markos Mankomunitatean  horren alde egin da.<\/p>\n<p>Aurretik izan den kudeaketa ez da ona izan eta San Markos  zabortegiaren itxierarekin ez da soluziorik eman, arazoa areagotu  besterik ez da egin. Erraustegiaren eredua modernotzat saldu nahi  digute, baina ikusi dugu beste herri batzuetan atzera egiten ari direla  kutsadura nabaria eragiten duelako inguruko kilometro askoko eremuan.  Eredu horiek baztertu egin behar dira eta ingurumena eta osasuna babestu  behar ditugu. Guk aurkitu dugun irtenbide osasungarriena hau da, eta  ekonomikoki bideragarria gainera. Birzikla daitekeen hondakin bat  erretzeak ez du zentzurik eta %90 birziklagarria bada, horretara jo  behar dugu eta ez egungo tasetan gelditu eta gainerakoa erre.<\/p>\n<p><em>Sistemak nahi dituen emaitzak emateko, ordea, zuen atzetik beste batzuek etorri behar dute.<\/em><\/p>\n<p>Argi dago ez duela inolako zentzurik eta guk ez genuke, gainera, lan  guzti hau egingo bakarrak izateko. Beharbada, Usurbilgo hondakinei  soluzioa emango bagenie ere, ez dugu ezer aurreratuko zaborraren  arazoari soluzio emateko hori egiten bakarrak bagara. San Markos  Mankomunitateak ere sistema honen alde egin du, eta bertako herri  gehienek ere apustu bera egiten dute. Ziur gaude datorren urtean beste  herri batzuk jarraituko dutela gure bidea. Jakin badakigu, gainera, gure  lanaren jarraipen estua egiten ari direla, interes berezia dutelako.  Hor daude esaterako, Lezo, Oiartzun, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta,  Arrasate, Bergara, Antzuola\u2026 Gainera, mehatxua den arazo larri bati egin  nahi zaio aurre, errausketa plantari; eta, horregatik, ez du zentzurik  bide hau guk bakarrik egiteak.<\/p>\n<p><em>Sistema hau urte hasieran abiaraziko zenutela aipatu zenuten, posible izango al da?<\/em><\/p>\n<p>Zaila da data zehaztea, lan honetan buru-belarri sartzean konturatzen  zara benetan zenbat xehetasun lotu eta kontuan izan behar diren. Gure  apustua urtarrilean bertan martxan jartzea da eta, gure ustez, gainera  egingarria da.<\/p>\n<p><em>Zein da bide honetan aurkitu duzuen trabarik handiena?<\/em><\/p>\n<p>Arazorik handiena arazoa bera da. Erronkarik handiena hondakinen  arazoa guztion arazoa dela ulertaraztea da. Ez da nahikoa udal gobernu  batek erabaki bat hartzea. Herritar guztien arazoa da, batez ere  ondorioak guztiok pairatzen ditugulako. Atez ateko bilketa guztioi  dagokigu eta guztion erantzukizunean oinarritzen den irtenbidea da.  Horixe da zailena eta, aldi berean, erakargarriena ere bai.<\/p>\n<p><em>Hondakinak biltzeaz ari zarete, baina arazoak tratamenduan daude batez ere, ez da hala?<\/em><\/p>\n<p>Tratamenduan guda handia dago. Gipuzkoako Foru Aldundiak interes  berezia du berea ez den eskumen bat bere egiteko. Horretarako sortu zuen  partzuergoen formula Gipuzkoako mankomunitateekin hitzarmena sinatuta.  Horren aurkako helegitea jarrita dago, eskumena herriena delako eta  herriek ez dutelako onetsi. Foru Aldundiak hondakinen tratamenduaren  eskumena bere egiten duela esaten jarraitzen du; gure iritziz,  hurbiltasunaren printzipioa aplikatu behar da, eta horregatik apustua  egiten dugu Usurbilen konpostatze planta bat jartzeko eta Usurbili eta  inguruko herriei zerbitzua emateko.<\/p>\n<p><em>Parte-hartze kanpaina arrakastatsua ari zarete egiten, espero al zenuten horrelakorik?<\/em><\/p>\n<p>Hori nahi genuen eta erronka bat abiatzean aukera guztiak irudikatzen  dituzu. Benetan prozesu parte-hartzailea egin nahi baduzu, beti izaten  da kezka. Lanketa berezia egin dugu herriko eragileen bitartez eta  komunikazio plan berezi bat egiten ari gara. Oso gustura gaude,  herritarrengan sumatzen da hondakinekiko kezka eta irtenbide bat eman  behar zaiela ulertu dute. Guk planteatzen dugun bilketarekin eta  konpostatze guneekin birziklatze tasak handiak dira, konpostajea lekuan  bertan eginda, zikloa amaituko dugu eta horrek errauste-plantaren  elikagaia desagerraraziko du.<\/p>\n<p><em>Herritarrek kezka eta ardura asko agertu al dituzte?<\/em><\/p>\n<p>Jendeak kezka du, eta horrek berak bultzatu du parte hartzera eta  sistemaren gainean informazioa biltzera. Atez ateko bilketa  instituzioetan onetsi arren, jendeak ere onartu du. Zalantzak, batez  ere, zehatzak dira, sistemak berak nola funtzionatuko duen galdetzen  dute eta zentzu horretan ekarpen asko egiten ari dira.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Usurbilgo udala prestaketa lanak egiten ari da heldu den urtarriletik aurrera etxeetako hondakinen bilketa atez ate egiteko. Herritarren aurrean aurkeztu da plana, eta jendearen ekarpenekin aberastu. Xabier Mikel Errekondo alkateak, berriz, sistema berria inguruko herrietara ere zabaltzeko eskatu du.<\/p>\n","protected":false},"author":56,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[102,36],"tags":[],"class_list":["post-431","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-atez-atekoa","category-gaikako-bilketa"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v27.3 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Usurbilgo herritarrak ari dira atez ateko hondakin bilketarako prestaketan - Zero zabor<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2008\/11\/10\/usurbilgo-herritarrak-ari-dira-atez-ateko-hondakin-bilketarako-prestaketan\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Usurbilgo herritarrak ari dira atez ateko hondakin bilketarako prestaketan - Zero zabor\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Usurbilgo udala prestaketa lanak egiten ari da heldu den urtarriletik aurrera etxeetako hondakinen bilketa atez ate egiteko. Herritarren aurrean aurkeztu da plana, eta jendearen ekarpenekin aberastu. Xabier Mikel Errekondo alkateak, berriz, sistema berria inguruko herrietara ere zabaltzeko eskatu du.\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2008\/11\/10\/usurbilgo-herritarrak-ari-dira-atez-ateko-hondakin-bilketarako-prestaketan\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Zero zabor\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2008-11-10T19:12:04+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"zero-zabor\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"zero-zabor\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"8 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2008\\\/11\\\/10\\\/usurbilgo-herritarrak-ari-dira-atez-ateko-hondakin-bilketarako-prestaketan\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2008\\\/11\\\/10\\\/usurbilgo-herritarrak-ari-dira-atez-ateko-hondakin-bilketarako-prestaketan\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"zero-zabor\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/0a9ace215df0c6e3165314687205090e\"},\"headline\":\"Usurbilgo herritarrak ari dira atez ateko hondakin bilketarako prestaketan\",\"datePublished\":\"2008-11-10T19:12:04+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2008\\\/11\\\/10\\\/usurbilgo-herritarrak-ari-dira-atez-ateko-hondakin-bilketarako-prestaketan\\\/\"},\"wordCount\":1540,\"commentCount\":0,\"articleSection\":[\"Atez atekoa\",\"Gaikako bilketa\"],\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"CommentAction\",\"name\":\"Comment\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2008\\\/11\\\/10\\\/usurbilgo-herritarrak-ari-dira-atez-ateko-hondakin-bilketarako-prestaketan\\\/#respond\"]}]},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2008\\\/11\\\/10\\\/usurbilgo-herritarrak-ari-dira-atez-ateko-hondakin-bilketarako-prestaketan\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2008\\\/11\\\/10\\\/usurbilgo-herritarrak-ari-dira-atez-ateko-hondakin-bilketarako-prestaketan\\\/\",\"name\":\"Usurbilgo herritarrak ari dira atez ateko hondakin bilketarako prestaketan - Zero zabor\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2008-11-10T19:12:04+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/0a9ace215df0c6e3165314687205090e\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2008\\\/11\\\/10\\\/usurbilgo-herritarrak-ari-dira-atez-ateko-hondakin-bilketarako-prestaketan\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2008\\\/11\\\/10\\\/usurbilgo-herritarrak-ari-dira-atez-ateko-hondakin-bilketarako-prestaketan\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2008\\\/11\\\/10\\\/usurbilgo-herritarrak-ari-dira-atez-ateko-hondakin-bilketarako-prestaketan\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Usurbilgo herritarrak ari dira atez ateko hondakin bilketarako prestaketan\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/\",\"name\":\"Zero zabor\",\"description\":\"Hondakin onena, sortzen ez dena\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/0a9ace215df0c6e3165314687205090e\",\"name\":\"zero-zabor\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/4f67776a2c6309fd8c9fef27e03c4f815f40fda682959e34360590864409df60?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/4f67776a2c6309fd8c9fef27e03c4f815f40fda682959e34360590864409df60?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/4f67776a2c6309fd8c9fef27e03c4f815f40fda682959e34360590864409df60?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"zero-zabor\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/author\\\/zero-zabor\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Usurbilgo herritarrak ari dira atez ateko hondakin bilketarako prestaketan - Zero zabor","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2008\/11\/10\/usurbilgo-herritarrak-ari-dira-atez-ateko-hondakin-bilketarako-prestaketan\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"Usurbilgo herritarrak ari dira atez ateko hondakin bilketarako prestaketan - Zero zabor","og_description":"Usurbilgo udala prestaketa lanak egiten ari da heldu den urtarriletik aurrera etxeetako hondakinen bilketa atez ate egiteko. Herritarren aurrean aurkeztu da plana, eta jendearen ekarpenekin aberastu. Xabier Mikel Errekondo alkateak, berriz, sistema berria inguruko herrietara ere zabaltzeko eskatu du.","og_url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2008\/11\/10\/usurbilgo-herritarrak-ari-dira-atez-ateko-hondakin-bilketarako-prestaketan\/","og_site_name":"Zero zabor","article_published_time":"2008-11-10T19:12:04+00:00","author":"zero-zabor","twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Written by":"zero-zabor","Est. reading time":"8 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2008\/11\/10\/usurbilgo-herritarrak-ari-dira-atez-ateko-hondakin-bilketarako-prestaketan\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2008\/11\/10\/usurbilgo-herritarrak-ari-dira-atez-ateko-hondakin-bilketarako-prestaketan\/"},"author":{"name":"zero-zabor","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/#\/schema\/person\/0a9ace215df0c6e3165314687205090e"},"headline":"Usurbilgo herritarrak ari dira atez ateko hondakin bilketarako prestaketan","datePublished":"2008-11-10T19:12:04+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2008\/11\/10\/usurbilgo-herritarrak-ari-dira-atez-ateko-hondakin-bilketarako-prestaketan\/"},"wordCount":1540,"commentCount":0,"articleSection":["Atez atekoa","Gaikako bilketa"],"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"CommentAction","name":"Comment","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2008\/11\/10\/usurbilgo-herritarrak-ari-dira-atez-ateko-hondakin-bilketarako-prestaketan\/#respond"]}]},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2008\/11\/10\/usurbilgo-herritarrak-ari-dira-atez-ateko-hondakin-bilketarako-prestaketan\/","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2008\/11\/10\/usurbilgo-herritarrak-ari-dira-atez-ateko-hondakin-bilketarako-prestaketan\/","name":"Usurbilgo herritarrak ari dira atez ateko hondakin bilketarako prestaketan - Zero zabor","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/#website"},"datePublished":"2008-11-10T19:12:04+00:00","author":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/#\/schema\/person\/0a9ace215df0c6e3165314687205090e"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2008\/11\/10\/usurbilgo-herritarrak-ari-dira-atez-ateko-hondakin-bilketarako-prestaketan\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2008\/11\/10\/usurbilgo-herritarrak-ari-dira-atez-ateko-hondakin-bilketarako-prestaketan\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2008\/11\/10\/usurbilgo-herritarrak-ari-dira-atez-ateko-hondakin-bilketarako-prestaketan\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Usurbilgo herritarrak ari dira atez ateko hondakin bilketarako prestaketan"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/#website","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/","name":"Zero zabor","description":"Hondakin onena, sortzen ez dena","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/#\/schema\/person\/0a9ace215df0c6e3165314687205090e","name":"zero-zabor","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/4f67776a2c6309fd8c9fef27e03c4f815f40fda682959e34360590864409df60?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/4f67776a2c6309fd8c9fef27e03c4f815f40fda682959e34360590864409df60?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/4f67776a2c6309fd8c9fef27e03c4f815f40fda682959e34360590864409df60?s=96&d=mm&r=g","caption":"zero-zabor"},"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/author\/zero-zabor\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/431","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/users\/56"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=431"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/431\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=431"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=431"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=431"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}