{"id":520,"date":"2010-03-25T20:28:23","date_gmt":"2010-03-25T20:28:23","guid":{"rendered":"http:\/\/www.argia.eus\/zero-zabor\/?p=520"},"modified":"2010-03-25T20:28:23","modified_gmt":"2010-03-25T20:28:23","slug":"atez-atekoa-aztertzen-ari-dira-gipuzkoako-beste-15-herritan","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2010\/03\/25\/atez-atekoa-aztertzen-ari-dira-gipuzkoako-beste-15-herritan\/","title":{"rendered":"Atez atekoa aztertzen ari dira Gipuzkoako beste 15 herritan"},"content":{"rendered":"<p>Gipuzkoan Debagoieneko Mankomunitatea, Urnieta, Aduna, Lezo,  Legorreta, Itsasondo, Zestoa eta Orio ari dira gogoeta egiten atez  atekoaz. Bestalde, errausteko programa sei urtez gelditzeko eskatu diote  11 alkatek Markel Olanori. Informazio xeheak eskaini ditu Mikel  Peruarenak <a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/harian\/2010-02-25\/002\/009\/Atez_atekoa_aztertzen_ari_dira_Gipuzkoako_beste_15_herritan.htm\">Berria<\/a> egunkarian.<br \/>\n<!--more--><br \/>\n<strong>Atez atekoa aztertzen ari dira Gipuzkoako beste 15 herritan (Berria)<br \/>\n<\/strong><\/p>\n<p><em>Debagoieneko Mankomunitatea, Urnieta, Aduna, Lezo, Legorreta, Itsasondo, Zestoa eta Orio ari dira gogoeta egiten atez atekoaz<\/em><\/p>\n<p><em>Errausteko programa sei urtez gelditzeko eskatu diote 11 alkatek Markel Olanori<\/em><\/p>\n<p><em>Mikel Peruarena.<\/em><\/p>\n<p>Usurbilek iazko martxoan ireki zuen atea, eta geroztik Hernanik eta  Oiartzunek iragarri dute hondakinak atez ate biltzen hasiko direla,  gaikako bilketa indartu eta birziklatea handitzeko asmoz. Badituzte  jarraitzaileak. Gipuzkoako hamabost herritan bederen ari dira aztertzen  atez atekoa jartzea -85.500 gipuzkoar bizi dira haietan-. Antzuola,  Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Elgeta, Eskoriatza, Leintz Gatzaga eta  O\u00f1ati daude Debagoieneko Mankomunitatean -63.430 herritar-, baita  Aramaio ere, Araba den arren. Atez atekoa jartzeko ikerketa jaso berri  dute, eta udaberrian erabakiko dute bilketa era horri ekin edo ez. Pedro  Lasagabaster Eskoriatzako alkate eta mankomunitateko presidenteordearen  arabera, \u00abagian zaila izango da mankomunitate osoa batera sartzea,  baina garbi ikusten dugu herri batzuetan egin daitekeela. Konbentzituta  gaude hemen zerbait egin behar dela\u00bb.<\/p>\n<p>Hondakin organikoak bereizita biltzea da lehentasuna, Lasagabasterren  hitzetan: \u00abHorretarako oso interesgarria da atez atekoa\u00bb. Gipuzkoako  Foru Aldundiaren ekimenez, hondakin organikoentzako edukiontzi berria  jarri dute -bosgarrena- bost herritan eta Donostiako Amara auzoan.  Sistema horretan borondatezkoa da parte hartzea, eta, horregatik,  \u00abpotentzialitate mugatua\u00bb duela uste du Lasagabasterrek. Aretxabaletak  6.690 biztanle ditu, eta Usurbilek 5.920; bi herriak erkatu ditu  Lasagabasterrek. Aretxabaletan, 11 hilabetean, 50 tona hondakin organiko  bildu dituzte: 7,5 kilo herritar bakoitzeko. Usurbilen 329 tona bildu  dituzte 10 hilabetean: 55,6 kilo herritar bakoitzeko. \u00abGarbitasun  aldetik ere hobea da\u00bb, zehaztu du Lasagabasterrek: \u00abHau arazo handia da.  Ahalik eta sistema hoberena bilatu behar da, nahiz eta gehixeago  kostatu\u00bb.<\/p>\n<p>Donostialdean eta Oarsoaldean ere ari dira azterketak egiten.  Urnietako -6.130 biztanle- alkate Mikel Izagirrek berretsi egin du atez  atekoa jartzeko asmoa: azterketa egina du Udalak, eta martxoan erabakiko  du, bai ala ez. \u00abHernanikoa ondo ateratzen bada, Diputazioari ez zaio  argudiorik geldituko errauste plantaren alde egiteko\u00bb, ohartarazi du  Izagirrek. Lezok 6.000 biztanle ditu, eta udal gobernuak 2011n hasi  nahiko luke atez atekoa jartzen. Herriko garbiketa lana egiten duen  enpresarekin kontratua doitu behar du, ordea, Udalak, Jon Legorburu  zinegotziaren esanetan: \u00abGarestixeago ateratzen da bilketa; baina San  Markora eramango genukeena merkeago aterako litzaiguke. Batetik eta  bestetik, orekatu egiten da prezioa\u00bb.<\/p>\n<p><em>Oposizioak eta udal taldeak<\/em><\/p>\n<p>Zestoako 3.480 biztanleentzat ere egoki ikusten du udal taldeak atez  atekoa. \u00abBeti nahi izan dugu, baina gutxiengoan gaude\u00bb, zehaztu du  Alazne Olaizola alkateak. Iaz saiatu ziren, baina oposizioko alderdiek  atzera bota zuten egitasmoa. Aurten berriro saiatuko dira aurrekontuetan  diru sail bat jartzen, azterketa egiteko. Kontrakoa gertatzen da Orion  -5.030 biztanle-. Jon Redondo alkatea \u00aboso kontent\u00bb dago egungo  hondakinen bilketarekin, eta ez du uste atez atekoa sistema egokia  denik. Oposizioko alderdiek, ordea -Aralar eta Ezker Batua, Eusko  Alkartasuna eta ezker abertzalea-, mozioa onartu zuten udazkenean, eta  erabaki zuten Orioko hondakinak errauste plantara ez bidaltzea. Aurtengo  aurrekontuetan diru sail bat sartzeko negoziatzen ari dira lau  alderdiak, Leire Zinkunegi ezker abertzaleko zinegotziak dioenez:  \u00abNahiko genuke aurten azterketa egitea. Hondakinak denon ardura dira: ez  dute alderdi politiko baten kolorea\u00bb.<\/p>\n<p>Adunako 400 herritarrek, berriz, laster jakingo dute atez atekoa  jartzeak zer lan eta kostu izango lituzkeen. Arantxa Aburuza alkateak  ikerketa egingo dutela jakinarazi du. Legorretako -1.490 biztanle- eta  Itsasondoko -650 biztanle- udalak ere interesaturik daude. Legealdi  honetan ez bada, hurrengoan azterketa egitearen alde agertu da I\u00f1aki  Oiarbide, Legorretako alkatea: \u00abJartzeko modukoa iruditzen zaigu, eta  ekonomikoki ere ongi dagoela ikusi dugu\u00bb. Sasieta Mankomunitateak  lagunduko lituzkeen, zalantza hori du Danel Etxeberria Itsasondoko  zinegotziak: \u00abBaina, gure aldetik, hasiko ginateke, noski\u00bb. Itsasondoko  Udalak gonbita egin die inguruko herrietako hautetsiei Usurbilera  joateko, atez atekoa ezagutzera.<\/p>\n<p>Gipuzkoa eta Arabako -Aramaio barne hartuta- hamasei herri horiez  aparte, atez atekoa jarraitzen ari dira beste udal batzuk ere. I\u00f1aki  Odriozola Zumaiako alkateak adierazi du: \u00abBadugu ikusmina, zer emango  ote duen eta Zumaia bezalako herri batean jarri ahal izango litzatekeen.  Gauza guztiek bezala, baditu alde onak eta txarrak\u00bb. Pedro Pe\u00f1agarikano  Anoetako alkateak ere \u00abgustura\u00bb jarriko lukeela azaldu du: \u00abAskoz  gehiago birziklatzen da, eta zabor gutxiago sortzen\u00bb. Hala ere, atez  atekoa ezin dela \u00abbat-batean\u00bb ezarri adierazi du Pe\u00f1agarikanok, eta  udalak orain lan horri ekiteko zailtasunak dituela.<\/p>\n<p><em>Nafarroan eta Bizkaian<\/em><\/p>\n<p>Nahi eta ezin, hala gelditu da Leitzako (Nafarroa) alkate Xabier  Zabalo. Atez atekoa jartzeko eztabaida Gipuzkoatik kanpora ere irten  baita. Arano, Areso, Goizueta, Larraun, Leitza eta Lekunberrik  Mendialdea mankomunitatea sortu dute, eta lehen lanetakoa izan dute atez  atekoaren ezarpena aztertzea. Baztertu egin dute, ordea. 6.000 nafar  bizi dira sei herri horietan, oso lur eremu zabalean. \u00abMetro koadro asko  eta populazio txikia\u00bb, laburtu du Zabalok. Udalen finantzaketa  eskasagatik, eta distantzia handiengatik, ezingo dute atez atekoa jarri.<\/p>\n<p>Lea Ibarreko Mankomunitateko (Bizkaia) ordezkariak ere \u00abharrituta\u00bb  daude atez atekoaren emaitzekin, Jon Bollar Aulestiko alkatearen  hitzetan. Amoroto, Aulesti, Gizaburuaga, Mendexa eta Munitibar daude  Mankomunitatean, eta Usurbilen bisitan izanak dira. \u00abOso interesgarria  iruditu zitzaigun\u00bb, azaldu du Bollarrek: \u00abIkusten diogun arazoa  ekonomikoa da; mankomunitate txikia gara, eta kostu handia luke  guretzat\u00bb. Patxada hartu dute aztertzeko: \u00abOrain ez bada, urte batzuk  barru, ipintzekoa izango da\u00bb.<\/p>\n<p><em>Erraustea atzeratzeko<\/em><\/p>\n<p>Usurbilgo alkate Xabier Mikel Errekondok errauste programa sei urtez  atzeratzeko eskatu dio Gipuzkoako Foru Aldundiari. Hernaniko alkateak  eta Oiartzungoak bat egin dute eskariarekin. Adunako, Anoetako,  Eskoriatzako, Itsasondoko, Legorretako, Lezoko, Urnietako eta Zestoako  udal ordezkariek ere begi onez hartu dute Usurbilgo alkatearen  eskakizuna. Beraz, 11 dira Diputazioari eskaera egin dioten alkateak.  \u00abAtez atekoa masiboki zabaltzen bada, birpentsatu beharko da errauste  plantarena. Hori jartzea erabaki potoloa da, eta zama handia hartuko du  Gipuzkoak. Jarri aurretik ondo aztertu beharko litzateke\u00bb, adierazi du  Pedro Lasagabasterrek. Mikel Izagirrek galdera egin du: \u00ab400 milioi  euroko inbertsioa hitzemana dute errauste planta egiteko, baina,  hondakinik ez bada, zer gertatuko da?\u00bb.<\/p>\n<p><em>42,45 tona zabor gutxiago sortu ziren iaz Bizkaian<\/em><br \/>\nBizkaian 627.035 tona zabor sortu ziren iaz, 2008an baino 42,45 gutxiago  -jaitsiera %6,3koa da-. Bizkaiko Ingurumen diputatu Iosu Madariagaren  hitzetan, herritarrek gero eta portaera hobea dute zaborren inguruan,  baina ekonomia krisia izan da, batik bat, zabor gutxiago sortzea eragin  duena. Bizkaiko hondakinen %30 botatzen dira zabortegietara zuzenean.  %35 energia sortzeko erabiltzen direla azaldu du Madariagak, eta beste  %35 \u00abmaterialki aprobetxatzeko\u00bb. Hiri Hondakinen Kudeaketako II. Plan  Integralak jasotzen du konpostatze planta bat eta hondakinak bereizteko  beste planta bat eraiki behar direla Bizkaian. Madariagak adierazi du  aurten hasiko direla haiek eraikitzen.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gipuzkoan Debagoieneko Mankomunitatea, Urnieta, Aduna, Lezo, Legorreta, Itsasondo, Zestoa eta Orio ari dira gogoeta egiten atez atekoaz. Bestalde, errausteko programa sei urtez gelditzeko eskatu diote 11 alkatek Markel Olanori. Informazio xeheak eskaini ditu Mikel Peruarenak Berria egunkarian.<\/p>\n","protected":false},"author":56,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[102,36],"tags":[],"class_list":["post-520","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-atez-atekoa","category-gaikako-bilketa"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v27.3 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Atez atekoa aztertzen ari dira Gipuzkoako beste 15 herritan - Zero zabor<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2010\/03\/25\/atez-atekoa-aztertzen-ari-dira-gipuzkoako-beste-15-herritan\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Atez atekoa aztertzen ari dira Gipuzkoako beste 15 herritan - Zero zabor\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Gipuzkoan Debagoieneko Mankomunitatea, Urnieta, Aduna, Lezo, Legorreta, Itsasondo, Zestoa eta Orio ari dira gogoeta egiten atez atekoaz. Bestalde, errausteko programa sei urtez gelditzeko eskatu diote 11 alkatek Markel Olanori. Informazio xeheak eskaini ditu Mikel Peruarenak Berria egunkarian.\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2010\/03\/25\/atez-atekoa-aztertzen-ari-dira-gipuzkoako-beste-15-herritan\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Zero zabor\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2010-03-25T20:28:23+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"zero-zabor\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"zero-zabor\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"5 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2010\\\/03\\\/25\\\/atez-atekoa-aztertzen-ari-dira-gipuzkoako-beste-15-herritan\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2010\\\/03\\\/25\\\/atez-atekoa-aztertzen-ari-dira-gipuzkoako-beste-15-herritan\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"zero-zabor\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/0a9ace215df0c6e3165314687205090e\"},\"headline\":\"Atez atekoa aztertzen ari dira Gipuzkoako beste 15 herritan\",\"datePublished\":\"2010-03-25T20:28:23+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2010\\\/03\\\/25\\\/atez-atekoa-aztertzen-ari-dira-gipuzkoako-beste-15-herritan\\\/\"},\"wordCount\":1024,\"commentCount\":0,\"articleSection\":[\"Atez atekoa\",\"Gaikako bilketa\"],\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"CommentAction\",\"name\":\"Comment\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2010\\\/03\\\/25\\\/atez-atekoa-aztertzen-ari-dira-gipuzkoako-beste-15-herritan\\\/#respond\"]}]},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2010\\\/03\\\/25\\\/atez-atekoa-aztertzen-ari-dira-gipuzkoako-beste-15-herritan\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2010\\\/03\\\/25\\\/atez-atekoa-aztertzen-ari-dira-gipuzkoako-beste-15-herritan\\\/\",\"name\":\"Atez atekoa aztertzen ari dira Gipuzkoako beste 15 herritan - Zero zabor\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2010-03-25T20:28:23+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/0a9ace215df0c6e3165314687205090e\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2010\\\/03\\\/25\\\/atez-atekoa-aztertzen-ari-dira-gipuzkoako-beste-15-herritan\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2010\\\/03\\\/25\\\/atez-atekoa-aztertzen-ari-dira-gipuzkoako-beste-15-herritan\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2010\\\/03\\\/25\\\/atez-atekoa-aztertzen-ari-dira-gipuzkoako-beste-15-herritan\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Atez atekoa aztertzen ari dira Gipuzkoako beste 15 herritan\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/\",\"name\":\"Zero zabor\",\"description\":\"Hondakin onena, sortzen ez dena\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/0a9ace215df0c6e3165314687205090e\",\"name\":\"zero-zabor\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/4f67776a2c6309fd8c9fef27e03c4f815f40fda682959e34360590864409df60?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/4f67776a2c6309fd8c9fef27e03c4f815f40fda682959e34360590864409df60?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/4f67776a2c6309fd8c9fef27e03c4f815f40fda682959e34360590864409df60?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"zero-zabor\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/author\\\/zero-zabor\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Atez atekoa aztertzen ari dira Gipuzkoako beste 15 herritan - Zero zabor","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2010\/03\/25\/atez-atekoa-aztertzen-ari-dira-gipuzkoako-beste-15-herritan\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"Atez atekoa aztertzen ari dira Gipuzkoako beste 15 herritan - Zero zabor","og_description":"Gipuzkoan Debagoieneko Mankomunitatea, Urnieta, Aduna, Lezo, Legorreta, Itsasondo, Zestoa eta Orio ari dira gogoeta egiten atez atekoaz. Bestalde, errausteko programa sei urtez gelditzeko eskatu diote 11 alkatek Markel Olanori. Informazio xeheak eskaini ditu Mikel Peruarenak Berria egunkarian.","og_url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2010\/03\/25\/atez-atekoa-aztertzen-ari-dira-gipuzkoako-beste-15-herritan\/","og_site_name":"Zero zabor","article_published_time":"2010-03-25T20:28:23+00:00","author":"zero-zabor","twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Written by":"zero-zabor","Est. reading time":"5 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2010\/03\/25\/atez-atekoa-aztertzen-ari-dira-gipuzkoako-beste-15-herritan\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2010\/03\/25\/atez-atekoa-aztertzen-ari-dira-gipuzkoako-beste-15-herritan\/"},"author":{"name":"zero-zabor","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/#\/schema\/person\/0a9ace215df0c6e3165314687205090e"},"headline":"Atez atekoa aztertzen ari dira Gipuzkoako beste 15 herritan","datePublished":"2010-03-25T20:28:23+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2010\/03\/25\/atez-atekoa-aztertzen-ari-dira-gipuzkoako-beste-15-herritan\/"},"wordCount":1024,"commentCount":0,"articleSection":["Atez atekoa","Gaikako bilketa"],"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"CommentAction","name":"Comment","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2010\/03\/25\/atez-atekoa-aztertzen-ari-dira-gipuzkoako-beste-15-herritan\/#respond"]}]},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2010\/03\/25\/atez-atekoa-aztertzen-ari-dira-gipuzkoako-beste-15-herritan\/","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2010\/03\/25\/atez-atekoa-aztertzen-ari-dira-gipuzkoako-beste-15-herritan\/","name":"Atez atekoa aztertzen ari dira Gipuzkoako beste 15 herritan - Zero zabor","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/#website"},"datePublished":"2010-03-25T20:28:23+00:00","author":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/#\/schema\/person\/0a9ace215df0c6e3165314687205090e"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2010\/03\/25\/atez-atekoa-aztertzen-ari-dira-gipuzkoako-beste-15-herritan\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2010\/03\/25\/atez-atekoa-aztertzen-ari-dira-gipuzkoako-beste-15-herritan\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2010\/03\/25\/atez-atekoa-aztertzen-ari-dira-gipuzkoako-beste-15-herritan\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Atez atekoa aztertzen ari dira Gipuzkoako beste 15 herritan"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/#website","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/","name":"Zero zabor","description":"Hondakin onena, sortzen ez dena","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/#\/schema\/person\/0a9ace215df0c6e3165314687205090e","name":"zero-zabor","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/4f67776a2c6309fd8c9fef27e03c4f815f40fda682959e34360590864409df60?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/4f67776a2c6309fd8c9fef27e03c4f815f40fda682959e34360590864409df60?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/4f67776a2c6309fd8c9fef27e03c4f815f40fda682959e34360590864409df60?s=96&d=mm&r=g","caption":"zero-zabor"},"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/author\/zero-zabor\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/520","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/users\/56"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=520"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/520\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=520"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=520"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=520"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}