Azkenengo urteotan, meteorologia-arloan eskumena duten agintariek 200 ohar baino gehiago plazaratu dituzte. Haizeak, prezipitazioak, tenperaturak eta abarrak direla eta, ia egunero horrelako abisu batekin esnatzen gara.
Koloreak eta hitzak binaka parekatzen dira arriskuaren mailaz ohartaratzeko. Zenbat eta larriagoa izan galzoria, orduan eta biziagoa izango da kolorea eta gordinagoa hitza.
Laburbilduz, egoera eta arriskuaren arteko harremanak, hurrenez hurren, horrela lotzen dira: alarma gorria (ezhoikoa eta handia), alerta laranja (gutxitan eta ertaina), abisu horia (sarritan eta txikia).
Hori guztia gutxi ez balitz, EUSKALMET eta AEMETen arteko aurreikuspenak ezberdinak izatea gerta liteke, bakoitzak bere atalaseak eta ereduak dituelako. Esaterako, muturreko fenomeno metereologiko baten aurrean batentzat horia dena, bestearentzat laranja izan daiteke.
14. sarrera.