Arestian, Krisiak Kudeatzeko Europako Komisarioak zabaldutako mezu honek hautsak harrotu ditu hainbat mahai-ingurunetan: “etxebizitza guztiek oinarrizko larrialdi-kit bat izan behar dute, funtsezko produktuekin, ezusteko edozein egoeratan babestu eta seguru mantentzeko”.
Aholkuak hedatzeko erabilitako modua eta, harrezkeroztik, sortutako memeak baztetuz, oinarri garrantzitsu bat sumatu dezakegu: gure ingurunea ezagutu dezagun, badaezpada. Beti prest egon gaitezen!
Herrialde bakoitzak bere testuinguru eta garaiko arriskuak ezagutu behar ditu. Herritarrok, geure ezaugarri eta behar propioen arabera, tresnen eta produktuen zerrenda pertsonala aurreikusi beharko genuke.
Nolanahi ere, aprobetxatu dezagun piztutako eztabaida benetako larrialdiei aurre egiteko estrategia bermatzeko, non, blog honek datorren sarreretan landuko dituen hurrengo afera hauek ezinbestekoak diren: autobabesa, erresilientzia, arrisku motak, larrialdietarako gizarte hezkuntza eta talde-zaurgarriak.
17. sarrera.