{"id":515,"date":"2010-01-29T20:01:17","date_gmt":"2010-01-29T20:01:17","guid":{"rendered":"http:\/\/www.argia.eus\/zero-zabor\/?p=515"},"modified":"2010-01-29T20:01:17","modified_gmt":"2010-01-29T20:01:17","slug":"atez-ateko-hondakin-bilketa-gipuzkoan-katalunian-italian-argia-astekaritik","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2010\/01\/29\/atez-ateko-hondakin-bilketa-gipuzkoan-katalunian-italian-argia-astekaritik\/","title":{"rendered":"Atez ateko hondakin bilketa Gipuzkoan, Katalunian, Italian (Argia astekaritik)"},"content":{"rendered":"<p>Argia astekarian Urko Apaolaza hernaniarrak publikatu du \u201c<a href=\"..\/..\/argia-astekaria\/2216\/atez-ateko-hondakin-bilketa\">Atez ateko hondakin bilketa Gipuzkoan, Katalunian, Italian\u2026 Kolore askotako sistema<\/a>\u201d  erreportajea. Tituluak iragartzen duenez, Atez Ateko sistema  (Door-to-door, Porta \u00e0 porta, Porte \u00e0 porte, Racolta diferenziata Porta a  porta, eta beste izen ezberdinez ezagutua) oso zabalduta dago mundu  osoan, herri txikietan bezala hiri handietan. Gai honen beraren inguruan  <a href=\"http:\/\/zerozabor.ning.com\/\">Hernanin Zero Zabor<\/a> taldeak berrikitan informazioa eskaini zuen \u201c<a href=\"http:\/\/zerozabor.ning.com\/profiles\/blogs\/atez-atekoak-balio-du-herri\">Atez Atekoak balio du herri eta hiri handietarako?<\/a>\u201d artikulu laburrarekin, zeina publikatu baitzen <a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/iritzia\/2009-12-27\/006\/007\/Zuzendariari._Izenaduba_Atez_ateko_sistemak_balio_du_herri_eta_hiri_handietarako_Aminaturi.htm\">Berria<\/a> eta <a href=\"http:\/\/www.diariovasco.com\/20091231\/comarca\/tambien-ciudades-grandes-20091231.html\">Diario Vasc<\/a>o egunkarietan.<!--more--><br \/>\n<strong>Atez ateko bilketa: Gipuzkoan, Katalunian, Italian\u2026 Kolore askotako sistema (Argia)<\/strong><\/p>\n<p><em>Urko Apaolaza<\/em><\/p>\n<p>Erreportaje hau ilustratzeko irudia Italiako Rifiuti aldizkariko  azalean atera da, baina berdin izan zitekeen Usurbilen sortua. Atez  ateko zabor bilketak ez baitauka patenterik, mundu osoan barrena egiten  da eta kamaleoi baten modura aldatuz doa, leku adina kolore, birziklatze  tasa harrigarriak eraginez. Aurki hasiko dira Hernanin eta Oiartzunen  hondakinak modu honetara biltzen.<\/p>\n<p>Hernanin eta Oiartzunen ez da zabor kontenedorerik ikusiko laster  kalean, Usurbilen iaz egin bezala, hondakinak atez ate biltzen hasiko  baitira bi udalerriotan. Prozesua oso aurreraturik dago eta bilketa  sistema berriak izango dituen zutabe nagusiak erabakita dituzte  dagoeneko: egutegia, ordutegiak, tasak\u2026<\/p>\n<p>Oiartzungo kasuan arreta berezia jarri diote autokonposta  bultzatzeari, udalerriaren auzoetako urbanizazioa dela-eta emaitza  bikainak ateratzea espero baitute; dagoeneko 260 familiak eman dute  izena konposta etxean egiteko. Hernanin, herritar eta merkatariekin  azkeneko bilerak egin ostean, etxe atari bakoitzean hondakinak nola  bilduko diren definitzen ari dira orain, eta laster emango du jakitera  Udalak bere proposamena. Gainera, hasi dira sistema martxan jartzeko  materiala erosten eta dena ondo bidean, udaberrirako hondakinak modu  horretan kudeatzea espero dute. Hala ere, prozesua jadanik hasia da  lehen emaitzak erakusten: inoiz baino gehiago hitz egiten da kalean eta  herritarren artean sortzen dugun zaborraz eta birziklatzeaz.<\/p>\n<p><em>Usurbilgo \u201cerara\u201d<\/em><\/p>\n<p>Oiartzuarrek eta hernaniarrek hilabeteak daramatzate hondakinez  eztabaidan eta bide luzea egin dute gai hori jorratzen. Dena den, bidea  erosoago egin zaie Usurbilen aurretik urratu dutelako. Hona herri  hartako goiz arrunt bat:<\/p>\n<p>Goizeko 9:00ak inguruan Usurbilgo zentroko kaleetan operarioak alde  batetik bestera dabiltza hondakin organikoaren kubo txikiak banan-banan  husten: \u201cOrganikoarekin normalean ez da batere problemarik izaten,  plastikoekin jendea gehiago liatzen da\u201d dio horietako batek. Ordu gutxi  batzuk geroago ez da kalean zaborrik ikusten, eta kontenedoreek aspaldi  utzi zioten paisaia itsusteari.<br \/>\nUsurbilen 2009ko martxotik biltzen dituzte hondakinak atez ate eta  emaitza ikusgarriak lortu dituzte: %23a birziklatzetik %82a  birziklatzera pasatu dira. Hala ere, atez atekoa jarri zenetik  sistemaren egokitasuna zalantzan jarri izan du zenbaitek, batez ere  basura turismoari dagokionez; baina duela gutxi Udalak egindako inkesta  baten arabera ehuneko oso txiki batek (%6,5) eramaten du maiztasunez  zaborra inguruko herrietara, eta aldiz, herritarren %76,8 \u201congi\u201d edo  \u201coso ongi\u201d moldatzen da atez atekoarekin.<\/p>\n<p>Euskal Herrian Usurbilgo \u201cerara\u201d egin da ezagun atez ateko hondakin  bilketa sistema, baina ez da berria gurean, Iparraldeko herri batzuetan  jada biltzen baitira atez ate hainbat gai -plastikoak batez ere-.  Hondakinak jatorrian separatzen aspaldi hasi ziren munduko hamaika  bazterretan, deitu door-to-door, porte-\u00e0-porte, edo porta a porta.  Kolore askotako atez atekoak daude, printzipio nagusi batek gidatzen  dituelako: lekuan lekura moldatu beharra. Horretarako ezinbestekoa da  erakundeen eta herritarren arteko elkarlana eta informazio trukaketa.<\/p>\n<p><em>Salernon ere \u201cmobida\u201d gunea<\/em><\/p>\n<p>Hernanin atez atekoa martxan jartzeko bilera eta plenarioetan 1.120  lagun ibili dira -19.000 biztanletik- eta 45 pertsonako jarraipen  batzordea sortu dute. Usurbilen parte hartze tasa dezente handiagoa izan  zen arren, Izaskun Txintxurreta Hernaniko Ingurumen zinegotziaren ustez  datuok ezin dira inolaz ere frakaso gisa hartu: \u201cNicola Foronik -parte  hartze prozesuetan aditua eta Hernanikoaren dinamizatzailea- esan  digunez jendea ez dago ohituta eta lortutako zenbakiak oso  garrantzitsuak dira\u201d. Bilerak zonaldeka (herrigunea, auzoak,  landagunea\u2026) eta sektoreka (merkatari, sagardogile, jubilatu, udal  langile\u2026) antolatu dira.<\/p>\n<p>Horietan, atez atekoari buruzko nozio orokorrez gain, adibide  praktikoen bidez herritarrei erakutsi diete hondakinak ondo bananduz  gero erreusa noraino murriztu daitekeen. Horrez gain, gune edo sektore  bakoitzarekin zerikusia duten zalantzak eta proposamenak azaleratu dira  bileretan. Esaterako, Hernani txotx garaian murgildurik dago jada: nola  egin bateragarri herri kaxkoan asteburuetan izaten den jendetza eta  portal ondoan hondakinak uztea? Atez atekoa jarri den munduko beste  herrietan ere antzerako zalantza eta beldurrak sortu izan dira; eta kasu  askotan haiek bilatutako soluzioei begiratzea besterik ez dago.<\/p>\n<p>Italiako Salerno hiria, askoz handiagoa bada ere (140.000 biztanle),  Hernanirekin konparatu dezakegu nolabait. Salerno Napolitik 50  kilometrora dago eta hiri turistikoa da oso, bertikala eta dentsitate  handikoa. CONAI birziklatze kontsortzioarekin elkarlanean atez atekoa  jarri zuten hainbat auzotan 2008ko apirilean. Geroztik, sistema hiri  guztira zabaldu da (57.000 etxebizitza eta 8.000 enpresa) eta %72ko  birziklatze tasa lortu dute. 2009an Ecomondo nazioarteko saria eman  diote hiriari, egindako lanagatik. Bada, Salernon ere arazoak dituzte  Zona Movida deituriko merkataritza eta ostalaritza gunean eta horri  aurre egiteko ordutegi eta egutegi bereziak prestatu dituzte gune  horretarako, herritarren kooperazioa bultzatuz. Hain zuzen, halakoxe  zerbait proposatuko dute Hernanin, festa garai berezietan ordutegia  aldatzea arazoak saiheste aldera.<\/p>\n<p><em>Hernani estrategikoa<\/em><\/p>\n<p>Aztiker enpresak egindako ikerketa baten arabera, hernaniarren kezka  nagusienak usain txarrekin eta garbitasunarekin lotuta daude, eta horrez  gain, galdetutako askok zalantzak agertu dituzte ea Hernani bezalako  \u201cherri handi batean\u201d posible ote den atez atekoa jartzea. Hernanin Zero  Zabor (HZZ) taldeak baina, ez du zalantzarik: \u201cIzan herri txiki edo  herri handietan\u201d, atez atekoa mundu osoan erabiltzen da. Hondakinen  kudeaketa burutsu baten alde egiten du lan HZZk eta ahalegintzen ari da  atez atekoaren abantailak erakusten. Horren arira, munduko zenbait  hiritako adibideak aipatu dituzte, horien artean Niort (60.000 bizt.)  dago.<\/p>\n<p>Frantziako hiri hau aitzindaria izan zen hondakinen kudeaketan 90eko  hamarkadan eta lehenengotakoa atez ateko sistema jartzen, Colvert izenez  bataiatu zuten operazioaren bidez. Gaur egun ere holaxe jarraitzen du:  astean behin biltzen dituzte hondakin organikoak atez ate, 120 litroko  edukiontzietan. Niorten erraustegi bat jartzeko proiektua zegoen, baina  herritarrez osatutako kolektiboen oposizioa aurkitu zuen parean.  Azkenean, 2005ean bertan behera geratu zen proiektua, besteak beste,  zabor kopuru txikia erraustea justifikaezina zelako.<\/p>\n<p>Hernanin atez atekoa jartzea estrategikoa da errausketaren kontra  daudenentzat. Izan ere, horrek demostratu lezake Gipuzkoako urbanizazio  konplexuan ere posible dela sistema hori aurrera eramatea eta  alternatiba dela Zubietako plantaren aldean. Debagoienako  mankomunitateko herriak ere aztertzen ari dira atez atekoa jartzea eta  Usurbilen herri bat baino gehiagotako ordezkariak izan dira bilketa nola  egiten den bertatik bertara ikusteko. Sistemaren hedapen hori beste  herrialdeetan ere gertatu izan da, Herrialde Katalanetan, esaterako,  hamarnaka dira dagoeneko, eta Ingalaterran zabaltzen ari dira  birziklatzeko hondakinak etxean jasotzeko doorstep izeneko zerbitzu  publiko eta pribatuak.<\/p>\n<p><em>Ingalaterran eta Italian<\/em><\/p>\n<p>Ingelesak lotsatuta daude euren birziklatze tasarekin, Europar  Batasunean azkenetako postuan egon baitira urte luzez. EBren  birziklatzeari buruzko zuzentarauak betetzeko asmoz 2003an zaborren lege  berria onartu zuen Parlamentuak eta horren arabera 2010 urterako  herritar guztiei gutxienez bi hondakin mota etxetik bertatik jasotzeko  zerbitzua eskaini beharko litzaieke.<\/p>\n<p>Friends of the Earth elkartearen arabera hondakinak jatorrian  separatzea da gehiago birziklatzeko modurik eraginkorrena, baina  oraindik asko dago hobetzeko doorstep zerbitzuetan eta aholku batzuk  eman ditu: etxebizitza askotako eraikinetan neurriak hartzea bilketa  ondo egiteko, ahalik eta gai ezberdin gehien biltzea, bilketa egunak  zabaltzea, informazioa eskaintzea\u2026 Gisa honetan, zenbait lekutan lortu  dute birziklatze tasa asko igotzea. Esaterako, Daventry-n (22.000 bizt.)  1999an etxebizitza guztiei eskaintzen zieten zerbitzu hori eta gaur  egun Ingalaterrako birziklatze tasa altuenetakoa du; 2008ko abenduko  inkesta baten arabera herritarren %81 gustora zegoen hondakin  bilketarekin.<\/p>\n<p>Dena den, italiarrak izan dira aitzindari Katalunian eta Euskal  Herrian ezagutzen dugun atez atekoan. Monza hiriko Scuola Agrarian hasi  ziren lehenik, 1980ko hamarkadan, hirietako parkeetan zaborra nola  gutxitu ikertzen. Pixkanaka eskola hori erreferente bilakatu zen  konpostaren eta hondakinen bilketaren arloan, eta egun, munduan ezaguna  da Enzo Favoino eta Marco Ricci irakasleei esker. Bada, atez ateko  bilketa azkar zabaldu zen Italiako hainbat hiritara 1993tik hasita,  Monza edo Novara kasu, eta 1.800 herri baino gehiagotan erabiltzen da  sistema hori daborduko, guztira 18 milioi lagunetik gora zerbitzatuz,  %70eko birziklapen tasarekin. Adierazgarria da La Repubblica egunkarian  Ettore Livinik Italiako zaborrei buruz idatzitako artikulua: Bilketa  (in)diferentziatua: birziklatzen ez duen herrialdea. Kazetariak egin  erradiografian Milan edo Salerno bezalako hiriak goraipatzen ditu, baina  kontrara, gogorarazten du Erroman edota Italiako hegoaldean  birziklapenak apenas gainditzen duela %10a.<\/p>\n<p>Campania eskualdean, adibidez, 1994an piztu zen Emergenza Rifiuti  deitu zaiona eta zaborrekin zer egin ez dakitela egon dira denbora  askoan, 2008ko Napoliko irudi tamalgarriak ikusi arte. Ematen du hiri  horretan gauzak hasi direla nolabait bideratzen eta alternatiba bezala  atez ateko bilketa hartu dute auzo batzuetan. 20.000 biztanle dituen  Colli Aminei auzoan hasi ziren lehenik eta zerbitzuak ateratako nota  7,11 izan da herritarrei galdetu dietenean. Galdeketaren erantzunek  agerian utzi dute, hala ere, asko dagoela oraindik hobetzeko: espazio  falta, ASIA hondakin kudeaketa enpresarekiko konfiantza eza\u2026 eta abar.<\/p>\n<p><em>Erreferendumak<\/em><\/p>\n<p>Izaskun Txintxurreta Hernaniko zinegotziak garbi dio: \u201cHondakinek ez  dute kolorerik\u201d. Hala ere, ematen du Gipuzkoako kasuan ez dela horrela  eta Mankomunitate nahiz udaletako kolore politikoaren arabera ari direla  aukeratzen bilketa eredu bat edo bestea. Gipuzkoako Hondakinen  Partzuergoak zaborren errausketa hartu du soluzio final gisa. Aldiz,  atez atekoa bultzatzeko arrazoi nagusietako bat da erraustegirik ez  eraikitzea. Ideia kontrajarri horiek erakundeen arteko tira-bira ugari  sortu dute. Esaterako, Usurbilen egitekoa duten konpost planta geldirik  dago uneotan, Partzuergoak proiektua epaitegietara eraman duelako.<\/p>\n<p>Kataluniako Porta a Porta udalerrien elkarteak ezinbesteko jotzen du  kontsentsu politikoa atez atekoa aurrera eramateko: \u201cInteres partidista  duen edozein \u2018gerra politiko\u2019, modu baketsuan eta zentzudunean  kontrarrestatu behar da\u201d dio elkarteak bere manualean. Vilassar de  Marren ondo dakite hori; udal gobernua eskuz aldatzean atez atekoa kendu  baitzuten. Hala ere, Jordi Colomer orduko udal ingurumen teknikariaren  hitzetan ez da egia gobernua galdu zutela atez atekoa jarri zelako:  \u201cPolitika hori baino konplexuagoa da\u201d esan du prentsara bidalitako  oharrean. Colomer San Markos Mankomunitateko teknikari aholkularia da  egun, eta azaldu duenez Herrialde Katalanetan atez ateko bilketa sistema  jarri den herri guztietatik bitan baizik ez zaio eman kutsu politikoa  gaiari: \u201cerrealitateak erakusten du, Katalunian kolore guztietako atez  atekoak daudela\u201d.<\/p>\n<p>Usurbilen alderdi bakarraren oposizioarekin jarri zen atez atekoa.  Ondoren, herritar talde bat eredu horren kontra azaldu da, sinadurak  bildu eta erreferenduma ere eskatu dute. Erreferendum hori otsailaren 26  eta 27an egingo da eta Xabier Mikel Errekondo alkatearen esanetan  Udalak atez ateko sistema \u201ckonfirmatzea\u201d du helburu: \u201cHau da benetako  unea, bestela, orain arteko lan guztia zakarrontzira joango da\u201d.  Galdeketa berme guztiekin eta giro lasaian egitea klabeak izango dira  azken emaitzetan. Italiako Argelato herrian (9.000 bizt.), atez atekoa  martxan jarri ondoren, aldeko eta kontrakoak gogor mobilizatu ziren.  Birziklatze tasa %79ra igo zen, baina paradoxikoki, 2008an erreferenduma  egin zenean, sistema zaharrera itzultzeko aukerak irabazi zuen.<\/p>\n<p><em>Garestia ala merkea?<\/em><\/p>\n<p>Argelaton jendeak atez atekoaren kontra bozkatzeko arrazoietako bat  izan zen \u201cgarestiegia\u201d omen zela. Ekonomikoki begiratuta, Izaskun  Txintxurretak azaldu du gutxi gorabehera tankeran geratzen dela kostua:  \u201cBiltzea garestiagoa da, batez ere pertsonalaren aldetik, baina  birziklatutakotik ateratako diruarekin konpentsatu egiten da\u201d. Baina  zaborrak erraustea merkago ote da? Hain zuzen Katalunian eta munduko  beste zenbait lekutan atez atekoa egiten hasi ziren erraustegiko tasak  altuegiak zirelako udalentzat.<\/p>\n<p>Esaterako, Frantziako Alpeetako Miribel et du Plateau komunitatean  (20.000 bizt.) iazko abenduaren 1etik hasi dira hondakinak jatorrian  separatzen gehiago birziklatzeko; urtean 14.000 tona zabor sortzen da  eta horiek erraustea \u201ckarga ekonomiko garrantzitsua da\u201d bertako  arduradunen esanetara.<\/p>\n<p>-o-o-o-<\/p>\n<p><strong>Atez ateko sistemak balio du herri eta hiri handietarako? (Berria eta Hernaniko Kronika)<\/strong><br \/>\nHernaniko Udalak etxeetako hondakinak atez ateko sistemaren bidez  biltzea erabaki zuenetik, horixe da elkarrizketa askotan atera den  kontua. \u00abUsurbilen bai, herri txikia da eta. Baina Hernani askoz  handiagoa da\u00bb. Edo beste hau: \u00abBlokeetan, jende asko bizi den lekuan,  funtzionatuko al du?\u00bb.<\/p>\n<p>Argi eta garbi esan behar da: atez ateko sistema mundu osoan  erabiltzen da. Ingelesez Door-to-door waste collection deitzen zaiona  bost kontinenteetan egiten da, hori bai, modu ezberdinean, baina egiten  da bai herrialde aberatsetan eta bai pobreetan, izan herri txikietan edo  hiri handietan. Hemen lagin bakan batzuk aipatuko ditugu, Hernanin  udaberrian hasiko den atez atekoaren antzekoa egiten duten lekuetakoak.<\/p>\n<p>Italian atez atekoari deitzen zaio Raccolta differenziata porta a  porta. Hau herri txiki askotan egiten da, baina guk hiri handi batzuk  aipatuko ditugu, Hernaniren tamainakoak edo dezentez handiagoak: Monza  (121.400 biztanle), Piossasco (17.000), Asti (75.800), Novara (104.000),  Varese (81.000), Reggio nell\u2019Emilia (166.000), Veneziako Dorsoduro  auzoa (17.500), Turingo 5. eta 7. auzoak (190.000 biztanle denetara),  Alessandria (94.000), Capannori (45.500). Erroman bertan (900.000  biztanle), 2010ean instalatuko da atez atekoa; dagoeneko Ciampino auzoan  (38.900) martxan daukate.<\/p>\n<p>Frantzian, herri eta mankomunitate askotan egiten da atez atekoa.  Hiri handietan, oraintxe hasi dira Bordeleko zentroko auzo batzuetan.  Eta Niort hirian (60.400 biztanle) aspalditik ari dira.<\/p>\n<p>Katalunian atez ateko sistemarekin funtzionatzen duten herriek  osatuta daukate elkartea: Associaci\u00f3 de Municipis Catalans per a la  Recollida Porta a Porta. Alde batera utzita txiki asko, handi hauetan  ere egiten da: Gava (45.190 biztanle), Blanes (39.100), Canet de Mar  (13.381), Esparreguera (21.451), Palau-Solia i Plegamans (13.916),  Torredembarra (15.056)\u2026<\/p>\n<p>Ez dugu zerrenda luzatuko. Hernaniko gizon eta emakumeek, gazteek eta  zaharrek, jakin behar dute atez ateko bilketa leku askotan egiten dela.  Demostratuta dago: atez ateko sistema errauste planta baino askoz hobea  da denon osasunarentzako, dirutan merkeagoa da\u2026 eta herritar guztiek  egunero egiteko erraza.<\/p>\n<p><em>Ibon Zapiain Leoz.<br \/>\nHernani Zero Zabor taldearen izenean. <\/em><\/p>\n<p><strong>El PaP, tambi\u00e9n en ciudades grandes (Diario Vasco)<\/strong><\/p>\n<p>Desde que el Ayuntamiento de Hernani decidi\u00f3 instalar el sistema  Puerta a Puerta (PaP) de recogida de residuos, esta es una de las pegas  que se han o\u00eddo: \u201cEl PaP funcionar\u00e1 en Usurbil, pero Hernani es una  localidad mucho m\u00e1s grande. O tambi\u00e9n: \u00bfFuncionar\u00e1 en un pueblo donde  mucha gente vive en bloques de pisos?\u201d.Pero dig\u00e1moslo con claridad: El  PaP est\u00e1 extendido en todo el mundo. Lo que en ingl\u00e9s se denomina  \u2018Door-to-door waste collection\u2019 es conocido en los cinco continentes,  eso s\u00ed, se materializa en distintas modalidades, pero se usa como  recogida de residuos dom\u00e9sticos tanto en naciones pobres como en las  desarrolladas, en peque\u00f1as localidades y en grandes ciudades. Aqu\u00ed  citaremos algunas pocas, seleccionadas como muestra de entre las que  realizan un PaP comparable al que se instalar\u00e1 en Hernani.<\/p>\n<p>En Italia al PaP se le llama \u2018Raccolta differenziata porta a porta\u2019, y  all\u00ed es utilizada en mucha localidades peque\u00f1as y grandes. Citaremos  algunas pocas, del tama\u00f1o de Hernani o mucho mayores: Monza (121.400  habitantes), Piossasco (17.000), Asti (75.800), Novara (104.000), Varese  (81.000), Reggio Emilia (166.000), distrito Dorsoduro de Venecia  (17.500), distritos 5. y 7. de Turin (190.000, entre los dos  distrititos), Alessandria (94.000), Capannori (45.500). En la misma Roma  (900.000 habitantes) se prev\u00e9 instalar el PaP en 2010; pero ya de antes  lo usan en el distrito Ciampino (38.900).<\/p>\n<p>En Francia son muchas las localidades y mancomunidades que recogen  los residuos clasificados con el PaP. Justo ahora comienza la  aglomeraci\u00f3n de Burdeos a ponerla en marcha en los distritos del centro.  Y en la ciudad de Niort (60.400 habitantes) funciona desde hace a\u00f1os.<\/p>\n<p>En Catalunya los pueblos y ciudades que funcionan mediante el PaP  forman la Associaci\u00f3 de Municipis Catalans per a la Recollida Porta a  Porta. \u00c9sta incluye muchas localidades m\u00e1s peque\u00f1as que Hernani, pero  tambi\u00e9n de dimensiones comparables o mayores: Gav\u00e0 (45.190 habitantes),  Blanes (39.100), Canet de Mar (13.381), Esparreguera (21.451)\u2026<\/p>\n<p>Los hombres y mujeres de Hernani, j\u00f3venes y mayores, deben conocer  que el PaP es un sistema que funciona y muy bien en muchos sitios. Y que  est\u00e1 demostrado: el PaP es mucho mejor que la Incineradora para la  salud de todos, resulta m\u00e1s barata en costes\u2026 y es f\u00e1cil de hacer para  cualquier persona.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Argia astekarian Urko Apaolaza hernaniarrak publikatu du \u201cAtez ateko hondakin bilketa Gipuzkoan, Katalunian, Italian\u2026 Kolore askotako sistema\u201d erreportajea. Tituluak iragartzen duenez, Atez Ateko sistema (Door-to-door, Porta \u00e0 porta, Porte \u00e0 porte, Racolta diferenziata Porta a porta, eta beste izen ezberdinez ezagutua) oso zabalduta dago mundu osoan, herri txikietan bezala hiri handietan. Gai honen beraren inguruan [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":56,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[102,36],"tags":[],"class_list":["post-515","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-atez-atekoa","category-gaikako-bilketa"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v27.3 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Atez ateko hondakin bilketa Gipuzkoan, Katalunian, Italian (Argia astekaritik) - Zero zabor<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2010\/01\/29\/atez-ateko-hondakin-bilketa-gipuzkoan-katalunian-italian-argia-astekaritik\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Atez ateko hondakin bilketa Gipuzkoan, Katalunian, Italian (Argia astekaritik) - Zero zabor\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Argia astekarian Urko Apaolaza hernaniarrak publikatu du \u201cAtez ateko hondakin bilketa Gipuzkoan, Katalunian, Italian\u2026 Kolore askotako sistema\u201d erreportajea. Tituluak iragartzen duenez, Atez Ateko sistema (Door-to-door, Porta \u00e0 porta, Porte \u00e0 porte, Racolta diferenziata Porta a porta, eta beste izen ezberdinez ezagutua) oso zabalduta dago mundu osoan, herri txikietan bezala hiri handietan. Gai honen beraren inguruan [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2010\/01\/29\/atez-ateko-hondakin-bilketa-gipuzkoan-katalunian-italian-argia-astekaritik\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Zero zabor\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2010-01-29T20:01:17+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"zero-zabor\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"zero-zabor\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"12 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2010\\\/01\\\/29\\\/atez-ateko-hondakin-bilketa-gipuzkoan-katalunian-italian-argia-astekaritik\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2010\\\/01\\\/29\\\/atez-ateko-hondakin-bilketa-gipuzkoan-katalunian-italian-argia-astekaritik\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"zero-zabor\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/0a9ace215df0c6e3165314687205090e\"},\"headline\":\"Atez ateko hondakin bilketa Gipuzkoan, Katalunian, Italian (Argia astekaritik)\",\"datePublished\":\"2010-01-29T20:01:17+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2010\\\/01\\\/29\\\/atez-ateko-hondakin-bilketa-gipuzkoan-katalunian-italian-argia-astekaritik\\\/\"},\"wordCount\":2412,\"commentCount\":0,\"articleSection\":[\"Atez atekoa\",\"Gaikako bilketa\"],\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"CommentAction\",\"name\":\"Comment\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2010\\\/01\\\/29\\\/atez-ateko-hondakin-bilketa-gipuzkoan-katalunian-italian-argia-astekaritik\\\/#respond\"]}]},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2010\\\/01\\\/29\\\/atez-ateko-hondakin-bilketa-gipuzkoan-katalunian-italian-argia-astekaritik\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2010\\\/01\\\/29\\\/atez-ateko-hondakin-bilketa-gipuzkoan-katalunian-italian-argia-astekaritik\\\/\",\"name\":\"Atez ateko hondakin bilketa Gipuzkoan, Katalunian, Italian (Argia astekaritik) - Zero zabor\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2010-01-29T20:01:17+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/0a9ace215df0c6e3165314687205090e\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2010\\\/01\\\/29\\\/atez-ateko-hondakin-bilketa-gipuzkoan-katalunian-italian-argia-astekaritik\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2010\\\/01\\\/29\\\/atez-ateko-hondakin-bilketa-gipuzkoan-katalunian-italian-argia-astekaritik\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2010\\\/01\\\/29\\\/atez-ateko-hondakin-bilketa-gipuzkoan-katalunian-italian-argia-astekaritik\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Atez ateko hondakin bilketa Gipuzkoan, Katalunian, Italian (Argia astekaritik)\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/\",\"name\":\"Zero zabor\",\"description\":\"Hondakin onena, sortzen ez dena\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/0a9ace215df0c6e3165314687205090e\",\"name\":\"zero-zabor\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/4f67776a2c6309fd8c9fef27e03c4f815f40fda682959e34360590864409df60?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/4f67776a2c6309fd8c9fef27e03c4f815f40fda682959e34360590864409df60?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/4f67776a2c6309fd8c9fef27e03c4f815f40fda682959e34360590864409df60?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"zero-zabor\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/author\\\/zero-zabor\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Atez ateko hondakin bilketa Gipuzkoan, Katalunian, Italian (Argia astekaritik) - Zero zabor","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2010\/01\/29\/atez-ateko-hondakin-bilketa-gipuzkoan-katalunian-italian-argia-astekaritik\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"Atez ateko hondakin bilketa Gipuzkoan, Katalunian, Italian (Argia astekaritik) - Zero zabor","og_description":"Argia astekarian Urko Apaolaza hernaniarrak publikatu du \u201cAtez ateko hondakin bilketa Gipuzkoan, Katalunian, Italian\u2026 Kolore askotako sistema\u201d erreportajea. Tituluak iragartzen duenez, Atez Ateko sistema (Door-to-door, Porta \u00e0 porta, Porte \u00e0 porte, Racolta diferenziata Porta a porta, eta beste izen ezberdinez ezagutua) oso zabalduta dago mundu osoan, herri txikietan bezala hiri handietan. Gai honen beraren inguruan [&hellip;]","og_url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2010\/01\/29\/atez-ateko-hondakin-bilketa-gipuzkoan-katalunian-italian-argia-astekaritik\/","og_site_name":"Zero zabor","article_published_time":"2010-01-29T20:01:17+00:00","author":"zero-zabor","twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Written by":"zero-zabor","Est. reading time":"12 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2010\/01\/29\/atez-ateko-hondakin-bilketa-gipuzkoan-katalunian-italian-argia-astekaritik\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2010\/01\/29\/atez-ateko-hondakin-bilketa-gipuzkoan-katalunian-italian-argia-astekaritik\/"},"author":{"name":"zero-zabor","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/#\/schema\/person\/0a9ace215df0c6e3165314687205090e"},"headline":"Atez ateko hondakin bilketa Gipuzkoan, Katalunian, Italian (Argia astekaritik)","datePublished":"2010-01-29T20:01:17+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2010\/01\/29\/atez-ateko-hondakin-bilketa-gipuzkoan-katalunian-italian-argia-astekaritik\/"},"wordCount":2412,"commentCount":0,"articleSection":["Atez atekoa","Gaikako bilketa"],"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"CommentAction","name":"Comment","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2010\/01\/29\/atez-ateko-hondakin-bilketa-gipuzkoan-katalunian-italian-argia-astekaritik\/#respond"]}]},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2010\/01\/29\/atez-ateko-hondakin-bilketa-gipuzkoan-katalunian-italian-argia-astekaritik\/","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2010\/01\/29\/atez-ateko-hondakin-bilketa-gipuzkoan-katalunian-italian-argia-astekaritik\/","name":"Atez ateko hondakin bilketa Gipuzkoan, Katalunian, Italian (Argia astekaritik) - Zero zabor","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/#website"},"datePublished":"2010-01-29T20:01:17+00:00","author":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/#\/schema\/person\/0a9ace215df0c6e3165314687205090e"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2010\/01\/29\/atez-ateko-hondakin-bilketa-gipuzkoan-katalunian-italian-argia-astekaritik\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2010\/01\/29\/atez-ateko-hondakin-bilketa-gipuzkoan-katalunian-italian-argia-astekaritik\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2010\/01\/29\/atez-ateko-hondakin-bilketa-gipuzkoan-katalunian-italian-argia-astekaritik\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Atez ateko hondakin bilketa Gipuzkoan, Katalunian, Italian (Argia astekaritik)"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/#website","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/","name":"Zero zabor","description":"Hondakin onena, sortzen ez dena","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/#\/schema\/person\/0a9ace215df0c6e3165314687205090e","name":"zero-zabor","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/4f67776a2c6309fd8c9fef27e03c4f815f40fda682959e34360590864409df60?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/4f67776a2c6309fd8c9fef27e03c4f815f40fda682959e34360590864409df60?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/4f67776a2c6309fd8c9fef27e03c4f815f40fda682959e34360590864409df60?s=96&d=mm&r=g","caption":"zero-zabor"},"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/author\/zero-zabor\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/515","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/users\/56"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=515"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/515\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=515"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=515"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=515"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}