Tximinien istorio (ez)ezaguna

Mikel González De Reparaz
0
Tximiniak eragindako sutea (www.bizkaia.eus)

Kreosota da sarrera honen protagonista maltzurraren izena. Nahiz eta hitz guztiz ezezaguna izan, gure etxeko tximiniaren barruan pilatzen den zikinkeria da, zehazki, egurraren errekuntzaren ondorioz sortutako azpiproduktua. 

Egunez egun, egur-puskak erretzen ditugun heinean, hondakinak apurka-apurka metatzen dira kebidearen paretetan. Ondorioz, sekzioa murriztu ez ezik, erre ere egin daitezke, eta horrek eraikineko sute-arriskua ekar dezake neurri egokiak hartzen ez badira.

Pelikula on guztietan bezala, gure aktore ona ere badugu gaiztoa menperatzeko, hau da, kedar-garbitzailea. Tximiniak behar bezala erabiltzeko gomendioak kontuan hartzea ezinbestekoa da ezusteko bat ez izateko, batez ere gaueko orduetan. 

Neguan guztiz murgilduta gaudenean, noizbehinka, tximinia goitik behera garbitu behar dugu. Gure eskuetan baitago istorio honen bukaera aukeratzea. 

12. sarrera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA