{"id":495,"date":"2010-01-22T19:53:01","date_gmt":"2010-01-22T19:53:01","guid":{"rendered":"http:\/\/www.argia.eus\/zero-zabor\/?p=495"},"modified":"2010-01-22T19:53:01","modified_gmt":"2010-01-22T19:53:01","slug":"zubietako-erraustegi-proiektua-260-000-tona-zaborretara-doitu-dute","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2010\/01\/22\/zubietako-erraustegi-proiektua-260-000-tona-zaborretara-doitu-dute\/","title":{"rendered":"Zubietako erraustegi proiektua 260.000 tona zaborretara doitu dute"},"content":{"rendered":"<p>Berria egunkariak laburbildu du nola dauden une honetan Zubietan  eraiki nahi duten errauste plantaren inguruko kalkuluak. Horrela jakin  da 400 milioi euro kostako dela bere azpiegitura eta guzti eta 260.000  tona zabor erretzeko tamainara doitu dutela eta orain eraikuntza lur  azpian 30 metrotan sakonduz barnatu nahi dutela (gutxiago ikus dadin),  beste informazio interesgarri askoren artean. Kronika berean jakin dugu  Usurbilen\u00a0 Atez Ateko sistema nola dabilen ikustera ere ez dela arrimatu  Gipuzkoako Diputaziotik inor.<!--more--><\/p>\n<p><strong>Urtean 260 mila tona zabor erretzeko doitu dute errauste planta (Berria)<br \/>\n<\/strong><\/p>\n<p><em>Mikel Peruarena.<\/em><\/p>\n<p>Hiru urte barru, 2013an, Gipuzkoako zabortegi guztiak itxiko dituzte;  hondakinak beste era batean kudeatzen hasi beharko du herrialdeak,  beraz. GHP Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoarentzat eta  Diputazioarentzat, hondakinak kudeatzeko sistema berriaren ardatzetako  bat izango da Zubietako errauste planta, Usurbil eta Lasarte artean.  Urtean 260.000 tona zabor erretzeko prestatutako egitura diseinatu du  partzuergoak. 2000. urteaz geroztik -288.000 tona hondakin joan ziren,  zuzenean, zabortegietara urte hartan- oso gutxi jaitsi da gaika biltzen  ez den zaborraren kopurua Gipuzkoan -2008an 267.000 tona bota ziren-,  eta kopuru horiek hartzeko prestatu dute Zubietako errauste plantaren  diseinua. Konparaziorako, Zabalgarbiko errauste plantak 240.000 tona  zabor inguru erretzen ditu Alonsotegin (Bizkaia).<\/p>\n<p>Lanean hasteko zain dago partzuergoa. Batetik, egitasmoarentzako  finantzabideak lotzen ari da; bestetik, errauste planta eraikitzen  hasteko beharrezko duen ingurumen baimen bateratua jaso behar du. Ainhoa  Gonzalez partzuergoko kudeatzaileak espero du martxorako iritsiko dela.  Astelehenean amaitu zen egitasmoari helegiteak aurkezteko epea. Eusko  Jaurlaritzako Ingurumen Sailak proiektua onesten badu, lehenbailehen  hasiko da partzuergoa lanean, Zubietako mendietan lurrak mugitzen, uda  honetan bertan, ahal badu. Ingurumen baimena eskatzeko txostenarekin  batera, lurrak mugitzeko ikerketa eta azterketa geoteknikoak ere egin  ditu partzuergoak, baimena jaso orduko lanak lehiaketara ateratzeko  moduan egoteko.<\/p>\n<p>Partzuergoak hiru ardatz izan ditu kontuan errauste plantaren  egitasmoa zehazterako, Gonzalezek dioenez: \u00abAhalik eta eragin txikiena  izatea, kokatzen den lekuan ahalik eta gehien integratzea, eta  teknologia onena erabiltzea\u00bb. Eraikinaren kokapena, norabidea eta itxura  aldatu egin dituzte hasierako proiektua zenetik oraingora. \u00abLehen beste  leku batean zihoan, eta mendiari dezente eragiten zion\u00bb, azaldu du  Gonzalezek. Tximiniaren keak norantz egingo duen ere aztertu dute.<\/p>\n<p>Zailena kokapena hobetzea izan dela nabarmendu du partzuergoko  kudeatzaileak: \u00abKontuan izan behar dugu mendian gaudela, naturaz  inguratuta, eta herriguneak ere gertu daudela. Nahi duguna begientzako  inpaktua ahalik eta txikiena izatea da\u00bb. Errauste plantako tximinia 50  metro luze da, baina Gonzalezek ziurtatu du Lasarteko eta Usurbilgo  erdiguneetatik ez dela ikusiko. Artzabaletako gainak eta eraikinaren  egiturak estaliko dute tximiniaren %90. Teilatu gainetik bost metro  agertuko da tximinia. Eraikina mendian sakonago kokatzeko, 165.000 metro  kubo lur mugituko dituzte, lurraren egungo maila baino 30 metro  sakonago kokatzeko.<\/p>\n<p><em>Europako esperientzia<\/em><\/p>\n<p>Errauste plantak erabiliko dituen teknologiak ere aztertu eta hautatu  ditu partzuergoak. \u00abAurkeztu ditugu gure ustez egokienak diren  teknologiak, atmosfera, ura, zarata eta eremu guztietako eragina  murrizteko. Aldi berean, errendimendu handiena izango duten teknologiak  begiratu ditugu, energia gastua murrizteko\u00bb, azaldu du Gonzalezek:  \u00abLegeak ezarritakoen oso azpitik egongo dira isuriak\u00bb. Errauste  plantetan erabili beharreko teknologiei buruz Europako Batasunak xedatua  duenera lotu direla zehaztu du, eta Europan hainbat errauste planta  bisitatu dituztela, egitasmoa finkatzeko. Austrian, Belgikan, Espainian,  Frantzian, Italian eta Suedian egon dira, besteak beste. Horrez gain,  erraustean \u00abpunta-puntakoak\u00bb diren bi ingeniaritza enpresarekin ari da  lanean partzuergoa, bat Belgikakoa, bestea Herrialde Katalanetakoa.<\/p>\n<p>Errauste plantara \u00aberreusa besterik ez\u00bb dela iritsiko argitu du  Gonzalezek. Alegia, birziklatu edo beste erabilerarik eman ezin zaien  hondakinak erreko direla -Diputazioaren arabera, hondakinen %43-. \u00abEgin  dugu errauste planta, beharrak ikusita, aurrez beste programa guztiak  ezarrita: prebentzioa, birziklatzea eta konpostatzea\u00bb. Bestalde,  hondakinak erraustetik energia elektrikoa sortzeko teknologiak erabiliko  ditu errauste plantak. Urtean 194.000 megawatt sortuko ditu, gutxi  gorabehera. Partzuergoak azaldu du 40.000 familiaren urteko energia  kontsumoa ase dezakeela kopuru horrek.<\/p>\n<p>Labean erre aurretik, bestalde, tratamendua jasoko dute zaborrek.  Lehenik, hezetasuna kenduko diete, berotzeko ahalmena bizkortzeko eta  hondakinak \u00abhomogeneizatzeko\u00bb. Horrekin batera, metalak bereiziko  dizkiete hondakinei, \u00abhartara partikula gutxiago isurtzen baita  atmosferara\u00bb. Sistema katalitiko bat ere izango du errauste plantak,  karbono eta bestelako gai arriskutsuen isuriak \u00abmaila minimoetara\u00bb  gutxitzeko. \u00abSistema katalitiko horrek dioxinen isurtzea ere minimoetara  murriztuko du\u00bb, adierazi du Gonzalezek: \u00abEdozein industria jarduerak  hori du; azkenean, beti gertatzen dira isuriak eta zaratak eta\u2026 Kontua  da eragina murriztea\u00bb. Zubietako errauste plantak ez duela urak eta  lurra kutsatzeko arriskurik zehaztu du, \u00abziklo itxia\u00bb baitu.  Zabalgarbin, izan ziren isurien antzekorik gertatzeko beldurrik ez du  Gonzalezek: \u00abErrauste planta honek puntako azken teknologia izango du\u00bb.<\/p>\n<p><em>Finantzabideak lotzeke<\/em><\/p>\n<p>Egitasmoa finantzatzeko iturriak lotzea da partzuergoaren beste  erronka handia. Hiru oin ditu proiektuaren finantzaketak, eta oraingoz  baten parte-hartzea dago bermatua, Gipuzkoako Diputazioarena. Europako  Inbertsio Bankuarekin negoziatzen ari da erakundea, egitasmoa  finantzatzeko aukerak aztertzen. Eta aurrekontuaren hirugarren partea  ixteko, banku eta aurrezki kutxa batzuekin ari direla negoziatzen azaldu  du Gonzalezek: \u00abHorretan ari gara, baina ez dago ezer itxita. Espero  dezagun hilabete batzuetan zer edo zer zehatzagoa jakitea\u00bb. Errauste  planta eta hondakinak kudeatzeko gainerako azpiegitura berriak egiteko  400 milioi euro behar ditu partzuergoak.<\/p>\n<p>Diru hori ez da behar errauste planta egiteko bakarrik. Gonzalezek  argitu du hondakinen kudeaketarako planaren ardatz guztiak daudela  martxan. Heldu den astean, ondo bidean, hondakinen transferentzia berri  bat eraikitzeko lanak banatuko ditu partzuergoak. Debabarrenean kokatuko  da, eta aurten eraikitzeko asmoa du. \u00abBeste mankomunitateekin ere ari  gara lanean, proiektu guztia garatzeko\u00bb. Bestalde, gai organikoak  kudeatzeari buruz, beste ingeniaritza enpresa batekin ari da lanean  partzuergoa. Harekin aztertuko dute beharrezko ote den herrialdean beste  konpostatzeko planta bat egin, edo biometanizaziorako planta bat  beharko den, Gonzalezek dioenez: \u00abLanean ari gara alor guztietan\u00bb.<\/p>\n<p><em>53.429<\/em>Sei urte barru Diputazioak konpostatu nahi dituen  zabor tonak. 2016rako helburua jarria du Gipuzkoako Foru Aldundiak,  53.429 tona zabor organiko konpostatzeko. Europako Batasunak eskatutako  helburuei erantzuten die kopuru horrek.<\/p>\n<p><em>2.075<\/em><\/p>\n<p>Errauste plantaren aurkako taldeek aurkeztutako helegiteak.  Errausketaren Aurkako Gipuzkoako Plataformen Koordinakundeak 2.075  herritarren helegiteak aurkeztu zizkion astelehenean Eusko  Jaurlaritzari, Zubietako errauste plantaren proiektuaren aurka.<\/p>\n<p><em>4.000<\/em><\/p>\n<p>Erreusa pilatzeko lekua, metro koadrotan. Zubietako errauste  plantaren egitasmoan 4.000 metro koadroko eremua hartuko du erreusaren  biltegiak. Zaborrak erre osteko hondakin erabilezinak pilatzea beste  aukerarik ez dago. 80.000 tona jasotzeko lekua izango du.<\/p>\n<p><em>125<\/em><\/p>\n<p>Partzuergoak zabor tonako kobratzen duen tasa, eurotan. Udalek dute  zaborrak bildu eta transferentzia lekuetara eramateko ardura. Hortik  aurrerako kudeaketa Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoaren gain gelditzen  da, eta zabor tonako 125 euro kobratzen du.<\/p>\n<p>-o-o-o-<\/p>\n<p><em>Errauste plantaren proiektu berria ezkor hartu du Imanol  Azpirozek, San Markoko mankomunitateko presidenteordeak. Diputazioaren  jardunaren atzean \u00abenpresa boteretsuen\u00bb interesak ikusten ditu<\/em><\/p>\n<p><strong>Bisitarik ez Usurbilera<\/strong><\/p>\n<p><em>M. Peruarena. <\/em><\/p>\n<p>Beti esaten dute teknologikoki hori dela egokiena, ez duela  arriskurik izango, baina inork ez du etxe ondoan nahi\u00bb. Errauste  plantaren proiektua ezkor hartu du Imanol Azpirozek, San Markoko  Mankomunitateko presidenteordeak. Uste du hasieratik, planta sei bat  herritan jar zitekeela aipatu zenetik, \u00abtrakeskeriak\u00bb pilatu direla  egitasmoaren inguruan, eta ez du hobetzeko bidean ikusten. Zubietan ere,  lehendabizi pentsatu zen lekutik 500 metro mugitu zen plantaren  kokalekua, \u00abLasarte-Oriako alkatea lasaitzeko\u00bb,<\/p>\n<p>Azpirozen esanetan: \u00abIkusten ez bada, haientzat ja ez dauka  eraginik\u00bb. Baina begietaratzen ez diren arriskuak ere ikusten dizkio  Azpirozek errauste plantari, ingurumena kutsatzeko eta pertsonen  osasunari kalte egiteko arriskuak. \u00abTeknologikoki kristorena izango dela  esaten dute. Zabalgarbikoak ere hala izan behar zuen!\u00bb, adierazi du.  Egitasmoa bideragarria izan dadin partzuergoak \u00abegundoko tranpak\u00bb egin  dituela salatu du: plantan erraustuko diren zabor klaseak, ontzi motak,  kopuruak\u2026 ez direla egiazkoak. Oroitarazi du, bestalde, industria  arriskutsuak ezin direla egon herri guneetatik 2.000 metro baina  gutxiagora, \u00abnahiz eta haiek esan lege horrek ez diela eragiten\u00bb.  Iruditzen zaio Gipuzkoako Foru Aldundia eta Hondakinen Partzuergoa  legeak urratuz ari direla aurrera egiten, errauste planta egitea xede  bakar dutela.<\/p>\n<p>Aldundiaren eta partzuergoaren konpostatzeko egitasmoak \u00abgezur hutsa\u00bb  direla salatu du, eta adibidea eman: \u00ab2002an, Gipuzkoako Hiri  Hondakinak Kudeatzeko Plan Integrala onartu zenean, ez zuten erabaki  zabor organikoa gaika biltzea, nahiz eta legeak horretara behartu 5.000  biztanle baino gehiagoko herrietan. Baina bai erabaki zuten errauste  planta beharrezko zela\u00bb. Horregatik, uste du \u00abitxura emateko\u00bb direla  bosgarren edukiontzian zabor organikoa biltzeko Diputazioaren programak.  Edukiontzia jarri den herrietan eginiko probetan, gehienez, biztanleen  %14k parte hartu dutela azaldu du Azpirozek: \u00abHorrek esan nahi du,  onenean ere, %86k jarraitu dutela zaborra nahastuta ateratzen, eta  horixe nahi dute\u00bb. Zaborra ez bereiztea, alegia, errauste plantak  erregaia izan dezan. Seiehun kilo hartzeko ahala duten ontzietan, 50  kilo jaso dituzte, gehienez ere, bilketa egiteko orduan: \u00abHorrek zer  esan nahi du? Haizea bildu dutela\u00bb. Azpirozi garestiegi iruditzen zaio  biztanleen % 14rentzat aparteko bilketa antolatzea: \u00abAstakeria da\u00bb.<\/p>\n<p>\u00abSistemarik garestiena\u00bb errauste planta dela eta, Azpirozek adierazi  du partzuergoak \u00abgipuzkoar guztiak\u00bb behar dituela hura finantzatzeko,  udal handienetik txikiraino\u00bb. Udalei hartutako hondakinak kudeatzen ditu  orain partzuergoak, eta tasak igo egin dizkie udalei: \u00abMankomunitateak  eta udalak nahi gaituzte lan zikina egiteko, hondakinak biltzeko\u00bb.  Azpirozek uste du hondakinak kudeatzeko azpiegitura guztiak  \u00abkontrolpean\u00bb nahi dituela partzuergoak, eta udalen autonomia urratzen  ari dela: \u00abDiru pila bat dago hemen. Sektoreko enpresa boteretsuak daude  hor, agintzen, eta hor dabiltzan politikariak haien esanetara daude\u00bb.<\/p>\n<p><em>Konpostatze planta, geldirik<\/em><\/p>\n<p>San Markoko Mankomunitatea eta Usurbilgo Udalak badute konpostatze  planta bat egiteko asmoa, baina epaitegiek geldiarazi dute, \u00abhirigintza  arloko aitzakia batekin\u00bb, Azpirozen esanetan. Partzuergoak iazko bi  konpostatze planta egin behar zituela adierazi du, baina ez dituela  eraiki: \u00abEz haiek egin, eta ez besteei utzi. Besteei sekulako betebehar  pila jartzen digute; beti haiek dute azken hitza, eta gero ez dira gai  ezer egiteko ganoraz\u00bb.<\/p>\n<p>Azpirozi ulertezina egiten zaio Gipuzkoako Foru Aldundiko  ordezkaririk Usurbilera oraindik joan ez izana, atez ateko gaikako  bilketa ikustera. Hainbat udal ordezkari izan direla ohartarazi du  Azpirozek, baita Bizkaikoak ere, eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen  Saileko ordezkariak abenduan joan dira, sistema ezagutzera. Diputazioa,  ordea, atez atekoaren aurka \u00abindar guztia\u00bb egiten ari dela uste du  Azpirozek: \u00abEz dira azaldu ere egin, ez dute ezer jakin nahi\u00bb.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Berria egunkariak laburbildu du nola dauden une honetan Zubietan eraiki nahi duten errauste plantaren inguruko kalkuluak. Horrela jakin da 400 milioi euro kostako dela bere azpiegitura eta guzti eta 260.000 tona zabor erretzeko tamainara doitu dutela eta orain eraikuntza lur azpian 30 metrotan sakonduz barnatu nahi dutela (gutxiago ikus dadin), beste informazio interesgarri askoren artean. [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":56,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[26,41,98],"tags":[],"class_list":["post-495","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-errausketa","category-gipuzkoa","category-zubieta"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v27.3 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Zubietako erraustegi proiektua 260.000 tona zaborretara doitu dute - Zero zabor<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2010\/01\/22\/zubietako-erraustegi-proiektua-260-000-tona-zaborretara-doitu-dute\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Zubietako erraustegi proiektua 260.000 tona zaborretara doitu dute - Zero zabor\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Berria egunkariak laburbildu du nola dauden une honetan Zubietan eraiki nahi duten errauste plantaren inguruko kalkuluak. Horrela jakin da 400 milioi euro kostako dela bere azpiegitura eta guzti eta 260.000 tona zabor erretzeko tamainara doitu dutela eta orain eraikuntza lur azpian 30 metrotan sakonduz barnatu nahi dutela (gutxiago ikus dadin), beste informazio interesgarri askoren artean. [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2010\/01\/22\/zubietako-erraustegi-proiektua-260-000-tona-zaborretara-doitu-dute\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Zero zabor\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2010-01-22T19:53:01+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"zero-zabor\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"zero-zabor\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"8 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2010\\\/01\\\/22\\\/zubietako-erraustegi-proiektua-260-000-tona-zaborretara-doitu-dute\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2010\\\/01\\\/22\\\/zubietako-erraustegi-proiektua-260-000-tona-zaborretara-doitu-dute\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"zero-zabor\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/0a9ace215df0c6e3165314687205090e\"},\"headline\":\"Zubietako erraustegi proiektua 260.000 tona zaborretara doitu dute\",\"datePublished\":\"2010-01-22T19:53:01+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2010\\\/01\\\/22\\\/zubietako-erraustegi-proiektua-260-000-tona-zaborretara-doitu-dute\\\/\"},\"wordCount\":1508,\"commentCount\":0,\"articleSection\":[\"Errausketa\",\"Gipuzkoa\",\"Zubieta\"],\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"CommentAction\",\"name\":\"Comment\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2010\\\/01\\\/22\\\/zubietako-erraustegi-proiektua-260-000-tona-zaborretara-doitu-dute\\\/#respond\"]}]},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2010\\\/01\\\/22\\\/zubietako-erraustegi-proiektua-260-000-tona-zaborretara-doitu-dute\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2010\\\/01\\\/22\\\/zubietako-erraustegi-proiektua-260-000-tona-zaborretara-doitu-dute\\\/\",\"name\":\"Zubietako erraustegi proiektua 260.000 tona zaborretara doitu dute - Zero zabor\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2010-01-22T19:53:01+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/0a9ace215df0c6e3165314687205090e\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2010\\\/01\\\/22\\\/zubietako-erraustegi-proiektua-260-000-tona-zaborretara-doitu-dute\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2010\\\/01\\\/22\\\/zubietako-erraustegi-proiektua-260-000-tona-zaborretara-doitu-dute\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2010\\\/01\\\/22\\\/zubietako-erraustegi-proiektua-260-000-tona-zaborretara-doitu-dute\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Zubietako erraustegi proiektua 260.000 tona zaborretara doitu dute\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/\",\"name\":\"Zero zabor\",\"description\":\"Hondakin onena, sortzen ez dena\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/0a9ace215df0c6e3165314687205090e\",\"name\":\"zero-zabor\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/4f67776a2c6309fd8c9fef27e03c4f815f40fda682959e34360590864409df60?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/4f67776a2c6309fd8c9fef27e03c4f815f40fda682959e34360590864409df60?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/4f67776a2c6309fd8c9fef27e03c4f815f40fda682959e34360590864409df60?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"zero-zabor\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/author\\\/zero-zabor\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Zubietako erraustegi proiektua 260.000 tona zaborretara doitu dute - Zero zabor","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2010\/01\/22\/zubietako-erraustegi-proiektua-260-000-tona-zaborretara-doitu-dute\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"Zubietako erraustegi proiektua 260.000 tona zaborretara doitu dute - Zero zabor","og_description":"Berria egunkariak laburbildu du nola dauden une honetan Zubietan eraiki nahi duten errauste plantaren inguruko kalkuluak. Horrela jakin da 400 milioi euro kostako dela bere azpiegitura eta guzti eta 260.000 tona zabor erretzeko tamainara doitu dutela eta orain eraikuntza lur azpian 30 metrotan sakonduz barnatu nahi dutela (gutxiago ikus dadin), beste informazio interesgarri askoren artean. [&hellip;]","og_url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2010\/01\/22\/zubietako-erraustegi-proiektua-260-000-tona-zaborretara-doitu-dute\/","og_site_name":"Zero zabor","article_published_time":"2010-01-22T19:53:01+00:00","author":"zero-zabor","twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Written by":"zero-zabor","Est. reading time":"8 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2010\/01\/22\/zubietako-erraustegi-proiektua-260-000-tona-zaborretara-doitu-dute\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2010\/01\/22\/zubietako-erraustegi-proiektua-260-000-tona-zaborretara-doitu-dute\/"},"author":{"name":"zero-zabor","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/#\/schema\/person\/0a9ace215df0c6e3165314687205090e"},"headline":"Zubietako erraustegi proiektua 260.000 tona zaborretara doitu dute","datePublished":"2010-01-22T19:53:01+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2010\/01\/22\/zubietako-erraustegi-proiektua-260-000-tona-zaborretara-doitu-dute\/"},"wordCount":1508,"commentCount":0,"articleSection":["Errausketa","Gipuzkoa","Zubieta"],"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"CommentAction","name":"Comment","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2010\/01\/22\/zubietako-erraustegi-proiektua-260-000-tona-zaborretara-doitu-dute\/#respond"]}]},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2010\/01\/22\/zubietako-erraustegi-proiektua-260-000-tona-zaborretara-doitu-dute\/","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2010\/01\/22\/zubietako-erraustegi-proiektua-260-000-tona-zaborretara-doitu-dute\/","name":"Zubietako erraustegi proiektua 260.000 tona zaborretara doitu dute - Zero zabor","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/#website"},"datePublished":"2010-01-22T19:53:01+00:00","author":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/#\/schema\/person\/0a9ace215df0c6e3165314687205090e"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2010\/01\/22\/zubietako-erraustegi-proiektua-260-000-tona-zaborretara-doitu-dute\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2010\/01\/22\/zubietako-erraustegi-proiektua-260-000-tona-zaborretara-doitu-dute\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2010\/01\/22\/zubietako-erraustegi-proiektua-260-000-tona-zaborretara-doitu-dute\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Zubietako erraustegi proiektua 260.000 tona zaborretara doitu dute"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/#website","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/","name":"Zero zabor","description":"Hondakin onena, sortzen ez dena","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/#\/schema\/person\/0a9ace215df0c6e3165314687205090e","name":"zero-zabor","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/4f67776a2c6309fd8c9fef27e03c4f815f40fda682959e34360590864409df60?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/4f67776a2c6309fd8c9fef27e03c4f815f40fda682959e34360590864409df60?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/4f67776a2c6309fd8c9fef27e03c4f815f40fda682959e34360590864409df60?s=96&d=mm&r=g","caption":"zero-zabor"},"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/author\/zero-zabor\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/495","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/users\/56"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=495"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/495\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=495"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=495"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=495"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}