{"id":433,"date":"2008-11-08T19:13:00","date_gmt":"2008-11-08T19:13:00","guid":{"rendered":"http:\/\/www.argia.eus\/zero-zabor\/?p=433"},"modified":"2008-11-08T19:13:00","modified_gmt":"2008-11-08T19:13:00","slug":"lapurdiko-hondakinentzako-bil-eta-garbik-ez-du-zabortegi-berririk-irekiko","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2008\/11\/08\/lapurdiko-hondakinentzako-bil-eta-garbik-ez-du-zabortegi-berririk-irekiko\/","title":{"rendered":"Lapurdiko hondakinentzako Bil eta Garbik ez du zabortegi berririk irekiko"},"content":{"rendered":"<p>Zuberoako Sarrikotako proiektua herriko bozketan atzera erori  ondoren, Lapurdiko herri gehientsuenen hondakinak kudeatzen dituen Bil  eta Garbik erabaki du ez duela zabortegi berririk eraikiko. Esfortzu  handiagoa egingo omen du birtziklatzen eta hondakin produkzioa  gutxitzen. Baina 2011tik aurrera hondakinekin zer egingo den oraindik ez  dauka argi.<br \/>\n<!--more--><strong>Bil ta Garbik ez du bertze zabortegirik eginen Lapurdin (<a href=\"http:\/\/www.berria.info\/paperekoa\/harian\/2008-11-08\/002\/007\/Bil_ta_Garbik_ez_du_bertze_zabortegirik_eginen_Lapurdin._Urtero_60.000_tona_hondakin_eramaten_ditu_Bordelera_eta_hitzarmena_bukatzen_delarik_2013an_egitura_berriak_beharko_ditu_Baiona_Urru%E2%80%93a_Hazparne_eta_Senpereko_egiturak_sortu_edo_osatu_nahi_ditu_ordurako.htm\">Berria<\/a>)<br \/>\n<\/strong><\/p>\n<p><em>Urtero 60.000 tona hondakin eramaten ditu Bordelera, eta hitzarmena bukatzen delarik, 2013an, egitura berriak beharko ditu<\/em><\/p>\n<p><em>Baiona, Urru\u00f1a, Hazparne eta Senpereko egiturak sortu edo osatu nahi ditu ordurako<\/em><\/p>\n<p><em>Aitor Renteria<\/em><br \/>\nBaiona<\/p>\n<p>Duela bi urte iragarritako xedea aldatuz, Bil ta Garbik ez du  hondakinen bigarren lurperatze eremurik eginen Lapurdin. Gaur egun  60.000 tona hondakin kamioiz eramaten ditu Bordeleko eskualdera, bertan  lurperatzeko. Hitzarmena 2013an bukatuko da, eta ordurako hondakin  kopuru hori Lapurdin hartzeko egiturak ezarri beharko ditu plantan.  Duela bi urte beharrezkotzat jotzen zen egitura ez egitea deliberatu du,  beraz.<\/p>\n<p>Hondakin kopuru hori hartzeko, birziklatze sistema osatu beharko du,  eta lurperatze eremuak egokitu. Senpere aldeko hondakinak kudeatzen  dituen Bizi Garbia sindikatuak arazoaren parte bat konpon dezake,  Zaluaga Bi hondakindegiko egiturari esker. Baina bertan 25.000 tona  lurperatuko ditu gehienik, eta gaineratekoa bertze egitura batzuetan  lurperatu beharko da. Urru\u00f1ako Bittoli hondakindegiak itxia behar zuen  2006-2007an. Baina horren ondoan dagoen eremua baliatzea aztertzen ari  da Bil ta Garbi.<\/p>\n<p>Bil ta Garbik hondakinen balorazioa eta azken hondakinen lurperatzea  hobestea deliberatu zuen 2006an, errauste planten xedea baztertuz.  Ondoren, kudeatzen duen eremua bi zatitan banatzea deliberatu zuen, alde  batetik Lapurdi eta bertze aldetik Nafarroa Beherea eta Zuberoa. Azken  horri dagokionez, garraio zentroa eta azken hondakinak lurperatzeko  zabortegia Sarrikotapean (Zuberoa) deliberatu zuen. Hondakindegiaren  aurka dagoen taldeak irabazi zituen azken udal hauteskundeak. Laurent  Etxeberri auzapezak zin egin zuen egitura hori ez zela eginen. \u00abOroren  buru, arazoa ez bada konpontzen, prefetak deliberatu beharko du  hondakindegia egiten denez\u00bb, azaldu du Dominique Carrere Bil ta Garbiko  teknikariak. Gehienez bertan 25.000 tona lurperatuko dituztela berretsi  du. Aldiz, birzikla daitezkeen plastikoak Baionan eginen den zabortegira  eramanen dituzte, bereiztera.<\/p>\n<p>Bil ta Garbik ukan duen buruko minik handienetarikoa Lapurdin  hondakinak lurperatzeko eremu bat atzematea izan da. Sarrikotapeko xedea  iragarri zelarik, orduko auzapezarekin adosturik egon arren,  herritarren haserrea azaleratu zen. Herrien adostasunean oinarritutako  prozedurak ez zuen emaitzarik lortu Lapurdin. Bilaketa lasai egin ahal  izateko,bederen urtebeteko epea hartuko zuela iragarri zuen Alain Iriart  Bil ta Garbiko presidenteak.<\/p>\n<p><em>Bordeleko epea<\/em><\/p>\n<p>Ipar Euskal Herriko egitura guztiak zaharkituak zeuden 2004an. Urtero  emendatzen zen hondakin kopurua, eta zabortegien iraupenak azkena jo  zuen. Baionako Bachefores errauste planta ere zaharkitua zegoen, eta  ingurumenaren aldeko taldeen gaitzespena zeukan. Hondakinen tratamenduak  eragindako prezioan ere ezberdintasun handiak zeuden. Erraustearen  prezioa lurperatzearena baino handiagoa zen.<\/p>\n<p>Bil ta Garbik hastapen batean iragarri zuen xedea burutzeko epea 2011  zen. Izan ere, 2006an hitzarmen bat lortu zuen Suez taldeak Bordelen  (Frantzia) duen hondakindegi batekin. Urtero 60.000 tona hondakin  eramaten dituzte hara. Hitzarmenaren epea bost urtekoa zen hastapenean.  Baina, Carrerek jakinarazi duenez, bertze bi urteko luzamena lortu du  Bil ta Garbik.<\/p>\n<p>Bizi Garbia sindikatuarekin ere hitzarmena lortu du Bil ta Garbik,  Senpereko Zaluaga hondakindegia baliatzeko. Gehienik 25.000 tona ezar  ditzakete bertan. Aurten 17.000 tona inguru lurperatu dituzte.<\/p>\n<p>Hazparneko Hazketa hondakindegiarekin ere hitzarmena egin dute,  2015era arte baliatzeko, nahiz eta herritar ugarik legea urratzen dela  salatu.<\/p>\n<p>Urru\u00f1ako Bittoli hondakindegiak ateak itxi behar zituen 2004an, baina  arraberritze lanak egitea deliberatu zuen Bil ta Garbik. Milioi bat  euroren lanak burutu zituzten.<\/p>\n<p>Suez taldearekin duten hitzarmena bukatzen delarik, gaur egun  Bordelera bidaltzen dituzten hondakinak lurperatu beharko ditu Bil ta  Garbik. Nahiz eta Zaluagak hondakin gehiago hartu, bertze egitura batzuk  baliatu beharko ditu sindikatuak.<\/p>\n<p>Urru\u00f1ako Bittoli zabortegiaren ondoan bertze eremu bat dago, eta hura  erabil daitekeela uste du Carrerek. \u00abOraindik aztertzen ari gara eta ez  gara harremanetan sartu, baina landu beharko dugun aukera bat da\u00bb.  Egungo zabortegiaren eta eremu horren arteko ezberdintasuna ez dela  nabarmentzen azaldu du Carrerek. Hala ere, zer eginen duten zehazteko  sobera goiz dela dio, kontzertazioa burutu nahi dutelako urru\u00f1arrekin.<\/p>\n<p><em>Hondakinak murriztea xede<\/em><\/p>\n<p>Etxeetan ekoizten den hondakin kopurua jaiste aldera, kanpaina ugari  ezarri dituzte abian. Horien eraginkortasuna azaltzeko, 2002ko eta  2007ko datuak erkatzea aholkatzen du Carrerek. Biztanle kopurua %4  emendatu arren hondakin kopurua apaldu dela dio. Kalkulatuz biztanle  bakoitzak urtean tona erdi hondakin ekoizten duela, deus egin izan ez  balitz 90.000 tona leudekeela azaldu du. Aldiz, duela bost urteko  datuekin erkatuz, hondakin kopurua %8,5 apaldu dela dio, birziklatzen  denaren kopurua %44 emendatu delarik. \u00abSentsibilizazio kanpainetan dago  gakoa, hondakinak sortzen diren unean eragitea lortu behar dugu\u00bb.<\/p>\n<p>Zabortegietan egurra bereizteko parada eskaini du Bil ta Garbik.  2005ean Baigorri, Buztintzen eta Donapaleun. 2008an Baionan. Etxeetako  tinduak eta hondakin toxikoak biltzeko egitura ere osatu du.<\/p>\n<p>Osasun arloan erabiltzen diren botikak eta pikurak ere biltzen ditu.  Posta kutxetan publizitaterik ez hartzeko autokolantak ere banatzen ditu  Bil ta Garbik. Aste honetan berean elektronika arloko bilketa ezarri du  plantan.<\/p>\n<p>Sindikatuak ez du hondakinen bilketa egiteko eskumena. \u00abEzin gara  horretan sartu, baina herri eta Herri Arteko Sindikatuei baliabideak  partekatzeko prozedura proposatu behar diegu\u00bb.<\/p>\n<p>Hondakinen egitura osatzeko egin dituzten urratsak<br \/>\nSorrera. Hondakinak tratatzeko egitura sortzea agindu zuen prefetak  2002ko abuztuaren 22an. Ofizialki 2004ko urtarrilaren 1ean sortu zen Bil  ta Garbi sindikatua. Gaur egun, 201 herri eta 250.000 biztanle ditu  bere eremuan. Lapurdi, Nafarroa Behere eta Zuberoako herriez gain,  Biarnoko hiru kantonamenduk ere parte hartzen dute sindikatuan. Aldiz,  Donibane Lohizune inguruko herriak Bizi Garbia sindikatuan daude, ez Bil  ta Garbin. Hastapen batean Hendaiak hondakinak Irunera  (Gipuzkoa)eramateko xedea zuen, baina hango errauste plantaren xedea  bertan behera gelditu zelarik, Bil ta Garbin sartzeko eskatu zuen. Gaur  egun egiturako kidea da.<\/p>\n<p><em>Eskumenak. Hondakinak bidera ditzake eta tratatu. Ez du hondakinak biltzeko eskumenik.<\/em><\/p>\n<p>Hondakinak Bordelera. Gaur egun 60.000 tona hondakin bidaltzen  dituzte Bordeleko eskualdera kamioiz. Tona bakoitzeko 80 euro ordaindu  behar dituzte. Senpereko Zaluaga eremuan 17.000 tona inguru lurperatzen  dituzte , 70 euro tonako ordainduz. Kopuru horri garraioaren xahutzea  gehitu behar zaio. Bil ta Garbik hondakinak erraustea baztertu zuen.<\/p>\n<p>Ez dute aztertu hondakinak Gipuzkoara eramatea<br \/>\nEgituren premia eta azpiegituren kezka ukan arren, Lapurdiko hondakinak  Gipuzkoara eramateko aukera ez dute aztertu. Sindikatua sortu zelarik  aztertu zuten aukera, baztertzeko ondoren. Aukera guztiak aztertuko  dituzten arren, ez dute oso egingarria ikusten hondakinak Gipuzkoara  eramateko aukera.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Zuberoako Sarrikotako proiektua herriko bozketan atzera erori ondoren, Lapurdiko herri gehientsuenen hondakinak kudeatzen dituen Bil eta Garbik erabaki du ez duela zabortegi berririk eraikiko. Esfortzu handiagoa egingo omen du birtziklatzen eta hondakin produkzioa gutxitzen. Baina 2011tik aurrera hondakinekin zer egingo den oraindik ez dauka argi.<\/p>\n","protected":false},"author":56,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[92],"tags":[],"class_list":["post-433","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-zabortegia"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v27.3 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Lapurdiko hondakinentzako Bil eta Garbik ez du zabortegi berririk irekiko - Zero zabor<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2008\/11\/08\/lapurdiko-hondakinentzako-bil-eta-garbik-ez-du-zabortegi-berririk-irekiko\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Lapurdiko hondakinentzako Bil eta Garbik ez du zabortegi berririk irekiko - Zero zabor\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Zuberoako Sarrikotako proiektua herriko bozketan atzera erori ondoren, Lapurdiko herri gehientsuenen hondakinak kudeatzen dituen Bil eta Garbik erabaki du ez duela zabortegi berririk eraikiko. Esfortzu handiagoa egingo omen du birtziklatzen eta hondakin produkzioa gutxitzen. Baina 2011tik aurrera hondakinekin zer egingo den oraindik ez dauka argi.\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2008\/11\/08\/lapurdiko-hondakinentzako-bil-eta-garbik-ez-du-zabortegi-berririk-irekiko\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Zero zabor\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2008-11-08T19:13:00+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"zero-zabor\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"zero-zabor\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"5 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2008\\\/11\\\/08\\\/lapurdiko-hondakinentzako-bil-eta-garbik-ez-du-zabortegi-berririk-irekiko\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2008\\\/11\\\/08\\\/lapurdiko-hondakinentzako-bil-eta-garbik-ez-du-zabortegi-berririk-irekiko\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"zero-zabor\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/0a9ace215df0c6e3165314687205090e\"},\"headline\":\"Lapurdiko hondakinentzako Bil eta Garbik ez du zabortegi berririk irekiko\",\"datePublished\":\"2008-11-08T19:13:00+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2008\\\/11\\\/08\\\/lapurdiko-hondakinentzako-bil-eta-garbik-ez-du-zabortegi-berririk-irekiko\\\/\"},\"wordCount\":987,\"commentCount\":0,\"articleSection\":[\"Zabortegia\"],\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"CommentAction\",\"name\":\"Comment\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2008\\\/11\\\/08\\\/lapurdiko-hondakinentzako-bil-eta-garbik-ez-du-zabortegi-berririk-irekiko\\\/#respond\"]}]},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2008\\\/11\\\/08\\\/lapurdiko-hondakinentzako-bil-eta-garbik-ez-du-zabortegi-berririk-irekiko\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2008\\\/11\\\/08\\\/lapurdiko-hondakinentzako-bil-eta-garbik-ez-du-zabortegi-berririk-irekiko\\\/\",\"name\":\"Lapurdiko hondakinentzako Bil eta Garbik ez du zabortegi berririk irekiko - Zero zabor\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2008-11-08T19:13:00+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/0a9ace215df0c6e3165314687205090e\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2008\\\/11\\\/08\\\/lapurdiko-hondakinentzako-bil-eta-garbik-ez-du-zabortegi-berririk-irekiko\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2008\\\/11\\\/08\\\/lapurdiko-hondakinentzako-bil-eta-garbik-ez-du-zabortegi-berririk-irekiko\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2008\\\/11\\\/08\\\/lapurdiko-hondakinentzako-bil-eta-garbik-ez-du-zabortegi-berririk-irekiko\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Lapurdiko hondakinentzako Bil eta Garbik ez du zabortegi berririk irekiko\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/\",\"name\":\"Zero zabor\",\"description\":\"Hondakin onena, sortzen ez dena\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/0a9ace215df0c6e3165314687205090e\",\"name\":\"zero-zabor\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/4f67776a2c6309fd8c9fef27e03c4f815f40fda682959e34360590864409df60?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/4f67776a2c6309fd8c9fef27e03c4f815f40fda682959e34360590864409df60?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/4f67776a2c6309fd8c9fef27e03c4f815f40fda682959e34360590864409df60?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"zero-zabor\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/author\\\/zero-zabor\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Lapurdiko hondakinentzako Bil eta Garbik ez du zabortegi berririk irekiko - Zero zabor","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2008\/11\/08\/lapurdiko-hondakinentzako-bil-eta-garbik-ez-du-zabortegi-berririk-irekiko\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"Lapurdiko hondakinentzako Bil eta Garbik ez du zabortegi berririk irekiko - Zero zabor","og_description":"Zuberoako Sarrikotako proiektua herriko bozketan atzera erori ondoren, Lapurdiko herri gehientsuenen hondakinak kudeatzen dituen Bil eta Garbik erabaki du ez duela zabortegi berririk eraikiko. Esfortzu handiagoa egingo omen du birtziklatzen eta hondakin produkzioa gutxitzen. Baina 2011tik aurrera hondakinekin zer egingo den oraindik ez dauka argi.","og_url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2008\/11\/08\/lapurdiko-hondakinentzako-bil-eta-garbik-ez-du-zabortegi-berririk-irekiko\/","og_site_name":"Zero zabor","article_published_time":"2008-11-08T19:13:00+00:00","author":"zero-zabor","twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Written by":"zero-zabor","Est. reading time":"5 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2008\/11\/08\/lapurdiko-hondakinentzako-bil-eta-garbik-ez-du-zabortegi-berririk-irekiko\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2008\/11\/08\/lapurdiko-hondakinentzako-bil-eta-garbik-ez-du-zabortegi-berririk-irekiko\/"},"author":{"name":"zero-zabor","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/#\/schema\/person\/0a9ace215df0c6e3165314687205090e"},"headline":"Lapurdiko hondakinentzako Bil eta Garbik ez du zabortegi berririk irekiko","datePublished":"2008-11-08T19:13:00+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2008\/11\/08\/lapurdiko-hondakinentzako-bil-eta-garbik-ez-du-zabortegi-berririk-irekiko\/"},"wordCount":987,"commentCount":0,"articleSection":["Zabortegia"],"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"CommentAction","name":"Comment","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2008\/11\/08\/lapurdiko-hondakinentzako-bil-eta-garbik-ez-du-zabortegi-berririk-irekiko\/#respond"]}]},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2008\/11\/08\/lapurdiko-hondakinentzako-bil-eta-garbik-ez-du-zabortegi-berririk-irekiko\/","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2008\/11\/08\/lapurdiko-hondakinentzako-bil-eta-garbik-ez-du-zabortegi-berririk-irekiko\/","name":"Lapurdiko hondakinentzako Bil eta Garbik ez du zabortegi berririk irekiko - Zero zabor","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/#website"},"datePublished":"2008-11-08T19:13:00+00:00","author":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/#\/schema\/person\/0a9ace215df0c6e3165314687205090e"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2008\/11\/08\/lapurdiko-hondakinentzako-bil-eta-garbik-ez-du-zabortegi-berririk-irekiko\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2008\/11\/08\/lapurdiko-hondakinentzako-bil-eta-garbik-ez-du-zabortegi-berririk-irekiko\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2008\/11\/08\/lapurdiko-hondakinentzako-bil-eta-garbik-ez-du-zabortegi-berririk-irekiko\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Lapurdiko hondakinentzako Bil eta Garbik ez du zabortegi berririk irekiko"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/#website","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/","name":"Zero zabor","description":"Hondakin onena, sortzen ez dena","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/#\/schema\/person\/0a9ace215df0c6e3165314687205090e","name":"zero-zabor","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/4f67776a2c6309fd8c9fef27e03c4f815f40fda682959e34360590864409df60?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/4f67776a2c6309fd8c9fef27e03c4f815f40fda682959e34360590864409df60?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/4f67776a2c6309fd8c9fef27e03c4f815f40fda682959e34360590864409df60?s=96&d=mm&r=g","caption":"zero-zabor"},"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/author\/zero-zabor\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/433","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/users\/56"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=433"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/433\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=433"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=433"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=433"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}