Udaberria estreinatu berri dugun honetan, mendira joateko planak hazten joango zaizkigu gure egutegietan. Lagunekin, familiarekin edo bakarrik joateko aukera apartak ditugu gure landa-ingurune zoragarrietan.
Hala ere, batzuetan aurreikusitako planak okertzen dira eta ezustean harrapatzen gaitu laguntza eskatzeko beharrak. Erreskate taldeak lurrez edo airez edozein tokitara zuri babesa eskaintzeko prest egongo dira, hori bai, lagungarria izango zaie zehatz-mehatz jakitea non zauden noraezean ez ibiltzeko.
Geolokalizatzea funtsezkoa da zuregana joateko, eta, horretarako, hainbat aukera daude. Bat azpimarratzekotan, 112 SOS-Deiako aplikazioa izango litzateke. Aipatutako app-ak beste zenbait baliabide eskaintzen dizkigu, GPS-a kasu.
Amaitzeko, kontuan izan autonomi erkidego bakoitzak bere tresna instituzionala daukala afera hauetarako eta askotan beraien arteko bateragarritasuna ez dela posible.
16. sarrera.