{"id":792,"date":"2012-03-03T16:36:23","date_gmt":"2012-03-03T16:36:23","guid":{"rendered":"http:\/\/www.argia.eus\/zero-zabor\/?p=792"},"modified":"2012-03-03T16:36:23","modified_gmt":"2012-03-03T16:36:23","slug":"atez-ate","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2012\/03\/03\/atez-ate\/","title":{"rendered":"Atez ate"},"content":{"rendered":"<p>Berria<\/p>\n<p>Ez dizut irekiko gau ilunean aterik\u00bb dio gure abesti  zahar ezagun batek. \u00abEtzuela nahi, etzuela nahi, atean atzean etzuela  nahi\u2026 ganbaran bai!\u00bb beste batek. Udaberrian abiatu eta \u00abatea kax kax jo  nion baina\u00bb nola ez zuten erantzuten ere ikasi genuen. Jose Inazio  Ansorenak jarri gintuen arrastoan: euskal kantutegi tradizionalean ateak  berebiziko sexu-sinbologia zuen.<br \/>\n<!--more--><br \/>\nEsanahi jolasti hartatik gutxi  du orain ateak. Pare bat urte pasatxo dira lehenengoz entzun genuela:  atez ateko zabor bilketa. Orduan berria zitzaigun jarduera eta ezezaguna  esamoldea. Gauzak ederki aldatu dira denbora gutxian! Joandako asteetan  ez da besterik entzun eta irakurri, Gipuzkoa aldean behintzat.<\/p>\n<p>Ezer  gutxi dakit nik datu zehatzei buruz eta ez noa, jakina, zifra eta  horrelakoetan katigatzera. Ez dakit behar bezainbat osaturiko iritzirik  ere badudan, baina uste eta susmoak baditut, eta oroitzapenak, eta ez  noa horiek gordetzera.<\/p>\n<p>Lehenik eta behin, zabor-bilketari  buruzko eztabaida honetatik denok irtengo garela irabazle iruditzen  zait. Joandako urteetan zer egiten ari ginen pentsatu ere ez egitetik  gure aurrean ze arazo daukagun begi bistan jartzera iritsi gara. Ez da  gutxi. Konponbiderik jarri ezean geuk sortzen dugunak ito behar gaituela  jabetu gara. Sinistu nahi dut administraziotik eman den urrats txiki  bakoitzak \u2014beirarentzat kontainer berdeak jarri edo bosgarrena ipini  organikoentzat giltza eta guzti\u2014, nahiz arazoa bere gordinean konpondu  ez, izan duela gugan hoberako eragina. Zerbait egin beharra dagoela eta  norberak bere aldetik ahalegin handiegirik egin gabe zerbait hori egiten  ez dela hain zaila erakutsi digu.<\/p>\n<p>Hortik aurrera, atez atekoaren  gaiak hartu duen durundia bera da aski harrigarri. Kudeaketa eremukoa  behar lukeen kontu bat politikako gudu-zelai bihurtu da, nor tematuago,  \u00abbesteen\u00bb ekimena eta ideia delako, bere horretan txartzat jotzeraino.  Giza izakerari buruzko ikuspegirik etsiena nagusitzen zait jarrera  horiek sumatzean, eta gai potoloei buruz hizketan hasi eta Anjel Mari  Pe\u00f1agarikanori inoiz entzun izan diodana burura etortzen: \u00abEderrak  gaudek gu zenbait gaitan ados jartzeko! Ez diat ezagutzen etxepe bakar  bat ere, igogailua jarri behar eta auzoen arteko xextrarik sortu  gabekorik!\u00bb. Atez atekoaren eztabaidak, gugan legokeen onena ateratzeaz  gain \u2014inguruarekiko kezka eta datozen belaunaldiekiko ardura\u2014, gugan  dagoen txarrena ateratzeko ere balio izan du: probintziakeria hauspotu  da Gipuzkoako zaborrak aldi batean Bizkai aldera eramaten direlako.  Gezurrak asmatu dira eta hiri-leienda bilakatu \u00abzabor-turismo\u00bb delako  horren inguruan. Parte-hartzailetzaren kontzeptua bakoitzak bere erara  eta neurrietara moldatu du\u2026<\/p>\n<p>Gudu-zelai politikokoa ez lukeela  behar gai honek idatzi dut lehen. Baina horrek ez du esan nahi gai  politikoa ez denik. Politika, elkarbizitza modu batera edo bestera  antolatzearen jarduera da, eta politikarien lana, modu horietako batzuk  hobetsi, dagozkien erabakiak hartu eta ahalbidetzea. Agintariak badu,  behar bezala hautatua izan denean, betebehar eta eskubide hori. Gero  hiritarrek emango dute epaia.<\/p>\n<p>Zirt edo zart egitea baino hobe da,  ordea, betiere konbentzimenduaren bidea. Eta zaborren gai gaiztotu  honek hainbesteko xalamatika sortu badu, pentsa zenbatekoa sortuko  lukeen, esaterako, trafiko handiegia dugula, errepide gehitxo behar  ditugula, kutsadura gero eta jasangaitzagoa dela eta\u2026 aginte guneren  batek familiako edo pertsonako auto bakar bat izatera behartuko bagintu.  Erresistentziak atez atekoak sortutakoak baino askoz ere handiagoak  lirateke. Beti izaten baita berriaren aurrean atzera egiteko joera  duenik. Eta atez atekoa abian jarri behar den herrietan joera horiek  berdintzera jo behar litzateke. Berriaren aurrean ikaraturik probatzeko  baino muzin egiteko prestuago azaltzen denari ez da komeni datuak,  zifrak, konpostak eta errefusak aipatzerik. Aski litzateke  \u00abtxerri-janarena\u00bb gogora ekartzea. Kale-etxetik kale-baserrira  garraiatzen zen baldeka lurruntsu hura ez zen aprobetxamenduaren eta  birziklatzearen aurrendari logikoa baino. Kalean bizitzen jarri zenak  bere hondakinekin zer eta nola egin asmatzen zuen; eta artean  kale-baserrian bizi zenak bazekien hondakin haiek eskertu eta  erabiltzen. Oraingoak baino gauza zailagoak eginak gara.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Berria Ez dizut irekiko gau ilunean aterik\u00bb dio gure abesti zahar ezagun batek. \u00abEtzuela nahi, etzuela nahi, atean atzean etzuela nahi\u2026 ganbaran bai!\u00bb beste batek. Udaberrian abiatu eta \u00abatea kax kax jo nion baina\u00bb nola ez zuten erantzuten ere ikasi genuen. Jose Inazio Ansorenak jarri gintuen arrastoan: euskal kantutegi tradizionalean ateak berebiziko sexu-sinbologia zuen.<\/p>\n","protected":false},"author":56,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[102,36],"tags":[250,670,703,735],"class_list":["post-792","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-atez-atekoa","category-gaikako-bilketa","tag-atez-ate","tag-eztabaida","tag-gaikako-bilketa","tag-gipuzkoa"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v27.5 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Atez ate - Zero zabor<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2012\/03\/03\/atez-ate\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Atez ate - Zero zabor\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Berria Ez dizut irekiko gau ilunean aterik\u00bb dio gure abesti zahar ezagun batek. \u00abEtzuela nahi, etzuela nahi, atean atzean etzuela nahi\u2026 ganbaran bai!\u00bb beste batek. Udaberrian abiatu eta \u00abatea kax kax jo nion baina\u00bb nola ez zuten erantzuten ere ikasi genuen. Jose Inazio Ansorenak jarri gintuen arrastoan: euskal kantutegi tradizionalean ateak berebiziko sexu-sinbologia zuen.\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2012\/03\/03\/atez-ate\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Zero zabor\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2012-03-03T16:36:23+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"zero-zabor\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"zero-zabor\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"3 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2012\\\/03\\\/03\\\/atez-ate\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2012\\\/03\\\/03\\\/atez-ate\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"zero-zabor\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/0a9ace215df0c6e3165314687205090e\"},\"headline\":\"Atez ate\",\"datePublished\":\"2012-03-03T16:36:23+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2012\\\/03\\\/03\\\/atez-ate\\\/\"},\"wordCount\":575,\"commentCount\":0,\"keywords\":[\"Atez ate\",\"eztabaida\",\"Gaikako bilketa\",\"Gipuzkoa\"],\"articleSection\":[\"Atez atekoa\",\"Gaikako bilketa\"],\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"CommentAction\",\"name\":\"Comment\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2012\\\/03\\\/03\\\/atez-ate\\\/#respond\"]}]},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2012\\\/03\\\/03\\\/atez-ate\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2012\\\/03\\\/03\\\/atez-ate\\\/\",\"name\":\"Atez ate - Zero zabor\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2012-03-03T16:36:23+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/0a9ace215df0c6e3165314687205090e\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2012\\\/03\\\/03\\\/atez-ate\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2012\\\/03\\\/03\\\/atez-ate\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/2012\\\/03\\\/03\\\/atez-ate\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Atez ate\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/\",\"name\":\"Zero zabor\",\"description\":\"Hondakin onena, sortzen ez dena\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/0a9ace215df0c6e3165314687205090e\",\"name\":\"zero-zabor\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/4f67776a2c6309fd8c9fef27e03c4f815f40fda682959e34360590864409df60?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/4f67776a2c6309fd8c9fef27e03c4f815f40fda682959e34360590864409df60?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/4f67776a2c6309fd8c9fef27e03c4f815f40fda682959e34360590864409df60?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"zero-zabor\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/zero-zabor\\\/author\\\/zero-zabor\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Atez ate - Zero zabor","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2012\/03\/03\/atez-ate\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"Atez ate - Zero zabor","og_description":"Berria Ez dizut irekiko gau ilunean aterik\u00bb dio gure abesti zahar ezagun batek. \u00abEtzuela nahi, etzuela nahi, atean atzean etzuela nahi\u2026 ganbaran bai!\u00bb beste batek. Udaberrian abiatu eta \u00abatea kax kax jo nion baina\u00bb nola ez zuten erantzuten ere ikasi genuen. Jose Inazio Ansorenak jarri gintuen arrastoan: euskal kantutegi tradizionalean ateak berebiziko sexu-sinbologia zuen.","og_url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2012\/03\/03\/atez-ate\/","og_site_name":"Zero zabor","article_published_time":"2012-03-03T16:36:23+00:00","author":"zero-zabor","twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Written by":"zero-zabor","Est. reading time":"3 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2012\/03\/03\/atez-ate\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2012\/03\/03\/atez-ate\/"},"author":{"name":"zero-zabor","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/#\/schema\/person\/0a9ace215df0c6e3165314687205090e"},"headline":"Atez ate","datePublished":"2012-03-03T16:36:23+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2012\/03\/03\/atez-ate\/"},"wordCount":575,"commentCount":0,"keywords":["Atez ate","eztabaida","Gaikako bilketa","Gipuzkoa"],"articleSection":["Atez atekoa","Gaikako bilketa"],"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"CommentAction","name":"Comment","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2012\/03\/03\/atez-ate\/#respond"]}]},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2012\/03\/03\/atez-ate\/","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2012\/03\/03\/atez-ate\/","name":"Atez ate - Zero zabor","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/#website"},"datePublished":"2012-03-03T16:36:23+00:00","author":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/#\/schema\/person\/0a9ace215df0c6e3165314687205090e"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2012\/03\/03\/atez-ate\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2012\/03\/03\/atez-ate\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/2012\/03\/03\/atez-ate\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Atez ate"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/#website","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/","name":"Zero zabor","description":"Hondakin onena, sortzen ez dena","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/#\/schema\/person\/0a9ace215df0c6e3165314687205090e","name":"zero-zabor","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/4f67776a2c6309fd8c9fef27e03c4f815f40fda682959e34360590864409df60?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/4f67776a2c6309fd8c9fef27e03c4f815f40fda682959e34360590864409df60?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/4f67776a2c6309fd8c9fef27e03c4f815f40fda682959e34360590864409df60?s=96&d=mm&r=g","caption":"zero-zabor"},"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/author\/zero-zabor\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/792","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/users\/56"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=792"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/792\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=792"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=792"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/zero-zabor\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=792"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}