{"id":643,"date":"2010-09-30T21:17:52","date_gmt":"2010-09-30T21:17:52","guid":{"rendered":"http:\/\/www.argia.eus\/zero-zabor\/?p=643"},"modified":"2010-09-30T21:17:52","modified_gmt":"2010-09-30T21:17:52","slug":"zeinek-erre-nahi-ditu-hondakinak-2-itu-bat-bidean-xabier-garmendia","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2010\/09\/30\/zeinek-erre-nahi-ditu-hondakinak-2-itu-bat-bidean-xabier-garmendia\/","title":{"rendered":"\u201cZeinek erre nahi ditu hondakinak\u201d (2): Itu bat bidean, Xabier Garmendia"},"content":{"rendered":"<p>Mikel Peruarenak dagoenekoz sarean ipini du \u201cZeinek erre nahi  ditu hondakinak\u201d artikuluaren bigarren atala, titulutzat daramana: \u201c<a href=\"http:\/\/erraustu.wordpress.com\/2010\/09\/27\/itu-bat-bidean-xabier-garmendia-2\/\">Itu bat bidean: Xabier Garmendia<\/a>\u201c. Gaztelaniazko itzulpena hemen dago: \u201c<a href=\"http:\/\/www.blogak.com\/gipuzkoasinincineradora\/quien-quiere-quemar-los-residuos-2-un-hito-en-el-camino-xabier-garmendia\">Un hito en el camino: Xabier Garmendia<\/a>\u201c<!--more--><\/p>\n<p><strong>Itu bat bidean: Xabier Garmendia<\/strong><\/p>\n<p>2009ko maiatzaren 7an jakin zen PSE-EEk Eusko Jaurlaritzako  Teknologia, Energia eta Industria Garapenerako sailburuorde izendatu  zuela Xabier Garmendia Martinez. Lehendik ezagunak zaizkio, ordea,  Jaurlaritzako mahaiak eta aulkiak: 1991 eta 1995 artean, Ingurumen  sailburu izan zen, EAk, EAJk eta PSE-EEk osatutako gobernuan, Jose  Antonio Ardanza lehendakari zela. Euskadiko Ezkerreko militantea zen,  izan ere, Garmendia. Aurreko legealdian ere parlamentari izana zen  EErekin, 1987 eta 1991 artean, eta alderdian jarraitu zuen EEk PSErekin  bat egin zuelarik. Garmendia Ormaiztegikoa (Gipuzkoa) da sortzez,  industria ingeniaria ikasketaz, eta ingurumen aholkularia ogibidez,  besteak beste; eta, kasu honetarako, \u00abbesteak beste\u00bb hori ez da  literatura hutsa.<\/p>\n<p>1995ean gobernuko kargua utzi zuenetik, hiru enpresa sortu zituela  azaldu izan du elkarrizketa bat baino gehiagotan. Haietako bat da DPA  Desarrollo y Proteccion Ambiental \u2015zuzendari nagusia izan da bertan  2009ko abendua arte, eta ingurumen aholkularitza zerbitzuak eskaintzen  ditu\u2015. Bestea da Neuciclaje erabiltzeari utzitako pneumatikoak  \u00abberreskuratzeko\u00bb zerbitzuak ematen dituena. Ingurumen azterketak egiten  dituen fundazio bat ere sortu<br \/>\nzuen, 2002an: ISR (2) Baliabideen Iraunkortasunerako Institutua.<br \/>\nEusko Jaurlaritzara sailburuorde gisa itzuli denetik, kargu asko hartu<br \/>\nditu, bestalde: Pasaiako Portu Agintaritzan, Luzaron, EEE<br \/>\nEnergiaren Euskal Erakundean\u2026. 2009ko irailaz geroztik, Bizkaiko hiri  hondakinak errausten dituen Zabalgarbiko presidenteordea da, gainera.  Zabalgarbi errauste plantako (Alonsotegi, Bizkaia) zuzendaritzan 2009an  jazo ziren liskarren ondoren aukeratu zuten kargurako. EEEko ordezkari  modura dago Zabalgarbiko zuzendaritza kontseiluan. Berak sortzea  proposatu zuen errauste plantaren gidaritzara iritsi da,  bueltan-bueltan. ISRk gidatu du Nafarroako hondakinen kudeaketa plana,  eta Garmendiak berak antolatu ditu Bizkaiko eta Gipuzkoako planak, baina  San Marko eta Txingudi mankomunitateen zenbait kudeaketa plan ere.<\/p>\n<p>\u00abBi herrialde horietan [Bizkaian eta Gipuzkoan] zaborraren %40a  birziklatu eta konpostatu nahi da, aprobetxatu ezin daitekeen zaborra  %60tik gora ez joateko. Beraz, zer egingo dugu %60arekin? Gipuzkoan eta  Bizkaian erraustearen alde egin da, hondakinetan dagoen energia ahalik  eta gehien balioztatzeko\u00bb. 2004ko irailaren 15ean Berria kazetak  argitaratutako elkarrizketan eman zuen erantzun hori Garmendiak. Gauzak  aldatu egin dira, ordea. Gipuzkoako hiri hondakinen kudeaketa planaren  egokitzapena idatzi zuten 2008an, eta helburuak eta plana bera ere  dezente aldatu ziren: errauste planta bakarra behar zela erabaki \u20152002an  bi edo hiru errauste planta jartzea proposatu zen\u2015, eta hiri hondakinen  %57 inguru birziklatu eta konpostatzeko helburua jarri zuten. Izan ere,  Garmendiak elkarrizketa hartan aipatzen zuen %40ko birziklatze maila  2009an iritsi zuen Gipuzkoak, hondakin organikorik ia batere konpostatu  gabe.<\/p>\n<p>Hala ere, errauste planta beharrezko dela pentsatzen jarraitzen du  Garmendiak: \u00abHondakinak energia berriztagarrirako iturri dira, biomasa  duten neurrian. Baina, gainera, hondakinetan dauden gainerako atal  erregarriak energia iraunkorra dira, errausketaren bidez energia  sortzeko aprobetxamendua egiten den heinean, beti ere ingurumena eta  pertsonen osasuna babestea bermatzen den bitartean\u00bb. Hortxe dago  hondakinak erre nahi izatearen arrazoietako bat: energia sortzea.  Gainera, hondakinetatik ia dena aprobetxa liteke labean. Argi utzi du  hori Garmendiak: \u00abBiomasa hondakinak \u2015usteltzen diren gai organikoak,  egurra, arropak, larrua, papera eta kartoia eta zelulosa asko duten  beste frakzio batzuk, pixoihalak eta tetrabrik gisako ontzi konplexuak\u2015  gure hondakinen %70ean baino gehiagoan daude; eta, behin haietan dauden  beirak, metalak eta gainerako gai inerteak kenduta, erre litekeen  frakzioaren %80-85az gainetik dira\u00bb. Datu horiek, baita diskurtsoa ere,  hitzez hitz errepikatu ditu uda honetan, Euskal Herriko  Unibertsitatearen Udako Ikastaroetan, Donostian. \u00abHiri hondakinak  energia berriztagarri eta iraunkorreko iturriak dira\u00bb, errepikatu du;  EFE albiste agentziak hitzaldia jaso, eta zabaldu du Eusko Jaurlaritzak  errauste politikak babestu dituela; baina Jaurlaritzak ez du adierazpen  ofizialik egin, Garmendiak zabaldu du mezua.<\/p>\n<p>Eta EB Europako Batasunak arrazoia ematen dio Garmendiari. EBk  2001ean argitaratu zuen energia berriztagarrietako iturrietatik  sortutako elektrizitatea sustatzeari buruzko araua. Bertan zehaztu zen  biomasa eta hiri hondakinen frakzio biodegradagarriak energia  berriztagarri zirela. \u00abBeraz, [Europako] arteztarauak energia  berriztagarri gisa onartzen du, argi eta garbi, hala behar du eta, hiri  hondakinen frakzio biodegradagarria, biomasa berriztagarria den  aldetik\u00bb, idatzi zuen Xabier Garmendiak Gipuzkoako hiri hondakinen  kudeaketa planean, \u00abhala behar du eta\u00bb nabarmenduz. Izan ere, hondakinak  erretzea ez da aprobetxamendu hutsa, bestela batere baliorik ez duenari  probetxuren bat ateratzea. Hondakinak erretzea, helburua da. Garmendiak  berak askoz hobeto esplikatu zuen hori 2006ko otsaileko artikulu  honetan:<\/p>\n<p>\u201cGaur egun adostasun zabal bat dago: alegia, bukatu egin dela  petrolio merkearen sasoia, eta, negutegi efektuan eragina duten gas  isuriak gutxitzeko beharragatik, gero eta ingurumen baldintzapen gehiago  izango dituen, eta urriago eta garestiagoa izango den energia etorkizun  batera goazela. Energia fosilak kontsumitzeagatik sortutako negutegi  efektuko gas isuriek planeta berotzen dutela, horri buruzko adostasun  zabalak eta petrolioaren prezio gero eta garestiagoek hala adierazten  dute. Marko horretan, eskura dauden baliabideak aprobetxatzea, gero eta  gehiago, handituko den behar bat bezala ikusiko da eta, horrekin batera,  xahutze jasanezina bezala ikusiko da energia baliabideak alferrik  galtzea, adibidez zabortegi batean hondakinak lurperatzea. Gainera,  ehuneko handi batean, hondakin hauek CO2 eragin neutroa duten biomasa  baldin badira, zabortegira botatzea, argi eta garbi, ulertezina da\u201d.<\/p>\n<p>Europako Batasunak energiari buruzko ikerketa sustatzeko, 50.000  milioi euroko laguntza bat eman berri die zenbait enpresari. Diruz  lagundutako ikerketa lerroetan daude honako hauek: eguzki energia,  eolikoa, nuklearra, eta bioerregaiak eta biomasa. 2009an,<br \/>\nbestalde, biohondakinei buruzko eztabaidari ekin zion Europako<br \/>\nBatasunak, haien kudeaketa eta tratamendua arautzeko, eta Liburu<br \/>\nBerdea izeneko lehen eskuliburu bat prestatu du, irizpideak adosten<br \/>\nhasteko. Energiaren krisiari aterabide bat emateko aukera dira  hondakinak. Instituzio eta enpresak inbertsio eta ahalegin sendo eta  garestiak egiten ari dira hondakinetatik energia sortzeko:  kapitalismoari errentagarriago zaio hondakinak erretzea, konposta egitea  baino. Iturri agortezin gisa ikusten dira hondakinak: milioika tona  sortzen dira, egunero, mundu osoan; eta konpostak ez du argindarrik  sortzen industriarentzat.<\/p>\n<p>Beste arrazoi bat ere eman du, artikulu horretan, Garmendiak: biomasa  erretzeak \u00abCO2 eragin neutroa\u00bb du. Alegia, biomasa errez, energia sor  liteke, CO2 isuri gabe. Horri energia berriztagarria deitzen zaio, eta  gainera Espainiako Gobernuak diruz laguntzen ditu energia  berriztagarriak. Beste era batera ere azaldu zuen ideia hori Garmendiak,  2006ko otsailean idatzi zuen artikulu luze eta mamitsu hartan  \u2015ohargarria da hondakinak baliabide izatera pasatu direla Garmendiaren  idazkeran\u2015: \u00abHondar baliabide hau [alegia, hondakinak] ez  aprobetxatzeak, alferrik galdutako energia hori sortzera behartuko luke;  jatorri fosileko erregai birjinak erabili beharko lirateke, ikatza eta  petrolioa edo gasa bezalako hidrokarburoak batik-bat\u00bb. Hondakinak ez  erretzea, xahutzea da Garmendiarentzat eta, gainera, CO2 isuriak  gutxitzen laguntzen du, hondakinak erretzen ez badira, hidrokarburoak  erre beharko direlako, eta horrek negutegi efektua bizkortuko duelako.  Biribila da arrazoiketa.<\/p>\n<p>Garmendiak asko hitz egin eta idatzi du errausteari buruz. Europan  400 errauste planta daudela, urtean 50 milioi tona hondakin erretzen  dituztela, 27 milioi pertsonarentzat energia sortzen dutela\u2026 Berak  emandako datuak dira. Galdera da: hondakinetatik sortutako  elektrizitatea 27 milioi pertsonarentzat sortzen dute, ala enpresentzat  sortzen dute energia hori guztia? Nork du behar gorriagoa?<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Mikel Peruarenak dagoenekoz sarean ipini du \u201cZeinek erre nahi ditu hondakinak\u201d artikuluaren bigarren atala, titulutzat daramana: \u201cItu bat bidean: Xabier Garmendia\u201c. Gaztelaniazko itzulpena hemen dago: \u201cUn hito en el camino: Xabier Garmendia\u201c<\/p>\n","protected":false},"author":56,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[26,111,44],"tags":[],"class_list":["post-643","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-errausketa","category-gizarte-eragileak","category-iritziak-adierazpenak"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v27.3 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>\u201cZeinek erre nahi ditu hondakinak\u201d (2): Itu bat bidean, Xabier Garmendia - Zero zabor<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2010\/09\/30\/zeinek-erre-nahi-ditu-hondakinak-2-itu-bat-bidean-xabier-garmendia\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"\u201cZeinek erre nahi ditu hondakinak\u201d (2): Itu bat bidean, Xabier Garmendia - Zero zabor\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Mikel Peruarenak dagoenekoz sarean ipini du \u201cZeinek erre nahi ditu hondakinak\u201d artikuluaren bigarren atala, titulutzat daramana: \u201cItu bat bidean: Xabier Garmendia\u201c. Gaztelaniazko itzulpena hemen dago: \u201cUn hito en el camino: Xabier Garmendia\u201c\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2010\/09\/30\/zeinek-erre-nahi-ditu-hondakinak-2-itu-bat-bidean-xabier-garmendia\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Zero zabor\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2010-09-30T21:17:52+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"zero-zabor\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"zero-zabor\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"5 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2010\\\/09\\\/30\\\/zeinek-erre-nahi-ditu-hondakinak-2-itu-bat-bidean-xabier-garmendia\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2010\\\/09\\\/30\\\/zeinek-erre-nahi-ditu-hondakinak-2-itu-bat-bidean-xabier-garmendia\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"zero-zabor\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/0a9ace215df0c6e3165314687205090e\"},\"headline\":\"\u201cZeinek erre nahi ditu hondakinak\u201d (2): Itu bat bidean, Xabier Garmendia\",\"datePublished\":\"2010-09-30T21:17:52+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2010\\\/09\\\/30\\\/zeinek-erre-nahi-ditu-hondakinak-2-itu-bat-bidean-xabier-garmendia\\\/\"},\"wordCount\":1074,\"commentCount\":0,\"articleSection\":[\"Errausketa\",\"Gizarte eragileak\",\"Iritziak \\\/ Adierazpenak\"],\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"CommentAction\",\"name\":\"Comment\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2010\\\/09\\\/30\\\/zeinek-erre-nahi-ditu-hondakinak-2-itu-bat-bidean-xabier-garmendia\\\/#respond\"]}]},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2010\\\/09\\\/30\\\/zeinek-erre-nahi-ditu-hondakinak-2-itu-bat-bidean-xabier-garmendia\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2010\\\/09\\\/30\\\/zeinek-erre-nahi-ditu-hondakinak-2-itu-bat-bidean-xabier-garmendia\\\/\",\"name\":\"\u201cZeinek erre nahi ditu hondakinak\u201d (2): Itu bat bidean, Xabier Garmendia - Zero zabor\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2010-09-30T21:17:52+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/0a9ace215df0c6e3165314687205090e\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2010\\\/09\\\/30\\\/zeinek-erre-nahi-ditu-hondakinak-2-itu-bat-bidean-xabier-garmendia\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2010\\\/09\\\/30\\\/zeinek-erre-nahi-ditu-hondakinak-2-itu-bat-bidean-xabier-garmendia\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2010\\\/09\\\/30\\\/zeinek-erre-nahi-ditu-hondakinak-2-itu-bat-bidean-xabier-garmendia\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"\u201cZeinek erre nahi ditu hondakinak\u201d (2): Itu bat bidean, Xabier Garmendia\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/\",\"name\":\"Zero zabor\",\"description\":\"Hondakin onena, sortzen ez dena\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/0a9ace215df0c6e3165314687205090e\",\"name\":\"zero-zabor\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/4f67776a2c6309fd8c9fef27e03c4f815f40fda682959e34360590864409df60?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/4f67776a2c6309fd8c9fef27e03c4f815f40fda682959e34360590864409df60?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/4f67776a2c6309fd8c9fef27e03c4f815f40fda682959e34360590864409df60?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"zero-zabor\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/author\\\/zero-zabor\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"\u201cZeinek erre nahi ditu hondakinak\u201d (2): Itu bat bidean, Xabier Garmendia - Zero zabor","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2010\/09\/30\/zeinek-erre-nahi-ditu-hondakinak-2-itu-bat-bidean-xabier-garmendia\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"\u201cZeinek erre nahi ditu hondakinak\u201d (2): Itu bat bidean, Xabier Garmendia - Zero zabor","og_description":"Mikel Peruarenak dagoenekoz sarean ipini du \u201cZeinek erre nahi ditu hondakinak\u201d artikuluaren bigarren atala, titulutzat daramana: \u201cItu bat bidean: Xabier Garmendia\u201c. Gaztelaniazko itzulpena hemen dago: \u201cUn hito en el camino: Xabier Garmendia\u201c","og_url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2010\/09\/30\/zeinek-erre-nahi-ditu-hondakinak-2-itu-bat-bidean-xabier-garmendia\/","og_site_name":"Zero zabor","article_published_time":"2010-09-30T21:17:52+00:00","author":"zero-zabor","twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Written by":"zero-zabor","Est. reading time":"5 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2010\/09\/30\/zeinek-erre-nahi-ditu-hondakinak-2-itu-bat-bidean-xabier-garmendia\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2010\/09\/30\/zeinek-erre-nahi-ditu-hondakinak-2-itu-bat-bidean-xabier-garmendia\/"},"author":{"name":"zero-zabor","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/#\/schema\/person\/0a9ace215df0c6e3165314687205090e"},"headline":"\u201cZeinek erre nahi ditu hondakinak\u201d (2): Itu bat bidean, Xabier Garmendia","datePublished":"2010-09-30T21:17:52+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2010\/09\/30\/zeinek-erre-nahi-ditu-hondakinak-2-itu-bat-bidean-xabier-garmendia\/"},"wordCount":1074,"commentCount":0,"articleSection":["Errausketa","Gizarte eragileak","Iritziak \/ Adierazpenak"],"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"CommentAction","name":"Comment","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2010\/09\/30\/zeinek-erre-nahi-ditu-hondakinak-2-itu-bat-bidean-xabier-garmendia\/#respond"]}]},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2010\/09\/30\/zeinek-erre-nahi-ditu-hondakinak-2-itu-bat-bidean-xabier-garmendia\/","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2010\/09\/30\/zeinek-erre-nahi-ditu-hondakinak-2-itu-bat-bidean-xabier-garmendia\/","name":"\u201cZeinek erre nahi ditu hondakinak\u201d (2): Itu bat bidean, Xabier Garmendia - Zero zabor","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/#website"},"datePublished":"2010-09-30T21:17:52+00:00","author":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/#\/schema\/person\/0a9ace215df0c6e3165314687205090e"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2010\/09\/30\/zeinek-erre-nahi-ditu-hondakinak-2-itu-bat-bidean-xabier-garmendia\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2010\/09\/30\/zeinek-erre-nahi-ditu-hondakinak-2-itu-bat-bidean-xabier-garmendia\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2010\/09\/30\/zeinek-erre-nahi-ditu-hondakinak-2-itu-bat-bidean-xabier-garmendia\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"\u201cZeinek erre nahi ditu hondakinak\u201d (2): Itu bat bidean, Xabier Garmendia"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/#website","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/","name":"Zero zabor","description":"Hondakin onena, sortzen ez dena","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/#\/schema\/person\/0a9ace215df0c6e3165314687205090e","name":"zero-zabor","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/4f67776a2c6309fd8c9fef27e03c4f815f40fda682959e34360590864409df60?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/4f67776a2c6309fd8c9fef27e03c4f815f40fda682959e34360590864409df60?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/4f67776a2c6309fd8c9fef27e03c4f815f40fda682959e34360590864409df60?s=96&d=mm&r=g","caption":"zero-zabor"},"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/author\/zero-zabor\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/643","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/users\/56"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=643"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/643\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=643"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=643"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=643"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}