{"id":455,"date":"2009-03-18T19:25:02","date_gmt":"2009-03-18T19:25:02","guid":{"rendered":"http:\/\/www.argia.eus\/zero-zabor\/?p=455"},"modified":"2009-03-18T19:25:02","modified_gmt":"2009-03-18T19:25:02","slug":"atez-ateko-hondakin-bilketa-iadanik-martxan-da-usurbilen","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2009\/03\/18\/atez-ateko-hondakin-bilketa-iadanik-martxan-da-usurbilen\/","title":{"rendered":"Atez ateko hondakin bilketa iadanik martxan da Usurbilen"},"content":{"rendered":"<p>2009ko martxoaren 16a historian markatuta geratuko da: gaurdanik  martxan da atez ateko hondakin bilketa Usurbilen. Etxeetako zaborrak %80  arte birtziklatzea ahalbideratzen duen sistema hau orain inguruko  herrietara zabaltzea da herritar askoren asmoa. Zortzi hilabete iraun du  atez atekoa udalean planifikatu, herritarrei aurkeztu, jendartean  eztabaidatu eta azkenean martxan jartzeko prozesuak. Komunikabide askok  ez diote jaramon handirik egin hilabete horietan, baina orain oihartzun  zabala lortu du. Albistea <a href=\"http:\/\/www.berria.info\/paperekoa\/harian\/2009-03-17\/002\/011\/Gaikako_bilketa_hasi_dute_Usurbilen_erraustea_ez_dela_behar_erakusteko.htm\">Berria<\/a>n, <a href=\"http:\/\/www.diariovasco.com\/20090317\/al-dia-local\/arranca-baile-cubos-20090317.html\">Diario Vasco<\/a>n eta <a href=\"http:\/\/www.noticiasdegipuzkoa.com\/ediciones\/2009\/03\/17\/sociedad\/gipuzkoa\/d17gip11.1439916.php\">Noticias de Gipuzkoa<\/a>n emanda bezala bildu dugu.<!--more--><strong>Gaikako bilketa hasi dute Usurbilen, erraustea ez dela behar erakusteko (Berria)<\/strong><br \/>\n<em>Udala oso pozik agertu da herritarren erantzunarekin, eta hemendik hiruzpalau astera espero dituzte lehen emaitzak<\/em><\/p>\n<p><em>Hasierako zalantzak izan dira herritarren artean, baina baita ilusioa ere<\/em><\/p>\n<p><em>Ainara Arratibel.<\/em><\/p>\n<p><em> * Hondakinen Legearen aldeko sinadura bilketa, bete-betean<br \/>\n* 8.000<br \/>\n* %80<br \/>\n* Herri galdeketa eskatu dute gaikako bilketaren aurkakoek<br \/>\n* Begi guztiak Usurbilera begira<\/em><\/p>\n<p>Egun berezia zen atzokoa Usurbilgo (Gipuzkoa) herritarrentzat.  Estreinakoz zaborren atez ateko bilketa jarri zuten martxan bertan.  Zabor organikorako edukiontzi marroiek hartu zuten orain arteko  edukiontzi urdin eta berdeen lekua. Ikusmina ikaragarria zen, eta baita  lehen egunetan ohikoak izaten diren zalantzak eta galderak ere. \u00abNoiz  etorri behar dut berriz edukiontzia jasotzera?\u00bb, galdetu zion adineko  emakume batek ondoan zuen bizilagunari. \u00abKamioia 11:00ak aldera pasatuko  da. Hortik aurrera, nahi duzunean\u00bb, erantzun zion bizilagunak. Baina  hortik harago, ilusioa igar zitekeen herritar gehienen aurpegi eta  hitzetan. Zaila dela onartu arren, nahi bat zuten. \u00abEa herri gehiagok  bat egiten duten, eta errauste planta ez egiteko balio duen\u00bb.<\/p>\n<p>Atzo abian jarri zuten zaborrak biltzeko sistema bereizketan  oinarritzen da. Hala, hemendik aurrera, ontziak plastikozko poltsetan  atera beharko dituzte herritarrek, astearte eta ostiraletan; papera,  paperezko poltsetan edo sokaz lotuta, asteazkenetan; birziklatu ezin  diren gaiak, igandeetan; zabor organikoa, berriz, astelehen, ostegun eta  larunbatetan. Erronka bikoitza du horrekin Udalak: zaborraren %80  birziklatzea eta zaborra kudeatzeko beste modu bat posible dela  frogatzea.<\/p>\n<p>08:50ean, espero baino 20 minutu beranduago, abiatu zen zaborra  biltzeko kamioia. Ordurako, etxebizitzen kanpoan ezarritako  zintzilikailu ugaritan zabor organikorako erabiliko dituzten edukiontzi  marroiak zeuden jarrita. Baziren, halere, korrika eta presaka zebiltzan  herritarrak ere. \u00abPasatu al da kamioia? Lo hartu dut, eta konturatu  naizenerako berandutu egin zait\u00bb, zioen gazte batek. Kamioia noiz  pasatuko zain zegoen adineko talde batek lasaitu zuen gaztea. \u00abLasai,  gizona. Atzeratuta datorrela esan dute\u00bb.<\/p>\n<p>Handik gertu zebilen kamioia. Eneida Lasa hari begira zegoen. Lasak  \u00abpozik\u00bb hartu du Udalaren ekimena. \u00abNik aspalditik birziklatzen dut.  Zabor organikoa bereiztea baino ez zitzaidan falta. Beraz, ez da  aldaketa handia izan\u00bb, zioen Lasak. \u00abOhituta\u00bb egon arren, atzo zaborra  ateratzea berezia izan zela nabarmendu zuen, edukiontzi marroia eskuetan  zuela. Bat etorri zen horrekin Luis Udabe. \u00abOraindik gogoan ditut zabor  guztiak poltsa berean botatzen genituen garaiak. Hori egiten genuela  pentsatu eta hotzikara etortzen zait\u00bb. Sistema berriak herritarrei  ahalegin eta kontrol berezia eskatzen diela iritzi dio Udabek, baina  egoerak hori baino gehiago eskatzen duela. \u00abEz badugu errauste plantarik  jartzea nahi, zerbait egin behar dugu herritarrek\u00bb.<\/p>\n<p>Kontrako iritziak ere baziren Usurbilgo herritarren artean. \u00abZergatik  behartu behar gaituzte zabor mota bakoitza egun eta ordu zehatz  batzuetan jaistera? Nik nahiago nuen orain arteko zaborrak jasotzeko  sistema. Askatasun handiagoa ematen zigun\u00bb, zioen adineko gizon batek.  Beste emakume baten ustez, sistema berriarekin jendeak berak zer jaten  eta irakurtzen duen jakingo du. \u00abHorretan ere kontrolatu egin behar al  gaituzte?\u00bb.<\/p>\n<p>Sistemari arazo txiki bat baino ez zion ikusten Ainhoa Azkuek.  \u00abAsteburuetan oso goiz jaiki beharko dugu zaborra botatzera jaisteko\u00bb.  Dena den, ahaleginak merezi duela nabarmendu zuen. \u00abIngurumena guk  zaintzen ez badugu, nork egingo du?\u00bb<\/p>\n<p>Ahalegin horretan, herritarrek kontzientzia har dezaten lan egin  behar dela nabarmendu zuen, bestalde, Gabina Tenak. \u00abJende gehienak dio  birziklatzearen alde dagoela, baina asko dira egiten ez dutenak\u00bb.  Tenaren arabera, horretan asko lagun dezake gaikako bilketak.  Alferkeriagatik edo, orain arte nire semeek ez zuten birziklatzen. Baina  dagoeneko etxean dituzte edukiontziak. Denborarekin jendea konturatuko  da ez dela batere kostatzen, eta mesede handia egiten ari direla  ingurumenari. Ohitura kontua baino ez da\u00bb.<\/p>\n<p><em>Pozik emaitzekin<\/em><\/p>\n<p>Bilketa lanetan aritu zen Jon Rueda, eta hark oso ontzat jo zuen  lehen eguna. \u00abLehen eguneko urduritasunak eta atzerapen txikiak alde  batera utzita, arazorik gabe egiten ari gara lana\u00bb. Herritarren  erantzuna ere ona izan zela azaldu zuen Ruedak. \u00abJende gehienak behar  den bezala utzi du zaborra\u00bb. Hori nabarmendu zuen, halaber, Xabier Mikel  Errekondok, Usurbilgo alkateak (ezker abertzalea). Egun historikotzat  jo zuen atzokoa. \u00abUsurbilgo herritarren erantzuna paregabea izan da.  Kantitateagatik ez ezik, kalitateagatik ere oso ona izan da jasotakoa.  Bildutako %95 zabor organiko garbia izan da. Oso pozik gaude  erantzunarekin\u00bb. Gaikako bilketaren inguruan egindako parte-hartze  prozesua \u00aberedugarria\u00bb izan dela nabarmendu zuen Errekondok. Hori dela  eta, \u00abkonfiantza osoa\u00bb du, emaitzak ikusten joan ahala, ekimenaren aurka  daudenak ere harekin bat egingo dutela. \u00abIkasketa fase batean gaude.  Lehen asteetan normala da gorabeherak izatea edo kalean zabor poltsak  ikustea. Hiruzpalau aste itxaron beharko dira lehen emaitzak ikusteko,  baina jendearen erantzuna ikusita ziur gaude onak izango direla. Espero  dugu errauste plantaren proiektua geratu ahal izateko balio izatea\u00bb,  adierazi zuen Errekondok.<\/p>\n<p><em>Hondakinen Legearen aldeko sinadura bilketa, bete-betean<\/em><\/p>\n<p>Aurrera jarraitzen du EAEn Hondakinen Legea izatearen alde Gipuzkoako  Errausketaren Aurkako Plataformen Koordinakundeak hasitako sinadura  bilketa. 30.000 sinadura bildu behar dituzte proposamena Eusko  Legebiltzarrean eztabaida dezaten. Apirilaren 30era arte dute  horretarako epea. Herriz herri ari dira sinadurak biltzen, eta baita  www.errausketarikez.org webgunearen bidez. Haien aburuz, egungo zabor  bilketaren sistemak huts egin du, eta atez ateko bilketaren alde egingo  duen legea sustatu nahi dute. \u00abSistema horrek modu egokian biltzen ditu  nahastu gabe dauden gaiak, eta herritarrak birziklatzera behartzen  ditu\u00bb, dio Unai Agirrek, koordinakundeko bozeramaileak.<\/p>\n<p><em>8.000<\/em><\/p>\n<p>Konposta egiteko programetan parte hartuko duten familiak Gipuzkoan.  Foru Aldundiaren arabera, Gipuzkoako 8.000 familia inguruk parte hartuko  dute aurten konposta egiteko programetan. Banakako eta binakako  etxebizitzen %25ek parte hartzea espero dute.<\/p>\n<p><em>%80<\/em><\/p>\n<p>Usurbilen birziklatu nahi den hondakin kopurua. Usurbilgo Udalak  egindako aurreikuspenen arabera, gaikako bilketa sistemari esker  zaborraren %80 birziklatzea lortuko da. Gaur egungo sistemaren bidez,  zaborraren %20-%30 artean birziklatzen da.<\/p>\n<p><em>Herri galdeketa eskatu dute gaikako bilketaren aurkakoek<\/em><\/p>\n<p>Atez ateko bilketaren aurka dauden Usurbilgo hainbat herritarrek  osatutako plataformak ekimenaren inguruan herri galdeketa egiteko eskatu  dio Usurbilgo alkateari. Horretarako, 790 sinadura bildu dituzte.  Xabier Mikel Errekondo Usurbilgo alkateak ziurtatu du herri galdeketa  egingo dela. Bide batez, plataformari galdegin dio eska dezala herri  galdeketa bat AHTaren, errauste plantaren eta horrelako gaien inguruan  ere.<\/p>\n<p>Plataformako kideen ustez, atez ateko sistemak eragozpenak eta  kalteak sortuko ditu. Gainera, \u00abinposatutako\u00bb sistema dela iritzi diote.  Haien ustez, herritarren intimitatea urratuko da, zaborra nola  bereizten den \u00abkontrolatuko\u00bb baita.<\/p>\n<p><em>Begi guztiak Usurbilera begira<\/em><\/p>\n<p><strong>San Markoseko Mankomunitateko beste hainbat herritan ez dute baztertzen atez ateko bilketa jartzea<\/strong><\/p>\n<p><em>A. Arratibel.<br \/>\nDonostia<\/em><\/p>\n<p>Zaborrak kudeatzeko sistemarik onena dela uste izan edo ez, Euskal  Herriko udalerri gehienak Usurbilen dauzkate jarrita begiak. Horien  artean daude, besteak beste, Usurbilekin batera San Markoseko  Mankomunitatean dauden Pasaia, Urnieta, Lasarte-Oria, Astigarraga eta  Donostia. Guztiak Usurbilgo esperientziak izango dituen emaitzen zain  daude. Pasaia eta Urnietako alkateek, gainera, aukerak ikusten dituzte  halako sistema bat beren herrian ere ezartzeko. Donostiaren,  Lasarte-Oriaren eta Astigarragaren kasuan, beste kudeaketa modu batzuen  alde egiten dute. Guztiek nabarmentzen dute, halere, zaborraren  kudeaketaren gaian ezinbestekoa dela herritarren eta erakundeen arteko  elkarlana. Erakundeen aldetik herritarren sentsibilizazioa bultzatu  behar dela ere uste dute.<\/p>\n<p>Urnietako alkate Mikel Izagirrek (UDA koalizioa) \u00abinbidia sanoarekin\u00bb  ikusten du Usurbilek hasitako ekimena. \u00abZoriontzekoa da herri batek  halako pausoa eman izana\u00bb. Bat dator horrekin Maider Ziganda, Pasaiako  alkatea (ezker abertzalea). \u00abOso ekimen interesgarria iruditzen zaigu,  eta uste dugu oso emaitza onak emango dituela\u00bb. Hiru arrazoi aipatzen  dituzte horretarako: birziklatzen den kopurua nabarmen igotzen dela,  zaborraren sailkapen askoz hobea egiten dela eta sortzen den hondakin  bolumena jaitsi egiten dela. Gainera, etorkizunari begira udalerri  guztiek hartu beharko duten bidea dela uste du Izagirrek. \u00abZaborraren  kudeaketaren kostua izugarri igotzen ari da, eta ni ziur naiz Usurbilek  kostu horiek gutxituko dituela. Beraz, arrazoi ekonomikoengatik bakarrik  bada ere, udal askok oso kontuan hartuko dute aukera hori\u00bb.<\/p>\n<p>Donostiako Ingurumen zinegotzi Denis Itxaso (PSE-EE) , Lasarte-Oriako  alkate Ana Urtxuegia eta Astigarragako alkateorde Zorione Etxezarraga  (EAJ) beste kudeaketa sistema batzuen aldekoak dira. Donostiako Udala,  adibidez, materia organikoarekin konposta egiteko Gipuzkoako Hondakinen  Partzuergoak iaz abian jarritako ekimenenean ari da parte hartzen. Hain  zuzen ere, Amarako 2.000 familiak egin dute bat proiektuarekin. Familia  horiek edukiontzi marroi batzuetan botatzen dute materia organikoa,  ondoren konposta egiteko. Atez ateko bilketak emaitza \u00abausartagoak\u00bb eman  ditzakeela aitortu arren, Itxasori aproposagoa iruditzen zaio Amaran  jarritako sistema: \u00abIruditzen zaigu askoz errazagoa eta unibertsalagoa  dela. Atez ateko sistemak ahalegin eta kontrol sozial handiagoa eskatzen  du. Jendeari askatasuna eman behar zaio zaborra nahi duenean botatzeko,  eta ez egoteko denbora guztian kamioia zein egunetan pasatuko den  pentsatzen\u00bb.<\/p>\n<p>Itxasok ez du baztertzen sistema beste auzo batzuetara zabaltzea.  \u00abHorrek ez du esan nahi, halere, hiri osoan sistema berdina ezarri behar  denik. Auzoz auzo egin beharreko hausnarketa da\u00bb. Bat dator horrekin  Urtxuegia. \u00abGuk, adibidez, Zabaleta auzoan gaikako sistema probatzeko  asmoa dugu. Baina zaila ikusten dugu auzo handietan halako sistema bat  jartzea\u00bb. Ez dute hori uste Izagirrek eta Zigandak. \u00abKataluniako zenbait  herri handitan gaikako bilketa egiten ari dira\u00bb.<\/p>\n<p><em>Atez ateko sistema herrian?<\/em><\/p>\n<p>Etxezarragak Foru Aldundiak errauste planta egiteko hartutako  erabakia babesten du. \u00abHerritarren artean ikusmin handia sortu da atez  ateko bilketarekin. Baina jendeak garbi izan behar du atez ateko bilketa  eginda ere zaborren zati bat erraustu egin beharko dela\u00bb. Haren ustez,  hutsen bat egon bada, komunikazioan egon da. \u00abBeharbada, ez dugu asmatu  jendeari behar bezala azaltzen errauste planta zer den\u00bb. Etxezarragak ez  du aurreikusten Astigarragan gaikako bilketa ezartzea, eta zaborraren  kudeaketaren inguruko eztabaida beste puntu batean dagoela nabarmendu  du. \u00abSortzen den hondakin kopuruaren arabera, zaborren zerga diferenteak  kobratzea aztertzen ari gara\u00bb.<\/p>\n<p>Atez ateko sistema ezartzearen alde egingo dute Pasaiako eta  Urnietako udal gobernuek. \u00abGure nahia eta helburua da legegintzaldia  amaitu aurretik abian jartzea. Dena den, Udala osatzen dugun taldeen  borondate politikoan dago gakoa\u00bb, dio Izagirrek. Zigandak ere lanean ari  direla azaldu du. \u00abUsurbilgo esperientzia gurera nola ekarri aztertu  beharko dugu\u00bb.<\/p>\n<p>Biak ziur dira Usurbilgo ekimenak arrakasta izango duela. Beste kontu  bat da horrek errauste planta ez egiteko balioko duen. \u00abLogikoena  litzateke hausnarketa egitea, baina interes politikoen arabera egongo da  hori\u00bb, dio Zigandak. Urtxuegiak ere zaila ikusten proiektua ez  gauzatzea. \u00abProiektua geratzeko genituen aukera txikienak ere kentzen  ari dira\u00bb. Dena den, borrokan jarraituko dutela berretsi du.<\/p>\n<p>-o-o-o-<\/p>\n<p><strong>Arranca el baile de cubos (Diario Vasco)<\/strong><\/p>\n<p><em>Usurbil estren\u00f3 el sistema de recogida de basuras de portal a portal con opiniones confrontadas de los vecinos<br \/>\nLIDE AGUIRRE<\/em><\/p>\n<p>Usurbil estren\u00f3 ayer un sistema de recogida de basura portal a  portal, novedoso en Euskadi y que ha generado divisi\u00f3n de opiniones  entre sus vecinos. No hab\u00edan dado las ocho y media de la ma\u00f1ana y varios  usurbildarras depositaban los residuos en cubos en el exterior de los  portales de cada vivienda, enganchados a una estructura met\u00e1lica  dise\u00f1ada ex profeso. Cada d\u00eda de la semana, entre las 6:30 y las 8:30  horas de la ma\u00f1ana, deber\u00e1n desechar un tipo de basura, y ayer, primer  d\u00eda, le tocaba el turno a los desechos org\u00e1nicos (provenientes de  alimentos).<\/p>\n<p>El sistema, que requiere un cambio en los h\u00e1bitos dom\u00e9sticos, dado  que hay que separar toda la basura del hogar, ha desatado cierta  controversia entre los habitantes de Usurbil. Algunos se quejan de los  posibles olores que generar\u00e1 la basura en verano y adelantan que \u00abhecha  la ley, hecha la trampa\u00bb. \u00abNo te pueden obligar a reciclar de esa  manera, y quien tenga mucha basura, con cr\u00edos en casa, o en los propios  bares, va a meter las bolsas de basura en el maletero del coche y se va a  ir a Lasarte a echarla en sus contenedores, o a las afueras\u00bb, comenta  Xabi, de 42 a\u00f1os.<\/p>\n<p><em>Ir acostumbr\u00e1ndose<\/em><br \/>\nOtros, sin embargo, opinan que es cuesti\u00f3n de tiempo adquirir \u00abla  costumbre de reciclar\u00bb. \u00abQuien algo quiere, algo le cuesta\u00bb, apunta  Arantza, de 35 a\u00f1os, en la plaza central de Usurbil. \u00abEs complicado al  principio, pero habr\u00e1 que ir acostumbr\u00e1ndose, es una obligaci\u00f3n  ciudadana si queremos acabar con las incineradoras. No se puede estar a  favor del medio ambiente pero no hacer nada por \u00e9l\u00bb.<br \/>\n\u00abEste sistema es una imposici\u00f3n del Ayuntamiento\u00bb, tercia en cambio el  gerente de un pub del municipio. Critica que el sistema le parece \u00abmuy  mal\u00bb y que no se ha consultado con los ciudadanos \u00aba pesar de que son  los que pagan\u00bb la recogida de basuras. \u00abAqu\u00ed, en el bar, los clientes  hablan, y una de las cosas que dicen es que la soluci\u00f3n que queda a esta  imposici\u00f3n va a ser meter la basura en el maletero, y llevarla a  Lasarte. Ya ver\u00e1s qu\u00e9 poco tarda en subir el nivel de basura en los  lugares de alrededor y, peor, en que aparezcan residuos por las calles\u00bb.<br \/>\nEste usurbildarra cree que el sistema traer\u00e1 problemas a los bares y  restaurantes, que generan much\u00edsima basura. \u00abTengo que dejar los  residuos en el almac\u00e9n a la espera de que llegue el d\u00eda en que pueda  deshacerme de ellos. La puerta es met\u00e1lica, en verano hace much\u00edsimo  calor\u00bb, relata, \u00aby en esa zona est\u00e1n los alimentos. En el Ayuntamiento  me dijeron que coloque papeles y cartones bajo el cubo de basura y que  abra la tapa, para que los cartones absorban la putrefacci\u00f3n, pero a\u00fan y  todo huele. En Catalu\u00f1a, este mismo sistema no funcion\u00f3\u00bb, critica.<br \/>\nAntxon tampoco est\u00e1 de acuerdo. Sostiene en la mano una bolsa de  pl\u00e1stico con c\u00e1scaras de pipas y comenta que no sabe si se trata de  comida org\u00e1nica, ni d\u00f3nde tirarlo. Adem\u00e1s, ya ha pasado la hora de tirar  la basura org\u00e1nica y hasta el jueves no toca de nuevo, as\u00ed que explica  que se lo tendr\u00e1 que llevar a casa -pues en la calle no hay  contenedores-. \u00abVa a ir al suelo. Al principio la gente reciclar\u00e1, pero  despu\u00e9s se cansar\u00e1, y la basura acabar\u00e1 en el suelo o en Lasarte\u00bb.<br \/>\nQuienes s\u00ed est\u00e1n de acuerdo con esta f\u00f3rmula son otras dos vecinas.  \u00abHace a\u00f1os, cuando salieron los contenedores de colores, para el vidrio y  el cart\u00f3n, por ejemplo, la gente tambi\u00e9n critic\u00f3 que era un l\u00edo separar  la basura. Sin embargo, con el tiempo, se convirti\u00f3 en lo m\u00e1s normal  del mundo. Pues con esto lo mismo, es cuesti\u00f3n de tiempo que la gente se  adapte, es adelantarse a los tiempos\u00bb.<br \/>\nPor ahora, lo que m\u00e1s cuesta es saber qu\u00e9 se puede y qu\u00e9 no se puede  echar. Por ejemplo, el papel con el que se envuelve la carne en las  carnicer\u00edas tiene un lado de papel y otro de pl\u00e1stico. \u00ab\u00bfQu\u00e9 hacemos con  eso?\u00bb, cuestionan.<\/p>\n<p><em>95% de pureza<\/em><br \/>\nEn la casa de cultura del municipio, Sutegi, hay habilitadas unas  oficinas de informaci\u00f3n que ayer comunicaron que los residuos recogidos  fueron de mucha pureza \u2013 del 95%- lo que demuestra que la gente \u00ablo est\u00e1  haciendo muy bien\u00bb.<br \/>\nTambi\u00e9n se mostr\u00f3 satisfecho el alcalde del Ayuntamiento, Xabier Mikel  Errekondo. \u00abLa recogida ha sido espl\u00e9ndida\u00bb, anunci\u00f3, \u00aby la  participaci\u00f3n ciudadana ha rebasado sus mejores previsiones\u00bb. \u00abHoy es el  comienzo de una nueva era en la que se demostrar\u00e1 que el problema de la  basura tiene una soluci\u00f3n que preserve el medio ambiente y respete la  salud de las personas\u00bb, declar\u00f3.<br \/>\nEl primer edil explic\u00f3 que con este sistema de recogida se pretende  pasar de reciclar de un 20% a un 80% en Usurbil. Sobre la posibilidad de  que la basura pueda acabar en contenedores vecinos, admiti\u00f3 que \u00abpuede  darse el caso, porque por mucho que se trabaje es imposible llegar al  100% de la poblaci\u00f3n. Pero es una respuesta residual\u00bb, apunta. \u00abEste es  un proceso de aprendizaje y hay personas que tienen sus dudas, pero los  usurbildarras trabajamos en la misma l\u00ednea, por el medio ambiente y la  salud, y podremos absorber esa respuesta negativa residual\u00bb.<\/p>\n<p>-o-o-o-<br \/>\n<strong>Usurbil registra una participaci\u00f3n vecinal del 50% en el primer d\u00eda del \u2018puerta a puerta\u2019 (Noticias de Gipuzkoa)<\/strong><\/p>\n<p>\u201c\u00c9ste es un d\u00eda hist\u00f3rico para Usurbil, el inicio de una nueva  etapa\u201d. Con estas palabras se refiri\u00f3 ayer el alcalde Xabier Mikel  Errekondo a la jornada de arranque del nuevo sistema de recogida puerta a  puerta de la basura instaurado en esta localidad. Tras hacer  desaparecer unos 130 contenedores de la v\u00eda p\u00fablica (todos salvo los de  vidrio), los vecinos comenzaron a las 6.30 horas a seguir un estricto  calendario seg\u00fan el cual los \u00fanicos desperdicios que se pueden sacar los  lunes son los org\u00e1nicos.<\/p>\n<p>Los basureros municipales calcularon que, en este primer d\u00eda,  alrededor de un 50% de los hogares cumpli\u00f3 debidamente lo establecido:  vertieron los restos de comida y jardiner\u00eda en los peque\u00f1os cubos  marrones repartidos por el Ayuntamiento y los colocaron despu\u00e9s en  colgadores instalados ex profeso en el exterior de los portales.<\/p>\n<p>La otra mitad de las perchas permaneci\u00f3 vac\u00eda, ya fuera porque las  familias no hab\u00edan almacenado desperdicios que depositar o porque los  abandonaron en otros lugares del pueblo de forma indebida.<\/p>\n<p>De hecho, a primera hora de la ma\u00f1ana se pod\u00edan ver bolsas de basura  en varios puntos de las calles de Usurbil, especialmente en aquellos  lugares donde anteriormente se ubicaban los contenedores de recogida en  masa. Asimismo, algunos vecinos dejaron err\u00f3neamente bolsas de pl\u00e1stico  con desechos en los colgadores, en lugar de depositar sus residuos  org\u00e1nicos en su correspondiente cubo marr\u00f3n.<\/p>\n<p>aprendizaje y adaptaci\u00f3n El Gobierno municipal reconoci\u00f3 que este  tipo de incidencias fueron habituales y, adem\u00e1s, se\u00f1al\u00f3 que se suceder\u00e1n  durante alg\u00fan tiempo. \u201cSer\u00e1 necesario un periodo de adaptaci\u00f3n de unas  tres o cuatro semanas para lograr que todo el mundo aprenda a seguir el  sistema debidamente\u201d, explic\u00f3 Xabier Mikel Erronkondo, quien agreg\u00f3 que  se intensificar\u00e1n durante este plazo las labores de informaci\u00f3n y  asesoramiento personalizado a la ciudadan\u00eda con el objetivo de alcanzar  un 80% de reciclaje, frente al 20% actual.<\/p>\n<p>Seg\u00fan datos del Consistorio, adem\u00e1s, un 20% de los hogares a\u00fan no  hab\u00eda recogido el domingo los recipientes necesarios para el puerta a  puerta , aunque ayer se estaban registrando numerosas solicitudes en la  oficina municipal.<\/p>\n<p>Pese a todo, el alcalde consider\u00f3 que los resultados del primer d\u00eda  fueron \u201cextraordinarios\u201d y resalt\u00f3 que \u201cno es s\u00f3lo que haya respondido  mucha gente, sino que, adem\u00e1s, se ha alcanzado un 95% de pureza en el  material\u201d. Los basureros municipales, que han recibido cursillos  espec\u00edficos sobre el puerta a puerta , confirmaron que \u201csalvo algunos  papeles absorbentes, el nivel de impropios detectado en los cubos es muy  bajo\u201d.<\/p>\n<p>Respecto a las quejas de algunos vecinos por la complejidad del  sistema, que eran ayer comentario habitual en tiendas y bares de  Usurbil, el Gobierno municipal admiti\u00f3 que \u201ccualquier cambio genera  reticencias al principio\u201d. Con todo, el alcalde se mostr\u00f3 convencido de  que \u201cla gente se ir\u00e1 adaptando poco a poco\u201d.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>2009ko martxoaren 16a historian markatuta geratuko da: gaurdanik martxan da atez ateko hondakin bilketa Usurbilen. Etxeetako zaborrak %80 arte birtziklatzea ahalbideratzen duen sistema hau orain inguruko herrietara zabaltzea da herritar askoren asmoa. Zortzi hilabete iraun du atez atekoa udalean planifikatu, herritarrei aurkeztu, jendartean eztabaidatu eta azkenean martxan jartzeko prozesuak. Komunikabide askok ez diote jaramon handirik [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":56,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[102,36],"tags":[],"class_list":["post-455","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-atez-atekoa","category-gaikako-bilketa"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v27.3 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Atez ateko hondakin bilketa iadanik martxan da Usurbilen - Zero zabor<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2009\/03\/18\/atez-ateko-hondakin-bilketa-iadanik-martxan-da-usurbilen\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Atez ateko hondakin bilketa iadanik martxan da Usurbilen - Zero zabor\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"2009ko martxoaren 16a historian markatuta geratuko da: gaurdanik martxan da atez ateko hondakin bilketa Usurbilen. Etxeetako zaborrak %80 arte birtziklatzea ahalbideratzen duen sistema hau orain inguruko herrietara zabaltzea da herritar askoren asmoa. Zortzi hilabete iraun du atez atekoa udalean planifikatu, herritarrei aurkeztu, jendartean eztabaidatu eta azkenean martxan jartzeko prozesuak. Komunikabide askok ez diote jaramon handirik [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2009\/03\/18\/atez-ateko-hondakin-bilketa-iadanik-martxan-da-usurbilen\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Zero zabor\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2009-03-18T19:25:02+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"zero-zabor\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"zero-zabor\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"15 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2009\\\/03\\\/18\\\/atez-ateko-hondakin-bilketa-iadanik-martxan-da-usurbilen\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2009\\\/03\\\/18\\\/atez-ateko-hondakin-bilketa-iadanik-martxan-da-usurbilen\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"zero-zabor\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/0a9ace215df0c6e3165314687205090e\"},\"headline\":\"Atez ateko hondakin bilketa iadanik martxan da Usurbilen\",\"datePublished\":\"2009-03-18T19:25:02+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2009\\\/03\\\/18\\\/atez-ateko-hondakin-bilketa-iadanik-martxan-da-usurbilen\\\/\"},\"wordCount\":3098,\"commentCount\":0,\"articleSection\":[\"Atez atekoa\",\"Gaikako bilketa\"],\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"CommentAction\",\"name\":\"Comment\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2009\\\/03\\\/18\\\/atez-ateko-hondakin-bilketa-iadanik-martxan-da-usurbilen\\\/#respond\"]}]},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2009\\\/03\\\/18\\\/atez-ateko-hondakin-bilketa-iadanik-martxan-da-usurbilen\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2009\\\/03\\\/18\\\/atez-ateko-hondakin-bilketa-iadanik-martxan-da-usurbilen\\\/\",\"name\":\"Atez ateko hondakin bilketa iadanik martxan da Usurbilen - Zero zabor\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2009-03-18T19:25:02+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/0a9ace215df0c6e3165314687205090e\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2009\\\/03\\\/18\\\/atez-ateko-hondakin-bilketa-iadanik-martxan-da-usurbilen\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2009\\\/03\\\/18\\\/atez-ateko-hondakin-bilketa-iadanik-martxan-da-usurbilen\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2009\\\/03\\\/18\\\/atez-ateko-hondakin-bilketa-iadanik-martxan-da-usurbilen\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Atez ateko hondakin bilketa iadanik martxan da Usurbilen\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/\",\"name\":\"Zero zabor\",\"description\":\"Hondakin onena, sortzen ez dena\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/0a9ace215df0c6e3165314687205090e\",\"name\":\"zero-zabor\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/4f67776a2c6309fd8c9fef27e03c4f815f40fda682959e34360590864409df60?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/4f67776a2c6309fd8c9fef27e03c4f815f40fda682959e34360590864409df60?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/4f67776a2c6309fd8c9fef27e03c4f815f40fda682959e34360590864409df60?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"zero-zabor\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/author\\\/zero-zabor\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Atez ateko hondakin bilketa iadanik martxan da Usurbilen - Zero zabor","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2009\/03\/18\/atez-ateko-hondakin-bilketa-iadanik-martxan-da-usurbilen\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"Atez ateko hondakin bilketa iadanik martxan da Usurbilen - Zero zabor","og_description":"2009ko martxoaren 16a historian markatuta geratuko da: gaurdanik martxan da atez ateko hondakin bilketa Usurbilen. Etxeetako zaborrak %80 arte birtziklatzea ahalbideratzen duen sistema hau orain inguruko herrietara zabaltzea da herritar askoren asmoa. Zortzi hilabete iraun du atez atekoa udalean planifikatu, herritarrei aurkeztu, jendartean eztabaidatu eta azkenean martxan jartzeko prozesuak. Komunikabide askok ez diote jaramon handirik [&hellip;]","og_url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2009\/03\/18\/atez-ateko-hondakin-bilketa-iadanik-martxan-da-usurbilen\/","og_site_name":"Zero zabor","article_published_time":"2009-03-18T19:25:02+00:00","author":"zero-zabor","twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Written by":"zero-zabor","Est. reading time":"15 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2009\/03\/18\/atez-ateko-hondakin-bilketa-iadanik-martxan-da-usurbilen\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2009\/03\/18\/atez-ateko-hondakin-bilketa-iadanik-martxan-da-usurbilen\/"},"author":{"name":"zero-zabor","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/#\/schema\/person\/0a9ace215df0c6e3165314687205090e"},"headline":"Atez ateko hondakin bilketa iadanik martxan da Usurbilen","datePublished":"2009-03-18T19:25:02+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2009\/03\/18\/atez-ateko-hondakin-bilketa-iadanik-martxan-da-usurbilen\/"},"wordCount":3098,"commentCount":0,"articleSection":["Atez atekoa","Gaikako bilketa"],"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"CommentAction","name":"Comment","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2009\/03\/18\/atez-ateko-hondakin-bilketa-iadanik-martxan-da-usurbilen\/#respond"]}]},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2009\/03\/18\/atez-ateko-hondakin-bilketa-iadanik-martxan-da-usurbilen\/","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2009\/03\/18\/atez-ateko-hondakin-bilketa-iadanik-martxan-da-usurbilen\/","name":"Atez ateko hondakin bilketa iadanik martxan da Usurbilen - Zero zabor","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/#website"},"datePublished":"2009-03-18T19:25:02+00:00","author":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/#\/schema\/person\/0a9ace215df0c6e3165314687205090e"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2009\/03\/18\/atez-ateko-hondakin-bilketa-iadanik-martxan-da-usurbilen\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2009\/03\/18\/atez-ateko-hondakin-bilketa-iadanik-martxan-da-usurbilen\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2009\/03\/18\/atez-ateko-hondakin-bilketa-iadanik-martxan-da-usurbilen\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Atez ateko hondakin bilketa iadanik martxan da Usurbilen"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/#website","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/","name":"Zero zabor","description":"Hondakin onena, sortzen ez dena","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/#\/schema\/person\/0a9ace215df0c6e3165314687205090e","name":"zero-zabor","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/4f67776a2c6309fd8c9fef27e03c4f815f40fda682959e34360590864409df60?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/4f67776a2c6309fd8c9fef27e03c4f815f40fda682959e34360590864409df60?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/4f67776a2c6309fd8c9fef27e03c4f815f40fda682959e34360590864409df60?s=96&d=mm&r=g","caption":"zero-zabor"},"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/author\/zero-zabor\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/455","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/users\/56"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=455"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/455\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=455"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=455"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=455"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}