Istripu larri baten aurrean, zereginak ez dira batere errazak izaten. Are gutxiago, zer egin behar dugun ondo ez dakigunean. Zure burua nahastuta dagoenenan, erabaki zuzenak hartzea funtsezkoa da, bereziki, lehenengo minutuak premiazkoak direlako.
Hortaz, edozein ezbeharrean aurrean, B-A-L jokabidea martxan jar ezazu; 1) Babestu ingurunea. 2) Abisu eman 112 larrialdietarako telefonora deituz. 3) Lagundu zaurituei, ahal den neurrian.
Hori jakinda, azpimarratzekoa da ekintzen ordena bere garrantzia duela, batez ere larrialdi-zerbitzuak ziztu bizian zuregana hurbiltzeko.
BALiabide honek urduritasuna baretzeko balio du, edozein herritar bete dezake eta egoera ez okertzen laguntzen du. Batez ere, larrialdia gauzatzen denean, ez da jarduteko modua asmatzeko garaia, aurretik pentsatutakoa egiteko baizik.
13. sarrera.